Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2001
‎Lanbidea lanbide, askozaz ere zabalagoa da filologiarena linguistikarena baino. Hizkuntzalariaren eremua, gaiaren muina hitzez hitz hartzen badugu, hizkuntzak mugatzen du. Badakigu, egia, hizkuntzaren muga oro inguratzaileak mundu osoarenak direla (izan daitezkeen mundu guztienak, nolabait esan); hiz  kuntza bera du, halere, bere soilean, dagokion eta egotzi zaion lanbide bakarra, gainerako guztia (zenbaiten ustez bederen) delako zorioneko inmanentziaren hesitik ihes ibiltzea bailitzateke.
‎Hemen azaldu nahi nukeen arrazoibidea, laburki baino laburkiago, hauxe litzateke. Axularrek, hitzez hitz hartzen badugu dioena, ez zuen" liburutto haur, letratu handientçat eguiten. Eta ez choil deus eztaquitenentçat ere".
‎Hor mintzatu nintzaizuen gauza aski ezagunez. Nola nafarrak, esanak hitzez hitz hartu behar badizkiogu, bere liburua idatzi zuen" euskaldunic baizen etzen lekhu batean, eta konpaiñia onean" zeuden lagunen eraginez. Hortxe ere dio harako esaldi ezagun hura:
2002
Hitzez hitz hartuz gero, esaldi horiek, noski, Mariarenbirjintasuna, katoliko eta ortodoxoentzat dogma dena, erabat ukatzen dute, eta horregatik testuoi bi ulerkera eman nahi izan zaizkie. Ortodoxoen ustez, Josef, Mariarensenarra, alarguna zen eta Biblian aipatzen diren seme alaba horiek, Mariarenak barik, lehenagoko emaztearenak genituzke.
2005
‎Horrelakoek ez zituzten harritzen garai haietako jendeak, gu, Oxobiren ipuietako belea edo axeria mintzo ikusteak baino gehiago. Gero dira izan, gauza hori hitzez hitz hartu duten jendeak, baizik eta Biblia Jainkoaren beraren hitza dela, Jainkoak Bibliako idazleen eskua harturik bere esku barnean, berak idatzi balu bezala!
2006
‎Oso ondo zegoela niri antzerkia gustatzea, primeran zegoela ni aktore lanetan ibiltzea, baina matematikan edo latinean suspentsoak ateratzen segitzen banuen, ikasketak utzi eta etxera itzuli nuela, aitari adreiluak garraiatzen, edo masa egiten, edo karretilla betetzen, edo puntapaxak zuzentzen laguntzera. Nik hamabi urte nituen orduan, eta gutunak sekulako ironia baldin bazuen ere, nik hitzez hitz hartu nuen, benetako mehatxu bat balitz bezala, mezu hura. Edozein gauza nahiago —baita ikastea bera ere— aitarekin obretan lan egitea baino.
‎Edozein gisaz, Kojeveren liburuen ulertze arteza hainbat korapilok zailtzen dute, eta interesgarri bilakatzen. a) Kojevek sarritan aldarrikatu zuen filosofo askok ez duela benetan uste zuena idatzi eta aldi berean idatzirikoa ez zuela benetan sinesten. Hitzez hitz hartuak izan diren obra ugarik, parodiak izaki, filosofoak zinez uste zuenaren justu kontrakoa dakar: Kojevek ziurtatzen digunez, kasurako, Platonek Timeo n iseka egin zien Akademia barruan matematika mistikotu nahi zutenei.
‎Kojevek halako egitate bat maiz nabaritzeak bide ematen digu haren zenbait pasarte bederen hitzez hitz hartu beharrean lerro artean interpretatzeko. Hortaz, gure buruari baimena eman diogu Kojeveren kontzeptuak benetan serio hartzeko, alegia, gure erara" irakurtzeko".
2007
‎Simulazioak datu argigarriak eman ditu, Jupiterren ezkutu izaera zalantzan jartzeko adinakoak. Hala ere, kontuan izan behar da, eta adituek hala nabarmendu dute, eredu horiek ez dituztela eguzki sistemako objektu guztiak aintzat hartzen, eta, beraz, emaitza ez dela hitzez hitz hartu behar.
‎Hiperbolea gehiegikeria semantiko bat da, hitzez hitz hartuta erreala deformatzen duena (Lázaro Carreter & Correa Calderón, 1980).
2009
‎Iñigo zu bezalakoa zen, Ananda, amarik gabeko umea hura ere; istorio sinesgaitz bat kontatu zigun, haurtzaroko leize bati buruzkoa, ez dago jakiterik zer zen errealitate eta zer ametsaren eragin, eta zuk, Ananda xalo horrek, zeure jakintza eta guzti, hitzez hitz hartu guztia, azken batean alegoria bat zena apika, edo beharbada neba arreba nerabeen intzestu kontuak. Ez zinen jabetzen, azken batean, sorgin orgia hura berritu nahi zutela Mirentxuk eta Iñigok, beharbada zertan ari ziren ere konturatu gabe.
‎Fida zaitez nitaz, ez izan beldurrik; eta, dena dela, huts egingo banu eta elurrak estaliko balitu gu bion gorputz akituak, ez litzateke izango hain izugarria ere, zu eta ni elkar hartuta garbitasun honetan, bi buda izaera uztarturik elurraren lurralde epelean, karmaren lokarrietatik aske, birjaiotzeen gurpiletik aske, nonahiko kontzientziarekin bat eginik; orduan ikusiko zenuke zer nahi izan nuen nik biontzat, zeri uko egin zenion itsumenagatik eta ego hutsagatik, baina ez dizut errurik egozten, ezjakintasuna da gizakion bekatu bakarra, horregatik sufritzen dugu; gogoratzen zer nolako erasoa jo zenidan?, gaixoa, nola salatzen ninduzun: ...zintudan lebitatzen Kumbamelan, egia da, lurretik hamar bat zentimetrora, baina orain ez nago erabat ziur, agian ilusio optiko hutsa izan zen; zer da energia zurrunbilo konikoen kontu hori, hor zehar irakurri duzun literatura merke hutsaren emaitza, horixe, lelokeria lelokeriaren atzetik, gaizkiulertuaren atzetik, paranoia paranoiaren atzetik, bai, Ananda, ez zara jabetzen ez zaudela zeure onean, hitzez hitz hartzen dituzula sinboloak; zer diozu, Sara, zuk zeuk ikusi zenuen nola lebitatu nuen Kumbamelako santoi haren aurrean, zuk zeuk ikusi zenuen; berriro esango dizut, Ananda, ilusio optiko hutsa izan zitekeen, beste ezer ez, eta, gainera, eman dezagun lebitatu zenuela, eta zer, argidun bihurtzen ote zaitu horrek, jeloskortasun soil bat gainditzeko gauza ez zara eta, ea konturatzen zaren behing... nire laguntza behar omen duzula argitze iraunkor bat biontzat lortzeko, nola jar dezakezu horrelako proiektu baten oinarrian ni zuri loturik eusteko behar konpultsibo hori, ez al zara jabetzen ama galdu zenuen bezala ni galtzeko beldur zarela; ez jarraitu, Sara, zital hori, erotu egingo nauzu; ikusten nola galtzen duzun kontrola, Ananda, ez erantsi eskurik niri, ostia, nazkaturik nago zure mehatxuez, a zer kaka argia zurea, ez ukitu ni gero, ulertzen, bortxatzailea, ama putaren semea; ez hitz egin horrela, Sara, dena zikintzen duzu, dena pikutara bidaltzen duzu; pikutara bota zer, Ananda, zure paranoiak?, Iñigo eta Xabierren ustekeriak?, nik bizitza bizi besterik ez dut nahi, behin batean ezagutu nuen gazte ezti eta jakintsu haren ondoan, berrogei urteko asko baino helduagoa eta tinkoagoa zinen, segurtasuna eskaintzen zenidan eskalatzen ari ginela, yogako klaseak antolatzen ari ginela, diru arazoren bat gertatzen zenean, hantxe eusten zenion lasai, neurritsu, neba Kandidorengandik eta haren jokabide bortitz eta intoleranteetatik babesten ninduzun, desarmaturik uzten zenuen zeure ahots harmoniatsu horrekin, zer ostia gertatu zaizu, orduan bai zinela maisu handia niretzat, argiduna, ez al zara konturatzen zeu izan zarela dena kakaztu duena, eman dezagun zuk adierazi bezala direla gauzak, bizimodu argitsu eta zoriontsu bat dugula zain, zuk eta zure lagun berri horiek seinalaturiko bide horretan barrena, baina ezin dut itsu itsuan aurrera egin, Ananda, zugan soilik fedea dudala, jainko ahalguztiduna bazina bezala, eta areago Iñigo eta Xabierrengan fidaturik, horiek ez daude burutik sano, ezin dut, ikusten baitut argi eta garbi nora zoazen, horra non agertu zaizun barruan gorderik zeneraman haur abandonatu eta beldurtia, eta nik ezin diot jarraitu esklabo egin nahi nauen ume apetatsu horri, amaren hutsunea betetzeko baino ez nau-eta behar; nor zara zu nire amaz mintzatzeko, urdanga, ezta hitz erdi bat ere hari buruz, edo bertan hilko zaitut, entzun?; hil nazazu, ez duzu potrorik, hil nazazu, aurpegian zartako bat emateko baino ez zara gauza, ume negarti baten pare, jo nazazu ukabilez, potrorik baldin baduzu, eta amaitu dezagun hau guztia, ez nazazu besarkatu, ez ezazu negarrik egin, ostia, ume puta, aska nazazu, kendu zeure aho hori nire tititik, aska nazazu, ume gaixo bat besterik ez zara, ez ezazu negarrik egin, tira, zatoz, jarri hemen, kulunkatu egingo zaitut, baina ez jo ni berriro, ez didazu minik egiten, baina umiliatu egiten nauzu, ez didazu minik egiten, baina egunen batean kontrola erabat galduko duzu, zatoz, ez egin negar, maite zaitut, laguntza bilatu behar dugu, espezialista batengana jo, ez begiratu horrela, ongi, ez gara joango, ez baduzu nahi ez gara joango, ez zaitut inoiz utziko, ez izan beldurrik, ez zaitut utziko, maitekorra izan behar duzu nirekin, fidatu nitaz, leial natzaizu, beste inorekin ez nintzateke oheratuko inola ere, non aurkitu zu bezalakorik, galduta nengoen, nerbio arazoekin, bizitzan aurrerabiderik gabe, kaka hutsa nintzen, eta zu ezagutu eta eraldatu egin nintzen, bai, zuri zor dizut dena, buruz ongi samar jantziriko emakumea bilakatu nauzu, eskalatzaile bikaina, yoga irakaslea, eta bizi gogoa dut orain, ez nazazu hain estu hartu beraz, ez ezazu ito nigan jaioarazi zenuen ilusioa, zu ezagutu zintudanean erabat aldatu zen nire bizitza, orduan bezala jarraitu nahi dut, ongi dago, saiatuko gara beste urrats bat aitzina egiten, baina emadazu denbora pixka bat, ulertu egin nahi dut, ez diozu beldurrik izan behar ni galtzeari, heldutasun eta jakinduria handiko pertsona zara, ez utzi ezeri gure harremana zapuzten, gure bide espirituala eteten, egin negar, egin negar, badakit, uste duzu ez dudala ezer ulertzen, zuk dena argi duzu, badakizu nondik jo behar dugun betegintzarrea lortzeko, mendiak eskalatzen ditugunean
2010
‎–Euskera (z) eta kitto? moduko sloganak ere antzeko bateraezintasunak ditu egungo lege markoarekin, esparru instituzionalari dagokionez, bere esangura hitzez hitz hartzen baldin bada. Errazegi ahaztuohi da bigarren puntu hori ere, zenbaitetan.
‎ez D, hitzez hitz harturik. LHko A eredua X eredua da praktikan, eta antzekoa (baina justu kontrakoa) gertatzen da ereduarekin.
‎Bistan da eskola esparruaz gainetik ari dela hor legea, hitzez hitz hartuta: euskara batuaren eredu finkapena batetik, eta lekuan lekuko aldaerei zor zaien begirunea bestetik, horiek dira artikulu horren xede nagusiak.
2011
‎Duela gutxi irakurri diot Jessica Williams irakasle estatubatuarrari: . Mahomaren esanak hitzez hitz hartzeak biolentziara zaramatza?. Berehala etorri zitzaidan gogora esaldiaren ifrentzua:
‎Berehala etorri zitzaidan gogora esaldiaren ifrentzua: . Jesusen esanak hitzez hitz hartzeak biolentziara zaramatza?.
‎"" Artista eta gaizkilea", zioen Beuysek," bidaideak dira biak, biek baitute sormen zoroa, biak dira moralik gabekoak, askatasunaren indarrak baino ez ditu bultzatzen". Ez dira, jakina, hitzez hitz hartu behar Beuysek erranak... Probokazioa dago hor ere.
2012
‎Nola esateari dagokionez, harreman fisiko egokia erabili behar da. Ez da eufemismorik erabili behar; argiro hitz egin behar da, kontuan izanik haurrek helduaren baieztapenak hitzez hitz hartzeko joera dutela. Ez da ez gehiegizko xehetasunik, ez azalpen abstrakturik eman behar.
‎Biharamun eguerdian jakinarazi zioten epaia. Hitzez hitz hartu zuten aintzat fiskalak eskaturikoa: biziarteko kartzela zigorra; ongi entzun eta irakurri zuen, ez zegoen zalantzarik.
‎1814 eta 1823 urte bitarteetan, Bixentak eta Juan Josek forma eta eduki berekoak ziren antzerako bertsoak argitaratu zituzten. Eta ahapaldi batzuk Bixentak 1819an argitaratu zituen Gabonetako bertsoetan eta bertatik zenbait lerro hitzez hitz hartzen ditu. Beraz Antxinako euskaldunen alabantzak giro bereko bertsogile kulto batek asmatuak dira eta Pedro Jose Astarloarekin batera, beharbada, zergatik ez, Bixenta Mogelek ere Abandon bertan egindakoak izan litezke.
2013
‎Gaur egun, sexu harremanen inguruko hainbat kasutan, epaileen esku gelditzen da erabakia, esate baterako, 14 urteko mutiko batek 12 urteko neska batekin sexu harremanak izaten baditu. Zigor kodea hitzez hitz hartuz gero, hori delitua litzateke. Baina epaileek logikaz aztertzen dituzte kasuak, eta bi gaztetxoren arteko adin tartea txikia bada, ez dute egitatea zigortzen.
‎Nire aje nagusietako bat, kalte gehien egiten didanetakoa, honako hau da: berbei gehiegizko garrantzia ematea (deformazio profesionala, agian), ezen inork esandakoak hitzez hitz hartzearen ondorioz, aldrebestu egiten naiz eta bihurretara jokatzen dut, neure burua babeste aldera. Gutxi batzuetan, halaber, mutiritu egiten zait mihia, neuk ere ez dakit nola, eta esaldi bakar batekin kakazten dut dena.
2014
‎937 Dena hitzez hitz hartzen dudanean, ez dut asmatzen sinalefak non egin behar diren.
‎1924 Ik. 155, hitzez hitz hartzekoa ez bada ere: –et avant(...) il y eut les hommes des cavernes; et avant les hommes des cavernes, il y eut les orang outans?.
‎855 R: jr 75 Renan hitzez hitz hartzekotan, orain garaipen militarra arrazaren garaitasunaren froga da; beraz, gizadiaren ikuspegitik, positiboa izan luke. Egin ere, lehenago Renanek goraipatu du gerra progresoaren erakuspen eta eragipen bezala.
‎–Beno, gauza horiek hala esaten dira baina? nork bere bizitza idazten du, Gorka, azaldu diozu, esaten den guztia ez dela hitzez hitz hartu behar azpimarratu nahian.
2015
‎Euskal Herriko egoera ez da hori, ordea, edonork dakien bezala. Marc Legasseren idazlanak ezagutu izan banitu bestelakoa izango zen igual nire aburua baina garai hartan hitzez hitz hartua nuen neure fede berriaren katexima, eta gogoan dut behin batez, trenean, Legorretako Joxemarittorekin eztabaidan nola aritu nintzen, aberria zela eta ez zela; ez da egia eztabaidatu genuenik ere: nork bere iritzia bota zuen.
‎7 Batzuek hitzez hitz hartu dute Godardek errana, milaka argazki bata bestearen atzetik josita luzemetraiak osatuz eta mugimenduari uko eginez, edo mugimendu horren iradokizuna beste modu batean lortuz: Chris Markerren La Jetée (1962) eta Jonás Cuarónen Año Uña (2007) dira horren erakusgarri.
‎Teresak hemendik ere lehen idazketan zetorren pasarte polit bat kendu zuen: Ez dut esaten ez errezatzeko( hitzez hitz hartuta kontenplazioaz ari naizela esan ez dezazuen, Jaunak hartara eramaten zaituztenean izan ezik); esaten dudana hau da: Pater Nosterra errezatzen duzuenean, jakin dezazuela hura irakatsi zuenarekin zaudetela egi egiaz eta horregatik haren oinei muin egin eta eska diezaiozuela zeuengandik ez dezala alde egin eskatzen laguntzeko.
2016
‎Nola barkatu uholde sarraskitzaile haren antolatzailearen ardura, Edenetik bota zituen une hura? Jasangaitza zeukan ikustea Jainkoak bere idurira gizakiak sortzeagatik, gizakiek hitza hitz hartu zutela esan dibinoa eta gizadia eta bere lurrama suntsitzera eraman zituztela, gaiztakeriaz, bortxakeriaz eta mendeku gosez.
‎Beste galdera kritikoago batzuk izan ziren, emaztearen egoerari lotuak, baina horretan denak ados ziren, Bibliaren itun zaharraren gertaeren arabera, emaztea bigarren arloko giza mota zelako eta zibilizazio ospetsu bezain moderno hark hitzez hitz hartzen zituen pentsamolde horiek, indibidualismo arkoia punta puntan edukirik.
‎(Testua hitzez hitz hartuz gero, Espainian sozialistarik ez dela bat bakarra sekula egon, ondoriatu litzateke).
‎Begiez ikusten ez den beste substantzia bat sortzen dea? etab... Eta emeki emeki, mendez mende, arreta finkatua izan da hitzez hitz hartutako Jesusen hitzetan bakarrik(" hau nire gorputza baita..., hau nire odola baita...") eta ez gehiago ezin bereiziak diren Jesusen hitzen eta egintzen zentzuan (1). Emeki emeki, mendez mende, bere" substantzia" goi goieneko bat mendratua izan zaio eukaristiari:
2017
‎" Egunaren helburuak bete ditugu: batetik, armagabetzearen alde teknikoa eta praktikoa ontsa iragan da eta bestetik, gure mezua pasarazi dugu, errandakoa hitzez hitz hartuz, bakoitzak atzemanen du errespetua eta aitortza eta erran horietan guztiak partaide izateko daukagun nahia", zioen biharamunean Mixel Berhokoirigoin bake artisauak. Luhusoko atxiloketen biharamunetik apirilaren 8a arte behin eta berriz errana errepikatu zuen egun horretan ere:
‎berdintasuna irakurtzen dugunak,, hómaimos? [homo aimos], hitzez hitz hartuta, odol berekotasuna, esan nahi du.
‎Eboluzioaren teoriaren arabera, bizidunak ez ziren une jakin batean sortu; beraz, Biblia ezin zitekeen hitzez hitz hartu. Eboluzioaren teoria erlijio ideien aurkakoa zen, eta, horrez gainera, hainbat galdera sortzen zituen:
‎Aurkitzen dugu hor lehen mendetako heresia baten kutsadura. Heresia horrek aldarrikatzen zuen, Joaniren Ebanjelioa hitzez hitz hartuz, Hitza haragi bihurtu zela, bai, baina ez gizon, eta ez zuela guk bezala sufritzen, konparazione. Baina Jesusek ez zuena dizipulueri aitzinetik aldi bat baino gehiagotan iragarri:
2018
‎Egizue hau nere oroigarri" (Luk, 22,19) erran du Jesusek. Hitzez hitz hartzen baditugu Jesusen erranak setati eta temati zulatu nahian misterioa, zientzialariak iduri, nola deabru ogi eta arno bilaka daitezkeen gorputz eta odol, Jesusen BIHOTZA (edo maitasuna) bazterrera utziz, Jesusek BIHOTZEZ (edo jendeen maitasunez) mugarik gabeko bururaino, gurutzeraino egin duena ahantziz, orduan" transubstantziazioa" eta holako bihurrikerietan eror gaitezke......
‎" Arraza berdintasuna irakurtzen dugunok, ‘homaimos’ [homo aimos], hitzez hitz hartuta, ‘odol berekotasuna’ esan nahi du." (Azurmendi, 2016, 24)
‎Horregatik galdu zuten dena, Gernikako bonbardaketan hil zirelako haien itxaropenak. Baieztapen horiek ez daitezke hitzez hitz hartu eta Arestik egiten dituen akusazio moduan ulertu. Zehatzago litzateke esatea Arestik iradokitzen duela euskaldun herritarrek alemaniarren aurka eginikoa Gernikaren mendeku gisa aipatzen duela.
2019
‎Baina hemen, Raimundo Silvaren begien aurrean, harresi ustelezinaren beraren zatia ez bada, gutxienez harresi horren toki zehatza betetzen duen horma bat da, eskaileretatik behera doa, leiho nasaien lerrokada baten azpitik, horien gainean teilatu hegal garaiak ikusten direla. ...ai horietakoren bat zabaldu eta bertan neskatila mairu bat azaltzea baizik ez da falta, kantari, Hau da Lisboa estimatua, Babestua, Hemen galduko da, Kristaua, eta kantuan aritu ostean leihoa danbatekoaz itxi zuen, erdeinuz, baina, zuzentzailearen begiak ez badira gezurretan ari, muselinazko errezela leunki apartatu zen, keinu soil hori nahikoa izan zen hitzetan zetzan zemaia hauts zedin, esanikoa hitzez hitz hartuz gero bederen, litekeena baitzen, itxurak besterik erakusten bazuen ere, Lisboa emakumezkoa izatea, eta ez hiria, orduan galera maitasunezkoa liteke soilik, adberbio murriztailea sartzen ahal badugu hemen, eta egiazko galera zoriontsu bakarra horixe ez baldin bada. Txakurra berriz hurbildu zen, Raimundo Silvak orain beldurrez so egiten dio, amorratua egongo ote den edo, egun batean, non ez du gogoan, buztana eroria edukitzea dela gaitz izugarriaren seinaleetako bat irakurri zuen, buztan hau ez dabil oso kementsu, baina gosearengatik izango da, animaliari ongi nabari zaizkio, eta beste seinaleetako bat da, hau erabakigarria baina, letagin eta ahutzetatik erortzen zaion lerde makurra, alabaina, hemen den txakurtxoari lerdea badario, hemen S. Crispimeko eskaileretan prestatzen ari den janari usainaren eraginez izango da.
‎Frogaturik dago, beraz, zuzentzaileak huts egin zuela, eta huts egin ez bazuen nahastu egin zela, eta nahastu ez bazen imajinatu egin zuela, baina bihoa lehen harrikada botatzera sekula huts egin, nahastu edo imajinatu ez duena. Huts egitea, zekienak esan zuen, gizonari dagokio, eta honek esan nahi du, esaera hitzez hitz hartzea errakuntza ez bada, huts egingo ez lukeena ez litzatekeela egiazko gizona. Alabaina, ezin da goi mailako erranairu hau gu guztiok judizio herren eta iritzi besobakarretatik absolbituko gintuzkeen barkamen unibertsaltzat hartu.
‎Maria Sara doktoreak ere irribarre egin zuen, Ez, ez dago aldaketarik, den dena bere tokian dago, txukun, zehatz. ...rkako pentsamendua, Ezin dizut azaldu, sentitu baino gehiago ikusi egiten dut, honek guztiak bultzatu ninduen, berriz esango dut, egin nahi dizudan proposamena hezurmamitzera, Eta zein da proposamena, Lisboako setioaren historia idatz dezazun, baina gurutzatuek portugaldarrei lagundu nahi izan ez zieteneko historia, hain zuzen ere, zure desbideraketa, arestian entzun dizudan hitza erabiltzeagatik, hitzez hitz hartuz, Barkatu, baina ez dut ideia oso ongi ulertzen, Oso ideia garbia da, Beharbada horregatik beragatik ez dut ulertzen, Oraindik ez duzu ideia zureganatzeko astirik izan, hala, ustekabean, lehen erantzuna errefusa izatea oso normala da, Ez da errefusatzea, kontua da niri absurdoa iruditzen zaidala, Zure desbideraketa hura baino absurdo handiagorik ezagutzen al duzu, Ez dezagun nire desbi... Raimundo Silva zutitu egin zen, gabardina, artean kendu gabea, lisatu zuen, Nirekin beste gairik mintzatu behar ez baduzu, ni banoa, Eraman ezazu zure liburua, ale bakarra da.
‎Maria Sara doktoreak ere irribarre egin zuen, Ez, ez dago aldaketarik, den dena bere tokian dago, txukun, zehatz. ...ahiz hemen duzun ale honek beste gainerakoek duten akatsen zuzenketa eduki, edizioa erabat suntsituko bagenu ere, nolanahi ere, egun hartan idatzi zenuen Ez hura zure bizitzan egin duzun ekintzarik garrantzikoena izan dateke, Zuk zer dakizu nire bizitzaz, Deus ez, hau baizik ez, Orduan ezin dezakezu nire bizitzaren gainerakoaren garrantziari buruzko iritzirik eman, Egia da, baina esan dudana ez da hitzez hitz hartu beharrekoa, adierazpen enfatikoa zen, betiere solaskidearen adimenaren laguntza behar duten horietakoa, Ez naiz oso adimentsua, Hori ere beste adierazpen enfatiko bat baizik ez da, ez diot duena baino balio handiagoa emango, hau da, batere ez, Galdera bat egiten ahal dizut, Bai horixe, Zinez, nire lepotik irri egiten ari al zara, Zinez, ez naiz ari, Orduan, nondik nora interes hau, pro... Raimundo Silva zutitu egin zen, gabardina, artean kendu gabea, lisatu zuen, Nirekin beste gairik mintzatu behar ez baduzu, ni banoa, Eraman ezazu zure liburua, ale bakarra da.
‎Hauxe entzun nuen neronek, Raimundo Silva gurutzatua naizen honek, nire belarriez entzun ere, eta harrituta gelditu nintzen ikusirik hain kristaua zen errege bat Jainkoaren hitza ikasi gabea zela, zein eta, zeukan ofizioa edukita oinarri politikoaren mailaraino igo behar izan zuen huraxe, Jainkoari Jainkoarena, eta Zesarri Zesarrena, honek, ari garen gaiari aplikatuz, esan nahi du Portugaleko erregeak ez dituela zertan nahastu madariak sagarrekin, gauza bat delako Jainkoari laguntzea eta beste gauza bat lur honetan zerbitzu horren truke, eta gainerakoen truke, ongi ordainduta izatea, batez ere eginkizunean larrua uzteko arriskua denean, eta ez larrua bakarrik, baizik eta larruaren barruan dagoen gainerako guztia ere bai. Egia da begi bistako kontraesana dagoela erregearen predikuaren zati honen eta pixka bat lehenago botatakoaren artean, esaten duenean kontsideratzen duela menpe dagoela, uler bedi gurutzatuen menpe, gure lurrak duen guztia, baina ez da alde batera utzi behar garai haietan erabiliko zen gizabidezko formula zelakoa, ongi hezitako inor hitzez hitz hartzera ausartuko ez zena, gaur egun ere ezagutu berri dugun bati esaten diogunean bezala, Zure esanetara gaude, pentsa ezazue zer litzatekeen esamoldea hitzez hitz hartu eta morroi hartzen bagaituzte.
‎Hauxe entzun nuen neronek, Raimundo Silva gurutzatua naizen honek, nire belarriez entzun ere, eta harrituta gelditu nintzen ikusirik hain kristaua zen errege bat Jainkoaren hitza ikasi gabea zela, zein eta, zeukan ofizioa edukita oinarri politikoaren mailaraino igo behar izan zuen huraxe, Jainkoari Jainkoarena, eta Zesarri Zesarrena, honek, ari garen gaiari aplikatuz, esan nahi du Portugaleko erregeak ez dituela zertan nahastu madariak sagarrekin, gauza bat delako Jainkoari laguntzea eta beste gauza bat lur honetan zerbitzu horren truke, eta gainerakoen truke, ongi ordainduta izatea, batez ere eginkizunean larrua uzteko arriskua denean, eta ez larrua bakarrik, baizik eta larruaren barruan dagoen gainerako guztia ere bai. ...tatakoaren artean, esaten duenean kontsideratzen duela menpe dagoela, uler bedi gurutzatuen menpe, gure lurrak duen guztia, baina ez da alde batera utzi behar garai haietan erabiliko zen gizabidezko formula zelakoa, ongi hezitako inor hitzez hitz hartzera ausartuko ez zena, gaur egun ere ezagutu berri dugun bati esaten diogunean bezala, Zure esanetara gaude, pentsa ezazue zer litzatekeen esamoldea hitzez hitz hartu eta morroi hartzen bagaituzte.
‎Begi+ argi+ soro. Hitzez hitz harturik, esanahia argia da; ez horrenbeste, ordea, izenaren arrazoia.
2020
‎denok busti gaitezen. Esan gabe doa azken esaldia ere ez dela hitzez hitz hartu beharrekoa.
‎XIX. mendeko hiztegi geografiko historikoetan erreferentziazko obra da Pascual Madozena(). Zalla edo Lendia sarreraren testuak ageriko zorra dio 1802koari, ia hitzez hitz hartua baita.
2021
‎7.2.11d Beste hizkuntza batzuetan ere badira halakoak; hain zuzen ere, beste hizkuntza batzuetako hitz andana ihartuak hitzez hitz harturik osatu ditugu hor goiko galtza motz, gerra hotz, eta baita beste hauek ere: basati ona, Gurutze Gorria, Ostiral Santua, Pantera Beltzak, Etxe Zuria, Errege erregina katolikoak, Estatu Batuak, Itsas Gorria, Ekialde Hurbila, Herbehereak, Lehen Ministro.
‎gazteak eragozpen ‘guztiak’, baita zailenak ere, gainditzeko gai dela adierazten du. Era berean, Eragozpenik txikienek aztoratzen dute beldurtia esaldiak ‘elementu txikienak’ izango lituzke aipagai, hitzez hitz hartuz gero, horiexek bakarrik. Aditzera ematen dena, ordea, da, gehienetan bederen, eragozpen ‘guztiek’, baita txikienek ere, aztoratzen dutela beldurtia.
‎Maila goreneko elementua aipatuta, multzoko elementu guztiak besarkatzen ditu halakoetan adierazpenak. Hala, Eragozpenik zailenak gainditzeko gai da gazte hori esaldiak ‘eragozpen zailenak’ izango lituzke aipagai, hitzez hitz hartuz gero, eta gaztea eragozpen horiek gainditzeko gai dela adieraziko luke; horiexek bakarrik, hain zuzen ere. Esaldiak, ordea, balio orokorra du gehienetan:
‎Aitzitik, beste argitalpen batzuek diote ezin dela lotura bat ezarri bi inguruabarren artean. Zientzialariak ados jarri arte, pertsona askok Espainiako atsotitza hitzez hitz hartu dute, eta, “sendatzea baino hobe da prebenitzea” esakundearekin, bitaminaren gehigarriak sartu dituzte beren bizitzetan, medikuak ezer gainbegiratu gabe. Sendatu beharrean, gaixotasunaren aurreko prebentzio horrek kasuak ugaritzea eragin du, bitaminaren toxikotasunagatik.
‎Bide batez, kexatu ere egin zitzaion ez ziotela-eta gutunik idazten, pentsaturik, antza, Patriak argitaratua hitzez hitz hartu behar zela: " korrespondentzia, debekatu egin diote medikuek".
‎Gehienetan, akusatuek, izututa, Ofizio Santu hartan laguntzeko erantzun behar zela uste zutena erantzuten zuten. xvii. mendeko gizakiaren fantasiak eta irudimena islatu ziren han, ez errealitatea. Baina Hierbasek hitzez hitz hartzen zuen dena. Hortaz, binaka erantzi ginen, elkarri eskua eman genion, berak eguzki loreak lurrean jarri zituen eta edabe bat eman zigun.
‎Esaten zen Alexandriako herritarrei Aristotelesek erakutsi ziela liburutegi bat antolatzen. Esaldia, ordea, ezin da hitzez hitz hartu, filosofoa ez baitzen inoiz joan Niloren herrialdera. Haren eragina zeharkako bideetatik iritsi zen, haren ikasle abantailatuaren bitartez, zeina hiri gaztean lehorreratu baitzen politikaren izu ikarei ihesi.
‎Baina zuek, ignorami, hitzez hitz hartu zenuten.
2022
‎—Gaztelaniaz ere esamolde berria dugu" poner en valor" hori. Ingelesetik hitzez hitz hartua: " put in value".
2023
‎Zuhurtziagabekeria litzateke Plutarkoren kontakizuna hitzez hitz hartzea, hau da, iraganean zientziaren historialari ospetsu batzuek egin zuten bezala. Arkimedesek mekanikan zuen interesa agerikoa da bere idazki batean baino gehiagotan eta, zehazki, asmakizun ospetsu askotan.
‎Egia esan, Montaigne ez da beti hitzez hitz hartu behar, aipatutako pasarteak komentatzerakoan Andre Tournonek egoki iradokitzen duenez. Baina hark alferrikakotasunaz duen kontzientzia(" Neure burua mende honetarako ezdeusa aurkiturik, jotzen dut beste haren aldera"; iii, ix) bateragarria izan daiteke, noski, bere sineste honekin:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia