Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 121

2000
‎" Ez, umea nintzen, eta ez naiz oroitzen, baina ni oroitzen ez banaiz ere, san Jose oroituko da, bai, zeruan, eta hori da inportantena". Eta galdetu nionean ea ba ote zekien nondik zetorkion erranari san Joseren aipua, ezetz ihardetsi zidan, deus ere ez zekiela hari buruz. Ordea, nik banekien.
2001
‎Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi zuen isuria, materia organikoari dagokiona dirudienez, Quintanilla de Onésimo herritik gora detektatu zela. Oraingoz ez dakigu nondik datozen, baina Guardia Zibileko Natura Babesteko Zerbitzuko (Seprona) taldeek dagoeneko ikertzen dute poluzioaren jatorria. Isurketa, Dueron, litroko 13 miligramoko kontzentraziora iritsi da.
2002
‎Niretzat dantzatzea behar bat zen, barruan neraman pasio bat. Inork ez daki nondik zetorkidan.
2003
‎Euskal Unibertsitatearen aldarrikapenak kezka bat zuen, beste batzuen artean, gure hurbileko errealitatea era zientifikoan aztertu beharra, aurrera jarraitu ahal izateko. Baina, iraganaren berririk izan ezean, ez dugu jakingo nondik gatozen, ez dugu ezagutuko zein den dagoeneko egin dugun bidea eta nekez asmatuko dugu nora joan. Bere historia ezagutzen ez duen herria huts berberak errepikatzera zigortuta dagoela esatea gustuko dugu historialariok.
2004
‎Isilik geratu nintzen, ez nekien nondik etorri nintzen ere, baina seguru nengoen hori zela ekarri ninduen zeregina. Yitzhadek, seguruenik, nire angustia irakurtzen zuen nire begietan, zeren, besarkatuz, zera esan zidan:
‎Lodikotea mando asaldatuaren atzean gordeta zegoen, bere arma prestatzeko ahaleginean. Oraindik ez zekien nondik zetozen tiroak.
‎Biolin baten aiene melodia. Ondo zekien nondik zetorren.
‎Zer uste duzu! Ni, azken hemeretzi urtean bertan bizi naiz eta, ez dut ezer berririk ikusi, ezta bista neukanean ere, eta zuk, oraintxe jainkoak daki nondik etorri eta, uste duzu zerbait bilatuko duzula!"
2005
‎Gero hotzarekin hil ziren. Baina ez dakigu nondik etorri ziren». Hegazkinak, horregatik, desinfektatu egin ohi dira.
‎Utopiak beti norabide bat markatzen du. Ilustrazioak bazekien nondik etorri behar zuen gizarte honen onbideratzea: arrazoiaren ildotik desagertuko dira superstizioak, intolerantziak, erlijioak.
‎Ez dakit nondik etorri zitzaidan. Isildu egin zen Tomas, eta isildu egin zen Antxon, eta isildu egin zen Txato, berak botzeko arrapostua genuen, lasai emana, ziur, bertan.
2006
‎Ez daukat neurririk. Horregatik, hasi zenean ez nuen jakin nondik zetorren eta nola geldiarazi.
‎Hodi haren ondoan, emakume eder batek ilea behin eta berriro orrazten ematen zuen denbora guztia, antzinakoan agertzen ziren lamia haien gisan, orraztu eta orraztu... Inork ez zekien nondik etorria zen, baina hantxe egoten zen, orraztu eta orraztu, inguruko mutil batekin maitemindu zen arte... Honek txakolindegi batera eramaten zuen, Sarriko atzean zegoen batera, eta hantxe ematen zituzten arratsaldeak, eta gau parteak udan...
2007
‎Gaur egun, zenbat euskal umek daki zer den apona? Une honetan jostailuak Txinatik edo batek badaki nondik datozela, non dago euskal berezitasuna. Ume euskaldunek jolasten dute munduko beste edozein umek olgatzen duen modu berean.
‎Inork ez zekien nondik etorria zen Ibarlako jauna. Saratarrek zekiten bakarra, tratu handia zuela Mikolas izeneko jenioarekin.
‎Asaldura horren jatorria gaur egungo bizimoduan ere egon daiteke, elikadura ohitura desegokiekin eta ariketa fisiko eskasarekin, eta horri estres maila handia gehitu dakioke. Susmoak izan arren, oraindik ez dakigu nondik datozen, baina egia da sindrome hori izateak zerikusia duela diabetesaren, gaixotasun koronarioen eta gaixotasun zerebrobaskularraren arriskua nabarmen handitzearekin. Arrisku faktore horietako batzuk dira adina, jatorri etnikoa, gehiegizko pisua, tabakismoa edo gehiegi edatea.
2008
‎Gaur, bihar edo etzi agortuko dira, eta bistan da Kursaala ez dutela ez donostiar, ez gipuzkoar ez euskaldunek beteko, Frantziatik, Espainiatik edo batek jakin nondik etorritakoek baizik. Ditxosozko Globalizazioa.
‎(Gizena, bai, gizen betegarri bat, gezurrezko koipe bat. Bazen ordua jakiteko nondik datorkidan gauza izendunen kontra daramadan gerra hau).
‎Zuentzat, irakurle estimatuak, idatziko dut liburu hau, bai, baina, neurri handi batean Enara Fuhanentzat ari naiz, nora goazen jakitea bezain garrantzitsua baita nondik gatozen jakitea. Gure Enara txikiak ez du sekula jakingo nondik etorri zen, ekialdetik, bai, baina datu horrek ez dio askorik lagunduko bere iragana sortzeko garaian?, eta hutsune horrekin bizi du betiko. Bere motxila partikularra izango da, eta galderez gainezka egongo da.
‎Alde batetik, oinarrizko ezagutza bat edukitzeko. Hori beti baita interesgarria, jakiteko nondik gatozen, zer erlazio daukagun beste espezieekin, eta norantz eboluzionatzen ari garen (eboluzionatzen ari bagara). Baina beste aplikazio praktiko batzuk ere badauzkagu, batez ere gaixotasunekin erlazionaturik daudenak:
2009
‎Xanti ez zegok hire erantzunaren zain, bost axola zaiok txanpon horiek Kongotik edo hire amonaren ipurtzulotik atera diren! Beharbada ondoegi eta guzti zekik nondik datozen. Berdin dik.
‎(?) Ohartuko zinen, bada, arima biluzten ari natzaizula, gutxitan bezala, eta are gehiago biluztuko natzaizu: nik ez dakit nondik datorkidan desberdin izateko joera nabarmen hau, jantzietan eta orrazkeran islatzen saiatzen naizena, baina atzera begira jartzen naiz eta umetako gertaera bat gailentzen zait, argibidean jar nazakeena, ilunbidean ez bada, auskalo. Nik bederatzi bat urte nituen, eta Josebak, nire nebak, hiru:
‎arintasun berezi bat, alegia, gorputzean ere igartzen zuena, bizkar gainetik berunezko xafla bat kendu baliote bezala; hala, bada, bazirudien ezen emazteak telefonoaren bestaldetik esaten zizkiòn hitzak sendagarri gertatzen zitzaizkiola Nazariori, haiek haize zurrunbilo batzuk balira bezala, arimaren lurretara sartzen zitzaizkionak, han sei hilabete lehenago errotutako itzala, zoritxarraren eta erruduntasunaren itzal beltz astuna? bere baitatik erauzteko eta urrunera uxatzeko; Nazario Orbek bazekien nondik zetorkion arintasun hura, munstroaren etorrerak ekarri zizkion nekeak eta buruhausteak, eta munstroaren joanak kenduko zizkion?, baina nola, bestalde, Eliza Ama Santu Katoliko Apostoliko eta Erromatarraren aginduetara zegoèn fededun zintzoa baitzen, Elizak alor hartan zioena sinetsi nahi izan zuen, pixka bat ere sinetsi zuen, ausaz, Nazariok Elizaren hitzetan sinesten baitzuen, hitzen esa... hara, bada, etxeko munstroa bat batean aingeru bihurtua, Elizaren doktrina baitzen bataiatutako haurrak aingeru bihurtzen zirela hil bezain laster, eta hara, bada, nola ehundu zuen Nazariok, beharbada, jantzi ezin dotoreago bat, hitz hutsezko jantzia bazen ere, Nazario ez baitzen, inondik ere, asmakizunetara eta ipuinetara emana?
‎Izan ere, Nikolaik urduri segitzen zuen, itxura batean; Nikolaik, beharbada, gose moduko bat zuen, goseago egin zitzaiona une hartan, abokatuaren ilobarekin izan zuèn eztabaidagatik edo; Nikolaik, gainera, bazekien nondik zetorkion gose hura; urte luzeetan esplotatua izan ondoren, hamar urte bete zituenetik ari zen lanean, eraikuntza enpresa batean lehenik, hamabi orduko lanaldietan, igeltsero, eta harrobi batean gero, pikotxa eta pala?, esplotazioaren arrazoia zuen, hatz erakuslea luzatzera bultzatzen zuena, errudunen bila, esplotatzaileen norabidean beti; horrezaz gain, besoa bi aldiz hautsi zuen, batean ... esan nahi baita berez erremindua zena are erreminduagoa egin zela, zoritxarren ondorioz; komunista egin zenean, gainera, aurkitu zuen, ongi aurkitu ere, nori leporatu zoritxar haiek, kasualitatetik edo zuhurgabetasunetik haratago zihoazenak:
‎Gazteek etxea okupatu eta hurrengo egunetan beste hizketaldirik ez zen izan herrian bezala dendan, noski. Orokorrean auzotarrek okupazio hura ez zuten gaizki ikusi, okupatzaileak pertsona ezagunen seme alabak izatean bazekitelako ez zirela ez dakit nondik etorritako martzianoak. Gerora ere, Gaztetxeak zer nolako bizitza hartzen zuen ikusi ahala, begi onez hartu zuten, beti izan ohi den salbuespenen bat kenduta.
‎(...) Ohartuko zinen, bada, arima biluzten ari natzaizula, gutxitan bezala, eta are gehiago biluztuko natzaizu: nik ez dakit nondik datorkidan desberdin izateko joera nabarmen hau, jantzietan eta orrazkeran islatzen saiatzen naizena, baina atzera begira jartzen naiz eta umetako gertaera bat gailentzen zait, argibidean jar nazakeena, ilunbidean ez bada, auskalo. Nik bederatzi bat urte nituen, eta Josebak, nire nebak, hiru:
‎Izan ere, Nikolaik urduri segitzen zuen, itxura batean; Nikolaik, beharbada, gose moduko bat zuen, goseago egin zitzaiona une hartan, abokatuaren ilobarekin izan zuèn eztabaidagatik edo; Nikolaik, gainera, bazekien nondik zetorkion gose hura; urte luzeetan esplotatua izan ondoren –hamar urte bete zituenetik ari zen lanean, eraikuntza enpresa batean lehenik, hamabi orduko lanaldietan, igeltsero, eta harrobi batean gero, pikotxa eta pala–, esplotazioaren arrazoia zuen, hatz erakuslea luzatzera bultzatzen zuena, errudunen bila, esplotatzaileen norabidean beti; horrezaz gain, besoa bi aldiz hautsi zue... esan nahi baita berez erremindua zena are erreminduagoa egin zela, zoritxarren ondorioz; komunista egin zenean, gainera, aurkitu zuen, ongi aurkitu ere, nori leporatu zoritxar haiek, kasualitatetik edo zuhurgabetasunetik haratago zihoazenak:
‎Istripua goiz erdian izan zen, hamaikak aldean, eta berandu gabe jakin zuen Nazario Orbek albistearen berri, emazteak egin ziòn telefono deiaren bidez; honen hitzak entzuten zituen bitartean, Nazariok betiko itzala nabaritzen zuen, Benjamin Mariaz hitz egiten zioten bakoitzean nabaritzen zuen bezala; egoera hartan, baina, liberazio handi bat sentitzen zuen nagusiki: ...iote bezala; hala, bada, bazirudien ezen emazteak telefonoaren bestaldetik esaten zizkiòn hitzak sendagarri gertatzen zitzaizkiola Nazariori, haiek haize zurrunbilo batzuk balira bezala, arimaren lurretara sartzen zitzaizkionak, han sei hilabete lehenago errotutako itzala –zoritxarraren eta erruduntasunaren itzal beltz astuna– bere baitatik erauzteko eta urrunera uxatzeko; Nazario Orbek bazekien nondik zetorkion arintasun hura –munstroaren etorrerak ekarri zizkion nekeak eta buruhausteak, eta munstroaren joanak kenduko zizkion–, baina nola, bestalde, Eliza Ama Santu Katoliko Apostoliko eta Erromatarraren aginduetara zegoèn fededun zintzoa baitzen, Elizak alor hartan zioena sinetsi nahi izan zuen –pixka bat ere sinetsi zuen, ausaz, Nazariok Elizaren hitzetan sinesten baitz... hara, bada, etxeko munstroa bat batean aingeru bihurtua, Elizaren doktrina baitzen bataiatutako haurrak aingeru bihurtzen zirela hil bezain laster, eta hara, bada, nola ehundu zuen Nazariok, beharbada, jantzi ezin dotoreago bat, hitz hutsezko jantzia bazen ere, Nazario ez baitzen, inondik ere, asmakizunetara eta ipuinetara emana...
‎Mouravinetar bat ez da ezkontzen Chicagoko kaleko neska batekin. Batek daki nondik zetorren! Hiriko guztiekin oheratua zen, nire semeak hartu aurretik!
‎Bazuen orain zeruko ateen berri, bazekien nondik zetorren une bateko heriotza bizi izandakoek adierazten duten argi hori. Urtxintxa baten arintasunez jaitsi zen sokan behera, inguruko edertasunaz gozatuz, ñabardura liluragarriei begira, hala haitzetan nola landareetan eta gerturatuz eta urrunduz zebiltzan hegaztietan; ñabardura haietaz ez zen ordura arte jabetu, nahiz eta Lurreko mendi eta haran ederrenetarikoetan barrena ibilia zen hainbat aldiz.
‎–Dagoeneko badakigu nondik datorkigun bizirik irauteko ahalmena. Prozesu hori, halere, apur bat argitzea gustatuko litzaidake.
2010
‎Esatariak besteen esanak, hitzak, iritziak... ekartzeko asmoa erakusten du. Ez du erreferentzia zehatzik egiten baina aipu horiek badakigu nondik datozen: kristauen/ fededunen giza taldearenak dira.
‎Berarekin nagoela, ez dut sentitzen kilkerraren kantu kikildu hori. " Badakik nondik zetorkion Papiri goitizena?", galdetu dit Josebak. Agian bera ere konturatzen da nire premiaz, eta horregatik ahalegintzen da gaiaren alde bizienak ateratzen.
2011
‎Basoko izei ugariak elurrez lepo zeuden, eta baten kontra jotzen zuten bakoitzean, adarretan pilatutako guztia gainera erortzen zitzaien, mamuen itxura emanez bikoteari. Noizbehinka, garrasien hotsak heltzen zitzaizkien belarrietara, eta argi batzuen distira antzematen zuten zeruan, baina ez zekiten nondik zetozen, ez eta inguratzen edo urruntzen ari ote ziren. Maldan behera eta behera segitu zuten, elkarri lagunduz, bietariko bat erortzen zen aldioro.
‎Agustinek badaki nondik natorren, bera izan baitzen animatu ninduena Neskarengana joatera. Berak esan zidan nola jokatu, berak aholkatu zidan ez etsitzeko lehendabiziko ezetzaren aurrean.
‎Esan. Kontu handiarekin ibili, mesedez, eskatu zion Marcok, oraindik ez dakigu nondik etor daitezkeen hurrengo kolpeak. Ez ibili bakarrik, arreta jarri zure inguruan eta hori guztia, badakizu, ezta?
‎Carlak zurrutada bat borghetti hartu zuen astiro eta likorea zainetan zehar barreiatzen zela nabaritu zuenean hasi zen hitz egiten: alderdiak ez daki nondik datozen kolpe hauek, esan zuen. Sekzio guztiei adi egoteko agindua eman diegu eta aitortu behar dizut beldur handia dagoela.
2012
‎Agian oso egoista naiz, baina lau egun bizi behar badugu nik ez dut seme alaben menpe eta haien zerbitzura bizi nahi. Ez dakit nondik etorriko zaidan ideia hau. Beharbada nire ama gogoratzen dut egoera hartan.
‎«Ez dakizkit haien izenak. Ez dakit nondik datozen, ezta nora doazen ere, baina album honen parte dira orain. Nire egin ditut», azaldu du artistak katalogoan.
‎Ostiralek nik baino hobeto egin zuen tiro, eta hark tiro egindako aldean bi izan ziren hildakoak eta beste hiru zaurituak; nire aldean, berriz, hildako bat eta bi zauritu. Guztiz izututa zeuden, ziur egon zaitezke, eta zauritu gabeko guztiak bat batean zutitu ziren, baina ez zuten berehala asmatu norantz ihes egin, edo nora begiratu, ez baitzekiten nondik zetorkien hondamena. Ostiralek ez zidan begirik kentzen, egiten nuen guztia gogoan hartu behar baitzuen, nik esan nion bezala.
‎Bere lana abstrakzioaren eta figurazioaren arteko muga liluragarria da, soilik materia eta natura kalitate handiz deskribatzen dituela ikusiz ebatzi daitekeena. Sortzeko modua ere ez dakigu nondik datorkion G. Chillidari, izan daiteke modu erreal batetik etortzea, edo baita bere buru barnean daukan irudimenezko mundutik ateratzea ere.
‎Egia esan, ez nekien nondik zetorkidan goizero goizero...
‎Ez dakizu nondik datozkizun, baina deiak entzuten hasi zara berriro. Dei adeitsuak, dei premiatsuak.
‎Dei adeitsuak, dei premiatsuak. Ez dakizu nondik datozkizun, iparrorratzen zein aldetatik eginak diren, baina deiak txit dira entzungarriak. Zerbait arriskuan omen dago, baina ez duzu ondo entzuten zer den arriskuan dagoena.
‎Ez dakizu nondik datozkizun, baina deiak entzuten segitzen duzu. Zeure burua konbentzitu nahi zenuke ez zarela zu erotuta dagoena.
‎...eta ifrentzu, eta ez du deus berririk aurkitu San Jacobo della Voragineren Legenda aurea liburuan ikusi ez duenik, zeinak kontatzen baitu herensuge apetatsuak modu bakarra onartzen zuela txikizioak ez egitearen truke, hots, hilabetean behin dontzeila bat jatea afaritarako, halako moduz ezen handik laster erregearen alaba bera besterik ez zen gelditu dragoiaren janaria izateko, eta orduantxe, batek daki nondik etorrita, mutil gazte galant bat agertu zen, burutik oinetaraino armadura zilarrezko bat babestuta. Hain gizon paregabea lehenago ez azaltzearen arrazoiaz ez dute hitzik ere esaten antzinako autoreek.
‎Erhotu zen aberea! Bazekien nundik zetorren tiroa eta bere hanken gainean kasik xutitua eta beso indartsuak goiti altxatuz gure etxola aldera ibiatu zen grizzly erhotua. Ene Maud maiteak otoizten ninduen ez tiratzeko.
‎Berdin uste ez denari ere gerta daitekena. Zeroz peko goiz aroetan, zubipetarik eta ez dakit nundik etortzen direnean, begi inguru eta ezpainak hotzez urdinduak, ukarai gibelaz sudurra torratuz mukia kentzeko, zakarontzietan miatuz goizeko jatekoa. Xakur galdu baten behakoa du.
2013
‎Eta nik ere ikuspegi bera daukat. Nik ere badakit nondik natorren. Trikitilari xume bat naiz.
‎Txikiek Olentzerori azken eskaerak egiteko aukera izanen dute orduan. LizarragaIkazkina mendian opatu duten bi laguntzailek erakutsiko diote Lizarragako bidea, horregatik ez azken unera arte ez da jakingo nondik etorriko den. Baina berria azkar zabalduko da eta lizarragatarrak harrera egiteko prest izanen dira 18:00etarako.
‎Tailandia, Polonia edo batek daki nondik datoz Sistema horrelakoa da.
2014
‎Baina manifestazio jendetsuak ez duela hunkitzen argi utzi zuen herriko auzapezak egun batzuk lehenago Berrian: " Badakit nondik etorriko diren. Autobusak etorriko dira Espainiatik.
‎Ez dakit nondik etorri zitzaidan inspirazioa baina eragina izan zuen. Lasaitu eta arretaz aditu zuen.
‎–Eta badakizu nondik datorkizun? –ez dakit zergatik, baina bere begiradak urduritu egiten nau.
‎–Eta orduan, zergatik ez nauzu sendatzen? , entzun dut, baina ez dakit nondik etorri den ahotsa.
‎Oraindik erdi lo dago, baina bere albora begiratzen du, eta P ikusten bertan. Ez daki nondik etorri den, baina berdin dio; berarekin egon nahi du. Gainean etzaten da, eta musuka hasten zaio.
‎Fox terrier bat zen, eta inork ez zekien nondik zetorren, norbaitek gerora erran bazuen ere zirku batetik ihes egina izan zitekeela, aitzin egunetan hirian egondakotik hain zuzen ere, baliteke?
‎Si tiene que morirse, que se muera ya. Ez zuen jakin nondik etorri zitzaion esaldi hori, askotan damutu zen gero. Ez zuen modu kontzientean egin noski; etorri egin zitzaion, aitaren faltak eragin zion beharbada.
‎Ez dakizu nondik etorriko diren.
‎Hara, badakizu nondik natorren?
2015
‎" Hi gure etxera!", eta gurean egin zuen urtea. Eta ez genuen ezagutzen, ez genekien nondik zetorren, euskalduna zela besterik. Horrelaxe!
‎" Gure hizkuntza euskara dok. Castellanoa hemen ikasitako zerbait da. Euskara da hemengo hizkuntza, hemengo sustraiak edo... erdara ez dakit nondik etorri den...".
‎Etxean sartu eta Kristinek hotz begiratu die Ari eta Magnus semeari. Badaki nondik datozen, eta badaki egin dutenak zer ondorio dituen familiarentzat, Hura berreskuratzea ezinezkoa izango baita betiko. Badaki halakorik ez diola sekula barkatuko senarrari, eta gorroto sentimendu gogor batek hartu du Kristin bere baitan.
‎Identitate nagusia ez zaie" identitate" iruditzen naziokide osoa izatearen pribilegioa dutenei, baina ondo baino hobeto dakite nondik datorkien euren banakotasunaren onarpena.
‎Begiratu egin zidan, eta Ez nuen inoiz jakin nondik zetorren.
‎Zuk badakizu nondik zatozen.
2016
‎Hasieratik hasiko naiz. Ez dakit nondik datorkidan nire antzerki zaletasuna. Nire inguruan ez nuen halako girorik.
‎Produktuen jatorria: Ba al dakigu nondik datozen. Produktu lokala, sasoikoa eta kalitatekoa kontsumitzeaz arduratzen diren kontsumitzaileek gero eta joera handiagoa dute, eta elikagai asko beren jatorria disimulatzen saiatzen dira, bai alde batera utzita, bai izena aldatuz.
‎Carlosek burua astindu zuen, erdi barrezka orain. Bai, konturatzen zen azkenean, bazekien nondik zetorren bere aldarte baikor hura: sei ordu lehenago hartutako bigarren valium pastillatik, dudarik gabe.
‎Onena izan da Ez dakit nondik etorri zaidan ere.
‎Ez du jakingo nondik datozen opariak.
2017
‎Ez dakit, esaten da esperantza dela galtzen den azken gauza. Egia esan, ez dakit nondik etorri ahal den, baina... Konponbidea oraindik urruti ikusten dut, zeren lehenengo pausoa euskal herriratzea litzatekeela pentsatzen dut.
‎Aprobetxatuko dut kometa gure informazio eremutik pasatu dela komentatzeko unibertsoaren eta bizitzaren jatorriari baino, nondik gatozenari baino, nora goazenari begiratzea estimatuko nukeela nik. Eta ez diezadala inork erantzun nora goazen jakiteko nondik gatozen jakin behar dugula. Historia ezagutzea beharrezkoa dela.
‎Badakit zuretzat ez naizela karga bat besterik» eta nik «Sinesten hastekotan nago, aspalditxotik ari zara hori esaten» bakarrik zera, esaten dut, hobe duzula ez niri esatea noiz zaren joatekoa zeren gau horretan bertan seguru 17an sartuko dudala eta esaten dut uste dut ezagutzen dudala beste hori ere ametituko luketen toki bat ez dagoena ez Esne kalean ez Ezti Etorbidean. Orduan negarrez hasi zen eta nik esaten dut Ondo da ondo da beste edozeinek adina urguilu badut nire ahaideekiko nahiz beti ez jakin nondik etorriak diren».
‎Eta edozein emakume treberen birtutea, merke erositakoari balio gehiago ematea, saltzeko edo erabiltzeko gero. Eta batek daki nondik etorritako morroi langile hura, ondo tratatuz gero, balio handia har lezakeen pertsonatzat jo nuen. Ezin nintzen esperientzia luze batez harrotu, baina ondotxo ikasia nuen, halere, aitarekin han hemenka genbiltzala, gizonei prezioa jartzen.
‎–Kostatzen da arazo ekonomikoez hitz egitea, baina nik badakit nondik natorren, eta badakit herri honetan zer dagoen, eta herri honetan ni pribilegiatu bat naiz. Unibertsitatera joan naiz, arropa erosi didate, gidatzeko baimena ordaindu, dirua eman didate, poteatzeko aukera eduki dut.
‎Zu ikusi nahi zintuzket pertsona hauen larruan, bizitza aurrera atera ahal izateko beste herrialde batera joatera behartuta, eta haiei ematen zaien tratu bera pairatzen. Izan ere, batzuetan, ikasle hauei buruz mespretxuz hitz egiten da, hau matxupitxua da, edo badakizu hauek nondik datozen, badakizu nondik datozen, eta kanpotik datozenez, bada, ez dira parte onekoak.... Ez dakit; orokortzeko joera duen jendearen komentarioak dira, eta, ondorioz, nire ustez, etorkinak, pertsona moduan tratatuak izan ordez, bada, kolektibo moduan tratatuak izan ohi dira, guztiak berdinak balira bezala, identitaterik ez balute bezala.
‎Noizbait telebistan ikusi zuen andere hura libertateaz eta oldartzeko eskubideaz mintzatzen. Bazekien nondik zetorren.
2018
‎Oroitzen naiz Mercy Cherono oso jatorra zela, Cheptegey... Badakite nondik datozen, eta nola tratatzen ditugun hemen». Diezek, kutunen artean, Kenenisa Bekelek Elgoibarren erabili zuen elastikoa du, 2003an irabazi zuenekoa.
‎2005 eta 2006 urteen artean hasi nintzen liburu hura lantzen; Intifada bat zegoen, eta astero zeuden hildakoak, baina, gatazka hark hainbeste urte zeramanez, kasik bazirudien jendeari bost axola zitzaiola hura guztia, eta, gutxi gorabehera, hori da orain hemen ere gertatzen dena. Banekien egoera hau bazegoela, baina ez nekien nondik zetorren, eta horregatik ere egin dut liburu hau: neure buruari azaltzeko».Zapico bera ere agertzen da komikian, Madina eta Muguruzarekin batera, eta liburuak haren bidez egiten du aurrera.
‎Nobela baten itxura gero eta handiagoa dauka, txostena behar lukeenak. Ez daki nondik datorkion inoiz izan ez duen irudimenerako joera gero eta nabarmenagoa. Nondik konparazioak eta metaforak?
‎Ez dakit nondik etorria hor agertu zaitan. Lanbroaren atzetik ateraia, edota, euri, blues, egun batez.
‎Eta ez nekien nondik zetorkidan.
2019
‎Aurten hogeita zortzi neurri lortzeko helburuarekin egin genuen greba feminista. Feministok badakigu nondik gatozen eta nora goazen. Datozen hilabeteetan gure papera jokatzera ausartuko gara:
‎Zuentzat, irakurle estimatuak, idatziko dut liburu hau, bai, baina, neurri handi batean Enara Fuhanentzat ari naiz, nora goazen jakitea bezain garrantzitsua baita nondik gatozen jakitea. Gure Enara txikiak ez du sekula jakingo nondik etorri zen ekialdetik, bai, baina datu horrek ez dio gehiegi lagunduko bere iragana sortzeko garaian, eta hutsune horrekin bizi du betiko. Bere motxila partikularra izango da, eta galderez gainezka egongo da.
‎Ez zekien nondik zetorren, ezta nora zihoan ere. Baina gogoeta honek ez zuen euskal gizakia kezkatzen, betidanik eta betirako zegoen mundu magiko baten partaidetzat hartzen baitzuen bere burua.
‎Artxiduke gazteak ondotxo zekien nondik zetorkion hainbeste zoritxar. Ezin zezakeen luzaroago atxiki thaler ebatsia, benetako jabearen esku jarri beharra zeukan.
‎“Maskarada, ekintza bezala gustura antolatzen dugu baina zerbait gehiago atera nahi dugu usurbildarrok”. Urdiñarbe eta Usurbilen arteko elkar ezagutza, eta harremanak sendotzea esaterako, urrun geratzen zaigun herria gerturatzea, ezagutzea, “askotan egiten ditugu eta dantzak jakin gabe nondik datozen eta zer diren. Dantza horiek erakusteko baliatu behar da egun hau”.Maskarada zer den girotzen eta informatzen joateko, antolatzaileetako baten, Iñaki Agirresarobe herritarraren gai honi buruzko argazki erakusketa bisita dezakezue egunotan Artzabalen.
‎–Beldur nintzen egunen batean neure burua zauritu ordez zu zaurituko zintudala. Amesgaiztoak egiten nituen ito egiten zintudala, zauritu egiten zintudala..., negarrez hasi da berriro?, ez nekien nondik zetozen irudi horiek, baina izuturik nengoen, beldur nintzen ez nintzela gai izango neure bulkadak kontrolatzeko, eraso egingo nizula lo zeunden bitartean. –Eta hor ziurtasun bat:
‎Kulunkak zituen, Erauntsi komando kideen artean, pistola berri horiek banatu. Ez zekiten nondik zetozen eta funtsean bost zitzaien. Baliosak ziren, etsaiak eraisteko baliatzen zituzten, tiro eginez, kopetan edo lepo ondoan, ahaleran.
‎Ama, aitaren berri ematen. Comalan bizi zen aita, semea ez dakigu nondik etorri den, baina bai zergatia: aitaren bila dator amari promes egin ziolako.
‎Erdozia (BL) ren hitzak: Ez dakit nondik datorkeen toponimo hau. Apote hitza ezaguna da Sakanan," aketz" aren esanahiarekin erabiltzen delarik.
2020
‎" Kalamakeren dolarrak bezain dirdiratsu". Inork ez daki nondik zetozen zilarrezko txanpon haiek, ez baitzen salmentetan ibiltzen, ez ereintzen, eta gutxitan kobratzen zuen bere sorginkeriengatik.
‎" Hemen oso enbenenatua egon da asuntua, oso, eta nik segitu badut izan da burugogorra naizelako, baina egon naiz gaizki begiratua, toki guztietatik kanpo... Gero, badira urte batzuk gauzak baretu direla, baina sekula ez dut jakin nondik zetorren zera hori, kontrakotasun hori... Gaur da eguna oraindik ez dakidana nondik sortu zen kontsigna hori, baina bai dut gogoan milien zuzendaritzako ahaide horri behin baino gehiagotan entzun diodana, haiei min handia egin ziela asuntu honek...".
‎" Jaso duen babesa neuri esker da. Ez daki nondik datorkion laguntza, ezta nik kobratu diodan ordainsaria ere". Galdos gogoratu zen Flandriarantz itsasoratu zen egunaren bezperan Amilibiak bere etxean zeharka jaurtitako hitzekin.
‎Izan zen El Viti izeneko toreatzaile ospetsu bat, andaluziar hizkeran" Er Viti" ahoskatua noski, eta baita Jose Erviti musikari iruindarra ere, Sangre torera bezalako pasodobleak sortu zituena. Ez dakit nondik etorri zitzaidan jatorri andaluziarraren irudipen hura, baina ez, Erbiti Nafarroako Ultzamaldean dagoen herritxoa da eta, seguru asko, Leitzako familia horrek han du jatorria.
‎Larri ibili da azterketak direla eta. Ez dakit nondik datorkion ikasgeletako erregina izan behar duenaren ideia zoro hori. Kloroz betetako piszina zikin batean izurderik ederrena jauzi harrigarriak egiten ibiltzea bezain balentria inutila da hori.
‎La Navalekoa adibidez, gogorra izan zen, baina gerokoa ez zen hobea izan. Ze, denek zekiten nondik nentorren, eta Manuel Tejero Benítez, garai hartan ez zen ezkutuan pasatzen zen gizona.
2021
‎Bainan berriz entzun nuen soinua. Ez nekien nondik etorri ziren soinuak, jeiki nintzen eta soinua gelditu zen.
‎KRISTOBAL (bularraldean daraman fokua biztu du): Haizea ez dakigu nondik etortzen den, eta ez dakigu nora joaten den. Ez dakigu non gelditzen den, edo noizbait gelditzen ote den... baina badakigu haizeak adarrak ekartzen dituela, eta hostoak, orriak, paperak eta eskutitzak...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia