2023
|
|
Lan izugarria egin zuen Nuenenen Vincentek: marrazkiak, akuarelak eta zirriborro asko;
|
haren
pinturan kolore marroia eta kolore ilunak nagusitzen ziren; pinturaren eta musikaren artean harreman estua ikusten zuen Vincentek; musikak (batez ere Wagner-enak) eta pinturak garapen paraleloak dituztela zioen.
|
|
Vincenten gaixotasunak eragina izan zuen
|
haren
pinturako gaien aukeraketan; koadro asko egin zituen zoroei, sendagileei, erizainei eta erietxeei buruz; izan ere, sarritan gelatik irten gabe lan egin behar izaten zuen, naturarekin harreman zuzenik gabe; horregatik egin zituen beste pintoreen (Millet, Delacroix) koadroen erreprodukzioak; horregatik, oroitzapenetan oinarritutako koadroak ere egin zituen, lerroei uhin itxura emanez, mugimenduak e...
|
|
1889ko ekainaren 16an (T10) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion aspaldi idatzi behar ziola gutuna, baina ez zela gai izan bere pentsamenduak formulatzeko. Vincenten pinturek ematen ziotela haren gogamen egoeraren berri; aurrez inoiz lortu ez zuen moduko koloreen bizitasuna ikus zitekeela
|
haren
pinturetan; alderdi sinbolikoari ematen ziola lehentasuna, formen aurretik; esaten zion beharrezkoa zena baino buruhauste gehiago ez hartzeko; gehiegizko ahaleginik ez egiteko.
|
|
Bernard pintorea eta poeta zen eta Vincentek eskertu egiten zituen haren sonetoak. 1888ko apirilean (B4) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Bernard-i eskerrak ematen zizkion bidalitako sonetoengatik; esaten zion atsegin zuela bidalitako lehen sonetoaren forma eta ahots melodia, baina, ideia eta sentimentuari zegokionez, nahiago zuela azkena; hala ere, ez zuela behar bezain garbi esaten sentiarazi nahi zuena; Bernarden literatura ez zela oraindik
|
haren
pintura bezain ona, baina sonetoekin jarraitu behar zuela. Azken igandean burdela ikusi zuela; hainbat militar, zibil eta emakume zeudela bertan.
|
|
Rubens ederra eta larru jotzaile ona zela; Courbet ere bai; beren osasunak aukera ematen ziela edateko, jateko eta larrua jotzeko. Bernardi esaten ziola asko jateko, ariketa militarrak ondo egiteko eta larrutan asko ez egiteko; hori egiten bazuen,
|
haren
pintura are eta espermatikoagoa izango zela; Balzac-ek esaten zuela, kastitate erlatibo batek artista modernoa indartu egiten zuela. Beren lanean ar indartsua izan nahi zuenak ez zuela larrutan gehiegi egin behar.
|
|
Gauguin-i, Saint Rémy ko erizainari, belarri zatia bidali zion emagalduari; errealitatearekin kontaktua gorde zuen; adierazkortasun handia gorde zuen; bere buruaren erretratu asko egin bazituen, modeloak ordaintzeko dirurik ez zuelako eta inorekin ez haserretzeko egiten zuen. Vincenten artea ez da eskizofreniko batena; ez du eskizofrenikoaren zurruntasunik, txirotasunik eta mugikaiztasunik;
|
haren
pinturak baditu erritmoa eta mugikortasuna; nahaste neuropsikiatrikorik ez zuen jasan; gaitasun kritikoa eta diziplina gorde zituen Vincentek. II. ardatzean, nortasun paranoidearen nahastea zuela esan daiteke.
|