Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2018
‎emakumeak, ordurako, beren talde sozialeko gizonen mende zeuden. Gizonek, segur aski, ikusia zuten emakumeak erraz baztertu zitezkeela sozialki baldin eta senide gizonezkoen babesa kentzen bazitzaien edo haiek sexurako erabiltzeari uzten bazioten, eta, halaxe, gizonek, ikasi zuten ezberdintasunak baliagarriak izan daitezkeela giza talde bat beste batetik banatu eta bereizteko?. Orduan, zenbait baliabide asmatu zituzten banaketa hura behin betiko esklabotza bihurtzeko.
2019
Ikusia dugu emakumeak zenbait fase igarotzen dituela haurtzaroan eta nerabezaroan amatasunari dagokionez. Txikitan, miraria iruditzen zaio, jolasa:
‎bizi guztian irauten du askotan. Ikusia dugu emakume dotore mundutarraren ideala zera dela, balio erabatekoa eman diezaioten; sufrimendu iturria zaio sekula ez edukitzea loriazko koroarik buruan; gorroto du beste baten kopeta inguruan koroarik txikiena ikustea; beste emakume batek jasotzen duen onespen guztia hari lapurtua da; nola izango da erabatekoa, bada, bakarra ez dena. Zinez maitemindurik dagoen emakumea pozik dago bihotz batean horrela laudatua dela ikusita, eta ez diote inbidiarik ematen adiskideen arrakasta axalekoek, baina arriskuan sentitzen da bere amodioari dagokionez.
‎Bi sexuek elkarren beharra dute, baina behar horrek sekula ez die ekarri erreziprozitaterik; emakumeek inoiz ez dute kastarik eratu, hots, gizonen kastarekin berdinetik berdinera trukeak eta kontratuak egingo lituzkeen kastarik. Gizartean, gizona banako autonomo eta oso bat da; beste ezeren gainetik, ekoizletzat hartua da, eta kolektibitateari eskaintzen dion lanak justifikatzen dio existentzia; ikusia dugu emakumeari zergatik ez dion bermatu pareko duintasunik presondegi duen ugaltze eta etxekoandre rolak. Egia da gizonak emakumearen beharra duela; zenbait herri primitibotan, gizon ezkongabea paria moduko bat da, ez delako gai bere bizibidea segurtatzeko; laborantza komunitateetan, gizon nekazariak ezinbestekoa du emakume bat laguntzaile izatea; eta gizon gehienentzat, abantaila da lan gaizto batzuen zama emakumearen gain uztea; halako gizabanakoak bizitza sexual egonkorra izan nahi du, ondorengoak eduki, eta gizarteak eskatzen dio irauten lagun diezaiola.
‎Gogoko ez duen nagusi baten mendekoa izatea sufrikario bat da emakumearentzat. Diderotek dioenez?. Ikusia dut emakume zintzo bat izuz dardarka senarra hurbil zuenean; ikusia dut nola sartzen zen bainugelan, eta nola ez zitzaion sekula iruditzen nahikoa garbi zuela betebeharraren orbana. Nazka mota hori ezezaguna zaigu ia.
‎Protesta gisa interpretatzekoak dira jokabide femenino asko. Ikusia dugu emakumeak, askotan, desafio egiteagatik engainatzen duela senarra, eta ez atsegin hartzeagatik; hain zuzen, gizona metodikoa eta aurreztu zalea delako izan daiteke emakumea txoriburua eta xahutzailea. Emakumeari, beti berandu?
‎bera baino nagusiagoak ziren maitaleekin hasi zen trebatzen; emakumeak hezitzaile eginkizun hori hartzen du, Le Lys dans la Valléen ez ezik [Haraneko lilia], baita L? Éducation sentimentalen [Heziketa sentimentala], Stendhalen eleberrietan eta askoz ikasbide eleberri gehiagotan ere. Ikusia dugu emakumea fisia eta antifisia dela aldi berean: Natura ez ezik, Gizartea ere hezurmamitzen du; harengan laburbiltzen da garai bateko zibilizazioa, kultura, eta halaxe ikusten dugu gorte poemetan, Dekameronean, L. Astréen; modak zabaltzen ditu, saloiak gobernatzen, iritzia gidatzen eta hedatzen.
‎Emakume batzuek gogoko dute hamahiru hamalau urteko mutikoei laztanak egitea, edo baita haurrei ere, eta gizon heldua arbuiatzen dute. Baina ikusia dugu emakume gehienengan sexualitate pasibo bat ere garatzen dela haurtzarotik: emakumeak gogoko du besarkatua, laztandua izatea, eta, batez ere pubertaroaz geroztik, haragi bihurtu nahi du gizon baten besoetan; gizonari dagokio normalean subjektuaren rola, eta emakumeak badaki;. Gizon batek ez du ederra izateko premiarik?, esan diote behin eta berriz; emakumeak ez du objektu baten ezaugarri inerterik bilatu behar harengan, baizik ahalmen eta indar maskulinoa.
‎Montherlantek gerra maite du, hartan emakumeengandik libratzen delako, eta Bretonek, berriz, emakumea gurtzen du, bakea ematen diolako; batek espiritua eta subjektibotasuna nahasten ditu, eta unibertso eginari uko egiten; besteak pentsatzen du espiritua objektiboki presente dagoela munduaren bihotzean; Montherlantentzat, emakumea arrisku bat da, bakardadea hausten diolako; Bretonentzat, berriz, errebelazio bat, subjektibotasunetik ateratzen duelako. Stendhali dagokionez, ikusia dugu emakumeak ia ez duela balio mitikorik harentzat: iruditzen zaio transzendentzia bat dela emakumea ere; humanista horrentzat, elkarrekiko harremanetan mamitzen dira libertateak; Bestea beste bat izatea nahikoa zaio Stendhali bizitzak, gatza eta piperra?
‎Irtenbide horrek, utopikoa eta ez oso desiragarria izateaz gainera, ez luke arrakasta handirik bilduko: ikusia dugu emakumea ez dela gizona bezain modu mekanikoan, asebetetzen?; gehienek ez lukete abandonamendu sexualerako oso egokitzat joko halako egoera bat. Zernahi gisaz, gaur egun ukatua zaie bide hori.
‎Hala, estimatzen ez duen zernahi egitasmo gaitzetsiko dio; bere epailea epaitzen du, eta askatasuna ukatzen dio, aurrerantzean ere merezia izan dezan bere nagusia izatea. Emakumeak gizonari dion gurtza hori, batzuetan, absentziarekin hobeto uztartzen da presentziarekin baino; ikusia dugu emakume batzuk heroi hilei edo ezin eskuratuzkoei emanak zaizkiela, hezur haragizko izakiekin aritu beharrik ez izateko sekula; hezur haragizkoek gezurtatu egiten baitizkiete ametsak, ezinbestean. Hortik datoz etsimenduzko esaldiak:
‎Kontua da gizonek konplizitate handiagoa aurkitzen dutela emakumezko kidearengan, zapaltzaileak zapalduarengan aurkitu ohi duen baino; eta, horretaz fede txarrez baliatu, eta adierazten dute emakumeak nahi izan duela inposatu dioten destinoa. Ikusia dugu emakumearen heziketa guztiak, egiazki, konspirazio batek bezala ixten dizkiola matxinadarako eta abenturarako bideak; gizarte osoak, haren guraso errespetagarriek aurrena?, gezurra esanez, goretsi egiten du maitasunaren, abnegazioaren, nork bere burua ematearen balio handia, eta ezkutatu egiten diote ez maitalea, ez senarra, ez semeak ez direla prest egongo halako zama trabagarria eramateko.... Emakumeak pozik onartzen ditu gezur horiek, errazkeriaren aldapan segitzeko gonbita baitira; eta horixe da haren kontrako krimenik ankerrena; txikitatik, eta bizi guzti guztian, laineza ematen zaio, galtzera bota, eta haren bokaziotzat jotzen da amore emate hori, zeina tentagarria baita askatasunak larritzen duen izatedun ororentzat; mutiko bat nagikeriara bultzatzen badugu, egun guztian jostaraziz eta estudiatzeko paradarik eman gabe, eta estudiatzeak zertarako balio duen irakatsi gabe, gizonaren adinera heltzen denean ezin esango dugu ezgai eta ezjakin izatea aukeratu duenik:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia