|
uneSCok gomendioa egin ziezaiola nazio batuen erakundeko asanblada orokorrari hizkuntza eskubideen nazioarteko ituna bere egiteko edota giza eskubideen deklarazio unibertsalaren osagarri gisa onartzeko. lehen bi urteetan aurrerapauso interesgarriak izan ziren. horrela, hizkuntzen barrutia sortu zen, edota Mayor zaragozaren agintearen azken urtean hizkuntza aniztasunaren komite batzorde kontsultiboa eratu zen. hizkuntza eskubideen deklarazio unibertsalaren Jarraipen batzordea haiekin bildu eta deklarazioaren azterketa eta hizkuntza eskubideei buruzko testu berri baten prestakuntza helburutzat hartu zuen batzordeak. hala ere, koichiro Maatsura jaunak Mayor zaragozaren ardura hartu zuenean, gauzak zeharo aldatu ziren. batetik, hizkuntzen barrutia desagertu zen ustezko arrazoi ekonomikoengatik eta interlokuziorik ez da izan ordutik uneSCorekin. berriki, euskal herriko, kurdistango eta herrialde katalanetako ordezkariek hala eskaturik, international pen Club erakundeak hizkuntza eskubideen deklarazio unibertsalak bere bidea egin dezan estrategia berraztertzeari ekin dio. horren ondorioz, 2007ko maiatzean deklarazio unibertsaleko jarraipen batzordeko bi kide nazio batuetako giza eskubideen batzordeko presidentearekin bildu ziren, deklarazioa erakunde horretako eztabaidagai nola izan daitekeen hausnartzeko. hala ere, bidea luzea izango dela jakin dakigu. deklarazioaren edukiari dagokionez, eta akaso hor jarri genuke indarra, hainbat berrikuntza ekarri zuen; ordura arte ezelango itunetan jasotzen ez zirenak hain zuzen ere. lehenik eta behin, deklarazioak jaso zuen berdintasun printzipioa aipatu genuke; beste sailkapen batzuk alde batera utziz deklarazioak hizkuntza guztien berdintasunaren aldarrikapena egiten duelako. bigarrenik, azpimarragarria da deklarazioak eskubideen babeserako definitzen duen subjektua, izan ere, ordura arte erabili ez zen subjektu mota berri bat jaso zuen: hizkuntza komunitatea. deklarazioaren 1 artikuluaren arabera,
|
hizkuntza
komunitatea aipatzean zera esan nahi da: edozein gizarte, historian zehar lur eremu zehatz batean —eremu errekonozitua ala ezfinkatua, bere burua herritzat duena eta hizkuntza komun bat garatu duena kideen arteko komunikazio naturalaren eta kultur kohesioaren bidetzat. hala ere, berdintasun printzipio horretan, eta beste modu batera ezin izan zitekeelako, hizkuntzen elkarrekiko errespetua eta elkarbizitza bermatuko dituen oinarri batzuk ezartzen dira, eta horretarako, mailaketa egiten da eskubideak esleitzerakoan. bestalde, deklarazioak berezko hizkuntza kontzeptuari eduki juridikoari erreparatu behar diogu. ordura arte ofizialtasuna edo koofizialtasuna soilik
|
|
1 Deklarazio honetan
|
hizkuntza
komunitatea aipatzean esan nahi da, edozein gizarte, historian zehar lur eremu zehatz batean finkatua eremu hori errekonozitua izan ala ez, bere burua herritzat daukana, eta hizkuntza komun bat garatu duena, kideen arteko komunikazio naturalerako eta kultur kohesiorako bide bezala. Lurralde bateko berezko hizkuntza edo hizkuntza propioa deizioekin, lurralde horretan historian zehar ezarritako komunitatearen mintzairari egiten zaio erreferentzia.
|