Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2003
‎Ezin egon eta ausartu zan gero Iziartxuri eskatuten ikaslea utzi eta berarekin hasteko, bainan neskäak oso txartzat hartu zuan hau, eta" nortzat hartu nozu?" eta honelako gauzekin hasi zitzaion. Orduan Txominek aitzaki bat asmatu zuan etxe hartatik alde egiteko. Urrunegi zegoala Jaime Ostos kalea bere lanera joateko, Moncloa deritzan enparantzan hartu behar baitzuan autobusa egunoro egunoro.
2006
‎Percyk –bere gizontasunean umiliatua (horrelako inozoak baikara gizasemeok), oilartutako oilasko hark emaztearen" jabetza osoa" ukatzen ziolako– esan zuen, oihurik gabe baina fermuki, ez zuela egoera hura denbora gehiagoz jasateko asmorik. Etxe hartatik alde egiteko esan zion gazteari.
2007
‎Nire logelan hamar lagun lotan egonak gara, zurrunga zaleen orkestra jo eta ke. Baina ez zen gaueko musika ederra izan etxe hartatik alde egiteko erabakia hartzera bultzatu ninduena. Behin portuges bat ipini zuen Fabiolak nirekin logelan, beste bost errumaniarrekin batera.
2009
‎Horrela, bost minutu baino ez zituen itxaron behar izan Holmesek Samek hizketan bukatu eta beste tipoak kalexka hartatik alde egin zuen arte. Gure Holmesek, nola ez, beste gizonari jarraitu zion.
2010
‎Tarterik tarte komunikatu behar izan zuten, Patricia berak itzal egiten ez zienean, gonbidatuak baitziren arrats hartako izarrarekin hitz aspertutxoren bat egiteko irrikaz, behar zuten patxadarik ematen ez zietenak. Mezu labur eta behin eta berriro etendakoei esker lortu zuen Danielak berarekin bakarka egoteko amorratzen ari zela eta ahal izan orduko leku itogarri hartatik alde egin nahi zuela jakinaraztea.
‎Sindikatu horren iritziz, hauteskundeak hurbil izateak konnotazio politikoa ematen zion mugimenduari, hauteskunde kutsu nabarmenegia. Eskubide osoa zuen ELAk foro hartatik alde egiteko, baina niri pena handia eman zidan, bene benetan.
‎817. Nomadak dira, paradoxaz, bertan geratzen direlako. Mortu hartatik eta bizimodu gaitz hartatik alde egiten ez dutelako.
2011
‎–Zergatik erran didazu hau guztia, Beck? , galdetu zion terraza eguzkitsu hartatik alde egitear zegoela.
‎Bere senarrari gertaturikoaren zurrumurruak bolo bolo ibiliko ziren auzoan. Giro itogarri hartatik alde egin nahiko zuen. Baina Esmeralda bestelako kontua zen.
‎Eta borroka haietan alde bateko zein besteko ahaideak erortzen ikusita, jabeturik liskar haietatik ez zutela onik aterako, zozketa egitera deliberatu ziren eta irabazten zuena geratuko zela haran hartako jaun. Zozketa egin ostean, ordea, lur hartatik alde egin beharrean geratu zena, Otan, ez zen konforme agertu. Zozketaren emaitzari ez zion zuzen iritzi eta bera ez zela lur hartatik irtengo errepikatzen zuen.
‎Etxe bakarra egitea zen gure asmoa. Nik baneukan neure arazoak konponduko ziren ustea eta, hala bazen, herri hartatik alde egingo nuen. Eta hala ez bazen, erabaki gabe neukan zer egingo ote nuen.
‎Ollerieta kaleko etxe hartan zerbait izan zen Asun eta Poliren artean, zerbait erein zuten lau eskuz, oharkabean. Mateo Manterola izenpean Polik Ollerietako etxe hartatik alde egitearekin batera ohartu ziren baina. Biak ohartu ziren, hirurak agian.
2012
‎Manuel agurtu ostean autoa besterik ez zuen Julenek buruan. Autora iritsi nahi zuen, leku hartatik alde egiteko. Autora sartzean, uhala lotu eta eskuetara begira jarri zen.
‎Susmoa egiaztatu egin zuen guardia zibilaren ahotsa berriz entzutean?. Zortzi urte, ikusiz nola nik baino merezimendu gutxiago baina adiskide ahaltsuagoak zituztenek lortzen zuten toki puta hartatik alde egitea. Azkenean jaioterrira itzultzeko aukera eman zidatenean, ez nuen galderarik egin.
‎Elkarrizketak. Herrialde hartatik alde egin behar duela adierazten dio ugazabak autoreari. Zorabiatu egiten da saminez, baina etsipenez hartzen.
‎Erdia hitzez erdia keinuz adierazi nion hori. Erresumako legeen arabera, bere funtzionarioetako bik miatu behar nindutela erantzun zidan; bazekiela hori ezin zela egin nire adostasun eta laguntzarik gabe, eta bi haiek nire esku uzteko bezain iritzi ona bazuela nire bihotz on eta zuzentasunaz, eta niri harturiko edozein gauza itzuli egingo zidatela herrialde hartatik alde egitean, edo ordaindu egingo nik esandako neurrian. Eskuetan hartu nituen bi funtzionarioak eta lehenik kasakaren poltsikoetan sartu nituen eta gero gainerako guztietan, bi faltrikera eta ezkutuko beste batean izan ezik, ez bainuen asmorik hauetan ere begira zezaten, neuretzat baizik garrantzirik ez zuten huskeriak neramatzalako.
‎Elkarrizketak. Herrialde hartatik alde egin behar duela adierazten dio ugazabak autoreari. Zorabiatu egiten da saminez, baina etsipenez hartzen.
2013
‎Salbadorrek zalantza izugarria zerabilen buruan, infernu hartatik alde egin nahi zuen, oso ahul ikusten zuen bere burua, ez zuen indarrik ezertarako. Aldi berean, baina, bihotzak alde egiteko esaten zion.
‎...en partida ikustera joaten zinen lagunekin elkartera, baina ni gabe, bikote ofiziala ez ginenez, bezperatik elkarrekin geundela susmorik ez pizteko; eta ni berriz mutil lagunik ez zuten nire kuadrillakoekin joaten nintzen tabernetara kartetan jokatzera, beraiek bezperako parrandan edandako garagardoak eta igande iluntzeko depresioa ur botilekin itotzen zituzten bitartean, ezkutuko bizitza paralelo hartatik alde eginez.
‎Estebanek pausoa bizkortu egin zuen, atzera begiratu gabe, prostituten auzo hartatik alde egiteko. Ilun zegoen ordurako, hotza egiten zuen eta haize zakarra zebilen bazter guztiak astintzen, halako indarrez non hezurretaraino sartzen baitzen jasanezinezko hotz sarkor eta bortitz hura.
‎Horren aurrean, are ausartago eta lotsagabeago jarri ziren haiek, beren mehatxuek kikildu egin gintuztela sinetsita erabat, gure fusileriari egiten zizkioten burlekin adierazten zuten bezala. Egia esan, gizatasunak bultzatu gintuen portu hartatik alde egitera, jasotako aginduekiko errespetuagatik eta hurkoari zor zaion karitateagatik. Izan ere, beharrezkotzat jo genuen alde baten eta bestearen indarrak neurtzea, haientzat kostu handikoa izango baitzen eta guretzat huskeria.
2014
‎ia inor ez. Esplikazio bat izan daiteke Pipermanek arriskutsutzat jotzen zituèn gizon emakume haietarik anitzek Urunia hartatik alde egitea erabaki zutela; baina bertan gelditu zirenei ere, beltzei eta mulatoei, sudakei eta indioei, gayei eta lesbianei, ijitoei eta arloteei, euskaldun itxiei, langile matxinoei eta poeta bakartiei, ederki murriztu zitzaien erreboltarako gogoa, haiei guztiei robot bat ikusi orduko estutzen baitzitzaizkien ipurmasailak oharkabean, mugimendu ezin inkontzienteago batean.
2015
‎Hori, eta nola esaten zidan behin eta berriro bera ez zela mundu honetakoa. Ezleku hartatik alde egin zuela noizbait beste norabait, oraindik ez zekiela nora, baina igarriko zuela lehenago ala geroago, aurkituko zuela lur zatiren bat, bertakotzeko, berriro mundu honetako sentitzeko. Eta orduak ematen zituen gogoa marrazkidun ipuin liburuetan bilduta, koloretik kolorera begi saltoka, bere munduaren bila etengabe.
‎Gazteluko atarira itzultzea erabaki nuen. Bertan geldituko nintzen, toki malapartatu hartatik alde egiteko moduren bat asmatu arte. Erabakita zegoen.
‎Egia esan, ez nekien nora jo behar nuen, baina argi nuen etxe hartatik alde egin behar nuela. Eta halaxe egin ere.
‎Ero moduan aulkia biratzen ahalegindu nintzen, baina korridorea mehartu egin zela zirudien, horma haietako harlandu zaharrak puztu egin balira bezala, ni harrizko besarkada itogarri batean zanpatuz. Nire buru barnean ez zegoen soto hartatik alde egiteko pentsamendua baizik. Ia zer egiten nuen ez nekiela, jauzi egin nuen harrapaturik nindukan aulkitik.
‎8 Burgos hiri honetan alargun santu bat bizi zen, Katalina Tolosa zeritzana, Bizkaiko alaba; haren bertuteak kontatzean asko luza naiteke, penitentziazko bertuteak nahiz otoitzezkoak, limosna handi eta karitatezkoak, adimen oso argikoa eta kementsua. Valladoliden dagoen gure Ordenako sorkundeko monasterioan sartu zituen moja bere alabetako bi, uste dut orain dela lau urte, eta Palentzian sartu zituen beste bi, fundazioa noiz amaituko zain egon baitzen, eta nik fundazio hartatik alde egin baino lehen eraman zituen.
‎Nirearen antzekoa bai, baina nirea ez noski. Liburuaren hondar poeman idazleak Onizegaineko kanpaleku hartatik alde egiten zuen, egondako etxolan Unplugged zeritzon kaiera utzitakoan. Unplugged, desentxufatua, lokiarik gabe, sarerik gabe.
2016
‎binaka ibiliko ginen, eta lo ere hala egingo genuen. Ekaitza baretu eta bideak berriro zabaldu orduko, toki hartatik alde egin eta beste nonbait jarraituko genuen lanean, hain bakartia ez zen lekuren batean.
‎Uste duzu neska hori ez zaidala gauero agertzen ametsetan? Garai hartan etxe alu hartatik alde egitea besterik ez neukan buruan. Alde egin nuenean, ez nuen atzera begiratu.
2017
‎Gurasoak ika mikan ari ziren berriz ere. 18 urte betetzeko irrikaz zegoen, etxe hartatik alde egiteko.
‎Negar zotinka hasi zen berriro eta Jokin zer egin eta esan jakin gabe hor geratu zen, gurasoen ohe gainean eserita, ukondoak belaunen gainean eta eskuak masailetan. Amak negar zotinka jarraitzen zuen, eta hamar minutu iraganda gela ilun hartatik alde egitea erabaki zuen gazteak.
‎Baina kaustikoa izan bazen ere, sekulan ez ankerra. Horregatik, txoferrak zion maitasuna agerian utzi ondoren, ziur nago irtenbideren bat bilatuko zuela, eta Pancorbok etxe hartatik alde egin ez bazuen, zegoen berau. Halere konfirmatu gabe gelditu ziren nire suposizioak, aurrerantzean ez bait genuen hortaz sekulan hitz egin.
‎Bizitzaren amaiera eman genion, eta horrekin batera edertasunaren iraunkortasuna, maitasunak ere zirauen bitartean. Eta etxe hartatik alde egin genuenean, funtsezko ituna egin genuelako konbentzimenduaz izan zen, zeren harmarriaren lema betetzeaz gain, gizon bati maitasunezko malkoak isuritzen antzeman genion.
‎Boluntario, bai. Kuarteletik irteteko, konpainia hartatik alde egiteko, sarjentu haren atzaparretatik ihes egiteko.
‎Nire anaia gazteenak etxetik alde egitean utzitako logelan egiten zuen lo. Eta nik, nire betiko logelan, nik ez nuelako inoiz etxe hartatik alde egin.
2018
‎Burdinazko ate herdoilduaren ondoan, absenta botila huts batzuk lurrean, mozkortiren baten oka nazkagarrien artean sakabanaturik. Argi izpi gorri batzuk ahalegintzen ziren etxe hartatik alde egiten ateko eta leihoetako zirrikituetatik. Sarrailako zulora begi bat hurbilduz gero, kea ikusiko litzateke atearen bestaldean, ke lodi loarazlea.
‎Hanketako dardarak ez dio zutitzen uzten, izu handiegia du. Azkenerako, hirugarrenean eta hormaren laguntzaz, zutitzea lortu du, eta kale kantoi hartatik alde egin du behe lainoa dirudien kezko teloi beltza besoen mugimenduekin uxatuz. Kanpoan, denak berdin jarraitzen du.
2021
‎Bulegora itzuli behar duela esan dio Dorletari. Etxe hartatik alde egin nahi du. Baina bere eskumutur ortopedikoari heltzen dio Dorletak altxatzen saiatzen denean.
‎Gizonak berokiaren hegalak jaso zituen berriz, izotza ari zuen, baina pentsatu ere ez kale bakarti hartatik alde egitea Blanca Diaz de Antoñana ondo ondoan eta bere hitzei adi adi zeukan bitartean.
2022
‎Ondorioz, Pilarrek erabaki zuen herri hartatik alde egingo zutela berehala, esketik bizi behar bazuten ere, Euskal Herrira itzuliko zirela, kosta ahala kosta.
‎Ohartu nintzen gorroto nuela toki hura. Gorputzeko zelula bakoitzak etxe hartatik alde egiteko oihukatzen zidan.
‎Erabakiak dena baldintzatu dezake. Agian hobe du gizonari aurrera egiten uztea eta ezkutuan jarraitzea harik eta motor hotsak gizon haiek inguru hartatik alde egin dutela adierazten dion arte.
‎Zer zarete, logia bat edo banpiro kuadrilla bat? –bota zuen Eñautek, etxe hartatik alde egiteko beharra sentitzen zuela.
2023
‎Baina, geroago jakingo nuenez, ez ziren horretan amaitu pertsonaleko arduradunak nire eskaintzatik lortu zituen abantailak. Behin kontratua sinatu eta bulego hartatik alde egin nuenean, lanpostu hartarako pentsatuta zeukan hautagaiari deitu zion pertsonalekoak, eta niri esan zidan gauza bera aurkakoa berez esan zion.
‎Dalia txabolan bizi izan zen Esterrekin, pentsio hartatik alde egin eta gero. Ugazabandrea gainean zuen beti:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia