Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2000
‎maite ez dudanarekin bikote bizitza ia normala egiten ari naiz, gerta daitekeenaz beldurtuta. Eta Txemaren lagunik onenarekin larrua jotzen, eta Jabiren antza duen irlandar batekin maiteminduta, eta batek daki zenbat gauza absurdu gehiago.
‎Eta hiltzerat kondenatuko ninduten, zaude segur, baldin don Venancioren ardurari eta haren dilijentziei esker izan ez balitz, zeren aitortu baitzuen hark, ene kontra jokatu zèn judizioan, ezen hamaika hamabi urtez ezagutu ninduela eta kontzientzia oneko gizona nintzela, giristino zaharra, ohorezkoa, eta ez dakit zenbat gauza gehiago, eta neke eta gaitz egiten zitzaiola, halatan, ni nehor hiltzeko gai izaitea, defentsa propioan ez bazen, eta guztiz sinetsirik zegoela bera ere, falsoki akusatzen ari zitzaizkidala.
‎Eta ni hantxe geratzen nintzen bide erdian, nori sinetsi ez nekiela, zeren osaba Joanikot oso jakintsua omen zen, astronomoa, matematikoa eta ez dakit zenbat gauza gehiago, baina nola nik, artean, Felisa osaba Joanikot baino hagitzez maiteago bainuen, eta, nola maite duen ezjakinak gehiago omen dakien maite ez duen jakintsuak baino, zeren maitasuna baita jakintasun ororen gaineko jakintasuna, hala, Felisaren ipuinekin geratzen nintzen azkenean.
2003
‎Isildu egin zen orduan Mercedes; sabaiari begiratu, eskumako galtzerdia altxatu eta jarraitu egin zuen. Anaien jokoan, esan zuen, kontuan hartu behar dira ordua, eguraldia eta ez dakit zenbat gauza gehiago. Jokoa oso oso txarto azaltzen ari zelako inpresioa zuenez, gauzak astiroago azaltzea erabaki zuen Mercedesek, eta esan zuen" Esan nahi dut diferente mugitzen dela pieza bat, esaterako, goizeko hamarrak eta bostean edo arratsaldeko seiak eta hogeita hamahiruan eta, ordu berbera izan arren, ez direla piezak berdin mugitzen eguzkia dagoenean, lau gradu daudenean eta haizea iparretik datorrenean".
‎Harrituta zegoen nire aldaketarekin. Lehen ez nintzela horrelakoa, eta ez dakit zenbat gauza gehiago. Barrenak ederki lasaitu zituen, behintzat.
2004
‎Ez dakit zenbat gauza ikus daitezkeen batera, hamar ikus daitezkeen edo hamabost edo berrogeita bost, baina nik behintzat basotik errota zaharreraino jaitsi eta ikaragarri gauza pila ikusi nituen. Ilargia ikusi nuen arratseko zeru garbian, eta mendi handi bat urruti, ordurako erdi itzaletan zegoena; eta mendi horren aurrean, beste bat, ttikiagoa; eta mendi ttikiago horren aurrean, beste bat, are eta ttikiagoa; eta mendi are eta ttikiago horren aurrean, muino lerro luze bat.
‎Ez dakit zenbat gauza ikus daitezkeen batera, ez dakit zenbat ikusi nituen nik basotik jaitsi eta errota aurrean gelditu nintzenean; dakidana da gauza haiek guztiak ahaztu egin zitzaizkidala kolpetik, eta nire begiratua antiajuen kristal berdeari erantsita bezala gelditu zela. Ez nuen besterik ikusten, soilik antiajuen kristal berdea, eta errotaren teilatuko bi anaia hortzaundi haiek ez zuten, nahiz oihuka ari, nire arretarik lortzen.
2005
‎Izan ere, ez du bere burua idazletzat," eta are gutxiago sortzailetzat": " Pentsatzea pertsona baten kolkotik ia 300 orrialde betetzeko ez dakit zenbat gauza asmatzen direla tranpa handi bat da". Ideia eta, oro har, gauza oro, sortu baino, «etorri» egiten direla irizten dio Segurolak:
2006
‎Problema latzak jartzen dizkidazu. Ba al dakizu zenbat gauza doazen! Garai bateko zenbat kontu esaten ari garen?
‎Zer egin nuen orduan? Neure kasako dietak eta ez dakit zenbat gauza. Ez nuen medikutara joan nahi.
2008
‎Pasaiari lisboarrak sakabanatu egin ziren, baina turista itxurako gehienak atzeko atetik irten eta aurrekora abiatu ziren berriz, kontrako ibilbideari ekiteko asmoz. Ilaran sartzeko zain zegoen agure portuges bat madarikazioka hasi zitzaien, tranbia hura garraiobidea zela, eta ez turismo bidea, haien erruagatik jesarlekurik ere ez zegoela lisboarrentzat, eta taxia ordaintzeko, eta ez dakit zenbat gauza gehiago. Atzerritarrek erdizka ulertu zituzten kexa haiek, eta inuxente irribarreaz erantzun, baina agureak eta jarraitzen zioten bi atsoek ukondoka hartu zuten aurrea atea zabaldutakoan.
‎Azkena, arrastazioa (arrastáziyue). " Hori duk arrastazioa daukana horrek!" eta hola, eta delako horrek daukan arrastazio izeneko hori da ez dakit zenbat gauza egin beharra eta iritsi ezina; eta dagoena da itota, eta dabil arrastaka bezala, eta bizi da ezinean, eta... Estresa tapatzeko adinako indarra hartuko ote du arrastazioak nere barruko fonotekan?
2009
‎Ezker eskuak estutu genizkion elkarri, pixka bat harroturik nik, jakin min puska batez hark. Enkargatuak esan zion poeta nintzela ni ere, hura bezala, trobadore antzeko bat, poema moduko batzuk idatzi eta gero plazetan kantatu eta saltzen nituena, eta estimu handia ziela jendeak nire bertso haiei, eta ez dakit zenbat gauza gehiago.
2010
‎Giro politikoa berotzen hasia da eta badirudi ez dakit zenbat gauza aldatzeko zorian bizi garela. Beharbada ez kalte egitekotan, baina uste dut agian sobera arin eta azaletik ez ote garen egoeraren aldaketa sumatzen ari.
‎Baina hazi egin zirenean eta neska mutilen arteko harremanek nolakoak izan behar zuten lantzen hasi ginenean, istiluak sortu ziren: amodio librea eta ez dakit zenbat gauza irakasten geniela leporatu ziguten andereñoei?.
‎KOLDO. Prebarikazioa, sobornoaeta eztakit zenbat gauza gehiago egozten dizkiote.
‎–Jateko zerbait nahi duzu? Izebak ez dakit zenbat gauza utzi dituen prestatuta.
‎Bat batean Teresari buruz jakin zitekeen guztia jakin nahi nuen, non bizi zen, ezkondua ote zen, bikotekiderik ba ote zeukan, seme alabarik, zer egiten zuen asteburuetan, gastronomia kultura zela kontsideratzen zuen ala ez, bidaietan museoak bisitatzea ala erlaxatzea zuen helburu eta nik zer dakit zenbat gauza.
2011
‎MR: Gaur egun bakoitzak telebista bana du bere logelan, bideoarekin eta ez dakit zenbat gauzarekin. Bakarra zegoenean, familia giroan ikusten zen.
‎Lanpostua nuen ikertzeko, eta pagatua nintzen irakasle bezala. Orduan izan nintzen Paueko artxiboetan, eta atzeman nituen ez dakit zenbat gauza Etxahuni buruz. Joan nintzen Mauleko notario baten etxera, horrek baitzituen jadanik lehenagoko Barkoxeko notario baten artxiboak ere, eta hor ere sekulako gauzak atzeman nituen.
2012
‎Egia esan, halako ezbeharrak gertatzen direnean berehala etortzen da norbait pertsona horri erratera fuertea izan behar duela edota egin behar duela ez dakit zenbat gauza denbora betetzeko eta ez pentsatzeko. Baina horrek ez du dolua hobetzen.
2013
‎Inguruak nahitaez egotzi zizkion kateez gain, behintzat. Laster ingurukoak eta nagusiak eta batek daki zenbat gauza gehiago kopiatzen hasiko zen. Berea apur bat baztertu eta gizartean txertatu zuen.
‎Mutila bikaina zela, lautari eta estudiante bikainagoa? eta ez zakiat zenbat gauza gehiago. Zenbatetan pentsatu izan dudan hitaz baliatu zela Allah, maitasunaren garra nigan pizteko!
‎–Gogoratzen al haiz nola hitz egiten hidan Abdel Haqqez, nik hura ezagutu baino lehen? Mutila bikaina zela, lautari eta estudiante bikainagoa... eta ez zakiat zenbat gauza gehiago. Zenbatetan pentsatu izan dudan hitaz baliatu zela Allah, maitasunaren garra nigan pizteko!
2015
‎Gazteak biltzen dira, eta maite dute kantuz aritzea, baina lehenago askoz ere gehiago. Lehen ez genituen orain diren kirol guztiak eta ezta beste ez dakit zenbat gauza egiteko moduak ere. Lehen genuen dantza, kantua, batzuek musika, gutxik hala ere, eta hori zen genuena bakarrik, eta asko zaintzen zen.M. L. Lehen, gogoratzen naiz, gurasoak lagunekin elkartzen zirenean, afalostean kantatu egiten zuten.
‎Klima aldaketa har dezakegu. Klima aldaketa munduangertatzen ari den fenomeno bat da, bi gradu igotzen badira ez dakit zenbat gauza gertatukodiren, eraginak desberdinak dira eskualde desberdinetan, eta fenomeno global honi aurre egiteko tokian tokiko ekintzak, klima aldaketarako plan lokalak egiten dira. Baina alderantziz erebehar da.
2016
‎Ez dakit zenbat gauza minutu gutxitan. Hirugarren gradua.
‎Egun batekoadiozu? Zuk ez dakizu zenbat gauza gertatzen diren telesail horretan egun bakar batean, ezta?
‎Sortu zenetik, ordea, hamarkada asko pasatu dira, testuinguru historikoa zeharo aldatzen joan da hamarkada horietan, eta hori ez ezik, geografikoki ere mundu osora, edo ia, zabaldu da, horrek esan nahi duen guztiarekin: usteak eta fedeak aldatu dira, teknologiak eta nik dakit zenbat gauza gehiagok baldintzatu dute gu guztion munduan egoteko moduak, paisaia berriak agertu dira, hizkuntza eta kultura guztietara zabaldu eta egokitu da.
2017
‎–Maisu, munduan gauza asko daude. Ozeanoak daude, mendiak eta oskorriak, margolanak eta filosofiak, txorien migratzeak eta harpa jotzaileak, umeen lehenengo berbak eta heriotzaren misterioa, arrazoia eta sena eta beldurra eta tximeletak eta olatuak eta ez dakit zenbat gauza gehiago. Eta iruditzen zait gauza asko direla.
‎Besarkatu egin nuen, ikuskizun hura saihestearren besterik ez bada, eta emakume baten negarra ezin dudalako eraman ere bai. Nire bihotz zaurituan lekutxo bat egingo niola agindu nion, geratuko ginela tarteka elkarrekin ateratzeko, eta behin promesak egiten hasita ez dakit zenbat gauza agindu nizkion, baina berak negarrez jarraitzen zuen. Ea zergatik jarraitzen zuen negarrez galdetu nion eta, maite zaitudalako, tontoa?
‎Hasiera batean su eta haserre jarri zen haren aurka, eta bidenabar nire kontra ere bai. Ezinezkoa zela, uzta bildu behar zela, eta ez dakit zenbat gauza gehiago. Azkenez, nire aita hil ondoren miatzen egon nintzen paper eta agiri zahar batzuk etorri zitzaizkidan burura, eta inguruko lur mugaketari buruzko zer edo zer aipatu besterik ez nuen egin behar izan haren jarrera oso bestelakoa izan zedin.
‎Prezioa hobe ez aipatzea, Guatemalako familia oso batek hilabetea pasako baitzuen nire afari hartako gastuarekin. Itsaskiz beteriko hostorea, onttozko moussea eta ez dakit zenbat gauza gehiago atera ziguten. Ardoa geratu zitzaidan gogoan:
‎“puntziona”. Aspaldi kendu zuten iragarkia telebistatik, baina harri jasotzaile, aktore, idazle eta ez dakit zenbat gauza gehiago den gizon ospetsua hitz horrekin lotuta geratu da: «‘puntziona’ esan zuena».
‎Eskerrak, azkenik, baina batez ere, Maritxu Goikoetxea adiskide eta bizikideari. Elkarrekin egin ditugu islarako bidaiak eta txofer, argazkilari eta ez dakit zenbat gauza gehiago izan da gure atzera aurreretan.
2018
‎Egindako lan guztiekin egongo zarete gustura eta harro, baina izango duzue benetan zaila izan zen eta oso gustura gelditu zineten lanen bat, ezta. Maite: Ba al dakizu zenbat gauza egin ditudan. Tapizgintzako lanak amaitutakoan, gure artean askotan esan ohi dugu:
‎–Hartu zitean makil bat, sartu zioaten marrazo baten hortza muturrean, prestatu zitean nahastura bat landare  zuku, errauts, ikatz, olio eta ez zakiat zenbat gauzarekin, eta mailuka hasi zituan nire azalaren kontra, tinta hura barruan sartu zidatean arte. Egun batean, ordea, bakea galdu zuan.
2019
‎Baina alargunak disimulatu zuen eta ikaragarri harritu izan balitz bezalako itxurak egin zituen. Mila esker, eta ez dakit zenbat gauza eman zizkion Hucki.
‎Tonu beti berdinean mintzatu zen, limurtzeko edo iradokitzeko modulaziorik gabe, hitz bakoitzak berez balio zezan nahiko balu bezala, une eta egoera hartan harrapa zezakeen esanahi gordinaz balio zezan, Etxe honetan bizi naiz, bakarrik, urte asko direla, ez dut emakumerik, salbu eta beharrak estutzen nauenean, eta orduan ere ez dut, bertute berezirik gabeko gizasemea naiz, normala naiz, baita ditudan akatsetan ere, eta honezkero ez nuen ezer askorik espero bizitzatik, tira, osasuna gordetzea espero nuen, erosoa delako, eta lanik falta ez izatea, hauexek ziren nire anbizioak, eta ez da gutxi, aitortu behar dut, orain nahiko nuke bizitzak ematea sekula eduki ote dudan gogoratzen ez dudana, bizitzak benetan duen ahogozoa dastatzeko aukera. ...egin zuen une horretan jakin minezko eta ustekabezko espresioak arreta kontzentratua ordezkatu zuen, eta Raimundo Silvak bukatu zuenean, esan zuen, Nire ustez, ez gara kontratu baten baldintzak ezartzen ari, eta ez didazu aldez aurretik banekiena kontatu behar, Hau da nire bizitzako gauza partikularrez hitz egiten dizudan lehen aldia, Partikularrak uste ohi ditugun gauzak jende guztiak dakizki, ez dakizu zenbat gauza jakitera irits zaitezkeen itxuraz interesik gabeko bizpahiru hitz aspertu egin ondoren, Nitaz galdetu duzu hortik zehar, beraz, Argitaletxean lan egiten duten zuzentzaileen gainean galdetu nuen, ideia bat egiten joateko, besterik ez, ulertzen al duzu, baina jendea beti dago prest galdetzen zaiona baino gehiago esateko, pixka bat animatzea izaten da kontua, horretara bideratzea haiek ... Raimundo Silvak eskua pasatu zuen burutik, gero esan zuen, Ilea tindatzen nuen, utzi egin nion, erro zuriak ez dira ikusteko oso ederrak, barkatu, dena den laster edukiko dut ilea berezko kolorekoa, Ba nik utzi diot berezko koloreari, gaur, zu bisitatzera etorri baino lehen, ile apaindegira joan eta nire urdin beneragarriak tindatu ditut, Oso gutxi zeneuzkan, ez zuen merezi, Orduan ohartu zinen, Nahikoa gertutik begiratu nizun, zuk ere begiratuko zenidan eta galdetuko zenion zure buruari nola zen posible nire adineko gizon batek ile zuririk ez edukitzea, Sekula ez nuen halako galderarik egin, begi kolpe batez ikusten zen ilea tindatzen zenuela, inor engainatuko zenuela uste al zenuen, Neure burua baino ez nuen engainatzen, nonbait, Nik orain neure burua engainatzen hastea erabaki dudan bezala, Berdin da, Zer da berdin, Zuk ilea tindatzeko dauzkazun arrazoiak, nik tindatzeari uzteko dauzkadanak, Azal iezadazu hori hobeki, Nik ilea tindatzeari utzi diot naizen bezalakoa izateko, Eta nik, nik zergatik tindatzen dut, bada, Zaren bezalakoa izaten segitzeko, Hau da, hau, kasuistika miragarria, egunero buruko gimnasia egin dut zure parean egon ahal izateko, Ni ez naiz zu baino gehiago, zaharragoa naiz, besterik ez.
2020
‎Netflix eta Twitter bazter, logelan pentsalekua eta oroilekua zabaldu dituzu, bai eta tren geltoki zaharra ere. Atzo arte ez zenekien zenbat gauza sar daitezkeen logela itsu batean. Medikuak berak azaldu zizun izugarri handituko zitzaizula.
‎Sare sozialak bete betean ari diren honetan, etxean gelditzea ez datorkiela ondo esan dutenak kritikatu dituzten mezuak ugariak izan dira. Zergatik kexatu, internet, Netflix, liburuak, kontsolak eta ez dakit zenbat gauza gehiago baldin badauzkagu. Zergatik kexatu, senideekin baldin bazaude.
2021
‎Hala eraiki zuten auzo guztiz prekario bat kaleak asfaltatu gabe, hara heltzeko errepide bakarrarekin, argiztapenik ez, lorategirik ez…. Diseinuaren arabera, zinema, eskolak, merkatuak eta ez dakit zenbat gauza egongo ziren han; bada, eliza eta komisaria besterik ez zituzten eraiki. Porlanezko uharte bat mendiaren magalean, hiritik hiru kilometrora.
‎Eskilaretan gora igoten hasi ginan, eta Inaziok eta nik alkarreri begiratzen geuntsan. Bata bestea baino aurpegi izutuagoz pentsetan ginoazan geure barruan ez dakit zenbat gauza. Eta ez dakit orduan lurrak iruntsiak izatea be gurago izango ez genduan.
‎ahalik eta merkeena, ahalik eta denbora gutxienean. Hala eraiki zuten auzo guztiz prekario bat –kaleak asfaltatu gabe, hara heltzeko errepide bakarrarekin, argiztapenik ez, lorategirik ez…– Diseinuaren arabera, zinema, eskolak, merkatuak eta ez dakit zenbat gauza egongo ziren han; bada, eliza eta komisaria besterik ez zituzten eraiki. Porlanezko uharte bat mendiaren magalean, hiritik hiru kilometrora.
2023
‎Hori da: hogei urteren buruan, ez dakit zenbat gauza egin ondoren, orduan, lana aitortzen dizute, baina ia hilzorian zaude. Oteiza eta Txillida hil zirenetik ez daukagu artista famaturik, Esther Ferrer ere ez da ezaguna Euskal Herrian!
‎“Ni hemendik ez dakit zenbat urtetara ya zaharra egongo naiz, nekatuta nago”. Eta benetan sentitzen dut hori, ez dut beste urtebete ibili nahi horrelako bileretan ez dakit zenbat gauza azaltzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia