Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2021
‎Azaroaren 22tik abenduaren 5era, Topaguneak bultzatu eta Debako Apakin guraso taldeak sustatutako EAE mailako ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ ekimenean ere hartu du parte Amaikak Bat ek. Umeen bueltan dabiltzan helduek hizkuntza praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekintzak izan dira.
‎Bilboko Nautika Eskolan graduatu zen Aguirre kapitain tituluarekin. Hamazazpi urtez itsasoan ibili eta gero, AEBetara joan zen nabigazio konpainia batean lan egitera (2001ean presidente izendatu zuten) eta 2013an hartu zuen erretiroa. 64 urte ditu eta, besteak beste, ETBn pilota jarraitzen duela kontatu digu," pilotazale amorratua" izaki.
‎Betidanik gustatu izan zait sukaldaritza, beraz, Karlos Argiñanoren menu batzuei jarraituz, bazkaria prestatzen dut; askotan bere telebista saioak ikusten ditut. Eguraldi ona egiten badu, etxeko lorategian ibiltzen naiz apur bat endredatzen. Arratsaldean irakurtzea gustatzen zait, bai ingelesez, bai euskaraz.
2022
‎Zerk eraman zintuen atzerrira. Zerbait berria ezagutzeko gogoak. Australian urtebete igaro ondoren, bertara itzuli edo bertan ezagutu nituen brasildarren lurra ezagutzeko zalantzatan ibili nintzen. Azkenean, ezezagunaren atzetik joan nintzen; zazpi hilabetez Brasilen bidaiatu eta Euskal Herrira" betirako" bueltatzea zen asmoa.
‎Zertan zabiltza orain. Azken bi urte eta erdi hauek oso garrantzitsuak izan dira niretzat. Ulergaitza egiten zait egoera guztia, eta sortu zaizkidan galderen erantzunen bila nabil.
‎Zertan zabiltza orain. Azken bi urte eta erdi hauek oso garrantzitsuak izan dira niretzat. Ulergaitza egiten zait egoera guztia, eta sortu zaizkidan galderen erantzunen bila nabil . 2020ko maiatza aldera, gainera, idazten hasi nintzen.
‎2020ko maiatza aldera, gainera, idazten hasi nintzen. Lanak liburu forma hartu zuen, eta Debako ikastolako lagun batekin abenduan argitaratzeko asmoz gabiltza . Senarrari ere laguntzen diot lan kontu batzuetan eta gure txikiekin ere denbora asko ematen dut.
‎Zerk harritu zintuen. Egia esan, ez nuen ezer berezirik espero. Nahiko galduta nenbilen eta, Brasilen bertan egonda, ezagutzeko gogoa neukan. Zati txiki bat besterik ez dut ezagutzen; oso herrialde handia da.
‎Donostia Operaren ardatzetako bat gure lurraldeko musikari gazteei eta promesa berriei aukera eta oihartzuna ematea ere badela kontuan izanda, proiektua aurrera eramateko orkestra eta talde desberdinekin kontaktuan ere bagaude. Egia esan, jende asko inplikatzeko asmoarekin gabiltza lanean.
‎Fadriquek berak, gainera, Espainiako Liburutegi Nazionaleko funtsak kontsultatu ditu, baita Eresbil (Musikaren Euskal Artxiboa) eta Donostiako Kontserbatoriokoak ere. Donostiako Union Artesanako artxiboetan ere bila ibili gara, izan ere, horiek eta dagoeneko desagertuta dagoen La Fraternal elkartea izan ziren Pudente ren estreinaldiaren babesle nagusiak.
‎Aitzurin hasi zen abesten eta, beste hainbat proiektu musikaletan parte hartu ondoren, Donostia Operako kide ere bada Unai Lekube 2018az geroztik. Gaur egun, 1884an sortutako Pudente opera berreskuratzeko lanetan dabil Lekube parte den erakunde musikala.
‎Serafin Barojak eta Jose Antonio Santestebanek XIX. mende amaieran sortutako Pudente opera berreskuratzeko lanetan murgilduta zabiltzate Donostia Operako kideok. Nola heldu zenioten tamaina honetako proiektu musikal bat berreskuratzeko erronkari. Udazkenero, operarekiko zaletasuna zabaltzeko asmoarekin, Divina Opera deituriko formatu txikiko opera zatien ikuskizunak antolatzen ditugu Donostian.
‎Nola heldu zenioten tamaina honetako proiektu musikal bat berreskuratzeko erronkari. Udazkenero, operarekiko zaletasuna zabaltzeko asmoarekin, Divina Opera deituriko formatu txikiko opera zatien ikuskizunak antolatzen ditugu Donostian. Orain dela urte eta erdi edo, Jagoba Fadrique gure zuzendari artistikoak Baroja eta Santestebanen obra honi buruzko komentario bat topatu zuen ezustean Interneten, kontzertu hauetarako errepertorio bila zebilela . Gehiago jakin nahian, Pudente 1884ko Donostiako inauterietarako sortutako obra bat zela deskubritu zuen eta, gure taldearen zentzua opera zaletasuna Donostian, Gipuzkoan eta Euskal Herrian sustatu eta zabaltzea izanik, gure hurrengo proiektu nagusia izan behar zela argi ikusi genuen.
‎Eguraldi ona tarteko, hondartzan ere jende asko ibili dela adierazi dute. " Pandemia aurreko egoerara itzulita, zerbitzu guztiak eskaini dira".
‎EuskarAbentura 2022 espedizioa Gipuzkoako kostaldean dabil egunotan eta, gaurkoan, Ekainberrin izango dira bisitan. Bertan, erreplika ikusteaz gain, arkeologia esperimentaleko tailerretan ere parte hartuko dute gazteek goizean.
‎" Pertsonen arteko berdintasuna, aniztasuna… oinarrizko balore dituzten haur eta gazteek etorkizuneko Deba hobea egingo baitute", Udal ordezkarien esanetan. Kolore Anitz aisialdi taldeak eta haren inguruan ibili diren haur eta gaztetxoek Foruen plaza alaitu dute, beraz, gaur goizean, LGTBI egunaren inguruan antolatu diren gaztetxo eta umeentzako tailerrei esker: txapak egiteko txokoa, aurpegia margotzeko saioa, kolektiboaren aldarriak jasotzen dituen LGTBI murala, eta marrazketa txokoa izan dituzte aukeran umeek goiz pasa ederra egiteko.
‎Mendata ikastetxetik iritsia zaigu berria oraintsu: Desmond Madjitey oso gogotsu omen dabilela su eta labe artean postre goxo eta bestelako jakiak ere prestatzen eta, azkenaldian, bere YouTubeko kanaletik, afizioa duenari edo sukaldean oso trebea ez denari, nahi duen orori, errezeta horiek nola egin azaltzen.
‎Bai, esandakoa esajerazioa da, baina egun elektrizitateak duen prezioa ikusita ez dabil hain urruti errealitatetik. Argia garesti dagoela diogu behin eta berriz, baina ez al genuke horren ordez esan behar argia garesti jarri dutela prezioak finkatzeko sistema desitxuratu eta espekulatibo bati esker?
‎Animalien ohiturei begira ere igarriko dira hainbat kontu, ezta. Bai, garai batean dezente begiratzen nion horri. Oiloek adibidez asko adierazten dute; oiloak ohikoa baino gehiago ibiltzen zirenean larrean, euria etortzen zen.
‎Zabala eta biok eguraldi iragarle ezagunak izan zarete. Nolako harremana zenuten. Garai batean asko ibili ginen elkarrekin. Bera tenporetan ere oinarritzen zen; nire ustez ezin da horretan sinistu, sineskeria da.
‎Beti baserriaren alde lanean.Baserri munduak beti ekarri du ingurunearen kudeaketa, eta administrazioak ikusmira tekniko sakon bat izan behar du gaiaz, baita bertatik bertarako elikaduraz ere. Kanpokoarekin bakarrik bagabiltza , orain Ukrainarekin gertatu den bezala, mendeko gara.Bertakoa estimatu behar da eta horren aldeko kudeaketa egin, ea noraino ahal dugun. Baserritik bizi den jende gutxi dago orain; horrek laguntza luke eta alderantziz dago, kontribuzio ederra!
‎" Osasun krisiak gogor kolpatu du kultura, baina geldialdi horri buelta emateko lanean hasiak gara eta abiatu berri den urte honetarako kultur programazio aberatsa prestatu nahian gabiltza , KulturEkin egitasmoaren baitan hilabetero ekimen bat antolatuz". Hitz horiekin laburbildu dute Kultur Elkarteko kideek 2022ra begira ezarritako erronka nagusia.
‎Zinegotziak esan digunaren arabera, hara eta hona dabilen jendea etortzen da aterpetxera, horrelako zerbitzuak hilean bost aldiz erabili ahal izaten dituztelako gehienez eskualde guztietan. Horrela, jatorri ezberdinetako jendea elkartzen da, baina euren arteko bizikidetza ona dela esan digu Sarasketak.
‎Berehala, beka bati esker ikerkuntza lanetan jardun ondoren, 2020ko azaroan doktore tesia defendatu zuen Leioan. 2021 hasieran AEBetara joan zen debarra ikerlari moduan lan egitera eta han dabil ordutik.
‎Zertan zabiltza orain. Nire ikerkuntza eremua materialen fisika konputazionala da. Egitura atomikotik abiatuz, materialen propietateak (eroankortasun elektrikoa, argi absortzioa…) aurresatea da gure helburua.
2023
‎Emakumeek sorturiko piezak eta emakume aktoreak protagonista dituen festibal bat da Fokupean. Azken finean," emakumeek arte eszenikoetan duten paperari garrantzia ematea da helburu nagusia, euskaraz egiten diren emakumeen sorkuntza eszenikoak ikusteko espazioa sortuz", azaldu du antolakuntza lanetan dabilen Itzale Laka GOAZeko kideak.
‎Hasiera hasieratik batu zen Lukax Dorronsoro ere proiektura: " Aldizkariaren lehenengo alearen aurretik jarri zen nirekin harremanetan martxan zebilen taldetxoa, zuzentzaile bat behar zutela eta; automatikoki egin ninduten taldeko partaide, kar kar kar. Ordurako euskara bultzatzeko hainbat ekintzatan nenbilen, antzerkian, irakaskuntzako euskarazko materiala prestatzeko Steilas taldean, eta abar".
‎" Aldizkariaren lehenengo alearen aurretik jarri zen nirekin harremanetan martxan zebilen taldetxoa, zuzentzaile bat behar zutela eta; automatikoki egin ninduten taldeko partaide, kar kar kar. Ordurako euskara bultzatzeko hainbat ekintzatan nenbilen , antzerkian, irakaskuntzako euskarazko materiala prestatzeko Steilas taldean, eta abar".
‎" Erredakzioan hiru lagun gabiltza orain, baina ezin dugu ahaztu hedabidea itzalean aritzen diren beste hainbat herritarren lanari eta babesari esker plazaratzen dela", dio Aulestiartek. " Urtemugan pozik egoteko arrazoiak ditugu, bai, pozik eta oso eskertuta ere noski".
‎Herri komunikabideko lantaldeko kideek, kolaboratzaileek eta boluntarioek, Zuhatza Euskara Elkarteko zuzendaritza taldeko kideek eta hilabetekariaren bueltako lagunek eta beste hainbat euskaltzalek parte hartu zuten ostiralean 25 urte Berriketan lelopean egin zen ekitaldian. 19:00ak pasata hasi zen ospakizuna, eta ordurako aldizkariaren azken 25 urteotako bilakaera laburbiltzen duen erakusketa ikusten zebilen jendea.
‎Aldizkariaren ibilbidea errepasatu zuen Escuderok eta, nola ez, Berriketan hilabetero irakurleen eskuetan izateko bidelagun izandakoen laguntza ere eskertu zuen. " Modu batean zein bestean parte hartu duzuenok, argazkiak ateratzen, idatziak prestatzen, kolaboratzaileak proposatzen, elkarrizketak egiten, publizitatea lotzen, zuen iragarkiak jartzen, maketatzen, pegatak ipintzen, aleak banatzen… ibili zareten guztiok eta, ahaztu gabe, ezinbesteko irakurleok. Den denok izan zarete beharrezko Berriketan en 25 urteotako historian".
‎Abesten aritzen direnez gain, zer instrumentu egoten dira presente taldean? Entseguak egiten al dituzue. Kalez kale ibiltzeko instrumentu desberdinak erabiltzen ditugu: gitarra, eskusoinua, perkusioa…, baina berriren bat agertuz gero ere, primeran!
‎Izen ematea zabaldu zen, eta gure sorpresarako adin eta jatorri desberdineko 41 emakumek* eman zuten izena. Surfean ibiltzen direnak, hasiberriak, surfa inoiz probatu gabeak, debarrak zein inguruko herritarrak… zeuden tartean.
‎Ekainaren 10ean Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista aurkeztu genuen Bilbon. Pasa den urtetik martxan dabilen Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatua honen barnean kokatzen da. Azken urte hauetan, Euskal Herrian, hainbat etxebizitza sindikatu sortu dira Mugimendu Sozialistaren baitan.
‎Klubaren historia laburrean lehen aldiz parte hartu du emakume talde batek Gipuzkoako lehiaketetan. Orain arte talde mistoak izan ditugu lehiatzen, emakume senior talde bat ere ibili zen entrenatzen, baina emakume talde bat Debasket Saskibaloi Klubaren izenean lehiatu den lehendabiziko aldia izan da. Albizu Harategia Debasket izan da taldea, hain zuzen ere.
‎Kamiñero bakoitzak bide zati bat zaindu eta mantendu behar zuenez, gehienetan bakarka ibili ohi ziren lanean eta beraien arduraduna noizean behin bakarrik pasatzen zen lanen egoera gainbegiratzera. Gure Felixek ondo kontrolatuta zituen gainbegiratzailearen bisita egunak eta egun horietan fin aritzen zen arren, hortik kanpora alferkerian pasatzen zituen egun gehienak.
‎Oñatin 1956an sortua, Gasteizen hazitako musikaria da Ordorika, euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa. 1980ko hamarkadan Pott Banda literatura taldean ibili zen, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga idazleekin batera, besteak beste, eta musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. Ibilbide oparoa egin du musikagintzan, hamaika proiektutan murgildu eta hogeitik gora disko kaleratuta.
‎Horretarako osatu dute inurritegia. Emakumeak dira gaur gaurkoz elkartearen bueltan dabiltzanak eta ematen die horrek zer pentsatua, baina nabarmendu dute atea zabalik dutela batu nahi duenarentzat," edozeinek duelako zer ekarria proiektura".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia