2000
|
|
Eta nola sentitu nuen istant batez ezen hura zela ene ama, eta ez nuela haren ausentzia ene amaorde Felisaren presentziaz bete ahal izanen handik aitzina, nola bete ahal izan bainuen ordu arte, zeren eta ama jainkosa bat izan baitzitekeen, baina jainkosa hauskor bat, eta jainkosaren ahuleziak eta haren hauskortasunak erakartzen ninduten erremediorik gabe! Eta zeren
|
haren
urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan, nola urtu ahal izan bainuen istant labur hartan, eta zeren neure mundurat ekarri nahi bainuen mundurat ekarri ninduena... Ordea, nola erakarriko nuen nik ama hotz eta urrun hura neure mundurat, baldin hura egur junt eta hezea bezalakoa bazen, su handienak ere nekez eragin ziezaiokeena, eta baldin nik ezin eskain baniezaiokeen neure bihotzeko su tipia baizen?
|
|
Eta oroitzen dut, halaber, nola bazkari afarietako solasetan ama adi egoiten zen, gogotsu eta gogoetatsu, noiz eta osaba Joanikot eta prezeptore jaun Marcel mintzatzen baitziren honetaz eta hartaz —diskrezionez eta kortesia osoz, beti ere, amaren aitzinean—, haienganik zer edo zer ikas zezakeelakoan, zientziaz edo filosofiaz... Horrekin ez dizut erran nahi ezen ama, haiei beha, liluraturik bezala egoiten zela, lerde jario, zeren eta permatzen eta entseiatzen baitzen, aitzitik, pudoreak edo bere izaiteko moduak hartaraturik, sentimenduen gordetzerat eta estaltzerat, eta, ondorez, urruntasun haren erakusterat; aldi hartan, halarik ere,
|
haren
urruntasuna ez zen guztiz urruna, nola izanen baitzen gauzak okertu zirenean, eta urruntasun hark bazuen, halatan, hurbiltasun eta berotasun puntu bat, igartzen zitzaiona, batik bat, osaba Joanikoten aitzinean —nahiz eta orduan ere osaba Joanikot zèn bezalakoa zen, eta jende guztiarekin ibiltzen zen, eta ume handi bat bezalakoa zen—, halako suertez, non baitzirudien ezen ama bekatutxo ... Eta ulertzekoa zen:
|
|
Eta, amari buruz zabalago mintzatzeko gutizios banago ere, utzi oraingoz erraiterat ezen amaren urruntasuna aitarena baino are urrunagokoa zela: ordea,
|
haren
urruntasunak, aitarenak ez bezala, hunkitu egiten ninduen eta erakartzen. Eta mementu hartan ere hunkitu egin ninduen, haren hitzak —urrunak bai, baina ezin doiagoak eta justuagoak ere:
|
|
" Zeren, Joanes apez izaitekotan, zinezko apez izaitea nahi nuke, Jainkoak zinez eta minez deitua..." — laguntzan etorri zitzaizkidalako eta aterabide bat eskaintzen, nondik ihes egin ahal izan bainuen. Eta haren besoetarat joaiteko gogoa piztu zitzaidan... eta, irriren batek
|
haren
urruntasuna hauts zezakeelako ustean, hari beha ere egon nintzen istant batez, baina amak ez zuen irririk egin, eta marmolaren hoztasunak gibelat eragin ninduen berriro, neure tokian geratzen nintzela.
|
|
Eta bai, banekien zer nolakoak izan zitezkeen bertze fabore haiek, kontu haiek ordu arte kezkatu eta antsiatu ez ninduten arren, osaba Joanikoten munduarekin eta jaun Marcelenarekin aski eta sobera nuelako artean, bertze nonbait erran dizudan bezala... Eta nola ulertu nituen, mementu hartan, amaren hoztasuna eta
|
haren
urruntasuna! Eta haren hustasuna:
|
2009
|
|
Ozeanoa? Ikusten duzue albatros zuri
|
hura
urruntasunean. Hainbestetan ikusi dut dagoeneko?
|
2015
|
|
Beste inork ez zuen hark adina erakartzen: ederrak ziren haren eskuak, eta oinak, eta ahotsa, eta hitzak, eta zalaparta, eta aldartea, eta xelebrekeriak, eta pasioa, eta zuzenean esatea denen aurrean, Hil ginen, nor bere bakardadean, eta
|
haren
urruntasuna. (Liburua irekita zeukan).
|