2015
|
|
Eta nola geratzen zaigu halako ziurtasunez ikusi ez dugun gauza bat? ?
|
Hori
nik ez dakit, Jaunaren egintzak dira: baina badakit egia dena, eta ziurtasun honekin geratzen ez denaren kasua, ez nuke esango nik arima osoa Jainkoarekin elkartzea denik, arimaren ahalmenen bat elkartzea baizik, edota Jainkoak arimari mesedeak egiteko dituen era askotarikoren bat.
|
|
5 Gure Jaunak arimak bekatu astunetatik ateratze
|
hori
nik eskatu diodalako, eta beste batzuk perfekzio handiagora ekartzea, askotan gertatu da. Eta garbitokitik arimak ateratzea eta beste gauza seinalatuak hainbeste dira Jaunak honetan egin dizkidan mesedeak, non, esango banitu, neure burua nekatuko bainuke eta baita irakur dezana ere; eta mesede hauek gehiago izan dira arimen osasunean gorputzen osasunean baino.
|
|
8 Egia da gaur Jaunarekin gozatzen egon naizela eta Haren Maiestateari kexua agertzen ausartu naizela, eta esan diot: , nola da hau, ene Jainko, zorigaiztoko bizitza honetan ni edukitzea gutxi balitz, zure maitasunagatik ontzat ematen dut, eta Zutaz gozatzeko oztopoa baino besterik ez den tokian bizi nahi dut, jan egin behar, lo egin behar, eztabaidatu, harremanak izan behar guztiekin, eta guztia daramat zure maitasunagatik, ongi baitakizu, ene Jauna, oinaze gorria dela
|
hori
niretzat, eta Zutaz gozatzeko ditudan bitarte txiki txikietan nola ezkutatzen zatzaizkit. Nola lotzen da hori zure errukiarekin?
|
|
Nola lotzen da hori zure errukiarekin? Nola jasan dezake
|
hori
niri didazun maitasunak. Nik uste dut, Jauna, posible balitz ni Zugandik ezkutatzea, Zu nigandik bezala, Zuk didazun maitasunaren arabera uste dut eta sinesten ez zenukeela jasango; baina Zu nirekin zaude, eta beti ikusten nauzu.
|
|
Kontra egitean ez zegoela erremediorik eta, ikuskariren bat ikus nezanean beti aitaren egiteko agintzen zidan, eta puiesak emateko, ziurtzat izan behar nuelako deabrua zela, eta horrela ez zela etorriko; eta ez izateko beldurrik, Jainkoak gordeko ninduela eta kenduko zidala beldurra. Niri horrek atsekabe handia ematen zidan; izan ere, nik Jainkoa zela baino besterik ezin nuen sinetsi eta, izugarria zen
|
hori
niretzat. Ezta ezin nuen desiratu, esan dudanez?
|
|
16 Niretzat ez zen inolako pozbiderik, deabruak hainbeste bider hitz egin behar zidala pentsatzen nuenean. Izan ere, otoitzerako bakardade ordurik hartzen ez nuenez gero, Jaunak elkarrizketan neure baitan biltzera eramaten ninduen eta, nik eragozterik ez nuela, berak nahi zuena esaten zidan eta,
|
horrek
niri min eman arren, entzun egin behar izaten nuen.
|
|
Etsipena eman zidaten guztiek; gaitz honetaz gainera, hetiko nengoela zioten.
|
Horrek
niri ardura gutxi ematen zidan. Minak ziren nekatzen nindutenak, gorputz osoan oinetatik bururainokoak zirelako; izan ere, nerbioetako minak ezin jasanezkoak dira, medikuek esaten zutenez, eta guztiak uzkurtzen zirenez gero, benetan oinaze latza zen, merezimendua nik neure erruz galdu ez banu.
|
|
Ahozko otoitz ugari egiten hasi nintzen eta guztiek Jainkoari nire alde eska ziezaioten ahalegintzen, Hura zerbitzatuko nuen biziera eman ziezadan. Baina oraindik ez nuen nahi hori moja biziera izaterik, Jainkoak ez zezala nahi izan biziera
|
hori
niri ematerik, ezkontzeak ere beldur ematen zidan arren.
|
|
8 Zalaparta handi haren erdian ez nintzelako poz pozik nengoela, Jaunak esan zidan ezergatik ere ez geratzeko joan gabe; gurutzea nahi nuenez gero, prest nuela ona, gurutzeari uko ez egiteko, adoretsu joateko, Berak lagunduko zidala-eta, eta joateko berehala. Nik nahigabe handia hartu nuen eta negar eta negar egiten nuen, nagusi izatea gurutzea zela pentsatu nuelako eta, diodanez, ezin nuen buruan sartu
|
hori
nire arimari ongi zetorkionik, ezta ez nuen nik hitzik ere aurkitzen horretarako.
|
|
16 Jainkoaren hitz hauek hain indartsuak izanik, ez bakarrik adimenak ulertu, adimenari berari argi egiten diote egia uler dezan, eta prestatu egiten dute borondatea egitez bete nahi izan dezan; horrela gertatu zitzaidan niri ere: ez bakarrik pozik onartu nuela, baizik eta hutsegitea izan zela iruditu zitzaidan
|
horretan
ni hainbeste atzeratu izana eta giza arrazoiei hainbeste begiratu izana, hain arrazoiz gain ikusi baitut Haren Maiestateak Ordena santu honen alde egin duena.
|
|
6 Baimena ekarri eta ni harantz abiatzekotan nintzenean, jakin nuen baimenean esaten zela etxea Komendadoreen mendean izango zela eta mojek haien obedientziaren pean izan zutela;
|
hori
nik ezin nuen onartu, Karmengo Andre Mariaren Ordena delako. Horrela berriro eskatu zuten baimena, hemen eta Beasen ez baitzen erremediorik.
|
|
17 Haserretu egin zen harekineta gainerako guztiekin, abitua utzi ondoren bere etxean zegoela ere haiek gorrotatzeraino; moja gaixoak oso kezkaturik zeuden,
|
horregatik
nik eginahalak egin nituen, prelatuei eskatuz, fundazioa handik kentzeko, Segovian beste fundazio bat eginez, geroago esango denez; hara igaro ziren, printzesak eman zien guztia utziz, eta hark ezer gabe onartzeko agindutako moja batzuk beraiekin eramanez. Mojek beraiek ekarritako ohe eta gauzatxoak eraman zituzten, bertakoak nahigabe handiz utzirik.
|
|
Artzapezpikuak asko laguntzen zien fraide oinutsei eta niri neuri ere idatzi zidan zenbaitetan maitasun handia erakutsiz. Ez zen nahiko izan
|
hori
niri neke handiak eman gabe uzteko, Jainkoak hala nahi izan zuelako. Bera pobretasuneko mojen monasterioen guztiz kontrakoa da, eta zuzen dabil.
|
|
Pena ematen dit hainbeste mojaz bete eta egoera ez konpontzeak. Aurten ordaindu behar dituen hirurehun dukat horiek behintzat saia bedi eman diezazkioten, eta Antonio Ruiz gaixoari diruak ez emateak (Malagónen ganaduekin irabazi behar baitu zer jana, eta ni gehiago emango dionaren bila ari naiz eta
|
hori
nire neba da, era berean berak ere irabazten badu ere, pixka bat erremedia dadin), benetan, kontzientziako kezka sortzen dit, hor gauzak nekez konpontzen direla ikusiz.
|
|
5 Gure aitaren gutunei ez diet azalik ipiniko, eta berorrenei azala eta bi edo hiru gurutze; hobe izango da bi, edo bakarra, asko baitira hor doazenak. Eta berorren agurgarritasunak abisu eman biezaio hari azalean ez dezala idatzi ezer, bai, ordea, berorren agurgarritasunak, eta berorrenak bere seinaleaz joango direla, eta
|
hori
nik ematen nituen baino disimulu eta taxu hobean izango da. Jainkoak nahi beza egia esatea, ongi dagoela esaten duenean, eta gera bedi Berarekin.
|
|
Jainkoak nahi beza horra hobeki iritsi izatea berorren aitatasunarenak hona baino, idatzi baldin baditu?, horra ongi iritsi den jakin arte ardura handiaz bainago. Hortik hona posta zerbitzua dagoela jakin dezan idazten dut hau orain eta ez diezaiola utz bide
|
horretatik
niri idazteari. Ongi nago, Jainkoari eskerrak, eta ahizpa Maria San Joserena ere sukarrik gabe dago.
|
|
Biziki poztu naiz gaur mandazain honen aukera izateaz, hain pertsona ziurrarekin hau egiten atseden pixka bat hartzeko; nik diotsot berorren aitatasunari, dagoeneko Sevillan dela pentsatzean, berorren aitatasuna hara itzul dadin izan duten presa kontuan izanik, oso kezkaturik nagoela, eta ikusten dut hain kezkaturik ez egoteko erarik hoberena bertan egotea zela; berorren aitatasunaren berri noizbehinka soilik izango dudala gogoratzen dudanean, ez dakit nola eraman behar den. Jainkoak erremedia dezala eta egin diezadala jende
|
horrengandik
nik berorren aitatasuna aske ikusteko mesedea.
|
|
Nik diotsot santua dela eta nabarmena batere ez, oso begiratua baizik.
|
Hori
nik neuk ikusia dut, eta liburuak baino besterik ere izan dezake bere esku. Hau neurekin dudanez gero, neure aita frai Domingorekin ez naizela gogoratzen dio.
|
|
12 Ni hemen pozik egotearen arrazoietako bat eta luzaroago egonarazten nauenetako bat hau da: hemen ez dela han zen santutasun sona haren memoriarik eta horrek bizitzen uzten dit, haizezko dorre
|
hori
nire gainera noiz eroriko beldurrez egon gabe, hain denbora luzea igaro baita hura ikusi gabe.
|
|
Eta garrantzitsua da haiek sinestea berak aipatzen dituen, agerpenen? kontu horrengatik,
|
horren bitartez
nik hartara eragin diodala pentsa ez dezaten, hain gezur handia izanik. Hala ere, nik diotsot berorren aitatasunari, hain beldur gutxi diedala haien mehatxuei, non Jainkoak ematen didan askatasunaz harri eta zur bainago; eta horrela, errektoreari esan nion, Jainkoaren zerbitzurako dela uste nuen gauza batean, ez Jesusen Lagundi osoak ezta mundu osoak ere ez zidala atzera eragingo, eta arazo honetan ez nuela nik inolako zerikusirik izan, ez asmo hori gauzatu dezan, ez gauzatu ez dezan.
|
|
8 Eta hor izan nintzenean ekarri zidaten jeneralaren agindua ere ikusi da hemen, eta agindu
|
horrek
ni etxetik irten gabe egotea soilik ez, moja guztiei ezartzen die debekua; horrela, dituzte bidali ama priore izateko, ezta ez dute ezertarako irteterik izango. Gure aitak duen egitekoa amaitzea, hondamen ikaragarria litzateke; bada, kanpotik fraide oinutsen agindupean izatea ez litzateke aski, komisario izendatzen ez badute; mojentzat eta niretzat izendatze hori bai izango litzateke aski, eta une batetik bestera horrela gera gaitezke.
|
|
Horrela ez balitz, ordea, gogorra litzateke, zortzi legoako itzulinguruagatik? mesede
|
hori
niri egin gabe uztea eta egun bat edo beste hemen atseden ez hartzea eta poz hau guri eman gabe uztea, ahizpa guztiek bihotz bihotzez itxaroten baitaude, nire nebaren bidez idatzi nionez; nire neba gaur abiatu da Madrilerantz.
|
|
Eta San Frantziskoko aita oinutsarentzat doana ere bidal beza berorrek pertsona ziurraren bidez, aita hori adiskide ona baitut. Beste
|
hori
nire nebarena da. Berorri eskatzen diot hara doanari emateko eta erantzun diezadala, eta berorri bidal diezadala, eta barka.
|
|
8 Gutun
|
hori
nire nebak ekarri zuen. Esan biezat berorren agurgarritasunak nola dagoen berorren anaia, oraindik ez baitit esan, eta bihar etorraraz beza hona norbait, aitor nazan.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin. Atzo idatzi nion zein zentzu oneko eta zein bareturik zeuden aita hauek, eta
|
horregatik
nik Jainkoa goresten nuela. Jakin beza oraindik ez zitzaiela irakurri agindu eta. Motu?
|
|
Ez beza nire aitak min hartu gauza hauek entzutean, berorren aitatasuna eta ni erantzukizun handiaz zamatuak baikaude eta Jainkoari eta munduari kontu eman beharra izango baitugu; eta maitasun handiaz diodala dakienez gero, barka diezadala eta egin eskatzen diodan mesedea, hau da, idazten dizkiodan gutunak jendaurrean ez irakurtzekoa. Kontuan izan beza ulertzeko era desberdinak izaten direla eta gauza batzuetan nagusiek ez dituztela beti hain argi esan behar gauzak; gerta daiteke ni hirugarren pertsona batez edo neure buruaz aritzea, eta ez da egoki izango inork jakitea, ez baita gauza bera neure buruaz edo berorren aitatasunaz edota beste pertsona batzuez aritzea, beste
|
hori
nire ahizpa bada ere; Jainkoarekin zer solas darabilkidan inork jakiterik nahi ez dudanez eta harekin ari naizenean inork eragozterik nahi izaten ez dudanez, gauza bera da Paulorekin nagoenean ere?
|
|
Eman goraintziak nire partetik eta esan badutela pozik egoteko motiborik Jainkoaz gozatzera joan delako; baina haren heriotza nahi izateaz ez du Beatrizek zertan pozturik; begira, ez dezala bekaturik egin halako burugabekeriaz. Mesede handia egin dit,
|
hori
niri hain zehazki idaztean, eta benetan poztu naiz hain herentzia ona dutelako. Uste dut berori ez duela estutu deabruak hor ni estutu ninduen herabetasunaz, izan ere orain ohartzen naiz bera zela, hemen neure betiko egoerara etorri bainaiz.
|
|
Jakinbezate gutun hau ikus dezatenek, nik, ahizpa Teresa Jesusenak, Sevilla hiri honetako Karmengo Amaren Ordenako moja profesadunak, aita txit agurgarri frai Joan Bautista Rubeo Rábena, aipaturiko Ordenako Jeneralaren, gorte erromatarrean egoitza duenaren, izenean eta oniritziaz eta harengandik dudan eskubidez Andaluzian eta Gaztelan aipaturiko Ordenako moja oinutsen fundatzailea naizenak, aitortzen eta ematen diedala neure ahala, eskubide aldetik behar den adinakoa, Ahizpa Ana San Albertorena aipaturiko Ordenako moja profesadunari, eta aita agurgarri frai Anbrosio San Pedrorena Almodóvar del Campoko Karmengo Amaren monasterioko bikarioari, eta biei batera eta bakoitzari banan, fundatzailea naizen aldetik, nire ordez eta izenean, onar dezaten aipaturiko Karmengo Amaren Ordenako moja oinuts horien monasterio bat Caravaca hiribilduan, San Joseren deituraz. Eta goian esandako arrazoiaren gainean eta aipaturiko egintzarako, onar dezakete monasterio hartarako emana dagoen errenta nahiz errentak eta eskritura haren bidez ematen dena, eta hartaz eta hango gauza bakoitzaz edozein eskribauren aurrean egin eta eman ditzakete hartarako komeni diren eta eskatzen zaizkien eskriturak, behar den indar eta finkotasunez; haiek egin eta eman bitzate
|
horretarako
nire izena sinaturik duten instrukzio eta oroitidazki baten arabera, eta hango edukia ezertan murriztu gabe. Eta guztiak balio beza nik neuk egin eta eman banu eta ematerakoan bertan egon banintz bezala, horretarako eta horri dagokionerako, nik neuk dudan ahalmen osoa eta zuzenbidean beharrezkoa dena ematen baitiet, administrazio libre eta orokorrarekin dituen eragin eta mendetasunekin, zerikusi eta loturekin, eta zuzenbidearen arabera hartzen ditut eta beteko ditudala hitzematen dut; eta horren berme jartzen ditut aipaturiko monasterioaren ondasun eta errentak, dituenak eta izango dituenak, eta hala behar balitz, uko egiten diet Justiniano eta Beliano enperadoreen legeei, eta Toroko Legeei, emakumeen aldekoak direnei, eta honetan ez dakizkidala balioko izan, azpian idatzirik datorren eskribauak ohartarazi baininduen haietaz, espresuki eta nahiarara.
|
|
Jainkoak kontenplazio egoera honetara ekarri dituen zuetakoak, esan nuenez, zuetako batzuk egoera horretan zaudete? saia zaitezte
|
horretan
ni hil nadinean, oso garrantzitsua baita. Egoera horretan ez zaudetenok ez duzue saiatu beharrik; saia zaitezte, ordea, liburu honetan esaten dena egiten, ahal den bide guztietatik irabazteko eta arretaz ibili, eskatu ondoren Jaunak eman diezazuen eta lagundu zeuen buruari.
|
|
4 Dena dela, Errege honen apaltasunagatik, nik, baldarra izanik, harekin hitz egiten ez badakit, ez da
|
horregatik
niri entzun gabe eta nigana etorri gabe geratzen, ezta ez naute kanpora botatzen ere haren zaintzaileek; izan ere, han dauden aingeruek ongi dakite nolakoa den beren Erregea, eta nahiago dituela artzaintxo apal baten arrunkeria hauek, gehiago baleki, gehiago esango lukeela ikusten baitu, oso jakintsuen eta letradunenak baino, arrazoirik dotoreenak ontzen badituzte ere, apaltasunez ez badoaz.
|
|
Bedeinkatua izan bedi, naizen bezalakoa izanda, onez hartzen nauelako! Esan dudan bezala, naturaz gaindiko otoitza dutenak saia bitez
|
horretan
ni hil ondoren; ez dutenek, ez dute zertan saiatu; saia daitezela hemen esaten dena egiten, eta utz diezaiotela Jaunari, bera baita eman behar duena eta ez dizue ukatuko bidean gelditu gabe azkeneraino iritsi arte eginahalak egiten badituzue.
|
|
11 Beharbada, barre egingo dute nire lepotik, eta hori argi dagoela esango dute, eta zuzen ibiliko dira; izan ere, garai batean ilun zegoen
|
hori
niretzat. Ongi ulertzen nuen arima nuela; baina arima honek zer merezi zuen eta nor zegoen haren barruan ez nuen ulertzen, nik hura ikusteko bizitzako huskeriekin begiak estaltzen nituelako.
|