2019
|
|
|
Ikusia
dugu emakumeak zenbait fase igarotzen dituela haurtzaroan eta nerabezaroan amatasunari dagokionez. Txikitan, miraria iruditzen zaio, jolasa:
|
|
bizi guztian irauten du askotan.
|
Ikusia
dugu emakume dotore mundutarraren ideala zera dela, balio erabatekoa eman diezaioten; sufrimendu iturria zaio sekula ez edukitzea loriazko koroarik buruan; gorroto du beste baten kopeta inguruan koroarik txikiena ikustea; beste emakume batek jasotzen duen onespen guztia hari lapurtua da; nola izango da erabatekoa, bada, bakarra ez dena. Zinez maitemindurik dagoen emakumea pozik dago bihotz batean horrela laudatua dela ikusita, eta ez diote inbidiarik ematen adiskideen arrakasta axalekoek, baina arriskuan sentitzen da bere amodioari dagokionez.
|
|
Gogoko ez duen nagusi baten mendekoa izatea sufrikario bat da emakumearentzat. Diderotek dioenez?.
|
Ikusia
dut emakume zintzo bat izuz dardarka senarra hurbil zuenean; ikusia dut nola sartzen zen bainugelan, eta nola ez zitzaion sekula iruditzen nahikoa garbi zuela betebeharraren orbana. Nazka mota hori ezezaguna zaigu ia.
|
|
Protesta gisa interpretatzekoak dira jokabide femenino asko.
|
Ikusia
dugu emakumeak, askotan, desafio egiteagatik engainatzen duela senarra, eta ez atsegin hartzeagatik; hain zuzen, gizona metodikoa eta aurreztu zalea delako izan daiteke emakumea txoriburua eta xahutzailea. Emakumeari, beti berandu?
|
|
bera baino nagusiagoak ziren maitaleekin hasi zen trebatzen; emakumeak hezitzaile eginkizun hori hartzen du, Le Lys dans la Valléen ez ezik [Haraneko lilia], baita L? Éducation sentimentalen [Heziketa sentimentala], Stendhalen eleberrietan eta askoz ikasbide eleberri gehiagotan ere.
|
Ikusia
dugu emakumea fisia eta antifisia dela aldi berean: Natura ez ezik, Gizartea ere hezurmamitzen du; harengan laburbiltzen da garai bateko zibilizazioa, kultura, eta halaxe ikusten dugu gorte poemetan, Dekameronean, L. Astréen; modak zabaltzen ditu, saloiak gobernatzen, iritzia gidatzen eta hedatzen.
|
|
Kontua da gizonek konplizitate handiagoa aurkitzen dutela emakumezko kidearengan, zapaltzaileak zapalduarengan aurkitu ohi duen baino; eta, horretaz fede txarrez baliatu, eta adierazten dute emakumeak nahi izan duela inposatu dioten destinoa.
|
Ikusia
dugu emakumearen heziketa guztiak, egiazki, konspirazio batek bezala ixten dizkiola matxinadarako eta abenturarako bideak; gizarte osoak, haren guraso errespetagarriek aurrena?, gezurra esanez, goretsi egiten du maitasunaren, abnegazioaren, nork bere burua ematearen balio handia, eta ezkutatu egiten diote ez maitalea, ez senarra, ez semeak ez direla prest egongo halako zama trabagarria eramateko.... Emakumeak pozik onartzen ditu gezur horiek, errazkeriaren aldapan segitzeko gonbita baitira; eta horixe da haren kontrako krimenik ankerrena; txikitatik, eta bizi guzti guztian, laineza ematen zaio, galtzera bota, eta haren bokaziotzat jotzen da amore emate hori, zeina tentagarria baita askatasunak larritzen duen izatedun ororentzat; mutiko bat nagikeriara bultzatzen badugu, egun guztian jostaraziz eta estudiatzeko paradarik eman gabe, eta estudiatzeak zertarako balio duen irakatsi gabe, gizonaren adinera heltzen denean ezin esango dugu ezgai eta ezjakin izatea aukeratu duenik:
|