|
Hargatik oroitzen zituen izeba Ernestinak maiz frai Millanek komentuan irakatsiak, Jainkoaren kontzeptuari buruzko eztabaidan isilik egotera zeramatenak, eta huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren, hitz handi asko ere bai tartean?, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen: bizitzaren memento hartan, egia esan,
|
hitz
handi gehienak bazter utziak zituen, eta geratzen zitzaizkionak letra txikiz idazten saiatzen zen; etika eta estetika bezalako hitzak ez ziren, beharbada, seguru ezetz, izeba Ernestinak egunero erabiltzen zituèn hitzak, haren etika eta estetika guztiak bi arautan laburbil bazitezkeen ere:
|
|
Hargatik oroitzen zituen izeba Ernestinak maiz frai Millanek komentuan irakatsiak, Jainkoaren kontzeptuari buruzko eztabaidan isilik egotera zeramatenak, eta huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren –hitz handi asko ere bai tartean–, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen: bizitzaren memento hartan, egia esan,
|
hitz
handi gehienak bazter utziak zituen, eta geratzen zitzaizkionak letra txikiz idazten saiatzen zen; etika eta estetika bezalako hitzak ez ziren, beharbada –seguru ezetz– izeba Ernestinak egunero erabiltzen zituèn hitzak, haren etika eta estetika guztiak bi arautan laburbil bazitezkeen ere: hurkoari on egitea eta oin puntten gainean ibiltzea, zentroa bazterrean balu bezala, zaratatik eta zalapartatik ihesi; Ernestinak ez zituen jatorria ez sorlekua ahazten –bide bazterrekoa zela, alegia–, eta horregatik bilatzen zuen, akaso, bide bazterreko Jainkoa, bide hura bere berezkotasunarekin lotua balego bezala, etxekoen artean eta etxeko eltzeen artean, prozesioetatik eta hotsandiko manifestazio erlijiosoetatik urrun; horregatik, halaber, izeba Ernestinak ez zuen hegan egitea amesten, Domingok bezala, ezta Ama Birjinaren agerraldi batekin ere, Reginak bezala, nahiz eta, Regina bezala, oso arrosariozalea zen, hainbesteraino, non, arrosarioa errezatzeko ordua iristen zenean, afalaurrean, eginbehar guztiak alde batera uzten baitzituen, arrosarioa errezatzeari ekiteko.
|