Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Eta, haren jarraikian, nehoiz aditu gabeko hitzak xuxendu zizkidan:
‎Ez dakit. Zeren eta baitakizu ezen ehiza dabilen lekuetan ehiztaririk onena dela jaun Gezur —emanen ahal dit Bertzeokoak honako izen propio hau erabiltzeko baimendua eta lizentzia, bere don Bildurren eredurat! — Baina, gezurra edo egia izan, dukearen hitzak buru buruan sartu zitzaizkion Mattini... are gehiago dukeak antzeko hitzak xuxendu zizkionean adio egiteko orduan, eta promes egin zionean ezen bere etxerat eramanen zuela —dukearen etxerat, bai! —, frogen froga hura gainditu ondoren. Eta Mattinek, nola aita bezalakoa baitzen eta buruan gauzaren bat sartzen zitzaionean ez baitzuen etsiko, halaxe erran zuen:
‎Bestalde, gaur taupada bortitzak nabaritu ditut azkenean etxera deitzera ausartu, eta Dabiden ahotsaren zain egon naizen bitartean, nahiz eta gero erantzungailuaren mezua besterik entzun ez (gai izango al nintzateke Dabidi hitzik zuzentzeko?). Eta bihotza are bortitzago azkartu zait, kasik zentrifugatzen ari den garbigailu baten pare, aukera batez ohartu naizenean:
2001
‎Bizkor eta txukun igeri egiten saiatu zen, ahalik eta lasterren eta dotore iristeko, halako neska ederrak ez zuen-eta gutxiago merezi. Neskaren parera iritsi zenean, gizon oliba kolore burusoilak gorpua bultzatu zuen alde batera, eta neskari hitza zuzendu: dantzan ingo al deu?".
2002
Hitz zuzendua
2005
‎Azaroko udal batzarreko ezaugarri nagusia betez, Zarraoak ia ez zion hitzik zuzendu PPko ordezkariari, alderdi horrek EAEko Epaitegi Gorenaren aurrean jarritako salaketari erantzun nahian. Horregatik, nahiz eta mozioa PPk aurkeztu izana, alkateak Almansari zuzendu zitzaion, esanez bideo zinten aferan Gotzone Mora zinegotziari aukera eman ziotela Udaltzaingoko komisaldegian bertan zintak ikusteko, baina aipatu bideokaseteak ezin zirela kopiatu edo komisaldegitik atera.
‎Lurperatu zuten egunean, gure doluminak aurkezteko hilerrira hurbildu gintzaizkionean, Virginia bere burua estutzen aurkitu genuen, ezereza besarkatuz, lumaje beltz haren azpian gorde bide zuen sekretutik askatu nahi balu bezala. Ez zigun hitzik zuzendu.
‎Jakina, etxean ez genuen inolako oharrik jaso. Egun hartatik aurrera, Juliok ez zuen nire beste poemarik irakurri ozenki, eta ez zidan eskurik erantsi beste inoiz, baina, hari zegokionez, hilik nengoela zirudien, ez zidan-eta gehiago hitzik zuzendu, oso egoera behartuetan aginduren bat hotz eta motz adierazteko izan ezik. Handik hara, altzari bat gehiago bihurtu nintzen ikasgelan; alde batetik, mesedegarri gertatu zitzaidan hori, halaxe amaitu baitziren isekak eta irainak; baina, bestetik, egoera hura, noski, ez zen batere erosoa niretzat, eta ez zidan batere laguntzen ikasketetan; areago, ni jakin minez eta ikasteko gogoz beteriko haurra izanik.
‎Hizkuntzaren jatorrizko esentzian dualismo aldaezin bat dago, eta hitz egitearen posibilitatea bera norbaiti hitza zuzendu eta honengandik erantzun bat jaso ahal izanagatik dago baldintzatuta.86
‎Woody Guthrie musikariaz oroitu zen: Ameriketako Estatu Batuak alderik alde zeharkatu zituen hark –trenetan polizoi tarteka, auto stopean gehien bat– hamaika urtetan hitzik zuzendu ez zion aitaren hiletara joateko asmoarekin, halako asturu gaiztoz non berandu heldu baitzen. Orduan, besterik ezean, amarekin behintzat egon zuela pentsatu, etxerako bidea oinez egin, atariko aldabari heldu, bigarren aldiz pentsatu, aldaba poliki poliki bere lekuan utzi, jira hartu eta etorritako bidetik itzultzea erabaki zuen.
2006
‎Abereak bridetatik zituela heldu zen. Ez zidan hitzik zuzendu, eta kezka edo ezinegon handirik ere ez zuen erakutsi. Behorrak lotu zizkion gurdiari.
2007
‎Elkarrizketan ala isilik?". Bigarrena baldin bazen erantzuna, enplegatuak ez zion bezeroari beste hitzik zuzentzen, zerbitzua amaituta hura atean zegoela" Nahi duzun arte" delikatua opa bitartean. Baina bezeroa hiztuna bazen eta mintzatzeko desioa azaltzen bazion, orduan ile apaintzaile jakintsuak hurrengo galdera egiten zion:
‎Berak ez zidan erantzun: buelta eman, bere bizkar zabala erakutsi eta ez zidan astebetez hitzik zuzendu. Astebetez.
‎Aita Donostiari laudoriozko hitzak zuzendu zizkion Henri Dopek: Guide précieux pour ceux qui désirent sadonner aux études folkloriques451 Angel Irigaraik, ostera, bere lana Donostiarena baino zuzenagoa zela uste izan zuen:
2008
‎Behin joan zen gau hartan markesa anderea gelara eta, ikustekoak ikusi zituenean. Natalia, ohearen erdian, arnasestuka, okaldien usain okaztagarria airean?, beldurtu egin zen. Eta bihotza bigundu zitzaion apur bat, halako eran, non alabaren esku zangoak, ohearen lau euskarriei lotuak, askatzea bururatu baitzitzaion, askatu ere, askatu zion esku bat, Natividadek lagunduta?, neskak ordu batzuetan atseden izan zezan; une hartan, baina, zorabioak Natalia hartu eta honek Gerardori maitezko hitzak zuzendu zizkionean, berriro gogortu zitzaion bihotza markesa andereari, esku askatu berria berriro lotzen zuela.
‎Eskailerak lau oinean igo eta jaisten zituen, eta han ibiltzen zen salatik barrara eta atzera salara, eta batzuetan sudurra kanpora ateratzen zuen itsasoa usaintzeko, ibiltzerakoan paretari helduz, eta arnasa nekez eta azkar hartuz mendi malkartsu bat igotzen ari balitz bezala. Niri neuri ez zidan hitzik zuzentzen, eta nik uste ahaztuak zituela bere kontu isil guztiak; baina bere aldartea aldakorragoa zen, eta, gorputzaren ahuldadea gorabehera, inoiz baino zakarragoa. Orain, mozkortzen zenean, aihotza zorrotik atera eta mahai gainean uzteko ohitura beldurgarria hartua zuen.
‎Txerrenen parekotzat zuten. Ez zioten hitzik zuzentzen bertako marinelek. Tabernara joan eta nor edo norekin hitz egin nahi bazuen, berak ordaindu behar zien guztiei erronda.
‎«Gizaki guztiok bizi gara hitzen artean, eta hitzek bizi gaituzte, baina nire kasuan are gehiago. Nire lanean beti ari naizelako hitzak zuzentzen, tokiz aldatzen. Hitz bakoitzaren pisua, usaina esku artean erabili behar izaten dut, bai editore naizen aldetik eta baita noizean behin ni ere sortzaile naizelako».
‎Behin joan zen gau hartan markesa anderea gelara eta, ikustekoak ikusi zituenean –Natalia, ohearen erdian, arnasestuka, okaldien usain okaztagarria airean–, beldurtu egin zen. Eta bihotza bigundu zitzaion apur bat, halako eran, non alabaren esku zangoak, ohearen lau euskarriei lotuak, askatzea bururatu baitzitzaion –askatu ere, askatu zion esku bat, Natividadek lagunduta–, neskak ordu batzuetan atseden izan zezan; une hartan, baina, zorabioak Natalia hartu eta honek Gerardori maitezko hitzak zuzendu zizkionean, berriro gogortu zitzaion bihotza markesa andereari, esku askatu berria berriro lotzen zuela.
‎Lanotan pasatu duen tarte horretan guztian ez dio hitzik zuzendu Amaliari.
2009
‎Hau da, hain zuzen ere, aldizkariko lehenengoa. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Iñaki Lasak maitasun eta esker onezko hitzak zuzentzen dizkio euskal soziolinguistikaren bidegile donostiarrari. Aldizkariaren aurreko aleko lanak borobiltzeko, Txillardegiren soziolinguistika matematikoaren garrantzia azpimarratu eta teoria honen arabera aztertzen ditu euskararen gaurko egoera eta erronkak.
‎Hamabostek, mindurik, bere hitzak zuzendu nahi izan zituen:
‎Joanak ez zion begiratu edo hitzik zuzendu. Jada ezaguna zitzaion sukaldeko mahaian eseri eta kafea zurrupatzen hasi zen, paperezko ahozapi batekin begietako makillajea kentzen zuen bitartean.
‎Horren arrazoietarikobat adinkideen artean neskatoen haserre adierazpen irekiak ez direla ondo ikustenizan daiteke, eta horregatik hautatzen dituztela hain zuzenak ez diren kanalizaziobideak. Adibidez, neskato batek erabaki dezake adinkide bat ez gonbidatzea bereurtebetetze festara, edota adinkide bat berari hitzez zuzentzen ari zaionean, belarriak eskuekin estali eta abesten hastea. Neskato eta mutikoen garapen prozesu ezberdin honen arrazoien artean, beraz, emozioen gizarteratze prozesuak, generoariloturiko egozpenak, edota adinkideen arteko harremanak aipa daitezke.
‎Ainhoa Etxaidek han adierazi zuen politikarien azken egunotako adierazpenek haien maila eskasa adierazten dutela. Deialdia arduragabetzat jo duen EAJri hitzok zuzendu zizkion: Gustu txarreko txantxa da.
2010
‎Ez, agian, euskararen aldeko posizionamendu ideologiko edo politiko bat indartzeko —hori dagoeneko egon bai baitago— Hori baino gehiago, euskara bizitzako egiteko, funtzio, aldarte eta egoera orotan erabil litekeen hizkuntza dela ulertzera, sentitzera, barneratzera eta adieraztera eramanen gaituzten jarrerak indartzeko baizik. Euskara ezezagunei lehendabiziko hitza zuzentzeko ere erabil dezaket, edota iturginari aurrekontu bat eskatzeko, elkartean idazki bat aurkezteko, lagunei posta elektronikoz mezua bidaltzeko, interneten kontsultak egiteko, bileretan parte hartzeko, egunkaria edo literatura irakurtzeko... Horiek denak euskaraz egiteak ez du nahitaez jarrera ideologiko edo politiko jakin bat eskatzen.
‎Gaur, Diaz Ferranek De la Cavadaren hitzak zuzendu ditu, kontratu hau adibide bat besterik ez zela esateko. Ez dago mahai gainean, eta ez dugu mahai gainean jarriko.
‎Gu iritsi garen tuneletik indio baten silueta ikusi dugu ailegatzen. Gu baino askoz txikiagoa da, zimurtua eta zaharra, aldakan lotuta daraman trapua du bere jantzi bakarra, ile luze eta zuria aurpegiaren aurrean erori zaio eta ezin ulertu ditugun hitzak zuzendu dizkigu ahots ikaragarriz. Izoztuta utzi gaitu, mugitu ezinik.
‎Berez ez zuen zertan Norari hitzik zuzendu, udaz uda kostaren sona zabaldu ahala S.S.ko jendea hiria eurena ez balitz bezala baitzebilen hainbeste atzerritarren artean. Kanpotarrentzat udaldia beste edonon izan zitekeen, nahiz modu ulertezinean eurenak egiten zituzten zapaltzen zituzten paisaiak.
‎–Barre egin dezakezu, etsi zuen azkenean, Norari hitza zuzenduz?. Garaile irten zara eta Sebastian zurekin geratuko da.
‎Baina egun horretan, Telmo txikiari hontzaren ulua egiten erakutsi zion, umearen aitak eta osaba izebek eski jauziak telebistan ikusi bitartean. Gero, aitonak ez zion bilobari hitzik zuzendu, eta Telmo txikiak, tarteka, patrikan sartu behar zuen eskua hangoa egiazkoa zela ziurtatzeko.
‎Amaia Garmendiak, esker oneko hitzak zuzendu dizkie Uztarriako kideei. " Eskerrik asko nirekin gogoratzeagatik”.
‎Alisiak, txundituta, joaten ikusi zituen, haiei hitzik zuzentzen ausartu gabe, agurtzeko beso bat altxatzera ere ausartu gabe. Urruti zeudenean baino ez zuen izan oihu egiteko adorerik:
2011
‎Barcinaren agurreko esker hitzak eta Iruñeko Orfeoiak abestutako Goizeko Izarra salbu, gaztelera izan zen jaun eta jabe.Dena den, diskurtsoen garaia iritsita, hiru hizlariek (Catalan, Barcina eta Blanco) gai orokorrez jardun zuten, zehaztasunetarako tarterik utzi gabe. Barcinak esker on hitzak zuzendu zizkion Sanzi. UPNren eta PSNren arteko «ohiko elkartasunak» oraingoan «konpromiso eta sendotasun handiagoa» izango duela aipatu du.
‎EIDERrek iheskor jokatzen du, ezikusiarena eginez. LURDESek, ordea, hitza zuzentzen dio.
‎Justizia Plazako. Centro Republicano? egoitzatik, beterik zegoen plaza batetara, Castro Casalek bere hitzak zuzenduko zituen,. Marsellesa, ren kantuek kaleak betetzen zituzten bitartean, beti ere Arturo San Vicente garaiko ELAko militantearen arabera. Errepublika garaiko egoeraren berri ematen digu San Vicentek laburki: –Alderdiak baziren:
‎Ez nuke nahi transexualik gabeko euskal jendarterik. Hitzokin zuzentzen natzaie uste dutenei posible den mundurik hoberena bizi dugula, eurak izan ohi direlako pose asaldatuarekin oihuka hasten zaizkizunak, mundu hau puntu desegokira heldu dela entzun bezain pronto. " Neo atzerakoi hauek koba-zulora bidali nahi gaituzte, zuzenean Neolitikora!", horixe bururatu ohi zaio hainbaten mingainari.
2012
‎Simeonerekin ere akordio batera iritsi omen da Rosarioko entrenatzailea: Simeonerekin hitz egin eta akordio batera iritsi gara; finala amaitu eta hilabete pasa arte ez diogu elkarri hitzik zuzenduko.
‎Depardieu bereziki sumindu duena Ayraultek zitala zela esatea izan da, aktoreak Nechin Belgikako herrian (muga frantziarretik gertu) erosi du etxe bat eta bertan izango du bizilekua; lehen ministroak telebistako elkarrizketa batean bota zituen adierazpenok ordu batzuk geroago hitzok zuzendu zituen.
‎Zeharka, burua okertzeko kemenik gabe, Lourdesen begirada igarri du Naroak bere gain. Milagrosen hitzak zuzentzen hasita, alabaren alde ere zerbait esan zezakeela otu zaio orain Naroari, ezer gaineratzeko berandu denean. Lourdesek pauso bat eman du aurrera, mutu oraindik halere.
‎Izan ere, berariazko zerbait ikusi zuten harengan. Gainera, ez zen edonor gorespen hitzak zuzendu zizkiona: Esteban Urkiaga. Lauaxeta?.
‎Mobilizazio indigena honen ondorioz, Riotik ateratako Agenda 21ek bere 26 artikulua «herri indigenei» eskaini zien, haien garrantzia eta egokitasuna munduko arazo ekologikoak jorratzeko eta prebenitzeko orduan goraipatuz. Hori gutxi balitz, gailur horretan lehenengo aldiz ordezkari indigena batek plenariori hitza zuzentzeko aukera izan zuen (Anaya 1997).
‎Jaiki egin dira berehala. Ez diote elkarri hitzik zuzendu kaleetan barrena egin duten bide laburrean. Ezkaba mendiaren tontorrera begira daudela," egunen batean joan gaitezke bertaraino, ezta?" proposatu dio Luisek Inasi.
‎Izan ere, tribuetako jendeak bazekien aukera oso garbia zela, edo neskatilari joaten utzi edo berrogei zartako herrixkako buruzagiari chicotte latigoarekin, eta ez zen beraz, normalean, problemarik izaten. Bestalde, elkarri hitzik zuzendu gabe egiten zuten joan etorria biek, eta hori zen hoberena. Hitzik gabe, errespetua bere lekuan, eta adiskidetasunik ez.
2013
‎Honelaxe eman zuen orduan Bennet jaunak gertaeraren albistea. Bigarren alaba kapela bat janzten ari zela ikusirik, honako hitzok zuzendu zizkion aitak bat batean:
‎Parrokiatik kanpo egoteko baimena hurrengo larunbatean bukatuko zitzaionez, erabakita zeukan aitorpena denbora galdu gabe egitea, eta, bestalde, erantzunari buruzko dudarik ez zuenez, adierazpenak ez zion inolako ondoezik sortu, ezta egiteko unean bertan ere; beraz, modu eratsuan ekin zion egitekoari, bere ustez halako auzietan ohi ziren xehetasun guztiak aintzat harturik. Gosaria amaitu eta handik gutxira Bennet anderea, Elizabeth eta neskatiletako bat elkarrekin aurkitu zituelarik, honako hitzokin zuzendu zitzaion Collins jauna amari:
‎Arratsa zen ordurako, eta eguzkia eguneko bere azken argialdian zegoen. Jo genuen barandara —batzuek paisaiari begira jartzeko, beste batzuk petrilean eseri eta deskantsatzeko, eta Arduradunak, Psikologo Ohiak, Senar Zoriontsuak, hitza zuzendu zigun petrilera igota. Bere alboan, hura ere petrilera igota, fraide gazte bat zegoen, oso gauza gutxia.
‎Tzurdio berehala ohartu zen bi agureek ez ziotela Xaleneri zuzenki hitz egiten, baizik eta bere bitartez. Ohartu zen, halaber, gazte taldekoak beren alde borralde zebiltzala aspaldi, eta ez zietela jaramon izpirik egiten bi zaharrei eta hauek ere ez zietela hitzik zuzentzen. Bakoitza bere paperaren esparruan giltzapeturik zegoela zirudien; eta, bitartean, iluntze zoragarri, patxadatsu eta askatasun osokoa ematen zuen hartan, landare moztuen usain eta lurrinek sudurretik garunetara izadiaren sena sarrarazten zuten zuzen zuzenean.
2014
‎NCSROF Siriako Iraultzaileen eta Oposizioaren Koalizio Nazionaleko ordezkari Luay Safik, berriz, esan du elkarrizketak «ez aurrera, ez atzera» daudela. Bi aldeek negoziazioetan ez diote egun bakar batean elkarri hitzik zuzendu, eta hedabideen aurreko agerraldietan kritika gogorrak egin dizkiote batak besteari. Mikdaden arabera, elkarrizketek ez dute emaitzarik eman oposizioaren planteamendua ez delako «errealista», eta horren ordezkaritzari «irain egitea eta terrorismoa laguntzea» leporatu dio.
‎Agurrik gabeko mezu hura bidali nuenetik, Eiderrek ez dit hitzik zuzentzen eta Iñigo sekula baino aluagoa iruditzen zait.
‎185). Kasu honetan, birmormulatzea da konpontzeko modu bat, errandako hitza zuzentzeko modu bat; uste baita ez dela egokia erabiltzea egoera horretan. Aldaketa modu hau gehienetangertatzen da egoera «konbentzionaletan»; horietan hiztunak uste izaten du aldaketahau dela argi bereizten dena.
2015
‎Ilunetan zegoen bagoia oraindik. Romulok ez zidan hitzik zuzendu eta ni neu ere ez nintzen ezpainik mugitzera animatu. Argiak piztu zirenean, nire aurreko jarlekura egin zuen mugi eta herrenka zebilela konturatu nintzen.
‎Momentu batez iruditu zaio, eguna bukatu artean ez diola gehiago hitzik zuzenduko Albertori. Ez du toaila gainean uki dezan nahi.
‎Rue Malmaison kalean behera martxa olinpikoko errekorra gainditzeko ahaleginean kontzentratua, ez zidan hitzik zuzendu. Nik ere ez nion ezer esan.
‎Zuzenketa abiadura: minutuko zenbat hitz zuzentzen diren.
‎Osotara, 36 ordu behar izan dira euskarara automatikoki itzulitako lexikoa Lexpr zuzentzeko, hau da, Lexprzuz sortzeko. Horrek esan nahi du minutuko bataz beste 5,3 hitz zuzendu direla. Orokorrean esandaiteke, lan handia exijitzen duela, hiztegi bidezko itzulpenak ez-ohiko ordain asko sortzen baititu, etahorien esanahia hiztegi eta corpusetan bilatu behar izateak zuzentzaileen lana nabarmen moteldu du.
‎Arantxa Zabala Artola Zizurkilgo Atxulondo liburutegiko arduradunak, aurreko legealdian Zizurkilgo zinegotzi izan diren Leire Zubeldia eta Alaitz Ormazabal herritarrei esker oneko hitzak zuzendu dizkie, lau urtetan zehar Zizurkilen alde egin duten lanagatik:
2016
‎Hasieran lurrera begira eseri zen, mahaiei bizkar emanda. Janinek gau hartan hari erabaki zuen bi hitz zuzentzea (nondik zatozte. Norvegia ingurutik.
Hitza zuzentzen zidan lehen aldia zen hura, edo, zehazkiago, hitz egiten entzuten nion lehena. Eta segituan ohartu nintzen zeinen berdinak ziren haren ahoskera eta Albertorena.
2017
‎Bere bizitza penagarria enkarguz berridaztea nahi zuela esan nion gure kamerinoko eztabaida batean eta hor amaitu zen dena. Une hartatik aurrera, ez genion elkarri gidoian idatzirik ez zegoen hitzik zuzendu. Gure bi pertsonaiek kanon tradizional guztien arabera elkar maitatzen zuten bitartean, gure bi pertsonek modu klasikoenean gorrotatzen zuten elkar.
2018
‎Preobrazhenskyko erregimentuko guardia agindua, enperadoreak sinatua, hark zuzenduta zegoen. " Aipatu, Steven, Rybin eta Asantxeiev tenienteordeak izendatzen dira" hitzak zuzendu egin zituen: lehenengo p aren ondoren H handi bat jarri zuen, eta gainean idatzi zuen:
‎O, Jakes, zergatik ez zenidan hitza zuzendu lehenengo egunetik! Zergatik hitz egiten zenidan orain, azken aurreko saioan, dagoeneko botak eta berokia jantzita festa honetatik irteteko zorian nengoenean, hainbeste gauza interesgarri edukita nirekin elkarbanatzeko!
‎Baionako ZUP auzora bidali dute Fakirra gau batzuk pasatzera, quartiers sensibles deitzen dieten horietara, eta Arakisen etxera itzuli denerako desagertuak dira jada egurrezko kutxak. Bixarrek eta Seikok ez diote elkarri hitzik zuzentzen. “Desadostasunak izan dituzte”, laburbildu du Bekaintirok, sorbaldak altxatuz.
2019
‎Nahiz hitzak zuzendu
‎Hemendik aurrera zure alkandora barruan kabi zaitez. Ez dizut berriz hitzik zuzenduko.
‎moduan erabiltzea. Institutu puta hartan norbaitek hitza zuzentzen zion. Ez zen gutxi.
‎Ia ez zioten hitzik zuzentzen elkarri, baina normaltasun itxura egiten zuten alabaren aurrean.
2020
‎Honek ere ez zion hitzik zuzendu. Pipa lasai erretzen jarraitu zuen.
‎Matildek eta Dominicak betidanik ezagutzen dute elkar; ez dira urruti bizi, nahiz eta gaur arte inoiz ez dioten batak besteari hitzik zuzendu. Edonola, Dominicaren diosala hotza bezain zakarra izan da.
‎Bazkaltzeko tenorean, ostatuaren erdiko mahai handiaren inguruan jarri ditu Martinak bentara iritsitako guztiak. Bi lagunek ez diote hitzik zuzendu elkarri, baina alfer solasean aritu dira ondoan jarri direnekin. Oilo saldarekin barrenak berotu bitartean, gerraren inguruko zurrumurruak izan dira hizpide merkatarien artean.
‎–Begira, Tomasa, Babilekin etorritako gizonak ezagutzeko parada izanen duzue joan baino lehen. –Esandako hitzak zuzendu ditu berehala, gizonei hobeki erreparatuta– Ez, ez, gibelekoa ez da... ez dut ezagutzen. Eri dagoela iduri du...
‎Beranduegi zen proba egiteko. Amak garrasi egin zion eta aitak ez zion hitzik zuzendu. Uda osoa zigortuta jarraituko zuen.
‎Gainera, abestiak lehengoak diren arren, Letek aldatu egiten ditu letrak ere: une horretan bere egiten ari den bizi jarrerara egokitzen ditu aspaldiko piezak, afirmazio agresibo eta ironikoak doituz, lerroak eta hitzak zuzenduz, eta kontzeptuak eta irudiak aldatuz.
‎Arrautzen aurrean zegoen oraingoan, lehen baino aztoratuago eta galduago. Hitza zuzendu zidan ikusi orduko:
2021
‎Berdin zitzaion, nik uste, gure ama taiuzko garizabaldarra zen ala ez, nik dakidanez, gure aitak ez zuen sekula inolako atarramenturik lortu gure amaren familiarengandik. Alderantziz, beraganako erakusten zuten destaina beti kontuan hartuta, ez zien apenas hitzik zuzentzen, derrigorrezko agurrak eta abar alde batera lagata, garizabaldar guztiok Luzaron oso garrantzitsuak ziren eta gure aitari ez zitzaion batere komeni haiekin oso jendaurreko liskarretan egotea. Nahikoa zuen mesprezuaz, gure aita, ez ahaztu, enpresa gizona zen eta bere lantegia Luzaron zegoenez gero nola edo hala moldatu behar izan zuen sorbalda gainetik ikusten zuten luzarotar prestu eta leinutsu horiekin dena dela aitak bazekien gure amarekin ezkontzearren, hau da, gure amak bere familiaren erosotasunei, babesari, uko egin ziezaien, gure aiton amonenean zuena besteko konpentsazio bat eskaini behar ziola.
‎ez egin kasurik. Erbesteratu bati hitza zuzentzen diona Erbesteratua bilakatuko da. Erbesteratu bati begiratzen dionak Saldoaren Legea hausten du.
‎Horrek areago sutu du, baina ez dit berriz eskurik jaso. Hori bai, hilabeteak egingo ditu niri hitzik zuzendu gabe; azkenean pasatuko zaio halere. Ama ez da ohartu benetako auziaz; sorbaldak jaso ditu, aita semeen egoskorkeria kontuak izango direlakoan edo.
2022
‎Lan jarduera Bizkaitik urrun egiten badu ere, beti agertu da prest Bizkaian golf jokalari gazteen artean kirol hau sustatzeko jardueretan nahiz gizarte inklusioko proiektuetan parte hartzeko. Horregatik, esker oneko, harrotasuneko, maitasuneko eta errespetuzko hitzak zuzentzen zaizkio beti, eta familia eta lagunartean egoteko itzultzen da ahal duen guztietan.
‎Lehenengo orduko beroaldiak bien arteko giroa hoztu zuen, eta eguna elkarri hitzik zuzendu gabe aienatu zitzaien.
‎Ilargi zen Matiasen familia bakarra. 25 urteko semea ere bazeukan, Xabier, baina honek ez zion hitzik zuzentzen, ez zeukaten inolako harremanik. Ilargik ere urteetan zehar ez zuen inolako hartu emanik izan aitarekin.
‎Laster agertu zen Bludykhin bera ere, arrosa kolorekoa eta pozez gainezka. Kokin haren inguruan bueltaka hasi zen, luzaroan hitza zuzentzera ausartu gabe, baina halako batean arre edo so egiteko erabakia hartu zuen.
‎Baliteke itzultzen denerako erregimentua hemendik alde egina izatea. Dena dela, ulertu du ez diodala gehiago hitzik zuzenduko".
2023
‎Amets gurasoekin haserretuta zegoenez, goizean ez zien hitzik zuzendu gosaldu bitartean. Eta klaserako busa hartzeko irten aurretik, amak egunero janzten zuen urkila hartzea erabaki zuen.
‎Bide beretik jo zuen PSNko Nuria Medinak_" Berdintasun politikak, berdintasunean sinisten ez duen pertsona baten esku uztea baino ideia okerragorik ez zaigu okurritzen". Geroa Baiko Mikel Armendarizek bere hitzak zuzentzea eskatu zion Salvadorri" Entzun zintudanean ultraeskuinaren hitzak etorri zitzaizkidalako burura" eta zentzu berean Zurekin Nafarroako Txema Mauleon," Atzera egin, barkamena eskatu eta emakumeen kontrako indarkeria estrukturala dagoela onartzeko ordua da" esan zion Salvadorri.
‎SMS eta txat bidezko elkarrizketa garatu ahala, gero eta pertsona interesgarriagoa iruditzen zitzaion. Eñautek bere konplexuak kontatu zizkion, sekula ligatu ez zuelako entzun behar zituen trufak, gustuko neskari hitza zuzentzeko zuen ezintasuna, beti falta zen aitarekin zituen kalapitak... Chloék ere kontatu zizkion beti isilpean atxiki zituen minak, garai batez bi mutilez maitemindua izateak eragin zion errudun sentimendua eta depresioa, eta arreba handia balitz bezala kontsolatu zuen, lasai egoteko, ez zuela etsitu behar 17 urtetan birjina izateagatik, haren azken mutil lagunak 24 urte zituela, sexuan esperientzia handia zuela, baina Eñaut baino umeagoa zela...
‎Bere hitzak zuzendu zituen berehala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia