|
Gabino, izan ere, bere giroan jaio eta bere giroan bizi izan zen, etxetik ikastetxera eta ikastetxetik etxera, non, ez batean ez bestean, arazo hura ez baitzen eztabaidatu ere egiten, arazoa arazotzat ere ez zutelako, ausaz, edo baztertu egiten zutelako, besterik gabe; bai, egia zen Felipek jakitera eman ziola azken bolada hartan beste errealitate bat, euskalduntasunarekin lotua, baina errealitate berri hura onartzetik zaharra ukatzerainoko tartea ez zen, ez, nolanahikoa!; non geratzen ziren, bada, gurasoekin eta anai arrebekin ikusi zituèn, plaza militarreko komandante eta teniente koronelek gonbidatuta? desfile militarrak, zeinetan buruzagi eta soldaduek Espainiako bandera baitzuten aberriaren alde odola ematerainoko sakrifizioaren sinbolo sakratutzat?; non geratzen ziren banda militarrak bandera haren ohorez jotzen zituèn martxak, edo soldaduek kantatzen edo ahopekatzen zituztèn kantuak eta himnoak,
|
hitz
handiz josiak eta bera. Gabino, hainbeste hunkitzen zutenak?; eta batez ere, non geratzen zitzaion egunerokotasun hura, espainiarren espainiartasunak moldatua eta guztira zabaldua, baita Euskal Herriko zokorik zokoenetara ere?; espainiartasun hura, bai, Gabinok, airea bera bezala, gauza ohikotzat eta normaltzat zuena?
|
|
Gabinok zeruraino zabaldu zituen begiak, harri eta zur; Gabinori, izan ere, askotan gertatzen zitzaion hitzek harritzen zutela, esanahitik aparte berezko iman bat balute bezala; hitzek, baina, bakoitzak bere esanahia zuen, eta hori esaten ari zitzaion Felipe, hitzez hitz. Eta orduan, desarmatua bezala sentitu zen. ...bekin ikusi zituèn –plaza militarreko komandante eta teniente koronelek gonbidatuta– desfile militarrak, zeinetan buruzagi eta soldaduek Espainiako bandera baitzuten aberriaren alde odola ematerainoko sakrifizioaren sinbolo sakratutzat?; non geratzen ziren banda militarrak bandera haren ohorez jotzen zituèn martxak, edo soldaduek kantatzen edo ahopekatzen zituztèn kantuak eta himnoak,
|
hitz
handiz josiak eta bera –Gabino– hainbeste hunkitzen zutenak?; eta batez ere, non geratzen zitzaion egunerokotasun hura, espainiarren espainiartasunak moldatua eta guztira zabaldua, baita Euskal Herriko zokorik zokoenetara ere?; espainiartasun hura, bai, Gabinok, airea bera bezala, gauza ohikotzat eta normaltzat zuena... betikotzat ere bai, Gabinok ez baitzuen giro hura baizik arnastu be... leiho batera eta paisaia batera ohitua dagoen norbait halatsu egongo litzateke, baldin eta gauetik egunera leihoa eta paisaia aldatuko balizkiote; eta, halere, Gabinok ondotxo zekien historia ez zela bere lehen arnasaldiarekin hasi –fosilak ziren bere beste zaletasunetako bat–, mundua mundu baitzen inor munduratu aitzin ere, eta iragana iragan:
|