Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1

2019
‎On Afonso Henriquesek ez zuen entzuten ari zena sinetsi nahi, herri infanteriako soldatapeko batek erreibindikatu nahi izatea bere gremioarentzat aitoren semeen zalditeriari baizik ezin aitor dakizkiokeen merezimenduak, zalditeria baita, zalditeria bai, egiazko armada, morroi jende horrek borroka zelaiko osteak osatzeko edo, gauden kasua bezalakoetan, setioetan inguruko gerria ixteko baizik balio ez duen bitartean. Nolanahi ere, eta naturak garai haien inguruabarren araberako nolabaiteko umore senaz hornitu baitzuen, bistan denez, ordezkariaren erantzuna irrigarria iruditu zitzaion, ez hainbeste auziaren mamiari buruzkoan, hori guztiz eztabaidagarria baitzen, erantzunak berarekin zekarren hitz jokoarengatik baizik. Deitu izan zituen lau kapitainengana bihurtuz, irri gogozko tonu isekariaz hauxe esan zuen, Herri hau, ikusten denez, gaizki abiatu da, eta gero, adierazpidea aldatuz eta Mogueimeri hobeki erreparatuz, Ezagutzen zaitut, nor zara, Santarem hartu genueneko hartan izan nintzen, jauna, erantzun zuen Mogueimek, hemen dagoen Mem Ramires kapitaina nire bizkar gainean igo zen, Eta horregatik uste al duzu eskubidea duzula hona etortzeko protesta egitera eta zurea ezin izan daitekeena eskatzera, Ez da horregatik, jauna, nire kideek hala nahi izan dutelako baizik, ni, beste hauek bezala, guztien ahotsa eta mihia baizik ez naiz, Eta zer nahi duzue, haiek eta zuk, Berorrek badaki, ene jauna, harrapakinetako zati justua eskuratu nahi dugu, hona bere odola ematera etorri den orok bezala, gure odola, isuri delarik, gurutzatu atzerritarrena bezalakoa da, kolorez, heriotza egokitu eta gure gorputzak usteltzen badira kerua ere eurena bezalakoa da, Eta nik ezetz esaten badut, ez duzuela harrapakinetako zatirik eramango, Orduan, jauna, gelditu direnetatik oraindik bizirik dauden gurutzatu gutxi horiekin hartuko du hiria berorrek, Baina hau matxinada bat da, Arren eskatzen diot berorri horrela ez hartzeko, eta gure izpirituan irabaziren bat badagoela egia izanik ere, pentsa beza berorrek justizia ekintza dela berdin ordaintzea berdina denari, eta hasieretan dagoen herri hau gaizki abiatuko dela justiziaren arabera abiatzen ez bada, gogoan har beza berorrek jada gure aitona amonek esaten zutena, ez da oker jaiotzen dena zuzenduko duenik, ez du berorrek nahi izango Portugal oker abiatzea, ez dezala berorrek horrelakorik nahi, Non irakatsi dizute horrela hitz egiten, ezta klerigo nagusia bazina ere, Hitzak, ene jauna, hor daude, airean, edonork har ditzake.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia