Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 18

2008
‎Eta zer da hizkuntza giza eta gizarte praxia bera ez baldin bada? . Wittgenstein hizkuntza pragmatikaz mintzo da; hau da, hizkuntza praxiari dagokio bete betean?. Gadamer-en hitzok garbiro azaltzen digute hizkuntzaren izaerarik sakonena; izaera hori giza praxiari berari darion ezaugarria da, giza praxi ororen tarteko eta bitarteko baita hizkuntzaren eginkizuna.
‎Eta gizakia, ezer izatekotan, egiten duena da, gizarte ekintzaren zurekoa da. Alde honetatik, ez dezagun ahantzi inoiz hitz egitea ere gizarte ekintza dela hizkuntza pragmatikaren argitan. Hitzaren baitan sozializatuz hornitzen ditugulako, besteak beste, geure ideologia, pentsaera eta jarrera politikoak.
2010
‎• Gure ikasleek hizkuntza konpetentziak lantzeari buruz dituzten aurreiritziak eta sinesmenak aldatu beharra ikusten dugu; izan ere, gehienentzat, hizkuntza lanketa ez doa lanketa gramatikaletik baino askoz haratago eta nekez ulertzen dute eguneroko lanerako testugintzaren eta hizkuntza pragmatikaren bidez hizkuntza konpetentziak lantzen ari direnik. Beraz, gure hizkuntza didaktikaren imaginarioa bateratzea lehentasuntzat dugu, eta ez bakarrik ikasleekiko ditugun aldeak adosteko, baita irakasleon artean ditugun aldeak adosteko ere.
‎Horregatik dio Schlieben Langek: " Komunikazioaren etnografiak, seguruenik, sozio-linguistikaren eta hizkuntza pragmatikaren arteko lotura egiteko balio du" 190 Kontua da, bada, horri esker hizkuntzaren pedagogiak oraindik ere garbiago ikusten duela bere jarduera, beti, testuinguru sozio-kultural ezberdinetara egokitu behar duela, eta baita ere jarduera hori, hasieratik eta bukaeraraino, komunikatiboki burutu behar duela. Horren haritik hitz egiten du Schlieben Langek, berriz ere," hizkuntzaren irakaskuntza emantzipatzaileaz" 191 Komunikazioaren etnografiak, horrenbestez, bere egiten du hizkuntz irakaskuntzaren inguruko kezka; eta —aipatutako testuinguruaren ikuspuntutik— helburu den konpetentzia komunikatiboa, egiaz, interakzio komunikatiboaren bidez soilik eskura daitekeela azpimarratzen du.
‎Finean, hizkuntzaren filosofo horiek guztiek, jarduera linguistikoa dela eta, garbi atzematen dute zeinua eta esanahia —" espresuki esaten dena" eta" esan nahi dena" — ez datozela beti bat; zentzu horretan, agerian uzten dute ere guztiz beharrezkoa dela hizkuntzaren pragmatika.
‎Idazlan honen lehenengo atalak —Linguistika eta hizkuntzaren pragmatika hizkuntza pedagogian— hizkuntza zuzen zuzenean kontsideratzen duten zientziak begiztatzeko eta horien esanahia hizkuntzaren pedagogiarentzat azaltzeko balio izan digu. 1.
‎2 Linguistika eta hizkuntzaren pragmatika hizkuntza pedagogian 17
‎Zeregin humanizatzailea duen gure hizkuntzaren pedagogiak, baina, bereziki kontsideratu behar ditu ere bestelako hizkuntzaren zientziak, ze horiek ez dute hizkuntzaz bakarrik hitz egiten, baizik eta —horren bitartez— baita gizakiaz ere. Linguistika eta hizkuntzaren pragmatika dira idazlan honetan lehenik aipatuko ditugunak: zientzia horiek espresuki aztertzen dute hizkuntza, bai bere ezaugarri enpirikoetan bai bere erabilera gizatiarrean, eta zentzu horretan euren ekarpenak funtsezkoak dira hizkuntzaren bidez hezi nahi duen pedagogiarentzat.
‎Idazlan honetan azaldu beharrekoa, finean, jada iradoki ditugun hiru atal nagusitan banatuko dugu: lehenik, linguistikari eta hizkuntzaren pragmatikari erreparatuko diegu; ondoren, hizkuntzaren antropologiak eta soziologiak esaten dutena aztertuko dugu; eta, azkenik, hizkuntzaren psikologia eta psikopedagogia hartuko ditugu hizpide.
‎2 LINGUISTIKA ETA HIZKUNTZAREN PRAGMATIKA HIZKUNTZA PEDAGOGIAN
2012
‎Testua edo diskurtsoa aztergai dituzten Hizkuntza pragmatika nahiz Testu gramatika jo ditugu azterbidearen bizkarrezurtzat, ohartu baikara ezinbestekoa dela batetik enuntziatu jakin hauek interpretatzeko hizkuntzaz kanpokoelementuak kontuan hartzea (esataria, norentzakoa, intentzio xedea, testuingurua, eta abar) eta bestetik, enuntziatu hauek hizkuntzako zein egituratan eta zein mailatan eragiten duten (mikroegitura, makroegitura, testu tipologi...
Hizkuntza pragmatika diogunean komunikazioan darabilgun hizkuntzaren erabilera arautzen duten alderdiak ikertzea diogu, eta enuntziatu parentetikoen izaera hobekien islatuko duena ikuspegi honen barneko Enuntziazioaren Hizkuntzalaritza izango da. Ikuspegi enuntziatibo pragmatikoa oso errentagarri gertatu zaigula frogatu uste dugu tesian zehar, azterbide hau, bere ikuspegirik murritzenean?
‎Tesian zehar behin eta berriz aipatu eta erabili dugu adigai hau, baina agian egoki litzateke definitzea. Hizkuntza pragmatikarentzat komunikazio trukea ez da kodetze edo deskodetze prozesu soila, biak batean duten kodean oinarrituz egina (Jakobson 1960); intentzioz egindako paktu edo bat egitea baizik. Bat egite honetan, esatari norentzakoek batak bestearen intentzioa atzemateko duten gaitasunaz gain, funtsezkoa da esatari norentzako hauek batean duten informazio esparruan eragingo duten (hitzez esan gabe doana aktibatuz) prozedura ostentsibo inferentziazkoak (Sperber & Wilson 1994) ere oso kontuan izatea.
Hizkuntza pragmatikaren ikuspegiak badakar komunikazio trukea edo prozedura ulertzeko moduan ñabardurarik. Komunikazio trukea ez da, ikuspegi honetatik begiratuta behintzat, kodetze edo deskodetze prozesu soila, biek batean duten kodean oinarrituz egina (Jakobson 1960); intentzioz egindako paktu edo bat egitea baizik.
‎Testua edo diskurtsoa aztergai dituzten Hizkuntza pragmatika (eta bereziki horrekin lotura estua duen Enuntziazioaren hizkuntzalaritza) nahiz Testu gramatika jo ditugu azterbidearen bizkarrezurtzat, ohartu baikara ezinbestekoa dela, batetik, enuntziatu jakin hauek interpretatzeko hizkuntzaz kanpoko elementuak kontuan hartzea (esataria, norentzakoa, intentzio xedea, testuingurua, eta abar), eta bestetik, enuntziatu hauek hizkuntzako zein egiturat...
‎Garbi dagoena da bai Hizkuntza pragmatikak, bai Enuntziazioaren Hizkuntzalaritzak (diskurtsoaren analisia) eta baita Testu gramatikak ere, hizkuntza objektuaren mugak zabaltzea dakartela: perpausetik testura edo diskurtsora egiten dute jauzia eta ez dira barreneko ikuspegi batera lerratzen; kanpoko faktoreak aintzat hartzen dituzte.
‎22 Aitzindaritzat, Bally (1966) eta Ducrot (1984) hartuko ditugu, bata modalitatearentzat eta bestea enuntziazio mailarentzat. Guk, horiekin batera eta bereziki gure azterbidearen planteamendurako, Enuntziazioaren hizkuntzalaritzako (eta hizkuntza pragmatikako, oro har) ideiak bere egin dituen Fuentes hautatu dugu, bere lanek eta ikusmolde teorikoek gure aztergaiari argibidea baitakarkiete.
‎esatari/ enuntziatzailea, norentzakoa/ hartzailea, intentzioa, enuntziatua/ enuntziazioa. Termino horiek azaltzeko Hizkuntza Pragmatikara jo dugu eta horren barnean frantziar hizkuntzalaritzaren barrenean jorratzen den ikuspegi enuntziatibo testualaren ekarria ere gogoan izango dugu. Adigai horiek gure lanean ere ongi islatu behar ditugu, enuntziatu parentetikoak bete betean esatari enuntziatzaile eta norentzakoen arteko harremana azaleratzeaz gain, testuinguratzeko baliabide gisa ere ikusten ditugulako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia