Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 196

2000
‎Au bout du compte, bizian hilik sentitzen zela errepikatu dit. Harik eta hilkutxa horretatik ihes egitea erabaki zuen arte, bizitza ostera ere bere zainetan sentitzen zuela. Eta ihesaldi horretan gu sartzen gara:
‎Diskisizio hauek guztiak edonon izan daitezke baliagarriak, baina gurean, Euskal Herrian, gaurkotasun berezia dute, edota gaurkotasun hori ez dute inoiz galdu, eta aurreiritziz betetako panorama baten aurrean gaude. Batetik, artearen inguruko eztabaida eta debate guztiak ideologia politikoak oso baldintzatuta dauzka; eta, bestetik, eta beharbada era kezkagarriagoan, nolabaiteko pentsamendu bakarra eta" politikoki" zuzena gailendu zaio debate horri, eta beraz, gaur egungo arteari dagokion edozein debatetan oso zaila da pentsamendu bakar horretatik ihes egitea. Batez ere arte garaikideari dagokionean.
2001
‎Gure Herriarekiko, kalitatezko iraultza total hau proposatzen dugu gazteok. Ez duzuia sentitzen bizimodu tentel hau ankaz gora jaurtiki eta hippiek erosteko diren ugarte horretara ihes egiteko gogo bizirik?
‎Nolanahi ere, garai ilunetan bizitzea egokitzen zaie Anjel Lertxundiren nobela honen pertsonaiei, hau da, agintean daudenen gustukoak ez badira edozein huskeriagatik su emanda erre eta kiskaltzera zigortuak izan daitezkeen garaietan. Bizirik iraun nahi izanez gero ankerkeriari nola edo hala aurre egin behar zaionez, bistan da, bakoitzak ahal duena egingo du heriotza krudel horri ihes egiteko. Adi ibili beharra izango dute, ordea, zenbait herritar koldar agintari gupidagabeen salatari bilakatu direlako.
‎Hizkuntzak ezer izenda ez dezakeenean, denborak eta espazioak ere ezin dute ezintasun horretatik ihes egin. Hasierarik eta bukaera18 Gogora ditzagun objektuekiko zaletasunaz Nouveau Roman-i buruz esandakoak. rik ez dagoenean, zehazgabeko eremuan murgiltzen da protagonista.
‎Obsesio bihurtzen den ama horrek, bere hitzek, protagonista izutu egiten dute. Ama da determinazio guztien batura, eta nolanahi ere, hortik ihes egin nahiak hizkuntzaren mugetatik ihes egin nahia, deserosoa gertatzen zaion hizkuntza tautologiko horretatik ihes egin nahia adierazten du.
‎Ez dugu ahaztu beharikaslea ez dela aditua, eta askotan ez dakiela kontzienteki zer nahi duen, zer beharduen edo zergatik egiten dituen gauzak. Urteetan izandako ikas prozesuen inertziahor dago, eta horri ihes egitea oso lan nekeza da ikaslearentzat. Ezin zaio egunbatetik bestera bere ohitura eta usteak aldatzeko eskatu; are gutxiago, exijitu.
‎Horregatik, organismo bat ezin da mekanismo hutsera murriztu; bizidunak ez dira makinak, bizidun bakoitzaren banakotasuna ezin da adigai determinatuen bidez agortu; horregatik, ez dago Newton bat Biologian Fisikan badagoen antzera. Kanten iritziz, ahal den neurrian argipen mekanikoa erabiltzen saiatu behar gara, horrekin ezagutza irmoa lortzen baita, baina garbi dauka zenbait agerpenek aukera horri ihes egiten diotela. Beraz, judizio erreflexionatzailean oinarrituta helburutasun bat onar dezakegu, baina soilik zentzu erregulatiboan, organismo biziak nolabait pentsatu ahal izateko.
2002
‎Hain harrigarria ote da? Eta den dena goitik behera gobernatu behar horri ihes egiteko eskapadatxo bat baldin bada bere buruari barkatzen dion utzikeria ziztrin eta bakarrenetakoa?
Horri ihes egiteko aukerak, hala ere, ez dira bistakoak. Adibidez, ikasketak enpresen beharretara gehiago egokitu behar direla aldarrikatzen da enpresa mundutik.
2003
‎Penitentziaren sakramentuak, berriz, fededun bakoitzaren pentsamendu eta ekintzak ondo kontrolatua izatea dakar. Eta ezin zuen inork kontrol horretatik ihes egin, besteak beste nahitaezkoa baitzen urtero Pazkoan aitortu eta jaunartu izanaren agiria?" txartela"?, eta horretarako ezinbestekoa zen aurretik dotrina azterketa apaizarekin gainditua izatea. Herri misioen boterea, berriz, ezin da gutxietsi:
‎...z jartzea politikoki" inkorrektoa" da Euskal Herrian, eta beharbada baita arriskutsua ere, baina aurten, aspaldiko partez, komunikabideei esker, nolabaiteko sakontasuna nabaritu diot Durangoko Azokari buruzko debateari (batez ereEuskal dunon Egunkaria ri esker jarraitu ahal izan dugun debateari), eta nabaritu diot bereziki euskal kulturaren mundua beharbada" korrekzio" politiko horretatik ihes egiten hasia dela dagoeneko. Badago bidea, nolanahi ere.
2004
‎Bistan da, ordea, ez dagoela gaitasunik argudio mailan. (...) Ahultasun eta etsipen handia dago, eta egoera horri ihes egiteko, diskurtsoan sakondu beharra dago etsipenetik ateratzeko?. Elkarrizketa:
‎Pentsatu egin behar nuen, sakon hausnartu kontu hari buruz. Bazen afera horretan ihes egiten zidan zerbait, hala sentitzen nuen. Baina une hartan, irakasle juduaren etxean eserita, ezin nuen garbiro pentsatu.
2005
‎Baina nire adinera helduta, dudan traiektoriarekin, hori transgreditu nahian nabil. Nire Obabatik, Eatik, imajinario horretatik ihes egin nahian nabil. Lanean, amildegian, zaurian atzamarra sartzen laguntzen ez didan guztia zama da niretzat.
‎–Ez duk hire errua, gizakiok geure bidea zeukaagu eta ez zegok horri ihes egiterik. Luis hamaseigarrenari –esaten hasi zen atzamarra asko goratuz–, gaztea zenean azti batek esan omen zioan kontu izateko hil bakoitzaren hogeita batgarren egunarekin, eta berak jaramon egin zioan.
2006
‎Aspalditik, geroz eta kontsumitzaile gehiagok elikagai horiek aurretiaz eskuratzea, erabaki du prezioen zurrunbilo kezkagarri hori ihes egiteko.
‎Angustia egoera, inpotentzia eta ezerezkeria sentimendua, eta bereziki hil ondorengo patuaz daukagun duda, edonori ia jasanezina gerta dakiokeen aldartearen osagaiak dira(?) Noragabetasun egoera horretatik ihes egiteko balizko bideetako bat, kalbinismoan horren nabarmen agertzen den bereizgarri hori da, hain zuzen: jarduera frenetikoa eramatea eta zerbait egiteko joera konpultsiboa.
‎Isilik geratu dira. Antonio nabarmen urduri dago, zulo horretatik ihes egiteko irrikatzen. Badaki jakitera etorri dena.
‎Inork ezin zion argizko begirada horri ihes egin. Inork ezin zuen bizi begi biribilaren argia erabili gabe.
2007
‎Hortik aurrera, zentzu oso desberdineko bi bide egiten ditut: batetik Anaren bidaia, ulertzen ez duenetik eta beldurra duen horretatik ihes egiteko eskubidea duen neska gaztea; eta bestetik denboran eginiko bidaia, non hainbat eszena agertzen diren (metaforak, ametsetan bezalako irudikapen sinbolikoak), emakumeak normalean gizonaren eskutik biolentzia jasan duen momentuena. Sintesi lan handiko bilduma da:
2008
‎Nola biloba Ez, ez, niretzat da, betidanik jarraitzaile izan naiz eta.Emakumeek, berriz, beraientzat egin ziren berariazko produktuen aldera jo izan dute gehienbat: Florita, Mari Luz, Esther... Istoriotxoen marrazkilarietatik, gizonezkoak ehun badira, emakumeak zazpi edo zortzi baizik ez dira izan, ez dakit zergatik.Politikoki zuzen den horri ihes egiten al diozu. Politikoari egiten diot ihes, moda ez dudalako gidari izatea nahi... Marrazkietan bezain zorrotza al zara egiazko bizitzan. Nahikoa, bai.Marrazkietan ene buruari asko exijitzen diot, baita zehaztasunik ñimiñoena ere... Baita eguneroko bizimoduan ere: hutsarekin kezkatzen naiz beti.Andreak esaten dit:
‎Beste batzuek, aldiz, keinu eta imintzioekin adierazten dute tentsioa, oihuka madarikatzen dute, klaxona jo eta errei batetik bestera dabiltza, ataka horretatik ihes egiteko saialdi antzuan.
‎Eta jende horrengandik ihes egin nahian treneko tabernatxora jo du. Bagoira oldarrean eta itsu samar sartu da; gero, berriz, mahaitxo batean jesarrita bestelakoa iritzi dion emakume bat ikusi du, lasai antzekoa, jendea begirada samurrez arakatzen dabilena.
‎berezi sentiaraziko dituen une bat, gertakari bat. Batzuek ezin izaten dute gehiago itxaron eta burugabekeriaren bat egiten dute, hurkoa hiltzera irits daitezke, arrunkeria horretatik ihes egitearren, jarraitu nuen eta, argiak itzali ondoren, Orlan artista frantziarraren bideo bat abiarazi nuen.
‎NARRATZAILEA Alkoholismoa da egoera deseroso horri ihes egiteko askok bilatzen duten sendabidea.
‎Hala ere, kontrakoa gertatzen da: co2 a xurgatzeko gaitasuna gutxituz doa, eta horrek ihes egiten du atmosferara. Frantziako eta Estatu Batuetako ikertzaileek joera bat aurkitu zuten azken 20 urteetan iparraldeko ekosistemetan CO2 gehiago metatzeko, eta horrek pentsarazi die karbonoa xurgatzeko epea laburtzen ari dela.
‎Kalkuluen arabera, 250.000 pertsona inguru joaten dira egunero geltoki horretatik. “Mundu guztiak sortzen du beroa (…) leihoak ireki eta bero horri ihes egiten utzi beharrean, aireztapen sistemaren bidez jaso nahi dugu”, adierazi zuen Sundholm ek. Gizakiek sortzen duten beroa ura berotzeko erabiliko da, eta gero eraikin berrira eramanen da.
‎Segurtasun falta Afrikako biztanleriaren ia %50 erabateko pobrezian bizi da. Leku gutxi daude egoera horretatik ihes egiteko. Kontinente osoan baino ekonomia osasuntsuago bati esker edo gobernuz kanpoko erakundeetako lankide eta langile lekualdatuen ahaleginari esker irauten dute.
‎Nola da posible mende laurdena bete duen utopiak bere horretan jarraitzea? Hala Bedi zein Gaztetxea gune askeak direlako, gure gizarte honetan nagusi den kontsumismo basati eta desinformazio ustel horretatik ihes egiteko zirrikitu bat irekitzen digutelako. Biak izan direlako eta oraindik ere direlako, herri mugimendua indartu eta kaleratzeko tresnak.
‎Azken hilabetean, eta garaipenik lortu gabe, balantze hori asko itsustu da. CAIk garaipen bakarreko aldea du jada jaitsierarekiko, eta ez du aurkari aproposena hartuko gaur dinamika txar horretatik ihes egiten saiatzeko.
‎Kanpaina xumeak, jostailu konpainia handiek prentsan, eta bereziki telebistan, egiten dituztenekin alderatuz. Eta zaila da bonbardaketa horretatik ihes egin eta beste jostailu mota bat erostea, batez ere denda gehienetan, oraindik ere, neska mutikoentzako jostailuak emakume eta gizonen rolik tradizionalenen adibide direnean; arrosaz jantzitako printzesak neskentzat, Action Man ak mutilentzat, makillaje jolasak neskentzat, autoak mutilentzat eta abar. Gainera, oso agerikoak izan litezkeen adibide horiekin batera, askoz sotilagoak diren beste hamaika aurki ditzakegu, opariak arretaz erosi ezean oharkabean pasatzen direnak.
‎Ez dugu eztabaida purista edo sektariorik egin nahi. Ezkerraren joera izan ohi da eztabaida oro haustura edo zatiketa batekin amaitzea, eta guk errealitate horretatik ihes egin nahi dugu. Ukaezina da Ezker Batuaren barruan elkarbizitzeko zailtasunak ditugula, egungo ildo politikoarekin ez dugulako bat egiten eta uste dugulako alderdia bere printzipioetatik urrundu dela, baina ez dugu mugimendu sektario bilakatu nahi.
‎Bizitzaz gozatu. Hor goiko eraikin itsusi horri ihes egin. Anoetatik barna hartu dut.
‎Horregatik, adixkide irakurlea, ez zara harrituko, zenbait aldiz bizi eztiago batetarat aldegin nahi izan badut, nik ere, iduripenezko mundu hortara ihes egiteko. Nahi baduzu Balitzanen itzuli bat egin, zato nerekin.
2009
‎Informazioaren teknologiak bete betean sartu dira jende askoren bizimoduan, eta bibliotekek ere ezin diote horri ihes egin.
‎Krisi ekonomikoa beste mintzagairik ez dute aspaldian egunkari, telebista eta irratiek, eta ia ezinezko bihurtu da horri ihes egitea.
‎Ez da, beraz, inoiz guztiz galdu. Eta Gandiaga hein batean iragan horri ihes egin nahita ari bazaio ere, bera da barne barnetik nagusitzen zaiona. Hori Gandiagaren obra atzekoz aurrera irakurriz hobeto atzematen da.
‎Ez zuen gehiago kezkatu beharrik, ez zuen zama harenik luzeagoz jasan beharrik,, bukatu da, Joseba, bete dituzu garraioak, beste bostehun dolar kobratu ondoren libre zara. Lantoki hori utzi, sare horretatik ihes egin eta hiru hilabetetarako adina diru baduzu beste lan bat aurkitzen saiatzen zaren bitartean?, zioen bere baitan,, baina Euskal Herrira, etxera, noiz itzuliko ote naiz. Noiz ikusiko ditut berriz Ezkurrako mailoak?
‎Nagusiek, hanka jasoarazten diete menpeko kideei, genitalak aztertzeko. Ez dago ohitura horri ihes egiteko aitzakiarik.
‎91 Hernaniko Kronika egunkaria zen baieztapen horri ihes egiten zion salbuespen bakarra. Egun ere lanean dihardute Kronikakoek.
‎Saria pozik jaso du, baina baita zalantza batzuekin ere: Testua idatzi orduko, konturatzen da idazlea testu horrek ihes egiten diola eskuetatik, idazle egingo duen testu hori amaitu duen unean uzten dio idazle izateari. Idazlea ez da idazle ez aurretik eta ez ondoren, baizik eta idazten duen unean.
‎Contadorrek azaldu zuenez, etengabeko erasoei erantzuten ari zela, behar bezala jatea eta edatea ahaztu zitzaion. Nahiz eta oso zaila izan, atzoko etapan eraso egiten behin eta berriz saiatu zen Alberto Contador, etapa bukaeraraino, baina Luis Leon Sanchezek bikain kontrolatu zuen Madrilgo Pintoko jokalariari ateratzen zion denbora, eta ez zuen maillot horia ihes egiten utzi. Horrela, etapa esprintean erabaki zuten Katushako Antonio Colomek eta Astanako Alberto Contadorrek, eta azkarrena Katushako espainiarra izan zen.
‎Kanpotik Euskal Herrira joanez gero, posible da nahasketa izatea, baina benetan zaila dena euskal herritarren artean ligatzea da. Horregatik ihes egitera aholkatzen dut?.
‎–galdetu nion?. Zergatik nahi dute batzuek hiri horretatik ihes egin eta beste batzuek han geratu. Hori jakinez gero, aurrerapauso handia emango genuke.
‎Gurpil horretan mugitzen da erlijioa, eta gurpilean sartzeko atea dualismoa da. Dena den, aztertuko ez ditugun irtenbide desberdinak daude gurpil horri ihes egiteko. Eta irtenbiderik onena,, gurpilean ez sartzea litzateke.
2010
‎Bere atzetik Sergio Roman hernaniarrak tartea zabaldu zuen eta atzetik sei bat korrikalarik osatu zuten multzoa, baina ez ziren gai izan bigarren sailkatuarengana gerturatzeko. Romanek ere ezin izan zuen David harrapatu eta irabazlearengandik 15 segundura iritsi zen helmugara.Eta podiuma osatzeko, hirugarren postuan, Yeray Varela oñatiarra sailkatu zen, seiko multzo horretatik ihes egin ondoren.Emakumezkoen lasterketari dagokionez, Pili Bodegas Lasarte Orian bizi den Donostiarrak garaipen erraza lortu zuen, 10.000 metroak 38: 09 denboran bukatuz. Helmuga puntuan bi minutu, 40: 09, kendu zizkion Irungo Jaione Galdos bigarren sailkatuari.
‎Aginte horretatik ihes egiten ahalegintzen dira protagonistak: iraultza txikiak dira posible diren bakarrak?
‎Serranok gizartean ematen ari den aldaketa nabarmena azpimarratu du, indarkeria mota hori gero eta gehiago arbuiatzen ari den indarkeria delako; eta baikor agertu da sentsibilizazio kanpainek emakumeak anima ditzatela indarkeria espiral horretatik ihes egiten.
‎Beste pertsona batzuen kasuan, ostera, ia poztu nintzen heriotza gertu zeukatela jakitean, esaterako malformazio izugarriak zeuzkan mutil itsuaren kasuan. Horrela, behintzat, bizimodu miserable horri ihes egingo dio eta, beharbada, egoera hobe baten birjaioko da.
‎Erantzun diote iraultza domestikoa eta harremanetakoa hobesten direla helduaroan, eta letra larriz idazten den Iraultza horretatik ihes egiten dela, oro har.
Hori ihes egiten ez badut.
‎ITXASO. Entzuidazu, guapo... Bueno, azken horrek ihes egin dit. Baina, entzun... zuk benetako sorgin batengana joan behar duzu begiko hori kentzera.
‎Hazkunde erritmoei buruz, Ako errenta Bkoa baino azkarrago hazten bada, A herrialdeko kanpo eskaria (etaberaz B herriko produktuen eskaria) gehiago haziko da eta horrek B moneta apreziatuko du. Azkenik, igurikimenek oso paper garrantzitsua jokatzen dute kanbiotasetan eta, adibidez, nazioarteko eragileek inflazio arriskua antzematen baduteherri batean, herri horretatik ihes egingo dute eta ihes horrek depreziazioa areagotubesterik ez du egingo.
‎Izan ere, artean museoa instituzio zaharkitua, mugiezina, kanonikoa izan ohi da; zentroa, aldiz, berritzailea, apurtzailea, momentuan momentukoari dedikatutakoa, beti aurrera begira izateaz harrotzen da. Zergatik orduan museora itzuli, horrenbeste urtez horretatik ihes egiten saiatu bagara?
‎Hori da Rubalcabaren estrategia. Ikusi behar da ezker abertzaleak presio horri ihes egiteko gaitasunik duen, eta benetan gai den alternatiba bat gorpuzteko. Hori egingo balu, emaitza historikoak lortuko lituzke, eta botere esparru oso garrantzitsuak.
2011
‎sasoia, edertasuna? Futbolak ere ez dio joera horri ihes egiten: aurpegi berriak eskatzen dituzte zaleek, etengabe, eta arreta pizten dute gazterik nabarmentzen diren jokalariek.
‎Erbestea aipatu duzu. Guatemalan artista konprometitua al zinen modu horretan ihes egin behar izateko?
‎Eta guzti honen ondoren, ondorio logikoa eta zentzuduna estatu horretatik ihes egitea dirudienean, hara non kontrako ondorioa ateratzen duen Iriondok: –Baina ez dute desilusioa hedatuko.
‎Gauzak horrela, EITBk ez dio sistema horri ihes egiten. Telebistak, erakundegisa, eta programek, «betetzaile» gisa, beste hedabide batzuekin bat egiteko beharraizan dute; horien artean nabarmentzen ditugu Internet eta telefono mugikorra.
‎esperientzia distortsionatzeko eta porrot iturri izan den aurresate sozialen batekin kongruente bihurtzeko ahalegin jarraitua. Bere konstruktu sistemak porrot egin duela onartzeak egoera deseroso batean utziko luke pertsona; egoera horretatik ihes egiteko erabiltzen du etsaitasuna.
‎Eskizotipiko indiferenteak modu apatikoan funtzionatzen du eta azkenean hutsa sentitzen da; hustasun sentimendu eta existentziarik ezaren sentimendu horri ihes egiteko murgiltzen da jarduera frenetikoan. Horrela, despertsonalizazioari aurre egiteko jarduera frenetiko eta hiperaktiboari ekiten dio eskizotipikoak.
‎Nortasun obsesibo konpultsiboaren nahastea dutenekin sarritan erabiltzen den terapia teknika Erakutsi, Erantzuna Prebenituz da. Beldur obsesiboa edo barne herstura sorrarazten dioten egoerak erakusten zaizkio pertsonari, eta eragotzi egiten zaio egoera horretatik ihes egitea edo erantzun konpultsiboak ematea. Egoeraren erakusketa pertsonaren ingurune naturalean egin litzateke, erantzun konpultsiboak emateko desira gainditzen lagunduko dion terapeutaren laguntzaz.
‎Arrakasta gabezia horri ihes egiteko beste bide bat arazoa ukatzea, harroxko jokatzea eta arazoaren errua besteei jaurtikitzea izan daiteke. Beren buruak guztiahaltsutzat hartzen dituzte, lagunak egiteko arazorik dutenik ukatu egiten dute.
‎burtsara ateratzea (Bankiak eta Gizalegezko Bankuak egin duten apustua), kapital pribatua lortzea (arrisku kapitaleko funtsen bidez, besteak beste) edo Estatuari laguntza eskatzea. Oro har, erakundeek azken aukera horretatik ihes egiten dute. Estatuan esku hartuz gero, kudeaketaren kontrola eta erabateko boterea galduko dira.
‎Batzuetan, klausula kaltegarriak daude, eta horiei aurre egiten uzten zaie gaiari buruz ezer ez jakiteagatik. Edozein inbertsiok arriskua dakar eta, horregatik, ez da alde horretatik ihes egin behar. 9 Negoziatu aldaketak egiteko Aurretik landu ez diren gaiei buruzko klausula kaltegarri edo arraroren bat badago, hobe da unean bertan negoziatzea aldaketak egiteko.
‎Biek, ordea, porrot berera eraman ninduten, eta kostata ari naiz ikasten: erlijioak bere berea duen sublimaziozko eskema horretatik ihes egiteko, heroitasunak, inon egotekotan, bizitza arruntaren nukleoan behar du egon. Nabarmendu gabe bizi; ihes egin farfailari; eta hiltzeko orduan, ni bertan kabitzeko moduko lur puska baten pagotxa eskertu...
‎Baina beste sentipen bat ere izan nuen gau hartan: nazio euskaldun horretatik ihes egin beharrak, eta sekula gehiago hara itzuli ezinak, sortzen zidan nahigabea. Ez dakit nola esango ote zaion euskaraz herritik urrun egoteak norbere barruan sortzen duen minari.
2012
‎Zer esana badugu hitzetan eta musikalki ere. Askotan esan digute zer musika egin behar dugun arrakasta izateko, edo zer esan gure hitzetan, eta guk horri ihes egiten diogu. Jendeari ere horixe egiteko aholkatzen diogu gure musikaren bidez.
‎Oroimen objektiboa lantzea morrontza psikologikotik askatzea da, zeure nortasuna eta jokabidea zaintzea, bakea erakartzea eta barreiatzea, egoerak baloratzen jakitea. Horregatik ihes egin behar da baloreetatik, zutabe tinko eta mugiezin gisan ez dutelako bizitzarentzat balio.
‎Baina sukaldeko parrilla, eltze eta lapiko erraldoiak, okela zatiak burruntzietan biraka eta beste hainbat xehetasun azalduko banitu, agian nekez sinetsiko lidakete; edo behintzat, ahobero samarra naizela pentsatzeko joera izango luke kritiko zorrotzak, sarri izaten baita bidaiariek horrela jokatzen dutelako susmoa. Salaketa horri ihes egitearren, beldur naiz gehiegi joan ote naizen beste muturrera; eta liburu hau Brobdingnageko (hauxe da erresumaren ohiko izena) hizkuntzara itzulia izatea eta hara eramatea gertatuko balitz, Erregeak eta jendeak izango lukete kexatzeko arrazoirik, gauzak faltsutuz eta txikietsiz irain egin diedala esanez.
‎Euskal itzulpenarenhistoriako itzulpen asko, hain zuzen ere, euskararen garbitasun eta jatortasuna frogatzeko egin izan dira; Juan Antonio Mogelen Versiones bascongadas hartako demostración práctica de la pureza, fecundidad y elocuencia del idioma bascuence gogoratzea besterik ez dago. Miranderen itzulpenek eta intertestualitate jokoek, aldiz, guztiz bestelako zerbait erakutsi nahi dute, alegia, ez dagoela hizkuntza edota literatura garbi edo kutsatu gaberik, ezinezkoa dela historian zehar garatzen eta harilkatzen joan diren joera literario desberdinez osatutako sare konplexu horretatik ihes egitea; irakurlea, irakurtzen ari den lanaren idazlea eta itzultzailea bezala, ezinbestean dagoela harrapaturik literatura den sare erraldoi horretan.
‎1 Puntuazioak (eta bigarren graduko puntuazio markek areago), idazlearen sortzailetasuna dela bitarteko, arauzkoa den horretatik ihes egiteko zirrikitua eskaintzen dio Mitxelenari (ikusi besterik ez dago etengabe aipatuz joan garen puntuazio marken txandakatzeak edo aldizkatzeak). Puntuazioa ez baita, ortografia bezala, guztientzako baliagarri den araudi batean bil daitekeena (Cassany 1993, 2007, Arrieta 1997, Figueras 2000, 2001).
‎Familiari dagokionez, halaber, begirada dimentsiobakarra ez dator bat ikerketa honetan aurkitu dugunarekin. Familiak erreprodukzio lanak etengabe egiten dituela ondorioztatu dugun arren, funtzio horri ihes egiten dioten beste hainbat fenomeno ere topatu ditugu. Esate baterako, atentzioa eman digu itxuraz oso antzeko egoeran dauden familiek estrategia ezberdinak eraikitzea eta, halaber, itxuraz egoera ezberdinean dauden familiek antzeko estrategiak ekoiztea.
‎Gure eskumuturreko erlojuaz gain, erloju biologiko bat dugu gure gorputzaren barruan, baina ez dugu ikusten. Eta zakurrak ez du erritmo natural horretatik ihes egiten. Ordua aldatzeko finkatutako egunetan, urtean bitan, erlojua aurreratu edo 60 minutu atzeratzen da.
2013
‎Lehen poema liburuaren bide saria nonbait. Baina zaila da oso «topikokeria» horri ihes egitea oka egiteraino erabiliak diren gaiak aukeratu badira. Hala ere, titulutik bertatik saiatu da Esteban topikoa saihesten, ezohiko begirada erabiliz eta berrizendatzeari bataioaren indarra emanez.
‎Gerta dakigukeen txarrena hiltzea bada eta horri ihes egiterik ez badago, zeren beldur izan behar dugu?
‎Berak, ministro moltsero zelarik, galdetua zuen lege berri bat, ontasunen araberako zerga berezi baten ezartzeko. Eta horra non bere ontasunetarik zati on bat gordetzen zuen Italian, zerga horri ihes egiteko! [?] Guk lañoki gure urhe guzia eman ginion.
‎XX. mendeko euskal literaturari dagokionez, eredu historiografiko nazionalaz gaindiko proposamena Joseba Gabilondok (2006) eskaini digu Nazioaren hondarrak: euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak liburuan, non alegoria nazionalaren generoa auzitan jarri edo genero horretatik ihes egiten duten diskurtsoak eta euren subjektuak dagokien duintasunaz aztertzen dituen, historia postnazional batek eskatzen duen ahots aniztasunari lehentasuna emanez. Oraintsuago euskal literaturaren historiaren tarte zabalago batera hedatu du Gabilondok bere proposamena, Saizarbitoriaren Martuteneeleberriak eragindako hausnarketaren haritik:
‎Gauza guztiek lurrera erortzeko joera dute, baina gizakiak eraikitako eraikin, zubi eta bestelakoek logika horri ihes egiten diote, erori gabe mantentzen baitira. Zergatik gertatzen ote da?
‎Las hasierako seinaleak eta ohikoenak egarria (polidipsia) eta gernua (poliuria) handitzea, apetitu aseezin sabel puztua (distentsio abdominala), ahultasuna edo apatia eta sintoma dermatologikoak, hala nola alopezia eta azalaren lodieraren galera. Bestalde, txakurra ahul egon daiteke, eta horregatik ihes egiten du ariketa fisikoa. Sintomatologia hori edo sintomatologia horren zati bat erakusten badu, gomendagarria da berehala albaitariari galdetzea. Txakurren Cushing en sindromea:
‎Ez dago bizi duzun horretatik ihes egiterik.
2014
‎Egoera horretatik ihes egiteko, edozer egiteko prest egongo da Maya. Hala adierazten du filmeko izenburuak berak:
‎Bai, une batean jendeak jakin zuen Montoriko apaizetxean gatibu zegoela Beilh kontsula! Eta abenduko gaualdi hotz batez, egoitza horretatik ihes egitea lortu zuela.
‎lehena, Izkok, Arangurenek eta Iturrek egindakoa, eta azkena, Araizena. Bietan harilkatu zen egungo botere erregimenaren kritika eta eredu horregatik ihes egingo duen bestelako sistema baten aldarria, erabakitzeko eskubidean oinarritua. Labrit pilotaleku denez, erregimenaren kritika egiteko metafora gisa erabili zuen Araizek:
‎...iristera behartu nauten arte, non larrugorritan gelditzen ari baita nire elbarritasuna edozein motatako harreman finko oso eta osasuntsuetarako eta non egiaztatzen ari bainaiz nire heldutasuneko harreman aipagarri guztiak31 eraikitzeko modua nagusi morroi egitura guztiz desorekatuan oinarritu izan dela beti, irakurri ditudan teoria feministako liburu guztiak gorabehera ezin izan diodala dikotomia horri ihes egin inoiz, batzuetan ugazaba eta besteetan morroi, baina gehiegikeriaz beti:
‎Idazle guziei inposatu zaie horrengatik. Ez zara idazle horri ihes egiten badiozu kasik. Gure gai unibertsala da.
Horregatik ihes egin nuen.
2015
‎Ispilu batean nire burua ikusten dudan bakoitzean, ordukoak etortzen zaizkit burura. Ezin diot eraso horri ihes egin". Gizarte Segurantzak, gainera, uko egin dio behar dituen ebakuntzak ordaintzeari.
‎Bera bare dago, edo isil behinik behin. Umeak bahitu dizkiotenen helburua gorrotoaren hazia umeen bihotzetan erein ez dadin izan bada, ez dute etsaiek beren helburua lortuko, emakumeak barruan gorde baitu hazi horren eskukada bat, eta ezpainak josi ditu hari ikusezinez, gorroto horrek ihes egin ez dezan. Horrela, emakumearen isiltasuna ongarri, barrualdean ernetuko da hazia, erraietan.
‎Eta horrela, ez zaituzte aspertuko ezta kalterik egingo ere; izan ere, ez litzateke kalte txikia izango hizkera berria hitz egiten hasi beharra; denbora guztia horretan joango litzaizueke. Eta arimarentzat zein kaltegarri den ezin duzue jakin nik bezain ongi, neuk ikusita baitakit; izan ere, bata ikasi orduko bestea ahazten zaio, eta azkengabeko egonezina da; eginahalak egin behar dituzue, bada, horretatik ihes egiten. Bada, hastera goazen bide honetan ezer baino gehiago komeni dena, arimako bake eta sosegua da.
‎Aipagarria da 2011 urtearekin alderatuta genero indarkeriatik atera direnen kopurua: emakumeen %77, 6k eta 2011n %72, 48k indarkeria horretatik ihes egin dute. Gainera, 10 emakumetik 9k isiltasuna hautsi dute eta egoera horretako norbaitekin hitz egin dute, nahiz eta emakumeen %26, 8k bakarrik izan duten Polizia edo Justiziaren egoera salatzen.
‎Orduak eman ditugu hizketan, gauari hortzaka txikiak kenduz, itsasoaz eta irlez berbetan, batik bat, eta irletan bizi diren biztanleen buruaskitasunaz; nola giza jendearen konpainia premia samur eta patetikoaz, hala premia horri ihes egiteko ditugun baliabide urriez.
Horregatik ihes egiten didazu?
2016
‎Iruñeak badu gauza on bat, halere: badituela kutsadura horri ihes egiteko tokiak. Arga ibaiaren ondoko parkea da horietako bat.
‎Udaletxeko ganbaran egingo dute emanaldia, elementu gutxirekin, eta publikoarengandik gertu. Kontrolaezina dirudiena kontrolatu nahian ariko dira, harrapatuta dauden sare horretatik ihes egin nahian. Eta zuk, kontrolatzen al duzu?
‎Erakundearen iritziz, zailtasun horiek baliatu nahi dituzte Espainiako Estatuak eta EAJk, ezker abertzalearen oinarrietan kontraesanak sortu eta nahastea areagotzeko. «Amarru» horri ihes egin, eta gaia berraztertzearen alde egin du.AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari, berriz, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa zatitzeko ahalegina leporatu dio. ETAk argi utzi du ez duela AEM babesten, eta nabarmendu du presoen auzia desblokeatzeko neurri bat bera ere ez duela proposatu.Iganderako atxikimenduakEuskal presoen testuinguru horretan, EH Bilduk eta EH Baik bat egin dute 1.500 euskal preso, iheslari eta deportatu ohik iganderako deitu duten manifestaldiarekin.
‎Hango bizi erritmo lasaiak on egingo lidakeela dio eta zoriontsu izango ginatekeela, maitasuna presaka egin eta nekaturik ohean sabaiari begira etzanda geratzen garen bakoitzean. Berarekin biziko banintz, gero eta sarriago aipatzen didan Brasilgo uharte horretara ihes egingo bagenu, berehala aspertuko ginateke, baina oraindainokoan bezala, astean behin edo gehienez ere bitan elkarrekin egonez, apenas asetzeko astirik dugun.
‎soldata batek eraitsiko al lituzke kartzela horretako murruak? Etxetik kanpo lan bat bilatzea da presondegi horretatik ihes egiteko bide errealista bakarra.
‎Adibide esanguratsua da lehen ere aipatu dugun Margaret Garnerren istorioa. Esklabo horrek ihes egin zuen, eta, esklabo ehiztariek harrapatu zutenean, alaba hil zuen, eta bere buruaz beste egiten saiatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia