2022
|
|
Bestetik, UEMAko hezkuntza proiektuen arduradunarekin elkartu ginenean ere EAEko ikastetxe gehienetan soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketa eskasaren inguruan zuten kezka agertu ziguten. Beraien Hedatu hezkuntza proiektuan aipatzen den bezala, ikastetxeetan soziolinguistikari dagozkion gaiek ez dute pisu askorik izan tradizionalki eta gaur egun, irakasteko moduaren eta ikastetxearen arabera alde handiak daude soziolinguistika lantzerakoan.
|
|
• Zenbait irakasleren ustetan soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren inguruko lanketak euren kabuz egitea" zaila" da. Pertzepzio horri lotuta, Seaskako koordinatzaile eta Erabili Kolektiboko partaide den Xan Aireren hitzak ekarriko nahi ditugu gurera.
|
|
• Euskararen Irakaskuntzarako Baliabideen Zerbitzuak (EIBZ) oso material gutxi eskaintzen du soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketarako.
|
|
Zenbait irakasleren ustetan soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren inguruko lanketak euren kabuz egitea" zaila" da. ...
|
|
6.2 atalean hutsune edo gabezia hori erreala dela ikusi badugu ere, ulertu dugu ezinbestekoa dela kanpo eragileen lana ere," freskotasuna" eramaten baitute teknikariek geletara; beti ere, irakasleek egiten duten lanketa osatzeko bada eta ez lan hori ordezkatzeko. Bestalde, eta kontuan izanda kanpo eragileen artean eta irakasleen artean lankidetza falta sumatu dugula, soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketa ahalik eta eraginkorren izan dadin hezkuntza komunitateko eragileen arteko saretzea ezinbestekoa da.
|
|
Beraz, ezin daiteke esan irakasle horiek islatzen dutenik Amonarrizek (2019) eta UEMAko teknikariek (d.g.) identifikatutako formazio eza. Bestalde, irakasleek soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren inguruko lanketa egiterakoan izan ditzaketen zailtasunen artean, alde batetik," euskaltzale helduen" gai direnaren ustea legoke, eta bestetik, gaiok mikrotik lantzeak eta beraz, ohiturak, jarrerak edota ideologiak bezalako gai pertsonalak jorratzeko beldurra legoke. Zailtasun horiek ohikoagoak izan daitezke gune erdaldunetan, euskaraz aritzea" arau soziala" ez den tokietan eta, bereziki, euskara ofiziala ez den guneetan.
|
|
• Aurretik aipatu bezala, soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketan pertsonari bere egunerokoan eta hautuetan eragiten dioten gaiak lantzen direla jakinda, gaiok lantzeko" babes guneak" bermatzea ezinbestekoa da. Beraz, gune hauen garrantziaren inguruko kontzientzia piztu litzateke irakasleen artean, baita horiek sortzeko ahaldundu.
|
|
3.3 Soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketa hezkuntza arautuan: adituek zer diote?
|
|
3.4 Soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan: curriculumek zer diote?
|
|
...o erabili diren tresnak eta metodoak definitu aurretik, aipatzekoa da ikerketa honetan hezkuntza eremuko edo horrekin lotura estua duten 45 pertsona zein eragileren eta 160 material eta baliabide inguruko lagina izan dugula, beraz, gure lagina nahiko zabala izan bada ere, esan beharra dago ikerketa honek ezin isla dezakeela bere osotasunean Euskal Herrian hezkuntza arautuan soziolinguistikaren eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketarako dauden material zein baliabide guztiak, ez hezkuntza komunitateko eragile guztien iritzi eta pertzepzioak. Hori argiturik, lan honetan definitutako ikerketa galderei erantzuteko tresnak aurkeztuko dira atal honetan, baita jarraitu dugun metodologiaren inguruko ebaluazioa.
|
|
Lehenik, soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketarako Euskal Herrian dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa, eta sailkapena aurkeztuko dira; bigarrenik, ikerketatik eta elkarrizketetatik ateratako ikastetxeetako errealitateari buruzko hainbat ideia bildu ditugu; hirugarrenik, ikerketa lanean topatu dugun eredu bat dakarkigu.
|
|
Jarraian, lan honetatik ateratako emaitzak dakarzkigu. Lehenik, soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketarako Euskal Herrian dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa, eta sailkapena aurkeztuko dira (5.1 atalean); bigarrenik, ikerketatik eta elkarrizketetatik ateratako ikastetxeetako errealitateari buruzko hainbat ideia bildu ditugu (5.2 atalean); hirugarrenik, ikerketa lanean topatu dugun eredu bat dakarkigu, Galizian gaion inguruko lanketari buruzko hainbat ideia (5.3 a...
|
|
5.1 Soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketarako Euskal Herrian dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena
|
|
5.2 Soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketa Euskal Herriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan: ikastetxeetako errealitatea
|
|
Lan honetako helburu nagusia Euskal Herrian soziolinguistika eta hizkuntza ekologia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan lantzeko dauden material eta baliabideak biltzea izan bada ere, zeregin horretan geundela, egoera esanguratsu batekin egin dugu topo. 4.3 atalean aipatu bezala, hezkuntza arautu zein ez arautuko aditu askok soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketaren garrantzia defendatzen dute. Lanketa horri esker, ikasleak euren errealitate soziolinguistikoaz jabetzen dira, hots, kontzientzia linguistikoa garatzen dute, eta hizkuntzen bizitza eta garapena baldintzatzen duten faktoreak eta haien arteko harremana ezagutuz kritikoki interpretatzen dute errealitate soziolinguistikoa, eguneroko bizimoduan dituzten hizkuntza ohiturak eta horien arrazoiak errazago identifikatzen dituzte, euskararen erabileraren eta normalizazioaren aldeko konpromiso aktiboa errazago garatzen dute eta beste hizkuntzekiko errespetuzko eta balioespen jarrerak errazago garatzen dituzte.
|
|
Ez da gai berria lan honetan garatzen den hipotesia. Ikastetxeetan tradizionalki pisu handirik izan ez badu ere, aditu asko dira soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketa gazteen hizkuntza jarrera eta ohituretan eragiteko eta euskararen erabilera sustatzeko ezinbestekotzat jotzen dutenak. Hala izanik, helburu nagusi bat izan dugu lan hau burutzerako orduan:
|
|
Jarraian, soziolinguistika eta hizkuntza ekologia terminoak definituko ditugu (4.2 atalean) eta horiek hezkuntza arautuan lantzearen inguruko adituen iritziak ekarriko ditugu gurera (4.3 atalean). Amaitzeko, EAEko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Ipar Euskal Herriko curriculumak ikertuko ditugu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan soziolinguistika eta
|
hizkuntza
ekologiaren lanketak horietan duen presentzia ezagutu ahal izateko.
|