Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 112

2000
‎Eta zein urrun nengoen Axularren gogoetez, zeren Sarako apezak ere bekatutzat baitzituen emaztekiekin loturikako kasik gauza guztiak... nahiz eta bertze alde batetik, neure estatuaz denaz bezainbatean, arrazoin zuen, zeren eta ni ere amorosturik bainengoen, eta pertsona amorosak bezala ez nekusan eta ez nekien zer ari nintzen; neure gogo guztia Elbiraren baitan neukan: jatean, edatean eta ohean netzanean hartan pentsatzen nuen, eta ametsak ere hartaz egiten nituen; ero nintzen, itsu nintzen, zentzutik kanpoan nintzen, zeren, Plutarkok ere zioen bezala, gaitz zen amoros izaitea eta zentzuan egoitea... baina, ai zer dohatsua nintzen, bertzalde, jaun André!
‎Nahi baduzu, furgoneta gainean egin dezakezu lo. Ni ohitua nago izarrak ikusten eta ez zait inporta barnean lo egitea. Frikeatu nahi baduzu, igo gora.
‎Augustin Zubikarai, Basarri, Polixene Trabudua, Sorne Unzueta Utarsus, Gonzalo Nardiz, Elias Etxeberria... Haietako batzuei bisita egiteko aukera aztertu zuen Lauaxetak, baina haiek ere ez zutela seguru askorik ez ikusiko eta ez entzungo pentsatu zuen; eta ikusi, entzun eta ezagutuko balute ere, halako agerpen fantasmagoriko bat senide, ahaide, adiskide eta burkide zaharren osasunerako kaltegarri izan zitekeela, laurogei urtetik gora baitzuten guztiek ere. Ez zitzaizkion, gainera, andre eta gizon haiek iruditzen garai berriko Euskal Herria ezagutzeko izan zitzakeen lagunik egokienak.
2002
‎Amaitzeko, Ionesco ren antzerki lanean bezala, umezurtz ugari dabil kaleetan autore baten bila, baina zibila behar du izan, anitza gure gizarte konplexua ikusita eta ez nahikunde eta borondate hutsean oinarrituta. Nire adiskide batek aspaldi esan zidan: «Nireak datozela eta, ez dakit gureetarikoa naizen».
‎Hamar urte lehenago, 1973 urtean, israeldarrek hegazkin libiar bat bota zuten, zibila hura ere. Mendebaldeak ez zuen protesta gogorrik egin, ez zuen salaketa kanpainarik piztu; estatubatuarrek ez zuten euren aberria arriskuan ikusi eta ez zioten berrarmaketa kanpainari ekin.
2003
‎Bai, ikasle bakotxa. Ezin parkatu neio neure buruari ume bat arazoetan ikustea eta ez laguntzea.
‎Baina etxera heldu zirenean lasaitu zen Nemia berriro. Etxera heldu zirenean, Santos betiko itsua zela ikusi zuen Nemiak, ez zuela ezer ikusten eta ez zuela ezer asmatzen.
2004
‎Hobe dugu horrelakorik ez egitea, ez badugu eromenean erori nahi edo, beharbada okerrago dena, ez badugu erotzat jo gaitzaten gura. Goizean gosaltzen dugu eta ez gara zalantzan hasiko oraindik lo ote gauden —beharbada erdi lo eta erdi iratzarrita gauden arren—; esertzen gara telebista ikusteko eta ez diogu gure buruari galdegiten ea pantailan agertzen den kontu hori benetan gertatu den ala ez —sarritan, larregitan, ziri ederrak sartzen dizkiguten arren—; lagunekin elkartzen gara eta ez gara ingurukoei galdegiten hasten ondoko lagun hau atzoko edo herenegungo lagun berbera ote den, umorez, orrazkeraz, janzkeraz, e.a. oso aldatuta dakusagun arren edo gauza ezberdinak kontatu et... Etxeko bebarrutik irten eta beti eskuinean ikusi dugun Aloña mendia han izango dugu lainoek ezkutatuta egonda ere, bera ikusten ez dugun arren; beti bat guretzat, beti Aloña, bere koloreak aldatzen diren arren urtaroaren edo eguraldiaren arabera.
2005
‎Aldaba eta erizainak joan diren unean, Elurrezko Dama guztiz zuri bat ikusi dut Antonen begietatik desagertzen, egin duen erdi lotik esnatu denean. Ikusi eta ez ikusi izan da. Agerpen llabur bat baino ez.
‎Dama Zuria pasa zen gela honetatik, niri erreparatu ere egin gabe. Ikusi eta ez ikusi izan zen. Deus ez besterik.
2006
‎Baina hor ere badira gorabeherak. Jendeak, trikitixa jotzen ikusi eta ez dio kasurik egiten mezuari. Hor da klixea.
2007
‎Andrak umeakaz eskatzen ikusten doguz, hostaletik urteten dogunean. Aberatsenen auzoak ez doguz ikusi eta ez dakigu zelakoak izango diran.
2008
‎Gu salatzen gaituen" Dignidad y Justicia" delakoaren iritziz, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren kontrako delituak egin ditugu, lehen kasuan BEZ a ez ordaintzeagatik eta bigarrenean ez zegozkigun diru laguntzak jasotzeagatik. Foru Aldundiak sumarioa aztertuz ez du deliturik ikusi eta ez da epaiketan pertsonatu, eta Eusko Jaurlaritza ere ez da epaiketara pertsonatu. Guk oso argi dugu, eta hala esaten dugu, ez dugula inongo deliturik egin, eta iruzurrik egon bada, iruzur hori Euskaldunon Egunkariari, bertan egin dugun langileei, akziodunei, harpidedunei eta irakurleei egin zaiela.
‎Dirudienez, haren behaketak batzuetan ez ziren zuzenak (Weinert eta Weinert, 1998). Adibidez, berak idatzi zuen jaioberria mundu argitsu eta zaratatsu batera heltzen dela, baina oraindik ezin duela ez ikusi eta ez entzun. Gaur egun, jakin badakigu hori ez dela egia.
2009
‎Lekukoena deigarria da, gazteen %73, 99ak norbait iraintzen ikusi du, eta %52, 32ak, jipoitzen. Estombak ikerketan hurrengo galdera ez egitearen pena du, alegia," Jarrera homofoboak ikusi dituzu eta zer egin duzu?", zeren badirudi ikusi eta ez dutela ezer egin, begira geratu direla, eta lekukoek horrelako jarrera izatea sutarako txingarra da. Estombaren ustez, ikasle lekukoek ez dute loturarik egiten marikoi deitzearen eta horren atzean dagoen guztiaren artean.
‎Chambers ikusi eta ez zenuke esango mutil hau 157.500 dolarreko bermea pagaturik dagoela libre. Hain zuzen ere juezak erabaki du geure etxean egotea, hemengo zuzendariak horren familia aspaldidanik ezagutzen duelako.
‎Berehala antzeman zion detektibeari: morroia Javier Bardemen berdin berdina zen, ezinezkoa zen bi aldiz ikusi eta ez oroitzea. Modelo batekin ligatu zuela pentsatzera iritsi zen Xabier.
‎Baina MILENAk ITXASOren begi gorriak ikusi eta ez du etsiko.
‎Orduan bere telefonoa joka hasten da. ALIZIA dela ikusi eta ez du hartzen.
‎Neurri kontuetan seko txarra naiz. Norbait ikusi eta ez naiz gai zenbat neurtzen duen asmatzeko. Behobia Donostiako maratoi erdia 40 kilometrokoa iruditu zait beti.
‎Fenomenoa bertatik bertara ikusteko irrikan nengoen, beraz. Areago, Nafarroan abenduaren 10eko itzaltze analogikoagatik BECeko finala badut, orain lau urte bezala, ETBren bidez ikusi eta ez nau kontsolatzen Espainiako Erregeari egin diodan boikot pasiboak.
2010
‎Gainera non eta lau eta erdiko txapelketan! Nik sekula ez diat pilota partida bat ikusi eta ez zaukaat ideiarik ere, baina txapelketa garrantzitsuenetakoa dela esan zidatek.
‎Hauek dira beste berritasun batzuk: mehatxuak jasotzen dituen laguna terrorismoaren biktima izendatuko dute; Europar Batasunetik kanpo gertatzen diren atentatuetako biktima espainiarrak aintzak hartuko dituzte; leku publikoetan terrorismoa nabarmenkeriaz edo umiliatzeko asmoz erakustea debekatuta egongo da; biktimek eskubidea izango dute epaiketa batean ustezko terroristak ez ikusteko eta ez entzuteko; biktimei eskainiko zaizkien dominak eta ohore publikoak erregulatu egingo dituzte.
‎Klasikoek bitartean, gerren bitartez zabaltzen joan direla, gaur egun nagusigoa eurek dutelarik duda izpirik gabe (Elizako hierarkiak Jesusen parabolen mezua aintzat hartuta, nola parabolek gogora ekartzen duten despotismo orientala, Elizako hierarkiak ere kultura klasista hori ezinbestekotzat jo du, ohartu gabe universal bihurtu du, kulturetan bera bada ere txarrena, ahaztuz Jesusek nola argitzen dien apostoluei jendeei parabolaz mintzatzea, hau da: paraboletan mintzatzen zaie bestela konprenitzen ez dutelako, begiak dituzte ikusteko eta ez dutelako ikusten eta belarriak dituzte aditzeko eta ez dutelako aditzen. Jesusek Erresumaren misterioak esplikatu zizkien apostoluei zuzenean, eta ez paraboletan, nahiz eta ez dizkiguten ezer esan evangelioetan hori izan ezik, nahikoa dena nik gero, gaur egun, kultura orientala partikularizatzeko, Jesusekin bat etorriz, manera poltiko hobeetarako azterbidea zabaltzen dudala horrela, idealista izan gabe, eta bai zientifikoa izanik).
‎Hau ere estrategia legitimoa zela esan nuen, baina ziurrenik ez zela ez politikoki zentzuzkoena eta ez demokratikoki defendagarriena ere. Belarriak itxi eta beste aldera begira genezakeela trena ez ikusteko eta ez entzuteko, baina guk hori egin arren trena berdin etorriko zela eta harrapa gintzakeela. Erabakitzeko eskubidearen errebindikazioa zela tren hori; nortasun propioaren errebindikazioa, subiranotasun partekatuaren errebindikazioa.
‎Diferentziak, ordea, handiak ziren edukietan. Arrazionalistek Jainkoa naturaren legeetan zekusaten eta ez zuten harekin zertan harreman pertsonalik izan, ez errebelaziorik, ez sakramenturik, ezta bitarteko elizkoirik ere.
2011
‎Ez gaitzatela urduri ikusi eta ez gaitezen larritu etxearen gehiegizko propaganda egiten eta onurak exajeratzen.
‎KANDIDO. Baina beldur naiz... elkar ikusi eta ez ote garen berriro eztabaidan hasiko! Eta eztut bueltatu nahi lehengo sesio txatxuetara!
‎Haien bila joan ginenean, etxean ez zegoen ez bata eta ez bestea. Senideekin jarri gara harremanetan, baina aspaldi ez dituzte ikusi eta ez dute haien berririk izan.
‎– Hala izango da, baina urteak dira ez dudala ikusten eta ez dakit non bizi den, ezta norengana jo behar nukeen beragatik galdezka. Zure kasuan, ordea, erraza izan da.
2012
‎Xabier Perurenaren gidaritzapean, hiru atzerritar gonbidatuek ez dute txirrindularitza zuzenean inoiz ikusi eta ez dakite euskal zalegoa nola mugitzen den Piriniotako etapak iristen direnean, sorpresa handia hartuko dute dute inolaz ere. Yes We Jai!
‎Orain arte e z ditu ikusi eta ez zaio batere gustatu, sumindu egin da. Orain ez ditu bakean utziko, gogor egingo die.
‎Maríak hiria gogoko du baina, hegoaldekoa izanda, hotzaren zain dago: “Udan etorri nintzenean Ullibarri Ganboako hondartzak ezagutu nituen, baina orain tenperatu baxuak sentitzen hasi naiz; nire bizitzan elurra birritan baino ez dut ikusi eta ez nago ohituta zero azpitik bizitzera”. Maríak ez daki ekarri duen arroparekin nahiko izango den, baina negua pasatzeko erremedio dauka:
‎Inasek ez du harrapatu pilotariaren izena; berdin dio, izena jakinez gero ere ez lukeelako askorik aurreratuko: Inasek egundo ez du erremonteko partida bat ikusi eta ez du horretan diharduen pilotaririk ezagutzen.
‎Ez zuen pelikula ikusi eta ez zen atzekoekin izandako pelikulaz ohartu ere egin. Meritua behar zen, gero.
2013
‎Igerian ari zarenean norbere buruan pertzepzioa ez da oso ona. Badira igerilari batzuk beren burua ikusi eta ez direnak irudiekin identifikatuta sentitu. Egoera erabat aldatzen da bideoan ikustean.
‎Ez hasi nirekin kolegarena egiten, e? Ez alokatu Pretty Woman eta holako peli kursiak elkarrekin ikusteko eta ez etorri Atxurira nire bila gauez nagoenean...
‎Hori dela eta, egokia zen erabiltzaileen konexioaren bidez gero eta mega gehiago (megabit segundoko (mb/ s)) eskatzeko. Baina konpainia elektrikoek ez zekiten sistemaren potentziala ikusten eta ez ziren merkaturatu, beharbada telekomunikazioen sektoreko enpresa boteretsuei aurre ez egiteko. Internet airetik iristen ez denean Kobre pareak aurrera egiten jarraitu zuen, eta bere mega mugara iritsi zenean, zuntz optikoak ordezkatu zuen, eta zenbait tarifatan, hala nola Movistar fusioa, edo Jazztel eta Ono bezalako kable konpainiena, 100 megarainokoa da.
2014
‎Aurreko urteetako lanak ez ditut ikusi eta ez dakit aurten maila altuagoa egon den ala ez. Kartelen kalitateari dagokionez, bazeuden proposamen interesgarriak.
‎Ez nituen gauzak batere garbi ikusten eta ez nuen geldi egon nahi, ezer egin gabe.
‎Begiak itxi ditu badaezpada, komunaren ondotik pasa denean. Badaki ez duela ezer ikusiko eta ez zaiola inor irtengo barrutik. Baina badaezpada.
‎Dirudienez, haren behaketak batzuetan ez ziren zuzenak (Weinert eta Weinert, 1998). Adibidez, berak idatzi zuen jaioberria mundu argitsu eta zaratatsu batera heltzen dela, baina esaten zuen oraindik ezin duela ez ikusi eta ez entzun. Gaur egun, jakin badakigu hori ez dela egia.
‎Parada behar du kuadrilla horretan sartzeko sorche ren ideia nahi badugu atxiki. Niretzat Haize berri edo Eihartzeko betebeharra horretan nuen ikusten eta ez difusioa egitean hirian bagina bezala, jada beste nonbait aipatu ditudan hiriko praktika" burgesak" eskarniatuz. Formakuntza funtzio dute.
‎Edo argazkiak ikusi eta ez duzu zure aurpegia ezagutu?
2015
‎Mahai gainean sakabanatu dituen gutiziak ikusi eta ez zait dudarik geratzen supermerkatuko biziarteko VIP bezero bihurtu dutela modu automatikoan. Hegaluze mendrezka oliba oliotan, Idiazabal eta Erronkariko gaztak, Ibarrako piperrak eta Eusko Labelik gabe datorren gauza bakarra:
‎Ostaizka harrikoa egiten gelditu zen; sukalde ondoko egongelan telebista bat zegoen, baina Albertok, iritsi zenetik, ez zuen behin ere piztuta ikusi eta ez zen ausartu piztera. Kanpora irten zen ea Markel ikusten ote zuen, baina ez zen inondik ageri eta, nekatuta zegoenez, ohera zuzendu zen bera ere.
‎7 Kalte handia egin zidan gorputzeko begiekin izan ezik ezin ikus daitekeela ezer uste izateak, eta deabruak lagundu zidan hala sinets nezan eta ulertarazten ezinezkoa zela eta burura etorriko zitzaidala eta deabrua izan zitekeela eta honelako gauzak, beti gelditzen baitzitzaidan barruan Jainkoa zelako ustea eta ez zela burutazioa. Hala ere, nire gogokoa ez zenez gero, gezurtatu egiten nuen neure burua; eta inori horretaz kontsulta egiten ausartu ez nintzenez gero eta berriro ere ziztaka zetorkidan ez zegoela gaizki halako pertsona ikustea eta ez nuela hori eginda ohorerik galtzen, irabazten baizik, eta horregatik itzuli nintzen solasaldi horretara eta beste une batzuetan beste batzuetara ere bai, urte asko baitziren jostaldi kaltegarri horretara jotzen nuela; ez neritzon nik, horretan sartua nengoenez gero, izatez zen bezain txarra, sarritan ez zela ona ikusten banuen ere; baina haietako batek ere ez zidan ekarri diodan honek bezalako barreiatzerik, oso atxikia bainengoen harengana.
‎...ren, baina bai hartarako prestatu eta oso harira etorri behar du), ariman sentitzen den barruko bildutasunbat da; arimak han beste zentzumen batzuk dituela dirudi, hemen kanpokoak dauden bezala, arimak bere baitan bildurik kanpoko zalapartetatik erretiratu egin nahi duela dirudi; eta horrela, batzuetan berarekin batera eramaten ditu; begiak ixteko nahia izaten du eta ez luke nahi ez entzuterik, ez ikusterik eta ez ulertzerik une hartan ariman duena baino besterik, Jainkoari emanda gehiago egotearren. Eta hau, gure Jaunak hori eman dionarentzat, erraza izango da ulertzen; eta eman ez dionarentzat hitz eta konparazio asko dira.
‎Aldamenean, zendua honez gero, San Anton karrikako saltzaileak erran zidan: Senarrak erran zidan banoa Osasunaren ikustera eta ez zen atzera etorri...
‎– Zu ikusi eta ez luke bertzerik eginen, bizkarra jaso. Ederki gaude gu biok hementxe goi hartarik beheititzen ez den artean.
‎Tximista batek harrapatu du arbola edo nahita aizkoratu dute? Edozein kasutan, espero ez zen lekuan erortzera doa, edo agian espero zen bertan erortzea, baina ez dute neskatila ikusi eta ez diote abisatu. Bere gainean erori da bete betean.
‎Bakarrik baitzen, pentsatu zuen margolanari ihardesten ahal ziola; nehork ez zuen ikusiko eta ez zuen beraz nehork erotzat hartuko.
‎Oso ondo! Pertsonajea da hura ere (barrez). Zuon istorioak badu halako paralelismoa pelikulagaz... Ez dut ikusi eta ez dakit ikusiko dudan. Agian inoiz bai, zergaitik ez?
2016
‎" Zinema antisemita bat zarete emanaldia bertan behera uzten ez baduzue". Deitzen zutenek ez zuten filma ikusia eta ez zuten ikusi nahi. Israelen okupazio politikarekiko kritikoa baita dokumentaleko protagonista, astero palestinarrekin batera manifestatzen den gaztea.
‎Gure herria langilleek osatzen dute, bai. Herriari ez ikusia egingo liokean sasi intelektuala onartu eziña izango litzake(...) Gure herriarekin bat egiten ez badugu, gure herrira arras ez bagoaz, gure marfillezko dorrean egoteari atxikitzen badiogu, herriak ez ikusia eta ez entzuna egingo digu. Gure garaieko eta gure herriko abots, ispillu eta argi izan nahi dugu hain zuzen.
‎ia ez du semea ikusten eta ez du lanik. Aski.
‎Mendi bat igo dut zu ikusteko eta ez naiz igokari bat.
‎Ortzegunean, gosalondoan, izan gira Eltziego herrian Marques de Riscal bodegaren bisitatzera eta arno goxoa jastatu dugu. Begiz ezin ikusizko xaiak dira eta hango botoila andana ikus eta ez gaitu egarriak hilen. Ortziralean, azken eguna, Lizarra bisitatu dugu Nafarroan, hango elizak eta hiria.
2017
‎Eta ez ote ditu beste inork orain arte ikusi? Ez Ezkiotik igaro diren apaizek, ez elizako hautsak astintzen dituztenek, ez orain dela urte batzuk erretaula errenazentista zaharberritu zutenek, ez lehen ilaran egoten diren eliztarrek… Ala ikusi eta ez diete tripako minik egin. Ala ikusi, lotsatu eta isilik egotea erabaki dute?
‎Iraken atxilotuak jo eta torturatzeagatiko auzia artxibatu egin dute auzitegiek, kolpeen bideoa egon badagoen arren, bideoan ezin omen delako inor identifikatu. Soldaduek bideoa ikusi eta ez dute noski euren burua ezagutu, eta ez beste inorena. Normala da, oso zaila da zure lagun bat ezagutzea bizkarka baldin badago.
‎Eta halakoak, ez kontseilu onez, ez predikarien esanez, ez bere lagunak hiltzen zaizkiola ikusteaz eta ez honelako beste gauzaz ez du konturik egiten eta ez probetxurik ateratzen, kalterik baizik.
‎Linboan dauden haurrek, bataiatu gabe hiltzen direnek ez dute Jainkoaren begitartea ikusten eta ez ikusiko ere; beti daude, eta egongo dira, zeruko loriatik desterratuak. Eta guztiarekin ere, doktoreen esana da ez dutela haiek penarik izaten eta ez tristurarik errezibitzen, eta ez errezibituko ere.
‎Zezen plaza, zezenketak... Gabrielak ez ditu inoiz ikusi eta ez daki zer diren. Hainbeste jende egoteko zerbait polita izan behar duela pentsatu du.
‎Zer izan daiteke hori baino zentzugabeagoa? Eta, hala ere, hain da arrunta[...] Okerragoa da emakume artean gizonengan baino[...] Sorgin zahar bat da, atso hutsa; ezin du ez ikusi eta ez entzun, gorpu hutsa izaki; marraka egiten du, eta zaldia behar du (Burton 1977: 56).
‎Ama logelan sartu zitzaionean afaltzera deitzeko; lozorroan ikusi eta ez esnatzea erabaki zuen. Atea zaratarik ez ateratzeko kontu handiz itxi, eta sukaldera itzuli zen.
‎Australian, George Pell apezpikuak onartu zuen, akats handiak? egin zirela abusuen kasuen aurrean ez ikusiarena eta ez entzunarena eginda, eta jendearen itxaropenak zapuztu izana deitoratu zuen. 2017an, auzitegira joan behar izan zuen deklaratzera Pellek berak abusu salaketengatik.
‎Beraz, ilunpea niretzat abantaila zen beste ezer baino gehiago. Han inguruan jaikita inor ibili izan balitz, eta gaueko garai hartan ez zen inor ibiliko noski, ez zukeen nora nindoan ikusiko eta ez zen bere buruari hara zertara nindoan galdezka hasiko.
‎Mirenek begirada bilatu dio, Axiz zer pentsatu ez dakiela. Hasieran baino ez du ikusi eta ez dio denborarik eman ohartzeko Axiren gaztaro zaharraz, kolokaz, dardaraz eta erdiaren faltaz.
‎“Ez, ez, egon gara bizpahiru aldiz, onesean. Hasieran kalean ikusi eta ez genuen elkar agurtzen, baina hemen bizi nintzela behin topo egin eta mintzatu ginen, eta gero beste behin elkarri deitu... baina gauzak hausten direnean... ”.
‎Ez haiz nirekin. Bai, hirekin nagon aurrez aurre, ez naun ikusten. Ikusten haut bai, zer iruditzen zaik gure azken aferaz. Oraingoz gauza guti. Ez dinat inoiz horrelakorik ikusi eta ez ditinat berri aski zerbaiti pentsatzeko. Gurutze hark, zer erran nahi dik. Hori ere ez zekinat. Sekta bat. Berdin ba edo zerbait horrelako. Baina uzten ahal dinagu xede hori, zer berri bestenez zuen partez. Itzuli bat egin dudala hirian... aldatzen duk emeki emeki zaharberritzen ditizkek eraikuntzak, horiek orok itxura ederragoa emaiten ziok; gustatzen zaidak... erosi dudala oski pare bat... Oski pare bat, ah bai, nolakoak?
‎Gogorat heldu zaut ere Chateaubriand zenak idatzi zuena: " Bospasei lagun bagaude gauza bati so, bainan nik ikusten dutana nehork ez du berdin ikusten eta ez nik ere bestek ikusten dutena..."
2018
‎Jonek ez, zorionez. Mirenek ez zuen atzera ikusi eta ez zion inori galdetu hartaz.
‎A zer ustekabea lagunek Andoni ikastetxeko atean ikusi zutenean. Ez zuten uda osoan ikusi eta ez zuten haren inguruko inongo berririk izan. Herrira joan zen ikasturtea amaitu bezain laster, Asier hil eta hamabost egun geroago.
‎Ahantz ezazu, eta erabat ahantzi ere. Ez dugu ezer ikusi eta ez gara ermitarako bidean ibili. Areago, elkarrekin ere ez gara egon.
‎Han bost edo sei urte eman nituen. Hona etorri, hemengo giroa ikusi eta ez zitzaidan batere gustatu. Eta berriz joan nintzen.
‎A zer ustekabea lagunek Andoni ikastetxeko atean ikusi zutenean. Ez zuten uda osoan ikusi eta ez zuten haren inguruko inongo berririk izan. Herrira joan zen ikasturtea amaitu bezain laster, Asier hil eta hamabost egun geroago.
‎Bestea, bisio transzendenteen ingeniaritza sozial zurrun eta zorrotza. Agian, ohitu gara utopietan distopiak ikusten eta ez gara fio jendarte erabat harmoniatsuak eta ezin oparoagoak aurkezten
‎Eta non zaude... aizu Ikusi eta ez jakin nortzu Aska kanta asmatuko luke
2019
‎Senarrak emazteari esan nahi dio Adolforen postalarena badakiela, baina ez da gai. Gozoak erosi eta egoerak pixka bat nahigabetzen duen arren, kafe eta palmerak Florak hartu dituela ikusi eta ez da gai ezer esateko. Flora ere ez da gai kafea amaitu dela esateko.
‎Montherlanten iritziz, gaur egungo gizonen ergelkeriak eta doilorkeriak eman diete irudi ona emakumeen eskasiei: emakumeen senaz hitz egiten da, haien intuizioaz, haien iragarmenaz, salatu beharrean haien logika falta, ezjakintasun egoskorra, errealitatea ulertzeko gaitasunik eza; izan ere, emakumeak ez dira ez behatzaile eta ez psikologo ona; ez dakite ez gauzak ikusten eta ez izakiak ulertzen; haien misterioa engainu bat da, eta haien altxor antzemanezinek ezerezaren sakontasuna dute; emakumeek ez dute ezer ere gizonari emateko, eta kalte baino ezin diote egin. Montherlantentzat, lehenik eta behin, ama da etsairik handiena; gaztetako lan batean, L. Exilen [Erbestea], ama batek eragotzi egiten dio semeari engaiatzea; Les Olympiquesen [Olinpikoak], amaren berekoikeria beldurtiak, geldiarazi?
‎Begiratzea, ikustea eta erreparatzea ikusmena erabiltzeko modu diferenteak dira, bakoitza bere intentsitatearekin, baita bere endekapenekin ere, adibidez, ikusi gabe begiratzea, pertsona bat bere baitan bildua dagoenean, behialako nobeletan egoera ohikoa izaten zena, edo ikustea eta ez konturatzea, begiak, nekatuta edo aspertuta daudelako, gainkarga deserosoetatik defenditzen direnean. Erreparatzea bakarrik irits daiteke ikusmen bete betea izatera, arreta poliki poliki puntu jakin batean biltzen denean, hau berdin gertatuko da borondatearen erabaki baten ondorioz nola borondatearen fruitu ez den nolabaiteko egoera sinestesiko baten ondorioz, zeinean ikusitakoak berriz ikusia izan nahi baitu, horrela sentsazio batetik beste batera pasaraziz, begiradari eutsiz, arrastaka eramanez, irudia garuneko bi toki ezberdinetan eta segundoaren ehuneneko baten denbora diferentziaz erreproduzitu bailitzan, hasieran seinale sinplifikatua, ondoren marrazki zehatza, bernizaturiko ate ilun bateko letoizko helduleku urre koloreko eta distirant baten bereizmen zehatz, premiazkoa, bat batean presentzia erabateko bihurtzen dena.
‎Irteten denean hitz egingo duzu berarekin. Bitartean hitz egizu nirekin, aspaldian ez dugu elkar ikusi eta ez dakit ezer zure berri.
‎ez dut nahi ikus dezazun, ez dut nahi gure bizitzetan sar dadin, eta berriro min eman diezagun. Ez diot utziko, eta nik agindu diot ez dudala berriro ikusiko eta ez digula berriro sufriaraziko.
‎Zerumuga ederra da eta gu kondenatuak gaude. Ez dut ezer hoberik ikusten eta ez dut ezer okerragorik ikusten istant hau baino. Melankolia izan behar du.
‎Sarahri idatzita hustu nuen barrena. Hainbat gezur esan nahi nizkion, hitzaldian harengana hurbildu nahi izan nuela, esaterako, baina jendez inguratuta ikusi eta ez nuela molestatu nahi izan. Aldiz, Suzzi buruz hasi nintzaion, erloju ezin zatarragoa oparitu zidala eta fitsik esan gabe onartu niola; batzuetan susmoa neukala hasieratik adarra jo zidala, eta horrekin frogatu nahi izan zuela ez nintzela ezertan ere kontra egiteko gai izango.
‎Hau ikusi eta ez dugu inolako dudarik izan lehenengoak direla hondoko geruzetara joateko aukeratu behar ditugunak: ak, batzuk eta hauek.
‎Badago modurik ziurtatzeko" beldur naiz" gizaldiak egarri nintzen eta idurikoak erabili zituela? Osagaiak ikusi eta ez dugu inongo trabarik ikusten horiek ez erabiltzeko. Izena eta oinarrizko paradigma bat, hori bai, iraganeko paradigma bat.
‎Edo atera du, zu zarela ikusi eta ez erantzutea erabaki ote du?
2020
‎Baiña funtsean, eta Elsa ez zan huntaz ohartzen, ez zuen bere burua sendatu nahi, ez hau denen gaiñetik behintzat: Elsa' k zigortu egin nahi zuen Luc; ez ikusiaz eta ez kasorik egiteaz, Luc' engan pentsatzen zuen, zauritzeko itxaropen izpi bat irazeki nahi zuen.
‎Glefaran enpresak azpiegitura martxan jarri zuenean, agerikoagoa zen kutsadura, baina, orain, begiek antzeman ezin duten pozoiak kezkatzen ditu. «Uste duzu betiko moduan bizi zaitezkeela, kutsadura ez duzulako ikusten eta ez duzulako usaintzen, baina partikula txikietan, mikra bat baino txikiagoak diren horietan itsatsita daude kutsatzaile arriskutsuenak», azaldu du Inma Iturriria Zallako bizilagunak. Hain zuzen, Gure osasunaren alde lelopean, manifestazio bat antolatu du Gueñes Bizia plataformak gaurko:
‎Segundok ez dio elkarrizketari jarraitu; ohiko suminkortasuna gailendu zaio beste behin. Matilderen purrustadaren ondoren, isildu eta hitz egiten utzi dio, ahaleginduta ere, berari eta bere hitzei ez ikusi eta ez entzun egingo diela jakitun.
‎Hogei bat minutuko bidaia baten ostean, aitak aurkitu gintuen lekura heldu ginen. Han bi gizon haiek, ez genien aurpegia ikusi eta ez zuten hitzik esan, baina gorpuzkera eta erakutsi zuten indarrarengatik gizonezkoak ziren inongo zalantzarik gabe, aulki banatan lotuta eduki gintuzten hamar bat minutuz, zapi bana ahoan. Ez genekien zer gertatzen zen.
‎Connellek arnasa hartu eta ez zuen ezer esan. Peggyk ez zuen behar ikasketetarako dirulaguntzarik ez doako ostaturik campusean, Blackrocken bizi zelako eta gurasoak sendagileak zituelako biak, baina Marianne tematuta zegoen beka sentimendu pertsonalekin zerikusia duen kontu bat bezala ikustera eta ez egitate ekonomiko bat bezala.
‎Egia da bi jarrera daudela bidaia egiteko moduan, bidaldian zehar inguruari begiratzeko eran. Batzuek begiak zabalik doaz espero ez dutenaz ohartuz, ezezaguna ikusi eta ez dakitena ikasiko dute. Beste batzuek planean dutena baizik ez dute ikusten, aldez aurretik dakitena, beren mundu ikuspegia alda dezakeen ezertaz interesatu gabe.
2021
‎Errealitatearen eta ustearen arteko diferentzia ikusgarritasun isuriaren ondorioa dela azaldu dute adituek: neurriak zorrotz betetzen dituztenak ez dira ikusten eta ez dira komunikabideetan azaltzen; bakarrik ikusten dira aurka jokatzen dutenak. Eta horrek besteek ere arauak ez betetzera bultza ditzakeela ohartarazi dute.
‎Esan ohi dugu emakume bat, prostituzioan egun batez ari izan bada zein bizi osoz, markatuta geratzen dela jada. Ondorioz, ez gara gai emakume horiek aintzat hartzeko; prostituta bezala baino ez ditugu ikusten eta ez diegu beren potentzialtasunei erreparatzen. Ez gara gai ikusteko nahiak, bizi proiektuak, ametsak eta, azken finean, prostituzioaren jardunaz harago ere bizitza bat daukaten emakumeak direla.
‎30eko hamarkadaren hasieran, Lauaxeta izeneko Mungiako poeta gazte batek Bide Barrijak argitaratu zuenean, ezohiko lurrikara sentitu zuen euskal kulturak; Kritiken Gordailuan aurkituko dituzuen 30 iruzkinek frogatzen duten moduan, inor gutxi geratu zen iritzirik eman gabe, eta asko izan ziren haren poesiaren azterketa kritiko bikainak egin zituzten idazleak eta poeta gaztea lanean segitzera animatu zutenak. Barrijak ziren orduan poesiak behar zituen bideak; baina kritikari dagokionez, liburu inportanteen aurrean mutu geratzen bagara, ez badakigu kalitatea ikusten eta ez bagara ausartzen etorkizuneko kolosoak izan daitezkeen hasiberriak animatzen, hobe genuke lehengo bide zaharretara itzultzea.
‎Hautu politikoa da. Baina hautu politiko hori literarioki defenditzen saiatzen direnean sortzen duten Gaztelak ez dakar errealitatearen oihartzunik, Gaztela dagoen lekuan beste izen bat jartzen badugu ez da alderik ikusten eta ez du, inolaz ere, Antonio Machadok maitasunez aukeratu zuen Gaztelaren antzik. Berdin gertatzen zaio Valle Inclanen Galiziari ere.
‎Erdiestea garaipentzat hartzen dute. Ez lezakete erdiets, inondik ere, tortura badela jakin arren ez ikusia eta ez entzuna egiten dutenena halako multzo erraldoia izan ezean. Gertatu zitzaidanaren ondorioak zein izan diren ez da hemengo gaia.
‎Ez zen askorik ikusten eta ez zen bere zentzumenez ere fidatzen, baina zin egingo zuen Javier Ortiz de Zarateren txoferraren ibilera herrena ezagutu zuela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia