2005
|
|
Honekin batera adierazi beharra dago, hala ere, hizkuntzak gizakiarengan duen eragina ez dela ere absolutua eta, beraz, gizabanakoak ez duela honengatik bere nortasuna modu sortzaile batean garatzeko aukera erabat galtzen, nahiz eta beronen askatasuna beti erlatiboa izango den. Aipatu ere, bukatzeko," hizkuntzen izaera nazionala" planteatzen den unetik, gizabanakoaren eta
|
hizkuntz
komunitatearen arteko lotura estu hau aitortzen den unetik, onartu beharra dagoela baita ere giza-hezkuntzaren dimentsio linguistiko eta dimentsio nazionalaren arteko interakzioa112.
|
2007
|
|
Gizabanakoaren eta
|
hizkuntz
komunitatearen arteko lotura, bada, ez da" mekanikoa", baizik eta" organikoa"; eta, horrenbestez, giza hezkuntzak ere —bai orokorrean bai euskal kasuan— ezinbestean elkartu behar ditu dimentsio indibiduala, kolektiboa eta linguistikoa. Hemendik abiatuz uler daiteke, hain zuzen," euskal hezkuntza nazionala" kontzeptua, bai eta horrek euskarari aitortzen dion funtsezko papera:
|
2010
|
|
Baina hizkuntza komunitate hori bera —nahiz eta bestelako aurrebaldintza naturalen gainean" atseden" hartu— espirituala den horren agerpena da. Eta gertaera biologikoek —ama hizkuntzaren eta
|
hizkuntza
komunitatearen arteko interakzioan— ez dute aurrebaldintza bat osatzen, faktore bat baizik, zeinek lotura horretan —aktiboki eta pasiboki— garrantzi ez txikiko zeregina duen, baina berori inolaz ere erabakigarria ez den.
|
|
" hizkuntza komunitatearen" gertaera modu orokorrean eta zientifikoan ikertzea —eta bertan hizkuntza komunitate bakoitzari bere tartea egitea— ezinbesteko zeregina da, baldin eta egiaz giza bizitza ulertu nahi bada. Eta zeregin horren ardura hartu behar duen zientzia, jakina, hizkuntzalaritza bakarrik izan daiteke, hain zuzen, ama hizkuntzaren eta
|
hizkuntza
komunitatearen arteko interakzioa ikertuko duena eta, horrela, bi horien bizi legeak baloratzeko beharrezko ikuspuntuak ondorioztatuko dituena. Saiakera honetan ez ditut, ez, garai bateko hausnarketak gaindituko —ikus 1934ko" Hizkuntza komunitatearen izaera eta indarrak" izenburuko nire lana—, baina horrexek berak agerian uzten du ere hutsune hori laster eta sakon bete dela.
|
|
Horrenbestez esan dezakegu, energeiaren hirugarren dimentsioaren haritik, agerian geratzen diren erlazio horiek lagungarri direla, hain zuzen, hizkuntza komunitate bakoitza dagokion ama hizkuntzaren indar historikoaren akzio esparru bezala ulertu ahal izateko. Ama hizkuntzaren eta
|
hizkuntza
komunitatearen arteko interakzio horretan sortutakoak produktu historikoak dira, bai, baina hazkunde" naturalaren" indar paregabea eta kontra egiteko gai den bizitzaren indar paregabea duten produktu historikoak. Hizkuntza komunitateetan, bada, komunitate historikoen bizitza luzeeneko formak aurkitzen ditugu:
|
|
Nolanahi ere, baina, zera hasi gara jada zehazki ikusten: batetik, hizkuntzaren ikerketa soziologikoarentzat maila gorenekoa den osotasuna, egiaz, ama hizkuntzaren eta
|
hizkuntza
komunitatearen arteko interakzioan ikusi behar dela; eta bestetik, hizkuntza bakoitza —ama hizkuntza bezala eta bere errotiko izaeran— hizkuntza komunitateen araberako gizadiaren banaketaren giza legean inplikatuta dagoela. Eta, modu horretan, hizkuntza ikerketa" konkretu" osoak —hizkuntza bakoitzaren berezitasun fonetiko txikieneraino— itxura berri bat eskuratzen du.
|