2009
|
|
badirudi ere, eta horretaz kontziente izanik noski, halere, elebitasun simetriko edo erabatekoa eraikitzearen idealari eutsi egin behar zaio, ideal hori inoizko denboran lortzea posible balitz bezala jardun genuke, egunerokoan helburu apalagoak lortzeko bidean. Gisa horretako elebitasuna denez bi hizkuntza dituen gizartea gizarte bakar eta plural moduan kohesionatu edo bateratu lukeena, horrexegatik baino ez bada ere, komeni da izpiritu horri eustea, bi
|
hizkuntzen arteko
aukera berdintasuna eta berdintasun soziala lortzeko bidean, asko baita, pausoz pauso, mailaz maila, egiteko daukaguna.
|
|
Aukera berdintasuna eta askatasuna dira demokraziaren oinarri; hortaz,
|
hizkuntz
aukera berdintasuna eta askatasuna dira demokrazia linguistikoaren oinarri. Bi hizkuntza ofizial dituen gizartean, elebitasunak ahalbidetzen ditu aukera berdintasuna eta hizkuntza askatasuna.
|
|
Kontua ez da, inondik ere, inor hizkuntza bat edo beste erabiltzera behartzea, baizik eta hizkuntza bat edo beste erabiltzeko aukerak egiazki bermatzea. Ondorioz, gure gizartean
|
hizkuntz
aukera berdintasuna zabalduko badugu, egin beharrekoa ez da euskararen erabilera aukerak sortu eta zabaltzeari ateak ixtea, alderantziz baizik; hori bai, inor behartu gabe ate horretatik pasatzera, baina garbi edukita elebitasunean guztiok dugula habia, ez ordea elebakartasunean. Elebitasunak aukera berdintasuna ahalbidetzen du; elebakartasunak, berriz, bazterketa eta berdintasunik eza elikatzen ditu.
|
|
Hori da onartzen ez duguna. Gureak ditugun
|
hizkuntzen arteko
aukera berdintasunik ezari eustea eta hizkuntzei gizarte estatus berdintasunera iristeko ateak ixteko asmoa da komun adjektiboaren mozorropean agerian geratzen dena, ezkutatzen saiatzen diren arren.
|
|
Zilegi ez dena da hizkuntzak gizartean sua pizteko manipulatzea, hizkuntza gatazka bultzatzea eta, hizkuntza kontuei dagokienez, gizarte bizikidetza uniformetasunaren mantupean antolatzen saiatzea. Zilegi ez dena da
|
hizkuntza
aukera berdintasunari ataka jartzea, herritarren aukera berdintasunari sarraila giltzaz ixtea baita hori. Zilegi ez dena da eskubideekin eta askatasunarekin fundamentalismoa praktikatzea, auziak konponbidean jartzeko bainoago usteltzeko egitea eskubideen eta askatasunaren defentsa.
|
|
Ideia hori sakonago azalduz:
|
hizkuntza
aukera berdintasuna eta hizkuntza askatasuna beren kasa bermatu ezinezkoak direla uste izanik, hizkuntza hegemonikoaren ondoan egoera nabarmenki ahulean dagoen euskararen ezagutza ziurtatzeko eta gizarte bizitzako esparru ugarietan bere erabilera bermatzeko neurriak hartu beharra bizkarreratzen die herri aginteei Euskararen Legeak. Euskararen gizarte erabilerari dagokionez, berriz, aipatutako Hitzarmen Politiko eta Sozialaren arabera, baina laissez faire, laissez passer politikaren defendatzaileek esango luketenaren erabat kontra?, herri aginteak ezin dira izan behatzaile hutsak, protagonista aktiboak baizik.
|