Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2000
‎Eta, nola baitzen aldi berean salbaia eta eztia, hala maitatu nuen salbaiki eta eztiki handik aitzina behin eta berriro... eta maitatuko nuen ez dakit zenbat aldiz gehiago, baldin patu gaixtoak harenganik urrundu izan ez banindu ezinbertzez, zeren, bere kantekin nigar egiten zuenean, nigar eragiten baitzidan neuri ere, eta zeren, alegera kantatzen zuenean, inguruko tximeletak ere dantzan jartzen baitzituen... eta zeren, irri egiten zuenean, agerian uzten baitzituen hortzak, marfilezko dorre tipiak iduri.
2001
‎Ni azkenekoz, urrian egon nintzenean jendea oso erreta aurkitu nuen, nahiz eta pazientzia handikoak diren sahararrak. Nazio Batuek erreferenduma ez dakit zenbat aldiz atzeratu duten, eta egin duten azkenengoa izan da" Hirugarren Bidea" aurkeztea, alegia Marokoren barnean autonomia bat proposatzea. Eta sahararrak ez daude hori onartzeko, ez dituzte 25 urte erbestean eman autonomia bat lortzeko, haiek oso garbi daukate independentzia dela nahi dutena.
‎Ranchin nire ohe ondoan banuen horrelako tunel bat. Ez dakit zenbat aldiz puskatu nuen tunel hori. Alferrik.
2003
‎Harrezkeroko guztian, hamaikatxu arrapalada eginak gara biok alkarregaz euskal gaietan! Beti alkarren lagun, bata bestearen miresle ta bultzatzaile, nok jakin zenbat aldiz lankide, euskal zaletasunean bihotz bateko, eretxietan antz antzeko, asmoetan sutsu ta neurribako...
‎Euskaldun Fededun, Jainkoak daki zenbat aldiz entzun ahal den, orobat frantsesen. Catholiques et Français, famatuari zor genion euskal herritarrek erramolde hori, eta ez naiz baitezpada esaldi hori berpiztu beharrez ariko, baina iduritzen zait hausnarketa hauek bururatzean, hitzaldiño hau ere, duela zenbait urte prestatu nuena, Donostiar apezlagun batek eskaturik, hemen berriz ager nezakeela, ene barneko berri jakin gura duenari emaiteko baizik ez balitz ere.
2004
‎Egin berri diguzun adierazpenean, badakizu zenbat aldiz esan duen Nobitak," Doraemoni eskatuko diot"
2005
‎Hamabi urte egon naiz Louis Aragonen Habitaciones liburuari lotuta, eta oso bizipen interesgarriak ekarri dizkit. Ez dakit zenbat aldiz irakurri dudan, baina ez dut behin ere liburu berbera irakurri. Lehenago, Rayuela liburuarekin, identifikazioa sentitu nuen pertsonaiekin:
‎–Bonba atomikoa ere dugu, martxa honetan! Atzoko notizia baita gizon batek emaztea hil zuela Bilbon, leihotik bultzatuta; eta beste emakume bat, Gasteizen larriki zauritua, senarrak labana ez dakit zenbat aldiz sartu ziolako. Eta ez dira azkenekoak izango, zoritxarrez?
‎Ez dakit zenbat aldiz esan dudan" gura" hitza... Lotsa apur bat ere banuen.
2006
‎Etenik gabe kontatu dut Gretaren istorioa, baina kontakizunak iraun zuen bitartean Angelok sukaldeko leihotik begiratu zuen, ez dakit zenbat aldiz. Aldian behin, lepoa luzatzen zuen, zerbait entzun nahiko balu bezala.
2008
‎Lasai, ez hadi pipertu, baina badakik zenbat aldiz aurpegiratu didaan iazko uso bakoitzaren prezioa?, Tomasek.
2009
‎Ea noiz joango zaren bazkaltzera. Mobilera deitu omen dizu gaur ez dakit zenbat aldiz, baina ez omen diozu hartu.
‎Idaztea, izan ere, asko kostatzen zait. Ez dakizu zenbat aldiz hasi naizen, eta zenbat alditan ezabatu behar izan dudan idatzitakoa. Hamar orri gutxienez hautsiko nituen.
‎–Inork ez daki zenbat aldiz izan dudan Henrike otso hori behin betikoz akabatzeko parada. Zenbat aldiz ito behar izan dudan horretarako agindua emateko gogoa.
‎Zuzendaria hunkitu egiten da ikuskizunari buruz hitz egitean, eta behin eta berriz eskertzen die dantzariei hainbeste sentimendu jorratzen dituen lanean eginiko ahalegina. . Ez dakit zenbat aldiz ikusi dudan, eta oraindik ere oilo ipurdia jartzen zait?, onartu du. –Bonbardaketan hildakoek kontatzen dute historia; aurretik zer egiten zuten eta abar.
‎Ez dakit zenbat aldiz irakurri eta entzun dudan Guggenheim museoan XX. mendeko artista onenari buruzko erakusketa zabaldu dela edo Bilboko Arte Eder museoan ikusi beharreko erakusketa zabaldu dutela.
‎Idaztea, izan ere, asko kostatzen zait. Ez dakizu zenbat aldiz hasi naizen, eta zenbat alditan ezabatu behar izan dudan idatzitakoa. Hamar orri gutxienez hautsiko nituen.
‎–Urduria eta bortitza zen... baina hori ez da osasun kontua. Bazituen, bai, fobiak, estutasunak, baina ez dakit zenbat aldiz entzun diodan aitari esaten: " Ez dago erotuta, inoiz ez da egongo erotuta".
‎Batek daki zenbat aldiz alderatu den Hirugarren Munduko herrialdea, Kuba, lehen munduko gizarteekin, bere ingurukoekiko konparazioa saihestu nahian bezala. Badu zentzurik tranpa hori egin nahi izateak, izan ere, Kubako haurren hilkortasun tasa nahi lukete guatemaltarrek; hango osasun zerbitzuak nahi lituzkete argentinarrek; hango berdintasun materiala, brasildarrek edo txiletarrek; hango kultura politikoa eta alfabetizazio maila nahi lukete mexikarrek.
‎–Bai, hitzarmena da pailazoen istorio berrien muina. Izan ere, mintzoarekin egindako hitzarmenean, ez dakit zenbat aldiz errepikatu dudan bezala, bizirik irauteko herri baten ahalmena dago. Hori da, hain justu, herri baten itxaropenari indarrean eusten diona.
‎Ez da bizi ohartu ezkoztik baduela begi azpietan halako iduriko haste ttiki bat zimurrena. Egunian ez dakit zenbat aldiz ateratzen du bere zakotik ispillu ttiki bat, eta hor lotzen da bere matraillari begira, hurbil hurbildik, begiak okertuak, ezpainak tinkatuak, eta momentu horietan mundua saltatzen balitz ere bere inguruan, segur naiz ez lukela petazal bat ere mugituko, bere iduriko zimur haste haren lanaren aitzintzea ongi kontrolatu gabe.
2010
‎forma eder bat osatzen zuten, non neure mina sar bainezakeen, formak, bere ederrean, eztitu eta laztan zezan, ez dakit nola adierazi?; dakidana da, poema irakurri ez beste negarrez hasi nintzela, baina ez tristuraren tristuraz bakarrik, pozaren pozez ere bai; ez zen hura poema batek hunkitzen ninduèn lehen aldia, baina poema hark egin ninduen poesiazale: hain hunkituta eta hain sorginduta nindukan, bai, poemak, non ez baitakit zenbat aldiz irakurri nuen, flor que toco se deshoja, flor que toco se deshoja?
‎tximista bat, arimaren zeru goibela zeharkatu zidana goitik behera... edo behetik gora, auskalo, horixe ez baitakit...!; argialdi bat izan zen, zinez, poemaren irakurketak eragin zidana; izan ere, bost lerro haiek —neurriak eta errimak lagun— forma eder bat osatzen zuten, non neure mina sar bainezakeen, formak, bere ederrean, eztitu eta laztan zezan, ez dakit nola adierazi...; dakidana da, poema irakurri ez beste negarrez hasi nintzela, baina ez tristuraren tristuraz bakarrik, pozaren pozez ere bai; ez zen hura poema batek hunkitzen ninduèn lehen aldia, baina poema hark egin ninduen poesiazale: hain hunkituta eta hain sorginduta nindukan, bai, poemak, non ez baitakit zenbat aldiz irakurri nuen... flor que toco se deshoja, flor que toco se deshoja... poema buruz ikasi nuen arte.
2011
‎Zoragarri sentitzen nintzen, loaren atari gozoan. Ez dakit Lurren amari hain egoera gozoa iruditu zitzaion, berak hartarako nahirik azaldu gabe pasa nintzenez, inoiz baino nerabeago, Lurren ama deitzetik Elena deitzera, eta nik ez dakit zenbat aldiz errepikatu nion traumarik ez nuela, eta noski, ez zela ezer dramatikoa, ez nuela inoiz neure buruaz beste egiterik pentsatu baina heterosexuala izan behar izan nuela. Lesbiana izanik.
‎Play sakatu eta" ni naiz/ erreka zikinen/ iturri garbiak" hasi zen, Xabier Leterena omen zen ahots bat. Ez dakit zenbat aldiz errebobinatu nuen zinta hura. Hitzez hitz ulertu bai, baina esateko modu hura, esaldi luze haiek, arrotzak zitzaizkidan, eta ezezaguna bezain kilikagarria nuen norabait bultzatzen ninduten.
‎– Ikusten? Ez dakit zenbat aldiz irakurri dudan!
2012
‎Baina, hain justu, ezberdin jotzen zuelako jotzen zuen bere aitak bezal bezala, musikarekin jolasten zelako. Nik ez dakit zenbat aldiz grabatu nuen Elizalde jotzen, baina sekula ez zuen jotzen pieza bat modu berean. Ez, ordea, ezintasunez, baizik eta gaitasunez».
‎Hezetasuna oso handia da, tenperatura ez da txikiagoa. Behin, bitan... ez dakit zenbat aldiz erori naizen. Indrak eta Kukik ez dute ezer esan ohi, baina pentsatu bai:
Badakizu zenbat aldiz egin dudan hori azken hilabetean, Martina?
‎Ez da niretzat erraza adieraztea nola erdibitu zitzaidan bihotza, aita aurrez aurre eta heriotzatik libre zegoela ikusi nuenean, eta basati gizajoari sortu zitzaion estasia eta seme maitasuna; ezin ditut azaldu maitasuna adierazteko egin zituen gehiegikerien erdiak ere; izan ere, txalupan sartu eta atera aritu zen ez dakit zenbat aldiz. Sartzen zenean haren ondoan esertzen zen, besoak zabaltzen zituen, eta aitari adore emateko burutik heldu eta bere bularraren kontra estutzen zuen, eta hala eduki zuen ordu erdiz edo.
2013
‎MADDI: Bai, eta ez dakizu zenbat aldiz damutu naizen. Oso gaztea nintzen...
‎GERMAN. Ez dakizu zenbat aldiz amets egin dudan une honekin...
‎Tomas Tturko atezain paratu zuen, jokalari bezala desastre samarra zelakoz, baloia Urrabiara ez dakit zenbat aldiz bota ondotik, eta harekin batera Gabika ere bai, nonbait paratzeagatik, kuadrillako kaxkarrena bera baitzen. Defentsan, Barrentxeko bi anaiak, eskuinean gazteena, Antonio, partidu osoa goiti eta beheiti lasterka pasatzen zuena, sekula nekatzen ez, eta erdian bertzea, Beltxa, bere lana beti ongi betetzen zuena, batere espanturik gabe; haren ondoan Andres Tanke, kontrario guziak ikaratzen zituena, erraten baitzuten ero zegoela; eta ezkerretik Arraitz, hura ere kasu ematekoa, ezkerreko hanka segaren modura manejatzen baitzuen.
2014
‎Ba al dakizu zenbat aldiz deitu dizudan?
2015
‎Barkatu; amak idatzarazi didan eguneroko honi emandako hasiera zatarra irakurtzean, agian apur bat desatsegina naizela irudituko zitzaizun, baina, hamahiru urteko bizitza luze honetan, ez dakizu zenbat aldiz entzun behar izan ditudan nire izenari buruzko komentarioak, eta apur bat nazkatuta nago honezkero.
‎– Badakizu zenbat aldiz inbaditu den Arkania, jenerala? –Eridanus ez zen militarraren erantzunaren zain egon?.
‎Eta, bide batez, bakeak egiteko euskalkiarekin (prestigio kontuak). Ez dakizue zenbat aldiz entzun izan dudan aktoreen ahotik «baina hori ez dago gaizki?», proposatu diodanean baten bati euskara batuan nekez erabiltzen den hitzen bat jartzeko testuan, kokoloesate baterako, adibideren bat aipatzearren.
‎Seguru eta aske sentituko garen espazioak sortzearen beharra dugu gure sormen ahalmenari bide emateko. Emakumerik zapalduenak ere noiz edo noiz sentitutako gauzak egiteko gogoa izaten du, istorio bat kontatu, eszena bat, amets bate do esperientzia bat antzeztu… Ez dakit zenbat aldiz entzun ditudan “nik ez dut balio”, “lotsatia naiz” eta antzerakoak. Aitzakia mordoa jartzen dugu barru barruan egitea desiatzen ditugun gauzak ez egiteko.
‎Berak, ordea, joan nahi zuen. Ez dakit zenbat aldiz joan zen Frai Benito eta Freireko bulegoetara armadari atxiki nahiz, baina ez zuten onartu.
‎Ez dakit zenbat aldiz igurtzi duen besoa nire potroen kontra.
2016
‎—Niri ere dibertigarria iruditu zait kazetariak etortzen hasi diren arte esan zion Danutak, gaiarekin jarraituz. Ba al dakizu zenbat aldiz itzuli behar izan dudan" ez, ez dut uste bart gaueko iskanbilak igandeko partiduan eraginik izango duenik...". Gutxienez hogeita bost aldiz.
‎Eta hilarazi ez dakit zenbat aldiz.
2017
‎Lagun batek esan dit borroka pertsonala hasi duela EuskoTreneko txartel ikuskatzaileen kontra, eta sekulako grazia egin dit. Egunero hartzen du Bilboko Tranbia, eta berak ere ez daki zenbat aldiz etorri zaizkion ikuskatzaileak bidaia txartel eske. Hasieran ez zen konturatu, antza, baina ez dakit zenbagarrenean, ikuskatzaileari' zer?' batekin erantzuten hasi zen.
‎Arazoa da otsailaren hogeita hirua urtean behin bakarrik izaten dela, eta gainerako egunetan, ez beti baina batzuetan bai, jan egiten ditut lehentasunak urgenteak diren gauzak egin ahal izateko. Ez dakit zenbat aldiz jaio dudan eguneroko zurrunbiloari ihes egiten ikasteko, baina nire inguruan jende asko dabil neure antzean. Eta ez, askoren gaitza ez da kontsolamendurako arrazoia:
‎–Gaixorik? Badakizu zenbat aldiz falta izan zaren ikastetxera Gabonak eta gero?
‎–Konta iezadazu berriro, baina xehetasun gehiagorekin, kuadrillakoen afaritik bueltan taxian gertatutakoa?, esaten nion eta hasten zitzaidan batere ganorarik gabe, erabat gogoz kontra, leher eginda baitzegoen, abailduta, nire matrakarekin, ez dakit zenbat aldiz kontatutakoa berriro kontatzen. –Konta iezadazu morroietako bat, gihartsua izango zela pentsatzen dut, ez dut zalantzarik egiten, taxiaren atzeko eserlekuan nola oldartu zitzaizun gainera eta hasi zitzaizun musukatzen, bromatan, bai, barre algaren artean, hori ez dut ukatzen, baina ez horregatik grinarik gabe.
‎Beso artean inguratzekoa ere ez. Ez daki zenbat aldiz amestu duen une hau. Biak, aurrez aurre.
‎Ez nituen zenbatu, ez dakit zenbat aldiz gertatu zen hura uda hartan. Amaierarekin amaitu zela dakit bakarrik.
2018
‎Epemuga jarri ziguten EGA azterketa lortzeko, oraindik ez genuenoi. Ez dakit zenbat aldiz aurkeztu nintzen azterketara! Konplexu handia nuen eta kateatu egiten nintzen.
‎Eguerdian, bazkaltzera joan eta esan zidan: " Badakizu zenbat aldiz margotu duzun delako buru hori?", eta nik: " Behin".
‎Larrujoile jarraiki, amorratuak ditut. Udaldian batek badaki zenbat aldiz egiten duten gainez. Hamaikatxo aldiz, ori.
‎Inork ez daki zenbat aldiz esnatzen naizen gauean dardarka eta izerditan blai, norbaitek ur izoztua botata bezala.
‎Ilezuria zuan eta tatuajez beteta zeukaan gorputza. Edabe berdexka nazkagarri bat eman zidaan, behazuna baino mingotsagoa, batek jakin zenbat aldiz, ahapeka abesteari utzi egin gabe. Iratzarri eta lokartu, etorri konortera eta berriro ere galdu:
2019
‎" Presidente izan arren, askotan eseri izan naiz aulkian Madelen eta talde teknikoari laguntzeko. Ez dakizu zenbat aldiz joan diren epaileak gure bigarren entrenatzaileari eskua ematera entrenatzaile nagusia bera zela pentsatuta. Lehenengo mailan jada ez da gertatzen"
‎–Ez naiz, sanferminetako neska hura?. Ez dakizue zenbat aldiz entzun dudan jendea nitaz hizketan, ondoan nengoela ohartu gabe?.
‎Ez zekien zenbat aldiz galdetu zuen Txinoz. Galdua zuen kontua.
‎Nolanahi ere: ez dago iniziatiba pertsonalen zilegitasuna eta askatasuna ukatu beharrik esateko euskaldunok, gure neurriaren apalean, ez dugula soberako indarrik gauza bera itzultzen eta itzultzen aritzeko, hango eta hemengo apaiz abadeek jardun eta jardun zuten bezala Asteteren dotrina euskarara ekartzen nik ahal dakit zenbat aldiz. Itzulitako testuak ahalik iraunkorrena izan behar du; hurrengo belaunaldiraino iraungo duena, ahal balitz.
‎" Hego haizearekin ez duzue bat bera ere asmatzen". Ez dakit zenbat aldiz entzun izan dudan esaldi hori. Auskalo!
2020
‎Pena izan zen ez zenuela lekurik lortu hemengo unibertsitatean. Ez dakizu zenbat aldiz madarikatu dudan Estatu Batuetara alde egin zenuen eguna. Ez dakit nola lortu zenuen beka hura Wichitako unibertsitatean, baina poztu nintzen zuregatik.
‎–Ezingo dut Parisera joan Ballet Nazionaleko proba egitera. Badakizu zenbat aldiz imajinatu dudan nire burua Palais Garnierren dantzan?
‎Egia esan, amorragarria gertatzen zait. Ez dakit zenbat aldiz esan behar dizudan hori. Sentitzen dut eskabidearen kontua esan ez izana baina, osea, nola ateratzen duzu hortik beste norbaitekin maiteminduta nagoela?
‎Ez dakit zenbat aldiz gogoratu naizen nire bizitzan gertaera hartaz eta apaizaren erantzunaz. Askotan, hilean behin gutxienez.
Badakizu zenbat aldiz erantzun diodan galdera horri? 15 aldiz.
2021
‎Edonola ere, badirudi isilik ezin egon naizela, eta Laura gero eta gogaituago dagoela ohartuta ere nik barra barra hitz egin dut edozein huskeriaren kontura, batez ere izkiren, txirlen edota artean ere sumagarria zitzaidan erreboiloaren kontura. Baliteke bazkalordu osoan mahai gainean ditugun platerei buruz etengabe solas egiteko parada ezin hobea izatea, baina oraingoz ez dakit zenbat aldiz goraipatu ditudan euskaldunok ustez edo asmatutako saltsa berdea edota Kantauriko arrainen kalitatea gaur egun lekuetatik ekartzen dituztenen aldean. Patetikoarena egiten ari naiz, gogoz gainera.
‎Ez dakit zenbat aldiz damutu behar izan naizen nire berritsukeria inozo lotsagarriaz, oraingoaz inoiz ez bezala, ostruka bat izan banintz, dagoeneko neure burua Antipodetako zulo batetik aterata izango nukeen. Baina, hala eta guztiz ere, edonor zur eta lur geratzeko modukoa izan da Laurak bota izan didana, ni bezalako ergelak gorrotatzen zituela edo halako beste perla mingarriago batzuk ere bai.
‎Ez nuen Laurarengandik espero eta ez nuen merezi hain erantzun zakarra. Tira ba, geure arteko ageriko adin eta klase ezberdintasunak kontutan hartuta ez dakit zenbat aldiz esan diodan nire buruari ea zer demontre egiten dudan nik bera bezalako señorita larrusendo batekin tratuetan badirudi noiz edo noiz errieta izan behar genuela, nahiz eta hamaika aldiz gure artekoa hain kitzikagarria, hain bikaina, hain behin behinekoa zela elkarri esan. Dena dela, ageri da atzo arratsaldean egotzi egin nion zerbaitegatik asaldatu zela, hots, kezka zuela nik esan niezaiokeena, ez ninduela ohaide begiko eta berbalapiko bat baino izaten.
‎Eragozpenik baldin badago erlojuak jotzen duen orduaz ari da, gaueko bederatziak aldera agentziatik giltzak eskuratzeko pasatu eta Bakardadea Kantoiraino arnasestuka iritsi ahala. Ez dakit zenbat aldiz batere ardura ez didala erantzun diodan, eta hala eta guztiz ere bera etengabe barkatzeko eskatuz. Ez dakit ere nire eskuzabaltasuna zuritzeko edo niri bizitzari buruz eman dizkiodan zertzelada eskasak gehiegizkoak diren edo agian, eta bera bezalako neska pertxenta bati egindakoak bereziki, apurtxo bat susmagarriak ere nire benetako intentzioen aldetik; inor etxean nire zain ez dudala aitortu berri diot-eta, alajaina.
‎Baina galdu egin nuen, eta ez dakizue zenbat aldiz akordatu nintzen hurrengo hilabeteetan Terry Lennoxekin, Raymond Chandlerrekin eta lehen aldiz irakurri nuenean negarra eragin zidan Ez adiorik nobelaren bukaerarekin. Ez dizuet amaiera kontatuko, baina jakizue nobela horretan Philip Marlowe detektibeak lagun bat egiten duela, adiskidetasun hori ere ez dela lar ondo bukatzen, eta nobelaren bukaeran gure protagonista bakarrik geratzen dela, bere bulego isilean.
‎–Esan ez didak, ba, gaur beste batekin afaltzekotan hintzela? Eta LucÃa eta biok ez zekiat zenbat aldiz irten zareten... pare bat aldiz, bai, gutxienez.
‎Kezkatuta dago, baina ez du esaten, jainkoak libra dezala. Hor ibiltzen da egunean ez dakit zenbat aldiz triparen diametroa neurtzen, modelo bat dirudi.
Badakizu zenbat aldiz nahi izan dudan
2022
‎Frantses lehena osaba erregearen manuz, hamahirugarren urtean ezkonarazi nahi ukan zuten Clevesko aleman dukearekin, hura Karlos V.aren etsai handia zelakoz; Joanak ez zuen nahi izan. Amak, Margarita humanista kristau handiak, —eta egiazki hala zen— zigortu zuen, azotatuz, eta bortxaz elizara eramanez; baina han, aldare aurrean, ape zaren ohiko galderari neskatoxeak" ez" eta" ez", Jainkoak daki zenbat aldiz! Bi urtez ezetzean tematu zen, eta birjina egon.
‎Orientazioa galdurik, azkenean gidariaren kabinan kax kax jo behar izan zuen, nora zihoan galdetzeko, eta ez zuen beste aukerarik izan amorraturik kamioitik jaitsi eta Calaisera itzultzea baino. Jada ez daki zenbat aldiz ibili den korrika trailer horietako baten atzetik: «30 aldiz, edo gehiago agian».
‎Berak nahi duen bakarra da semeak ez dezala bere osasuna hondatu. –Ertzainak zapladatxo bat jo dio ontziralekua bokalearen hondora lotzen duten egurrezko zutoinetako bati– Ez dakizu zenbat aldiz etortzen nintzen hona ezkutuan erretzera.
‎Egunetik egunera, urrutiago. Ez dakit zenbat aldiz errepikatu nizun, baina erabat sorgortu zinen, bazter utzi zenuen familia...
‎Ez dakit zenbat aldiz esango dizudan.
Badakizu zenbat aldiz egon naizen Parisen?
2023
‎–Gainera, Oihenart jaunak ez nau bakean uzten, elkarrizketa bat nahi duela erranez deitu du jadanik ez dakit zenbat aldiz! –bota zion Axeritegik, bileraren bukaera aldean.
‎Legea, bai! nikek jakin zenbat aldiz urratu duen legea, bere promozio zikinak altxatzeko... Harremanak aski gora baititu legearen zirrikituetatik ihes egiteko...
‎–Horrelaxe dun, Sara, horrela sentitu naun ni ez zakinat zenbat aldiz hiru urte eskas hauetan, Kontseilari izan bitartean. Erran nahi dinat, arazoak maila politiko gorenera iritsi direnean, nik ez dudala deus pintatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia