Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2001
‎Espezialistek tximista pantaila baten bidez jarraitzen dute prozesua. Pantaila horrek esku hartzearen gorabeherak ikusteko eta zehaztasunez gauzatzeko aukera ematen du. Kateterra kaltetutako eremura iritsitakoan, stent a askatu eta aortaren barruan zabaltzen da, eta, hala, hormaren erorketa modu eraginkorrean zigilatu eta gaixoaren arazoa konpontzen du.
2003
‎Neurri hori Europako Batzordeak duela gutxi proposatu du. Aldi berean, eta Italiako tuneletako arduradunek Europako auto gidarien klubek (Europan 40 milioi automobil gidari eta bidaiari baino gehiago ordezkatzen dituzte) bisita egiteari behin eta berriz uko egiten diotenez, RACEk ere eskatzen du Bruselak gai horretan esku hartzeko, subsidiariotasun printzipioari jarraiki, eta tunelen segurtasuna eta Europako herritarren joan etorriak hobetzeko. Arriskua hautematea Estatistikek erakusten dutenez, tunel baten barruan ibiltzea seguruagoa da errepide irekian ibiltzea baino (istripu gutxiago izaten dira), baina gidariek kontrako iritzia dute, Real Automóvil Club de Catalunyak (RACC) 2002an egindako inkesta baten arabera.
2004
‎Mike Davisek aztertu duen panorama gordin honen datuekin garbiago ikusten da eskema zaharkituekin proposamenak egin nahi dituzten hainbat politikari, pentsalari eta aktibistaren desfasea. Aurreikusita ez zegoen bezalako mundu bat etorri zaigu gainera, eta horretan esku hartzeko tresnak ez ditugu erraz aurkituko. Ezkerrak, esate baterako, historian zehar hirietan aurkitu du bere proposamenentzako entzulea, baina hiritartze mota berri honek ez du horrela funtzionatzen.
‎Plaza nagusian egoteko aukera opa genion guk euskal kulturari. Haatik, kultura normalduen merkataritza plaza horretan esku hartzeko zer baliabide dauzka euskal kultura apalak. Joxe Manuel Irigoienen esanetan lehia ankerra baitauka hor gure kulturak auzo kultura hegemonikoen aldamenean:
2005
‎Azalduko dugun kontzepzio linguistiko berri honen hurrengo ideiak, bigarrenak," pentsamendu eta hizkuntzaren" arteko sakoneko erlazioa azpimarratzen du: ...ratzailea da" eta, zentzu honetan, ez da soilik gizakien arteko komunikazio tresna bat, baizik eta baita ere" bakarrik dagoen gizabanakoaren pentsatzearen ezinbesteko baldintza" 84 Pentsatzea, beste gauza askoren artean, kontzeptuak osatzea eta irudiak ekoiztea da, alegia, subjektuari objektu bezala itzultzen zaizkion adigaiak sortzea, eta hau ez da posible hizkuntzak prozesu mental horretan eskurik hartzen ez badu. Azken finean, gizakia bere izaeran eta bere humanitatean zehazten du hizkuntzak, hau da," hizkuntzak gizatasunaren naturan bertan hartzen du parte" eta, honengatik," bere ekoizpenak gizatasun horren barne behar bati erantzuten dio" 85 Honek ez du esan nahi, ordea, hizkuntzak pertsonen arteko harremanetan jokatzen duen papera bigarren mailakoa denik; alderantziz, pentsatze eta hitz egitearen arteko korrelazioak berak agerian uzten du, garbi gainera, gizakiaren barne izaera berez dela komunikatiboa.
2006
‎EAEko hiru lurralde autonomikoetan egindako ikerketaren arabera, 100.000 biztanleko miokardioko infartu akutuak 100,6 hildako eragin zituen gizonezkoetan eta 36,7 emakumeetan, 24 urtetik gorakoen artean. Eta larrialdi horretan esku hartze bizkorra ezinbestekoa da gaixoaren bizitza salbatzeko, edota bihotz arnaseko geldialdiak ekar ditzakeen ondorio larriak gutxiagotzeko. " Fibrilazioan irauten duen minutu bakoitzeko, pertsona batek bizirik ateratzeko dituen aukerak %10 gutxitzen dira.
‎Aipatu epe-muga igaro ondoren, Fiskaltzari igorriko zaizkio halakoak horien instrukzioa egiteko, hiru egun baino gehiagoko eta hamar egunerainoko beste epe baterako, baldin eta horrek esku hartu behar badu auzipeko delitua dela eta; ondoren, kereila jartzailearen prokuradoreari bidaliko zaizkio, baldin eta hori bertaratu bada.
‎Hori justifikatzen duten arrazoiak egiaztatuz gero, instrukzio epaileak susmopekoaren lagin biologikoak eskuratzeko erabakia har dezake ebazpen ziodunean, baldin eta laginok ezinbestekoak badira haren DNA profila zehazteko. Helburu horretarako, eta proportzionaltasun eta zentzuzkotasun printzipioekin bat etorriz, gorputza ikuskatu, aztertu eta horretan esku hartzeko erabakia hartu ahal izango du.
‎(234e) Behin txosten hori jasota, fiskalari emango zaio, baldin eta auzia delituaren ondoriozkoa bada eta fiskalak auzi horretan esku hartu behar badu, idatzizko irizpena eman dezan hiru eguneko epe-mugan.
‎Idazkariak fede emango du bekaldura ekitaldian gertatutako guztiari buruz, horretan esku hartu dutenek elkarri egindako galdera, erantzun, eta errekonbentzioei buruz, bai eta ekitaldian zehar haiek izan duten jarrerari buruz ere. Gainera, eginbidea sinatuko du agertzaile guztiekin batera, eta, horietako batek sinatzen ez badu, horretarako azaldu duen arrazoia adieraziko du.
‎Behin txosten hori jasota, fiskalari emango zaio, baldin eta auzia delituaren ondoriozkoa bada eta fiskalak auzi horretan esku hartu behar badu, idatzizko irizpena eman dezan hiru eguneko epe-mugan.
‎OMEk adierazi zuen, halaber, zaurituek, gaixo kronikoek, diabetesa dutenek edo bihotzeko arazoak dituztenek, eta emakumeek, haurrek eta adinekoek ospitaleetara “ondo hornituta eta seguru” sartu behar dutela, osasun zerbitzuak, iturriko ura, janaria eta aterpeak. OMEren krisi garaietako Osasunerako zuzendari nagusiak, Ala Din Alwan doktoreak, esan zuen, gatazka horretan esku hartzeko nazioarteko komunitateak dituen zailtasunak ikusita, funts horiek herrialde horretako “bizitzak salbatzeko eta mina arintzeko” aukera emango dutela. Funts horiek Osasun Ministerioarekin lan egiten duten osasun laguntzako taldeei lagunduko liekete neurri erabakigarriei aurre egiten, hala nola errendimendu humanitarioa koordinatzen, osasun inpaktua baloratzen eta eremuan gaitutako zentroetan osasun unitateak ezartzen, OMEk zehaztu zuenez.
‎Federico Oppenheimer doktoreak, Klinikoko Giltzurruneko Transplante Unitateko zuzendariak, esan zuenez, herrialde horietako esperientziak frogatzen du bateragarriak ez diren pertsonen arteko transplanteen emaitzak ohiko emaile bizidunekin lortutakoen parekoak direla. Hala ere, Oppenheimer ek zehaztu zuen teknika horrek ez duela eragin behar Espainian urtero egiten diren mota horretako esku hartzeen kopurua biderkatzea, baizik eta “beste aukerarik ez dagoen kasuetan” erabili behar dela.
‎Funtsezko galdera da ea dietak edo haren osagaietako batzuek kalte kognitiboa prebenitu edo atzeratu dezaketen. Eta, jakina, arlo horretan esku hartzerik egin daitekeen zehaztea. Izan ere, diabetea eta obesitatea, baita kolesterolaren, hipertentsioaren eta homozisteinaren indize anormalak ere, arrisku faktore gisa identifikatu dira Alzheimer gaixotasunean, eta horiek kontrolatzea «aurrerapauso» handia litzateke dagoeneko, dio Andrieuk.
2007
‎Ile apaintze eta makillatze saioa amaiturik, errodatzen ari den kapituluko zuzendaria, script a (interpretazio aholkularia) eta sekuentzia horretan esku hartuko duten aktore aktoresak mahai italiarraren biran eseri dira.
‎Legearen 35 artikuluan organo horren eginkizunak ezarri dira: ...direla zaindu behar du, fundazioaren baliabide ekonomikoak fundazio xedeetarako aplikatu diren egiaztatu behar du, patronatuko kideen aurka erantzukizun ekintzak egikaritu behar ditu horien egintzengatik, patronatuko egintzak eta akordioak aurkaratu behar ditu legearen edo fundazio estatutuen aurkakoak badira, etab., baina fundazioko gobernu organoen zuzendaritza boterea ez du deuseztatu edo ez du horretan esku hartu behar, salbu eta irregulartasunak daudenean; izan ere, lege berriaren bidez, fundazioen funtzionamenduan botere publikoen esku hartzea albait gehiena murriztu nahi izan da.
‎Gorteak urtean lau hilabetetan bildu behar ziren gutxienez, geroko hauteskunde lege batera igorri zen Gorteetako diputatuek kontribuzioaren ordainketa edo errenta jakin bat izatea egiaztatu behar zuten ala ez, inprenta delituak «epaimahaiek» kalifikatuko zituzten berriro, espainiarrak Espainiatik kanpo erbesteratzeko edo Penintsulatik kanpo deserriratzeko zigorra debekatu zen, eta lege berezia eskatu zen Konstituzioaren 46 art.an ezarritako kasuez gain monarkak indultu orokorrak eta amnistiak eman ahal izateko, koroaren ondarea besterentzeko eta bera eta koroaren oinordekoak ezkondu ahal izateko. Edonola ere, akta gehigarri hori 1845eko Konstituziora gehitzeko erabilitako prozedura konstituzioaren aurkakoa zen erabat, Gorteek ez baitzuten testu horretan esku hartu. Izatez, Gobernu berriak, 1856ko urritik Narváez buru zela, akta indargabetu zuen 1856ko urriaren 14ko Errege Dekretua zela bide, eta 1845eko Konstituzioa osorik berrezarri zen.
‎Edonola ere, esan dezagun, euskal identitate nazionalaren proiektua nola edohala mamituko balitz, prozesu horretan esku hartuko luketen hiru nazio identitateen eragina izango lukeela hemengo identitate nazionalak, eta, horrenbestez, identitate konplexua eta nahasia izango litzatekeela hori. Hori onarturik, zehatzdezagun areago esandakoa:
‎Ikerketaren motibazio nagusietako bat da abere ekoizpenaren lehen mailan patogenoen borrokak duen garrantzia, kasu honetan hegazti haztegietan. Rainer Engerlhardt Kanadako adituaren ustez, «puntu horretako esku hartzeak eraginkorragoa izan behar du, elikagaien segurtasuna bermatuta gera dadin».
2008
‎HIZKUNTZA MENDETASUNA AZTERTZEKO ETA EGOERA HORRETAN ESKU HARTZEKO EREDU BAT
‎2006an Saharaz hegoaldeko Afrikan jaiotako haur batek sei urteren buruan hiltzeko aukera du. Egoera hain da erabakigarria non Unicefek, OMEk eta Munduko Bankuak handitu egin baitituzte eremu horretako esku hartzeak, komunitateko osasun zerbitzuen bidez. Laguntza honen 1 fasean, haurren heriotza tasa %30 murriztea eta amen heriotza tasa %15 murriztea lortu nahi da. 2 fasean, haurren heriotza tasa %45 inguru murriztu nahi da, amen heriotza tasa %40 eta jaioberrien heriotzak %30 3 fasean, osasunari lotutako Milurtekoko Garapen Helburu guztiak betetzera hurbildu ahal izango dira herrialdeak, eta haurren heriotza tasa eta amen heriotza tasa %60 baino gehiago murriztu.
‎Inazio Uria enpresaburu azpeitiarraren hilketak amorrua eragin diola eta ETAk auzi horretan esku hartzea gaitzesten duela esan du Alvarezek, Efe berri agentziari eginiko adierazpenetan. Bere izenean soilik ari zela zehaztu du.
‎AHTren Aurkako Asanbladak argi dauka zeintzuk diren tren lasterraren kontrako proiektuari aurre egiteko bitartekoak, eta bitarteko horien aldeko apustua berretsi du. Egitasmoaren ondorio kaltegarriei buruzko informazioa zabaltzea, desobedientzia zibila, ekintza zuzena eta mobilizazio masiboak erabiltzen dituzte AHTren proiektua geldi dezatela eskatzeko, eta ez dute onartzen ETAk auzi horretan esku hartzerik. ETAri gatazka honetan ez esku hartzeko exijitzen diogu, adierazi du AHTren Aurkako Asanbladak, hedabideetara igorri duen adierazpen batean.
‎Iragan uztailean Jakintza argitaldariak —www.jakintza.fr— plazaratu zuen Cent ans de pastorales en Soule et dans les Pyrenees izeneko liburu potolo honetan, 1901 eta 2000 urte bitartean sortutako pastoral guzti guztiak izendatzen, deskribatzen eta aztertzen ditu egileak. Berak ere pastoralen uzta jori horretan esku hartzerik izan du, Allande Oihenart (Muskildi, 1985) eta Sabin Arana Goiri (Garindaine, 1996) obren idazlea izan baitzen. Damugarritzat jo daiteke liburua frantsesez soilik idatzita egotea, baina horrek ere nonbait islatzen du euskarak, Ipar Euskal Herrian, bizi duen egoera larria... euskal kulturaren uzta aberatsa izanik ere.
‎Joanes Haritxene jaun auzapezari galdetua zaio egitea albiste horren agerpena. Auzapeza tauletaratu denean, paper hori eskuan hartuz egin du hitzaldi ttipi hau: Entzule onak, ez dakit ene pentsamolde bereko zareten ordu honetan bainan aitortzen dut ez nukela epai mahaiko jujari izan nahi, gure bost kantarieri pundu kopuru berdinak eman bainezaizkiete. Hala ere, eskertu behar ditugu, bai gure kantariak, bainan ere epai mahaikoak, hauen ezagutza xorrotxek argitaratu baitituzte eta berexi puntu onetan hobeak.
2009
‎Egun horretan erramua edo ereinotza eroaten zen elizara bedeinkatzen. Etxe inguruetan batzen zen erramua, eta hori eskuan hartuta joaten ziren elizara jatabearrak.
‎2 zenbakiaren arabera egindako kontratuen polizek indar betearazlea izan dezaten, poliza horiek bat etorri behar dira eragiketa horretan esku hartu duen artekariaren erregistroarekin. 3 zenbakiaren arabera egindakoetan, sinadura aintzatetsi behar da aldez aurretik.
‎2 urteren buruan, gehienetan, “TDAHko arrisku haurra” diagnostikatzen da. Hezkuntza ikuspegitik, arrisku egoera horretan esku hartu behar da? “Hezkuntzako esku hartzea arrisku haurrarekin egin behar da, diagnostikoa berretsi arte itxaron gabe” Jakina, hezkuntzako esku hartzea arriskuko haurrarekin egin behar da, diagnostikoa berretsi arte itxaron gabe.
‎Botere politikoa eta faktikoa beren esku dutenek badituzte hainbat ideologia eta lege mekanismo, gizartea gero eta faxistago bihurrarazteko. Horretan esku hartu dute, halaber, Javier Alarcosek oraindik orain idatzi duenez, egoera gaiztotu izanak, giro itogarria sortu izanak, eta keinu txiki ozta ozta atzemangarriekin hasi eta giza senik gaiztoenak akuilatu izanak samaldaka. Ekonomia krisia dela eta, lotsa gutxiagorekin azaleratu ohi ditugu langile atzerritarrenganako xenofobia jarrerak.
‎Gazako lurraldean agintzen duen Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak, haatik, jakinarazi du Hegoafrikako epaile Richard Goldstonek zuzenduko duen ikerketa misio horretan esku hartuko duela. Goldstonek jardun du aurretik Jugoslavia ohian zein Ruandan gertatutako gerra krimenen egileak epaitzeko eratu diren nazioarteko auzitegietako fiskalburu gisa.
‎Oso gustura aritzen zela urtero bere eginkizunean.Baina zerbaitek pozaz bete bazuen, zera da, azken urte hauetan, Sakanan bizi diren mundu zabaletik etorritako beste neska mutil eta familia batzuk ezagutu izana.Abenduaren 20an, Altsasuko elkarte batean egon omen zen bertaratutakoei hamaika kontu eta opari eskaini eta emateko, muxu batez lagunduak denak alegia, bera hain gozoa izanik.... eta abegikorra........... Galdetu omen zien bertaratutakoei ia pozik bizi ziren hemen, eta berak esan zigunaren arabera, gehiengoa oso ongi bizi omen da bai Altsasun nola Sakanan.Horrek asko poztu omen zuen Olentzero bera.Guk ere kontatu genizkion aurten egindako gauzak, ezagututako jendea, sakandarrak eta sakandar berriak elkar ezagutzeko emandako pausoak.... Orduan ere ikaragarri poztu zen guk esandakoaz. ...re bisitaz nola berak ekarritako berri on eta opari mordo horrekin.Hala Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzutik, Olentzeroren opari guzti horiekin lanean" bixi bixi", alai, umoretsu, eta gogotsu, jarduteko konpromisoa hartu genuen.Eta baita Sakanan elkarbizitza baikor baterantz hasitako bidetik pausuka jarraitzekoa.Hori hala, sakandar guztiak gonbidatzen ditugu bide aberasgarri horretatik eskutik hartuta elkarrekin ibiltzera.Ongi etorri ba denak.
‎Uribe Kostako pertsona ekintzaileen sariak banatu zituzten atzo, abenduak 10, Uribe Kostako Behargintzak antolatutako Pertsona Ekintzailearen Egunean. Ekitaldia Sopelako Kurtzio kultur etxean egin zen eta horretan esku hartu zuten Imanol Garaik, Emma Calzadak, Ana Isabel Landak; Sopela, Gorliz eta Berangoko alkateak, hurrenez hurren. Baita Javier Bilbao Urdulizko alkateordeak ere.
‎Jarrera hori esku hartzetzat jo du Junta Militarrak. Eta Suu Kyiren defentsa abokatuak, bestalde, eskerrak eman dizkio nazioarteari, agertutako babesagatik.
2010
‎ez dira benetakoak; baizik birtualak, asmatuak eta esatariak berak sortuak edo formulatuak. Bistan da horrek esku hartzeari eta manipulazioari bidea errazten diola, hots, subjektibitateari. Era berean, jokabide honek subjektuen arteko interakzioa argitzen digu.
‎Era horretako esku hartzeei neomediebalista edo historizista deitu diegu. Gai honen hasieran, aipatu dugu XIX. mendeko arkitektoek ezinezko zutela estilo bakar bat eratzea; estilo horietako bat neoklasizismoa izan zen.
‎Nola definitu mota horretako esku hartzeak. Proiektu arkitektonikoari erabateko askatasunarekin heltzen dioten arkitektoen belaunaldiarekin egiten dugu topo eta historiografia artistiko oparoak dioena gorabehera, sormenarekin.
‎hizkuntza komunitateen araberako gizadiaren banaketaren erabatekotasuna eta bortxaezintasuna behar batean oinarritzen da, hain zuzen, giza bizitzaren oinarri espiritualak kasualitatetik zein arbitrariotasunetik urrun dagoen modu batean ziurtatzeko beharrean. Funtsezko baldintzapen horretan esku hartze bidegabe eta arbitrario orok porrot egingo duela ulertaraztea da, finean, hizkuntzalaritzak egin dezakeen ekarpenik handiena, ekarpen horrek giza bizikidetzaren egiazko helburuei lagunduko dien jarduera oinarrituko baitu.
2011
‎Nerabeek euskararekin duten jokabidea ikertzeaz aparte, erabileran eragitea izan da ikerketaren xedea, eta dinamizatzaile bat jarri zuten lan horretarako, nerabeekin aritu zedin. Dinamizatzaile edo zirikatzaile horrek esku hartu aurretik eta ondoren jaso dituzte datuak, eta Basurtok aitortu du hark apenas izan duela eraginik nerabeen hizkuntza ohituretan: «Ikusi dugu taldetik kanpoko norbaitek luzaroagoan esku hartu lukeela taldearen ohituretan eragin ahal izateko; gazteen harremanetan barneratuta egon behar luke».Zenbakiek diotenaz gain, hizkuntza moldeez ere ondorioak atera ditu Soziolinguistika Klusterrak.
‎Gizarteak ulertzeko, eta, beraz, ikuspegi soziolinguistikoa ulertzeko, ezinbestekoa da ikuspegi mentala, kognitiboa eta kognitiboemotiboa kontuan hartzea. gizabanakoen eta taldeen artean, sare sozialetan eta elkartasunaren arloan elkarrekiko erlazioa nola gertatzen den aztertzea, eta erlazio horretan esku hartzea; izan ere, gizabanakoak ez dira banan banan erlazionatzen besteekin, baizik eta sare moduan. hein batean, testuinguruak mugatzen du gizabanakoa: hark sortzen duen testuinguruak mugatzen du; hau da, elkarrekiko erlazioa dute.<0}
‎Behin, ostera, ni bizi nintzan orduko Eskola Laboraleko Aretoan, jentez bete beterik egoala, antzerkirik egin barik abestu genduzan, ahal izan genduan txukunen, ikasita eta" orraztuta" geunkazan abestietariko batzuk. Ez ziran edozelangoak Markinako" Zerutxu" k antolatutako saio horretan esku hartu ebenak: " Benito Lertxundi, Julian Lekuona eta Xabier Lete (Ez Dok Hamairukoak), Jon Mirena Aginagaren txistu eta ahoko soinu joaldia eta Zerutxuko umeen olerki eta abestiak".
‎(30: 49) Urteak behar izaten dituzte horretan eskua hartzeko.
‎Hala, adingabearen, haren familiaren eta ingurunearen ezaugarriak eta egoera aztertuz, egoeraren larritasuna diagnostikatu ahal izango da, eta egoera horretan esku hartzeko jardunbide bat prestatu.
‎Fenomeno nahiko inportantea eta interesgarria da koedizioa euskal liburugintzan oro har, eta aurtengo edizioan ere halaxe da. Hogeita bi eragile badira horretan esku hartu dutenak, eta produkzioaren %7 suposatzen du horrek.
2012
‎3) Egintza batean pertsona batzuek esku hartu ez arren, horiek esku hartu dutela aditzera emanez; edota egintza horretan esku hartu duten pertsonei eurek egin ez dituzten adierazpenak edo agerpenak eratxikiz.
‎Baina beharrezkoa zen ordea M. Lheureuxek horretan esku hartzea.
‎Laguntza arloari dagokionez, hori esku hartze berezitzat joko dugu, alderdi sozialez gehiago arduratuko baita.
‎Arazoaren bilakaera: zein izango litzatekeen joera edo bilakaera naturala osasun arazo horren gainean esku hartuko ez bagenu.
‎...oagatik nabarmen eraldatu ez diren eremuak dira; paisaien edertasunagatik, ekosistemen adierazgarritasunagatik edo floraren, faunaren edo formazio geomorfologikoen berezitasunagatik identifikatzen dira, eta, baliabide naturalen eta erabilera publikoaren ustiaketa ordenatua eta ekologia, estetika eta hezkuntza balioak zaintzea eta leheneratzea bateragarri egiteko, ezinbestekoa dute botere publikoek horren alde esku hartzea.
‎Pedro Cavadas doktoreak bi oinak arrakastaz ezarri dizkio hamar urteko haur bati Manisesko ospitalean (Valentzia). Valentziako Generalitateak esku hartze horren berezitasuna nabarmendu zuen, “ezohiko kasua” delako, bi kideak beste traumatismorik izan gabe ebakitzen baitira, eta horrek biktimarentzat heriotza eragin baitezake; baina, era berean, berrezarpenak egin beharrean protesiak erabiltzea izan ohi delako nabarmendu zuen, mota horretako esku hartzea oso konplexua baita teknikaren eta gizakiaren aldetik. Generalitateak azaldu zuenez, adingabeak bi lesio katastrofiko izan zituen beheko kideetan, joan den ekainaren 15ean gertatutako trafiko istripu baten ondorioz.
2013
‎Enpresek, merkataritzako kreditua eman aurretik, bezero bat kredituz edo ordainketa geroratuz erosi nahi duen bezero bat ez ordaintzeko arriskua ebaluatu dezakete. Txostenean errentagarritasun eta kaudimen txikiko ratingak eskaintzen badira, enpresa edo partikular horrekin esku hartzea gomendatzen da. Partikular edo enpresa batek merkataritza harreman bat ezarri nahi badu beste sozietate batekin, jakin dezake administratzaileek ez dutela ordaindu iraganean.
2014
‎Hurrengo astean be barriro batuko zirala iragarri eben eta, ia ohartu barik, hauxe izan zan San Antongo euskal meza ospetsuaren hasiera. Hainbat denboran, zapatu guztietan etorri ohi zan Jose Antonio Madriletik domekako meza horretan esku hartzeko. Ospe handia hartu eban meza honek.
‎Portaera parafilikoak beste pertsonak inplikatzen ditu, eta kasu askotan beste pertsona horiek ez dute onartzen praktika horretan esku hartzea; esate baterako, exhibizionismo, sadismo sexual, frotteurismo edo voyeurismoaren kasuetan. Parafilia diagnostikatu ahal izateko ez da nahikoa izango praktika errepikatua; DSMVek errepikapenen kopurua ere zehaztu egingo du; hots, biktimen kopuru zehatza zehaztuko du.
‎Eta, jakina, gerta liteke datu pertinenteen irakurketa zuzena egitea eta irakurketa horrek esku hartze egokiak egiten laguntzea, eta are horren ondorioz eraginkortasunez aurrera egitea ere. Hori ere gertatu da, eta gerta zedin norbaitek egin behar izan du datu horien bilketa, askotan lan neketsua, grisa eta astuna.
‎Ez dauka zentzurik, baina soldadu horri eskua hartu nionean, haien bien eskua hartu izan banu bezala izan zen.
‎Eta nik zoriontasun hori eskuekin hartu eta txikitu egiten dut.
2015
‎Baina ene iduriko, egiten dukan Euskal Kurrikulumaren osatzearen goraipatzearekin kontradikzioan duk. Osatze horretan esku hartu diat, ondoko belaunaldiei transmititu nahi dieguna guhaurrek finkatzearen ideia funtsezkoa iruditzen zaidalako. Baina ikusi ahal izan diat nola Seaskako irakasle eta gurasoak, hasieratik kurrikulumaren oinarrien eraikitzean esku hartzeko aukerarik ukan gabe, ehundaka orrialdetako txosten irakurgaitzari buruz gure oharrak egitera gomitatuak izan gintuan (gogoratzen haiz, aipatu nian demokrazia parte hartzaile hura?).
‎3 Esan nion dukesari berorren jauntasunak agindu zidana. Berak kontatu zidan auzi hori, eta dio berak ez zuela inoiz uste izan berorrek azken gauza horretan esku hartu zuenik; egia esan, merezi du adiskidetasuna ez galtzea. Neure Maria andereari ere ezin diot idatzi.
‎Gregorio Naziantzoko, Remediosko fraide karmeldar oinutsa, ama Mariarekin batera komunitatea etxez aldatzeko asmo horretan esku hartu zuena.
‎2 Geure indarrak iristen zireneraino egitea erabaki genuen, eta egun batzuetan gauza horietan trebatzen jardun ondoren, horretan esku hartu nahi luketenen babes eta laguntzaz, baliteke hemendik egun batzuetara Gudu kartelean sinatu ahal izatea.
‎Bertako balio sistema aldatzen eta gizarteak aztoratzen saiatu dira, erlijioaren, kulturaren edo hezkuntzaren inguruko ikuspuntuak eraginez eta kontrajarriz. Jarrera hori esku hartze politiko, ekonomiko zein militarrek lagundu dute, «etxeko gendarme»aren papera eginez.
‎Helburu hori lortzeko, lehenik eta behin, txartel modelo bakoitzak zer prestazio eskaintzen dituen detektatu behar da, guztiek ez baitituzte eskaintzen. Informazio hori eskuan hartuta, plastiko horiek erabiltzeko arau berriak diseinatu nahi dira. Aurrezkia nagusituko da, baina zerbitzu esklusiboetarako sarbidea baztertu gabe, ordainketa interesik gabe geroratzea edo ustekabeko gastuetarako hileroko kreditua izatea.
‎Espainiako ospitaleen %6 baino gutxiago «haurren lagunak» dira Irudia: ena_ P Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da osasun agintariek gai horretan esku hartzea. Espainiaren kasuan, ez dirudi gauza hori gauzatzerik, gure herrialdeko ospitaleetako %5, 7 bakarrik baitira «baby friendly» (haurren lagunak), Breda doktorearen eta haren laguntzaileen artikuluan irakur daitekeen bezala.
‎' Geu BiOk: erasorik gabeko internet gunea' beste proiektu bat da, gela barruan gazte jendea berdintasunaren eta emakumeen indarkeriaren aurka sentsibilizatzeko eta gehiago parte hartzeko eta horretan esku hartzen laguntzeko. Horretarako www.bilbao.net/geubiok webgunea eta sare sozialak ditugu, eta horietan, hain zuzen ere, hainbat informazio bildu da, ezkongaien arteko genero indarkeriari buruz eta maitasun erromantikoari buruz, esaterako; testak, komikiak, albisteak, agenda, musika eta bideoak ere badaude, eta baita kontsultorio anonimo bat ere; hor, genero indarkeriaren arloko psikologo espezializatu batek harremanei buruzko zalantzak argituko dizkie bertara jotzen duten guztiei.
2016
‎Joan den osteguneko sailkapen estropadan bosgarren denbora onena egin zuen Getaria Zarautzek. " Marka hori eskuetan hartuta, aurreko iganderako helburua zen bosgarren postu hori mantentzea, ez genuen espero Caboren aurretik geratzea, baina lortu genuen; orain, maila mantendu behar dugu, atzetik dauzkagun taldeek aurrera ez gaitzaten".
‎Talde lanean eta garapenean oinarritzen diren animazio soziokulturaleko prozesuak hartzen ditu barne gizarte garapenak. Talde, elkarte eta ekipa­mendu sorrera du oinarri eremu horretako esku hartzeak.
‎Era horretako esku hartzeetan hausnarketa eta ekintza prozesua etengabea da, eta prozesu horren helburua da gertatzen den lekuko errealitatea alda­tzea proposatzea, ikertzen dituen arazo eta gerta­ka­rietara hurbildu eta ulertu ondoren.
‎Horrez gainera, EHSFko kluben arteko txapelketa ere egingo da egunotan. Lehiaketa horretan esku hartu ahal izango dute euskal kostaldean aritzen diren hamaika taldeek. Aurtengo lehiaketaren ezaugarri nagusia da, baina, Sopela Kosta Fest jaialdia dela-eta talde guztien kapitainak emakumezkoak izango direla.
‎" Bizi giren eskualdean Eskual herri ederrean Astekaria gure artean Eskualduna izenean Hori eskurat hartzean Gozo bat zait bihotzean.
2017
‎Beraz, gure garai global post nazional eta post subiranora itzulita, kontua da gobernugintza (governmentality) neoliberalaren arrazoi unibertsalak premiazkoa duela lehia hedatzea gizarte ehunduran barrena. Horregatik esku hartu behar du etengabe estatuak lehia horren sorreran, lehia askea ahalbidetuko duten baldintzak eratzeko (Sassen, 2008, 2013; Harvey 2003, 2007). Zentzu horretan, gobernugintza neoliberala estatuek ezartzen dute, estatuen gainean ezartzen da, estatuen bidez (Joseph, 2014); izan ere, besteak beste, kapitalismoa eta kapitalaren eta lanaren arteko harremana ezin direlako soil soilik merkatu harremanen bitartez erreproduzitu, zeren lan indarra fikziozko produktu bat baita (Polanyi, 2001) eta ezin baita soldaten eta lan merkatuaren bitartez erreproduzitu.
‎b) Espero al zenuen emaitza hori? Zer sentipen izango dugu litro erdiko ontzi hori eskutan hartzen badugu?
‎Hanturazko zitokinen eta depresioaren arteko harremana baieztatzen duten datuak izan arren, depresioaren kontrako hainbat farmakok ez dute substantzia hori ardatz hartzen. Norabide horretan esku hartuko luketen farmako berriak aurkitzeko zailtasun nagusia zera da: zitokinek depresioa eragiteko duten prozeduren inguruko informazio osatua falta izatea.
‎litro erdiko ontzi hori eskutan hartzen badugu. Merkurioa, hori elementua!
‎Irudiak Nola lagundu kontrolik gabe edaten duen pertsona bati? Lehenengo urratsa da konturatzea pertsona alkoholismo seinaleak izaten hasten dela, eta beharrezkoa da horretan esku hartzea. Arazoak izan ditzake lantokian edo eskolan, berandu iritsi edo kanpora joan, alkohola edanarazi noiz gelditu edanari, kontsumitzeko desira iraunkorra… Gainera, insomnioa izaten hasten da, edan ondoren konortea galtzen du, gizarteko jarduera batzuk uzten ditu eta pertsonen arteko harremanetan desadostasunak izaten ditu.
2018
‎ezkerreko alderdi bat gara?. Hondarribiko Sortuko kide Iñigo Larrazabal Santurtunen arabera ere, ezin zen beste alde batera begiratu, eta horregatik esku hartu zuten. –Kontua da, politika feministari dagokionez, gauzak ez ditugula argi.
‎Horrenbestez, litekeena da prebentzio mezuak gaizki iristea klase sozial baxuenetara. Horretan esku hartzea bereziki garrantzitsua da, arazoa mezuaren transmisioa den do beste bat den ikertzeko, konpontzeko eta kontzientzia egokia sortzeko gizarte osoan.
‎Herri mugimenduek sorturiko ezagutzaren aukerez eta ajeez ere jardun nahi dugu, horiek ere auzitan jartzen dituztelako ezagutza instituzionalizatuaren muga hertsiak, eta ezagutza kolektiboki sortzeko gune direlako. Karpeta horia eskuan hartu du kide batek: BOR BOR (K) HERRI JAKINTZEN LABORATEGIA, JOXEMI ZUMALABE FUNDAZIOA [8].
2019
‎Getxo Aquariumeko hainbat langilek joan den urriaren 14an abiatu zuten greba mugagabea, Udalaren ardurapean dagoen akuarioko kudeaketa daraman enpresa esleipendunak (Disetecmar) kaleratutako langile biak berriro kontratatzea (horietako bat ELA sindikatuko ordezkaria) eta lan hitzarmena" dagokion moduan" ezar dezatela aldarrikatzeko. Egoera konpontzeko, lan gatazka horretan esku hartzea eta neurriak hartzeko eskatu diote hainbatetan Getxoko Udalari, baita eurakaz biltzeko eskaera egin ere.
2020
‎Eta gertaera politikorako hurbilketa prosaiko hori literaturari dagokionez gertatzen den berbera da. Errealitatea islatzen duen literaturari soilik ematen zaio balioa, literaturak ere errealitatea eraikitzen duela kontuan hartu gabe, eta errealitate horretan esku hartu eta mundu hura alda dezakeela kontuan hartu gabe.
‎Egoeraren jasanezintasunak esku hartzearen beharrezkotasunaren momentu subjektiboa dakar. Beharrezkotasun subjektibo horretatik esku hartzea legitimatu dezakeena hegemonia ideologikoa da, hain zuzen. Klase kontzientzia zabaltzea, beraz, borroka zelai ideologikoko estrategia nagusi bihurtzen da.
‎Morala, beraz, ez da absolutua, boterearekiko erlatiboa baizik. Horrek esku hartze politiko biolentoa justifikazio beharretik libratuko luke. Morala boterearen erreminta soil moduan ulertuta, beraz, pentsa genezake boterearengatiko borrokan denak berdin balio duela.
‎Ez nauk harritzen! Beti traste hori eskutan hartuta!
‎ikasturtean kirol taldeen hizkuntza praktiken lehen hurbilketa egin genuen, entrenatzaileen jarduna, iritziak eta bizipenak erdigunean jarriz. Lehen urte horretako esku hartze atalean, entrenatzaileentzat prestatutako euskararen erabilera areagotzeko formazio saio batzuk burutu genituen. Ikerketa lanari dagokionez, testuinguru orokorra finkatzeko eta kirol esparru bakoitzeko lehen datuak jasotzeko, zenbait elkarrizketa eta behaketa atondu genuen.
2021
‎ITP Aerori salgai kartela kenduko diotenen artean Eusko Jaurlaritza bera egongo da agian. Pedro Azpiazu Ekonomia kontseilariak onartu du «arrazoizkoa eta ona» izango litzatekeela Jaurlaritzak operazio horretan esku hartzea, Finkatuz funtseko diruekin. Ez litzateke erosle nagusia izango —rol hori Aernnovarentzat izango litzateke—, baina laguntzeko prest legoke salmentarekin lortuz gero aeronautika enpresa horren jarduera Euskal Herrian errotzea.
‎Asier Mendizabalen ekimenez abiatu zen proiektua. Hark Ibon Aranberri hautatu zuen lehen sorkuntza lanerako; Aranberrik Erlea Maneros Zabalari eman zion lekukoa; horrek, Jose Mari Zabalari, eta Zabalak atzo jakinarazi zuen nor murgilduko den datozen hilabeteetan museoaren artxiboan, horren bidez esku hartze artistiko bat egiteko: Iratxe Jaio (Markina Xemein, Bizkaia, 1976) eta Klaas van Gorkum bikotea (Delft, Herbehereak, 1975).
‎Hori kontuan izanda, jaio aurreko bisitetan gorputz irudiaren ikuspegi positiboa jorra daiteke. Horrez gain, gorputzasegabetasunaren detekzio goiztiarrak antsietateeta depresio sintomak garatzeko arriskua duten eta emakume haurdunak identifikatzen lagun lezake, eta modu horretan esku hartze goiztiarra errazten da. Beraz, lehen mailako arreta zerbitzuko profesionalak emakume haurdunen gorputzasegabetasunaz jabetu behar dira, amen osasuna hobetzeko esku hartze goiztiarra egin ahal izateko (40,48).
2022
‎Bide Azpiegituretako diputatuak adierazi du jakin badakitela aurrerantzean sarriago konpondu dutela zati hori, eurite handiek eta zirkulazioaren joan etorriak eragin zuzena dutelako bertan. " Arazoari behin betiko konponbidea emateko obra handi egin litzateke, harri lubetazko kontrahormak, horma ainguratuak, pilote hesiak eta gisa horretako esku hartzeak eginez, baina horrek kostu ekonomiko erraldoia izateaz gain, ingurumenean inpaktu handia izango luke Pagoeta Parke Naturalean. Hortaz, nekez da bideragarria".
‎Jarrera honen argibide bat gehiago izan dugu berrikitan, hain zuzen ere," saltegiak ere euskaraz" kanpainaren barruan, Atarratze eta Mauleko merkatari guztien ikusterat ibili garelarik, euskarari leku bat ematea onartuko zutenez jakin guraz. Mauleren kasua, laburki aipatzeko lehendabizi, aurrenez ongi genekiena egiaztatu da tamalez, hau da mauletar denda jabe oso gutxik (bizpahiruk) dakiela euskaraz eta, hortaz, kanpaina horretan esku hartzea ezinezkoa zaiela. Alabaina, zin zinez ho ri pentsatzen dutenez ez bada ziurtatzen ahal ere, euskararik ez jakitea dolugarritzat daukate eta minez bizitzen dutela aitortu digute batzuek.
‎Hala ere, pertsona gehienentzat errazagoa da teknika on hori teknika elektrikoekin lortzea, haien formari esker, kirten luze eta burugogorrarekin, maneiagarriagoa egiten baitu eta zoko guztiak lortzea ahalbidetzen baitu; hortzetako pieza guztia inguratu dezakeen burua, eta txerriek egiten duten mugimendua. Baina garestiagoak dira, eta inguru horretan esku hartu berri duten eta jostura puntuak dituzten pertsonentzat ez dira gomendagarriak. Gainera, batzuetan, ortodontzia duten pertsonei eskuliburua ere gomendatzen zaie.
‎Kolektibo. Goizeko ordu txikietan auskalo nongo kilometroan testigua hartzeko altxatzen direnak, bezperan eta hurrengo egunean auskalo non egongo den makilatxo zati hori eskuan hartzeko. Eta beste bati emateko.
‎«Putinen gerra» izan da erantzulea, ordura arte ongi funtzionatzen zuen argindar merkatua «sabotatu» duelako. Horren aurrean esku hartu behar dela defendatu zuen, «milioika europar ezin direlako neguan hotzez egon».
‎Leporaino armatuta daude –ohartarazi dio Txemak– Ez dituzu tiro segidak entzun? Utzi hori Esku Hartzekoei.
‎azalak ezkutatzen dituen bost nano errezeptoreetako bat, azaldu zien Nikolak. Paciniren poster horren aurrean eskua hartu zion errealizadoreari, goxotasunez eta irribarrea galdu gabe, eta atzamarrarekin bideak goldatzen hasi zen haren esku ahurrean. Ekintzailearen masajearekin berehala lotsagorritu zen berrogei urte inguruko gizon eskarmentuduna.
‎Film edo zuzendari onenaren saria jaso zuen hori lankide nuen, lankide estimatua. Eta Goiaren garaikur hori eskuetan hartuta etorri zen lantokira hurrengo astean. Han eta hemen garaikurrarekin zebilela esan zigun, eta leku guztietan jendeak egundoko zirraraz eskatzen ziola Goia sariarekin argazkia ateratzea.
‎Lan honen ondoriorik garrantzitsuena da mutil horrek esku hartzearen eta bere lanaren ondoren, esku bidezko transkripzioa handitu egin duela zeregin desberdinetan zehar ulergarritasunari eta abiadurari dagokienez (burstak barne). Ulergarritasunean, emaitzarik onenak" Letren familien proban" ikusten dira, errazena den proban alegia (eskaera kognitibo txikiena eskatzen duena).
2023
‎Sanginés Sáiz, G. eta Suay i Lerma, F. (2008). " Hizkuntza mendetasuna aztertzeko eta egoera horretan esku hartzeko eredu bat". Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 69:
‎Dena dela, ebaluazio prozesuan ez dira jaso zein izan diren hizkuntza estrategia egokienak, eta zein izan diren aplikatzean gutxiago eragin dutenak, eta, hori, ebaluazioaren honen hutsune gisa atzeman dugu; hurrengoan ebaluazio irizpideak zehaztean aintzat hartzeko modukoa. Izan ere, horrek esku hartzeak hobetzeko gako argigarriak emango dizkigula pentsatzen dugu.
‎1524ko abenduaren 28an hil zen Staupitz. Linck ek Staupitzen azken sermoiak argitaratu zituen, baina Luterok ez zuen horretan esku hartu. Hala ere, Luterok onartzen zuen zor intelektual eta emozional handia ziola Staupitzi (Smith, 1911; Roper, 2010).
‎Bien bitartean, blokeko armadetako buruek hiru eguneko bilkura bat egin dute, atzo amaitu zena, eta horretan esku hartze militar posible batez eztabaidatu dute, Nigerren «ordena konstituzionala berriz ezartzea» helburu lukeena. Esan zuten balizko operaziorako plan bat egin dutela, eta estatuburuen esku dagoela erabakia; gainera, atzo argitara atera zen Ecowaseko buruzagi eta Nigeriako presidente Bola Tinubu herenegun operazio posible horretaz aritu zela haren herrialdeko Senatuan; eta egunak dira sare sozialetan zera ikus daitekeela:
‎Haren esanetan, lurreko haize erroten enkanteetan, Europako araudiek ez dituzte behar bezala laguntzen, eta prezio merkeagoko lehiakide txinatarrek abantaila izan ohi dute. Alor horretan esku hartzea galdegin diote Bruselari: «Ekoizle guztientzako joko arau berak nahi ditugu».
‎Harrera astearen ostean, saioka egindako behaketa eta hausnarketa sistematikoak, inplikatuak dauden profesional ezberdinen artean partekatuko dira, modu horretan esku hartzeak hobetu eta programa malgutasunez testuingurura egokitzeko. Gauza bera, murgiltze prozesuak iraun bitartean eta horren ondoren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia