Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎" Honat etorri nintzenean, mila bider aditu izan nuen ezen Pagabasoko leizea infernuko zuloa zela, eta nik ez nekien zer erran, zeren eta egia izan baitzitekeen, baina baita sineskeria eta superstizionea ere. Ordea, guztiz sinesten dut orain, zeren eta tigre haren begietan ikusi bainituen Satanen begiak, eta tigrearen orro hartan aditu Beeltzebulen orroa. Eta nik hura ikusi nuen eta ikusiaren testigantza emaiten dizuet, eta horregatik erraiten dizuet ezen Pagabasoko leizea dela deabruen habia eta egoitza".
2002
‎Paisaiek bazeukaten ordurako izen bana Galderrentzat. Errazago uler zezakeen haren begiek ikusten zutena. Esku hartu gura zuen.
2003
‎Beldur dio, ordea, haren begietan ikusten duen nahiari, haragiaz haratagoko eskeari. Izutu egiten du horrek.
2006
‎Baina aitona Matias bertan izan zela jakiteak kilikatu egiten zuen. Hirurogei urte lehenago haren begiek ikusi zituztenak ikusi nahi zituen. Iltze herdoilduak ez ukitzeko kontu handiz, leiho batetik sartu zen.
2007
Haren begiak ikusita ematen zuen berari zor diodala bizirik egotea bera. Horregatik esan diot,
2009
‎– Haren begiak ikusi nituen zakurra jotzen zuen bitartean, eta ez zitzaidan bertan ikusi nuena gustatu.
‎Gabinoren begiei erreparatuz gero, goitik behera eta behetik gora zihoazela igar zitekeen, baita ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera ere, joan etorri ia sumaezinetan, poema hura behin eta berriro irakurtzen ariko balitz bezala, bi aldiz, hiru aldiz, lau aldiz: halaxe izango zen, halaxe zen?, haren begiek ikusia ezpainen etengabeko mugimenduek berresten zutenez; gero, begiak jaso, zabaldu. Gabinoren harridura nabaria zen, zerbaitek biziki hunkitu zuen seinale?, eta, lauzpabost segundoren buruan, ezkerretara jiratu zuen burua, leihoari begira jartzeko; leihoaren bestaldean udazkena zen eta euria ari zuen; kanpoan ez ezik, baina, Gabinoren barruan ere euria ari zuen, antza, begiak jiratu eta ... negarrez hasi baitzen; Gabinok minutu eskas batean iraun zuen bere jarrera hartan, malkoak xukatu eta berriro testuari begira jarri zitzaion arte; esan nahi baita Gabinok berriro ekin ziola irakurketari, baina, hunkialdia eta malkoak iraganak zirelako edo, beste bat izan zen haren erreakzioa, bat batean irri baten itzala, itzal bat baino gehiago ere bai, argitik gehiago baitzuen irri hark itzaletik baino, malenkoniaren ertzetik sortua bazirudien ere?
‎Alaia da, gardena. Haren begiak ikusita batek badaki zer pentsatzen ari den. Eta zuzena da.
‎Gabinoren begiei erreparatuz gero, goitik behera eta behetik gora zihoazela igar zitekeen, baita ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera ere, joan etorri ia sumaezinetan, poema hura behin eta berriro irakurtzen ariko balitz bezala, bi aldiz, hiru aldiz, lau aldiz: halaxe izango zen –halaxe zen–, haren begiek ikusia ezpainen etengabeko mugimenduek berresten zutenez; gero, begiak jaso, zabaldu –Gabinoren harridura nabaria zen, zerbaitek biziki hunkitu zuen seinale–, eta, lauzpabost segundoren buruan, ezkerretara jiratu zuen burua, leihoari begira jartzeko; leihoaren bestaldean udazkena zen eta euria ari zuen; kanpoan ez ezik, baina, Gabinoren barruan ere euria ari zuen, antza, begiak j... forma bat, Gabinok bere baitatik at aurkitu zuena eta bere ederrean begiets zezakeena; formaren edertasuna, minaren ontzia betetzen zuèn isurki mingotsetik prezipitatutako eta hondora jalkitako ezti tanta bat balitz bezala; gero, forma multiforme hartan –bost ziren lerroak eta bost ziren haizeak– zirrararik zirraratsuena eragin ziòn azpi formarekin topatu –perla bat ere izan zitekeen, edo errubi bat–, eta hiru bider xuxurlatu zuen Gabinok esaldi bera:
2011
‎Max Frisch en eragin nabarmenegia zuen eleberri labur bat argitaratu nuen ondoren eta ez nuen inoiz eragin hori ukatu edo ezkutatu, alderantziz baizik, egin zizkidaten elkarrizketa apurretan berariaz bezala goraipatzen bainuen suitzarrarekiko nuen zorra eta batez ere mirespena. Mirespena ez ezik mendetasun modu bat ere izan zen neurea, goizetan haren orrialde pare bat irakurri gabe ezin izaten bainion aurre egin egunari eta, haren eleberri guztiak buruz nekizkienez, berdin izaten zitzaidan nondik hasi, plazer bertsua sentitzen bainuen edonondik hasita ere eta, delirio moduko horren gailurra jo nuelarik, mundua haren begiz ikusten nuen irudipena izan nuen. Edozein arazoren aurrean, aukera bat egin edo erabaki garrantzitsu bat hartu behar nuen bakoitzean, Frisch ek zer egingo zukeen galdetzen nion neure buruari, eta okerrena da erantzuna berehala jasotzen nuela.
‎Giro hartan jaio zen Alan Sillitoe, Nottin gham hiriko langileen auzo batean, 1920an. Haren begiek ikusi zituzten meatzarien arna­saldi itoa, oihalgileen egunsentitik ilunabarre­nerako lanaldi nekagarria, behargin arrunten bizimodu petrala, gazteen etorkizun lausotua eta emakumeen zori malapartatua. Gorritasun haren erdian ez zegoen, berriz, etsipenerako tokirik, eta haren ifrentzuan zeuden sindikatuen indarra eta langileriaren duintasun harroa.
‎Marrazki artistikoan irudia perspektiban eman ohi da, egileak hartu nahi dituen askatasunekin, bere talentu eta inspirazioaren arabera; hau da, haren begiek ikusten duten moduan. Marrazki artistikoaren helburua da plazer estetikoa sortzea begiratzen duenarengan.
‎Hildakoaren begirada kokotean. Hildakoa hilik egon arren, manta nabarra larruorde duen arren, haren begiak ikusten ez dituzten arren. Zure begiak ikusten ez dituzten arren.
2012
‎Halako batean begiratu dit. Haren begietatik ikusita, neure burua antzeman dezaket parkeko bankuan eserita, hitzak ahotik irristaka, eskuineko eskuan platano erdia dudala. Besoak plastikozkoa ematen du, maniki baten besoa, hain dago geldirik, estatiko.
2013
‎Berarekin bat egin nuen orduan, bere barrura sartu banintz bezala. Haren begiekin ikusten nuen, haren oinekin ematen nuen pausoa.
2014
‎Orduan bi mutiletako bat korrika hasi zen, kras kras elurra zapalduz, ihesi. Lehen aldia zen Xabik Nautilusko bezero mitikoetako bat gertutik ikusten zuena, eta haren begiak, bereziki haren begiak ikustea egin zitzaion harrigarria, erakusten zuten izuarengatik. Hain omen ziren basak eta gaiztoak, ze pentsaezina zen beldurra senti zezaketenik.
2015
‎Haren mihi urduria ezpain meharren artetik ateratzen ikusi nuen. Ezin nituen haren begiak ikusi, betaurreko borobilak ez baitziren bi zirkulu distiratsu baizik. Listua irentsi eta neuk ere aitzina egin nuen.
2016
‎17 urte nituen eta grazia egiten zidaten Mikhailek janzten zituen txapelek eta haren betaurreko borobil borobilak jarri eta mundua haren begietatik ikusten saiatzeak?, nola da posible. Dena lausotuta ikusten duzu eta!??, haren argazki makinaren aurrean jartzeak txorakeriak egiten eta erdi biluzik?, amak ikusiko banindu!?.
2017
‎Mrs Pattersonen soinekoa hesian trabatu zen. Nik berriro haren begiak ikusi eta korrika joan nintzen muinoan behera.
‎Mrs Pattersonek lorategia zeharkatu zuen, korrika. Haren begiak ikusi nituenean negarrez hasi nintzen. Idiota hori, esan zuen Mrs Pattersonek, esan nion ba nik gehiago ez bidaltzeko bakarrik.
‎«Hemen da Julio», esan zuen neskatoak, eta orduan haren aurpegi italiarra eta haren begiak ikusi nituen nire gainera oldartzera zihoan unean. Lurrera erori ginen.
‎Eta neure gaztarora itzuli nintzen arrapalada batean, non aitak, bidean nekazariren batekin topo egiten genuenean, kotxea gelditu eta haren familiaz, aziendaz eta eguraldiaz galdetzen zionean, zintzotasun berberaz beteriko begiak handitu eta alaitu egiten ziren, eta beti familia ondo zegoela, behiak inoiz baino sendoago zebiltzala edo eguraldia sekulan baino ederrago genuela ihardesten zion. Horregatik harritu egin nintzen traktoreaz aritzen zen nekazari haren begiak ikustean, zeren badira urte asko, jendearen begietan maltzurkeria eta estultizia besterik antzematen ez dudala.
‎Isilik begiratu zuen Li Huan goizean ariketa fisikoak egiten ari zen gizonak. Haren begiak ikusita, burutik eginda zegoela ematen zuen: zabal zabalik zeuzkan, begi niniek erortzeko zorian ziruditela.
2019
‎Maitearen kontzientzian daude balioen neurria, munduaren egia; horregatik ez da aski maitea zerbitzatzea. Emakumeak ahalegina egiten du haren begiez ikusteko; hark irakurtzen dituen liburuak irakurtzen ditu; hark nahiago dituen margolanak eta musika nahiago ditu; harekin ikusten dituen paisaiak bakarrik interesatzen zaizkio, harengandik datozkion ideiak bakarrik; bere egiten ditu haren adiskideak, etsaiak, iritziak; zerbait auzitan jartzen duenean, haren erantzuna aditu nahi izaten du; hark arnasturiko airea nahi du biriketan; haren es... munduaren erdigunea ez da gehiago bera dagoen tokia, baizik maitea dagoen hori; haren etxetik ateratzen dira bide guztiak, eta haren etxera iristen.
2020
‎Aitak esaten zuenez, señorito samarra omen zen osaba, eta ez zen izango erraza harentzat egokia zen ogibidea aurkitzea. Halere, izebak haren begietatik ikusi izan zuen beti, eta bizi guztian harekin txora txora eginda egon zen. Gero zenbait lekutan lanean ibili zen Tolosan, baina bere gustuko lantokia topatu ezinik.
2021
‎Badaezpada baino ez nion poltsari luzeago eutsi. Amaitutakoan baino ez nituen haren begiak ikusi, poltsa kendu nionean. Ni baino durduzatuago zegoen agurea, zalantza barik.
‎Baina haren begietan ikusi nuen.
2022
‎Eta haren begiak ikusita, jakin nuen hura ez zela neskato bat. Halako itxura zuen, baina beste gauza bat zen.
‎Marioren hanka beso hautsiak ikusi nituen. Haren begiak ikusi nituen, mundu honetakoa ez zen izu batek hartuta. Bertan islatuta, izarrek ñir ñir egiten zuten.
‎Beti egin zuen amets gizaki bat odolustearekin, haren begietan ikusiko zenarekin. Denborak aurrera egin ahala, bulkada hori indartsuago bilakatu zen, eta bazekien egunen batean errealitate egingo zuela.
‎Zuzendariak ez dio ezer galdetzen biharamunean laurehun mila euro atera nahi dituela esaten duenean. Ez du parean duen bezeroa galdu nahi eta haren begietan ikusten duen distirak iradokitzen dio hobe duela isildu. Ez daki oraindik laster kontua itxi eta dirua beste banketxe batera eramango duen.
2023
‎Baina neska haren begietan ikusi nuen.
‎Baina neska haren begietan ikusi dut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia