Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 156

2000
‎Dibortzioa ere elkarrekiko adostasunak ekar dezake, ezkontza bera elkartea delako kari hori oinarri hartuta. Elkarte hori, esan gabe doa, ez litzateke betierekoa izango.
2002
‎Bestalde,, esentzien lurraldeetan?, komunitate naturala aitzakia hartuta sortzen diren gatazkek berebiziko garrantzia izaten jarraitzen dute. Ideia hori oinarri hartuta, IGNATIEFFek (1999) iragan hamarkadan emaniko gerra etnikoen inguruan eginiko hausnarketak adierazgarriak dira. Soldadu serbiarrarekin izaten duen elkarrizketan auzokidea, gauetik egunera, etsai bilakatzeak sortutako arduragabekeriak garbi uzten du konplexutasuna eta inteligentzia baztertzeko dagoen joera.
‎izan liteke. Irizpide hori oinarri harturik, nortasunaz azaleko gogoeta hauek lan honen 3.2.2 zatian egingo dira.
2003
‎Orriotara ekarri dugun hirugarren grafikoak ez dauka indar gutxiago gure begientzat. Herrialde bakoitzaren delako Nazio Produktu Gordina Biztanleko hori oinarritzat hartuta, mapa normal bat distortsionatu egin du «Le Monde Diplomatique»eko atlas honek. Bere orrietara ekarri du anamorfosi moduan Moskuko unibertsitateko Vladimir Tikhunov geografoak sortu duen mapa hori.
‎Proposamen hori oinarritzat harturik, 1988an RENFE eta Eusko Jaurlaritzarenartean lankidetza akordio bat sinatu zuten eta horri jarraiki garatu zen Euskal Herriko Trenbide Alternatiben Azterketa. Lan hori egiteko, arestian aipatutako Euskadiko Trenbide Plana hartu zuten abiapuntu; oinarrizko txosten hori gainera, egokitu egin zen Espainiako Ministroen Kontseiluak 1988ko abenduaren 9ko bileranabiadura handiari eta nazioarteko zabalerako lineei buruz onartutako irizpide berriak eransteko.
‎Jainkozko ordena horretan, gizonezkoa emakumezkoaren buru denez gero, horren gainean boterea du; botere hori bat dator ezkontzako batasunean gizonezkoak duen eginkizunarekin, eta, botere hori oinarri hartuta, lege zibilek senarrari agintaritza ematen diote eta agintaritza horrek zenbait ondorio ditu, hura zein gaitan erabili behar eta gai horietan.
2005
‎Aurkezte idazkun, bazterreko ohar edo aipamen adierazpenetan egindakoak, nahiz eta horien inguruko tituluak Erregistroko bulegoan ez izan, baldin eta kasuan kasuko inskripzio nagusia nahiko bada okerra ezagutarazteko, eta inskripzio hori oinarritzat hartuta egin ahal bada zuzenketa.
‎C) Erregistroko legeriak edo, hori oinarritzat hartuta, administrazio ebazpenak nahiz korporazioaren erabakiak ezarritako eginbehar eta betebeharrak ez betetzea diziplinazko arau hauste arina da, baldin eta jarduera hori ezin bada kalifikatu arau hauste astun edo oso astun moduan; horretarako, administrazio edo korporazio organo eskudunak eginbeharrok betetzeko errekerimendua egin behar dio erregistratzaileari esanbidez....
2006
‎Eta biak banatzen dituen zirkunferentzia maximoa, horizontea. Hori oinarritzat harturik, toki koordenatuak aurkeztuko ditugu:
2007
‎Interes legitimoa duen edonork, baita enpresak ere, halako interesa badu, rriak izatea, hautatutako hautagaiek gai aurkara ditzake hautaketa, mahaiak hartutako erabakiak nahiz mahai horrek hauteskunde prozesuan gauzatutako beste edozein jardun. Horretarako oinarri hartuko dira hauteskunde prozesuko bermeetan eragina izan eta hauteskundeen emaitza alda dezaketen akats latasunik edo legitimaziorik ez izatea, akta eta hauteskunde prozesua bat ez etortzea eta hauteskundeetako aktan jaso den langile kopurua eta hautatutako ordezkari kopurua bat ez etortzea. Hauteskunde mahaiaren egintzak aurkaratzeko erreklamazioa egin da egintza gauzatu eta hurrengo lanegunean, eta mahaiak hurrengo egun baliodunean ebatzi du hori, lege honen 74.2 artikuluko azken lerrokadan ezarritakoari kalterik egin gabe.
‎ezarri zen seme alabentzako hezkuntza mota hautatzeko eskubideak gurasoei ez diela ahalmenik ematen seme alabek irakaskuntza eurek nahi duten hizkuntzan jasotzea eskatzeko zentro publikoetan. Epai hori oinarri hartuta, Konstituzio Auzitegiak (azaroaren 27ko 195/ 1989 KAE eta abenduaren 23ko 337/ 1994 KAE; uztailaren 17ko 134/ 1997 KAE) esan du EKren 27 artikulura ez dela bildu, Konstituzioan bermatutako eskubidearen atal edo osagai moduan, gurasoek eskubidea dutela euren seme alabek irakaskuntza nahiago duten hizkuntzan jasotzea eskatzeko, eurek hautatutako irakaskuntza zentro publikoan, eta ho... Eta azpimarratu egin du ezin dela esan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, New Yorkeko Itunetan edo Europako Hitzarmenaren Protokolo Gehigarrian esanbidez bildu denik gurasoek eskubidea dutela euren seme alabek irakaskuntza eurek nahi duten hizkuntzan jasotzea eskatzeko, eurek hautatutako irakaskuntza zentro publikoan; hau da, hezkuntzarako eskubidera ez da aukera linguistikoarena nahitaez biltzen.
‎Lege hori Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren akordio bidez berretsi zen, 1983ko urriaren 6an eta 7an bildu ondoren. Lege hori oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak 1/ 1983 Lege Dekretuak eman zituen irailaren 12an, eta horiek Eusko Legebiltzarrak baliozkotu zituen urriaren 6ko 10/ 1983 Legeen bidez. Bestalde, irailaren 20ko 4/ 1983 Lege Dekretua urriaren 6ko 21/ 1983 Legeak baliozkotu zuen, eta urriaren 3ko 5/ 1983 Lege Dekretua urriaren 27ko 26/ 1983 Legeak baliozkotu zuen.
‎Ikuspegi teoriko hori oinarritzat hartuta, hainbat ikerketa egin dira. Besteakbeste, generoaren (adibidez, Levy, Sadovsky eta Troseth, 2000) eta sistemaekonomikoaren ezagutzaren garapenari buruzkoak (besteak beste, Siegler etaThompson, 1998 eta Thompson eta Siegler, 2000).
‎Orain, adiskidetasun erlazioeiburuzko ezagutzan haurtzaroan eta nerabezaroan gertatzen diren aldaketa nagusiakaztertuko ditugu. Horretarako oinarritzat hartuko dugu Fuentes ek eta Melero k (1997) egindako deskribapena, zeina Damon (1977), Youniss eta Volpe (1978), Youniss (1980), Selman (1981), Hartup (1983) eta Furman eta Bierman (1983) ikertzaileek egindako lanetan oinarritzen baita.
2008
‎Modu horretara, abuztuaren 29/ 2007 Legeak ezarri du kupoa kalkulatzeko metodologia, epealdirako. Lehenengo urtean (2007an) Euskal Autonomia Erkidegoak ordaindu beharreko kupoa 1.565.237.530 eurokoa izan da, eta zenbateko hori oinarritzat hartuta, hurrengo urteetakoa urtero eguneratuko da.
‎Ikerketa hori oinarri hartuta, poluzio horren eboluzioa nolakoa izan den jakin nahi izan dute AZTI Tecnaliako ikertzaileek. Eta emaitza berriek erakutsi dute sedimentuetako TBT kontzentrazioa txikitu egin dela, oro har, 2000ko datuekin alderatuta.
‎Ez zen gipuzkera huts hutsa Azkuek proposatzen zuen eredua, baizik dialekto hori oinarri hartuta gainerako euskalkiekin aberastea gura zuen. Batasun asmo hauek ez zituen soilik Azkuek agertu.
‎Partaidetza kuota ere zehazten da (jabetza bakoitzaren azalera azalera, azalera osoarekiko). Kuota hori oinarritzat hartuta kalkulatzen da bizilagun bakoitzak ordaindu behar duen hileko zenbatekoa eta Jabeen Batzordean duen botoaren balioa. 49/ 1960 Legearen 9 artikuluak jabe bakoitzaren betebeharrak aipatzen ditu.
‎Hala jasotzen du Espainiako Prozedura Kriminalaren Legeak. Hori oinarri hartuta eta akusatuak Guardia Zibilari egindako deklarazioak, askatasun osoz, bere kasa eta bere borondatez egindakoak, izan zirelako zalantzak arrazoizkoak direla argudiatuta, Arkaitz Agote preso donostiarra absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Alfonso Guevara buru duen epaimahaiak kaleratutako epaian.
‎85 min. 2007ko abenduaren 2an, ETAko hiru kidek bi guardia zibil hil zituzten Capbretonen (Frantzian). Gertaera hori oinarri hartuta, Jaime Rosalesek lan esperimental bat egin du, teleobjektiboa erabiliz. Elkarrizketak ez dira entzuten filmean.
‎Laxkarrin etxeko Rafaelek gogora ekarri zuen 1979 urte hasieran Eugenio Ulaiar apaizak nola deitu zuen. Lakuntzako apaiza zenak Lazaroren heriotza akta lortzeko formularioa eta legezko paperak eskuratu zituen, hori oinarri hartuta gorpua Atondotik Lakuntzara ekarri ahal izateko. Rafaelek gogora ekarri zuen haien osabarekin batera" 3 gazte arbizuar, bakaikuar bat eta uste dut etxarriar bat ere" han zeudela ehortzita.
2009
‎Sei hilabete horiek igarota, ordea, eta bi urte arteko epean legezko bermea bukatu arte, alegia, aditu baten txostena behar izaten da, espezializatua, objektiboa eta inpartziala, eta hark esan behar du zergatik sortu den matxura; txosten hori oinarri hartuta erabakiko da zer erantzukizun duen aldeetako bakoitzak.
‎Ideia hori oinarri hartuta, nanoteknologiaren eta nanozientziaren sektorean aditu diren hainbat zientzialari Atombyatom nazioarteko jardunaldietan batzartuko dira Donostiako Kursaalen, irailaren 28tik 30era.
‎85 min. 2007ko abenduaren 2an, ETAko hiru kidek bi guardia zibil hil zituzten, Capbretonen (Frantzian). Gertaera hori oinarri hartuta, Jaime Rosalesek lan esperimental bat egin du, teleobjektiboa erabiliz. Elkarrizketak ez dira entzuten.
‎Jarraiko, Ekineko eta Batasuneko buruzagi izatea egotzita eskatua du Garzonek Salaberriaren aurkako euroagindua. Akusazio hori oinarri hartuta eskatu dio Frantziari bertan bete beharreko espetxe zigorra betetzen duenean Espainiako Poliziaren esku uzteko. Egozten zaizkionak gertatu ziren unean, Jarrai, Ekin eta Batasuna ez ziren legez kanpokoak, erantzun dio Parisko Auzitegiak.
‎2007tik, Euskaria Fundazioaren eskutik martxan jarri zenetik, burujabetzaren eta bakearen alde indarrak bildu nahian dabiltza Maltzagako Mahaiko kideak, Euskal Herria nazio gisa ikusten dutenen artean estrategia bateratua adostea posible dela uste baitute. Xede hori oinarri hartuta, ekitaldi publikoa antolatuko dute irailaren 12an, Lizarra Garaziko akordioaren hamaikagarren urtemuga egunean.
‎Bi prozesu handi hauen bat egitetik, hau da, lortutako esparru politikoak eragindako frustrazio politikoaren eta berezko esparru kultural indartsuak sortzeko ezintasunaren bat egitetik, tradizioaren kontzeptua ulertzeko eta birformulatzeko modu berezi bat ondorioztatzen da. Orain ikusiko dugun bezala, giltzarri den sustratu ideologiko horretan oinarri hartuta proiektatuko dira kantagintza biak, bateko edo besteko nagusitasun kulturalak zatituta dauden parametro batzuen arabera.
‎Bada kasu adierazgarri bat, bi herriek bizi izan zituzten prozesuen artean paralelismoak eginez, katalanaren mardultasuna izan nahi eta ezin zuen faktore literarioaren argaltasun hori ulertzen eta egiaztatzen lagun dezakeena. Aitzolek [54], joan den mendeko lehen hereneko euskal berpizkundearen ideologo nagusietako batek, kultura katalanak bizitako prozesua kopiatzeko beharra aipatu zuen, corpus baten sorgune gisa erabiliz literatura, corpus horretan oinarri harturik nazio nortasun bereizi bat eraikitzeko gero. Euskal lore jokoak antolatzeko premia ikusi zuen, adibidez, eta Jacint Verdaguerren Atlàntida bezalako lan nortasun sortzailerik eta espiritualik ez izatea deitoratu.
2010
‎Bikoizketak Euskal Telebistan duen presentziaren azterketa sakona dakarkigu, hain zuzen ere, Josu Barambonesek irakurri berri duen tesian. Gasteiztarrak ETB1en kanpo emisioa aztertu du, eta ikerketa soziokultural hori oinarri hartuta, bikoiztutako zenbait testuren azterketa linguistikoa burutu du.
‎Maiatzaren 8a Jardunaldietako bigarren eta azken eguna izango da, eta Bilbo euskalduntzeko egiten diren ekimenez jardungo dute hizlariek. Gai hori oinarri hartuta, alor eta ildo ezberdinak jorratuko dituzte Jose Joaquin Gallastegi, Jose Angel Irigarai eta Manu Aurrekoetxeak. Lehena Bilboko Udaleko Euskara Teknikaria da eta Bilboko Udaletik euskara normalizatzeko gauzatu diren ekimenen kronika laburra egingo du.
‎Gizakietan eta txinpantzeetan FOXP2 geneak ematen dituen proteinak berdinak dira, bi aminoazidotan izan ezik. Hori oinarri hartuta, adituek ikusi nahi izan dute zer gene aktibatzen eta isiltzen diren kasu batean eta bestean. Horretarako, gizakien garun zeluletan txertatu zituzten FOXP2 genearen bi bertsioak.
‎1 Materialismo kulturala, eta konkretuki ekonomiaren gorabehera, hartu dugunean hipotesis bezala historiaren filosofia bat desarroilatu dugu, zeinak universalki guztia ez badu esplikatzen behintzat oso fenomeno importanteak baditu argitzen, historia ekonomikoa kasu (orain arte, nik ondorioztatzen dut, izan gara gorabehera ekonomikoen jostailu, jakin gabe, ordua da ekonomia gobernatzen ikasten hasi gaitezen). Baina orain, filosofia hori oinarri harturik, galdetzen diogu geure buruari ea zer demontre egin, eta erabaki, daitekeen. Eta zientzia praktikoaren lurraldean sartzen gara bete betean, zeren, a posteriori jakin badezakegu, hutsuneak ditugun arren, garbi baitago ezen a priori ez dakigula, ez dugulako historiaren ezagutza universalik horretarako.
‎Hala da, krisiekologikoak pareko irtenbideak eskatzen baititu, erantzunaren ikuspegi integralazein munduko dimentsioa aintzat hartzera behartuz. Ildo horretan azken bi hamarkadetan munduko dimentsio hori oinarritzat hartuz Rio de Janeiron eta KyotonLurraren Konferentziak egin dira. 1997an Kyotoko Protokoloa sinatu zen eta2005ean indarrean ipini zen 2013 urtean epemuga duen ingurumen babeserakoneurri multzoa.
‎Horregatik, Blasco Pellicer, A. k,. En torno al contenido y eficacia de las sentencias en procesos de conflicto colectivo?, Tribuna Social (Revista de Seguridad Social y Laboral), 1999/ 97 zk., matizatu egiten du ez dela sententziaren betearazpen zuzena ematen, gauza epaitu materialaren berehalako aplikagarritasuna baino. Nahiz eta auzialdian emanikoa izan eta bere kontra helegite bat jarrita egon, sententzia hori oinarritzat hartuz, hartatik eratortzen diren ondorio indibidualak eskatuz prozesu indibidualak tartera daitezke. Betearazpen horren gainean gertatzen diren arazoak azpimarratzen ditu, Alonso Olea, M. k,. La sentencia colectiva y su, ejecución?
‎Paleolitoko gizakiak, orain dela 400.000 urte, bazekien eguzkitan lehortutako haragiek, arrainek eta frutek bizitza erabilgarri luzeagoa zutela. Metodo tradizional hori oinarritzat hartuta, gaur egungo elikagai industriek eta sukalde profesionalek beste metodo batzuk erabiltzen dituzte: deshidratazioa edo lehortzea, liofilizazioa eta kontzentrazioa.
‎CONSUMER EROSKI “Datu zehatzak gordetzeko gaitasuna alderantziz proportzionala da adinarekiko”. Premisa hori oinarri hartuta, duela 30 urte baino gehiago metodo pedagogiko berri bat asmatu zuen Glenn Domanek, garuneko lesioak dituzten haurren estimulazioan aditua den estatubatuar psikoterapeutak, sei urtetik beherakoen gaitasun hori estimulatzeko: adimen bitak.
‎irizpide jakin batzuen arabera, beren egoera epidemiologikoa hobetzeko aukera frogatzen duten estatu kideek, arrisku globaleko azterketa baten bidez, BEHI ENTZEFALOPATIA (behi entzefalopatia) jarraitzeko urteko programak berrikusteko eska lezakete. Araudi hori oinarri hartuta, Espainiak programa hori berrikusteko eskaera bidali zuen 2008ko irailaren 9an. Bertan adierazi zuen egoera epidemiologikoa nabarmen hobetu zela, Batzordeko eta Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako adituek berretsi zutenez.
2011
‎Hamalau artikulu Konstituzioaren aurkakotzat jo zituen. Bertzeak bertze, auzitegiak ez zuen onartu Katalunia nazio gisa definitzea, eta hizkuntza politikan ere eragin zuzena izan du; izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak epai hori oinarritzat hartu du ebazteko Kataluniako hezkuntza sisteman gaztelaniak ere irakats hizkuntza izan behar duela. Uztailaren 10ean, milioi bat lagunetik goiti elkartu ziren Bartzelonan epaiaren aurkako manifestazioan.Guardia Zibilaren ekitaldiaFelip Puig Kataluniako Barne sailburua, berriz, Espainiako Guardia Zibilaren ekitaldi batean izan zen atzo Sant Andreu de la Barca hirian, Bartzelona ondoan.
‎Amaia Esnal eta Mañel Serraren kasuan, ez dagoela auzi horretan akusatuta izateko arrazoirik aitortu zuen; horien aurka egiteko arrazoirik ez dagoela.Akusazioak Bateraguneko kidetzat dituenak LABen Donostiako egoitzan biltzen zirela dio poliziak, bilerak sekula ikusi ez dituzten arren. Hori oinarri hartuta, egoitza horretara joaten zirenak susmagarritzat zituen. Polizien hitzetan, egoitzara «modu jarraituan» joatea izan da akusazioak egiteko oinarrietako bat.2009 hartan, lau hilabetean birritan joan zen Esnal LABen egoitzara.
‎Hori da, eta gaur egungo artista asko ez da horretaz ohartzen. Saiatzen dira berritzen, baina kantuera hori oinarrian hartu gabe. Eta hori gazteei esplikatzea biziki zaila da.
‎Eta bertara igotako grabazioak erabiltzaileen parte hartzeari esker lortutakoak ziren". Sistema hori oinarrian hartu eta sinplifikatu egin zuten" teknikoki ere ez baikinen oso onak, eta ahal izan genuena egin genuen". Hala ere, sortutako produktu berria sistema eraginkorra zen.
‎Dena den, adituek diotenez 40 urte bete aurretik mamografiak ez du argibide handirik eskaintzen, eta hori oinarri hartuta politika sanitario guztiek edo ia gehientsuenek 40 urtetan jartzen dute emakumeetan mamografia proba diagnostiko bezala erabiltzen hasteko adin muga. Erabaki horretan osasunari dagozkion arrazoiek adina pisu dute, nik uste, arrazoi ekonomikoek.
Hori oinarri hartu, behar diren aldaketak egin, eta horren gainean eraiki behar dira mezuak, elikadura eta bizimodu osasungarriaren ingurukoak.
‎izenekoa. Zirkuitu hori oinarritzat hartuta, 6tik 9ra bitarteko atalak errepikatu.
‎izenekoa. Zirkuitu hori oinarritzat hartuta, 6tik 9ra bitarteko atalak errepikatu.
‎izenekoa. Zirkuitu hori oinarritzat hartuta, 6tik 9ra bitarteko atalak errepikatu.
‎izenekoa. Zirkuitu hori oinarritzat hartuta, 6tik 9ra bitarteko atalak errepikatu.
‎izenekoa. Zirkuitu hori oinarritzat hartuta, 6tik 9ra bitarteko atalak errepikatu.
‎izenekoa. Zirkuitu hori oinarritzat hartuta, 6tik 9ra bitarteko atalak errepikatu.
2012
‎Ablazioaren aurkako ekintzailea da eta egun bere izena daraman fundazioa du. Ablazioari buruzko Dessert flower liburua idatzi zuen eta hori oinarri hartuta Sherry Horman zuzendariak filma egin zuen ondoren.
‎Orain, plangintza zertan datzan badakigunez, kontuan izan behar dugu planifikatzean zenbait akats saihestu behar direla. Hori oinarri hartuta, adierazi zer den zuzena eta zer den okerra: a) Plangintza osasuneko teorialariek edo adituek besterik ez dute egingo, horiek baitira jakitunak. b) Ez dira beharrezkoak ikaskuntzari buruzko ezagupenak. c) Garrantzitsuena jardutea da; horregatik, denbora gutxi emango da plangintzan. d) Programazioa oso zeregin zaila da. e) Programazioak elementu hauek bilduko ditu:
‎2.Estatu alderdiek legea betearazteko ardura duten funtzionarioak, eta immigrazio eta beste funtzionario egokiak trebatuko dituzte pertsonen salerosketa prebenitzeko edo, behar denean, horien trebakuntza indartuko dute.Trebakuntza horrek oinarri hartuko ditu salerosketa prebenitzeko, trafikatzaileak epaitzeko eta biktimen eskubideak babesteko aplikatutako metodoak, trafikatzaileen aurrean biktimak izan behar duen babesa barne.Trebakuntzak kontuan hartu ditu, halaber, giza eskubideak eta haurrari eta emakumeari dagozkien arazoak, eta, oro har, gobernuz kanpoko erakundeekin, beste erakunde egokiekin eta gizarte zibileko gainerako s...
‎3.Estatuen eginbeharra da elkarrekin lan egitea garapena lortzeko eta garapenerako oztopoak ezabatzeko.Estatuek euren eskubideak eta eginbeharrak gauzatu dituzte nazioarteko ordena ekonomiko berria sustatzeko, betiere kontuan izanik ordena berri horrek oinarri hartuko dituela, besteak beste, berdintasun subiranoa, elkarren arteko mendekotasuna, estatu guztien arteko interes erkidea eta lankidetza; eta sustatu dute giza eskubideen betetzea eta horien gozamena.
‎Kupo gordina, kalkulatzeko zailtasunagatik, bost urteko garai bakoitzarenhasierako urtean determinatzen da, urte hori oinarritzat hartzen da?, etaondorengo urteetan behin behineko kupo likido bat determinatzen da. Gero, doikuntzak likidatzen direnean, kupo likido hori aldatu egiten da.
‎Hasieran eman den definizio hori oinarritzat hartuta, doktrinaren gehiengoak engainuzko publizitatearen berariazko hipotesitzat definitu du publizitate estalia. Doktrinaren ikuspuntu horren arabera, publizitate estaliak errorera eramaten ditu kontsumitzaileak; izan ere, publizitate estaliaren erruz, gaizki interpretatzen dituzte publizitatean erabiltzen diren argudioak eta haien jatorria eta balio.
‎Aurreko atalburuan ikusi dugun bezalaxe, xx. mendea hasi zenetik, autogobernua bermatzeko autonomia kontzeptu politikoa gero eta gehiago erabiltzen hasi zen. Baina autogobernuaren aldarrikapena Foruen berreskurapenaren baitan, ikuspegi katoliko konfesionaletik abiatuz edo horretan oinarria hartuta, karlistek, integristek eta jeltzaleek bat egiten zuten; liberalek, errepublikarrek eta sozialistek, berriz, autonomiaren auzia ikuspegi ez konfesionaletik begiratzen zuten eta aldi berean Espainiar ikuspegi trinkoaren eusle eta babesletzat zituzten beren buruak. Beraz, mesfidantzaz hartzen zuten euskal autonomia politikoa.
‎hala nola, erreala, imajinarioa eta sinbolikoa. Hori oinarritzat hartuz, egiaren prozedura bera Ideia sostengatzen duen erreala dela proposatzen du Badiouk lehenik eta behin. Jarraian, eta historiak existentzia sinbolikoa besterik ez duela adostu ondoren, historiaren alderdi sinbolikoan erreala dena islatzen duen subjektibazioa imajinario gisa finkatzen du autoreak; ez baitago bere horretan sinbolizatzea ahalbidetzen duen inolako errealik.
2013
‎Odoleste eta buzkantzak janariak luzaroago irautea du horrek helburu. Hori oinarri hartuta, Bizkaian badago esaera bat: " odolosteak ordeaz".
‎Ohitura hori oinarritzat hartuta, lehenengo ahalegina izan zan lehengo modu moduan egitea gaur egun. Gero, ostera, gaurko egoerara egokitu behar zala ebatzita, gaur egun auzorik auzo ibilten dira traktore bategaz, herritik urrunen dagozan auzoetan batez be. Alkarregaz bazkaldu eguerdian, eta arratsaldean herri barruan jarraitzen dau erromeriak.
‎Gaur egun sortzen ditugun hondakinen %90 birziklagarria da. Hori oinarritzat hartuta, hondakinen jatorriaren arabera zaborra biltzeko sistema da Atez atea. Ondoren, zabor motaren arabera, hondakinen bilketa egun desberdinetan egiten da. Horretarako, Udalak egutegia zehaztu du, kaleetan zaborren pilaketa ekiditeko asmoz.
‎Aurretik, defizitaren balizko malgutasun hori oinarri hartuta fondo bat sortzeko akordioa lortu dutela iragarri du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, prentsaurrekoan. Bilbaok azaldu duenez, fondo berria lanpostuak sortzeko eta ekonomia suspertzeko inbertsio proiektuetan erabiliko dute, eta 200 milioi eurokoa izan daiteke, azpiegituretara, berrikuntzara eta enplegura bideratzeko.
‎Hiztegi handi hori oinarritzat hartuz beste bi hiztegi erabilgarriago egin ditugu, jende artean arrakasta handia izan dutenak: Diccionario escolar 3000 eskola hiztegia (Hiztegi Batua era Didaktikoan.
‎Eta, bukaeran, ediktuak interdiktu eta salbuespenei buruzko atala jaso zuen. Erraz atzeman daitekeen bezala, hurrenkera horrek oinarri hartu zuen. XII Taulak, izeneko legearen eredua.
2014
‎Gertaera hori oinarri harturik, 2010ean Xavier Beauvois frantziarrak zuzendutako Des hommes eta des dieux (gaztelaniaz De dioses y de hombres) filma estreinatu zen. Canneseko epaimahaiaren sari nagusia irabazi zuen urte hartan.
‎Administratzaileek txosten bat egin dute epailearentzat, eta han hautagai bakoitzaren eskaintzak xehatuko dituzte, bakoitzaren indarrak eta ahuldadeak nabarmenduz. Agiri hori oinarri hartuta, Pedro Malagonek bere ibilbidean orain arte hartu dituen erabaki profesional garrantzitsuenetakoa hartu du, eta jakinaraziko du nori emango dion Arrasateko enpresa pizteko ardura. Enpleguaren atalak garrantzia izango du, bistan da, baina baita eskaintza ekonomikoak ere, hartzekodunen zorrak ahalik eta modu zabalenean estaltzeko helburua baitu konkurtsoak.
‎Lan honen abiapuntua TSABL (Towards a Syntactic Atlas of the BasqueLanguage) proiektuan (Etxepare, 2008) kokatzen da eta Baionako (Frantzia) IKER UMR5478 taldearen1 eta EHUko IXA taldearen2 arteko lankidetzanburutu da. BASYQUE aplikazioaren garapenaz haratago, proiektu honen helburunagusia hizkeren (eta batez ere Iparraldeko hizkeren) azterketa eta prozesamenduabideratzeko azpiegiturak prestatzea, irizpideak finkatzea eta baliabideak sortzeada, Iparraldeko hizkeren ezaugarriak eta berezitasunak jasotzen dituen datu basesendo bat osatzeko eta, ondoren, informazio hori oinarri hartuta, aldaki dialektalentratamendu automatikoa bideratu ahal izateko. Izan ere, hizkuntza bariazioarenalorrak piztu duen interesa ikusita eta teknologia berrien garapenak HizkuntzarenAzterketa eta Prozesamenduaren (HAP) alorrean eskaintzen dizkigun abantailak etabitartekoak baliatuz, izaera dialektala duten corpusak (testu bildumak) aztertu etaautomatikoki tratatzeko tresnak garatzea gure hizkuntza komunitaterako ekarpeninteresgarria dela iruditzen zaigu.
‎1 Mapan erresuma kristauen eta musulmanen arteko mugen bilakaera irudikatzen da. Mapa hori oinarri hartuta, ondoriozta ezazue, paragrafo batean, mende horietan lurralde musulmanek izandako bilakaera (lurraldeak handitzen edo txikitzen joan ziren, horren arrazoia, noren kontura&). Hori egiteko, maparen azterketa zehatza egin duzue aurretik, lehen ikasitako urratsei jarraituz.
‎a) Binaka, aurreko galdera hori oinarri harturik, zehaztu argudiatze zientifikorako osagaiak (galdera nagusia/ datuak eta frogak/ ondorioak/ justifikazioa). Horretarako, ekiguneko informazioa arakatu, eta, Zientziarekin jolasean:
‎Gainera, sasoiko elikagaiak erabiltzeak dieta errutinazkoa izatea eragozten du eta elikaduran barietatea areagotzen du. Lerro hori oinarri hartuta, hurrengo artikuluan udazken oso osasuntsurako gakoak eskaintzen dira.
‎Liburu hori oinarri hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Euskara, ospeletik eguterara izeneko erakusketa ibiltaria prestatu zuen Euskal Memoria Fundazioak, baita izen bereko dokumentala ere. Azken hori Bernat Alberdik egin zuen.
2015
‎1990ean, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenetik atera zuen. Erabaki hori oinarri hartuta, Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna prestatu zuten. Lehenengo aldiz 2005eko maiatzaren 17an egin zen.
‎Artikulu honen helburua gai hau lantzeko literatura zientifikoan aurki daitezken aukerenberrikuspen bibliografiko bat egitea da. Informazio hori oinarritzat harturik Gipuzkoan mendihegaletako ezegonkortasuna ikertzeko aukera metodologiko desberdinak baloratuko dira, eta, horren arabera, etorkizunerako lan ildoen proposamen bat egingo da.
‎Neurath en ekarpen hori oinarri harturik, EEk neurgarritasunaren eta konparagarritasunaren arteko auzian sakondu egin du. Von Mises en «balio estandar bakar»raren balizkoa, horri lotzen zaion arrazionaltasun motarekin batera, egungo IEren osagaietako bat da.
‎TerriC Jatetxeek beren produktuekin egiten duten bezala, egunero prestatuko diren plateren zerrenda egitea. Hori oinarri hartuta, erosketen zerrenda bat egin daiteke, zentzua eta itxia duena. Begiratu produkturen bat aldez aurretik eros daitekeen eta kalitatea galdu gabe izoztu daitekeen:
‎806. " Euskadi Ta Askatasunaren Adierazpena Euskal Herriari" lerro-burua zeraman agirian, erakunde armatuak gogorarazten du 1998ko udaran EAJ eta EAri akordio baterako proposamena egin ziela eta" akordio hori onartu eta sinatu" egin zutela bi alderdiek; hiru konpromiso hartu zituzten, ETAren arabera, sinatzaileek: " Euskal Herri osoa bere baitan hartuko lukeen instituzio bakar eta subirano baten alde urrats eraginkorrak egitekoa,[.] Euskal herriaren eskubide eta interesen alde eta euskal herritarren oinarrizko behar eta interesen aldeko gutxieneko akordioak lortzekoa,[.] eta Euskal Herriaren etsai agertzen ziren indar espainiarzaleekin harremanak erabat haustekoa"; akordio hori oinarritzat hartuta eman zuen ETAn 1998ko iraileko su etena. ETAren arabera, lehen hilabetetan" oinarrizko eraldaketa" eman bazen ere," lau hilabeteren buruan gauzak aldatzen hasi ziren", alde batetik, gobernu espainol eta frantsesaren erreakzio errepresiboagatik, eta bestetik, EAJ eta EAk, ekaineko hauteskundeei begira," interes partidistei" erantzuten zien estrategia markatu zutelako.
2016
‎Arrese Beitiarena eta Txirritarena, kasurako. Data garrantzitsu hori oinarri hartuta,' Hitzari Gorazarre' zikloa egingo dute gaurtik hilaren 18ra arte, Durangon
‎Korean herriak du produkzio bitartekoen eta jabego guztiaren kontrola eta jendarte osoaren onurarako darabil, modu kooperatiboan. Hori oinarritzat hartuta, bost urtero Herri Asanblada Gorenerako 687 delegatuak hautatzen ditu herriak. Sufragio unibertsalaz, 17 urtetik gorako herritar guztiek dute hauteskundeotara aurkeztu edo bozkatzeko aukera.
‎Artelana izango da aktore nagusia, eta hori oinarri hartuta landuko ditu artista bera, lanak pizten dituen sentimenduak eta abar. Papereko bertsioan irudia izango da protagonista, erakutsi nahi baita artelanaren beraren edertasuna; eta sarean irakurri ahal izango dugu testu luzeagoa.
‎Gogora dezagun hausnarketa horrek, batetik, azken 30 urteetan euskarak izan duen bilakaera nolakoa izan den agerian jartzea duela helburutzat. Eta horrekin batera, diagnostiko hori oinarritzat hartuta aurrera begirako erronkak zeintzuk diren identifikatzea bilatzen du.
‎Ardura gutxi dit eguerdi argitan kale zabalen erdian nire begien aurrean gertatzen diren hainbat eta hainbat gauza ikusteak. ...aina halako izkina bakarti eta ezkutu batean, batzuetan eszena labur eta partikular bat ikusteko parada duzu, berez hamabi drama frantsesek batera eragiten dituzten sentimendu guztiek adina balio duena; eta guztiarekin ere arras bikainak dira; eta nire eskuetan ohi baino afera ederragoren bat daukadanean, eta aukera aukeran datorkienez hala predikari bati nola heroi bati, nire sermoia egin ohi dut horretan oinarri harturik. Eta irakurgaiari dagokionez,. Kapadozia, Ponto eta Asia, Frigia eta Panfilia?
‎Laginketa ereduari dagokionez, hasiera batean, 10.000 biztanletik gorako udalerrietan (1989) egin zen neurketa; jarraian, 5.000 biztanletik gorako udalerrietan eta 5.000tik beherako udalerri kopuruaren %10 behatu zen (1993 eta 2001); lagin hori oinarri hartuta optimizatu zen 2006 eta 2011ko lagina; eta 2016ko azken edizioan, ahalik eta eskualde gehienen datu adierazgarriak lortu ahal izateko laginketa eredua osatu da.
‎Freuden ustez, emozioa arrazoia baino erabakigarriagoa da gizakiaren jokabidean. Ideia hori oinarri hartuta, bi teoria formulatu zituen nortasunari buruz.
‎Haur eskolen kasuan, nola ez, toki horiek badaude. Araudi hori oinarritzat hartuz eta haurrak garatzen ari diren zentzumenekin uztartuz, haur eskola batean dauden arriskuak identifikatu behar dira.
‎Txosten hori oinarri harturik, jorratzen ari den gaiaren inguruko ekintza eta komunikazio kanpaina garatzen ditu taldeak, eskola komunitatearen ohiturak hobetzeko. Hurrengo fasean, ikuskaritza egiten da berriro, eskuratzen diren datu berriak lehenengo neurketan jasotako datuakaz alderatzeko eta izan diren hobekuntzak baloratzeko.
2017
‎Andoni Erzilla da zuzendaria. NUPen musika modernoari buruzko hainbat ikastaro egin zituen, eta, jarduera hori oinarri hartuta, taldea sortu genuen. Jazzak bide garrantzitsua egiten ahal zuela iruditu zitzaigun, eta horri heldu genion.
‎" Eredu batzuk jarri genizkien aukeran, uste dut zortzi zirela, paretak margotzeko. Bat aukeratu zuten, bozketa bidez, eta hori oinarri hartuta hasi gara lokala pintatzen. Oraindik ez dugu bukatu, baina gehiena menderatuta dago".
‎Garaiak edo eguraldiak hartaratua izango da, baina jendea oso gaizto dabil. Agintari izateaz baliatuta eta, batez ere, agintariaren lagun edo senide izateaz baliatuta gizendu direnen zerrenda handia da, bai, oso handia eta handia ez ezik ospedunez betea aspaldian, eta espetxeak gorbatadunez gero eta josiagoak daude gaizkile arruntak kexu omen dira, tokia kentzen ari zaizkiela trajedun hauek guztiak, baina ez da zilegi hori oinarri hartuta orain agintari denak jopuntuan jartzea, jarduera publiko guztiak zalantzan jartzea, horretarako benetako froga elementu edo ezagutzarik izan gabe. Hiriko izeneko proiektu horretan diru publikotik ateratako hemezortzi milioi euro jorratu dituzte, bai, eta azkenean autorik ez da atera, bai, baina emaitza al da ba kontuan hartu beharreko gauza bakarra?
‎Aurten sortu den polemikari buruz, berriz, ziurtatu zuen ez dela inolako murrizketarik egin: «Murriztea zerbait kentzea da, eta guk ematea proposatu dugu».Esaldi hori oinarri hartu zion EH Bilduko Nerea Kortajarenak erreplikaren txandan. «Murriztea kentzea da, baina baita ere dagokiona ez ematea».
‎Marxek, metatze primitiboa? sorrerako prozesu gisa hartu zuen; hau da, gizarte kapitalista ahalbidetu zuten egiturazko baldintzak azalarazi zituen kontzeptu horren bidez. Hala, metatze primitibo hori oinarritzat harturik, orainaldian bizirik dirauen zerbait bezala irakur dezakegu iragana; funtsezko gogoeta inondik ere, nik lan honetan termino hori erabil ahal izan dezadan.
‎Sorgin ehiza eta deabruaren gurtzarekin lotutako akusazioak Amerikara eraman zituzten, tokiko biztanleen erresistentzia printzatzeko; horrelaxe zuritu zituzten kolonizazioa eta esklaboen salerosketa, mundu guztiaren aurrean. Gainera, Luciano Parinettoren arabera, Amerikako esperientzia hori oinarri hartuta, sorginen herrixka osoak zeudela sinetsarazi zieten europar agintariei, eta Amerikan jendetza deuseztatzeko erabilitako teknikak Europan aplikatzera bultzatu zituzten (Parinetto 1998).
‎Dena den, bi urteetako eztabaida taldeek eskema bera jarraituzuten: Eztabaida taldeei hasiera, idatzizko ariketa batek eman zien, eta jarraian, hori oinarri hartuta, ekin zitzaion eztabaidari. Ariketaren helburua ikasleek hitz egiten zituzten hizkuntzak, beraientzatzuten garrantziaren arabera antolatzea zen.
‎Ariketaren helburua ikasleek hitz egiten zituzten hizkuntzak, beraientzatzuten garrantziaren arabera antolatzea zen. Eta ondoren, eztabaida taldean, ariketa hori oinarri hartuta, banaketa horren arrazoiez galdetu zitzaien, baita norekin eta noiz erabiltzen zuten aukeratu hizkuntzabakoitza. Ariketa horretako informazioa aurrean izanda, ikasleekin eztabaida taldeak egin ziren.
‎Gaztelaniaren eta euskararen artean itzulitako testuak biltzen dituencorpus paralelo batetik, UFetako izena eta aditza barne hartzen dituzten esaldiak hautatu ditugu, eta1.991 esaldi pareko azpicorpus bat osatu dugu. Corpus hori oinarri hartuta, bi eratara ebaluatu dugujatorrizko sistemaren eta berriaren arteko aldea: metrika automatikoak erabiliz eta eskuz.
‎Bertan jasotzen den informazioak azterketa dialektologiko sinkronikoak nahiz diakronikoak egiteko aukera eskaintzen digu, hau da, momentu jakin batean edo urte jakin batzuetan zehar hainbat herritako hiztun euskaldunek egitura morfosintaktiko jakin batzuk nola erabiltzen dituzten jaso eta leku batetik bestera dauden desberdintasunak alderatzeko eta aztertzeko aukera eskaintzen digu19 Eta horixe izan da, zehazki, euskal hizkeren azterketa eta prozesamenduaren alorrean gure abiapuntua. Orain, lan hori oinarri hartuta eta lanaren emaitzak ikusita, euskalkiak aztertzen jarraitzeko gogoa eta beharra sentitzen dugu, gure ikergaia leku eta garai guztietako hizkeren azterketara zabaltzeko nahia. Horregatik, euskal sintaxiaren historia ezagutzeko aukera emango diguten baliabideak garatzea da orain ikusmiran dugun proiektua:
‎ditu hizpide. Diseinu parametrikoaren bidez, testuinguru desberdinetako ingurumen mikropolitika aztertu dugu, eta, hori oinarri harturik, arkitekturaren bidez adierazten saiatu gara, betiere hurbileko ikuspegia hartuta.
‎Haren liburua, I nomi di luogo della Sardegna (1987), isla osoko leku izenen bilketa bikaina da, oharrez eta argibidez ongi hornitua. Lan hori oinarritzat hartuta, islako gobernu autonomoaren Sardegna Territorio azpi erakundeak ehun mila leku izen inguruko datu basea ipini du kontsultagai Interneten. Toponimia handia eta txikia, objektu geografikoa zehazten delarik kasu bakoitzean
‎Teoria hori oinarri hartuta, euskarari buruzko liburu gogoangarri bat idatzi zuen: Le origini della lingua basca (Bologna, 1925).
‎Alabaina 1967an baieztatua du NBEk Ekialde Hurbilean bi auzo estatutan bizi behar dutela Palestinarrek eta Israeldarrek. Geroztik diplomatikoki egin diren urrats guziak ezinbesteko puntu hori oinarritzat hartuz gauzatu dira. Hori oro beharrondoko batez baztertzen du Donald Trumpek, dio Palestina guzia Israelek kudeatu behar duela, eta Palestinar guziek Israelen peko bizi dutela.
2018
‎Sail bakoitzean elkartu ziren, gogoetatzeko zein izan behar ziren beren arloan agroekologiari begira egin beharrekoak. Hori adostua izan da, eta orain behar duguna da hori oinarritzat hartuz berriz dinamizatzea talde horiek". Laborariez gain, iaz sortu zuten herritar taldea ere egonkortu nahiko lukete.
‎SOS Arrazakeriak gogoeta egin du migratzaileen aurkako estatuaren indarkeriari buruz, eta, lan hori oinarri hartuta, auzia jorratu dute Josu Chueca historialariak, Jeanne Rolande Dacougna ekintzaileak eta Oihana Barrios psikologoak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia