2011
|
|
Soziolinguistek aukera berriak ikusi zituzten. ekologoak eta bioekologoak biodibertsitatearen teoria garatzen, hobeto ulertzen eta defendatzen ari zirela ikusita, soziolinguistak konturatu ziren teoria hori erabil zezaketela hizkuntzen dibertsitatea ulertzeko eta mantentzeko. Mundu osoko hainbat hizkuntzalarik analogia hori landu zuten, eta, horrela, hizkuntza ekologiaren teoria garatu zuten. horrez gainera, analogia hori balioei aplikatu zieten. gure helburua garrantzitsua da, eta euskal komunitatearentzat ere lehentasuna du. gizarteak ingurumenarekiko ekologikoa terminoa onartu du, eta horrek aukera ematen digu
|
hizkuntza
ekologia terminoa mahaigaineratzeko; izan ere, gaur egun, positiboa da ekologiaren etiketa; are gehiago, gizartean praktikotzat jotzen da. hortaz, hizkuntza ekologia kontzeptua mahaigaineratzeko aukera dugu. kontraesana da: biodibertsitatearen alde bagaude, nola liteke gizadia hizkuntza dibertsitatea defendatzeko prest ez egotea?
|
2016
|
|
Heiner Haugen (1972) ekosistema bereko espezieen eta habitataren beraren interakzioaren ideiaren eta hizkuntzen eta hizkuntza horien gizarte eta ingurumen ekosistemen interakzioaren ideiaren artean ezar zitekeen antzekotasunari aipamena egiteko
|
hizkuntza
ekologia terminoa erabili zuen lehenengo egiletzat jotzen da. Geroztik egile askok (Bastardas, 2005, 2009, 2011; Calvet, 1999; Couto, 2007, 2009; Creese et.al., 2010; Fill, 2001; Mackey, 1976, 1994; Mühlhaüsler, 2003; Steffensen, 2014..) ikuspuntu hori jaso eta haren kontzeptualizazioan sakondu dute.
|
2022
|
|
|
Hizkuntza
ekologia terminoari dagokionez, aldiz, ez dago horrenbesteko zailtasunik definizioa ematerakoan. Hitza lehen aldiz Einar Haugen hizkuntzalariak erabili zuen 1971n eta hizkuntza baten eta bere ingurunearen arteko elkarrekintzaren azterketa gisa definitu zuen (UEMA, d.g.), hots, hizkuntzalaritza eta ekologia uztartzen dituen ikuspegia da.
|
|
Gainera, gazteek egunean zehar bizi dituzten hizkuntza egoerak kudeatzeko aurreiritziak dituzte helduleku. Jarraian (3.2 atalean), soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologia terminoen inguruan jardungo dugu, hitz bakoitzaren definizioak emanez eta adituek horien inguruan esandakoak azalduz. Aipatu egungo egoerari aurre egiteko, hainbat adituren iritziak dakarzkigu ondoren (3.3 atalean), esan bezala, hizkuntzen garapen sozialari (soziolinguistika) eta hizkuntzen arteko elkarbizitzari (hizkuntza ekologia) buruzko ezagutza zientifikoa ikasleei transmititzeak eta horren inguruko hausnarketak egiteak, ikasleen hizkuntza ohituretan, kontzientzia linguistikoan eta hizkuntza aniztasunaren inguruko pertzepzio eta jarreretan positiboki eragin dezakeela defendatzen dutenak.
|
|
Atal honetan, lehenik, egungo Euskal Herriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen profil soziolinguistikoak azalduko ditugu (4.1 atalean). Jarraian, soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologia terminoak definituko ditugu (4.2 atalean) eta horiek hezkuntza arautuan lantzearen inguruko adituen iritziak ekarriko ditugu gurera (4.3 atalean). Amaitzeko, EAEko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Ipar Euskal Herriko curriculumak ikertuko ditugu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan soziolinguistika eta hizkuntza ekologiaren lanketak horietan duen presentzia ezagutu ahal izateko.
|