Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 23

2010
‎Ze bere zereginetako bat, finean," hizkuntza komunitatearen" gertaeraren baitan gordeta dagoenaz kontzientziatzea da, eta baita hizkuntza komunitate bakoitzaren eta berorren ama hizkuntzaren arteko elkarreraginetik historian zehar sortutakoaz kontzientziatzea ere. Orduan, bada, agerian geratuko dira hizkuntza komunitateen existentzian biltzen diren ebidentziak eta, aldi berean, posible izango da ere hizkuntza komunitatearen lege espiritual unibertsalaren eta exijentzia politiko eta ekonomikoen arteko lotura lortzea, berori bilatu behar delarik bizi beharrak gainditu ahal izateko. Lotura hori lortzeko, baina, ezinbestekoa da ere hainbat gauza argi eta garbi bereiztea, ze horrela bakarrik izango da posible estatuaren izenean neurri ezegokiak ez hartzea, adibidez, hizkuntza komunitatearen eskubidea ezeztatzen dutenak edota hizkuntza komunitatearen zein estatuaren emaitzak kaltetzen dituztenak.
‎Hausnarketa horiekin guztiekin, seguruenik, begiztatu ditugu jada hizkuntza komunitatearen legearekin loturiko gertakari garrantzitsuenak, egiaz hizkuntzalaritzak edo, hobe, bere ikerketa linguistikoen atal soziologikoak argitu behar dituenak. Guk geuk esparru horri lehentasuna eman izana, bai enfasian bai zehaztasunean, ez da arrazoirik gabea, ze finean hizkuntza ikerketa" praktikoak" —bere zati handienean bederen— hortxe kokatzen diren aztergaiekin eta metodoekin du zerikusia.
‎Lehenik, hizkuntza komunitateak hizkuntza ikerketaren beharrezko objektuak direla erakutsi behar dugu, horrela beroriek oharkabean uzten dituzten bestelako joera arruntak gaindituz. Ondoren, komunitate forma horiek giza bizitzaren antolaketarako ezinbestekoak direla adierazi behar dugu, horretarako hizkuntza komunitatearen legearen balio orokorretik abiatuko garelarik. Hizkuntza komunitatearen eta ama hizkuntzaren arteko interakzioak, orduan, agerian utziko du zein den haren sakoneko esanahia ulertzeko bidea, ze hizkuntz indarren eragiteko formak hizkuntza komunitatearen bizitzeko beharretan oinarritzen dira.
‎" Hizkuntza komunitatearen" gertaera baloratzeko oinarrizko ikuspuntuak hauek dira: hizkuntza komunitatearen legearen baliozkotasun orokorra; hizkuntza komunitatearen legearen garrantzia; eta hizkuntza komunitatearen izaeraren interpretazioa.
‎" Hizkuntza komunitatearen" gertaera baloratzeko oinarrizko ikuspuntuak hauek dira: hizkuntza komunitatearen legearen baliozkotasun orokorra; hizkuntza komunitatearen legearen garrantzia; eta hizkuntza komunitatearen izaeraren interpretazioa.
Hizkuntza komunitatearen legearen baliozkotasun orokorra: gure aldetik, bada, gizadia ezinbestean eta salbuespenik gabe hizkuntza komunitateetan banatzen delako ideiatik abiatu ginen.
Hizkuntza komunitatearen legearen garrantzia: hizkuntza komunitatearen legearen salbuespenik gabeko baliozkotasunetik, bada, ezinbestean ondorioztatzen da giza lege hori oinarrizko giza zeregin baten zerbitzuan dagoelako ideia.
‎Hizkuntza komunitatearen legearen garrantzia: hizkuntza komunitatearen legearen salbuespenik gabeko baliozkotasunetik, bada, ezinbestean ondorioztatzen da giza lege hori oinarrizko giza zeregin baten zerbitzuan dagoelako ideia. Baldin eta hizkuntza komunitateen araberako gizadiaren banaketa hain derrigorrezkoa bada, orduan ere ziur esan dezakegu haiek gabe ezinezkoa dela giza bizitza bera gauzatzea.
‎Ahalegindu gaitezke, bai, balio orokorreko baldintza hori giza bizitzatik kanpo uzten, baina orduan —horrekin— agerian geratzen da gizadiaren bizitza historiko kulturala suntsitu egiten dela. Hizkuntza komunitatearen legearen eraginetik kanpo geratuz gero, hizkuntz isolamendua gertatuko litzateke, zein egiaz giza bizitza eramatearen —edota soilik bizitzearen— ezintasunaren pareko izango litzatekeen. Horrenbestez, bada, zera berrets dezakegu:
‎Horrenbestez, bada, zera berrets dezakegu: hizkuntza komunitatearen legea alde batera uzteak, egiaz, bere oinarritik hondatuko luke giza bizitza bera, bai maila indibidualean bai maila sozialean.
‎Eta, jakina, hori posible izango litzateke, baldin eta ondasun linguistikoaren hautaketa eta eskurapena gizakiaren esku baleude. Baina hizkuntza komunitatearen legeak, egiaz, ez dio inolako lekurik uzten ez aukerari ez borondateari. Horrelako definizio ahaleginak —guztiak kanpotik abiatzen diren heinean— ez dira sakoneko oinarrira iristen.
Hizkuntza komunitatearen legeak giza bizitzan eragin dezakeena, bestalde, garbi ikusiko da baldin eta hizkuntza komunitatea zer printzipiotan oinarritzen den galdetzen badugu. Giza bizikidetzaren formak, euren fundamentazioan, hiru indar mota nagusitan ematen dira ezagutzera:
‎Eta horrexegatik esan dezakegu hura berezko printzipio batean oinarritzen dela. Hizkuntza komunitatearen legea, begi bistakoa den bezala, ez da naturaren inolako printzipiotik sortzen, ez bederen baieztapen zorrotz eta dependentzia mugiezin baten zentzuan. Berori ere ez da botere printzipio baten ondorioa, alegia, lege hori ez da giza bizitzaren antolaketa eta orientazioa intentzionalki, arbitrarioki eta bortizki bideratzen duen printzipio baten ondorioa.
‎Ama hizkuntza bakoitza espiritu objektibo aktibo bat da eta, horrela, baita komunitatearen bizitzan diharduen printzipio antolatzaile bat ere. Hizkuntza komunitatearen legea, horrenbestez, esparru espiritualeko legea da. Eta bere bortxaezintasunean garbi geratzen da, bada, giza bizitzari dagozkion oinarrizko baldintzak ez direla natur edo botere mailako aurrebaldintzetatik ondorioztatzen, baizik eta beroriek egiaz aipatutako esparru espiritualaren baitakoak direla.
‎Azkenik —eta giza bizikidetza oinarritzen duten hiru indarrak aurkeztu ondoren—, zera geratzen zaigu: hizkuntza komunitatearen legean bertan zehazten den hori energetikoki formulatzea. Hizkuntza komunitatea, ere, gizakiaren berezko indar linguistikoaren ondorio bat da, zein beharrezkoa eta guztiz baliozkoa den.
‎Hor gauzatzen da mundu osaketa linguistikoaren egiazko ekintza, eta zinez pentsaezina da ekintza horrek —ez gizabanakoaren aldetik ez gizadiaren aldetik— eragiteko modu berdina izango duenik. Hizkuntza komunitatearen legearen bortxaezintasunak, bestetik, antzeko indarrez kontsideratzen ditu gizabanakoa eta gizadia: gizabanakoa, hain zuzen, berori —munduaren izendatze prozesuaren baitan— leku altuagotik has daitekeen heinean kontsideratzen du, alegia, bere hizkuntza indarraren garapen indibidualean posible izango zena baino leku askoz ere altuagotik; gizadia, berriz, banakoaren giza hizkuntza indarra —munduaren osaketa linguistikoaren ekintza historikoaren jardueraren bidez— hizkuntzaren giza zereginaren soluzioaren barruan sartuta dagoen heinean kontsideratzen du.
Hizkuntza komunitatearen legeak, beraz, zera suposatzen du gutxienez: giza bizikidetza printzipio espiritual batetik erabakitzen dela; eta gizadia, salbuespenik eta etenik gabe, horrelako taldeetan sailkatzen dela, alegia, espiritualki zehaztutako eta, horrela, historiarako eta kulturarako gai diren taldeetan.
‎Horren haritik, bada, funtsezkoa da atzematea" hizkuntza komunitatea" —aipatutako gertaera guztien artean— modu argienean zehaztu daitekeena dela: berori, bai kanpotik bai barrutik, zientifikoki iker daiteke, ikerketa hori hizkuntza komunitatearen legearen baliozkotasunetik ondorioztatzen delarik. Horren aurrean, baina, herria, nazioa eta estatua bezalako gertaerak askoz ere gehiago dira herrien eta garaien pentsaera ezberdinen menpeko:
‎Jakin behar dugu, bai, hizkuntza komunitatearen gertaera esparru espiritualean oinarritzen dela, eta baita ere hizkuntza komunitatearen legea behar baten espresioa dela, hain zuzen, giza bizikidetza —egiaz gizatiarra izateko— indar espiritualean oinarritzeko beharraren espresio argiena. Zenbat eta" herriei" buruzko pentsaeraren nahitaezko kontzeptuek estuago heldu esparru espiritualaren oinarriari, orduan eta hautemangarriagoa eta funtsezkoagoa izango zaie hizkuntza komunitatearekiko lotura.
‎Helburu horrekin heltzen dio Weisgerberrek, hain zuzen, aipatutako" hizkuntzaren giza legeari", eta —gizakiaren beraren baldintzapen linguistiko orokorraz hitz egin eta gero— ageriko bi errealitate aztertzen ditu luze eta zabal: gizabanakoari dagokion" ama hizkuntzaren legea" eta gizataldeari dagokion" hizkuntza komunitatearen legea". Kontua da bi lege horiek —zeinek ez duten inolako irakurketa ideologiko politikorik onartzen— ez direla hainbeste ikerketa linguistikoaren aztergai, baizik eta batez ere hizkuntzalaritza osoagoaren abiapuntu.
‎Eranskin honetan itzuliko dugun testua, azkenik, aipatu berri dugun liburutik ateratakoa da, eta, haren izenburuak aditzera ematen duen bezala, hura horren" hizkuntza komunitatearen legea" ataleko zati bat da. Weisgerberrek" hizkuntza soziologiaren" baitan kokatzen du atal hori —ama hizkuntzaren legeari buruzko atala hizkuntza psikologiaren baitan kokatzen duen bezala—, eta bertan elkarreraginean bakarrik uler daitezkeen bi aztergai nagusi kontsideratzen ditu.
‎Horrelako" produktu" linguistikoen inbentarioa egiteak soilik, zinez, amaierarik gabeko lana suposatzen du, eta ama hizkuntza bakoitzaren indarrak eta eraginak linguistikoki atzemateko egitasmoak, ere, neurrigabeko dimentsioa hartzen du. Beti ere, baina, guk ezin dugu ahaztu nola iritsi ginen" ama hizkuntzaren" gertaerara, zehazki, hizkuntza komunitatearen legearen argibideei jarraituz: finean, ama hizkuntzaren errealitatea da bide hori ezaugarritzen duena, hain zuzen, hizkuntza komunitatearen legea balekoa egiten duen bidea.
‎Beti ere, baina, guk ezin dugu ahaztu nola iritsi ginen" ama hizkuntzaren" gertaerara, zehazki, hizkuntza komunitatearen legearen argibideei jarraituz: finean, ama hizkuntzaren errealitatea da bide hori ezaugarritzen duena, hain zuzen, hizkuntza komunitatearen legea balekoa egiten duen bidea. Hizkuntza komunitateen araberako gizadiaren banaketa, bada, ama hizkuntzen espresioan dago ziurtatua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia