Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Hor ikusi litzateke, eskolan bertan edo eskolatik kanpo antolatzen diren jardueratan euskalkia nola bultzatu; jakina, herri eta ibar batzuetan erraza da eta Bilbo baten nekezago izango da. Ahalegina egin da begirale eta beste aktore gehiagorekin handik eta hemendik gai hori bultzatzeko.
‎Alabaina, logikoki pentsatuta eta munduko beste gatazka batzuetan gertatutakoa ikusita, ezker abertzalea eta bere zati den ETAren irtenbidea bat izan behar duela dirudi, eta gainerako espektru politikoak ere hori bultzatu luke, herri honentzat onuragarriena litzatekeelako. Zein ari da irteera batu hori oztopatu nahian?
‎Zabala Aranaren gramatikarekin hasi zen eskolak ematen, gero Xabier Peñaren ikasbidea erabili zuen. 1955ean, euskaltzale talde horrek bultzatu eta Urkixo Mintegiak babestuta, Andoni Urrestarazuren Umandi gramatika argitara eman zen eta hau izan zen euskara ikasle askok urte luzeetan jarraitutako metodoa. 1968an euskara batuaren bidean lehen pausoak eman ziren eta Imanol Laspiurrek honen aldeko jarrera azaldu zuen.
‎Gero, azpigeneroetara joz (eta generoen sailkapena gustatzen ez bazaigu, azpigeneroena are gutxiago), badago genero bat, genero" femeninoa", oso modan jartzen ari dena zoritxarrez. Eta zoritxarrez diot, ez gero eta emakume idazle gehiago dagoelako, baizik azpigenero bezala hartzen delako, eta politikoki zuzena delako hori bultzatzea. Ni ere, printzipioz, ez nago ados generokako sailkapenarekin.
‎telefonoak jo arte itxaroten egon" eta bestea, telefonoa alde batera utzi eta zeuk zure lana sortu. Modu honetan gainera, guk erabaki dezakegu zer kontatu, zeinekin eta nola; horrek bultzatu gaitu Dar Dar sortzera". " Helburu nagusia antzerkitik bizibidea ateratzea izanik, merkatu eta ikusle guztiengana iritsi beharra dago, hori hasteko.
‎Laburbiltze aldera, bi multzo nagusitara ekar daitezke orain arte erabilitako argudio sendoenak: kultur ekoizpenak guztiz berezkoak dituen ezaugarriak ahaztuta, jokabide makroekonomiko neoliberalak lehenetsi izana, batetik, eta, bestetik, gezurra dela, Erresuma Batuan eta Frantzian aspaldian frogatu zenez, kontsumitzailearentzat onuragarria gertatuko denik Espainiako gobernuak aitzaikia horrekin bultzatutako desregulazioa.
‎Gertatzen dena da oso zaila dela ereiten, eta hor sortu behar dela xarma bat, belaunaldi bat, tiratuko duen jendea... Gure apustua da eredu hori bultzatzea, koordinatzea eta arnasa ematea, baina oso zaila da parakaidismoz antolatzea. Parakaidismoz akademiak antolatzen dira, baina mugimendutxoak eta bere baitan xarma hori daukaten taldeak parakaidismoz antolatzea zaila da.
2001
‎Dena dela, zerak kezkatzen nau: pil pilean dauden horietako batzuk Espainiako Estatuko gorakada horrek bultzatuta daudela eta gehiago kezkatzen nau euskaraz hip hopa egiten duten taldeak sortzea beste taldeak sortzea baino. Besteak sortzea ere nahi dut, horrek hip hop kultura ere indartuko duelako eta erdaraz dagoen neurrian, euskaraz ere hori izanen delako.
‎Formula hori bultzatzeko murriztu egiten du lanaldiaren gehienezko muga (gaur egun hitzarmeneko lanaldiaren %77an ezarrita dago), eta babes sozialaren maila bere horretan mantentzen du. Horrela, %77a gainditzen dutenei lanaldi osoko kotizazioa ezarriko zaie.
‎Eneko eta biok skate arekin ibiltzen ginen eta gure koadrila surfean hasi zen. Giro horrek bultzatuta guk ere probatu egin genuen. Lehenengo taula bat lortu genuen, geroago beste bat erosi...
‎Aipatu federazio talde horretatik bultzatu zen era horretan garatuko zen lehen entrepresa, Asegarce. Caballeroren ustez, finantzaketa sendoago batean oinarrituz, pilotarien giza edo diru baldintzak asko hobetu zitezkeen, ondorioz gazte gehiago saiatuko zen maila horretara iristen, gure kulturaren kirolak zabaltzera egingo zuen eta, profesional horiez gain, pilota Euskal Herriko kale, eskola edo plazetan hedatuko zen.
‎Koordinakunde horren iritziz, nekazaritzaren gaineko adierazpen eta erabaki horiek" bidegabea eta elkartasunaren aurkakoa den liberalizazioari bidea zabaldu besterik ez dute egiten". Erabaki horiek familia esparruko nekazaritzaren aurkakoak dira, zeren bilera horretan bultzatzen den ereduak" insumo handiak (beste ondasun batzuk ekoizteko erabiltzen diren ondasunak) dituzten industri ereduak bultzatzen ditu, erabat esportaziora begira".
2002
‎Aspaldidanik esan da euskara mendialdean babestu zela, eta Erribera alde horretatik euskarak galdutako leku bezala ikusi izan da. Ikuspegi hori bultzatu da Gipuzkoa eta Bizkaitik ere. Baina Erribera beti izan da Nafarroa, eta aurrerapena hortik etorriko dela uste dut, gure burua nafar izatean oinarritzetik.
‎Beneditarren monastegiak garrantzitsuak izan dira. Izan ere, bertan bizi behar horrek bultzatuta, lurrak, errotak, baratzeak eta morroiak ere izaten zituzten. Joseba Intxausti Arantzazun egingo den Kongresuaren koordinatzaileak aitortu digunez, «batzuetan kolonizazio eragileak ere izan ziren beneditarrak».
‎Beno, protagonista Olga da, alabaina droga da Olgaren bizitzan protagonista nagusia. Horrek bultzatuko du sendatzeko bidea hartzera, hori medio ezagutuko du bere bizitzako azken egunak partekatuko dituen, eta horrek eragotziko dio aurrerabideko proiektuak egitea. Bestalde, Olga beti izan da nahikoa independentea, baina ez du geroko ametsik egiten.
2003
‎Bestalde, administrazioaren lana litzateke, informazioa zabaltzea aktibitate fisikoaren onurari buruz, prebentzioari buruz, kirola praktikatzera bideratzen duten proiektuei buruz... Batez ere kirola praktikatzea zaila daukan jendea horretara bultzatzeko. Eta bide hori hartzen duen jendeak, egin dezala kirola garantia batzuekin.
2004
‎Bedeinkatuak zuek, bozkatzea eskubide eta eginbehar bat dela diozuenean, ondorioztatzen delako bihotzondoa saminduta duzuela gizartearen zati bati eskubide hori ukatu izanaz; ergo ez dagoela bidegabekeria hori bultzatu dutenei botoa ematerik.
‎" Lubaki Bandan autore sozial etiketa jarri zidaten, Lorelein juerga asmoan ibili nintzen, bakarkako estreinakoarekin lasaitu eta disko berri honekin garai batean izan nintzen errebelde izaerara hurbildu naiz". Gizartearenganako ardura azaltzen du Serranok Gerrari bai lan berrian eta, besteak beste, Irakeko gerrak zein Euskal Herrian bizi dugun egoerak sortzen dion" desilusioa" izan da horretara bultzatu duena. " Ahotsaren interpretazio aldetik nortasun handia ematen saiatu naiz, hitzak sinetsiz eta desilusio hori agertuz, baina hein batean itxaropenari ate bat ere zabalduz".
‎Sormenak irtenbideak bilatzen, artea sortzen, etorkizunean gizarte eta erakundeei ekarpen handiak egiten, plazera lortzen... lagunduko dio. Berriro diot, hori bultzatzea, estimulatzea, gutxienez ez zigortzea, nagusion eskuetan dago. Onar dezagun behingoz hanka sartzeak trebetasunak lortzeko lehen urratsak direla, ikasteko metodologiarik zaharrena, errespetagarriena.
‎Horiek hasi ziren kontuan hartzen errentagarriagoa izan zitekeela diskurtso navarrista, euskal nazionalismoaren aurkakoa hain zuzen ere. Hori bultzatzeko, beranduago, hainbat buruzagi sozialista, Arbeloa eta enparauek, haustura bultzatu zuten. Oroitzen naiz, hori gauzatzear zegoelarik, Benegasek deitu zidala hala edo nolako irtenbidea bilatzeko.
2005
‎Erkidego honek berezko identitate ezaugarriak ditu. Horrek ez du kentzen, Erriberan eskaera eta borondatea bada, irakaskuntzan euskarazko aukera hori bultzatzea eta garatzea. Baina ez gaitezen muturretara joan.
‎Testua Legebiltzarrean onartu izana mugarria eta aurrerapausoa izan zen etorkizunari begira. Gertatuak EAJ bide horretan bultzatu du. EArentzat EAJrekin koalizioan joateko eta izateko klabea hori da.
‎Argi dago gizarteak akordioak eskatzen dituela, orain ikusi behar dena da ea klase politikoa hauek ahalik eta modu zabalenean gauzatzeko gai den. Osatzen den gobernua osatuta ere, lasai esan liteke euskal gizarteak begi onez ikusiko lukeela bake prozesu baten irekiera eta, gainera, azken hilabeteetako giroak horretara bultzatzen duela. Lana, pazientzia handia eta borondatearekin badirudi EAJ EAk, PSE EEk eta ezker abertzaleak ordezkatzen duten mundu zabal horien arteko prozesurik ireki daitekeela zabaldu den ziklo berri honetan.
‎Inor gutxi ezagutzen dut praxian eredu neokomunistaren baitan bizi dena. Burges jendearen jokabideak ikusten ditut nagusiki, eta bereziki eredu komunista hori bultzatzen dutenen artean. Eta horrek harritu egiten nau.
2006
‎Ez zen kontzientziarik, inkontzientea zen. Eta ene ez naute egundaino horretara bultzatu. Pentsa, Baionara joan aitzin, nik hamaika urte, bezperan, ene aferak prestatzen ari nintzela, amak erran zidan, «bagenian eta etxean hire beharra zaharrena bainintzen baina jainkoak galdetzen hau».
‎Helduei dagokienez, bete betean ari dira orain lanean. Irailean euskaltegietan izena emateko epea zabaltzen da, eta izen emate hori bultzatzeko kanpaina indartsua plazaratu dute. Nafarroako Gobernuak orain dela urte batzuk erabilitako mezu batean oinarritu dira.
2007
‎Oso kezkatuta nago gaur egungo umeek ez dutelako guk ikasten genuen kultura bera ikasten. Hezkuntza, artisten jarduna eta hizkuntzarekin egindako lana da gure kulturaren giltza, eta hori bultzatu behar dugu.
‎Dirutza hori eskuratzeko, kanpaina jarri berri dute abian. Pagatxa elkartea arduratuko da kanpaina hori bultzatzeaz. Izena ongi aukeratu dute, pagoa izango baita egitasmoaren ardatza.
‎Gogo horrek bultzatuta ipini dute, honenbestez, musika hutsezko mokadutxoa irudia nagusi zen mahai gainean. Hip hop, musika elektronikoa, rock ukitu batzuk...
‎Eremu abertzaleari so eginez gero, gero eta dinamika politiko berezkoagoa du Nafarroak, batez ere EAErekin erkatzen badugu. Nafarroa Bai koalizioa da horren adierazle argienetakoa, eta bere ibilbidea oraindik laburra bada ere, Nafarroako alderdi abertzale gehienek norabide hori bultzatzen dute, ez arazorik gabe.
‎" Getariako Udal Artxiboetan dokumentazio lana egiten ibili ginen, baina Lehenengo Karlistaldian erre egin zutenez, hainbat hutsune zituen. Horrek bultzatuta, Madrilgo Ontzi Museora eta Simancaseko Artxibo Orokorrera joan ginen agiri bila". Dokumentazio lana egin ostean, 1992tik aurrera dena egiaztatzeko aukera izan zuten, egin zituzten indusketa kanpainetan hainbat aurkikuntza egin baitzituzten.
2008
‎Nik garraio publikoaren garrantzia azpimarratu nahi nuke. Eta beraz, hori bultzatu beharra. Trena bereziki.
‎Agerikoa da iritzi desberdinak daudela mugikortasun eskaerari buruzko jatorriaz. Noraino da hiritarren borondate hutsak sortua, eta noraino gara horretara bultzatuak?
‎Orain badirudi zer edo zer deskubritu behar dela, baina aspalditik ari dira artistak diziplinarteko lanak egiten. Hori bultzatu behar dela. Bultzatu behar dena artistak egiten duena da, eta aspalditik ematen da diziplinartekotasuna.
‎Izan ere, Disney ez da entretenimendu eta dibertsiorako enpresa soilik. Bere produktuekin herri kultura izatea lortu nahi du, herri kulturak eragin nabarmena baitu gizartearen eraketan eta gainera, heziketa boterea da herri kultura hori bultzatzen edo proposatzen duenaren interes eta nahien zerbitzurako
2009
‎Gainera, kanta guztiak ez dira egoera txarrean egindakoak... baina gehienak bai. Horrek bultzatzen nau sortzera.
2010
‎Tradizio propiorik ezean, zer geneukan guk eskaintzeko Eibarretik kanpo?". Kezka horrek bultzatuta, Arrateko Amaren dantzak sortu zituen Kezkak, 2005ean. Ordutik, urtero antzeztu dituzte irailaren 8an, Arrateko Ama Birjinaren egunean.
‎Eta hori dio ekonomiaz dakien norbaitek. Beldur horrek bultzatu gintuen deshazkundearen aldeko gure elkartea eratzera eta bide horretan gure harri koskorra ekartzera. Norabide honetan jarraitzen badugu, krisi ekonomikoak geroz eta gogorragoak izanen direla ikusten dugu, geroz eta jende gehiagori eraginen diola, gugandik geroz eta gertuago.
‎Autokonposta betidanik egin izan da etxe eta baserrietan, baina urte batzuetatik hona, erakundeek prebentzio metodo hori bultzatu izan dute herritarren artean. Gipuzkoako Aldundiak 2005ean hasi zuen autokonpostadorak banatzeko kanpaina eta egun 8.000 baino gehiago banatu ditu mankomunitateen artean.
2011
‎Euskarazko hedabideok ohituta gaude zailtasunean jarduten, gure hizkuntzaren izaera ez normalizatuak horretara bultzatzen gaitu, eta agian horrek ere laguntzen digu bizi dugun krisiari aurre egiten. Baina egoera gorria da eta hainbatetan larria.
‎Noiz helduko gara gizarte multietniko eta kultur anitz batera? Ez ditugu gazteak arrazista eta xenofobo bihurtu behar, baina ez dakit Estatu zenbaiten egungo politikak heziketa hori bultzatzen duen.
‎Areago, Shin Chan, Son Goku eta halakoak lehenengo euskaraz ikusi dituztenez, arraro egiten zaie gero erdarazkoa. Pelikula arrakastatsuak erdaraz ikusi ohi dituzte lehenago, horregatik bultzatu behar da marrazki bizidunez gain gainerako ekoizpenak ere euskaraz gehiago eta lehenago ematea. Haurrak txikitatik marrazkiak euskaraz naturaltasun guztiz ikusten hasten dira eta horrek segida balu, naturaltasunez hartuko lukete lekukoa egungo eta etorkizuneko belaunaldi gazteek, baina ez dago nerabeentzako telesailik eta euskaraz, eta erdarara pasatzen dira.
2012
‎itsasoa agortzen ari gara, arrainak ugaldu daitezkeen baino azkarrago ustiatzen, eta espezie ugari desagertzea aurreikusten dute azterketek. Saihesteko, arrantza jasangarriaren aldeko aldarria ahobatezkoa da, baina praktikan ez du hori bultzatzen Europar Batasunean prestatzen ari diren Arrantza Legeak. Hala ere, arrantza jasangarria alternatiba bideragarria dela erakutsi dute Ziburu Donibaneko arrantzaleek.
2014
‎1945ean 74 estatu zeuden munduan, eta orain 196 Munduan joera bat dago, eta ziur nago Euskal Herriko eta Kataluniako jendea horretaz eta joera hori bultzatu duten faktoreetaz oso kontziente izango dela.
2015
‎Arazo bat daukagunean gu mugitzen gara konponbidea emateko. Egia da askotan emprendedor hitza norbanakoaren arrakastarekin lotzen dela, baina ni natorren Arrasateko kooperatiben modeloan behintzat, saiatzen gara taldeko ekintzailetza hori bultzatzen, zenbaitetan erosotasun pertsonal askori muzin egiten ekipoaren alde. Zailagoa izaten da normalean kolektiboan funtzionatzea, baina bakarrik azkarrago iritsiko bazara ere, komunitatean urrunago iritsiko gara, eta askoz ere egonkortasun maila altuagoa lortuko dugu.
‎Iñaki Anasagasti jeltzale amorratuak adibideratzen du tradizioa gurtzearen aldekoen jarrera: " Nortzuk dira Goirizelaia errrektorea edo ekimen hori bultzatu dutenak euskal herritarron parte baten historia aldatzeko?". Berdin galde genezake besteok, amorrua irentsita, ea euskal herritarron zein partek ezarri zizkigun gainerakooi Agur jaunak eta Gora ta Gora ereserkiak, besteak (asko eta oso) beste.
2016
‎Uste dut hedabideetan alarma jo dutela, txertoei buruzko informazio kritikorik ez emateko ohartaraziz, txertaketa sistemari kalte ez egitearren. Baina, lehen esan dudanez, kontrako efektua lortzen da; herritar asko konturatzen dira informazioa ezkutatzen ari dela, eta horrek bultzatzen ditu txerto guztien aurka jartzera.
‎Kolore, ehundura nahiz konposizio ugari topa daitezke letxuga eta alberjinia artean, tripak ez ezik irudimena elikatzeko ere balio dutenak. Irudimen hori bultzatzeko asmoz, elikadura burujabetzaren inguruko sorkuntza lehiaketa abiatu dute Bizilur Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundeak eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorraren aldeko elkarteak: Sutondotik Plazara.
‎2011ko maiatzean sortu zen Kataluniako Asanblea Nazionala eta bere zeregin nagusia independentziarako bide orria finkatzea izan zen. Une horretatik aurrera bera izan da independentzia prozesuaren akuilu nagusia, alderdiak eta instituzioak helburu horretara bultzatuz. ANC izan da 2012tik aurrera urtero egin diren ekitaldi erraldoien antolatzailea, hala nola 2012ko 400 kilometroko pertsona katea Kataluniako Bidea edo bestelako mobilizazio erraldoiak.
‎Bila eta bila Kanadan aurkitu zuen eredua eta horrek bultzatuta ekin zion, De La Porterekin batera, Sinplastico ekimena gauzatzeari. Oraindik gogoan dauka behinola semearentzat kristalezko biberoi baten bila aritu zenekoa:
2017
‎Garraioa antolatzerakoan identitate bateratua ere eraikitzen da. Kontua da, instituzio bakarra izanen dugula, eta horrek bultzatuko ditu lurralde osoko hautetsiak elkarrekin lan egitera. Orain arte ez dugu halakorik izan, zatituta egon gara, oro har, jendea ez da behartua izan proiektu bateratu bati elkarrekin ekiteko.
‎Zuen ereduak martxan diren eskoletan, horrek bultzatzen ditu herriko beste eragile sozialak bertakoa eta ekologikoa ekoitzi eta kontsumitzera?
‎Joseba Aldaz eta Axi Iminizalduren arteko afektu eta larru harremanak ditu ardatz istorioak. Gauetik goizera Josebari Axiren zaintzaile izatea egokitu zaio (Axik memoria galdu ondoren, bihotzeko baten eraginez), eta mugarri horrek bultzatzen du bikotearen errelatoa birpentsatzera. Horri tiraka, bi maitaleen norgehiagokak, tirabirak eta konplizitateak aletzen zaizkigu, hogei urteren epe-aldian.
2018
‎Asia Ekialdean aditu den Mark Seldenek dioenez, Japonia errendizioaren bidea jorratzen ari zen bonba atomikoa baino lehen ere eta, horretarako, Sobietar Batasunaren bitartekaritza bilatzen zuen. AEBek, ordea, ez zuten sobietarrek Ozeano Barean eskua sartzerik nahi eta nagusiki horrek bultzatu omen zituen arma atomikoak erabiltzera eta bide hori ixtera.
‎Kontua da zamen garraioa errepidetik atera behar dela eta trenez edo itsasontziz egin. Europar Batasuneko araudiek hori bultzatzen dute gero eta gehiago. Errepide kontuetan, bestela ez dago amaitzerik, ikusi Bordelen, autopista etengabe zabaldu eta egunero 40.000 kamioi datoz handik Espainia aldera.
2019
‎Bestalde, prostituzioan dihardutenei entzun behar zaiela esaten da maiz, baina gehien entzuten diren ahotsak haren aldekoak dira eta, aukera librearen mantra neoliberala errepikatuz, esaten dizute jardun boteretzaile bat dela," aukera" horretara bultzatzen duten baldintza materialen abstrakzio erabatekoa eginez. Kontuan hartzekoa da prostituzioa erregularizatu den herrialdeetan, estatu proxenetak etekina ateratzen diola jardun hori zergapetuz eta, beraz, ez da pentsatzekoa ahalegin handirik egingo duenik pobreziaren feminizazioari aurre egiteko, horixe denean diru iturri bihurtu duen prostituzio industriaren lehengai nagusia.
‎Are gehiago, esango nuke oso gutxietsia zegoela modu hori. Komikia, ilustrazioa, gauza figuratiboak egitea… ez zen hori bultzatzen zena. Ilustrazioan topatu nuen nire bidea, ikastaroak eginda lehendabizi eta masterrean ondoren, Italian.
‎Bada bakarrik daudenez eta paperik ez dutenez, egoera irentsi besterik ez zaie geratzen, beldurra dutelako. Beldurra beren herrialdean utzi dituztenen biziak eta beren biziak sostengatu beharra daukatelako, eta horrek bultzatzen ditu laneko azpiratze eta indarkeria askotariko horiek jasatera. Badira emakumeak kontatu digutenak zaintzen duten pertsonarekin gela edo ohe berean lo egiten dutela; hori gutxi ez, eta zaintzaz harago askotariko lanak egin behar izaten dituzte, janaria egin, arropa garbitu eta lixatzea kasu.
‎Etxeko ekonomiarekin lotutako jarraibidea da hori, baina askoz harago doana: alferrik gastatzeak edo alferrik galtzen uzteak immoraltasunetik asko dauka, horretara bultzatzen gaituen sistema kapitalistak bezala.
‎Prozesuak hasi ditudanean, jarrera egoista batetik egin dut, nire barne bizitza aztertzeko behar horrek bultzatuta, baina aldi berean egia da tabuz beteta dagoen gizarte honetan gai deserosoak landu ditudala. Espainiako Estatuak ez du gaitasunik memoria jorratzeko, memoria bere aldaera guztietan, eta ni gai izan naizenean nire memoria arakatzeko eta kanpora ateratzeko, metaforikoki eta literalki biluzteko, nolabaiteko oreka lortu dut nire buruarekin.
2020
‎Azken hamar urteetan sozietate zerga erdira jaitsi da, baina enpresen irabaziak ez dira erdira jaitsi, beraz hor zerbait gaizki egiten ari da. Batzuek diote errenta horrek bultzatuko duela jendea lanik ez egitera, baina aztertu dutenen esanetan horregatik luke errentak oso oinarrizkoa, bizirautekoa, eta diotenez, herritarrek hori jasota ez diote lan egiteari uzten.
‎Irasuegik elkarrengandik gertu dauden hiru bailaretako adibideak jarri ditu, bakoitzean eragile bana ari baita bultzaka: "' Debagoiena 2030' prozesua martxan dago eta bailara horretan kooperatibismoak indar handia duenez, prozesu hori bultzatzeko ere indarra dauka. Goierrin, aldiz, kooperatiba handietatik aparte eragile txiki eta pertsona asko elkartu dira' Biziola' proiektuan.
2022
‎Uste dut autoestimua ere auzi politikoa dela eta oso zaila dela norbere burua ez gorrotatzea mundu honetan, zeinak gorroto zaituen eta gorroto horretarantz bultzatzen zaituen etengabe. Eta uste dut gure burua maitatzera behartzea autozigortzen segitzeko modu bat dela.
2023
‎Horretarako SVBek demokraten botoa erosi zuen, bateko diru bilketak eginda, besteko ate birakariak erabilita. Nola ulertu, bestela, lege hori bultzatu zuen Barney Frank senatariak berak kargua utzi eta Signature Bankeko besaulkietan esertzea. The Wall Street Journal en arabera, honek ere presio egin zuen orain porrot egin duen bankutik, bere legeari harakiria egiteko.
‎Lesbianak biltzen dituen corpusik ez izana eta lesbianei buruzko isiltasun izugarria ditugu obra hori plazaratzeko arrazoien artean. Ez izate bortitz horrek bultzatu zuen hizkuntzaren materia inbertitzera, gorputza inbertitzera, azaletik sakontasunetara, bere erritmo eta sekrezioekin, hitzez hitz guzia agerrarazteko. Wittigen obra guzien gisara, literaturaren territorioa funditzeko asmoz dabilen Troiako zaldia kausitzen dugu Le corps lesbien liburuan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia