|
roaminga, garraioa, telekomunikazioak, energia sektorea... Kontsumitzailearen eskubideak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari direnez, alor guztietan duten presentzia egunetik egunera areagotuz doa.Area askotan, Batzordea aitzindari da kontsumitzaileen eskubideen gaineko arauak egitean.Lehendabizi, Europar Batasunaren mailan; ondoren, eskubide horiek estatu kideetan indartzeko sustapenean.Nola handitu edo hobetu daitezke kontsumitzailearen informazioa eta konfiantza. Ondo hausnartu eta taxuturiko legeria baten bitartez.Esate baterako, ene ustez, Espainian jabetza anitzaren sektorea arautuko duen legerik ez dago eta alor horretan, aspaldion, arazoak izan dira.Egun, Europa osoan jabetza anitzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa guztien %35 Espainian daude.Espainiak daukan turismoa aberatsa da eta ez du horrelako zailtasunen eraginik nozitu behar.Adieraz dezagun, nolanahi ere, jabetza anitzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa problematiko asko Espainian finkaturiko erakunde atzerritarrak direla.Larrialdi biziko afera horri aurre egin diogu eta, halakotzat, gure agendan datza.Maiatzaren amaiera baino lehenago, izan ere, jabetza anitzari buruzko arteztarau bat onestea aurreikusia dugu.Dena dela, arazoak sortzen direnean badago ordaintze kolektiboko sistemetara jotzea, jarduera bateratuak sustatzea, etab.Eta hori aurreikusia du Espainiako legeriak.Ene ustez, dena den, egokia litzateke Europa osoan neurri berdinak edukitzea.Esan bezala, kontsumitzailearen konfiantza maila altxatzen saiatuko gara eta jabetza anitza dugu horren adibide baliagarria.Halaz ere, beste hainbat gaik ere kezkatzen gaituzte, hala nola Interneten erabilerarekin loturiko zerbitzuak musika deskargatzea, adibidez, finantza zerbitzuak eta, bereziki, kontsumorako kreditua.Azken hau biziki garrantzitsua da, egun kreditua hitzarturik ez duten herritarrak gutxi gutxi direlako.Adiera horretan, Kontsumo Kredituaren Arteztaraua taxutzen ari zarete, ezta. Hala da.Maiatzaren hasieran lantalde batek gai horri buruzko negoziazioari ekingo dio, kontsumorako kredituen sistema harmonizatzeko jomugaz.Afera horren gaineko Arteztaraua sortze horrek zazpi urte bete ditu eta hori, egiari zor, ez da eraginkortasunaren eredu egokia.Hala eta guztiz, akordio batera iritsi eta gai hau arautu behar dugula uste dut: kontsumoak berebiziko garrantzia du egun, familien zorpetze maila biziki handia baita.Jendeak askotan ez
|
daki
nolako konpromisoak hartzen ari den eta egiaz zer egiten ari den, kontsumorako kreditu bat kontratatzean.Hori ez da ona.Nola ikusten duzu kontsumitzaileen elkarteen betekizuna 27en Europar Batasunean. Espainian, bereziki, erakunde arras indartsuak dituztela uste dut.Horietako batzuen arduradunekin bilerak izan ditut eta horrelaxe erakutsi didate.Zorionak eman behar dizkiet elkarte horien jarduera... 2003 urteaz geroztik, adibidez, kontsumoko produktuen erabileraren ondoriozko arriskuen gaineko informazioa azkar trukatzeko Rapex sistema dugu martxan; horren bitartez, estatu kideetako merkatuetan horrelako produktuak daudela jakinarazten da.Iaz produktu arriskutsuei buruzko komunikazioak bikoiztu izanak zerbaitek funtzionatzen duela adierazten du.Sistema horrek erakusten duenez, adibidez, Txinako produktuak dira ohartarazpen gehien jaso dituztenak.Orain bertan ahaleginetan gabiltza Txinarekin akordio zenbaitetara iristeko, haiek ere gureak bezalako arauak aplika ditzaten.Gure ustez, Prezio onak erdieste hutsa ez da aski; Europako balioen eta arauen alde egin beharra dagoZer egin daiteke kontsumitzaileak online merkataritzan duen konfiantza hobetzeko. Batasuneko ondarea berrikusteko proposamenak bete behar ditugu, botila lepoa hautematen den areak egunera daitezen lortzeko.Orduan lortuko dugu Europako kontsumitzaile guztiek estatu kide denetan babes maila berdina izatea.Bestela esateko, online merkataritzari dagokionez, Europar batasuneko toki guztietan neurri berdintsuak aplika daitezen lortzeak garrantzi handia du.Lehen lehenik, Interneten bidez produktu edo zerbitzu bat erosten duenean, adibidez, garrantzitsua da kontsumitzaileak nolako eskubideak gauza ditzakeen ezagutzea.Erositakoa itzultzeko eskubidea ote duen, emaniko dirua berreskuratuko duen, noiz itzuliko zaion... jakin behar du.Merkataritza elektronikoa darabilenean ere nolako eskubideak dauzkan ezagutu behar du kontsumitzaileak, oso inportantea da hori.Kontsumitzaileentzako Europako Zentroak, hain zuzen, horretarako daude hor:
|