Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2004
‎Dependentziaren logikan milaka eta milaka herri nortasun, gureaz aparte, iraungipen bidean amilduak dabiltza munduan. Independentziaren abaroa ezinbesteko baldintza du edozein hizkuntza komunitatek bere izaera propioari eusteko eta galdu duena biziberritzeko; alabaina, lortu nahi den Estatu independientearen botereari dagokion nazio izaera boterea bera bezain erabakigarria da auzi horretan. Ezin da Estatu nazionala eskuratzeko estrategia nola edo hala diseinatu arrazoi historiko edo bestelakoen argitan.
‎Moztu dioten eskumen hori dela kausa, hizkuntza komunitateak bere espazio geografikoaren barruko bizitza soziolinguistikoa du kudeatu eta kontrolatu. Barne trinkotasuna galtzen hasiko da, oinarritzat duen bizi espazioan beste hizkuntza eta kultura bat hedatzen hasiko delako, eta, hala, historian zehar izan duen identitate kohesioa alde batetik eta bestetik zartatzen hasiko zaio.
2007
‎Halere, aurrerabiderik ez horretan, guk egonkortasuna baino iraupena ikusi dugu, hots: Nafarroako euskal hizkuntza komunitateak bere erabilera tasari eutsi egin diola.
‎1. Hizkuntz komunitateen baitan sortzen dira kulturak. ’Hori euskalduna da’ esanda hizkuntzak komunitate bereko egiten gaituela esaten dugu, ez hobe ez txarrago, euskaldun baino ez. Muga politiko eta fisikoetatik haratago, hizkuntza bereko kideek euren komunitatea antolatzeko modua da kultura, harremanak zehazteko moduak, komunitatearen kezkak, beldurrak, joerak biltzen ditu kulturak.
‎Izan ere, azken urteetaraino, batez ere frantses Estatuak, Akitaniako Eskualdeak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak begi txarrez ikusten zuten" atzerriko" erakunde publiko batek dirua eman zezan ikastola bat eraikitzeko, euskarazko liburuak argitaratzeko ala eskolatik kanpoko jarduerak euskaraz eskaintzen dituen elkarte bat laguntzeko. Susmoa zen nagusi; are eta gehiago jakitean hizkuntza komunitate bereko zati bat ordezkatzen zuen erakunde batek" Frantziako barne gaietan" bere sudurra sartzen zuela. Hesi administratiboak eta uzkurtasun politikoak gainditzeko tresna bat bezala ikusten zuten hizkuntza, lurralde batasunaren eta autodeterminazio eskubidearen bidean.
2008
‎Gutxienez Erdi Arotik hona, hizkuntza komunitate bereko kide izatearen kontzientzia, hein batekoa bederen, mendebaldeko Pirinioen alde bietako euskaldun biztanleek izan dute. Hala erakusten du biztanle horiek, elkarrengandik bereizten zituzten antolaketa juridiko politikoen gainetik (edo azpitik), euskara, euskaldunzein Euskal Herri izen komunak atxikitzeak (bariazio dialektalekin), baita erdara, erdalduneta Erdal Herri kontzeptu antonimoak ere.
2009
‎Atxikimendu handiago hori gogoari lotzen zaio bete betean, eta gogoak erakargarritasunean soilik har dezake indarra, euskararen pisu sozial eta ekonomiko mugatua kontuan harturik. Besteak beste, hizkuntzak berak gertatu behar du erakargarri, baita euskaraz sortzen denak, eta, jakina, baita hizkuntza komunitateak berak ere. Kontu honetan, garrantzi erabakigarria du euskararen mundu (ar) en gizarte proiekzioak edo irudiak.
Hizkuntza komunitatearen beraren eta haren nortasunaren definizioan birkokatu zen garai nahasi haren ondorioz, hizkuntzari eskainitako euskal kanten kopurua askoz handiagoa da katalanena baino.
2010
‎* Hiztuna subjektu politiko kultural gisa aitortu behar da, hizkuntza komunitatea bera ere mugimendu politiko kultural gisa berrantolatu, jabetutako hiztunekin artikulazio lanak berrabiatuz. EEak herriko, auzoko, lantokiko euskaldunen elkargune eta ahots artikulatua izan behar du.
‎" Inongo hizkuntza ez da jaiotzetiko hizkuntza bezalakoa", honela Bloomfield bera," inor ez dago guztiz seguru ondoren eskuratutako hizkuntzan" 132 Kontua da, horrekin batera, lehen hizkuntzak ere dagokion giza taldea oinarritzen duela, hain zuzen, hizkuntza horrek bertako pertsonak elkarren artean lotzen dituelako edo, bestela esanda, pertsona horiek —hizkuntza komun hori dela eta— talde bereko kide sentitzen direlako. Hizkuntz komunitate berean" inork ezer itzuli behar ez duela" gogoratu ondoren, zera dio Bohanannek:
‎Hizkuntza komunitatearen eta ama hizkuntzaren arteko interakzioak, orduan, agerian utziko du zein den haren sakoneko esanahia ulertzeko bidea, ze hizkuntz indarren eragiteko formak hizkuntza komunitatearen bizitzeko beharretan oinarritzen dira. Horrekin, bada, posible izango da hizkuntza komunitatea bera bestelako giza komunitate formen artean sailkatzea, baita bere funtzioetatik abiatuz bere bizi legeak ulertzea ere.
‎Baina kontu hartze hori ezin zitekeen handiegia izan, hain zuzen, ama hizkuntzak linguistikan bertan eduki lukeen oinarrizko eragina —azken ehun urteotako ikerketek erakutsi duten bezala— txikiegia izan delako. Beti ere eragozpen nagusia —hizkuntza komunitateei buruzko ezagutza nahikoa garatu ahal izateko oztoporik handiena— bestelako bat izan da zalantzarik gabe, hain zuzen, hizkuntza komunitateari berari giza bizitzan bertan aurresuposatu izan zaion gehiegizko ebidentzia. Oharkabean geratu dira, halaber, ama hizkuntzaren beraren emaitzarik sakonenak, eta, zentzu horretan, errazago uler dezakegu zergatik ama hizkuntza zer den atzematen duen garai batek, egiaz, hizkuntza komunitatea zer den ere sakonago ulertzen duen.
‎Karlomagnorekin ezarritako theodisca lingua delako kontsiderazioa, finean, alemaniarrek euren burua hizkuntza komunitate bezala atzematearen ondorioa da, ze beroriek egiaz ama hizkuntzan bat egiten dutelako eta duten heinean ezagutzen dira herri bezala. Ez da harritzekoa, beraz, pentsamendu horrek aurrerantzean ere lehen mailakoa izaten jarraitu badu, eta ezta ere alemaniarrek gaurdaino funtsean hizkuntza komunitate beraren kide direla sentitu badute. Horrela, bada, alemaniarra da Europako herri bakarra, zeinek bere burua —herri bezala— bere ama hizkuntzaren arabera izendatu duen [Ikus L. Weisgerber, 1949:
‎" Funtsean hizkuntza —ez berori gerora zatikako produktutan etorri zaigun bezala, baizik eta bere existentzia bizi eta aktiboan, bai eta berorrek pentsatzea bera barru barrutik posible egiten duen horretan ere— nazioa bera da, alegia, zuzenean eta egiazki nazioa" [W. v. Humboldt, GS VII, 641]. Bera ziur dago ama hizkuntzan osatutako mundu espiritualaz, bai eta horrek hizkuntza komunitatean bertan duen etenik gabeko eraginkortasunaz ere. Eta konbentzimendu hori agerian geratzen da W. v. Humboldtek hizkuntza eta nazioa modu harrigarrian parekatzen dituenean eta, are gehiago, parekatze hori bera berriz ere honako hausnarketarekin indartzen duenean:
‎Hala ere, kultura arloan zabaltzen ari ziren anaitasunaren eta batasunaren ideiak politikan txertatu izana Herri kontzientziaren pizgarri suertatu zen, hizkuntza komunitateak bere burua defenditzeko egitura politikoak behar zituela nabarmenduz.
2011
‎Gehienetan galdetegiak bete dituztenak hizkuntza komunitateko bertako kideak izan dira, baina ugari dira, baita ere, hizkuntza komunitatekoak izan gabe hizkuntza horien gainean ikertzen jardun eta galdetegiak bete dituztenak. Askotariko informazio soziolinguistikoa bildu da galdetegiei esker:
‎Halako prozesuei aurre egiteko, Fishmanek mehatxupeko hizkuntzaren komunitatea bere baitan biltzearen alde egiten du, alegia, murrizten joan den hizkuntzakomunitatea demografikoki biltzearen garrantzia azpimarratzen du, horrela komunitate txiki horrek indarguneak izan ditzan. Eta hor, arreta berezia familian eta gertuko komunitatean jartzen du Fishmanek.
2013
‎" Geuk nahi dugun ar te" – Patxi Baztarrika kargarri, baita ere euskarazko produkzioak, eta, jakina, baita hizkuntza komunitateak berak ere, lehenik eta behin euskal hiztunentzat erakargarri. Gaztelaniazkoaren mimetismotik urrun, gaztelaniaz beste euskaraz ere edukitzeko ameskerietatik ahalik eta urrunen, euskaldunoi balio propioren bat eskainiko diguten produktuek lagun diezaiokete euskararen erakarmenari, euskal hiztunen batez bestekoaren neurrira egindako kalitatezko produktuek hain zuzen ere.
2015
‎Eta kulturaren sisteman txertatuak dauden jarrera motibazioak, edo balore sinboloak, hiztunaren nortasunean eragin nabarmena izango dute. Baina, guztiarekin ere, gainegitura ideologiko kulturala ez da aski izango, baldintza arruntean behintzat, botere soziopolitikoaren hegemonia bere alde ez daukan hizkuntz komunitatea bere mendekotasunetik ateratzeko. Bitasunaren alde material sozialak izango du, hemen ere, azken hitza, kulturaren berarizko eragin indarra ukatzeko xederik gabe.?
‎" Diglosiaren defentsa patriotikoak erro luzeak ditu gurean, hala ukamen ahalkegarrietan nola estilo kategorikoetan". 87 Hizkuntza ordezkatze prozesuei buelta emateko, aldiz, hiru baldintza bete behar dira, Wolfgang Dresslerren iritziz: gutxiagotutako hizkuntzaren aldaera estandarra sortzea, komunikazio arlo guztiak okupatu ahal izateko; hizkuntza komunitateak bere buruaz kontzientzia bateratua izatea, lurralde aldaeren gainetik; eta lurraldetasunaren printzipioan oinarritutako lege markoa.88 Lehendabiziko bi baldintzak bete egiten ditu euskaldungoak, baina lekutan gaude hirugarrenetik. Hala ere, Uemako hizkuntza politikak printzipio horretan du oinarri, betiere Espainiako legediak inposatutako mugen barne, gaztelaniaz besteko hizkuntzen aldeko lurraldetasun markoa ezartzea eragozten dutenak.
2017
‎Argia da hau guztiaren funtsa: euskarak musika estilo berrietan espazioak irabazten dituenean, euskara abesti horietan sartzen denean, hizkuntz komunitateak bere osasunerako behar beharrezko diren arnasguneak irabazten ditu. Baina, horrez gain, beste lurralde batzuetara (geografikoak eta bestelakoak) eraman dezakeen erresonantzia kutxan sartzen da hizkuntza.
‎Gutxitutako hizkuntza baten berreskurapenean lehenengo eta ezinbesteko baldintza hiztunen nahia da, egiazko borondatea. Hizkuntz komunitateak bere izaera/ nortasuna babestu nahi ez badu, asimilatua izateko prest bada, kontzienteki ala ez, ez dago ezer egiterik. Hala ez bada, ulertu behar da (eta ulertaraztera eman) berreskurapenaren interesa ez dela komunitate horrena bakarrik, denena baizik.
2019
‎" Egoera elebidunetan jarrerek garrantzi handiagoa hartzen dute; izan ere, hizkuntzaren biziraupena jokoan egon daiteke. Motibazio egoki eta indartsuak eta aldeko jarrerak funtsezkoak izango dira, sarritan, hizkuntza komunitateak bere hizkuntzari eutsi diezaion" (Zarraga et al. 2010, 76).
‎Ikuspegi honek eskaintzen digun, errelatoa? gure historia ulertzeko ezinbesteko irakurketa da, baina ez digu aztarna handirik ematen hizkuntza komunitatetik bertatik garatu beharreko estrategiei eta prozedurei buruz, gugandik at dauden aurkako eragileak kokatzen baititu analisiaren erdigunean.
2023
‎Hizkuntza bat baino gehiago presente dauden gizarteak nagusi dira. Hizkuntzak bata bestearekin harremanetan daude, hizkuntza komunitate berean bizi dira, eta gizakiok harreman hauetan sozializatuz ikasten dugu komunikatzen, hizketaren bitartez elkarri eragiten dioten sare sozialetan. Antropologia lan honetan datu esanguratsuak aurkeztuko ditut Orio (Gipuzkoa) udalerriko gazteek hizkuntzekin (batez ere, euskararekin eta gaztelaniarekin) zein harreman mota sortzen dituzten ulertzeko, euren sare soziala eta hizkuntza komunitatea nola konfiguratzen eta eraldatzen dituzten ulertzeko, eta hizkuntza hautaketan zein faktorek eragiten duten ulertzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia