|
ongi zekien hori Domingok, joan ere, joan ez zitzaion, bada? ...zaintzaile kanarioen arteko jolasa atsegin ez zuelako, burutsua ez ezik, erakargarria ere egiten zitzaion, bestela ez baitago esplikatzerik nola egoten zen inguru hartan jakin minez, txartel erosleek zer esango??, gogoan beste historia hura zeukalako baizik, gezur iruzurrekin lotua, bere jaiotegunean kanario bat leihotik sartu eta kantan hasi zitzaionekoa, halako eran, non, jakin zuenetik historia
|
hura
amak asmatua zela, abioi bat pilotatu nahi zuèn garaian jakin ere?, adur txarreko txoritzat hartu baitzuen kanarioa, are gehiago armadan egindako egonaldian eskua moztu zuenetik; Domingok, beraz, ezin bereizi zituen kanarioa eta bere eskumotza, bataren irudiak bestearen irudira baitzeraman, ia ezinbestean: horregatik hartu zuen, beharbada, jolas hartan ez jolasteko erabakia, inkontzienteak piztutako eta inkontzientearen lurretan garatutako ariketa magiko susperstizioso baten ondorio ere izan zitekeena; Domingo, baina, lanean eta bizitzan zentratuta, aspaldi ez bezalako oreka psikologiko baten jabe, gorabeherak gorabehera?, bere superstizio hura gainditzeko tenorean zegoen, ausaz; bera, ume umetatik hain txorizalea izan zena, kanario baten irudiarekin trabatua!; zer kulpa zuen, baina, txori hori polit hark?; esan nahi baita Domingok halako barne bultzada bat nabaritu zuela, txartel bat bereganatzeko; giroak ere hartara zeraman, beharbada, kanario zaintzailearen inguruan gazte batzuk baitzeuden, lagunarte berekoak, itxura batean, bakoitzak bere txartela nahi zuena, eta txartela eskuratu orduko ozenki irakurtzen zuena, gainerakoen iruzkin eta irrien artean?
|
|
Feriante hura 1929ko festetan agertu zen lehen aldiz hirian, bi urte lehenago: ...narioen arteko jolasa atsegin ez zuelako –burutsua ez ezik, erakargarria ere egiten zitzaion, bestela ez baitago esplikatzerik nola egoten zen inguru hartan jakin minez, txartel erosleek zer esango... –, gogoan beste historia hura zeukalako baizik, gezur iruzurrekin lotua, bere jaiotegunean kanario bat leihotik sartu eta kantan hasi zitzaionekoa, halako eran, non, jakin zuenetik historia
|
hura
amak asmatua zela –abioi bat pilotatu nahi zuèn garaian jakin ere–, adur txarreko txoritzat hartu baitzuen kanarioa, are gehiago armadan egindako egonaldian eskua moztu zuenetik; Domingok, beraz, ezin bereizi zituen kanarioa eta bere eskumotza, bataren irudiak bestearen irudira baitzeraman, ia ezinbestean: horregatik hartu zuen, beharbada, jolas hartan ez jolasteko erabakia, inkontzienteak piztutako eta inkontzientearen lurretan garatutako ariketa magiko susperstizioso baten ondorio ere izan zitekeena; Domingo, baina –lanean eta bizitzan zentratuta, aspaldi ez bezalako oreka psikologiko baten jabe, gorabeherak gorabehera–, bere superstizio hura gainditzeko tenorean zegoen, ausaz; bera, ume umetatik hain txorizalea izan zena, kanario baten irudiarekin trabatua!; zer kulpa zuen, baina, txori hori polit hark?; esan nahi baita Domingok halako barne bultzada bat nabaritu zuela, txartel bat bereganatzeko; giroak ere hartara zeraman, beharbada, kanario zaintzailearen inguruan gazte batzuk baitzeuden, lagunarte berekoak, itxura batean, bakoitzak bere txartela nahi zuena, eta txartela eskuratu orduko ozenki irakurtzen zuena, gainerakoen iruzkin eta irrien artean...
|