Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2003
‎Neurri hori Europako Batzordeak duela gutxi proposatu du. Aldi berean, eta Italiako tuneletako arduradunek Europako auto gidarien klubek (Europan 40 milioi automobil gidari eta bidaiari baino gehiago ordezkatzen dituzte) bisita egiteari behin eta berriz uko egiten diotenez, RACEk ere eskatzen du Bruselak gai horretan esku hartzeko, subsidiariotasun printzipioari jarraiki, eta tunelen segurtasuna eta Europako herritarren joan etorriak hobetzeko. Arriskua hautematea Estatistikek erakusten dutenez, tunel baten barruan ibiltzea seguruagoa da errepide irekian ibiltzea baino (istripu gutxiago izaten dira), baina gidariek kontrako iritzia dute, Real Automóvil Club de Catalunyak (RACC) 2002an egindako inkesta baten arabera.
2004
‎Mike Davisek aztertu duen panorama gordin honen datuekin garbiago ikusten da eskema zaharkituekin proposamenak egin nahi dituzten hainbat politikari, pentsalari eta aktibistaren desfasea. Aurreikusita ez zegoen bezalako mundu bat etorri zaigu gainera, eta horretan esku hartzeko tresnak ez ditugu erraz aurkituko. Ezkerrak, esate baterako, historian zehar hirietan aurkitu du bere proposamenentzako entzulea, baina hiritartze mota berri honek ez du horrela funtzionatzen.
‎Plaza nagusian egoteko aukera opa genion guk euskal kulturari. Haatik, kultura normalduen merkataritza plaza horretan esku hartzeko zer baliabide dauzka euskal kultura apalak. Joxe Manuel Irigoienen esanetan lehia ankerra baitauka hor gure kulturak auzo kultura hegemonikoen aldamenean:
2005
‎Azalduko dugun kontzepzio linguistiko berri honen hurrengo ideiak, bigarrenak," pentsamendu eta hizkuntzaren" arteko sakoneko erlazioa azpimarratzen du: ...ratzailea da" eta, zentzu honetan, ez da soilik gizakien arteko komunikazio tresna bat, baizik eta baita ere" bakarrik dagoen gizabanakoaren pentsatzearen ezinbesteko baldintza" 84 Pentsatzea, beste gauza askoren artean, kontzeptuak osatzea eta irudiak ekoiztea da, alegia, subjektuari objektu bezala itzultzen zaizkion adigaiak sortzea, eta hau ez da posible hizkuntzak prozesu mental horretan eskurik hartzen ez badu. Azken finean, gizakia bere izaeran eta bere humanitatean zehazten du hizkuntzak, hau da," hizkuntzak gizatasunaren naturan bertan hartzen du parte" eta, honengatik," bere ekoizpenak gizatasun horren barne behar bati erantzuten dio" 85 Honek ez du esan nahi, ordea, hizkuntzak pertsonen arteko harremanetan jokatzen duen papera bigarren mailakoa denik; alderantziz, pentsatze eta hitz egitearen arteko korrelazioak berak agerian uzten du, garbi gainera, gizakiaren barne izaera berez dela komunikatiboa.
2006
‎EAEko hiru lurralde autonomikoetan egindako ikerketaren arabera, 100.000 biztanleko miokardioko infartu akutuak 100,6 hildako eragin zituen gizonezkoetan eta 36,7 emakumeetan, 24 urtetik gorakoen artean. Eta larrialdi horretan esku hartze bizkorra ezinbestekoa da gaixoaren bizitza salbatzeko, edota bihotz arnaseko geldialdiak ekar ditzakeen ondorio larriak gutxiagotzeko. " Fibrilazioan irauten duen minutu bakoitzeko, pertsona batek bizirik ateratzeko dituen aukerak %10 gutxitzen dira.
‎Hori justifikatzen duten arrazoiak egiaztatuz gero, instrukzio epaileak susmopekoaren lagin biologikoak eskuratzeko erabakia har dezake ebazpen ziodunean, baldin eta laginok ezinbestekoak badira haren DNA profila zehazteko. Helburu horretarako, eta proportzionaltasun eta zentzuzkotasun printzipioekin bat etorriz, gorputza ikuskatu, aztertu eta horretan esku hartzeko erabakia hartu ahal izango du.
‎(234e) Behin txosten hori jasota, fiskalari emango zaio, baldin eta auzia delituaren ondoriozkoa bada eta fiskalak auzi horretan esku hartu behar badu, idatzizko irizpena eman dezan hiru eguneko epe-mugan.
‎Idazkariak fede emango du bekaldura ekitaldian gertatutako guztiari buruz, horretan esku hartu dutenek elkarri egindako galdera, erantzun, eta errekonbentzioei buruz, bai eta ekitaldian zehar haiek izan duten jarrerari buruz ere. Gainera, eginbidea sinatuko du agertzaile guztiekin batera, eta, horietako batek sinatzen ez badu, horretarako azaldu duen arrazoia adieraziko du.
‎Behin txosten hori jasota, fiskalari emango zaio, baldin eta auzia delituaren ondoriozkoa bada eta fiskalak auzi horretan esku hartu behar badu, idatzizko irizpena eman dezan hiru eguneko epe-mugan.
‎OMEk adierazi zuen, halaber, zaurituek, gaixo kronikoek, diabetesa dutenek edo bihotzeko arazoak dituztenek, eta emakumeek, haurrek eta adinekoek ospitaleetara “ondo hornituta eta seguru” sartu behar dutela, osasun zerbitzuak, iturriko ura, janaria eta aterpeak. OMEren krisi garaietako Osasunerako zuzendari nagusiak, Ala Din Alwan doktoreak, esan zuen, gatazka horretan esku hartzeko nazioarteko komunitateak dituen zailtasunak ikusita, funts horiek herrialde horretako “bizitzak salbatzeko eta mina arintzeko” aukera emango dutela. Funts horiek Osasun Ministerioarekin lan egiten duten osasun laguntzako taldeei lagunduko liekete neurri erabakigarriei aurre egiten, hala nola errendimendu humanitarioa koordinatzen, osasun inpaktua baloratzen eta eremuan gaitutako zentroetan osasun unitateak ezartzen, OMEk zehaztu zuenez.
‎Funtsezko galdera da ea dietak edo haren osagaietako batzuek kalte kognitiboa prebenitu edo atzeratu dezaketen. Eta, jakina, arlo horretan esku hartzerik egin daitekeen zehaztea. Izan ere, diabetea eta obesitatea, baita kolesterolaren, hipertentsioaren eta homozisteinaren indize anormalak ere, arrisku faktore gisa identifikatu dira Alzheimer gaixotasunean, eta horiek kontrolatzea «aurrerapauso» handia litzateke dagoeneko, dio Andrieuk.
2007
‎Ile apaintze eta makillatze saioa amaiturik, errodatzen ari den kapituluko zuzendaria, script a (interpretazio aholkularia) eta sekuentzia horretan esku hartuko duten aktore aktoresak mahai italiarraren biran eseri dira.
‎Legearen 35 artikuluan organo horren eginkizunak ezarri dira: ...direla zaindu behar du, fundazioaren baliabide ekonomikoak fundazio xedeetarako aplikatu diren egiaztatu behar du, patronatuko kideen aurka erantzukizun ekintzak egikaritu behar ditu horien egintzengatik, patronatuko egintzak eta akordioak aurkaratu behar ditu legearen edo fundazio estatutuen aurkakoak badira, etab., baina fundazioko gobernu organoen zuzendaritza boterea ez du deuseztatu edo ez du horretan esku hartu behar, salbu eta irregulartasunak daudenean; izan ere, lege berriaren bidez, fundazioen funtzionamenduan botere publikoen esku hartzea albait gehiena murriztu nahi izan da.
‎Gorteak urtean lau hilabetetan bildu behar ziren gutxienez, geroko hauteskunde lege batera igorri zen Gorteetako diputatuek kontribuzioaren ordainketa edo errenta jakin bat izatea egiaztatu behar zuten ala ez, inprenta delituak «epaimahaiek» kalifikatuko zituzten berriro, espainiarrak Espainiatik kanpo erbesteratzeko edo Penintsulatik kanpo deserriratzeko zigorra debekatu zen, eta lege berezia eskatu zen Konstituzioaren 46 art.an ezarritako kasuez gain monarkak indultu orokorrak eta amnistiak eman ahal izateko, koroaren ondarea besterentzeko eta bera eta koroaren oinordekoak ezkondu ahal izateko. Edonola ere, akta gehigarri hori 1845eko Konstituziora gehitzeko erabilitako prozedura konstituzioaren aurkakoa zen erabat, Gorteek ez baitzuten testu horretan esku hartu. Izatez, Gobernu berriak, 1856ko urritik Narváez buru zela, akta indargabetu zuen 1856ko urriaren 14ko Errege Dekretua zela bide, eta 1845eko Konstituzioa osorik berrezarri zen.
‎Edonola ere, esan dezagun, euskal identitate nazionalaren proiektua nola edohala mamituko balitz, prozesu horretan esku hartuko luketen hiru nazio identitateen eragina izango lukeela hemengo identitate nazionalak, eta, horrenbestez, identitate konplexua eta nahasia izango litzatekeela hori. Hori onarturik, zehatzdezagun areago esandakoa:
2008
‎Inazio Uria enpresaburu azpeitiarraren hilketak amorrua eragin diola eta ETAk auzi horretan esku hartzea gaitzesten duela esan du Alvarezek, Efe berri agentziari eginiko adierazpenetan. Bere izenean soilik ari zela zehaztu du.
‎AHTren Aurkako Asanbladak argi dauka zeintzuk diren tren lasterraren kontrako proiektuari aurre egiteko bitartekoak, eta bitarteko horien aldeko apustua berretsi du. Egitasmoaren ondorio kaltegarriei buruzko informazioa zabaltzea, desobedientzia zibila, ekintza zuzena eta mobilizazio masiboak erabiltzen dituzte AHTren proiektua geldi dezatela eskatzeko, eta ez dute onartzen ETAk auzi horretan esku hartzerik. ETAri gatazka honetan ez esku hartzeko exijitzen diogu, adierazi du AHTren Aurkako Asanbladak, hedabideetara igorri duen adierazpen batean.
‎Iragan uztailean Jakintza argitaldariak —www.jakintza.fr— plazaratu zuen Cent ans de pastorales en Soule et dans les Pyrenees izeneko liburu potolo honetan, 1901 eta 2000 urte bitartean sortutako pastoral guzti guztiak izendatzen, deskribatzen eta aztertzen ditu egileak. Berak ere pastoralen uzta jori horretan esku hartzerik izan du, Allande Oihenart (Muskildi, 1985) eta Sabin Arana Goiri (Garindaine, 1996) obren idazlea izan baitzen. Damugarritzat jo daiteke liburua frantsesez soilik idatzita egotea, baina horrek ere nonbait islatzen du euskarak, Ipar Euskal Herrian, bizi duen egoera larria... euskal kulturaren uzta aberatsa izanik ere.
2009
‎2 zenbakiaren arabera egindako kontratuen polizek indar betearazlea izan dezaten, poliza horiek bat etorri behar dira eragiketa horretan esku hartu duen artekariaren erregistroarekin. 3 zenbakiaren arabera egindakoetan, sinadura aintzatetsi behar da aldez aurretik.
‎2 urteren buruan, gehienetan, “TDAHko arrisku haurra” diagnostikatzen da. Hezkuntza ikuspegitik, arrisku egoera horretan esku hartu behar da? “Hezkuntzako esku hartzea arrisku haurrarekin egin behar da, diagnostikoa berretsi arte itxaron gabe” Jakina, hezkuntzako esku hartzea arriskuko haurrarekin egin behar da, diagnostikoa berretsi arte itxaron gabe.
‎Gazako lurraldean agintzen duen Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak, haatik, jakinarazi du Hegoafrikako epaile Richard Goldstonek zuzenduko duen ikerketa misio horretan esku hartuko duela. Goldstonek jardun du aurretik Jugoslavia ohian zein Ruandan gertatutako gerra krimenen egileak epaitzeko eratu diren nazioarteko auzitegietako fiskalburu gisa.
‎Uribe Kostako pertsona ekintzaileen sariak banatu zituzten atzo, abenduak 10, Uribe Kostako Behargintzak antolatutako Pertsona Ekintzailearen Egunean. Ekitaldia Sopelako Kurtzio kultur etxean egin zen eta horretan esku hartu zuten Imanol Garaik, Emma Calzadak, Ana Isabel Landak; Sopela, Gorliz eta Berangoko alkateak, hurrenez hurren. Baita Javier Bilbao Urdulizko alkateordeak ere.
2010
‎hizkuntza komunitateen araberako gizadiaren banaketaren erabatekotasuna eta bortxaezintasuna behar batean oinarritzen da, hain zuzen, giza bizitzaren oinarri espiritualak kasualitatetik zein arbitrariotasunetik urrun dagoen modu batean ziurtatzeko beharrean. Funtsezko baldintzapen horretan esku hartze bidegabe eta arbitrario orok porrot egingo duela ulertaraztea da, finean, hizkuntzalaritzak egin dezakeen ekarpenik handiena, ekarpen horrek giza bizikidetzaren egiazko helburuei lagunduko dien jarduera oinarrituko baitu.
2011
‎Gizarteak ulertzeko, eta, beraz, ikuspegi soziolinguistikoa ulertzeko, ezinbestekoa da ikuspegi mentala, kognitiboa eta kognitiboemotiboa kontuan hartzea. gizabanakoen eta taldeen artean, sare sozialetan eta elkartasunaren arloan elkarrekiko erlazioa nola gertatzen den aztertzea, eta erlazio horretan esku hartzea; izan ere, gizabanakoak ez dira banan banan erlazionatzen besteekin, baizik eta sare moduan. hein batean, testuinguruak mugatzen du gizabanakoa: hark sortzen duen testuinguruak mugatzen du; hau da, elkarrekiko erlazioa dute.<0}
‎Behin, ostera, ni bizi nintzan orduko Eskola Laboraleko Aretoan, jentez bete beterik egoala, antzerkirik egin barik abestu genduzan, ahal izan genduan txukunen, ikasita eta" orraztuta" geunkazan abestietariko batzuk. Ez ziran edozelangoak Markinako" Zerutxu" k antolatutako saio horretan esku hartu ebenak: " Benito Lertxundi, Julian Lekuona eta Xabier Lete (Ez Dok Hamairukoak), Jon Mirena Aginagaren txistu eta ahoko soinu joaldia eta Zerutxuko umeen olerki eta abestiak".
‎(30: 49) Urteak behar izaten dituzte horretan eskua hartzeko.
‎Hala, adingabearen, haren familiaren eta ingurunearen ezaugarriak eta egoera aztertuz, egoeraren larritasuna diagnostikatu ahal izango da, eta egoera horretan esku hartzeko jardunbide bat prestatu.
‎Fenomeno nahiko inportantea eta interesgarria da koedizioa euskal liburugintzan oro har, eta aurtengo edizioan ere halaxe da. Hogeita bi eragile badira horretan esku hartu dutenak, eta produkzioaren %7 suposatzen du horrek.
2012
‎3) Egintza batean pertsona batzuek esku hartu ez arren, horiek esku hartu dutela aditzera emanez; edota egintza horretan esku hartu duten pertsonei eurek egin ez dituzten adierazpenak edo agerpenak eratxikiz.
‎Baina beharrezkoa zen ordea M. Lheureuxek horretan esku hartzea.
2014
‎Hurrengo astean be barriro batuko zirala iragarri eben eta, ia ohartu barik, hauxe izan zan San Antongo euskal meza ospetsuaren hasiera. Hainbat denboran, zapatu guztietan etorri ohi zan Jose Antonio Madriletik domekako meza horretan esku hartzeko. Ospe handia hartu eban meza honek.
‎Portaera parafilikoak beste pertsonak inplikatzen ditu, eta kasu askotan beste pertsona horiek ez dute onartzen praktika horretan esku hartzea; esate baterako, exhibizionismo, sadismo sexual, frotteurismo edo voyeurismoaren kasuetan. Parafilia diagnostikatu ahal izateko ez da nahikoa izango praktika errepikatua; DSMVek errepikapenen kopurua ere zehaztu egingo du; hots, biktimen kopuru zehatza zehaztuko du.
2015
‎Baina ene iduriko, egiten dukan Euskal Kurrikulumaren osatzearen goraipatzearekin kontradikzioan duk. Osatze horretan esku hartu diat, ondoko belaunaldiei transmititu nahi dieguna guhaurrek finkatzearen ideia funtsezkoa iruditzen zaidalako. Baina ikusi ahal izan diat nola Seaskako irakasle eta gurasoak, hasieratik kurrikulumaren oinarrien eraikitzean esku hartzeko aukerarik ukan gabe, ehundaka orrialdetako txosten irakurgaitzari buruz gure oharrak egitera gomitatuak izan gintuan (gogoratzen haiz, aipatu nian demokrazia parte hartzaile hura?).
‎3 Esan nion dukesari berorren jauntasunak agindu zidana. Berak kontatu zidan auzi hori, eta dio berak ez zuela inoiz uste izan berorrek azken gauza horretan esku hartu zuenik; egia esan, merezi du adiskidetasuna ez galtzea. Neure Maria andereari ere ezin diot idatzi.
‎Gregorio Naziantzoko, Remediosko fraide karmeldar oinutsa, ama Mariarekin batera komunitatea etxez aldatzeko asmo horretan esku hartu zuena.
‎2 Geure indarrak iristen zireneraino egitea erabaki genuen, eta egun batzuetan gauza horietan trebatzen jardun ondoren, horretan esku hartu nahi luketenen babes eta laguntzaz, baliteke hemendik egun batzuetara Gudu kartelean sinatu ahal izatea.
‎Espainiako ospitaleen %6 baino gutxiago «haurren lagunak» dira Irudia: ena_ P Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da osasun agintariek gai horretan esku hartzea. Espainiaren kasuan, ez dirudi gauza hori gauzatzerik, gure herrialdeko ospitaleetako %5, 7 bakarrik baitira «baby friendly» (haurren lagunak), Breda doktorearen eta haren laguntzaileen artikuluan irakur daitekeen bezala.
‎' Geu BiOk: erasorik gabeko internet gunea' beste proiektu bat da, gela barruan gazte jendea berdintasunaren eta emakumeen indarkeriaren aurka sentsibilizatzeko eta gehiago parte hartzeko eta horretan esku hartzen laguntzeko. Horretarako www.bilbao.net/geubiok webgunea eta sare sozialak ditugu, eta horietan, hain zuzen ere, hainbat informazio bildu da, ezkongaien arteko genero indarkeriari buruz eta maitasun erromantikoari buruz, esaterako; testak, komikiak, albisteak, agenda, musika eta bideoak ere badaude, eta baita kontsultorio anonimo bat ere; hor, genero indarkeriaren arloko psikologo espezializatu batek harremanei buruzko zalantzak argituko dizkie bertara jotzen duten guztiei.
2016
‎Horrez gainera, EHSFko kluben arteko txapelketa ere egingo da egunotan. Lehiaketa horretan esku hartu ahal izango dute euskal kostaldean aritzen diren hamaika taldeek. Aurtengo lehiaketaren ezaugarri nagusia da, baina, Sopela Kosta Fest jaialdia dela-eta talde guztien kapitainak emakumezkoak izango direla.
2017
‎Hanturazko zitokinen eta depresioaren arteko harremana baieztatzen duten datuak izan arren, depresioaren kontrako hainbat farmakok ez dute substantzia hori ardatz hartzen. Norabide horretan esku hartuko luketen farmako berriak aurkitzeko zailtasun nagusia zera da: zitokinek depresioa eragiteko duten prozeduren inguruko informazio osatua falta izatea.
‎Irudiak Nola lagundu kontrolik gabe edaten duen pertsona bati? Lehenengo urratsa da konturatzea pertsona alkoholismo seinaleak izaten hasten dela, eta beharrezkoa da horretan esku hartzea. Arazoak izan ditzake lantokian edo eskolan, berandu iritsi edo kanpora joan, alkohola edanarazi noiz gelditu edanari, kontsumitzeko desira iraunkorra… Gainera, insomnioa izaten hasten da, edan ondoren konortea galtzen du, gizarteko jarduera batzuk uzten ditu eta pertsonen arteko harremanetan desadostasunak izaten ditu.
2019
‎Getxo Aquariumeko hainbat langilek joan den urriaren 14an abiatu zuten greba mugagabea, Udalaren ardurapean dagoen akuarioko kudeaketa daraman enpresa esleipendunak (Disetecmar) kaleratutako langile biak berriro kontratatzea (horietako bat ELA sindikatuko ordezkaria) eta lan hitzarmena" dagokion moduan" ezar dezatela aldarrikatzeko. Egoera konpontzeko, lan gatazka horretan esku hartzea eta neurriak hartzeko eskatu diote hainbatetan Getxoko Udalari, baita eurakaz biltzeko eskaera egin ere.
2020
‎Eta gertaera politikorako hurbilketa prosaiko hori literaturari dagokionez gertatzen den berbera da. Errealitatea islatzen duen literaturari soilik ematen zaio balioa, literaturak ere errealitatea eraikitzen duela kontuan hartu gabe, eta errealitate horretan esku hartu eta mundu hura alda dezakeela kontuan hartu gabe.
2021
‎ITP Aerori salgai kartela kenduko diotenen artean Eusko Jaurlaritza bera egongo da agian. Pedro Azpiazu Ekonomia kontseilariak onartu du «arrazoizkoa eta ona» izango litzatekeela Jaurlaritzak operazio horretan esku hartzea, Finkatuz funtseko diruekin. Ez litzateke erosle nagusia izango —rol hori Aernnovarentzat izango litzateke—, baina laguntzeko prest legoke salmentarekin lortuz gero aeronautika enpresa horren jarduera Euskal Herrian errotzea.
‎Hori kontuan izanda, jaio aurreko bisitetan gorputz irudiaren ikuspegi positiboa jorra daiteke. Horrez gain, gorputzasegabetasunaren detekzio goiztiarrak antsietateeta depresio sintomak garatzeko arriskua duten eta emakume haurdunak identifikatzen lagun lezake, eta modu horretan esku hartze goiztiarra errazten da. Beraz, lehen mailako arreta zerbitzuko profesionalak emakume haurdunen gorputzasegabetasunaz jabetu behar dira, amen osasuna hobetzeko esku hartze goiztiarra egin ahal izateko (40,48).
2022
‎Jarrera honen argibide bat gehiago izan dugu berrikitan, hain zuzen ere," saltegiak ere euskaraz" kanpainaren barruan, Atarratze eta Mauleko merkatari guztien ikusterat ibili garelarik, euskarari leku bat ematea onartuko zutenez jakin guraz. Mauleren kasua, laburki aipatzeko lehendabizi, aurrenez ongi genekiena egiaztatu da tamalez, hau da mauletar denda jabe oso gutxik (bizpahiruk) dakiela euskaraz eta, hortaz, kanpaina horretan esku hartzea ezinezkoa zaiela. Alabaina, zin zinez ho ri pentsatzen dutenez ez bada ziurtatzen ahal ere, euskararik ez jakitea dolugarritzat daukate eta minez bizitzen dutela aitortu digute batzuek.
‎Hala ere, pertsona gehienentzat errazagoa da teknika on hori teknika elektrikoekin lortzea, haien formari esker, kirten luze eta burugogorrarekin, maneiagarriagoa egiten baitu eta zoko guztiak lortzea ahalbidetzen baitu; hortzetako pieza guztia inguratu dezakeen burua, eta txerriek egiten duten mugimendua. Baina garestiagoak dira, eta inguru horretan esku hartu berri duten eta jostura puntuak dituzten pertsonentzat ez dira gomendagarriak. Gainera, batzuetan, ortodontzia duten pertsonei eskuliburua ere gomendatzen zaie.
2023
‎Sanginés Sáiz, G. eta Suay i Lerma, F. (2008). " Hizkuntza mendetasuna aztertzeko eta egoera horretan esku hartzeko eredu bat". Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 69:
‎1524ko abenduaren 28an hil zen Staupitz. Linck ek Staupitzen azken sermoiak argitaratu zituen, baina Luterok ez zuen horretan esku hartu. Hala ere, Luterok onartzen zuen zor intelektual eta emozional handia ziola Staupitzi (Smith, 1911; Roper, 2010).
‎Bien bitartean, blokeko armadetako buruek hiru eguneko bilkura bat egin dute, atzo amaitu zena, eta horretan esku hartze militar posible batez eztabaidatu dute, Nigerren «ordena konstituzionala berriz ezartzea» helburu lukeena. Esan zuten balizko operaziorako plan bat egin dutela, eta estatuburuen esku dagoela erabakia; gainera, atzo argitara atera zen Ecowaseko buruzagi eta Nigeriako presidente Bola Tinubu herenegun operazio posible horretaz aritu zela haren herrialdeko Senatuan; eta egunak dira sare sozialetan zera ikus daitekeela:
‎Haren esanetan, lurreko haize erroten enkanteetan, Europako araudiek ez dituzte behar bezala laguntzen, eta prezio merkeagoko lehiakide txinatarrek abantaila izan ohi dute. Alor horretan esku hartzea galdegin diote Bruselari: «Ekoizle guztientzako joko arau berak nahi ditugu».
‎Harrera astearen ostean, saioka egindako behaketa eta hausnarketa sistematikoak, inplikatuak dauden profesional ezberdinen artean partekatuko dira, modu horretan esku hartzeak hobetu eta programa malgutasunez testuingurura egokitzeko. Gauza bera, murgiltze prozesuak iraun bitartean eta horren ondoren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia