Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Chillida lekuren inaugurazioak beste hainbat ekitaldiri nolabaiteko itzala egin die aurtengo udazkenean, baina ez du horrek esan nahi gertatu den gauza bakarra izan denik. Gogoan izateko moduko hainbat erakusketak zipriztindu ditu aurtengo udazkenean gure hiriburuak, bai Euskal Herriko artisten eskutik —Donostian batez ere— bai kanpokoen eskutik —Roberto Mattaren erakusketa Bilbon horren tokiko—.
‎Urtarrilean, egunero, batez beste, 29.286 lagunek bisitatzen zuten on line gune hau. Horrek esan nahi du Estatu espainiarrean gehien bisitatua izan den hirugarrena izan dela, El Pais Digital eta El Mundo ren atzetik. Egunkari digital honek paperezko euskarrian erabiliko den informazioa ere sortzen du.
2001
‎Ho rrek erantzunik gabe jarraitzen duen bitartean, ezin dugu esan garunaren funtzionamendua ulertzen dugunik. Izan ere, horrek esan nahi du eskizofrenia bezalako gaixotasun psikiatriko larrietan, garuna gaizki dabilenean, ezin dugula azaldu garunean zer gertatzen den edo normalitatearekiko bereizketa egin.
‎1. Azken urteotan, lehenbiziko aldiz Euskal Herriaren historia osoan, unibertsitatera heltzen ari den gazte belaunaldiak bere ikasketa guztiak —edo gehienak— euskaraz burutzeko aukera izan du. Horrek esan nahi du, oraintsu arte, euskararen errebindikazioa euskaldunok egiazki sentitzen genuen premia baino gehiago praktikan zerbait sinbolikoa bazen —ez dezagun ahantz, aurreko euskaldunen belaunaldiek, ikasketa guztiak erdaraz egitera beharturik, de facto erraztasun handiagoa izan dutela erdaraz ikasteko, eta eskatzen zuten euskal irakaskuntza eskaini balitzaie gorriak ikusiko zituzketela h...
2002
‎Sistema malgua izan litzateke, eta horrek esan nahi du ibilbide bakoitzak ez duela itxia izan behar, hau da, aukera errazak egon behar direla batetik bestera igaro tzeko, eta ibilbide batean ikasitakoa beste ibilbidean baliokidetzeko aukera egon behar dela. Horrela, ikasleek egindako lehen aukerak ez luke erabat baldintzatuko beren akademi etorkizuna, eta ate guztiak zabalik izango lituzkete.
‎Unibertsitate legeek ezarritako mugak direla eta, gure unibertsitateak baldintzatu samartuta daude horiek bezalako aldaketak egiteko orduan; hori egia da. Hala ere, horixe da lehenago ala beranduago hartu den bidea, eta horrek esan nahi du egon daitezkeen aukerak erabili behar direla.
‎Bigarrenak ikerkuntza egin luke irakaskuntzarekin batera edo irakaskuntzan aritu gabe. Horrek esan nahi du edozein irakasle ikertzailek bi jarduerak egin lituzkeela, batera edo aldika.
‎Izatez, herri horietako enpresek I+Gn erabiltzen dituzten baliabideak, herri horien BPGren %1’97 (AEB) eta 2’14 (Japonia) dira, eta EAEkoek, berriz, BPGren %1’08 Erdia da, beraz, gure enpresetan egiten den ahalegin erlatibo hori. Bestalde, gastuaren %77 enpresei badagokie, horrek esan nahi du unibertsitate eta ikerketarako herri erakundeei %23 dagokiela soilik.
‎Niretzat, unibertsitatea ikerketarekin lotuta dagoenez, nahitaez euskal unibertsitatea akademiatik urrundubeharko litzateke. Horrek esan nahi du ikerketa taldeak hasieratik antolatu liratekeela eta hori izan daiteke benetako arazoa. Talde bat ez da bat batean sortzen eta bi aukera desberdin har daitezke:
2003
‎Helduen euskalduntze eta alfabetatze alorra eskaririk gabeko euskalgintza bihurtzen ari baldin bada, horrek esan nahi du, besteak beste, euskararen gizarte balioa hutsaren hurrengoa dela. Hutsaren hurrengoak, hemen, zera esan nahi du gauzak zehazki esanda:
‎nolabait esan, hizkuntzarenoinarrian dagoen hiztun herriak daukan kapital material eta sinbolikoaren araberako balio ekonomikoa, soziala eta kulturala izan ohi du hizkuntzak. Horrek esan nahi du oinarritzat duen hiztun herria ren botere oroko rrean erabakitzen dela hizkuntzaren erabilera araua, erabilera horrena rrazoiak zernahi izanda ere. Gogora dezagun bidenabarmotib azioaren zer nolakoa identitate nazionalaren muturretik hasita balio sozial instrumental hutseraino doazenaldaerez osatua egon litekeela hizkuntzaren balio sinbolikoa ren eta funtzionalaren arteko continuumbat taxuturik.
‎Legeak ezarritako mugak aise gainditu ditu euskarak eta, gaur egun, herri ekimenari esker, helduen euskalduntze alfabetatzea, ikastolak, euskara taldeak eta, oro har, euskararen aldeko dinamika errealitate pozgarriak dira Nafarroa osoan. Dereduek matrikulazio handia eskuratu dute azken urte hauetan eta milaka heldu aritu da euskaltegietan; ondorioz, belaunaldi berriak neurri handi batez euskaraz datoz eta euskaldunberrien lehen haur sortzen hasiak dira, horrek esan nahi duen guztiarekin. Gainera, kalitatezko zerbitzu eta produktu ugari sortzeko gaitasuna izan du Euskalgintzak eta mugimendu erakargarri bilakatu da jende askorentzat.
‎%27, 3 Den liburu tipoa eta daukan merkatua kontuan izanda, gutxitxo iruditzen zait. Etengabeko nobedadez elikatu behar da saila, antza denez, eta horrek esan nahi du liburu gehiegi erretzen dela azkar edo azkarregi. Liburu hauetako asko eta asko, gehienak, erdal jatorrizkoak direnean, zer esan nahi du argitaletxeen politika honek, itzuli beharreko tituluen hautapena ez dela zorrotz egiten, edo esan nahi du erdal erreferentzietara lerratua dagoela guztiz sail hau?
2004
‎Euskal kultura osoa hartu da aintzat, eta, hemendik aurrera, estrategikoa izango da arloa. Horrek esan nahi du diagnosia egin ondoren plangintzak erabakiko direla, jarraipen taldeak osatukodirela, eta ebaluaketak burutuko. Zallok esan du, era berean, erakundeen arteko eskuduntza arazoak gainditu behar direla, hori dela ardatzetako bat, eta kulturgintzan ari diren guztien esku hartzea dela.
‎Subjektuaren alde etiko praktikoaren lehentasun horrek esan nahi du, alde batetik, gizakien arteko harremanak ezin direla teknikaren arabera antolatu, baizik eta gizakien arteko egiazko komunikazioa aintzat hartuz; eta beste aldetik, zientziak eta teknikak gizarte antolamenduaren esanetara egon luketela. Ezagutzeko ekimenean askatasuna agertzen bada baldintza gisa, orduan ezin da Kanten arabera erabateko bereizketa ezarri zientzia teknikaren eta kulturaren artean.
‎Haiek gabe ez litzateke gaur zinemagintzarik existituko Europan. Horrek esan nahi du, halaber, WPatxi Azpillaga EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea da. ezinezkoa dela gaur Europako zinemagintzan norbait izatea babes eta sustapen sistema indartsu bat izan gabe. Eta horrek berdin balio du Estatu batentzat zein gurea bezalako Estaturik gabeko nazio batentzat.
2005
‎Izan ere, hori da beste herrialde batzuetako joera ere, ETBko adituen esanetan. Horrek esan nahi du barne produkzioko fikzioa bultzatuko dela —Goenkal e, Ma rtinetaantzeko errefe renteak—: " Herria ren imajinarioa sortu eta indartzen dutelako" (J.
2006
‎Hogei titulutara iritsi ez direnen kopurua ia osoa dela esan daiteke: %94, 5 Horrek esan nahi du, eta taulan garbi azaltzen da, 20 titulutik gora publikatu dutenak %5, 5 direla, zehazki 15 argitaletxe, 275etik 15.
‎Baina lagin hori Estatu osoan egindako azterketaren zati bat besterik ez da. Horrek esan nahi duena zera da: Hego Euskal Herriko datuak izateaz gain, Estatu osoan lortutako emaitzak ere baditugula.
‎Datu horien arabera, bildumen eskuragarritasuna, kasuen %30, 4n, eskas baloratu da. Horrek esan nahi du dokumentuen zati bat bakarrik eta ez guztiak daudela irakurleen eskura edota seinaleztapena ez dela egokia bildumaren erabileran ondo orientatzeko. Ikastetxeen %60, 9k egokia gisa baloratu du eskuragarritasuna.
2007
‎Horizontalki horrek esan nahi ote du baina, erreferenterik gabe?
2008
‎Kostata. Urruti gaude Frantziako eredutik, eta horrek esan nahi du etekin gutxi aterata hiltzen zaigula liburua. Zenbat eta helduago liburugintza, orduan eta berrargitalpen gehiago.
‎Ekoizleak ez dira horrenbeste editorial profesionalak, baizik eta edizio publikoa edo elkarte eta parekoak. Horrek esan nahi du, beste gauza askoren artean, liburuok ez daudela merkatu arrunterako diseinatuak eta beren intzidentzia ez dela lukeena. Adierazle bat berrargitalpena izan liteke:
‎Lehenengo konpetentzia bi urtetan gara daiteke. Hizkuntza akademikoan konpetentzia lortzeko, berriz, testu akademikoak ulertzen eta lantzen ahalbidetzen duena eta eskolako edukiak ikasten errazten duena, bost urtetik zazpira dira beharrezkoak, edo are gehiago14 Horrek esan nahi du beharrezkoa dela ikasleei errefortzua ematea haien hizkuntza ikaskuntza prozesuan, ez soilik hasieran eta hilabete batzuetan, baizik eta askoz luzeago izango den denbora tarte batean. Baina batez ere esan nahi du ikasle batzuek —hamar urtetik gorakoek— ez dutela astirik izango eskolako hizkuntzaren ikaskuntza eskolan osatzeko eta emaitzak jasotzeko.
‎Sekuentziatzen hasi zirenean, kalkulatzen zen nukleotido bakoitza sekuentziatzea dolar bat kostatuko zela gutxi gorabehera. Gure genomak hiru mila milioi nukleotido dauzkanez, horrek esan nahi du giza genomaren sekuentziazioaren aurrekontua hiru mila milioi dolarretakoa izan dela.
‎Genoma osoa kontuan hartuta, %0, 2 da pertsonen arteko desberdintasuna. Jakina, gure genoma oso luzea denez, horrek esan nahi du bizpahiru milioi nukleotido direla desberdinak pertsona batetik bestera. Desberdintasunak ez dira, beraz, zati handien araberakoak izaten, baizik eta leku jakin batzuetan nukleotido bakan batzuk aldatu egiten direlako.
‎Orain bi urte sartu zenean lehen aldiz Flickr argazki zerbitzuan, Joxe Felix Diaz de Tuestak ez zekien Flickr horrek esan nahi duela su mihiaren dardara, eta inporta ere ez zitzaion bat ere. Urteak zeramatzan argazkiak ateratzen, eta behar zuen toki bat argazki horiek zintzilikatzeko.
‎Eric Schmidt Googleko lehendakari eta garai batean Sun enpresako kideak deitzen dio" ordenagailua hodeian", eta horrekin esan nahi du gure jarduera digitala Interneten gertatzen dela, edozein gailu darabilgula ere, dela ordenagailu bat, dela Blackberry bat, dela kontsola bat edo dela sakelako telefono bat. Izan ere, horixe baita azken urteotako aldaketarik handienetako bat:
‎Ikasketak bi ziklotan egongo dira banaturik, graduko ikasketena batetik eta graduondokoena bestetik. Horrek esan nahi du graduko ikasketak izango direla gaur egungo lizentziaturak, diplomaturak eta ingeniaritzak. Espainiar Estatuko unibertsitateetan 240 kreditukoa izango da ikasketa horien" tamaina" (Europako beste herri edo estatuetan 180 kreditukoak izango dira graduko ikasketak, tarte hori, 180 eta 240 kredituen artekoa, onargarria baita).
‎Bolognako prozesua hasi arte Espainiar Estatuko unibertsitateek eskaini dituzten graduondoko tituluak bi eratakoak izan dira, doktorego programei zegozkienak batzuk eta master izeneko berezko tituluak besteak. Bada, berezko tituluak izanik, master horien prezioak ez dira prezio publikoak, eta horrek esan nahi du ikasleek tituluen kostu osoa ordaindu behar dutela. Baina Europako Goi Hezkuntzako Esparrua sortzeko prozesuaren funtsezko osagaiak diren master mailako ikasketak ofizialak dira, eta beraz, prezio publikoak dira ordaindu behar direnak, eta unibertsitatean ordaintzen diren beste prezio publikoak bezala, administrazioak ezartzen ditu eta ez dute barne hartzen ikasketen kostu osoa, administrazioak berak babesten baititu, bere diru-laguntzen bitartez, ikasketa horiek.
‎Kulturako gauzetan lardaskatzen hasi aurretik beti egin ohi dut sartu irten bat politikan, luzeak izaten baitira gure egoera petral honen adarrak, eta era guztietakoak haren ondorioak; aurten, berriz, jendearen kezkabide nagusiak politikarekin ez baizik ekonomiarekin duela zerikusia ohartzen naiz. Horrek esan nahiko luke, beharbada, orain hasten direla benetako arazoak, orain arteko gure koitak esne bitsetan bizi den jendearen denbora pasa zirela, gizarte burges ondo bizi baten buruko min existentzial hutsal samarrak, oinazeak oinaze; seinale litzateke, halaber, gobernuarekiko azken mus partidan burnien aldeko apustua egin zutenek hordago ustela jo zutela, norberaren kartak eta aurkariarenak balo... Denon, baina batez ere beraien, kalterako.
2009
Horrek esan nahi al du zientzia (sen ona) dela balioen gaineko ardura duena. Gure ustez, moralaren funts bakarra, labur esanda, giza natura da.
‎Azken finean, corpusa landuz, tresna batzuk sortzen dira, baina gero ezagutarazi behar dira tresna horiek eta gizarteak onartu behar ditu. Tresna berriak erabiltzen badira, plangintza arrakastatsua da eta horrek esan nahi du hizkuntza estatusez ere aldatu egin dela.
2010
‎Alegia, enpresek betebehar juridikoetatik haratago beren borondatez bereganatzen duten jokabidea dela EGEa. Horrek esan nahi luke, hitzarmen kolektibotik eta legeak ezarritako betebeharretatik haratago doala EGEa, eta, ondorioz, ez dela posible bete beharreko zuzenbide arauen bitartez enpresa bat sozialki arduratsu izatera behartzea4 Horregatik, indarrean dauden arauak betetzen dituen enpresa batek ez du zertan derrigor sozialki arduratsu izan; bai, ordea, alderantziz. Hau da:
‎Gerra ezagutu gabe, gerraondoko lehenengo belaunaldikoa naiz. Horrek esan nahi du etxean oroitzapen batzuk badaudela gerrari buruzkoak. Aitak gerra egin zuen, oso adineko joanik, 28 edo 29 urterekin.
‎Bazuen, noski. Esaten baldin bagenuen batasun batean egin behar zela, horrek esan nahi zuen gizarte osoari begira egingo zela; beraz, bazuen dimentsio politikoa, eta izan zezakeen instituzionala ere. Guk denbora batez egiteko asmoa genuen, eta gero egindako lan hori edo sortutako errealitate hori eraman behar bazen beste nonbaitera, ez zen gure arazoa, egingo genuen.
2012
‎327.775 pertsonek eduki dute euskara soilik lehen hizkuntza gisa, eta gaur egun 162.614 baino ez dira euskal elebidun (%49, 6). Horrek esan nahi du %50, 4k erdara euskara beste ikasi duela edo bere etxeko hizkuntza galdu egin duela, partez edo osorik.
‎Makroekonomiaren ikuspegitik, horrek esan nahi du Jaurlaritzaren zorra gure BPGaren %8koa izango dela 2012an; duela lau urte, berriz, 2008an, %1ekoa zen. Aurrekontuei dagokienez, zorra handitze horrek eragin izugarria du, suntsitzailea.
‎" Ezin genuenez lortu justua indartsu izan zedin, indartsua justu izatea lortu genuen", idatzi du Pascalek7 Egia etsi horrek esan nahi duena ulertu beharra dago: gizakia politikarako gai egiten duena ez da bertutea, baizik eta bizikidetzak eragiten duen indarkeria.
‎Joan den uztailean aditu taldeak egindako bisitaren ondotik, azterketa sakona egin dio Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikari, eta euskarazko komunikabideak sustatzeari buruzko neurririk ez izatearen hutsunea nabaritu du; izan ere, ez du bermatzen euskarazko irratirik eta telebistarik, eta horrek esan nahi du Itunaren puntuetako bat urratzen duela, esaterako Euskalerria Irratiari lizentzia ukatuz.
‎Aitzitik, lurraldeen arteko ezberdintasunak nabariak dira, kontuan izanik EAEn elebidunak %32 direla (1991n %24, 1), Iparraldean %21, 4 (1996an %26, 4) eta Nafarroa Garaian %11, 7 (1991n %9, 5). Horrek esan nahi du, gaur egun, 1991n baino 185.000 elebidun gehiago daudela. Elebidunen hazkundea Nafarroan eta batez ere EAEn gertatu da, Iparraldean oraindik galerak nagusi direlarik, nahiz eta gazte elebidunen kopuruak gora egiten jarraitzen duen.
2013
‎Horrek zer esan nahi du? Aurreko eztabaidan adierazi bezala, horrek esan nahi du badagoela gure biologian zer berezi (burmuin atal (ak) edo...) bat morala determinatzen edo bideratzen duena. Kulturaren aldekoak, hau da, moralaren alde kulturala azpimarratzen duenak, defendatzen du ez dagoela mekanismo berariazkorik.
‎boterea lortzea. Eta horrek esan nahi du askotan alderdiek ez dutela nazioaren alde lan egiten, baizik eta alderdiaren beraren alde. Gu, beste aldean, nazioaren alde heziak izan ginen.
2014
Horrekin esan nahi zuen, oro har, demokrazia parte hartzailearen planteamenduak etxeko atetik at hasten direla, eta espazio pribatuan demokratizazioaren eztabaida ez dela sartu. Jakina da genero arauek etxekotasunerako emakume subjektibitate bat sortzen dutela.
‎Nik ez dut uste Baionako hark oihartzun handirik izan zuenik, baina irtenbide praktiko batzuk bilatu ziren, eta horrek berehala bere ondorioak izan zituen[...] Gure aldizkariak [Jakin, alegia] hartu zuen bide hori, eta horrek esan nahi du hainbat ikastetxetako gazteek jadanik bide horretatik jarraituko dutela. Gero gizarte zibila sartzen da indartsuago gai honetan, eta Ermuko idazle bilerak datoz gero, 1968an.
Horrek esan nahi du liburuak ezin direla eman, ez dohaintzan, ez utzi, ez mailegatu. Ondare digitala enpresarena da, ez erabiltzaileena; areago, askotan, erositako liburuak enpresen zerbitzarietan daude.
2015
‎Edozein diskoetxek bere katalogorako nahi luke horrelako lan bat are gehiago emaitza entzun eta irakurri ondoren, baina inorengana jo barik bere kasa argitaratzea erabaki du Aranzabalek. Horrek esan nahi du artistikoa ez den lan guztia ere bere gain hartu behar izan duela: grabazio estudioa kontratatzea, crowdfunding kanpaina antolatzea, kolaboratzaileak lotzea, kontzertu bira prestatzea, komunikabideei proiektuaren berri ematea, sare sozialetan zabaltzea, diseinua enkargatzea, masterra fabrikara bidaltzea...
‎Hau da, ‘beheko’ hizkuntzari (L) ‘bere’ jardunguneak esleitzen zizkion eskema puskatzen da, eta arlo horiek ere usurpatzen hasten da H, hiztunek gizarte altxagarri iritzita. Horrek esan nahi du joera iragankorra izaten duela ‘diglosiarik gabeko elebitasunak’(" bilingualism without diglossia tends to be transitional"). Izan ere, Fishmanen esanetan:
2018
‎Batzuetan euskalkia erabiltzeagatik eta beste batzuetan euskara batua erabiltzeagatik. Horrek esan nahi du euskaldunok konpondu beharreko arazo bat dugula. Eszenatokira igo aurretik sarritan aipatzen digu Ximun Fuchsek:
‎Enpatia edo hurbiltasuna erakusteko ahalegina baino gehiago hurbiltasun keinuak beti dira on baina, komunikazioa euskaraz bideratzeko modu praktiko bakarraren bilaketa izan zela iruditzen zait. Nire begitazioa zuzena balitz, horrek esan nahiko luke badakitela gainerako saioetan ez dietela ulertzen, eta ni erabat trenputxartzen nau euskal herri orotara heltzeko ahalegina helburu nagusitzat ez duen telebista nazional baten perspektibak, ertzetako milaka ikus entzule jakinaren gainean deskonektatuta uzten dituenarenak. Beste kontu bat da lortzea, baina estrategia argi eta ekimen irmorik gabe ezinezkoa da.
‎Nobelagintzako eta poesiagintzako asko ere kanpoan utzi ditut halabeharrez. Ez du horrek esan nahi ezer aipagarririk egin edo jazo ez denik aipatu gabeko eremuetan ere.
2019
‎Esaten ez dena, aipatzen ez dena, eta beraz, hutsune bihurtzen dena, hori esan nahi dut isiltasunei/ isiltasunari buruz hitz egiten dudanean. Pluralean eta singularrean erabiltzen dut isiltasun asko daudelako, era askotakoak, batzuk hitzik gabekoak, besteak aukeratuak... batzuk behartuak
‎Nik zuri maite dut: horrek esan nahi du zurekin dudan harremanean ez dagoela nork nor ik. Ez zaitut azpiratzen, ez zaitut kontsumitzen.
‎Sexuak eta maitasunak binomio bat osatzen dutela onarpen zabala duenez, sexu eta desira espazioen lanketa kritikoek maitasunaren gaia ere abordatzen dutela esan zitekeen, baina testu honek maitasunaren ideologian tematzeko gogoa du. Horrek esan nahi du, sexua baino gehiago, indibiduoen arteko harreman afektibo moduek sexualak izan edo ezarkitektura nola baldintzatzen duten ikertu nahi dela bi ikuspegietatik: arkitekturaren egiletik eta erabiltzaile paperetik.
2020
‎Hemen arte garaikiderako ez dago finantziaziorik eta ez dago ere bilduma publikorik. Horrek esan nahi du gaur egun sortzen den artea hemengo paisaiatik betirako desagertzeko zorian dagoela. Eta egoera ez da soilik lotua diruaren kontuekin.
‎Baionako Euskal Museoan ez dute ez fondorik ez diru-laguntzarik gaur egun sortzen den arte garaikiderako eta Baionak arte garaikiderako ez du instituzio propiorik gaur egun ekoizten den artea historian eta ondarean sar dadin. Horrek esan nahi du ondorengo belaunaldiek ez dutela jakinen Iparraldean sortu den artea existitu izan zenik ere... Ematen da hemen artearen basamortua dela...
‎Beraz Iparraldeko artistak ez badu Iparraldean aterabiderik atzematen eta Hegoaldean ere ez (dakidanez Iparraldeko artisten lanak ez dira agertzen inongo Hegoaldeko bildumetan, ez Artiumen, ez inon...), Bordelera joan da haren lana FRACeko (Fonds Regional d’Art Contemporain) bilduman sarrarazteko edo Parisera FNACekoan (Fond National d’Art Contemporain). Horrek esan nahi du gaur egun Iparraldean sortua eta ekoiztua izan den artea modu batez edo bestez Iparraldetik betirako desagertuko dela.
‎Eta horrek esan nahi du ezarritako markoari begiratu behar zaiola lehenbizi, eta horrela ulertzen direla gauzak. Tartean Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko erabakia hartzea, eta Norman Foster arkitektoaren proiektu bat aukeratzea.
‎Nire ikuspegitik, idazle eta intelektual bat baliagarria izango da independentea bada. Ez du horrek esan nahi ekidistantea izan behar duenik. Zuk zure iritziak dituzu eta horiekin lagundu nahi duzu.
‎geneak, zelulaleinuak, organismoak, populazioak, espezieak eta kladoak. Horrek esan nahi du hautespen naturalak subjektu horien gainean eragin dezakeela. Urte batzuk geroago, Edward O.
‎Darwinen arbaso komunaren ideia da biraketa horren oinarria; Lurreko bizia lotzen duen heinean behintzat, hautespen naturalaren ulermen egoista zorrotza arintzen da, bizia osoa ontologikoki elkarrekin saretua dagoela adierazten baitu. Horrek esan nahi du gertakarien kausa biologikoak ez direla nahitaez intrintsekoak, prozesu biologikoak ingurumenarekin eta beste bizidunekin erlazioan gertatzen baitira. Beste modu batean esanda, ingurumenak eta beste organismoek zerikusi handia dute organismo baten konstituzio biologikoan, eta badirudi erlazio horiek kontuan hartu behar direla, ezin direla banakoak bananduta ikertu biologikoki.
‎Globalizazio ekonomikoak esparru global bat eskatzen du. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriei esker, ekonomia desmaterializatu eta desitxuratu egin da; horrek esan nahi du benetako ekonomia produktibotik urrun dagoen merkatuan jarduteko aukera dagoela, bai eta truke logikak estatuko esparrua gainditzen duen transakzioetan parte hartzeko aukera ere. Horrek ez du esan nahi mundu guztiak esparru globalean jarduten duenik; baina eragile askok dagoeneko egiten dute, eta errealitate horrek guztiei eragiten die:
‎Besteak beste, gure herria eta gure herrigintza sistema ahulegiak direlako orain independentzia lortzeko (baita epe motzean helburu apalagoak lortzeko ere). Horrek esan nahi du berpizkunde berri bat egituratu behar duela Euskadik bere baitatik: berpizkundea ekonomian, berpizkundea euskal kulturan, berpizkundea sistema sozialean...
2021
‎Eta ez hori bakarrik: ahalik eta toki gehiagotik ere kontatu behar gara, polifoniaren xerkan beti, horrek esan nahiko baitu boterea ondo banatuta dagoela. ETBk du gaur euskaraz fikzioa ekoizteko gihar indartsuena, baina bide polita ari dira egiten websailen ekoizpenaren oihanean sartu direnak ere.
‎Hitzaldiak aipatuta, horrek esan nahi du hara eta hona ibiltzen zinela?
‎Ikastetxe hartan A ereduko hiru gela zeuden, eta nirea zen ereduko bakarra. Horrek esan nahi zuen nik neukala nire gela osoaren ardura eta baita A
‎Proiektu horrek esaten zuen euskararen normalkuntzak ez duela irakasleen borondatearen araberakoa izan behar horrela zelako, baizik eta ikastetxeak berak onartu behar zuela proiektu moduan. Horrek esan nahi zuen zuzendariak ere inplikatu behar zuela euskararen normalizazioan, baita klaustroak ere. Eta normalkuntza teknikariak sortu ziren eskoletan, postu batzuk liberatuta.
‎Aldaketa hori egiteko, lege bat atera zuten buletinean, eta indarrean sartu zen. Horrek esan nahi zuen, beste zer edo zer egitea agintzen baziguten, euskara gaiak utzi eta esaten ziguten hori egin behar genuela. Eta halaxe egin behar izan genuen.
2022
‎" Neure gain hartuko dut Frantziak egin dituenak oro, San Luisengandik hasita Osasun Publikoaren Batzorderaino"; enfasi handitxoz bada ere, bizitza politikoaren onarrizko gertaera bat ari zen adierazten, besterik ez. Oro har hizketan, horrek esan nahi du belaunaldi guztiak, continuum historiko batean jaioak direlarik, gurasoen bekatuekin madarikatuak eta aurrekarien egintzekin bedeinkatuak daudela, ez askoz gehiago. Baina gu ez gara hemen erantzukizun mota horretaz ari; erantzukizun hori ez da pertsonala, eta zentzu metaforiko batean baizik ezin esan liteke pertsona bat beraren aitak edo beraren herriak egin duen zernahirenagatik erruduna sentitzen dela.
‎Esan moduan, bitartekotza global horrek dendan edo tabernan egiten zen hori guztia denda edo taberna espazio horretatik ateratzen duelako, hau da, alienatu egiten duelako, eta espazio globalean txertatzen duelako, espazio global hori taxutzen duten bitartekotza horien esku. Horrek esan nahi du espazio globala ez dagoela kosmosean, ezpada Bilboko dendetan, norberaren hiri edo herrietako kafetegi eta kaleetan. Espazio globala norberaren plaza, kale, gorputz eta etxeetan dagoen eta norberak kontrolatu ezin duen espazioa da.
‎Lan indar zehatz bat behar du produkzio erregimen bakoitzak, subjektu espezifikoak sortu behar dira, beraz. Aipatu bitartekotza horrek esan nahi du frankizia horietan lanaren dimentsio ia guztiak langileen eskutik kentzen direla (zerbitzua izan ezik) kontabilitatea, legeria, erosketak, lehengai edo manufakturen aukeraketa, eta hori bitartekotzak egiten duela. Hortaz, behar den lan indarra oso kualifikatua edo batere ez kualifikatua da; frankizia berean, postu desberdinetan.
‎Emakumeek espazio publikoan edo komunitarioan plazan, parrandan, kalean, gauean, garraio publikoan (emakumeek erabiltzen dute nagusiki) eta, noski, espazio publiko politikoetan (hedabideak, lantokiak, eskola, erresidentziak...) libre mugitzeko gaitasuna bermatu luke zaintza berri horrek: espazio publikotik kanporatuak izan diren izakiek, emantzipazio kolektiboa lortzeko eta beraz subjektu politiko publiko izateko, espazio publiko politiko soziala bereganatu behar dute; horrek esan nahi du espazio hori gobernatzeko gaitasuna izan behar dutela, eta horrek, aldi berean, zera ekarri luke: espazio horretan burujabe izateko gaitasuna.
‎sexua dutenek ezin dute elkarrekin bizi, ezta umeak elkarrekin dituztenek ere. Horrek esan nahi du gehiengoaren bizitza egituratzen duen hori aldatu behar dela, hau da, etxebizitza edo espazio pribatuaren neutralizazioa eskatzen du: familia patriarkala ahalbidetu eta taxutzen duten lege, egitura, erakunde, subjektu (senar emazte) eta espazio ororen eraldaketa.
‎ChatGPT ikaskuntza automatikoko algoritmoez elikatzen da, denboran zehar erantzunak hobetzeko. Horrek esan nahi du ChatGPTrekin zenbat eta gehiago hitz egin, orduan eta hobeto ulertuko eta erantzungo dituela zure galderak edota iruzkinak. ChatGPT lagun batekin elkarrizketa bat izatea bezalakoa da; baina, pertsona baten ordez, adimen artifizialeko programa oso aurreratu batekin ari zara hizketan.
2023
‎Klima aldaketak, mundu osoko biodibertsitatea galtzeak eta tokian tokiko hondamen ekologikoak erronka itzelak izan dituzte ondorio, eta horrek esan nahi du gizateriaren historia modernoaren inflexio puntu batean gaudela, lehen aldiz nekazaritza iraultzak masa ekoizpenaren aroa abiarazi zuenetik eta gizakiok eskura ditugun baliabideak amaigabeak direlakoan eratu dugun ustiapen eredua martxan jarri zenetik.
‎Funtsezko gaitasunak dira negozio ereduetan (sozialak edo enpresakoak) edo eredu instituzionaletan (politika publikoak) egituratutako berrikuntza prototipoak garatzeko/ eskalatzeko, prototipoaren benetako bideragarritasuna bermatzen dutenak. Gaitasun horiek adimen formalarekin (berrikuntzaren logikaren diseinua eta ulermena erraztuz) eta adimen komunikatiboarekin artikulatzen dira; izan ere, soluzioek optimoak (onargarriak) izan behar dute xede biztanleriarentzat, eta horrek esan nahi du azken erabiltzaileak berrikuntzen diseinu prozesuan sartu behar direla.
‎Desiragarria da sarearen dentsitatea handitzeko Hiriko Laborategiek ekosisteman lan egitea, eta horrek esan nahi du nodoen arteko lotura eta konexio gehiago sortzen lagundu beharra dagoela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia