Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2015
‎12 Eta hau egiten ez badu, komeni da egiten saiatzea, horrek ez baitio eragotziko otoitzik gorena, eta ez dut ontzat horretan askotan jardun ez izatea. Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola, nahi ez badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena.
‎1 Orain gatozen esatera, zein arima izango diren bigarren egoitzetan sartzen direnak eta zer egiten duten haietan. Horretaz gutxi hitz egin nahi nuke, beste toki batzuetan luze eta zabal aritu naizelako, eta ezinezkoa izango da berriro horretaz asko hitz egin gabe geratzea, esandakorik ez baitut ezer gogoratzen; ongi dakit hau era askotara prestatzen jakingo banu, ez zinatekeela haserretuko, honetaz ari diren liburuekin ere, asko izan arren, aspertzen ez garen bezala.
‎Badakit ongi zuentzat gorabehera handiko gauza dela barruko gauza batzuk azaltzea, ahal dudan bezala; izan ere, beti entzuten dugu zein ona den otoitza eta konstituzioak ere agintzen digu hainbat orduz izateko, eta ez zaigu azaltzen guk ahal dugun baino gehiago; eta Jaunak ariman egin ohi dituen gauzez, hau da, naturaz gaindikoez, gutxi azaltzen da. Era askotara esanez eta aditzera emanez, pozgarri gertatuko zaigu gogoan erabiltzea zeruko barne artifizio hau, gizakien artean hain ezezaguna dena, bide horretatik asko badoaz ere. Eta idatzi ditudan beste gauza batzuetan Jaunak pixka bat aditzera eman badu ere, badakit ez nituela gauza batzuk orain hemen jaso ditudan bezain ongi ulertu, zailenak zirenak batez ere.
‎Hemen estutu eta presa ematen zitzaidala neritzon eta, egonezineko gauza hasten zela ikusiz, zalantzan nenbilen zer egingo. Baina Jaunak horretaz askotan hitz egin zidan, hainbeste froga eta arrazoi aurrean jarririk; arrazoi argiak zirela ikusten nuen eta haren borondatea zela. Beraz, jadanik ez nintzen ausartu neure aitor entzuleari esatera baino beste ezertara, eta idatziz eman nion gertatzen zen guztiaren berri.
‎Nik ezin nuen sinetsi hori; diodanez, presente zegoela uste nuelako, eta horrela penaz nenbilen. Domingo santu aintzatsuaren Ordenako jakintsu handi batek atera ninduen zalantza honetatik, presente zegoela esan baitzidan, eta nola komunikatzen zen gurekin; horrek asko poztu ninduen.
‎12 Gehiago agertu nahi dut, otoitzaren gauza hauek neketsuak baitira eta, maisurik aurkituezik, ulertzenguztiz zailak; eta honek dakar, laburtu nahi izan arren eta otoitzaren gauza hauek idazteko agindu zidan haren adimen argirako ukitzea bakarriknahikoizan arren, neure moldakaiztasunak ez uztea hitz gutxitan esaten eta aditzera ematen, ongi azaltzea hain garrantzitsua den gauza; nik horretan asko ikusi dudanez gero, erruki ematen didate liburuekin soilik hasten direnek, harrigarria baita zein desberdin ulertzen den gero esperimentatuz ikusten denarekin konparatuz.
‎edo nitaz gaizki esatea edota Bera gorestea; honekin adierazi nahi zidan, sinesten zutenek Bera goretsiko zutela, eta sinesten ez zutenek, errurik gabe gaitzetsiko nindutela, eta bi gauzak zirela nire irabazirako; beraz, ez hartzeko nahigaberik. Horrek asko lasaitu ninduen, eta poztu egiten naiz gogora datorkidanean.
‎Haren Maiestateak bere eskutik eduki beza; horrela badoa aurrera (eta Jaunagan itxaro dut hala joango dela, bere buruaren ezagutzan ongi oinarritua baitago), haren zerbitzaririk berezienetakoa izango da eta arimei on handia egingo die; izan ere, espirituzko gauzetan tarte laburrean esperientzia handia du, hauek Jainkoak nahi duenean eta nahi duen bezala ematen dituen dohainak baitira, eta ez daude denborarekin ezta zerbitzuekin ere loturik. Ez diot horrek asko egiten ez duenik, baina askotan ez du ematen Jaunak hogei urtean beste batzuei urtebetean ematen dien kontenplazioa. Haren Maiestateak daki horren arrazoia.
‎Maria Mendoza anderea etorri zenean eta honen neba Ávilako gotzaina, beti lagundu eta babestu gaituena baita, gure aldera jarri zuten eta baita frai Anjel Salazar aurreko Probintziala izan zena ere; ni beldur nintzen eragozpen guztia honengandik ez ote zen etorriko. Baina orduan Maria Mendoza andereari halako mesederen bat eskatu beharra izan zuen, eta horrek asko lagundu zuen; kontuan hartu gabe, aukera hori izan ez balitz ere, gure Jaunak jarriko ziola bihotzean, aita jeneralari jarri zionez, halakorik buruan inondik ere ez zuenean.
‎Inbidia handia nien Jaunaren maitasunagatik honetan jardun ahal zutenei, milaka heriotza igaro behar bazituzten ere. Eta horrela gertatzen zait, santuen bizitzetan arimak konbertitu zituztela irakurtzen dugunean, horrek askoz ere debozio handiagoa ematen dit eta baita samurtasun eta inbidia handiagoa ere, sufritzen dituzten martiritza guztiak baino, hauxe delako gure Jaunak niri eman didan joera; geure ahalegin eta otoitzez, beraren errukiagatik, Jaunarentzat irabazten dugun arima bat, egin diezazkiokegun zerbitzu guztiak baino gehiago estimatzen duela iruditzen zitzaidan.
‎Nik horren erdikide garela esaten entzun badut ere, kasu honetan gauzak oso bestera izan ziren, eta nagusitasun handiaz geratu nintzela iruditu zitzaidan, zein maitasun handiaz egin zitzaidan mesede hau ezin delako esan hemen. Iruditu zitzaidan Aitak ontzat ematen zuela, eta harrezkero beste era batera ikusten dut Jaunak sufritu zuena, neure neurea balitz bezala, eta horrek asko gozatzen dit bihotza.
‎Niri gertatzen zitzaidan batzuetan, Jauna hartu berri nengoela (ia formak ere osorik iraun behar zuela), beste batzuk Jauna hartzen ikusten banituen, Jauna hartu gabe egon nahiko nukeela, berriro hartu ahal izateko. Hori askotan gertatzen zitzaidanez gero, azkenerako konturatu nintzen (une hartan ez baitzitzaidan iruditzen kontu izatekorik zegoenik) nola zen gehiago neure gustuagatik Jainkoaren maitasunagatik baino; izan ere, Jauna hartzen dugunean, gehienetan, samurtasun eta atsegina sentitzen ditugunez gero, horrek hau zekarkidan gogora: Jainkoa nire ariman edukitzeagatik bazen, baneukan; komunio santura hurreratzeko agindua betetzeagatik bazen, bete nuen; Sakramentu guztiz Santuarekin batera ematen diren mesedeak jasotzeagatik bazen, jaso nituen.
‎oso onak baziren ere, eta Toledoko alde hau bezalako leku hain garrantzitsuan ez zitzaidala erosotasunik faltako. Nik ez nion horri asko begiratzen, Jainkoari eskerrak, leinua baino bertutea estimu handiagotan nuelako; hala ere, Gobernariari hainbeste kontu iritsi zitzaizkion, non baldintza honekin eman baitzidan baimena, fundazioa beste leku batzuetan bezala egitekotan.
‎Honetan hain finkatuak zeuzkaten, non ez baitzen ezer nahiko izan ezta izango ere arrazoien bidetik. Ni ordu ezkero konturatu nintzen alferrik zela, eta esan nien nik neuk ere desira berberak nituela eta utzi egingo niola Jauna hartzeari, kontura zitezen ez zutela Jauna hartu behar gainerako guztiek egiten zutenean izan ezik; hirurok horregatik hilko bagina, hori askoz ere hobetzat izango nukeela etxe hauetan halako ohitura finkatzea baino; etxe haietan Jainkoa beraiek bezain gartsu maite zutenik bazela, eta beste horrenbeste egitea nahi izango zutela.
‎Ahizpak oso pozik izan dira berarekin. Egiaz, Jainkoaren zerbitzari handia da; eta guztian berorren jauntasunak agintzen duena jarraituko duela ikusten dutenez, horrek asko laguntzen du.
‎4 Aditzera eman dakioke berorren aitatasun txit agurgarriari, honetan bat etorriko ez balitz (ez moja oinutsen aldetik, baina bai erdi ulertu den gauza bat den aldetik), lehenago onartuko litzatekeela gotzainen mende jartzea, oinetakodunek bisita eta goberna ditzaten onartzea baino, berorren jauntasuna oso urruti baitago; lehenik egindako kaltea konpondu dadila, eta horretan asko egin dezakete, dakienez hala gertatu baita. Eta hau izan da etxe hauek bisitariei erresistentziarik ez jartzeko arrazoietako bat; erreformatuak zirenez gero, egin zezaketen, beren burua haien mende ez ikustearren, eskarmentua harturik baitzeuden.
‎4 Bai poz handia hartu dudala aita frai Pedro Fernándezen osasunaz esaten didanaz! Izan ere, penaz nintzen, haren gaixotasunaz jakitun nengoelako, baina ez haren osasunaz; ez du bere adiskidearen antzik esker txarreko izatean, hainbeste zeregin izan arren, niri idazteko ardura hartzen baitu, eta guztia dit zor, zorra esaten dena beste horrek askoz ere handiagoa badit ere. Berorrekiko ardurak atsegin zaion beste bat aurkitu arte iraungo dio, eta gero ez beldurrik izan, harro badago ere.
‎Pentsa dezagun arimentzat hoberena denari begiratu diola; gainerako guztiari, honen ondoan, ez zaio kasu handirik egin behar. Betiko ona nahiz txarra da doakiguna, eta horrela eskatzen diot berorren gorentasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, ez pentsatzeko pena hartzeko arrazoietan, poza hartzekoetan baizik; izan ere, horretan asko irabazten da, eta gainerakoetan galdu, eta berorren osasunari ere kalte egin diezaioke, eta horri begiratzera beharturik dago, horretan guztioi asko doakigulako. Eman biezazkio Jainkoak berorren gorentasunari uste asko, guztiok eskatzen diogunez.
‎Eta aita Julian Ávilakok, antza denez honezkero bidean denak, eskumuinak ematen dizkio berorren jauntasunari. Oso alai dago albisteengatik (nik esan aurretik jakitun baitzegoen) eta uste osoa du, berorren jauntasunak ardura horrekin asko irabaziko duela gure Jaunaren aurrean.
‎Gauza guztiekin aski nekaturik nabil eta ordu bietan lotaratzen. Seinalatu nituenak hemengo hirurak izan ziren eta Beasko beste hiru Ana Jesusenarekin, ama priorea izango denarekin, Sevillako beste bi eta oso onak diren Villanuevako ahizpa belo zuridun bi; dena dela, ama prioreak idatzi zidan hala komeni zela, bost ahizpa zirelako, eta zuzen dabil eta bidezkoa da etxe hari laguntzea, Granadako beste horretan asko baitituzte. Ez zaio gogoko izango Ana Jesusenari, gauza guztietan agintzea nahi izaten baitu.
‎Uste dut kalte egin zidala garizuman barau egiten hasteak, ez baitzen soilik, baita bihotzekoa ere. Horretatik askoz ere hobeki nago; burukoaz bi egun eman ditut, horrek eman zidan minik handiena, eta ez da txikia; nire beldurra zen ezertarako gauza ez naizela geratuko ote nintzen, otoitzean saiatzea ausarkeria handia bailitzateke, eta argi ikusten du gure Jaunak horrek egingo lidakeen gaitza; izan ere, ez dut naturaz gaindiko inolako bildutasunik, inoiz izan ez banitu bezala; harri eta zur uzten nau horr... Ez bedi nahigabetu berori, apurka apurka buruan indarra hartuz joango bainaiz.
‎Ez dira erosten inongo diruz, horien bidez hain koro handia lortzen baita. Gure Jauna bera eta haren santu guztiak bide honetatik joan zirela gogoratzen dudanean, ez zait geratzen berorren aitatasunari inbidia izatea besterik, nik orain ez dudalako sufritzerik merezi, maite dudanak sufritzen duena sentitu baizik, eta hori askoz ere neke handiagoa da.
‎Gure Jaunaren maitasunagatik, dukearengan berorren jauntasunak indar handia izan behar du eta? saia bedi harmonia lortzen, izan ere, esaten didatenez, gure erregeak ahal duen guztia egiten du eta horrek asko zuritzen du haren kausa; izan bitez kontuan etor daitezkeen kalte larriak, esan dudanez, eta berorren jauntasunak begira biezaio Jainkoaren ohoreari; uste dut hala egingo duela, beste edozein gauzarekiko errespetua aintzat hartu gabe.
‎Ez karmeldar oinutsen erreforma mehatxupean zegoenean babestea soilik, baita komunitateetan etorkizunerako oinarri eta printzipio onak ezartzea ere. Horretarako asko begiratzen zion ama prioreak konfiantza osoko, zentzu handiko, buru argiko eta santuak izateari.
‎–hortik sortzen dira gaitz handiak monasterioetan. Kontuz, horretaz asko dakit-eta!
‎Baina, egia da, batzuetan izutu egiten nintzela halakoak ikusita. Ni, Jainkoari eskerrak, sekula ez nintzen kasu horretan asko lotu, eta, beharbada, beste gauza larriago batzuetan loturik nengoelako izango da; baina, diodanez, askotan ikusi dut. Eta beldur naiz monasteriorik gehienetan ez ote den gertatzen, batzuetan ikusi egin baitut, eta badakit guztietan erlijiotasun eta perfekzio handirako kaltegarria dela oso.
‎Ez dakit ote dakidan zer esaten dudan. Behintzat uste dut ez dagoela horretaz asko hitz egin beharrik, gutxik dutelako. Jaunak maitasun hori eman diezaionak, bihotzez gorets beza, perfekzio oso handirako izan behar duelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia