Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 141

2008
‎Izan ere, ordaintzen duenak berehalako emaitzak nahi ditu, eta enpresa askok neurriz kanpoko presioa jartzen dute kirolariengan eta taldeengan, lasterketak irabazteko eta denboraldi arrakastatsuak izateko. Presio horrek bultzatzen ditu kirolari, mediku eta taldeetako arduradunak legez kanpoko produktuak erabiltzera. Are gehiago, iruditzen zait askotan enpresei ez zaiela gehiegi axola kirolariek egiten dutena, emaitzak lortu eta, ondorioz, marka behar bezala iragartzen bada.
‎Nik bi liburu totemiko dauzkat, arrazoi ezberdinengatik. Azukrea belazeetan irakurri nuenean, horrek bultzatu ninduen idaztera. Eta beste mugarri bat Otto Pette izan zen.
‎Nork eta noiz bultzatu duen ahantzi eta dekretuaren deuseztatzea eskatu du. Baionako abokatuek mozio bat izenpetu dute eskari hori bultzatzeko, Frantziako abokatuekin bat eginez.
‎«Gure barazkiak baratzetik ondoko jantokira doazela jakitea pozgarria da; are gehiago haurrentzat izanda. Erantzukizun horrek bultzatzen gaitu, eta, aldi berean, jarraitzeko berme bat ematen digu».
‎ESAITen helburua Euskal Herriak kirol esparruan ere bere burua ofizialki munduaren aurrean ordezkatu ahal izatea lortzea da. Horretarako bultzatzen ditugu selekzio nazionalak, eta, noski, selekzio nazionalak izateko agerikoa da Euskal Herri osoan oinarrituriko federazioak behar ditugula, bestela horrelakoak gertatzen dira: federazioak, kirolari gehienen kontra.
‎«Egungo egoeratik irteteko modurik eraginkorrena» Lizarra Garazi akordioak zehaztutako metodologia eta aliantza mota direla uste du Maltzagako Mahaiak, eta hala, akordio horren bigarren fasea beharrezko jotzen dute. Hori bultzatzeko lanari eutsiko dioten arren, dinamika hori begi bistan diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetatik erabat bereizi behar dela azpimarratu dute Mahaiko kideek, komunikabideetara igorritako oharrean: «Lizarra Garaziren harian sortu den dinamika hauteskunde lehiatik at dagoela argi eta garbi esan nahi dugu».
‎Mikel Laboaren errautsak etzi haizatuko dituzte, 12:30ean, Lesakako Agiña mendian (Nafarroa), Aita Donostiaren omenez Jorge Oteizak egindako eskultura eta Luis Valletek diseinatutako baselizatxoa dauden lekuan. Hasieran, hurbilekoekin soilik egin nahi zion azken agurra Laboa Bastidatarren familiak, baina jende askok agertu du Mikel Laboaren azken agurrean egoteko gogoa, eta horrek bultzatu ditu senitartekoak ekitaldia noiz eta non izango den jakinaraztera. Horretaz gain, jasotako maitasun adierazpen ugariengatik eskerrak eman ditu familiak.
2009
‎Eusko Jaurlaritzak aipatu arma merkatua milioika euroko diru laguntzen bitartez bultzatu duela azpimarratu du Gazteizkoak liburuan. Hala, sektore hori bultzatzeko ikerketa, garapena eta berrikuntzaren alde dagoen mugimenduaz baliatu direla azaldu dute liburuan. Horren bitartez Europako Borroka Hegazkina edo Europako Borroka Helikopteroaren moduko programak indartu egin dituztela uste dute, besteak beste, Gasteizkoak taldeko kideek.
‎Ziarretak azaldu du egoera horrek bultzatu duela EA hauteskundeetan bakarrik aurkeztera. Ez da bide erosoena, baina bai hoberena.
‎Etxaidek nabarmendu zuen hauteskunde hauetan langileentzat ez dagoela aldaketa helburu duen eskaintza politiko erreal eta eraginkorrik. Eta erakundeetako arduradunek ez dutela aldaketa hori bultzatuko: Ez dute auzitan jarri ez azken lau urteetako kudeaketa, ezta hona ekarri gaituen eredua ere.
‎Horretarako, lan eskerga egin dugu, eskuz esku, ahoz aho, arerio guztien trikimailuei aurre eginaz. Ez dugu abstentziora joko, nahiz horretara bultzatu nahi gaituzten maltzurkeriaz, propaganda eta guzti.
‎Hasieratik, 1.700 emanalditik gora eskaini ditu Euskal Herri osoko milaka txokotan. Hori dela eta, euskara elkarteetako ordezkariek egitasmo horrek bultzatu duen kultur eredu parte hartzailea azpimarratu dute eta gizarte ekimenetik sortutako egitasmoa dela gogoratu.
‎Bestalde, herritarrei osasun zerbitzuak erraztea da Obamaren lehentasunetako bat. Hori bultzatzeko, 634.000 milioi dolarreko funtsa sortu du. Funts horren zati bat, urtean 250.000 dolar baino gehiago irabazten dutenek ordaindu dituzten zergekin finantzatuko du.
‎Noski Hipotekaren Legeak nahi duena inskribatzeko eskubidea ematen diela, baina nik Moncloako jauregia inskribatzeko dudan eskubide bera, azken finean. Ezuste horrek bultzatuta informazioa eskatu zuten Nafarroako Parlamentuan, eta hortik heldu ziren datuak. 1998az geroztikoak.
‎Ez ziren garai errazak arrantzaleentzat; XIX. mendean eguraldia iragartzeko modurik ez zegoen, eta enbatak ehunka arrantzale hiltzen zituen garai horretan. 1876ko apirilaren 20ko galernak Bizkaiko Golkoko 500 arrantzale eraman zituen berarekin, eta gertaera horrek bultzatu zuen Orkolaga meteorologia lanetara; 12 urte zituen.
‎Baina gauza guztien gainetik bazegoen horretara bultzatzen zuen zerbait. Eta zerbait horrek ez zuen zerikusirik ez literatur teoriarekin, ezta sasoian sasoiko mundutxo literarioarekin ere.
‎Kontratu bat nuen sinatuta Adidasekin, baina dirua irabazteko munduko hiru atleta azkarrenen artean egon behar nuen derrigor. Horrek bultzatu ninduen dopin produktuak hartzen jarraitzera: THGa, EPOa (eritropoietina), HGHa (hazkunde hormona), testosterona, intsulina...
‎batasuna eta borroka. Ildo horretatik, ezkerreko eremu abertzale eta subiranista atomizatua batu egin behar dela, eta bide horretan bultzatzeko erantzukizuna batez ere ezker abertzaleari dagokiola esan du.
‎Hausnarketa sakonagoen bila dabil Miyazaki istorio bakunen bidez, eta Ponyo eta Sosukeren arteko istorioa ere ildo horretakoa da. Arrainek ia ia oroimenik ez dutela diote, baina film honetako arrainak badauka, eta horrek bultzatzen du aske eta zoriontsu izatera... Sosuke 5 urteko mutiko bat da, eta kostaldean bizi da; Ponyo izeneko arrain gorri bat aurkitu du mermelada pote baten barruan.
‎Nepalgo presidenteak aurka izan du armadaburua kargutik kentzeko agindu zuenetik, halako erabaki bat hartzeko eskumenik ez zuela argudiatuta. Horrek bultzatu du Prachanda dimisioa ematera, baita Ram Baran Yadav presidenteak armadaburuaren kargugabetzea indargabetu izanak ere. Halaber, bi agintarien arteko ika mikek 2006ko azaroan lortutako bake akordioa kinka larrian jarri dute.
‎Euskarazetamol prestatzeko, ordea,, gure buruari erreparatuta egin dugu?, dio Martinezek. . Kezkatuta geunden prestatzen hasi ginenean, aurreko biek harrera ona izan zutelako eta, azkenean, estutasun horrek bultzatu zuen antzezlana. Kasu honetan, bi aukera genituen:
‎Eta hori, jende guztiaren aitzinean. Hori bultzatzen dute. Gainerakoak, Europa soziala eta abar, non dira?
‎Arazoak zenituzten kobratzeko, kantuak sortzeko; tentsioa zegoen... Horrek bultzatu zintuen taldea uztera?
‎–Dirutza eskaini zioten zenbait enpresak erretiratu zenean dio Urrutiak baina berak nahiago izan zuen artzaintzan aritu, eta hala dabil orain ere, ahal duenean?. Kintanaren umiltasun horrek bultzatu zuen Urrutia dokumentala egitera. Borrokalariaren alde humanoa eta kirolaria, biak uztartuko ditu, horregatik, dokumentalak.
‎Mugaz gaineko lana sakondu eta sustatu beharra dago. Guk hori bultzatu nahi dugu. Badakigu lan hori egiten, eta hori izango da iparra.
‎Ez zuen jo, ez zion minik egin, ez zuen ukitu ere egin, baina keinu horrek lau urteko espetxe zigorra ekarri dio. Agirrebarrena, Gutierrez bezala, haserre izango zen, bidegabekeria bat gertatu zela izango zuen buruan, eta horrek bultzatuta egin zuen keinua. Baina Agirrebarrenarentzat ez dute babes hitzik aginte makila eskuan dutenek.
‎X. B.: Ni behintzat, gauza txikietatik abiatuta, hausnarketa handietara joaten naiz, edo horretara bultzatzen naute, behintzat.
‎Aurreko hainbat lanetan egin duen bezala, kultura, komunitatea eta herriaren kontzeptuari buruz dihardu Azurmendik. Horrek bultzatuta, hainbat aipamen egiten ditu Pio Barojaz, Ramon Basterraz edo Miguel Unamunoz. –Orain demokrata legez aurkezten dizkiguten hainbat pertsonaia ez baitziren hala.
‎Badira hamazazpi urte Baigorriko Organoaren elkartea sortu zela. Duela hamar urte, berriz, elkarte horrek bultzatuta Remy Mahler organoa inauguratu zuten Baigorriko elizan (Nafarroa Beherea). Urteurren horren karietara, Suitzako kantu tradizionalak jotzen dituen Alpbarock taldea ekarri du Baigorriko Organoaren elkarteak, eta beste euskal musikari batzuekin batera ariko da Baigorriko elizan:
‎Badira afizio hori ofizio bihurtu dutenak ere, Usurbilgo Arrospide familia esaterako (Gipuzkoa). Txikitatik izan dute familian onddoak eta zizak biltzeko ohitura eta zaletasuna, eta, horrek bultzatuta, 1992an Arrospide Banaketak enpresa sortu zuten Juanjo Arrospide eta Isabel Sarasola senar emazteek, eta, egun, seme alabek ere laguntzen diete lan horretan.
‎Horra zer den euskal gazteon azken 30 urteetako aldarria eta konpromisoa. Proiektu politiko hori bultzatzeko aukera egin genuen, bertan ikusten baikenuen gazteon arazoen irtenbidea, eta egun ere, horrela ikusten dugu.
‎Gauzak horrela, nork sinets dezake Jaizkibelgo superportua beharrezkoa dela? Txosten guztien aurka, aditu aunitzen iritziaren kontra, portuko arduradunek alferrikako xede hori bultzatzen dute, eta botere publikoek dirutza publikoa itsas hondora botatzeko prest daude. Eta bihar gastu soziala mugatu behar dela argudiatuko dute beroriek.
2010
‎Baina zer egin behar dugu? Hori bultzatzen dutenak, kasu honetan UPN eta PSN izan ziren, gaizki geratzea herritarren aurrean. Hori delako etorkizuna jokatzen den foroa.
‎Bertso saioen antolatzaile eta bertsolarien gai jartzaile gisa, ahalegin handiak egin zituen Bordarik bertsolarien jarduna erakargarriago izan zedin, eta horrek bultzatu zuen kartzelako lana asmatu eta probatzera. Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsolarien arteko harremanak estutzeko zereginean lan handia egin zuen.
‎Nolabait, ekoizlearengandik zuzenean erosteak gure sustraietara hurbiltzen gaituela esango nuke, eta batik bat horrek bultzatzen gaituela, berriz ere, lehengo erosketa moduetara bueltatzera. Bestalde, kezka handia sortu dute elikagaien inguruan gertatutako eskandaluek, eta hainbat kontsumitzaile jadanik ohartu dira beren kontsumitzeko ohiturak lotura zuzena daukala eskandalu horiekin.
2011
‎AEBetara emigratu zuten euskal diasporako gehienak eskualde horretan finkatu ziren, eta enpresako fundatzaileetako batzuk euskal jatorrikoak dira. Horrek bultzatu du produktua Europara esportatzeko bidea Euskal Herritik egitea.Nahiz eta hasiera batean Euskal Herria ez dirudien farol horiek probatzeko leku aproposena, Martinek azaldu du produktua egoera zailean ba ote zebilen probatu nahi zutela, ondoren Europara zabaldu ahal izateko. «Mediterraneoan probatu izan bagenu, ziur funtzionatuko zukeela».Beste farol tradizionalak baino garestiagoak dira, baina denbora gutxiagoan amortizatu daitezke farol berriztagarriak, energia gasturik ez baitute.
‎eskola komunitatea ez zela Hezkuntza Dekretuak eragin zituen murrizketen aldeko. Gizarte babes horrek bultzatu zuen, hain justu, SOHAT Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea kontraesan hori ikertu eta argia ematen saiatzera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 235 ikasketetxetako irakasle eta zuzendarien bi herenek baino gehieagok beren zentroetan Gorputz Hezkuntza ahuldu egin dela aitortu diote ikerketa taldeari.
‎etengabeko ikaskuntza sustatzeko egiten diren programak eta gizarteak bere neurrira eskatutako ikastaroak antolatzea, adibidez; baina jakinduria hori aprobetxatuz enpresa berriak sortzea ere bada bidea.Batetik, jakinduria dugu, baina hori ez da nahikoa enpresa bat abian jartzeko, eta are gutxiago abian jarri ondoren luzaroan lanean jarraitzeko. Orain, enpresa hori bultzatuko duen edo duten pertsonak behar dira, eta hementxe azaltzen dira gure ekintzaileak. Ekintzaileak gogoa behar du modu horretako abentura batean buru belarri sartzeko, eta, gainera gure gazteei gehiegitan leporatzen diegu ez direla ausartak eta ez dutela horrelakoetan sartzeko gogorik izaten.Hori guztia bultzatu eta suspertzeko, unibertsitate guztietan hainbat programa eta ekitaldi antolatzen dira ekintzailetasuna eta berrikuntza bultzatzeko.
‎Bada momentua, denok konpromisoa hartzeko, orain arte hartzen genuen bezala, eta posible bada, gehiago, bi estatu mugiarazi behar ditugulako. Gure partetik, militante politikoak izanik, iruditzen zitzaigun bide hori bultzatu behar genuela. Momentuak eskatzen duelako denok gatazkaren konponbiderako norabide horretan konpromisoak hartzea eta aurrera joatea.Prozesu horretan giltza herritarrek dutela erraten da.ESPARZA.
2012
‎Aieten urratsak eskatu zizkieten Frantzia eta Espainiari. Zer egin dezake nazioarteak hori bultzatzeko. Gobernuenganako presioa mantentzea eskatu behar zaio nazioarteari.
‎Nazio eraikuntzan eta burujabetzan urrats berriak egiteko garaia da, sakoneko erabaki politikoak hartuz eta prozesu politiko eta sozial sendo bat garatuz, benetako aldaketak eragiteko aukerak edukitzeko. Bide hori bultzatu behar dugu, baita sindikalismotik ere, horrek eskatzen dituen eztabaidak eginez eta erabakiak hartuz. Langileak greba orokorrera deituko al dituzue?
‎ez haiz bakarra. ...ekitek benetan zer nahi duten, inertziak eraman ditzan uztea beste bizimodurik ez ditek ezagutzen, asko eta askori ia berdin zitzaiean Ekonomia edo Kazetaritza ikasi, neska baten atzetik ibili eta haren lagunik onenarekin ezkondu dituk azkenean, irakasle bihurtu dituk batere nahi gabe, senar, ama, ez zeukatek borondaterik, olatuen antzera ibiltzen dituk atzera eta aurrera, oso urruneko indar batek horretara bultzatuta bezala, erabakiak bestek hartzen utzita, eta hik, ergel halakoa, hori txarra dela uste duk, ez duk ikusten printzipiorik gabe ze abantaila dakartzan. Badiat beste sekretu bat ere:
‎EB Europako Batasunak interes bereziarekin jarraitu ditu Serbiako bozak, joan den martxotik elkartean sartzeko hautagaia baita. Tadic presidente ohia da aukera horren alde argien mintzatu dena, duela hilabete bat utzi zuen kargua berriz aurkeztu hala izateko?, eta agintetik ere hori bultzatu du. Nikolicek, berriz, nazionalista den arren, eta nazioartean Errusiaren aldeko jarrera eduki duen arren. Serbiaren aliatu historikoa da?, azken aldian jarrera leundu du, eta orain ez dago EBn sartzearen aurka.
‎Gazte askok amesten dute kanpora joatearekin, Europara edo Estatu Batuetara, han askoz hobeto bizi direlakoan. Amets hori izatea bakoitzaren eskubidea da, baina, nire ustez, guk ez dugu hori bultzatu behar. Euren herrian sinistu eta hango egoera aldatzen saiatu behar dute, etorkizun hobe baten alde.
‎Sareak eragin digun pentsamolde aldaketaren ondorioz, garrantzitsuago bihurtu zaigu zerbait lortzeko akzioa zerbait hori baino, kontsumoaren inbertsio efektua gauzatuz. Memoria digitaletan pila genitzakeen filmoteka, liburutegi eta diskotekak osatzeak sortzen digun stress/ plazer sentsazio horrek bultzaturik, bi edo hiru bizitzatarakoa gordetzen dugu obsesiboki. Berez, gaiztakeria pixar batez erran behar bada ere, kultura kontsumitzea ez da txarra.
‎«Jendeak sekulako interesa du produktuan». Horrek bultzatu zituen The Loaf in a Box proiektua aurrera eramatera. Dan Lepard okin famatuaren laguntza izan dute horretarako.
‎Quebectarrek badakite, ordea, zein den bidea: sezesioa nahi izateko lehen baldintza hori bultzatuko duen gobernua hautatzea da, eta bat egingo duen babes zabala bilatzea, Parlamentutik hasita. Katalunian halaxe egin dute bide orria, datozen urte parean Parlamentaren %80k erreferenduma babestuko duelakoan.
2013
‎Eta elkarlanean egin beharrekoa da hori Mintegiren hitzetan. Sei galdera aurkeztuko dituzte horregatik bi parlamentuetan, elkarlan hori bultzatzen saiatzeko. Bakegintzari buruzkoa da haietariko bat:
‎Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, hainbat herritan sortu ziren halako batzordeak; egunkari berri bat sortzeko helburuarekin aritu ziren lanean herritarrak. «Ikusi genuen jende asko oso prest zegoela proiektu hori bultzatzeko, eta, betiko baliabide labur eta eskasak erabili genituen arren, ikusi da proiektuak aurrera egin duela eta egingo duela, seguru asko», egin du gogoeta batzordeko kide Juanjo Uriak. Hasiera hartan, egunkari berria sortu eta egonkortzeko prozesuan elkartzen baziren ere, gaur egun, eta hamargarren urteurrenaren harira, hainbatek berriro elkartzeari ekin diote.
‎Erreformak eta murrizketak salatzeaz gain, Euskal Herriko Gutun Soziala eraikitzeko prozesua bultzatzea zen antolatzaileen asmoa. Lan ildo hori bultzatuko dute orain, eta, horretarako, batzarrera deitu dute ekainaren 14rako. Prozesu ahalik eta parte hartzaileena bermatzea da helburua.
‎Hizkuntza minoritarioa delako. Eta hori bultzatzen da Madrildik. Ez dela euskara jakin beharrik euskal letrez aritzeko».
‎zein Eusko Jaurlaritzatik ez dutela inolako erantzunik jaso salatu dute sindikatuek. Horrek bultzatu ditu hurrengo asteetan protestekin jarraitzera. «Haien mugimendurik eza dela eta, mobilizazioekin jarraitzea beste biderik ez dugu.
2014
‎Akzio gehienak izaten jarraitzeko, berriz (%50 gehi bat), finantza planetik aparte erreserba funts bat sortzera eta hornitzera behartzen du legeak. Horregatik, EAJ PSE itunak onartu egin du kapital pribatua agian sartuko dela Kutxabanken, Espainiako Bankuaren edo Europako Banku Zentralaren araudiek edo «merkatuaren baldintzek» horretara bultzatzen badute. Itunaren arabera, iraila baino lehen Kutxa eta Fundazioen Euskal Legearen proiektuaren zirriborroa igorriko dio EAJk PSEri, eta gero horren gainean negoziatuko dute Eusko Legebiltzarrean.
‎Zuk, zerbait egiten hasteko, motibazio bat behar duzu. Posible da inguruak horretara bultzatzea, baina gogoa eduki behar duzu, eta gogo hori ez da lortzen hitz egin gabe. Hor gelditzen dira kanpainak motz, ezinbestekoak izan arren.
‎El ferrocarril del Plazaola eta La Ciudadela de Pamplona liburuei buruz. Helegite hori bultzatu duen Administrazioan Euskaraz Taldeak espero du liburu horiek laster euskaraz ere edukitzea, Euskararen Ordenantzaren 11 artikuluaren urraketarekin behingoz amaitzeko.
2015
‎Nisman urtarrilaren 18an hilda agertu zen bere etxean, lokian tiro bat eta pistola alboan zuela. «Ez dakit hil zuten, bere buruaz bertze egin zuen, edo horretara bultzatu zuten», adierazi zuen atzo Viviana Fein fiskalak, zeinak Nismanen heriotzaren kausa daraman.Fernandezekin batera, Pollicitak presidentearen inguruko zenbait karguduni eta ordezkariri ere egotzi die delitu bera, tartean, Hector Timerman Atzerri ministroari?. AMIA auziak 1994ko uztailaren 18an du jatorria.
‎Alderdi politikoen artean beste joko zelai bat, beste diskurtso bat behar dela irizten dio soziolinguistak. «Liderrek horretara bultzatu luke». Euskara «balio gustagarriekin» lotzea egoki litzatekeela uste du.Diskurtsoaren alorrean zer egina badagoela aitortu zuen Bilbaok:
‎Soilik kapitala zutenek mantendu zituzten: familia enpresak ez ziren gai izan».Bruselaren hazteko grinaHain zuzen, esportazioetan hazteko aukera ikusten du Europako Batzordeak, eta horregatik bultzatu nahi du ekoizpena handitzea. Bruselak berak agindutako Europako Ardoen Lehiakortasuna txostenaren arabera, eremu landatuak urritzen ari dira herrialde gehienetan, baina kontsumoa gora doa, baita Europatik kanpo ere, Txinan, Indian, Txilen, Australian eta AEBetan, kasurako.
‎Presidentearen aurkako oihuak eta mehatxuak ere ez dira gutxi izan. Bitartean, Miarritzen, Blancoren aurkako hainbat itsasgarri zabaldu ziren.Egun gutxian sortu zen giro gaizto horrek bultzatu zuen Merin bateratzearen inguruko solasaldiak bertan behera gelditzen zirela adieraztera. Negar malkotan eta bere eta bere familiaren aurkako mehatxuak salatuta eman zuen erabakiaren berri.
‎«Calaisen Mantxako kanala zeharkatzeko saialdian dabiltzan askok Italia, Grezia eta beste herrialde ugaritatik egin dute bidea. Horregatik bultzatzen ditugu beste estatu kide ugari, eta EB osoa, arazo honi errotiko erantzuna ematera». Gainera, erantsi dute ez dagoela irtenbide «errazik», eta ez dagokiela «Erresuma Batua eta Frantziari bakarrik arazoa konpontzea».Europako Batzordeak erantzun du laguntzeko prest dagoela, baina azpimarratu du estatu kide guztiek azaldu luketela «solidaritate eta erantzukizun handiagoa immigrazioaren pisua arintzeko», eta asilo eskatzaileak herrialdeko banatzearen proposamenari erreferentzia zuzena egin dio.
2016
‎Jatorri askotako filmak dira, eta ez dira Errenterian eta Donostian eskaini duela asko».Euskarak, presentzia handiaAhalegin berezia egin dute euskara zikloaren zati izan dadin, eta, horretarako, hiru filmek euskarazko azpitituluak izango dituzte: «Euskarazko azpitituluekin filmak ikusteko ohitura eskasa daukagu, eta hori bultzatzeko apustua egin du Euskadiko Filmategiak». Filmak jartzearekin batera, Mitxelenak idatzitako kritiken kopiak banatuko dituzte.
‎«Ematen den informazioa askotan batez bestekotan ematen da, eta oso zaila da informazio zehatza eskuratzea; benetan hor kontrol publiko bat eramaten ez du laguntzen dagoen antolaketa ereduak». Hainbat eskakizun egin dituzte, kezka horrek bultzatuta, Eusko Legebiltzarrean.Hain justu, gogora ekarri du kontzertazioa noiz erabili behar den zehazteko indarrean dagoen dekretua «berrikusi» behar dela: «iruzur» arriskuak saihesteko.
‎«Zenbat eta gizarte kohesio handiagoa, eta zenbat eta desberdintasun txikiagoak, osasun kalitatea eta osasun maila altuagoak izango dira. Garrantzitsua da osasun politikak ere ikuspegi integral horretatik bultzatzea, eta iruditzen zaigu datozen urteotan erronka garrantzitsu bat daukagula horretan», nabarmendu du. «Baina horrek eskatzen du oso itxia eta hierarkikoa izan den osasun sistema apurtzea, eta mentalitate hori irekitzea».
‎Izan ere, indarkeria giro batean hezi eta bizi dira, eta halako jarrerak dituzte haiek ere. Askotan, animaliekin ordaintzen dituzte beren beldurrak eta frustrazioak.Zer moduz doa txakurrak antzutzeko han abiatu duzuen proiektua. Kumerik izan ez zezaten, tirokatu edo pozoitu egiten zituzten, eta horregatik bultzatu genuen proiektua. Dagoeneko 200 bat antzutu ditugu Taulkarm hirian, eta beste hiri eta herri batzuetakoak ere jarri dira gurekin harremanetan.
2018
‎«Prozesu hark jarraitu du garena elikatzen».Jauregik gogoan du hurrengo urteetan Onaindia eta bera saiatu zirela proiektu berriaren soslaia definitzen, eta horrek mugimendu batzuk egitera eraman zituela: «Adibidez, Mario tematu zen Egunkaria rekin akordio zabala erdietsi behar zela, eta akordio hori bultzatu zuen, pentsatzen zuelako EAJ ezin zela euskalgintzaren bitartekaritzaren monopolioa izan; eta, adibidez, Tolosako (Gipuzkoa) Galtzaundi foroaren gonbidapena onartu genuen, eta han hitzaldi bat eman genuen euskaraz, oso kontrakoak ziren ikusleen galderak onartuz, eta abar. Horrelako gauzak egin nahi genituen».Unzaluk ere aitortzen du zapuztu antzean gelditu zela proiektu berriaren mugak ikusita:
2019
‎Baina ezkerreko jendeak ez du kulturari buruz aski hitz egiten. Bada, liburuarekin elkarrizketa hori bultzatu nahi dut. Hau da nire ekarpen txikia mundua aldatzeko proiektu handian.
2020
‎Baina ABRAko mahastizainek eta ardogileek sarritan azaldu dute Errioxako jatorri izena gobernatzen duten upategi handien mende ez dutela gerorik, haien bideragarritasuna kalitatea baita, eta Errioxan kantitatearen apustua ari baita gailentzen aspaldian. Horregatik bultzatu dute Arabako Mahastiak zigilu berria, beren arauez lehiatu ahal izateko.
‎Orduan, batez ere lehen urteetan, ikertzaile ibilbidea garatzen hasten zarenean, ez duzu argitaratuko beharrezko artikulu kopurua postu jakin bat lortzeko edo beka bat jasotzeko. Unibertsitate sistemak eredu hori bultzatzen du, eta unibertsitate sistema gaixo dago.
‎Hondakinen kudeaketa enpresa pribatuen esku uzteak baditu, bistan denez, arriskuak. Jaurlaritzak eta hari eusten dioten bi alderdiek eredu hori bultzatu dute, modu aktiboan, gainera. Hala egin dute Zaldibarren, eta hala egiten ari dira Gipuzkoako hiri hondakinekin ere, haien kudeaketa Urbaser multinazional txinatarraren esku utzita.
2021
Hori bultzatzeko asmoz, ANC Biltzar Nazional Katalanak manifestazio batera deitu du iganderako, Horrela ez! Gobernatu nahi dugu lelopean.
‎«Euskararen arnasgune bat da, eta bertara jotzen duen orok aurkituko duen giroa euskalduna izango da». Jakinarazi duenez, gune horretan bultzatzen duten jai eredua parte hartzailea da, hala nola boluntarioekin jarduten dutelako, baina badituzte beste zenbait apustu ere esku artean: «Euskara da gure hizkuntza, gertukoa eta bertakoa dena, eta, beraz, egin nahi dugu hemengo produktuen alde ere, ekologikoak izango direnak gehienak».
‎beren osasun segurtasuna eta herritarrei erakusten zaien irudia». Haien hitzetan, horrek bultzatu du Jean Rene Etxegarai elkargoko batzarra gibelatzera, osasun dispositiboa indartzeko neurri berriak aurkitu artean. «Gai zerrenda bera atxikiko da, hiru erabaki horiek barne».
‎Iraultzailea eta askea izan nahi du Camila saldrá esta noche ko neskak, nahiz eta horrek bultzatzen duen zenbaitetan ama gaizki tratatzera. Erditze zail baten erdian dago Danimarkako filmeko protagonistaren ama, eta alabak sentimendu kontrajarriak ditu, pentsatzen baitu gaiztoa izan dela, eta ez duela ama behar den moduan obeditu.
‎«Zentro birtuala» izango da, laborategi moduan jardungo duena. Tapiaren esanetan, teknologia hori bultzatzea ezinbestekoa da «Euskadik bere historiako erronka teknologikorik handienetako bati aurre egin diezaion». Gaur egun, hamar langiletik gorako lantegien %6k darabilte adimen artifiziala, eta, lau urte barrurako, kopuru hori bikoiztu nahi dute.
‎Lazkaon azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 1.349 kasu izan dira, eta atzemandako positiboak 76 izan dira. Osakidetzako arduradunek adierazi dute horrek bultzatu dituela baheketa antolatzera.
‎Franco hil berri zela, eta Picassoren lana oraindik New Yorkeko Arte Modernoko Museoan zegoela, gogor zebilen hura mugitzeko aukerari buruzko hotsa, eta horregatik sortu zuten Gernika Gernikara izeneko kanpaina, koadroa Euskal Herrira ekartzeko asmoarekin. Haren sorreran izan zen Ibarrola ere, eta, hain justu, eskari hori bultzatzeko baliatu zuen bere Gernika. Horren berri ere ematen du Bilboko erakusketak orain, eta, artistaren margolan erraldoiaz gainera, artistaren posizioa zehatz erakusten duten zenbait eskuizkribu eta argitalpen ere bildu dituzte horretarako.
‎Askoren ustez, jatorrizko obrak badu eleberritik antzerkitik bezainbeste, baina taula gainera eramatean testuak daukan pisua da egungo teatrorako oztopo nagusia. Horren jakitun, Iniestak obraren izaera groteskoan sakondu du Calixtoren otseinen eta haien neska lagunen pertsonaietan —eta Celestinarenean ere bai, zelan ez—, eta pantomima kutsua eman die eszena eta pasarte askori, haietariko asko kantu musikarekin batera emanez, endredo eta jolas izaera alde horretatik bultzatzeko. Bide beretik etorri dira antzezle guztiek esaldi bakoitzean erakutsitako keinu adierazgarri zehatzak, koreografiatik hurbil egon direnak eta une batzuetan benetako dantza gogoratu dizkigutenak.
‎Zer gertatzen da lesbianekin, gayekin, bisexualekin eta asexualekin? Sekulako aniztasuna dago, baina hemen heterosexualitatea bakarrik ikusten da, eta, gainera, hori bultzatzen du eredu horrek».
‎Zientzia eta teknologia, etikarik gabe, itsu itsuak izan daitezke. Teknologiaz maila abstraktuan hitz egiten da, baina agian konkretuki esan behar dugu nor ari den hori bultzatzen, eta igual, teknologiari buruz hitz egin beharrean, hitz egin behar genuke teknologiez. Eta agian atera genuke dikotomia horretatik:
‎«Bilboko hegoaldeko saihesbidea, Bilboko itsasadarraren azpiko autobidea, abiadura handiko trena...». Antolatzaileek uste dute, gainera, fiskalitate berde eta progresiboa «premiazkoa» dela, baina administrazioek ez dutela hori bultzatzen; are, «oztopatu» egiten dutela.
‎euskara komunikazio klinikoan. Jon Zarate graduondoaren zuzendari eta EHUko Euskara errektoreordearen ustez —asteon utziko du kargua, errektoretza talde berria lanean hastean—, arreta eredu integral hori bultzatzeko, pazientea jarri behar da erdigunean: «Pazientearen ongizatea integrala izan behar da:
‎Eguneroko bizitza, eguneroko jendea. Horrek emozionatzen nau, horrek bultzatzen nau argazkiak ateratzera.
‎«Nazionalki funtzionatzea ezinezkoa bilakatu zen». Eta, preseski, horrek bultzatua zuen politikara Martin: «Batasunarekin nuen ilusioa zen nazio ikuspegia, nazio eraikuntza...».
‎Ordurako, baina, idazle izan nahi zuen Michelek, poeta. Hori zuen amets, eta, horrek bultzatuta, 1850ean lehen gutuna idatzi zion Victor Hugori, miresten zuen idazle ospetsuari. Lehen gutun horiek —liburuan azaltzen dira batzuk— ez dira ohiko eskutitzak, baizik eta olerkiak, eta haietako batzuek Hugorekiko sentitzen zuen miresmena erakustea dute helburu:
‎Jomuga horrek bultzatu ditu hausnartzera ostalaritzak plan berrian izango duen pisua, haren eta kulturaren arteko harremana uztartzea «zaila» dela ondorioztatu baitute Plateruena zaharra kudeatzen egindako urteetatik. Horrenbestez, erabaki dute astelehenetik ostiralera kultura sortzeko gunea izango dela antzokia, eta taberna «osagarri» bat baino ez dela izango.
2022
‎Ni pertsonalki injustiziek naute gehien sumintzen, eta horrek bultzatu ninduen euskal nazio askapen borrokara. Eta urteen poderioz ikusi eta frogatu ahal izan dut politika ere, bizitza bezala, etengabeko borroka bat dela, bukaerarik ez duena.
‎Luis de Guindosek, 2012an Espainiak zuen Ekonomia ministroak eta EBZko egungo presidenteordeak, ozen esan zuen banku txarrak ez zuela diru publikoa xahutuko, baina 2021eko martxoan Bruselak Sareben zorra zor publiko gisa zenbatzera behartu zuen Espainia; hain zuzen, aldagai horrek bultzatu du Madril Sareben kontrola hartzera.
‎Umeari traumaren bat sortzeko beldur ere baginen”. Kezka horrek bultzatuta, psikologo batengana ere jo zuten, egoera ongi kudeatzen ari ote ziren jakin nahian. “Laugarren kontsultarako lasai egoteko esan zigun, umea ondo zegoela”.
‎maitasun kantu gisa, baina baita Euskal Herriaren atzera begiratze bat bezala ere. Ikuspegi baikorrarekin; ez hainbeste uste duzulako baikor izateko moduan zaudela, baizik eta hori bultzatu nahi duzulako.
‎Geroa Baik eta EH Bilduk Foruzaingoaren garapen osoa defenditzen dute. UPNk eredu hori bultzatu du betidanik, baina azkenaldian oso kritiko agertu da segurtasun indarrek atzera egiteko aukeraren aurrean. PSNk, berriz, polizien arteko «lankidetza» du hizpide une oro.
‎Behin batean gaztetasuna dastatzeagatik etorkizunean saihetsezina zaigun eta pairatuko dugun derrigorrezko zigorra. Krudela da gero pentsaera hori bultzatzen duen gizartea, zimurrek idatzitako liburu baten orrialdeak baino, demoniozko tolesturak bezala bizi dituenak. Sare sozialetako filtroek zure esperientziak desagerrarazten dituzte liraintasunaren izenean, eta bideojokoek unibertso digitalean sekula ahuldu eta maskalduko ez den gorputz bat ematen dizute.
‎Beste ikuspuntu bat ematen dio horrek euskal literaturari buruz aritzeko. Sara Carcamo, aparte, biktima bat da, eta min horrek bultzatzen du idaztera. Nik grina hori izan nezakeen gaztetan, hutsune bat betetzeko edo norbere frustrazioak nori kontatu izateko idaztekoa, baina ofizio bihurtu zaidanetik beste zerbait da:
‎«Errusian onartezina den adierazpen politikoren bat egiten badut, horrek eragin argia izango du gure konpainientzat, bezeroentzat, hartzekodunentzat, interesdunentzat. Ez dut egoera hori bultzatzeko eskubiderik. Ehunka mila pertsona horiek guztiek ez lukete sufritu behar adierazpen ergel bat egin dudalako».
‎Adzubak azaldu zuen indarkeria horren adibideetako bat, jatorrikoa: ohartarazi zuen Kongoko Errepublika Demokratikoan emakumeak gerrako arma gisa erabiltzen dituztela, eta horrek bultzatzen dituela lekualdatzera. «Emakumeen gorputzak gudu zelai bihurtu dira.
‎«Euskal Herriarekiko eta euskararekiko loturari eusteko oso oso baliagarria izan zaie». Horrek bultzatzen ditu ikastera batez ere, haren arabera, baina, aldi berean, titulu bat izateak ere motibatzen ditu. Horrek guztiak eragina du emaitzetan, haren esanetan, eta baita haien profilak ere:
‎Ikasleentzako tailerrak dira, hain zuzen ere, Sormene Galdakaoko Sorkuntza Plazak joan den azaroan martxan jarritako proposamenetako bat. Transmisioa sustatzea dute ardatz, eta, hori bultzatzen jarraitzeko, udaberriko ekitaldien berri eman zuten atzo.
‎22 urte baino lehen ezin duzu kontratu profesional bat izan, ikasten jarraitu behar duzulako, derrigor. Hori bultzatzen du kontratu mota horrek. Osteopatia graduaren hirugarren urtea egiten ari naiz.
‎Kezka horrek bultzatuta, sindikatua sortzea erabaki zuten duela hiru urte; Lakuako egoitzako hauteskundeetan aurkeztu ziren, eta lehen indarra izan ziren. Mahai Orokorrean, baina, ez dute ordezkaririk, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk ez bezala.
‎Negozioaren bilakaeraren jarraipen zehatza egiteko gai den tresna bat edukitzeko premia horrek bultzatu zuen Natuber, patata zuritu eta moztuaren enpresa hornitzailea, Horeca sektorerako erdi landutako beste produktu fresko batzuez gain (ostalaritza, jatetxea eta cateringa), Hazinnovaz interesatzera. Programa hori Eusko Jaurlaritzak jarri zuen martxan, 2019an, berrikuntza bost langiletik gorako elkarteetara hurbiltzeko, edozein jarduera arlotan; hala, ETE eta mikroETE partaideei aukera ematen die kanpoko aholkulari bat doan izateko.
‎Izpiritu horrek bultzatuta sartu zinen ikastolen mugimenduan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia