Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 186

2000
‎Carnapek, erantzun gisa, hizkuntza batzuk beste batzuk baino hobeak direla mantendu zuen, baina aurresuposaketa pragmatikoen arabera, jakina85 Hau da, hizkuntza bat beste bat baino komenigarriagoa edo probetxugarriagoa izan zitekeen. Jadanik ideia filosofikoak ez ziren aztertzen beren egiaztapen gaitasunaren arabera, beren ondorioen arabera baizik, beren onura pragmatikoaren arabera, azken buruan.
2001
‎" gure hizkun  tza indoeuroparretan bederen gertatzen ez den bezala", e.a.). Nolanahi ere, iritzirik zuhurrenarentzat ere, euskararen historiak egiaztatzen duenez, elementu honek, kidetasuna ala bakartasun genetikoa, konparatistaren bide estuak gainezkatzen duen interesa du. Berez, edozein gauza itzul edo molda daiteke hizkuntza batetik bestera; itzulpenak eta moldadurak ordea errazagoak dira batzuetan (mekanikaz ere, nolabait esan, egin daitezkeelarik), eta nekezagoak besteetan.
2002
‎bidegorriak egin dira espaloi batzuetan, baina kale bukaeran bidegorria amaitzen da eta horrekin ezin da bizikletaz ibili. Hizkuntza batekin beste horrenbeste, hizkuntza bat ezin da irakaskuntzan bultzatu eta gero ezer ez. Edo ibilbide osoa osatzen da edo bestela jai dugu.
‎Bestalde, konputagailuekiko komunikazioa hizkuntza arruntaren bitartez, eta ez lengoaia formal baten bidez, egitea gero eta normalago izango da. Gizarte eleanitzak hizkuntza batetik bestera egin behar izaten dituen joan etorriak leuntzeko ere, aparteko lagun dugu konputagailua.
‎Elebitasunaren kontra ageri da fierki, ez du ezagutzen berak munduan elebiduna den gizarterik: paperetan maizki elebiduntzat jotzen diren horiek ere ez omen dira praktikan batere elebidun, eta beti beti hizkuntza batek bestea menderatzen du. Eta hala badio Garatek hala izango da, ez dakit, bera anitz ibilia baita munduan, eta hainbeste gauza ikusia.
‎Gauza ezaguna da esaldiak hizkuntza batetik bestera aldatzen direnean sortzen diren aldrebeskerien kontua. Baina aitortu behar dut adibide batzuek benetan barregura sortzen dutela.
2004
‎Bilduma honetan ohikoa den bezala, lan honek molde elebiduna du, bi zutabekoa, gaztelania euskara, eta aurkibide analitiko egokiak barneratzen ditu, gaztelania euskara eta euskara gaztelania. Aurkibide horiek bi hizkuntzen arteko berbategiak dira, eta, horrez gain, hizkuntza batetik bestera terminoen baliokideak bilatzeko gidak, lege testuaren barruan termino horien non dauden kokatuta argitzearekin batera.
‎Elebitasunaren kontra ari da fierki, ez du ezagutzen munduan elebiduna den gizarterik: paperean maizki elebiduntzat jotzen diren horiek ere ez omen dira praktikan batere elebidun, eta beti beti hizkuntza batek bestea menderatzen du. Eta hala badio Garatek hala izango da, ez dakit, bera anitz ibilia baita munduan, eta hainbeste gauza ikusia.
‎Begi zorrotza erakusten digu auzi honetan Joseba Barriolak, hizkuntza batekikoak bestearekiko loturan azaldu dizkigunean: –Normal bihurtu behar dena, gizalegezko jarri behar dena bi hizkuntzen arteko harremana da.
‎Saussure’k xuxen dio: " Aldez aurretik emandako ideien izendatze hutsa balitz hitzen kakoa, hizkuntza batetik bestera kide zehatzak aurkituko genituzke beti adieraz kiari, esan-nahiari, buruz. Alabaiña, ez da hau gertatzen.
‎Nork esan dezake, ordea, zatiketa laukun hori logikoa danik? Edo, hizkuntza batetik bestera, inbariante baten modura, bat iraun eta ezertan ere aldatzen ez danik. Españolek gaur" tú" eta" usted" dituzte (eta" vos" nahi bada, kasu berezitan).
‎ez dago tratamendu zatiketa logikorik. Eta hortatik dator hitzen edo moduen kideak, hizkuntza batetik bestera aldatzean, ezin aurkitzea. Kakoa ideien maillan dago; ez hotsenean bakarrik.
‎Lehenbizikorik, dio, ideia eremu bat (eguraldiaren fenomenuena, familiarena, edo beste) era askotara zati edo antola diteke. Hizkuntza batetik bestera pasatzean, azterpide hori aldatu egiten da. Har dezagun, adibidez," ez dakit nik" esakuntza.
‎Españolek, aldiz, ez dute gure" tz" ematen; eta frantsesek erabiltzen duten" r" mota (edo berdiña ez dan inglesena) ez dugu ez guk eta ez españolek erabiltzen. Hizkuntza batetik bestera, horrela, hizkien edo hotsen sorta aldatu egiten da. Hizkuntza bakoitzak bere soiñu mordo berezia darabil.
‎Huna erantzuna: hitzen arteko muga horiek, puntu liferentetan daude hizkuntza batetik bestera pasatzean. Ez dago kidetasunik.
‎Zenbat, ordea, hitzen moldagintzan? Hizkuntzak funtsean logikoak balira, kolore sail mugagabe hori aztertzean, kolore zatiketa berbera egin lukete; eta kolore berberen izenak aldatuko lirake xoilki hizkuntza batetik bestera, koloreen izana eta koloreen arteko mugak beti berberak gelditurik. Hiru kolore izen aurkituko genituzke nun nahi:
‎bai elearen atean eta bai gramatikako paradigmetan. Lotkia edo lotura hauek osatzen dute hizkuntzaren sistema; eta barne sistema hori (beti hizkuntza batetik bestera liferente edo aurkako) hizkuntzaren egiazko ezagugarria da".
‎Behin eta berriz esan dut gorago, eta ideiaren alde zenbait iritzi aipatu ere, hizkuntzen estruktura ez dala Logikaren kapitulu bat; ez dala ere berez sortzen, ez dala inbariante bat; hizkuntza batetik bestera bestelakatu egiten dala errotik, aukera kontu hutsa dala. Eta behin eta berriz ere agertu dut hizkuntzaren sustraia bera, eta ezagugarri nagusia, estruktura hori dala; edo, estruktura mordo horren plegu berezia.
‎Bestela, hizkuntzazko estrukturak liferenteak baldin badira bi ikusleengan, NAHI TA NAHIEZ LIFERENTZIAK GERTATZEN DIRA FENOMENUAK AZTERTZEAN. Kasu hauetan, koordenadak trukatzeko bezela (Whorf’en eta Einstein’en Baldinkizunek izen antzekoak dituzte!), hizkuntza batetik bestera igarotzeko formulak eta teknikak finkatu behar dira.
‎Eta neuri ez zait axola Marteraino egiten badugu ere. Baina ez dezagun ahaztu testuak itzultzen direnean ez direla hizkuntza batetik bestera bakarrik itzultzen, baizik eta kultura batetik bestera ere, eta, euskal testuak jasotzeko, beste kulturek euskal kulturarekikomesp retxua eta erdeinua ez den beste irrikirik ere behar dutela.
2005
‎Jakin badakigu, eguneroko praktikak erakusten duelako eta atzerriko espezialistek behin eta berriro esan digutelako, elebidun orekatuaren eredu hori gutxitan lortzen dela gizartean, ehuneko ehun. Ele biko hiztun gehienek errazago egiten dute hizkuntza batean bestean baino, edota trebetasun batzuk landuagoak dituzte hizkuntza batean eta beste trebetasun batzuetan beste hizkuntzan errazago manejatzen dira. Hori izan ohi da arau nagusia.
‎Bigarren hizkuntza hori helduaroan ikasten denean, aldiz, ama hizkuntza jaso ez zen garuneko area batean biltzen denez, bigarren hizkuntza txiki txikitatik ikasten duten haurrak bata eta bestea hizkuntza isolatu gisa eskuratuz hazten dira eta, hortaz, hizkuntza batek bestea kutsatzeko arriskurik ez dago.
‎Esate baterako, mota desberdinetako testuak behar dira lehen hezkuntzan, bigarren hez kuntzan eta unibertsitatean; era berean, desberdinak izan lukete adi tuek beren artean trukatzen dituzten testuek eta adituak ez diren hiztunei zuzendutakoek, eta jakina, desberdinak izan behar dute sendagile batek gaixoekin mintzatzen denean erabiltzen duen hizkerak, medikuntza biltzar batean bere lankideen aurrean aurkezten duen komunikazioak eta kazetari batek telebistan ikusleei medikuntzaren aurrerapen baten berri emateko irakurtzen duen albisteak. Euskaraz erregistro hauek guztiak landu beharrekoak dira, hizkuntza osasuntsua izanen badugu eta zenbait alderditan horiek guztiak elkarrekin aldatu badute ere, beste alderdi batzuetan aldendu egingo dira estilo aniztasunaren mesedetan29? Hizkuntza bat beste baten eraginaren pean bizi denean, ahultzearen diagnosia egin ahal izateko ezinbestekoa da ondo bereiztea hizkuntza menderatzailearen sistemak eragindako aldaketak eta sistema horrek eragindakoak ez diren aldaketak. Hizkuntza menderatzaileak eragindako aldaketek bi motatako ondorioak eman ditzakete:
‎39). Hau da, hizkuntza bati buruz beste hizkuntza baten bitartez ezagutzera emandako mezu ideologikoa. Tubalismoan adibidez, euskal oligarkia intelektualak helburu juridiko eta politikoekin euskara ideologia baten sinboloa bihurtu zuen.
‎Irratirako egokiak diren testu osatuak lehenak, baita irudiarekin testuak hartzen duen itxuraldaketaz kontuan izatekoak direnak ere gero. Euskaraz edo ingelesez idaztea ez da gauza bera, hizkuntza batek besteak ez dituen ahalbideak zein ahuldadeak dituelako. Kazetaritza euskararen atalean, ez gaztelaniazko, ez ingelesezko esamoldeek eta iritziek diotena ezin dugu bete betean hartu, nahiz eta kazetaritzaren gainean aritu.
‎Bi bide nagusi erabili izan dira fikziozko produktuak hizkuntza batetik bestera aldatzeko: azpidazketa eta bikoizketa.
2006
‎Margolaria, begiak jomugatik kendu gabe, bere lanean ari zen bitartean, idazleak erraz lotu zuen elearen haria banku publikoan eseritako agurearekin. Atsegina zen, jantzia, buru azkarrekoa, hizkuntza batetik bestera edonoiz salto egiten zuena... Berriketa amaitzekotan zegoela –margolariak amaituak zituen ordurako bere oharrak eta marrak–, Perico Aladrok postal itxurako argazki bat luzatu zion idazle espainiarrari.
2007
‎Momentu bakoitzean behar dudan hitzaren bila ibiltzen naiz, bai, eta ez da erraza. Gainera, egunean hiruzpalau hizkuntza erabiltzen ditut, hizkuntza batetik bestera jauzika beti, eta beharbada horregatik, are eta zailago zait behar dudan hitz xuxen hori mingainera ekartzea. Ariketa bat da, beti erraza ez dena.
‎Indoeuropar hizkuntzak bata besteagandik guztiz urrun dauden lurraldeetan egiten dira, eta baldin antzekotasun garbiak badira euren artean, enbor beretik sortuak direlako da, ez geroagoko elkarreraginen ondorioz. Hala, esaterako, tokhariera, orain mila urte Txinako bazter baten egiten zena, centum multzokoa zen, eta eredu horretako beste hizkuntzetatik milaka kilometro askotara urrundurik zegoen.
‎Aurpegia da konparantzetako bat: gizadia gizon emakumetan legez, giza hizkuntza hizkuntza diferenteen irudietan manifestatzen da; hizkuntza batetik bestera diferentzia zertan datzan, zergatik hau hizkuntza bat eta hori beste bat den, lehen unetik sentitzen da nolabait, baina bestetasun hori puntu konkretuekin erakustea, beti ez da erraza (non amaitzen da latina eta hasten da espainola?). –Gutxiena oker, hizkuntzak hor giza aurpegien eiteekin izan litezke alderatuak.
‎Estilistikak, hizkuntza/ hizketa batean zer nola esaten denaz gain, zer nola isiltzen den, arakatu luke (hemen, zergatiko handi gabe, Humboldt-en autoritatea ailegatzen da) 1412 «No se entiende en su raíz la estupenda realidad que es el lenguaje si no se empieza a advertir que el habla se compone sobre todo de silencios»1413 Isiltasunak, ordea, ez dira indibidualak bakarrik. Ortega-ren esanean, hizkuntza bakoitzak esateko batzuk eta isiltzeko batzuk gainezartzen dizkio hiztunari, diferenteak hizkuntza batetik bestera.
‎hutsa (apriorizkoa). ...logikoa da, eta besteak beste arau gramatikaletan gauzatzen da, horiek printzipioz zelangoak izan behar duten, «kontzeptuetatik [kategorietatik] dedukzio soil bitartez» asma baitaiteke, adibidez denbora zein/ zenbat alditan eta modutan antolatu behar den aditzean espresio beteginerako225 Hizkuntza guztiek aldi eta modu berberak ez badituzte (sanskritoak eta grekoak, esaterako), diferentzia hauek hizkuntza batetik bestera «konbinazio» okerren edo ez askien korolarioak baino ez dira226 Konbinazioen desegokitasunaren arrazoiak, berriro, erakarpen fonetiko nahastaileak izan litezke, edo hizkuntzaren sorreran bertan izpiritu (nazional) ak nagusiago izan dituen bestelako arretak, edo indar falta, etab. Egia da, gero hizkuntzek euren egiturako huts edo eskasia horiek mila modutan gainditu ohi dituztela... Hemengo inperfekzio hauen kasuan, hizkuntza ez da pentsamenduaren exijentzia logiko edo egituralak osoki betetzera iristen, edo hizkuntza bat hobeto iristen da beste bat baino, edo okerrago.
‎«Etnia pentsakeraren berezitasuna hizkuntzan datza. Etnien nortasunak hizkuntzan du oinarri»1255 Hizkuntza batetik bestera pasatzean, hots, sistema batetik bestera pasatzen garen moduan1256, munduaren taxuketa semantiko batetik bestera pasatzen gara1257; eta «hizkuntza batetik bestera igarotzean, pentsakera batetik beste pentsakera batera igarotzen gara»1258.
‎Hizkuntza agertu aitzin, pentsaeran ez dago ezer berezirik» (Cours, 155). «Aldez aurretik emandako ideien izendatze hutsa balitz hitzen kakoa, hizkuntza batetik bestera kide zehatzak aurkituko genituzke beti adierazkiari, esan-nahiari buruz. Alabaina, ez da hau gertatzen» (Ib., 161).
‎ez dago tratamendu zatiketa logikorik. Eta hortatik dator hitzen edo moduen kideak, hizkuntza batetik bestera aldatzean, ezin aurkitzea. Kakoa ideien mailan dago; ez hotsenean bakarrik1176.
‎Baina gauzak, pentsamenduaren orobatean eta unibertso edo hedaduraren orobatean, hizkuntzarekin hasten dira hasi bat bera izaten (kontzeptuarekin), arruntasunetik bereiz. Ordea, berez mugabakoa da munduan hizkuntzak bata bestetik bereizi eta zeinuztatu, hots, gauza bihurtu ahal izango lukeen guztia. Sudurra eta ezpaina bereizi dituen hizkuntzak problemarik gabe bereiz lezake masailean bizpairu atal eta izen diferenteak jarri.
‎Beraz, «hitz egiteko» kariaz (eta berdin, idazteko, edo entzun eta interpretatzeko) komunitate linguistiko ezberdinek nolako aukerak eduki eta egin ohi dituzten, aztertzea izango da bere metodoa; alegia, hizkuntza eta pentsamendua planteamolde estatikoaren lekuan, biak prozesu baten momentu legez batu, «thinking for speaking», hain zuzen berbazko formulazioaktoan esku hartzen duten gogamenezko prozesuei adi. Hitz egiteak gramatikaltasunera behartzen du; baina gramatikaltasunaren obligazioak diferenteak dira hizkuntza batetik bestera: hizkuntza batean generoak daude, kasu deklinatuak daude, bestean ez, hau da, bakoitzak baliabide eta erraztasun edo zailtasun diferenteak eskaintzen dizkio hiztunari.
‎Euskal hizkuntza, hasteko," egoera diglosiko" berezi batean aurkitzen da, zeina Sanchez Carrion Txepetx ek" oso" edo" lurraldeko" bezala ezaugarritzen duen: ...rdintasunari eta desorekari buruzkoa da" 222 Gurean alde batetik erdarak (espainola eta frantsesa) izango genituzke —funtzio gehiago edota garrantzi handiagokoekin— eta beste aldetik euskara —funtzio gutxiago edota garrantzi txikiagokoekin— Kontua da, baina," euskararen kasuan" ez dela bakarrik" diglosia partzial edo funtzional" hori gertatzen —non hizkuntza batek besteari espazio linguistiko batzuk kentzen dizkion—, baizik eta baita ere" diglosia glotofagiko bat". Sanchez Carrion Txepetx ek honela zehazten du azken diglosia mota hori:
2008
Hizkuntza batetik bestera itzultzerakoan, hitz bat beste hitz batekin (edo batzuekin) ordezkatu behar dugu. Hori egiterakoan, gerta daiteke jatorri hizkuntzako forma batek, composición kasu, hainbat ordain izatea helburu hizkuntzan:
‎Gizarte ingurune baten eta hizkuntzaren gizarte funtzioak eskaintzean hizkuntza bat bestearen gainetik sustatzen duen hizkuntza sistema baten artean sinbiosi bilakaera badago, beti dago galdetzerik zein den joera hori izateko arrazoia; bai gizarte ingurunean eta haren bilakaera ez arautuan, edo gizartearen ildoetan, politika, ideologiaeta ekonomiaaldaketak eragin ditzaketen pertsona horien zuzenbidezko edo egitezko hautaketetan. Hala ere, hemen konstatazio gisa balio duenak ez du azalpen eta justifikazio baliorik.
2009
‎Arrazoi politikoetan oinarritzen dira erabaki asko, ez linguistikoetan. Zer den dialektoa oso garbi dago hizkuntza bat beste batetik atera dela froga daitekeenean, baina guri suertatzen zaiguna hizkuntza erromantzeei gertatzen zaienaren antzekoa da. Berez hizkuntza erromantzeak latinetik atera ziren, eta horregatik dialektotzat har genitzake harekiko, baina hainbeste urrundu zirenez gero eta beraien artean elkar ulertzeko gero eta zailtasun handiagoa zegoenez gero, gehi interes politikoak, ez zen oztopo handirik izan batzuentzat hizkuntzaren estatusa eskuratzea.
‎Diskurtso berriak eta haien hizkerak pentsamenduan eta hizkuntzan kokatzen dira. Horregatik, prozesua ez da hizkuntza desplazamendu soila, ez da soilik hizkuntza baten ordez bestea aukeratzea. Aitzitik, hiztun herria mendeko eta ahula bada, kultura berriekin sartzen diren kontzeptu berriek tokiko hizkuntza sistema arian arian desegiten dute.
‎Arraro sentitze horretan, ematen du kristona kostatu behar zaizula... zaila da hizkuntza batetik bestera pasatzea... bueno, zaila emateu! Gero hasten zea eta...
‎eitb.com: Hizkuntza batetik bestera egindako aldibereko itzulpena baino zailagoa da. Erantzuna: Gauza bera da, azken finean zeinu mintzaira hizkuntza bat da.
‎Horrela, elkarren arteko harremanak sendotzen lagunduko lukeen egitasmo bat izan daiteke hiztegi elebidunak egitea, hizkuntza batetik bestera zubi zuzena eraikitzea ahalbidetuko luketenak.
‎Kasu batzuetan, hainbat elementu semantiko azaleko elementu bakar batekin adieraz daitezke; beste batzuetan, elementu semantiko bakar bat adierazteko azaleko elementu bat baino gehiago erabili behar dira. Elementu semantikoen eta azaleko elementuen arteko harremanak aldatu egiten dira hizkuntza batetik bestera. Hizkuntza bakoitzak ekintza horiek nola lexikalizatzen dituen ikusteko, Talmyk mugimenduzko ekintzak aztertzeari ekin zion, mugimendua munduko hizkuntza guztietan ageri den kontzeptua baita; hizkuntza bakoitzak mugimendua adierazteko elementu linguistiko desberdinak erabiltzen dituen arren, eta nahiz eta hizkuntza guztietan ez diren mugimenduaren alderdi berberak lexikalizatzen, munduko hizkuntza guztietan aurkitzen dira mugimendua adierazteko osagaiak.
‎Horregatik eraman dute aurrera duela gutxi amaitu den “Euskara21” gogoeta prozesua; 30 urte luzez aurrera eraman duten hizkuntza politikaren porrota estaldu nahi izan dute, euren iritziz eztabaida “ireki” eta “anitza” bultzatuz. Erro erratuak izan ditu, baina, hausnarketa prozesu horrek, argi baitago elebitasunean oinarritutako jendarterik ez dela posible denboran iraunarazterik, beti galduko duelako hizkuntza batek bestearen aurrean. Eta gaur egun menpekotasun egoeran zein hizkuntza dagoen begiratu besterik ez dugu lehia horretan zein hizkuntzak galduko lukeen jakiteko.
‎Bistan da diglosia aurreragarri eta egonkor baten eskutik hizkuntzei funtzioak mugatzen badizkiegu, euskararen arnasa gune bat izango litzatekeela derrigorrezko hezkuntza, hots, euskara gaztelania baino proportzio altuagoan normaltasunez erabiltzen den gune bat izango litzatekeela, jadanik gaur egun den moduan, eta horrek ez du zerikusirik hizkuntza bat bestea baino garrantzitsuagotzat jotzearekin edo hizkuntza bat bestearen gainetik jartzearekin. Hizkuntza guztiak dira duintasunez eta balio afektiboei dagokienez berdinak, eta balio bera aitortu behar zaie.
‎...an da diglosia aurreragarri eta egonkor baten eskutik hizkuntzei funtzioak mugatzen badizkiegu, euskararen arnasa gune bat izango litzatekeela derrigorrezko hezkuntza, hots, euskara gaztelania baino proportzio altuagoan normaltasunez erabiltzen den gune bat izango litzatekeela, jadanik gaur egun den moduan, eta horrek ez du zerikusirik hizkuntza bat bestea baino garrantzitsuagotzat jotzearekin edo hizkuntza bat bestearen gainetik jartzearekin. Hizkuntza guztiak dira duintasunez eta balio afektiboei dagokienez berdinak, eta balio bera aitortu behar zaie.
‎Molde horretako ikuspuntuak indar biziz plazaratu ziren Espainian, 2008 urtean," espainiera, hizkuntza komuna" manifestuaren bultzatzaileen eskutik. Zerumugan, urruneko zerumuga batean bada ere, izan behar dugun helburua da euskaraz hitz egiten digunari euskaraz erantzuteko eta gaztelaniaz hitz egiten digunari gaztelaniaz erantzuteko prestutasuna izatera iristea denok normaltasun osoz, hizkuntza bat bestearen gainetik nahita edo ezinbestez inposatu gabe. Zalantza izpirik gabe uste dugu euskararenak ez duela izan behar inposizioaren bidea, zaila baita behartuta ezartzen den hizkuntza inoren begietara maitagarri gertatzea.
‎Horrela, bada, historiaren zenbait unetan mespretxua jaso izanak, euskarari gertatu zaion bezala? ez du hizkuntza bat besteak baino" onago" bihurtzen, eta, era berean, hizkuntza bat ez da besteak baino" gaiztoago" bihurtzen historian menderatzaileek baliaturiko hizkuntza izateagatik, gaztelaniarekin gure artean gertatu den bezala. Hizkuntzak, berez, ez dira diskriminatzaileak ez zapaltzaileak.
‎Lan honen helburua ez da erlijio sinesmenei buruz mintzatzea euskararen ikuspuntutik, edo aztertzea ea euskarak berezko ukitua ematen dion esku arteko eztabaidari. Auzia ez da aldatzen hizkuntza batetik bestera igarotzen garenean. Egia bada ere" erlijio sinesmenak" adierazpena erabiltzen dugula eskuarki, ikusiko dugun lehenengo interpretazioaren arabera," erlijio usteak" ere esan genezake modu baliokidean.
2010
‎Batzuengan muga linguistikoa pasatzea eta hizkuntza batetik bestera igarotzea modu guztiz mekanikoan, are inkontzientean gertatzen da. Eta traumarik gabe, noski.
‎Curriculuma ikaslearengan zentratua egon behar da. te hizkuntza batean berreskuratzea (Sagasta eta Sainz, 2006) eta sakontasunez lantzea. Eta azkenik, ezinbestekoa da atazetan erabilitako prozedurak ere hizkuntza batetik bestera transferitzea eta, adibidez, kontrol zerrenden bidez ebaluazio koherentea bermatzea hizkuntza ezberdinetan. Azpimarratzekoa da zein garrantzitsua den inplikatuta dauden tutore guztien koherentzia eta kontzientziazioa (Carrasquillo eta Rodriguez, 1996, Gibbons, 2002) prozesuak modu orekatuan aurrera egin dezan.
‎— bi hizkuntzen parekidetzea edo berdintasuna, elebitasun osoaren kasua. bi hizkuntzen ezagutza nahikoa ziurtatzea jende guztiarengan. gizarte baten elkartasun eta elkarbizitzarako, hirugarren bidea ikusi zen egokien bezala gure herrirako lege hau proposatzerakoan. beste aukera guztiak hizkuntza bati bestearengan nagusitasuna aitortzera datoz. bai gizarte osora begira, elebitasun diglosiko edo pasiboaren kasuan, bai barruti zehatzetan hizkuntza bakoitza nagusi bihurtuz bere lurralde mugetan. kasu guzti hauek hizkuntza komunitate ezberdinen banaketa eta zatiketa areagotuko lukete. beraz, elebitasun osoaren aukera zen egokiena gizarte integratu eta batu bat eraikitzeko, baita bi hizkuntzen...
‎Jakinekoa da helburu hori lortzea ez dela erraza, eta horrela aitortzen zuen etxenike berak ere legea eztabaidatzerakoan. ...nagusia, aldeko baldintzak dituena, estatus politikoa edo hiztunen gehiengoa edo prestigioa e.a. dituelako, eta gainontzeko hizkuntzak gutxiengotuak izan ohi dira. honela, giza harremanetan hizkuntzak elkarren lehian bizi ohi dira. hizkuntza bat ala bestea aukeratu beharra; gure gizartean, bat da nagusi edo bestea. giza harreman jarraituetan hizkuntza bat edo bestea nagusitzen da eta denborarekin hizkuntza batek bestea ordezkatzen du.
‎elebitasuna da biztanleriaren gehiengoak %81ek desiratzen duen etorkizuneko hizkuntza egoera. euskararen nahiz erdararen elebakartasunaren aldekoak, berriz, kopuru urriak dira: ...te honen elkarbizitzarako aukera egokien bezala, baina badira, gutxiengoa izanik ere, hizkuntza bat zein bestearen elebakartasuna nahi dutenak. hizkuntza bat zein bestea nahiago izatea aukera pertsonal bat izan daiteke, baina gauza ezberdina da herri bezala aukerak egin behar direnean. gure gizartean bi hizkuntzek presentzia erreala izan eta hizkuntza bakar baten aukera eginez gero, gure gizarteko hizkuntza bati bestearengan nagusitasuna aitortzea esan nahi du. Jarrera honek eta ondorengo jokabideek hizkuntzaren eta hiztunen menpekotza eta gizarte banaketa sortzeko arriskua dakarte. hiztunen artean arerioak sortzea eta baita gure herriaren lurralde banaketa areagotzeko arriskua ere. bide horretatik gatazkak pizten dira eta herritarren elkarbizitzari ez zaio laguntzen.
‎4 diSKurTSo SoziolinguiSTiKoa alde batera utziko dut iñaki larrañagak soziolinguistika aplikatuari egin dion ekarpena. ez garrantzirik ez duelako, sakontasun gehiago eskatzen duelako baizik; lan eskerga burutu baitu eta nik baino hobeto egin dezaketenak ere izan badirelako. iradokizuna egina da. azpimarratu nahi dut, ordea, esparru ideologikoan eta ideien lehian, iñakik teoria orokorraren baitan zabaldu dituen diskurtso soziolinguistikoak eta argudio sorta. etengabeko kezka eta ardura berezia izan ditu oinarrizko kontzeptu soziolinguistikoen definizioak zedarritzeko: ...aren kasuan, sarritan, huts eragiteko edo modu anbiguoan bederen erabiltzen baitira. iñakirentzat euskararen egoera ez da estatikoa eta ezin itzulizkoa, etengabeko eraldaketa prozesuan dagoena baizik, hizkuntz ukipenaren neurri berean. eta ‘elebitasun sozial egonkorra’ lortu ezinezko helburua da, asmo hori hizkuntza baten galeran interesatuta dauden ideologiek mantentzen dute, azkenean, hizkuntza batek bestea baztertzen duelako. denboran zehar, iñakik egindako esanetan eta idatzietan nabarmen agertzen da bere diskurtsoaren koherentzia eta mendetasunezko eredu soziolinguistikoa gainditzeko alternatiba. a) 1970eko diskurtsoa tolosako haurtzaindegia euskaraz izan zedin eta ez elebidun iñakiren informazioa eta aholkuak erabakigarriak izan ziren. garai hartan zenbaitek esaten zuten euskaraz ...
‎1 hizkuntzen arteko ukipena ez da elebitasunezko egoera orekatu batez konpontzen; aitzitik, hizkuntza batek bestea ordezkatuz bukatzen du. hortaz, biktima bat sortzen da, heriotz zeinua berekin darama.
‎Euskaraz normalki bizi ahal izatea eta euskara edonon erabili ahal izatea, alemanera Alemanian bezala" 6 espainiako konstituzioak eragiten duen desberdintasunaz, iñakik hauxe esan zuen: "... hizkuntza bat besteen gainetik jarriz. Hizkuntza komunitateen arteko erlazioa, Estatua eta Komunitate Autonomoen arteko erlazioa planteatzen dute.
‎EAEko gazte gehienak ez dira ordea horrelakoak. Hizkuntza batean bestean baino errazago moldatzen dira gehienak. Badira euskaraz (hitzez, agian idatziz) gaztelaniaz baino erosoago moldatzen direnak:
‎Abantailarik handiena da hizkuntzak modu intentsiboan irakasten direla eskoletan, eta ez dela horregatik eskola ordu asko bete behar. Eredu didaktiko berritzaile horren aldekoek diote, beren esperientziaren ondoren, atzerriko hizkuntza bat beste irakasgai batzuen bidez irakastearen arrakasta portzentajea handiagoa dela hizkuntza irakasgai gisa egiten dena baino. Metodologia Metodologia honetan hizkuntzak eta edukiek garrantzi bera dute.
‎Lasaittu gare, eta lasaittuarazi gaittue gure hizkuntzan bizitzeko eta hortarako espaziuak lantzeko eta irabazteko bidien. Modu inkontzientien aldatzen gara hizkuntza batetik bestera. Ohittu gara, baina espazio asko dittugu lantzeko eta irabazteko, eta denporarik ez espazio horreik eta dittugunak galdu aurretik bai Atxabaltan, bai Euskal Herrixen.
‎Horrexegatik esan daiteke, bada, gizabanakoaren autoerrealizazioa —edota hezkuntzaren helburu den emantzipazioa— ezinezkoa dela hizkuntzaren laguntzarik edo, hobe, esku hartzerik gabe. ...a da halaber" hizkuntzak" beti hartzen duela parte ikas irakas prozesuetan, horregatik hizkuntza hori —Zabalzari jarraituz—" irakaskuntzaren diskurtso didaktikoaren atal bezala" ere aztertzekoa delarik257 Orokorrean, hizkuntzak giza esperientzia kodifikatzeko eta giza kultura operatiboki sortzeko edota birsortzeko aukera ematen duen bezala, zehatzago ere esan dezakegu hizkuntzak batetik bestera —irakaslearengandik ikaslearengana— doan informazioaren transmisioa ahalbidetzen duela. Horra hor" hizkuntzaren funtzio instruktiboa" edo" hizkuntzaren bidezko ikaskuntza", zeinari esker —eta Lochen hitzetan— hezkuntzaren helburu ere diren" gizabanakoen sozializazioa eta enkulturazioa" posible diren258 Bestela, aipa dezagun, labur, hizkuntzak ere funtsezko zeregina betetzen duela ikasleen garapen kognitiboan edota eskoletako antolaketan.
‎Eleaniztasuna normala eta hizkuntza bakoitzaren funtzioa hain markatua denez gero, ohikoa da hizkuntzak nahastea eta, gaiaren edo egoeraren arabera, hizkuntza batetik bestera saltatzea.840 Aranzia deitzen zaio esaldia arabieraz hasi eta frantsesez amaitzeari.841
‎Gobernu burua zenez gero, oinpean zuen lurra garatzeko ardura berea izanik, ez zen Ameriketarako emigrazioa proposatzean lotsatzen? Baina hizkuntzarena ere, subditoak hizkuntza batetik bestera pasaraztea ere beste emigrazio bat zen.
‎Ez zioten garrantzi handiegirik eman. Eta okerrena zera zen, naturaltasun osoz pasa zirela hizkuntza batetik bestera. Niri eramanezina zitzaidan Nekane eta haurren arteko cháchara hura entzutea.
2011
‎Beraz, hizkuntza ekologiari buruz teorizatzen dugunean, kontuan hartu behar dugu lehiaren kontzeptua; izan ere, hizkuntzen arteko lotura —erromantikoak izan nahi badugu ere— tirabiratsua eta gatazkatsua izan daiteke. hizkuntza batek beste hizkuntza baten eginkizuna bereganatzen duelako gertatzen da hori. hori dela eta, arazo bat sortuko da; pertsonok arrazoizkotasunez, senidetasunez eta elkartasunez konpondu dugun arazo bat, hain zuzen. eta hori teorizatu egin dezakegu; izan ere, hizkuntzen galeraren eragileetako bat hizkuntza handien jarduna da; hau da, gizadia menderatu duten hizkuntza talde handien jarduna.... Beste hizkuntza batzuk jan dituztelako dira hizkuntzak handiak; hau da, jatorrizko eremutik atera eta beste hizkuntzei zegozkien eremuak eta eginkizunak bereganatu dituzte. horregatik, espezieen arteko lehia, eta, beraz, hizkuntzen arteko lehia, hartu behar dugu abiaHizkuntza bat salbatzeko, ez da hizkuntza bera salbatu behar, baizik eta haren habitata; hau da, haren garapen eremua, existentziaren testuingurua.
‎hizkuntzalaritzak hizkuntza guztiak gaitasun linguistiko berdinekoak direla esango digu (Moreno Cabrera, 2000, 2010) eta haien galera giza eraikuntza kultural garrantzitsuena galtzea dela (Crystal, 2000, adibidez). ...elebi/ eleanitzak deskribatu dituenean, hizkuntzarteko harreman onak eta ez hain onak erakutsi ditu; jatorriz eleanitzak diren erkidegoek, normalean bere hizkuntzen arteko elkarren eraginak orekaz mantentzen dituzte; besteetan, hizkuntza arteko desoreka (diglosia) handia denean bitartekoen (diskriminazio positiboa adibidez) beharra erakutsi du aniztasuna mantentzeko; inon ez du erakutsi, alabaina, hizkuntza batek bestea ordezkatu duen kasuetan, berea galdu duen giza taldea pozik eta lasai geratu denik; hizkuntza galerak beti agertzen dira desgrazi, murriztapen eta askotan giza taldearen marjinazio ondorioekin (ikus bestela eeBBetako hainbat indio komunitate, bere hizkuntza eta kultura galdua eta giza talde moduan deseginda erakusten duten hainbat adibide); komunitate berean ematen diren hizkuntza ha... Joan den mende erdian, elebitasunak nolabaiteko eskizofrenia ekar zezakeela ere aitortzen zuenik bazen arren (ries et al. 1932), gaur pertsona eleanitza da prestakuntza aldetik eredugarrien agertzen dena.
‎Literatur itzulpenaren kritika dibulgatiboan, hortaz, itzulitako testuaz, estrategiez, hizkuntza batetik bestera igarotzeko hizkuntza baliabideez... oso gutxi egiten da berba. Oro har, gehiago begiratzen zaio lanaren testuinguruari testuari berari baino.
‎Euren etxean, bazkal orduetan, hizkuntza batetik bestera jauzika ibilten ginan. Beti geratzen zan baten bat ulertu barik.
‎mugok izatez arbitrarioak dira, eta ez dira hiztun herriari berez darizkion muga ekologikoaren araberakoak. Aitzitik, nola edo hala hizkuntzaren bat besteen gainetik gailentzeko asmoz ezarriak daude? .
‎Hiriak eta pertsonak izan daitezke elebidunak baina ez herriak. Azken batean, betiere, hizkuntza bat beste hizkuntza bati inposatzen zaio? .
‎–Diskurtso berriak eta horiei dagokien mintzaira pentsamenduan eta hizkuntzan txertatzen dira. Ordezkapenaren prozesua ez da hizkuntzaren desplazamendu soila, hizkuntza bat beste baten ordez erabiltzea, baizik eta kultura berrietan datozen kontzeptu berriek herrian herriko sistema linguistikoa desegituratzen dute?. –La continuidad del euskera y las grandes infraestructuras en Euskal Herria?, TAV:
‎Miquel Siguan: ? Hizkuntza batek bestearen gain daukan nagusitasunaren adierazlerik onena honako hau dugu: hizkuntz komunitate bakoitzaren aldetik zer nolako proportziotan ikasi beharra daukate bestea elebidun bihurtuz??.
‎Hizkuntzen arteko lehiara garamatza Coyosen aipuko azken enuntziatuak, edo bestela esanda, ukipenean dauden hizkuntzek elkarrekin lehiatzen dute erabilera esparruak eta hiztunak bereganatzeko. Eta lehia horretan hizkuntza batek bestea menderatu egingo du, hizkuntza botere handiagoa daukalako.
‎Lehentasunezkoa zer den eta egingarria zer den, komunitate batetik bestera eta hizkuntza batetik bestera aldatu egin daiteke. Hizkuntza baten mehatxupeko egoerak ez dauka berbera izan beharrik komunitate batean eta bestean.
‎Noski, horrela adierazita oso banaketa zurruna ikusten bada ere, garbi dago murgilketa bikoitzeko programak abian dituzten eskoletan hizkuntzen arteko nahasketak ohikoak direla. Ez bakarrik ikasleek hizkuntza batetik bestera jauzika jarduten dutelako, baita ere, irakasleek gelan momentu zehatzetan hizkuntzen arteko jauziak egiten dituztelako.
‎Ikusten duzue, beraz, hitz bakar batek zenbat konplikazio eta buruhauste ekar ditzakeen hizkuntza batetik bestera salto egiterakoan. Imajinatu, bestela, zer nolako nahaste—borrastea izango litzatekeen zu, esate baterako, Italiako herri batean biziko bazina eta etxean esaten dizutela joateko izkinako dendara eta makarroiak ekartzeko, kilo bat, bazkaria prestatzen hasi behar dutelako.
2012
‎Askatasuna eskatzen dute eskolek, hizkuntzak eta edukiak nahi duten eran jartzeko. Edukiak hizkuntza batetik bestera pasatzen dira, eta hori abantaila handia da. Gure desafioa da gai izatea hizkuntzak eta edukiak bat egiteko.
‎Holandan adibidez, ingelesa dute bigarren hizkuntza eta ez dute inongo arazorik ingelesez aritzeko EBn, ez da ez zaiela beraien hizkuntza axola, baina ez dute halako sentsibilitaterik; zure hizkuntza egoera normalean hitz egin badezakezu, zure herrialdean normalizatua badago, hizkuntzaren aukera ez da arazo. Desberdina da gurean bezala hizkuntza bat besteari gailentzen zaionean. Adibidez Madrilgo Senatuan Estatuko hizkuntza koofizialak onartu zituztenean, lagun espainiar askok, aurrerakoiak izanagatik, ez zuten ulertzen:
‎Kolore biko liburuak agindu zituen: hizkuntza batean batzuk kolore beltzean horiek, eta beste hizkuntza batean besteak horiek ere beren kolorean, zurian.
‎Hizkuntzen arteko lehiari eta hizkuntza aniztasunari buruzko hamaika ikerlan ekarri zuen ereduak, hala nola Patriarca eta Leppänen (2004), Pinasco eta Romanelli (2006), Mira eta Paredes (2005), Stauffer eta Schulze (2005), Wang eta Minnet (2005, 2008), Castelló et al. (2006) eta Stauffer et al. (2007). Hiztunak erakartzeko lehian ari diren bi hizkuntza deskribatzen ditu ereduak, eta iragartzen du bi hizkuntzaren baterako existentzia ezin dela izan egonkorra, hizkuntza batek bestea desagerrarazten duela azkenean. Wang eta Minnetek (2005) nabarmendu zutenez, ordea, eredu horrek badu ahulgune nabarmen bat:
‎Geuk, berriz, frogatuko dugu elebitasunaren oreka egonkorra izan daitekeela A eta B hizkuntzak elkarrengandik urrun egonda ere, alegia, elkarrizketak hizkuntza bakarrean izan behar duenean, eta, esan bezala, ez ditugu kontuan hartuko B hizkuntzaren gotorleku diren eremuetan behin bakarrik jazotzen diren interakzioak. Azkenik, hainbat baliabide erabiliz, bada esan duenik agente elebidunek elebitasunaren oreka egonkortzen dutela eta arau edo hitzarmen linguistikoak sortzen direla (Castelló et al., 2006); adierazi dute hizkuntza batek bestea menperatzen duela epe luzean eta hizkuntza menperatua desagertu egiten dela, eta populazio elebiduna hizkuntza bakarra hitz egiten duten komunitateetan banatzen dela.
‎Beraz, komunikazioaren prozesuan dago hizkuntzaren balorea, hots, komunikazio prozesuaren helburuak betetzeko zein neurritan hizkuntza bat bestea baino baliagarriagoa den. Hau da, hain zuzen, Euskal Herrian euskarak duen erronka, komunikazio prozesu batzuetan beste hizkuntzak baino baliagarriagoa dela erakustea.
‎EAJk, EAk eta Aralarrek gogor kritikatu dute Legebiltzarrak hartutako erabakia. Garbiñe Mendizabal jeltzaleak aurreko Gobernuak hartutako erabakiaren alde egin du, asmoa ez baitzen hizkuntza bat bestearen gainetik jartzea, euskaldunen eskubideak bermatzea baizik.
‎Pentsamendu moderno mendebaldarrean, itzulpena, edo, translazioa?,, transladatzearekin? lotu izan da beti, hau da, lan bat, idazle baten irudimen edo talentuak sortutako obra aldagaitz eta ukiezina, hizkuntza batetik bestera transladatu edo transferitzearekin. Transferentzia horretan, itzultzailea bitartekari hutsa da, izaki neutroa, sorburu testuaren edukia aldatu nahiz manipulatzeko eskubiderik ez duena, eta bere egitekoa jatorrizkoaren, benetako?
‎97). 9 Banaketa horretan oinarritzen diren itzulpen teoriek, beraz,, substantzia? semantikoa eta elementu formalak edo estilistikoak bereiztearen beharra aldarrikatzen dute, osagai horiek guztiak fidelki hizkuntza batetik beste batera itzuli ahal izateko. Itzulpen ideala osagai guztiak, semantikoak nahiz formalak, inolako galera nahiz aldaketarik gabe transferitzean datza, teoria hauen arabera, baina denek onartzen dute eginkizunaren ezinezkotasuna.
‎43, letra etzana jatorrizkoarena da). Catfordek argi uzten du, beraz, esanahia aldatu egiten dela hizkuntza batetik bestera, eta, ondorioz, itzulpena ezin dela esanahia mantentzen duen prozedura gisa definitu (Tymoczko 2007: 29).
‎Modernismoaren arabera, idazketaren egitekoa hizketa modu gardenean erreproduzitzea den bezala, itzulpenaren egitekoa jatorrizkoaren zentzua inolako manipulaziorik gabe hizkuntza batetik bestera aldatzea da. Itzulpenaren epistemologia postmodernoak, aldiz, agerian jarriko du egiteko horren ezinezkotasuna, eta edozein itzulpenetan nahitaez gauzatzen den sorkuntza lana azpimarratuko du.
‎eskaintzen. Aitzitik, itzulpen ekintza deskribatzera mugatzen da, itzultzaileak testu bat hizkuntza batetik bestera aldatzean jasaten duen prozesua xeheki azalduz. After Babel liburuko. The hermeneutic motion?
‎Itzulpen teoria feministaren defendatzaileek, dagoeneko aipatu ditugun Sherry Simonek (1996) eta Lori Chamberlainek (1988) besteak beste, maskulinotasun kutsuko hizkera erabiltzea leporatu diote; zenbait hizkuntzalari eta itzultzailek, berriz, estrategia zaharkituegia irizten diote hizkuntzaren ikuspegi unibertsalista eta itzulpenaren teoria oro hartzailea defendatzeko Chomskyren gramatika generatibo transformazionala erabiltzeari. Halere, Steinerren ekarpena garrantzitsua da itzulpenaren epistemologia postmoderno baterako bilakaeran, jatorrizko testuaren zentzu finkoaren ideia zurruna baztertzen baitu, eta, horrekin batera, baita itzultzailearen betebeharra zentzu hori bere horretan, inolako aldaketarik gabe, hizkuntza batetik bestera eramatea dela dioten teoria tradizionalak ere. Horren ordez, defendatzen du benetako ulerkuntza eta itzulpena hizkuntzak elkarrekin nahasten diren puntuan gertatzen direla.
‎Ikusi dugu, halaber, zer nolako garrantzia ematen zaien normalean jatorrizko testuari eta autoreari (bereziki Bibliaren kasuan): jatorrizko zentzu transzendental horretan gordetzen den egia absolutua da, eta itzultzaileak inolako manipulaziorik gabe transferitu behar du eduki hori hizkuntza batetik bestera. Itzultzailea, beraz, bigarren mailako subjektu gisa ikusten da, jatorrizko testuaren eta itzulpeneko hizkuntzaren menpeko morroi gisa, eta ahalik eta gutxien esku hartu behar du itzulpenean, lan originalaren eta itzulpeneko hizkuntzaren handitasuna nabarmentzeko.
‎667). Literaturaren kasuan, literatura lan batek kultura eta/ edo hizkuntza batetik bestera igarotzean jasaten duen transformazioa litzateke errefrakzioa. Kultura edo hizkuntza berrian, jatorrizko lanaren esanahia eraldatua, errefraktatua edo manipulatua gertatzen da ezinbestean.100 Eta errefrakzio hori eliptikoa dela esatean, badirudi bi gauza iradoki nahi dituela Damroschek, bat elipsearekin lotua, eta bestea elipsiarekin.
‎Horrek Damroschek proposatzen duen bigarren definiziora garamatza. Ikusi dugunez, literatura lanek zerbait galdu ohi dute hizkuntza batetik beste batera pasatzean, baina baita zerbait irabazi ere. Irabazitakoa galdutakoa baino gehiago denean bihur daiteke literatura lan bat munduko literatura:
‎Lehenik eta behin, munduko literatura, errefrakzio? gisa definitzean, literatura lan bat kultura batetik beste batera igarotzean nahitaez transformatzen dela onartzen du, eta, ondorioz, lan bat hizkuntza batetik beste batera itzultzean lan hori desitxuratu, berridatzi edo birsortu egiten dela. Ondorio berberera iristen da subalternoek enuntziazio lekurik ez dutela esatean.
‎Interesgarria da aztertzea, halaber, aditz arinek eragiketen kasuan sortzen dituzten kolokazioak, eta baita funtzio matematiko ezagunei dagozkien «egituradun sinboloen»6 inguruko esamoldeetan duten funtzionamendua. Badakigu aditz arinekin (hots, «euskarri aditzekin») erlazionaturiko fenomenoa ezaugarri unibertsala dela giza hizkuntzan, baina abiapuntutzat hartzen dugun hipotesia da, horiekin elkartzen diren osagaiak aldatu egiten direla hizkuntza batetik bestera. Esate baterako, honako adibide hauek aipa ditzakegu:
2013
‎Izan ere, hizkuntzak banaka irakatsi beharrean, beste mota bateko hurbilketa eskaintzen du EuroComek, hizkuntzen senidetasun harremanak baliatuz eta hizkuntza batetik bestera dauden urratsak sistematikoki erakutsiz. Intelligent guessing (asmatze azkarra) delakoaren bidez, gai izaten da ikaslea hizkuntza batean dituen ahalmenak familia horretako beste hizkuntzetara eramateko.
Hizkuntza batetik bestera jauzi egitea buruhausterik gabekoa izan daiteke, baldin eta, adibidez, ikuspegi instrumentaletik egiten bada. Alegia, negozio kontuak tarteko ingelesa erabil dezakegu eta gero lasai lasai gure hizkuntzara itzuli.
‎Hizkuntzaren Statusak zera aztertzen du: " Egitura sozial jakin batean, pertsona edo hizkuntza batek besteen aldean duen lekua edo posizioa." (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2010: 18).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia