2018
|
|
Hasteko, ohar batzuk lan honetan aztertu diren itemei buruz. Hautatu diren itemek (eta baita atera diren emaitza kuantitatiboek) ez dute ez ahalik eta ez asmorik ere hiztun euskaldunen jokaera bere osoan ordezkatzeko
|
hitzen
ordenaren auziari buruz. Lagin mugatu bat hautatu eta hura aztertu da (bai pertsonei eta bai itemei dagokienez), erreferentzia minimo bat izateko auzia nondik nora joan daitekeen, eta batik bat elementu objektiboxeagoak izateko, gogoetan sakontzeko.
|
|
Ildo erlatibo zale horretan kokatzen da lan hau ere: oraindik euskaraz
|
hitzen
ordenaren auzia orotara ebatzi gabea dela pentsaturik, eta sinetsirik norabidea ongi hartzeko garrantzitsua dela ekarpen guziak ongi aztertzea, eta uste izanik oraindik badela anitz zer ikasi eta zer aztertu goieneko maila erdiesteko euskarazko prosaren komunikatibotasunean eta efizientzian, lan honetan azterketa enpiriko bat aurkeztuko da euskarazko hitz ordenari buruz.... Ikerketa saio honetan jaso diren datuek erakusten dute badela euskaldunen artean oraindik zehaztugabetasun maila nabaria euskarazko hitz ordenari dagokionez, eta hortik ateratzen dugu ondorea ezen gaia ez dela agortua eta ez dela garaia iritzi eta jokabide heterodoxo oro aztertu gabe itotzeko, ustezko arau zurrun eta gogortu batzuek azpiraturik.
|
|
Nolanahi ere, normalizazio prozesuak aurrera egin ahala euskarazko prosa idatziaren erabilera ugarituz joan zen, eta horren ondorioz hasi zen agertzen nolako problema iturriak zituen prosaren garapenak. Arazoaren berri oso modu garbian azaldu zen 1993an, goian aipaturiko Idazkera liburua ezagunean (Zubimendi & Esnal, 1993), eta geroztik egile askok jardun du aldez edo moldez
|
hitz
ordenaren auziarekin, eta hala aurkeztu dira hainbat proposamen eta irtenbide, atzerakargaren arazoa ukitzen dutenak, eta hura txikitzeko norabidean doazenak. Hona ekarpen adierazgarri batzuk, bertzeak bertze:
|
|
Zubimendi & Esnal, 1993; Hidalgo, 1995, 2002; Garzia, 1996, 2014; Alberdi & Sarasola, 2001; Rubio, 20023; EHAA IVAP, 2005; Berria, 2006; Kaltzakorta, 2007, 2012; Aristegieta, 2009; Esnal, 2009; Amuriza, 2010, 2012; Euskaltzaindia Esnal, 2011; Agirre, 2012, 2013; Sarasola, 2016.. Aipatu ekarpen horiek guziak aintzat hartuta, erran daiteke bilakaera gertatu dela eta gertatzen ari dela
|
hitz
ordenaren auzian: Erderismosen ageri zen ereduak izanen zuen nagusitasuna XX. mendearen amaiera aldera arte, baina gaur egun puntu batzuetan bederen eztabaidatua izatera pasatu da, bertze irizpide batzuk ari baitira agertzen.
|
|
Goian aipatu perspektiba diakronikoa harturik, eboluzioa sumatzen da
|
hitz
ordenaren auzian euskarazko prosa idatzian. Egungo testu idatzi askotan ageri dira hitz ordena batzuk harridura edo gaitzespena (eskandalua?)
|
|
Emaitzek erakutsi dute adituek aisa ere errazago onartu dituztela atzerakarga txikiko hitz ordenak bertze bi taldeetako kideek baino; bertzalde, aski emaitza desberdinak jaso dira inkestatuen artean. Bi datu horiek elkarrekin hartuz, ondorioztatzen da
|
hitz
ordenaren auzian eboluzioa gertatzen ari dela gaur egun, atzerakarga txikitzeko norabidean.
|
|
Hau da, badira adituak uste dutenak euskal
|
hitz
ordenaren auzia oraindik (arrunt) ebatzi gabea dela. Pentsamolde horretako batzuek ez dute etsitzen gaur egun arte jorratua eta ustez finkatua den jakintza mukuruarekin, arranguratuak dira zenbapait ere orain artean ibiliriko bide ezagunenen mehartasunarekin, eta beraz, bertzeak bertze, hitzen hurrenkeraren afera ikusten dute auzi landu beharra oraindik, ez behintzat behin betiko ebatzia eta hetsia.
|