Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2004
‎Programa nazioartean jarri da abian (Japonian 2000 urtetik dabil). Hala ere, oraingoz ingelesez bakarrik dago eskuragarri, baina beste hizkuntza batzuetara itzultzea espero da.
‎Intermon Oxfameko komunikazio zerbitzuek CONSUMER eroski ri jakinarazi ziotenez, Espainian ez dago aurreikusita antzeko ekimenik egitea, oraingoz behintzat. Katie Kabotts Oxfamen ordezkariak esan dio CONSUMER eroski ri ez dagoela aurreikusita webgunea beste hizkuntza batzuetara itzultzea, baina azaldu du musika deskargatzeko lizentzia Espainiatik lor daitekeela. Halaber, baieztatu du Oxfamen ideia originala dela, eta deskarga daitezkeen abestien zerrendan musika joera guztiak daudela.
2005
‎Nola ikusten dituzu zeure poemak, beste hizkuntza batzuetara itzulita?
2007
‎Gainera, auzi hau hurragotik aztertu eta hizkuntza ezberdinak zehatzago alderatzen baditugu, ohartu ahal izanen gara ezen, hizkuntzek itzulpenetan eta hiztegietan elkarren ordaintzat jotzen diren hitzak dituzten arren, ideia konplexuen eta bereziki modu mistoen izenen artean gutxik, hamarretik batek ere ozta ozta, adierazten dutela bete betean hiztegian ordaintzat daukan hitzaren esanahia(?). Ideia moralen izenak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko direnekin ikusminez alderatzen ditugunean, ikusten dugu haietako oso gutxik erantzuten diela elkarri bete betean euren esanahiaren hedadura guztian90.
2009
‎Gaur egun euskarara eta euskaratik egiten diren itzulpen automatikoaren alorreko ekimenik garrantzitsuena Opentrad egitasmoaren inguruan artikulatzen da, hainbat unibertsitateren ekimenez eta kode irekiko teknologietan oinarrituta. Opentrad Espainiar Estatuko hizkuntza ofizialen arteko itzulpen automatikoko egitasmoa da (euskara, gaztelania, katalana eta galegoa), baina euskarari dagokionez behintzat beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera emango duten sistema automatikoak garatzeko helburuaren barruan sartzen da.
‎Eta hona aintzat hartzekoa iruditzen zaidan perspektiba bat: euskal irakurleen galbahetik pasatutakoak dira beste hizkuntzetako irakurleek ezagutu berri dituzten euskal idazleak; nire obrak beste hizkuntza batzuetara itzuli baino askoz ere lehenago, euskararen lurrean bazen irakurle mordoxka idazle egin ninduena, idazletzat nindukana.
2012
‎Badirudi K. a. XVIII. mendean Mesopotamiako akadiarrak hasiak zirela jada hainbat testu sumeriarri hitzez hitzezko itzulpena ezartzen. Gerora, sumeriar kulturak beste herri batzuetan ere izan zuen eragina, eta hainbat testu beste hizkuntza batzuetara itzuli ziren. Harrezkeroko zibilizazio gehienetan hizkuntza bat baino gehiago elkarrekin bizi izan zirela dirudi, eta itzulpena, beraz, derrigorrezkoa zela zibilizazio haietako biztanle elebidun edo eleaniztunen arteko komunikaziorako.
‎Aurkakoa, euskal literaturako lanak beste hizkuntza batzuetara itzuli eta munduko literaturaren sarean sartzea, beste batzuen esku uzten du Sarrionandiak. Ondo ikusten du euskarazko lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzea, baina eszeptiko samar agertu izan da euskaraz idazten den guztia automatikoki gaztelaniara itzultzeko joeraren aurrean, 3.1.4 atalean tartekatu ditugun aipuetan argi adierazten duen bezala.
‎Aurkakoa, euskal literaturako lanak beste hizkuntza batzuetara itzuli eta munduko literaturaren sarean sartzea, beste batzuen esku uzten du Sarrionandiak. Ondo ikusten du euskarazko lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzea, baina eszeptiko samar agertu izan da euskaraz idazten den guztia automatikoki gaztelaniara itzultzeko joeraren aurrean, 3.1.4 atalean tartekatu ditugun aipuetan argi adierazten duen bezala. Izan ere, gaztelaniaren eta euskararen arteko harremanak ez dira berdintasunezkoak, 104 eta euskal literatura guztia gaztelaniara itzuliko balitz, euskaldun subalternoek beren hizkuntzak ematen dien enuntziazio leku berezia galduko lukete.105
2015
‎Jatorrizko dokumentalaren bertsioa euskaraz izango da, gaiak Euskal Herritik kanpo duen pisua ikusita, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak ere gehitu nahi dizkiogu. Crowdfundingaren bidez lortuko dugun diruaren arabera beste hizkuntza batzuetara itzuliko dugu (katalanera, frantsesera…).
‎Hamabost zauri (2004), Zu bezain ahul (2007), eta beste bi eleberri: Amaren eskuak (2006), Musika airean (2009) eta Ez naiz ni (2012) Hainbat sari irabazi ditu, bere liburuak beste hizkuntza batzuetara itzuli izan dira, eta baita film eta antzerki lanen oinarri bihurtu ere.
‎MANTEROLA, ELIZABETHE, 2011 Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagarenlanen itzulpen moten arteko alderaketa.
‎" Gure Herri txikiari, hain zaharra, Eskual Herria deritzan" hitzekin idekitzen du liburua, orriak testu laburrez eta marrazkiz tartekatuz. Azken orrialdetan, Agurtzaneren testuak bertze hizkuntza batzutara itzulirik aurkitzen ditugu, frantsesez (Lucien Etxezaharreta), gazteleraz (Agurtzane Anduetza), katalanez (Silvia Belinchon), ingelesez (Elizabeth Macklin).
2016
‎Euskaldun gehienek jatorrizko bertsioa uler badezakegu? Ez litzateke hobea beste hizkuntza batzuetatik itzuliak edo euskaraz filmatuak izatea denak?
2017
‎Manterola, E. (2012): Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia, doktore tesia, UPV/EHU.
‎Hiru soilik idatzi dira euskaraz jatorrian. Aztertutako liburu guztien artean, 27 dira originalak; hautatu ditugun liburuen artean, proportzioa txikiagoa da, ikusten denez; kultur aniztasuna gehiago agertzen da beste hizkuntza batzuetatik itzulitako haur literaturan. Leku handia dute liburu klasikoen itzulpenek, haietako batzuk duela hamarkada batzuk argitaratuak:
2018
‎Euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzulitako lanei dagokienez, 3 lan baino ez dira ageri Nor da Nor datu basean7 aztergai dugun garairako: Buenos Airesko Ekin argitaletxean Jorge Riezuren Flor de canciones populares vascas, batetik, eta Rene Lafonek frantsesez emandako La jeunesse d’Oihenart en vers basques (Arnaud Oihenart) eta Les premices de la langue des basques (Bernard Etxepare), biak ere Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak argitaratuak.
2019
‎Manterola Agirrezabalaga E, (2012) Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia,
2020
‎euren film ia guztien jatorrizko bertsioa euskaraz da. Baina errentagarriak izan daitezen eta ibilbidea izan dezaten, beste hizkuntza batzuetara itzuli behar izaten dituzte. Halaber, sarritan, errentagarritasuna lortzeko, koprodukzioak egiten dituzte beste herrialde batzuekin; esaterako, Dibulitoonek Errusiarekin ekoitzi zuen Yoko eta Lagunak telesaila (2015).
2021
‎aurretik, esaterako, laguntzek ez zuten biltzen nazioarteko jaialdi eta azoketan aurkezpenak egiteko aukera zein literatur itzulpenerako prestakuntzan eta zabalkundean ari diren erakunde sareetan parte hartzeko aukera. Dirulaguntzak ugaltzearekin bat, gero eta handiagoa da euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzulitako lanen pilatze sistemiko selektiboa ere; besteak beste, honako ekimen hauek aipa daitezke: Atenea argitaletxe madrildarraren" Biblioteca vasca bilingüe" 66, Nevadako Unibertsitateko William Douglass Center for Basque Studies (Reno) zentroak bideratutako" Basque Literature Series" bilduma (2004) 67 edota" collane m30" bildumak68 euskal literaturari eskaintzen dion lekua, esaterako.
‎Azkenik, euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenez adierazi behar genuke euskal autore garaikideek" sari" tzat edo" aintzatespen" tzat jotzen dutela euren lana beste hizkuntza batzuetara itzultzea. Zabalkundea itzultzailearen bidezkoa denean, gainera, prosezua askoz ere humanoagoa dela azpimarratzen du Uribek (2013), sare komertzialen bidez eta egiten den zabalkundearen aldean:
‎Mari Jose Olaziregiren Basque Litearary Historyn (2012) ikusiko dugunez, sistematikoki ematen dira euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzulitako lanen berri, besteak beste, kanpora begira idatzitako literatur historiografia delako eta euskal literatura atzerrian ezagutzera emateko saiakera bat delako. Olaziregi EHUko literatur irakaslea gurean zein atzerrian ibili izan da literaturaren alorra lantzen eta sustatzen, eta, nolabait, ildo horretan bideak jorratzeko zuzendutako lana da harena, euskal literaturari buruz ingelesez argitaratutako lehenbiziko historiografia.
‎Olaziregik zuzendutako historiografiatik erauzitako itzulpenen aipamenei buruzkoak laburbilduta, ondorio gisa esan genezake kanpora begira egindako lan kolektibo hau berritzailea dela, baita itzulpengintzaren tratamenduari dagokionez ere: aurreko historiografietan ez bezala, euskarara itzulitako literaturari eskainitako kapitulu bereizi bat du, eta modu sistematiko samarrean ematen da euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzulitako lanen berri. Nagusiki, itzulpena euskal literaturaren sistemaren barruko barne sistematzat jotzeko saioa egiten da, eta historiografiako kapitulugileei euren ataletan itzulpenak ere kontuan hartzeko oharra egin zitzaien.
‎Euskal testuak beste hizkuntza batzuetan eman izan direnean, beste hizkuntza batzuetara itzuli izan direnean, berariaz aipatzen du gertakaria Urkizuk.41 Halaber, testu elebidunen eta bertsioen berri emanez, itzulpenaren eta hizkuntzen tratamenduaren inguruko datuak azaleratzen ditu. Bide beretik, testu elebidunen, berredizioen, itzulpenen zein inon txertatutako testu zatien berri emanez zenbait testuren zergatiaren, harreraren eta irismenaren zantzuak azaleratzen ditu.42
‎Bere blo47 Ikusi Atxagaren blogeko" Bihotz oneko bi astotxo" izeneko sarrera: http://www.atxaga. eus/ blog/ 1241601275 gean ere egin izan ditu itzulpenari buruzko gogoetak, eta sarri plazaratu izan du euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzultzeko zailtasun gehigarria: " Oso hizkuntza ezberdina da alde askotatik, ez bakarrik linguistikoki edo gramatikalki, bere historia sozialagatik eta abar.
‎Aiora Jakak 2011n aurkeztu zuen Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan. Elizabete Manterolak 2012an defendatu zuen Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia; Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa. Naroa Zubillagak 2013an defendatu zuen Alemanetik euskaratutako haureta gazte literatura:
‎75). Hala, euskal literatura itzuliaren (barne) eremuko parte dira, nola euskaratik euskarara egindako itzulpen intralinguistiko edo interdialektalak, hala dialekto jakin batera egindakoak eta horiek sustatu dituzten agente eta eragileak; nola euskarara itzultzen diren bildumak, hala euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzultzeko ematen diren laguntzak; nola editorial jakin baten bildumakoak, hala idazle batek ariketa legez egiten dituenak; halaber, euskal literatura itzuliaren (barne) eremuko partaide dira itzultzaile profesionalen elkarteak, enpresak, langile autonomoak, erakundeak, argitaletxeak, hizkuntzaeta kultur politikak, edizioaren merkatuari lotutako arau eta legeak...... Horrenbestez, garaian garaiko ezaugarri konbinazioek zehazten dute zer nolakoa den (barne) eremua sasoirik sasoi eta nolakoa izan den halako edo bestelako eraginen araberako bilakabidea.
‎Beste literatura zentralago batzuek izan ohi ez duten beharrizana da hori. Manterolak egindako tesiaren fruitu da ELI katalogoa (http://www.ehu.es/ehg/ eli/), 87 abiapuntu ona euskaraz sortutako eta beste hizkuntza batzuetara itzulitako literatur lanen bilakabidea aztertzeko. Katalogoan euskal literatura jasotzen duten hizkuntzak eta merkatuak zein diren kontsultatu daiteke, eta datu horrek adieraz dezake, kasurako, merkatu batzuetan euskal literatura onartu dela edo ikusgai egin gura dutela, baina ez hori bakarrik:
‎Esan dezakegu oro har XX. mende erditik aurrera euskal literatura itzuliaren xede nagusietako bat euskarazko testuen kapitala eta estatusa handitzea izan dela, bai euskarara egindako itzulpenen bidez (euskaraz ere posible dela frogatzeko hasiera batean, kultur oinarri diren testuak biltzeko gerora), bai 182 euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzulitako testuen bidez (euskal literatura bat badela ikusaraztea izanik helburua). Bestela esateko, euskal literatura" literatura" gisa berrestea da, hein batean, euskal literatura itzuliaren eremuaren funtzioetako bat, hots, Casanovak (2004:
2022
‎Horrek aukera ematen die beste hizkuntzetako Jacobinen edizioetako edukiak itzuli eta haienean argitaratzeko. Egun, beraien testuen %25 beste hizkuntza batzuetatik itzulia da. Azpimarratu zuen itzultzea ez dela testua hizkuntzaz aldatzea bakarrik, norberaren eremu kulturalera beste testuinguru kultural batzuk ekartzea baizik.
2023
‎Hainbat egitasmo dituzte aurrera begira, «Hamaika Telebistaren eraldaketa digitala bultzatzeko eta adimen artifizialeko beste hainbat teknologia aplikatzeko». Elkarlanaren emaitza izan daitezke, besteak beste, elkarrizketen azpidatziak, euskalkietan egiten diren mintzaldienak, azpidatziak beste hizkuntza batzuetara itzultzea, audioak beste hizkuntza batzuetan ere sortzea, beste hizkuntza batzuetakoa euskarara automatikoki bikoiztea, testuetatik hitz gakoak erauztea edotalaburpen automatikoak egitea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia