|
Zuzendari literarioak irribarre egiten zuen, harro erakutsitako etorreraz, baina irribarrea ironiazko espresio itogarri bihurtu nahi zuela. ...Silvak, ongi gogoan dut dena nola gertatu zen, baina horrek ez du esan nahi niretzat garbi dagoenik oker hori nahita zergatik egin nuen, Beraz, aitortu egiten duzu ez zela hutsegitea izan, iruzurra baizik, eta, hortaz, kontzienteki argitaletxeari kalte egin eta liburuaren egilea barregarri utzi nahi izan zenuela, Iruzurra dela onartuko dut, gainerakoari buruz ez zen izan hori nire asmoa, Agian une
|
jakin
bateko aztoramen aldia izan zen, iradoki zuen Produkzio buruak, lagundu nahi duenaren tonuarekin. Raimundo Silvak zuzendari literarioaren erreakzioa, zakarra ezbairik gabe, itxaron zuen, baina ez zen erreakziorik izan, eta orduan ulertu zuen esaldia aldez aurretik prestatuta zegoela, ez zutela kaleratuko, dena hitzetan geldituko zela, bai, ez, agian, eta hartu zuen lasaia hain izan zen handia ezen sentitu baitzuen gorputza beratu egiten zitzaiola, izpiritua baretzen zitzaiola, hagitz, orain hitz egokiak esatea baino ez zuen falta, adibidez, Bai, une jakin bateko aztoramen aldia, baina ezin ahaztuko dugu ordu batzuk pasatu zirela probak Costari eman arte, Raimundo Silvak zorionak eman zizkion bere buruari ezin ahaztuko dugu hori sartu zuen modu abilarengatik, bera ere epaileen aldera lerratzen zela, esango balie bezala, Ez gaitezen inozoak izan, ez gaitezen engaina.
|
|
Ez dut uste hipnosiak jota nengoen tenorean izan zenik, erantzun zuen Raimundo Silvak, ongi gogoan dut dena nola gertatu zen, baina horrek ez du esan nahi niretzat garbi dagoenik oker hori nahita zergatik egin nuen, Beraz, aitortu egiten duzu ez zela hutsegitea izan, iruzurra baizik, eta, hortaz, kontzienteki argitaletxeari kalte egin eta liburuaren egilea barregarri utzi nahi izan zenuela, Iruzurra dela onartuko dut, gainerakoari buruz ez zen izan hori nire asmoa, Agian une jakin bateko aztoramen aldia izan zen, iradoki zuen Produkzio buruak, lagundu nahi duenaren tonuarekin. ...ra ezbairik gabe, itxaron zuen, baina ez zen erreakziorik izan, eta orduan ulertu zuen esaldia aldez aurretik prestatuta zegoela, ez zutela kaleratuko, dena hitzetan geldituko zela, bai, ez, agian, eta hartu zuen lasaia hain izan zen handia ezen sentitu baitzuen gorputza beratu egiten zitzaiola, izpiritua baretzen zitzaiola, hagitz, orain hitz egokiak esatea baino ez zuen falta, adibidez, Bai, une
|
jakin
bateko aztoramen aldia, baina ezin ahaztuko dugu ordu batzuk pasatu zirela probak Costari eman arte, Raimundo Silvak zorionak eman zizkion bere buruari ezin ahaztuko dugu hori sartu zuen modu abilarengatik, bera ere epaileen aldera lerratzen zela, esango balie bezala, Ez gaitezen inozoak izan, ez gaitezen engaina. Zuzendari literarioak esan zuen, Ongi da, liburua oker zuzenketa batez zabalduko da, oker zuzenketa erridikulua da, ez irakurtzen den tokian ez bedi irakur ez, gurutzatuek ez zuten lagundu irakurtzen den tokian, irakur bedi gurutzatuek lagundu zuten, ederki egingo dute irri gure kontura, baina tira, zorionez garaiz ohartu ginen, eta egilea ulerkor agertu zen, beste alde batetik iruditu zitzaidan arrunt estimatzen zaituela, duela egun batzuk izan zenuten elkarrizketa bat aipatu zidan, Bai, elkarrizketa bat eduki genuen, deleaturrari buruz mintzatu ginen, Zeri buruz, galdetu zuen emakumeak, deleaturrari buruz, ez al dakizu zer den hori, galdetu zuen Raimundo Silvak, oldarkor, Bai, badakit, baina ez dut ongi aditu.
|