2009
|
|
Nolanahi ere, euskararen erabilera areagotzeko bide luzean, urrats kualitatibo sendoa dakarren araubidea da hau. Izan ere, lurreko telebista digitalaren kontzesioak arautzeko 2006an plazaraturiko dekretuaren ondoan, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideei buruzko araubide hau baita esparru pribatuan
|
hizkuntza
pluraltasuna sustatzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan sekula onartu den eta indarrean dagoen lege araudirik aurreratuena eta, ziurrenera, konplexuena ere bai. Konplexuena diogu, jakina denez, oso korapilatsua delako eremu pribatuan hizkuntza betebeharrak finkatzea, hizkuntza eskubideak eta beste hainbat eskubide uztartu behar baitira nahitaez.
|
|
Eremu pribaturako araubide honen argitan, bistakoa da gizabanakoaren eskubideak eta askatasuna bermatzea guztiz bateragarria dela gizarteak bere buruari ezarri dion eta onartu duen helburu kolektibo bat sustatzearekin. Hots, bi hizkuntza ofizial dituen eta elebiduna izan nahi duen gizarte batean
|
hizkuntza
pluraltasuna sustatzea eta, aldi berean, gizabanakoen askatasuna bermatzea guztiz bateragarriak dira, baldin eta hartarako malgutasunik baldin badago, hizkuntza aniztasunarekiko atxikimendurik baldin badago, deserosotasun batzuk onartzeko prestasuna baldin badago eta, jakina, proportzionaltasunaren eta progresibotasunaren printzipioak aplikatzen badira. Kontsumitzaileen hizkuntza eskubideei buruzko araubide honek erakusten du egingarria dela herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatzea eta egiazki bermatzea, inoren eskubideak ukatu eta zapaldu gabe, eta herritar guztien eskubide guztiak errespetatuz.
|
|
Estatu auzitzat hartu eta kudeatu lukete erakunde zentralek hizkuntzen auzia, baldin eta espainiar Estatuak egiazki eta harrotasunez bereganatu nahi badu gizarteak berezkoa duen hizkuntza pluraltasuna, eta, ondorioz, anizkoiztasun hori, etsipenez ez baizik eta ilusioz eta aberastasun iturritzat hartuta, benetan Estatu eleanitza izan nahi badu. Begien bistan dago Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak eta Galiziako Xuntak 2007an izenpeturiko Lankidetza Hitzarmenaren helburu nagusia dela hain zuzen ere Espainian
|
hizkuntza
pluraltasuna sustatzea eta erakunde zentralak sustapen horretara bultzatzea.
|
|
Finantzaketa Europako Batzordeak hartzen du osorik beregain. Ez ote da ulergaitza gertatzen, Europako erakundeen jarrera gero eta aktiboagoaren aurrean, Espainiako herri aginte zentralen ezaugarri nagusia oraindik ere izatea
|
hizkuntza
pluraltasuna sustatzeko hizkuntza politika aktiborik eza. Ez ote da ulergaitza zenbait indar politikok eta mediatikok sarri askotan erakusten duten jokabidea, hizkuntza pluraltasunaren aldekoa izan beharrean, hizkuntza hegemonikoaren nagusitasunaren, hizkuntzen berdinkidetasunik ezaren eta hizkuntza uniformetasuna sendotzearen aldekoa izatea?
|
|
Diogun bide harmoniatsua eta begirunez betea urratzeko, ordea, Estatuko erakundeek
|
hizkuntza
pluraltasuna sustatzeko eraginkorra izango den hizkuntza politika propio bat dute finkatu eta garatu. Ez dute hutsetik hasi beharrik:
|
|
Eta, jakina, Hizkuntzen Euroituna bera izan daiteke Espainiako Gobernuak eta gainerako erakunde zentralek nahitaez berehala behar duten hizkuntza politika propio horren bide erakusle. Estatuko erakunde zentralen obligazioa baita herritarrei aitorturiko hizkuntza eskubideak errespetatzea, hizkuntza legeriak eragindako obligazioak betetzea eta kohesio sozialerako hain onuragarria den
|
hizkuntza
pluraltasuna sustatzea, hartarako, esan dugunez, pedagogia sozial eraginkorra eginez, hain justu ere Hizkuntzen Euroitunaren zazpigarren artikuluan ezarritakoa gizarteratzeko:
|
|
Hala, Europak aurrez aurre duen egiteko nagusietariko bat da, ezbairik gabe, demokrazian sakontzeko eta giza harremanetan askatasuna eta berdintasuna indartzeko helburuarekin egoki kudeatzea hizkuntza pluraltasuna. Horregatik, Europar Batasunak bere agendako goi postuetan jarri luke
|
hizkuntza
pluraltasuna sustatzeko europar hizkuntza politika eraginkor bat finkatu eta bultzatzea.
|