2023
|
|
Berdintasun printzipioaren aplikazioak ezin ekar dezake tratamendu bera ematea egoera desberdinetan dauden edo ekonomia ahalbide desberdina duten pertsonentzat. Haatik, berdintasun formal horren ordez, berdintasun materiala hartu behar da abiapuntutzat;
|
horrek
esan nahi du tributuen alorrean norbanakoen errentak eta egoera ekonomikoa aintzat hartu behar direla, baita bestelako arrazoiak ere (egokitasuna, gizarte justizia, guztion onura).
|
|
Zerga egitateak beti du izaera juridikoa, ez ekonomikoa. Zerga egitatea arauaren emaitza baino ez da;
|
horrek
esan nahi du egitate zehatz bat zerga egitate bihurtzen dela arau juridiko tributarioaren egitezko kasua denean, hots, tipifikatzen denean. Bestelako gauza da legegileak zerga egitate bihurtzen duen egitezko kasua errealitate ekonomikoa izatea (adib., diru sarrera bat), edo aurretiaz juridikoa den egitatea izatea (esaterako, egintza edo negozio juridikoa).
|
|
Gainera, zergaduna beti izan behar da de iure zergaduna, eta ez de facto zergaduna. Gainerako subjektuekin gertatu bezala,
|
horrek
esan nahi du foru arauak (edo legeak) bakarrik zehaztu ahal duela zergaduna nor den.
|
|
Kutxa Bakarraren erregelak ez dakar aurrekontuetako funts guztiak kutxa batean modu fisikoan sartzerik arean bere, hori gauzatu ezina da, egungo finantza jardueretan gero eta gutxiago erabiltzen baita diru fisikoa; aitzitik, printzipio
|
horrek
esan nahi du funts publikoen kudeaketa bateratua izan behar dela, hau da, zerga bilketa eta Foru Ogasunaren betebeharrak ordainketa kutxa bakarraren bidez egingo dela.
|
|
Lurralde erkideko udal, diputazio eta toki korporazioen diru sarrerak ere finantza nahikotasunaren printzipioaren menpe daude;
|
horrek
esan nahi du erakunde horiek euren Ogasuna izango dutela, toki ogasunak. Konstituzioaren 142 artikuluak ezarritakoaren arabera," toki erakundeei legearen arabera dagozkien eginkizunak betetzeko, toki ogasunek behar besteko baliabideak izango dituzte; eta horien hornidura nagusiak izango dira udal zergak, eta Estatuko eta autonomia erkidegoetako diru sarreretan parte hartzea".
|
|
Eskuragarri dagoen enplegu egonkorra aipatu denez,
|
horrek
esan nahi du kontuan hartu behar direla ekoizpen inguruabarrek iraun bitartean enpresak dituen langile guztiak, aldi baterako langileak barne.
|
|
LELTBren 2.2 artikuluarekin bat etorriz, lan harreman berezien arauketak errespetatu behar ditu Konstituzioak aitortu oinarrizko eskubideak. Bada, agindu
|
horrek
esan nahi du LELTBk ez duela baldintzatzen lan harreman berezien arauketa. Beraz, esan daiteke paraleloak direla LELTBren arauketa eta lan harreman berezien arauketak.
|
|
Azken buruan,
|
horrek
esan nahi du bulegoak zaindu behar duela bere abokatuek eskainitako zerbitzuak kalitatezkoak izatea. Horretarako, bada, bulegoak, lanbidearen nondik norakoen jakitun den heinean, abokatu horien jarduera intentsitate handiagoarekin diseinatu eta kontrolatu ahal izango du.
|
|
Izaera osagarri
|
horrek
esan nahi du, itun edo akordio horiek modu baketsuan pilatzen direla estatutu izaerako hitzarmen kolektiboaren arauketarekin, hau da, kontraesanik gabe. Hala ez balitz, hitzarmenaren arauketa gailenduko litzateke.
|
|
Epaiak adierazten duenez,".. konstituzioaren testuan Estatu hitzak erabilera anfibiologiko garbia dauka" 78 eta horrekin Estatuaren adiera guztien errepasoa egiten doa. Azkenean aipatzen du, eta erakunde bermearekin bateratuz, artikulu horrek Estatua aipatzen duenean adiera zabalean egiten du eta
|
horrek
esan nahi du erakunde bermeak ere babesteko modukoak direla. Erakunde bermearen interpretazioa autonomia erkidego bakoitzari utziko balitzaio gutxienez 17 toki erakunde ezberdin sortzeko arriskua egongo litzatekeela, bakoitza bere antolamendu propioarekin eta izaera juridikoarekin.
|
|
Garapen horretan derrigorrezkoa da finantza jarduera gauzatzea.
|
Horrek
esan nahi du, toki erakundeek berezkoak dituzten jarduera horiek gauzatzeko baliabideak behar dituztela, baita baliabide horiek erabili ahal izatea ere. Horregaitik, toki erakundeen finantza jardueraren esparruan hitz egiten dugunean, diru sarreren esparrua eta gastuen esparrua aipatu behar ditugu.
|
|
Baina ez dezagun ikuspegia galdu, toki erakundeak Administrazioak dira eta, Administrazio publikoa diren aldetik, EKren 149.1.18 eta 103 artikuluaren mende daude.
|
Horrek
esan nahi du Administrazio publikoei dagozkien arauak aplikatu behar zaizkiela eta horien artean Administrazioen arteko harremanen arauak.
|
|
"... Oinarrizko Arauak hemen nahi izan du toki korporazioek beraien tributuak ezartzea edo exijitzea, Konstituzioarekin berarekin ez ezik, legeetan xedatutakoarekin bat egitea ere, eta
|
horrek
esan nahi du, orain axola duenari dagokionez, zerga ahal eratorri hori ezin izango dela baliatu ordenamenduaren sektore honetan dagoen lege erreserbaren kaltetan (eta legegilea, horregatik, ezin izango da mugatu, 133.2 azken tartekian, bitartekaritza formal hutsa, zeinaren bidez toki korporazioei ematen baitzaie, inolako aurre zehaztapenik gabe, kasuan kasuko zerga eratzeko ahalmena.... Konstituzioak azken manu horretan erreklamatzen dituen legeak ez dira, toki korporazioei dagokienez, jatorriz Estatuari bakarrik dagokion tributu ahala egikaritzeko gaitzen dutenak soilik.
|
|
Gai hori bakarrik Bizkaiak arautzen du; Arabak eta Gipuzkoak ez dute ezer adierazten.
|
Horrek
esan nahi du, Arabako eta Gipuzkoako toki erakundeek neurri zuzentzaileak bete ezean Foru Aldundiek zuzenean Estatuko legeria aplikatuko dutela. Bizkaiak, ordea, neurri zuzentzaileen esparruan bertan horien jarraipenarako arauak zehazten ditu AEFJLOren 23 artikuluaren eskema berdinari jarraituz; eta horrez gain, neurri hertsatzaileen gaineko arauketa egiten du.
|
|
" Legearen arabera bakarrik ezarri ahal izango dira izaera publikoko prestazio pertsonalak edo ondare prestazioak".
|
Horrek
esan nahi du tributuak lege maila formala duen arau juridiko baten bidez ezarri behar direla, eta, horrez gain, tributuak berak oinarrizko elementuak arautu eta arautu behar dituela. Horregatik izan zen TOL bera eta 51/ 2002 Legeak eskema bateratu du, eta horrek, udalerrien finantza nahikotasuna eta autonomia lortzeko, zuzenean ezarri zuen dagokien tributu sistemaren egitura" 220.
|
|
EKren 137 artikuluak udala eta probintzia derrigorrezko edo nahitaezko lurralde egitura bezala aipatzen ditu.
|
Horrek
esan nahi du ogasunek jarduteko lurralde eremua ere zehaztuta dagoela. Toki ogasunei buruzko arauketa berak toki erakundeei lurralde eremutik kanpo jarduteko eta zerbitzuak edo ondasunak kargatzeko debekua ezartzen die.
|
|
Berdintasun printzipioaren aplikazioak ezin ekar dezake tratamendu bera ematea egoera desberdinetan dauden edo ekonomia ahalbide desberdina duten pertsonentzat. Haatik, berdintasun formal horren ordez, berdintasun materiala hartu behar da abiapuntutzat;
|
horrek
esan nahi du tributuen alorrean norbanakoen errentak eta egoera ekonomikoa aintzat hartu behar direla, baita bestelako arrazoiak ere (egokitasuna, gizarte justizia, guztion onura)" 197 Egoera hori, esan bezala, espainiar guztiek Espainiako edozein lekutan daudelarik betebehar eta eskubide berdinak izateko printzipioarekin lotu behar da eta autoreek horrela adierazi dute:... " Manu horrek benetako esangura ematen dio tributuen arloko berdintasun printzipioari, baina interpretazio arazoak ekar ditzake:
|
|
GALDEANO LARIZGOITIAk eta ZURUTUZA MUJIKAk adierazten duten moduan: " Toki autonomiak eduki politikoa du, eta ez soilik administratiboa, eta
|
horrek
esan nahi du gobernuek haien politika propioak zehaztu eta gauzatu ahal izatea, zerbitzuak emate hutsetik harago. Horregatik, toki autonomiaren bermea, termino horietan ulertuta, bat etorri behar da toki politika horiek garatzeko behar den finantzaketaren baldintzarik gabeko izaerarekin.
|
|
Aurretiazko baimena behar izanez gero, toki administrazioak autonomia erkidegoaren finantza zaintzako organo eskudunari espedientea bidali dio. CHACON ORTEGAk adierazpenekin bat eginez eta AFAren 164 artikuluarekin batera, aurretiazko lege kontrola egin behar denez espedientea bere osotasunean bidali da486
|
Horrek
esan nahi du prestakuntza egintza guztiak bidali direla: ondasunaren egoera fisikoa eta juridikoa zuritzen duten ikerketak, ondasun higiezinaren balorazioa, autonomia erkidegoaren edo Estatuaren ondare historikoaren edo artistikoaren organo eskudunaren aurretiazko txostena, behar izanez gero, etab... Ondorioz, espediente guztia jorratu eta gero, toki administrazioak eskaria egin behar dio autonomia erkidegoari eta ezin izango du eskualdaketa prestatzeko espedientea ebatzi baimena izan arte.
|
|
" Erregela diru sarreren eta gastuen arteko oreka aurkitzean datza. Arau hori oinarrizkoa da edozein ekonomiatarako, eta
|
horrek
esan nahi du administrazioa gai dela gastu premiei aurre egiteko behar diren baliabideak sortzeko, eta etengabe betetzeak finantza egoera onbideratua eta jasangarria bermatuko luke" 502.
|
|
Orduan, toki erakundeen autonomia hertsiki lotuta dago haien nahikotasun finantzarioarekin; izan ere, legez esleitu zaizkien funtzioak bete ahal izateko finantza baliabideak erabat eskura izatea eskatzen du, bidegabeko baldintzarik gabe eta hedadura osoan" (48/ 2004 KAE, martxoaren 25ekoa, 10 OJ). Ondorioz, toki erakundeen finantza autonomia agerian geratzen da" diru sarreren eskuragarritasun osoa, bidegabeko baldintzarik gabe eta hedadura osoan, beraien eskumen propioak gauzatu ahal izateko";
|
horrek
esan nahi du" diru sarreren eta gastuen plana ezartzeko askatasuna, azken batean aurrekontua, ez dela konstituzionalki ezartzen izaera absolutuarekin", eta, beraz, autonomia erkidegoen finantza autonomia mugatzen duten konstituzio irizpideak Administrazioaren eremura eraman daitezkeela. Azaldutako guztiarekin bat etorriz, zalantzarik gabe, Estatuaren eskumenak, EKren 149.1.11, 13, 14 eta 18 artikuluek birtualtasuna dute, handiagoa edo txikiagoa, orain aztertzen ari garen manuen Konstituzioa hausteko arrazoiak aztertzeko; EKren 149.1 artikuluak garrantzi berezia du toki aurrekontuen egonkortasunaren preskripzioak izan lezakeen urraketa aztertzeko, eta artikulu bereko 14 eta 18 arauek EKren 149.1 artikulua eduki behar dute, halaber, tokiko finantza nahikotasuna urratzen ote den ikusteko," Ezin baita ahaztu Estatuak eskumen bikoitza duela, hemen bat datorrena, Ogasun Nagusiaren gainean eta administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarriak ezartzeko (Espainiako Konstituzioaren 149.1.14 eta 18 artikuluak); izan ere, toki erakundeek Estatuko tributuetan duten parte hartzearen izaerak, haien autonomiaren berme gisa, ogasun horien funtzionamenduaren euskarri bihurtzen du baliabideak hornitzeko sistema hori ogasun orokor osoan, eta, ondorioz, horren oinarrizko elementu bihurtzen du (Konstituzio Auzitegiaren 237/ 1992 Epaia, 6 OJ)" 513 Toki autonomiaren egikaritzak finantza zaintza betetzea behar du eskumen eta zerbitzu berriak emateko.
|
|
Horrek, ENDEMAÑO AROSTEGUIren hitzetan: "...
|
horrek
esan nahi du, inplizituki, legegile autonomikoak eskumena duela toki erakundeen aurrekontu araubideari buruzko alderdiak arautzeko, araubide hori arautzen baitu, oso laburra bada ere" 607.
|
|
defizit publikoaren, zor publikoaren eta gastu arauaren arloan ezartzen diren eskakizunak betetzea ekarriko du, gai horri buruzko legeria orokorrarekin bat etorriz, eta, bereziki, lurralde historikoetako foru organoek horretarako onartzen duten araudi espezifikoarekin bat etorriz. Aurrekontu egonkortasunaren eta finantza jasangarritasunaren printzipio horiek etengabe aipatzen da ETELn artikuluetan, eta funtsezko elementu gisa eratzen da toki autonomiaren (9.6 artikulua) eta finantza autonomiaren (3.2.b artikulua) printzipioa, zeinak norabide politikoa eta gobernu ekintza bideratu behar baititu298 c) Finantza nahikotasuna;
|
horrek
esan nahi du toki ogasunek beharrezko baliabideak izango dituztela lege honek, Eusko Legebiltzarreko beste lege batzuek edo lurralde historikoetako foru arauek emandako eskumenak baliatzeko. Esangura horretan, RUBI CASINELLOk horrela adierazten du:
|
|
Hasieratik adierazi dugun bezala, EKk finantza autonomia aitortu eta bermatu egiten du, toki erakundeen esparruan 140 artikuluan zehazten duen funtsezko osagai bat bezala.
|
Horrek
esan nahi du, FERREIRO LAPATZAk adierazten duen moduan, berezko baliabide propioak eta horien erabilera erabakitzeko gaitasuna ekartzen duela420 Baina argi utzi behar da ere toki ogasunen autonomia horrek mugak dituela eta, horretan oinarriturik, adierazi behar da inolako zalantzarik gabe tokiko finantza jardueraren esparruan kontrol zehatz batzuk gauzatzeko neurriak hartu ahal direla eta horrek ... Kontrol neurriak justifikatzeko, EKren 31 artikuluak zehazten duenarekin bat eginez, finantza jardueran garatu beharreko justizia materialeko helburuak kontuan izan behar ditugu.
|
|
Estatuak eta autonomia erkidegoek tokiko finantza jarduerak duen autonomia errespetatu behar dute eta horregatik prozedura ezberdinak garatzean ezin daiteke inolako aurreko kontrolik egon behar. Finantza jardueran toki autonomiaren funtsezko muina errespetatu behar da eta
|
horrek
esan nahi du ezin daitekeela inolako esku hartzerik egin. Horren arrazoia da EKren 137 artikulua:
|
|
Toki erakundeen zor bizia 28.586,5 milioi eurokoa zen 2017ko abenduaren 31n, eta udalei% 82,5 dagokie.
|
Horrek
esan nahi du biztanleko batez besteko zorra 509,8 eurokoa dela. Zor hori handiagoa da Madril, Aragoi eta Andaluziako udalerrietan, eta txikiagoa Galizia eta Euskadiko udalerrietan.
|
|
TAEH haratago doa eta toki autonomia eskubide bezala planteatzen du.
|
Horrek
esan nahi du babesteko moduko jarduerak gauzatzeko aukera egon litzatekeela, lehenago LASAGABASTER HERRARTEren eskutik jasotako azalpenekin bat etorriz. TAEHk toki autonomiaren inguruko definizioa 3 artikuluan egiten du eta artikulu horretatik aipatu autoreari106 jarraituz, hurrengo ezaugarriak adieraz daitezke:
|