Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2005
‎Kontakizun bat aipatuko dut: irlandarra den Pat Cox Europako Batasuneko lehendakari izendatu zutenean, berak lehenbiziko hitzak irlanderaz egin zituen eta gero nire lehenengo hitzak euskaraz egin nituen, hain zuzen ere, irlanderaz egin izana zoriontzeko. Berehala izan nituen gainean diputatu espainiarrak eta beste batzuk oihu batean, euskaraz ezin nuela egin adieraziz.
2007
‎elkarren arteko harremanak, ahozkoak eta idatzizkoak, euskaraz izango dira ahal den guztietan; Kutxak bere bezeroekin dituen harremanetan euskararen presentzia ugaltzen ahaleginduko da eta horretarako neurri zehatzak hartuko ditu: langileak gai izan daitezen lan mota guztietan euskaraz jarduteko etengabeko trebakuntza eta laguntzarako tresna informatikoak izango dituzte, langile berriak elebidunak izango dira, bezeroei lehen hitza euskaraz egingo zaie, kutxazainen pantailetan azaltzen den sarrerako mezu sorta euskaraz izango da, Kutxak sortzen dituen publizitate slogan eta gisakoak euskaraz sortuko dira itzulpen soil eta kaxkarrak izan ez daitezen, besteak beste.Hitzarmenaren iraunaldia 5 urtekoa da eta denbora hau igarota beste 5 urtez luzatuko da, beti eta sinatzaileetariko batek bertan behera uztea erabakitzen duen ezea... Jarraipen Batzorde bat jarriko dute martxan hitzarmen hau eraginkorra izan dadin," aipatutako helburuak lortu eta emaitzak aztertzeko". •
‎Kalitatezko zerbitzua eskaini nahi diogu gure bezeroari eta kalitate horren ezaugarri nagusia bezeroak hizkuntza harremana aukeratzean datza. Beraz, euskaraz egin nahi duen horrek hizkuntza eskubideak bermatuak izateko gure lan taldeak elebiduna izan behar du, eta gainera, joera izan dezala hartu emaneko lehendabiziko hitza euskaraz egiteko". Mikel Irizar, Gipuzkoako Kutxako Barne Komunikazio eta Hizkuntza Plangintza departamenduko arduradunaren hitzetan horixe litzateke hitzarmenaren giltzarria.
2008
‎J. L. Arexolaleiba. Zerbitzari berriek euskara erabil dezaten lan egin da, tabernan lehen hitza euskaraz egiteko lanean jarraitu da... baina bata ez doa bestearen kontra.
‎" Kanpoko jatorria duen jendeaz inguraturik bizi naiz. Euren seme alabei lehen hitza euskaraz egiten diet beti eta euskaraz jarraitzen didatela ikusteak poza ematen dit. Pentsatzen dut hemen dagoela esperantza.
2009
‎zer egiten dugu ezezagunekin? Lehendabiziko hitza euskaraz egiten al diegu ametsetan. Eguneroko bizitzako proportzio berean eta konstantzia berarekin?
‎Eta erosketak egitean gauza batzuk euskaraz eskatzen ditut. Hara, dendari euskaldun gutxi dago Leioan, zaila da hemen edonon lehenengo hitza euskaraz egitea, nik agurtu beti euskaraz, gero askotan erdarara aldatzen gara, ama hizkuntzara. Gainera lotsatu egiten naiz, iruditzen zait nire euskara beste jendeari txarra irudituko zaiola.
‎— telefonoa hartzean lehen hitza euskaraz egitea oso garrantzitsua dela erakusteko...
2012
‎Ez dugu jakingo ohartu ote zen bere azkeneko hitzak euskaraz egiten ari zela.
2013
‎Saiatu, behintzat, lehenbiziko hitza euskaraz egiten. Horregatik ez zaizu ezer gertatuko, aurrean duzuna euskarafobikoa ez bada behintzat.
‎Hemen lantoki gehienek erdaraz funtzionatzen dute, ikastetxe gehientsuenek ere bai. Komertzioetan eta horrelakoetan gero eta euskaldun gehiago sumatzen ditugula esanen nuke, baina askotan lehen hitza euskaraz egitea falta zaigu konturatzeko aurrean dugun horrek ere badakiela euskaraz. Baina, hala ere, gehiengoa erdaldun hutsa da.
2014
‎Ideia bat edo batzuk izatea gauza bat izaten baita eta horiek praktikara eramatea beste bat. Lehen hitza euskaraz egitearen aldekoak dira denak, baina ohitura kontua dela onartzen dute eta eurek askotan inork agindu gabe gazteleraz egiten dutela ere esan dute lehen aipatu diren arrazoi horiek direla medio. Hala ere, estres linguistikoaren ideia ere atera da eta hainbat unetan euren buruhausteak izaten dituztela garbi utzi dute.
2015
‎Euskararekiko jokabide ausartagoekin (lehen hitza euskaraz egitea edo senar erdaldunei euskaraz egitea, kasu) ez direla saiatu esan dute gehienek eta erradikaltzat jotzen dute, adibidez, dena euskaraz egitea. oso barneratuta dute eta lanpostuen esleipenean prestaketak garrantzia handiagoa duela zioten, euskara jakitearekin alderatuta.
‎Hala ere, euskararekiko jokabide ausartagoekin (lehen hitza euskaraz egitea edo senar erdaldunei euskaraz egitea, kasu) ez direla saiatu esan dute gehienek eta erradikaltzat jotzen dute, adibidez, dena euskaraz egitea.
‎Orain, euskaldunen batekin hitz egiten badu, nahastuta ateratzen zaio dena, baina ia soilik oñatiarrekin egiten du euskaraz. Lehen hitza euskaraz egiten du bestearen itxuraren arabera, eta euskaraz entzuten eta hitz egiten duenean izugarrizko poztasuna izaten duela gaineratu zuen.
‎Beste 20na aipamen Harrera (edo Lehen hitza) eta hizkuntzaren Presentziari lotutakoak dira(" Lehen hitza euskaraz egitearena eta euskaraz erantzuna izatea"," Lehen gaztelaniaz egiten zutenek, orain euskaraz lehen hitza" eta" Euskararen presentzia handiagoa idazkietan, web orrian..."," Aldaketa langileengan baino giroan sumatu dut, kartelak...").
‎" Euskaraz aritzeko aukera ematea eta horrela jarraitzea"," Gaur egun bezala jarraitzea, kontentu nago"," Jarraitzeko horrela. Garrantzitsua da"," Hola jarraitzeko, lehen hitza beti euskaraz"," Nik beti lehen hitza euskaraz egiten dut, baina ez dakienarekin ez naiz oso fundamentalista. Ulertzen dut euskaraz ez dakiten langileak leku guztietan daudela eta batzuetan zaila dela denak euskalduntzea lortzea.
‎Orduantxe bai ni surprised, guztiz harrituta, dendari gazteak bueltan euskaraz ekin dionean, esan didanean, bere historia kontatzen hasi zaidanean: ' Ez dakizu zenbat estimatzen dizudan lehen hitza euskaraz egin izana!'. Nik, artean, neure buruari:
2016
‎Ane Pedruzo Redondok ez du ezagutu ere egin garai hori. Badaki beti ez diotela euskaraz erantzungo, eta batzuetan erantzun txarrak ere jasoko dituela, baina lehen hitza euskaraz egiten tematuta dago. Biek beste askoren artean, euskararekin dituzten bizipenak kontatu dituzte ahotsak.eus proiektuak landu duen" Gasteizko euskararen ahotsak" bideo sortan.
‎" Urte pare bat edo hiru daramatzat dendetara eta tabernetara noanean lehenengo hitza euskaraz egiten, saiatzen naiz behintzat. Oso sorpresa politak izaten dituzu.
‎Oso sorpresa politak izaten dituzu. Joan okindegira, lehenengo hitza euskaraz egin, eta konturatu zure atzeko gizonak ere entzun duela eta hark ere euskaraz egin duela. Kristoren poza da.
‎Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin hitzarmena sinatu dute, elkartean dauden herrietan euskara bultzatzeko. Finean, euskaraz aritzeko eskubidea bermatuko diete euskaldunei, langile elebidunak jarriko baitituzte, eta euskararen erabilera handitzeko neurriak hartuko dituzte, lehen hitza euskaraz eginda adibidez. Erdaldunen eskubideei ez diete kalterik egingo neurri horiek.Hitzarmena atzo sinatu zuten Uemako lehendakari Josu Labakak, Kutxabankeko eta Laboral Kutxako ordezkariek, eta bi entitateen bulegoak dituzten herrietako hautetsiek.
‎Bigarrenik, sustapeneko neurriak daude: lehen hitza euskaraz egitea, bezeroak kontrakorik adierazi ezean euskaraz egitea agiriak, karteletan euskarari lehentasuna ematea... Gazteekin beste bide bat urratzeko asmoa ageri da, ikusita ezagutza ia erabatekoa dela:
‎Euskara erabiltzea sustatzeko neurriak hartuko dituzte: lehen hitza euskaraz egin, mezu elektronikoak euskaraz edo euskara lehenetsiz bidali, txartelak euskaraz egin bezeroak aurkakoa eskatu ezean... Kanpaina bereziak euskaraz izan daitezen ere baliabideak jarriko dituzte, errenta aitorpenaren kasuan, adibidez?. 4 Kanpainak.
‎«Euskara normalizatzen ez bada, arlo guztietan hizkuntza eskubideak bermatzen ez badira, oso zaila izango da hiztun normalizatuak izatea. Euskaraz hitz egitea naturaltasun osoz hartu, saiatu lehenbiziko hitza euskaraz egiten. Jarrera hori urrats handia da.
‎Ostegunetan, adibidez, mintzatalde bat elkartzen da, produktu ekologikoak dastatuz, hitz eta pitz, mingaina dantzan jartzeko helburuarekin.Euskara nonahi arnasten da Etxe Berria natur dendan, hala nola Landak berak idazten dituen errotuluetan edota bezeroari ongietorria egiten dionean. . Salbuespenak salbuespen, ahal dudanean lehenengo hitza euskaraz egiten saiatzen naiz beti?. Maiz hizkuntz jolasak gertatzen direla dio, adibidez:
‎Aurten berriz joan eta dena primeran ulertu dutela. Edo umea ikastolara eraman eta irakaslearekin orain bi hitz euskaraz egiten dituela beste batek. Pozgarria da”, AEK koen esanetan.
2017
‎Egitasmo horren oinarria da hizkuntza portaerak aldatzea eta herritarrak aktibatzea, euskararen erabilpenean. Batzuk, ahobizi kontzeptuaren pean, ahalik eta euskara gehien erabiliz, beti lehen hitza euskaraz eginez eta euskara erabil daitekeen kasu guztietan erabiliz. Gero besteek, belarriprest deitu ditugunek, azaltzen dute prestutasuna euskara jasotzeko.
‎Ahobiziek euren egunerokoan euskaraz hitz egingo dute bai euskaldunekin bai ezezagunekin. Hortaz, lehen eta bigarren hitza euskaraz egingo dute. Belarriprestek harrera baikorra agertuko diote euskaraz egiten dienari, eta euskaraz erantzuten ahaleginduko dira, ahal duten neurrian.
2018
‎Euskal Herriko 405 herritako 16 urtetik gorako 200.000 lagunek eman dute izena orain arte Euskaraldian. Horietarik %74 Ahobizi (euskara ulertzen duten guziei euskaraz hitz eginen diete eta lehen hitza euskaraz eginen dute) izanen dira, eta gaineratekoak Belarriprest (euskaraz gai diren mintzakide guziei euskaraz hitz egiteko gomita eginen diete). Araban 17.500 pertsonak eman dute izena; Bizkaian 68.500 dira; Gipuzkoan 84.000; Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan 5.500:
‎Hala ere, bestelako kritikak ere gogoan ditut. Adibidez, euskal gobernuak Euskararen Agenda Estrategikoa egitea dirua alferrik botatzea zela ere entzun genuen, edo" Aldatu txipa" kanpaina abiarazi genuenean euskaraz dakitenen aktibaziorako hartaz ari naiz, lehen hitza euskaraz egitea sustatzea helburu zuenaz, berealdikoak entzun behar izan genituen, euskara inposatzen ari ginela eta hau eta hura. Horiek ere, bistan da, talka politikoa zuten jatorria.
‎Gizarte hitzarmen hori zein da? Nik euskaraz dakit, bada lehenengo hitza euskaraz egingo dizut. Ez badakizu konpondu dugu.
‎Guk pentsatzen dugu alderantziz gertatuko dela. Herritar ahaldunduak bere eskubideen eta nortasunaren jabe izanda, edozein tokitara joan eta lehenengo hitza euskaraz egingo du, baita erakunde batera joanda ere. Azkenean, horrek beste dinamika batzuk sortuko ditu.
‎Elena Laka: " Herritar ahaldunduak bere eskubideen eta nortasunaren jabe izanda, edozein tokitara joan eta lehenengo hitza euskaraz egingo du, baita erakunde batera joanda ere"
‎Bestalde, erronka definitu zen aldi berean pertsonala(" Baietz astebete euskaraz") eta kolektiboa(" Baietz 40 egun euskaraz"), nahi zuten guztien artean egitekoa. Bien kasuan erabileran aurrerapauso bat egitea helburu izanik, alegia, epe horietan eguneroko harremanetan beti euskaraz egitea, solaskidea euskaraz ulertzeko gai zenean eta lehen hitza euskaraz egitea ezezagun orori.
‎4 Belarripresten zeregina funtsezkoa izan da. Lehenengo hitza euskaraz egiteko ingurune seguru bat sortu dute, bai ezezagunekin bai ezagunekin (euskaraz hitz egin ez, baina ulertzen duten pertsonak deskubritzeko modu bat izan da). Ahobiziei heltzen zaien mezua belarripresten jokaerarekin:
‎‘hemen euskaraz egiten da’ edo antzekoak ikusten diren denda eta bulegoetan, batzuetan euskaraz hitz egiten da segun eta nor dagoen). Horrek erraztu egiten du lehenengo hitza euskaraz egitea.
‎5 Ahobizien zeregina ere funtsezkoa izan da. Txapa soinean eramateak aitzakia ematen zuen hizkuntza ohituretan urradurak egiteko eta hainbat tokitan edo pertsonarekin lehenengo hitza euskaraz egiteko. Nolabait, zilegitasun berri baten jabe sentitzen ziren ahobiziak, eta horrek erraztu egiten zien euskaraz egitea.
‎Jarrerari dagokionez, ondarroarrek euskarari gehiago eusten diote bermeotarrek baino, datuen arabera, lehen hitza euskaraz egiten baitute, batez beste, Ondarroako laginaren %62, 7k eta Bermeokoaren %39, 5ek. Talde eztabaidetan zein elkarrizketetan ere aipatu dute ondarroarrek, doazen lekura doazela, euskara beraiekin eramaten dutela, eta galdetegiko datuak irudipen horrekin bat egiten du.
‎Bestalde, Ondarroan, herritik kanpo jaiotakoekin ere joera orokorra euskarari eustea dela esan dezakegu, lehenengo hitza euskaraz egiten dutela baitio %77, 7k. Kasu honetan ere, Bermeoko datua —%58— baxuagoa da, erditik gora badago ere.
‎Lehen hitza euskaraz egiten dute, batez beste, Ondarroako laginaren %62, 7k eta
‎Bestalde, zerbitzu hizkuntzaren bermea betetzeko garrantzitsua da langile publikoak herritarrari lehen hitza euskaraz egitea, horrela gonbitea eginez, nahi izanez gero, herritarrak elkarrizketa euskaraz jarrai dezan.
‎Datuek erakusten dute langile publikoek lehen hitza euskaraz egiten duten erakundeetan herritarrek ere gehiagotan egiten dutela beraien lehen hitza euskaraz.
‎Adibidez, HABEn aurrez aurreko harremanean herritarrek lehen hitza euskaraz egiten dute kasuen %76, 8an, eta aldiz EUSTATen kasuen %20, 6an; hain justu, langile publikoaren euskarazko lehen hitzari dagokionez, mailarik altuena eta baxuena duten bi erakundeak dira, hurrenez hurren. Dena den, Administrazioko langilearen lehen hitzaren garrantzia aitortuta ere, horrek ez du esan nahi hori denik herritarraren hizkuntza hautua baldintzatuko duen elementu bakarra (adibidez, aipatu berri diren bi kasuetan oso ezberdinak dira erakunde bakoitzaren lan esparruak, eta horrek ere eragina izan dezake herritarraren hizkuntza hautuan).
‎Georparkeak eta Zumaiako Udalak liburuxka bat argitaratu dute, turistei ibilaldian laguntzeko. Horretan, mapak eta azalpenak izango dituzte eskura.«Esango diegu euskaldunok asko eskertzen dugula kanpotarrek pare bat hitz euskaraz egitea, interesa dutela adierazten duelako». Kaixo, egunon, eta bestelako agurrak erakutsiko dizkiete.
‎Azkenenik, lehenengo hitzak euskaraz egitearen garrantzia azaldu genuen. 11 egun horietan, euskara, norberaren defektuzko hizkuntza izan behar da.
‎Guztira 1000 behargin ingurk egiten du lan DanobatGroupen, eta horietatik Euskaraldian izena eman duten 493 lagunetatik 395k Ahobizi izatea aukeratu zuten eta 78k Belarriprest. Ahobiziek konpromisoa hartu zuten euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egin eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egiteko. Belarriprestek, aldiz, gainerakoei eskatu zieten beraiei euskaraz berba egiteko, beraien erantzuna euskaraz edo gaztelaniaz izan arren.
‎" Horregatik egin genuen kurtso hasieran etxeko giroan lehenengo hitza euskaraz egiteko aldarria; eskolan, ikasle euskaldun eleaniztunak hezteko komunitatearekin elkarlanean aritzeko norabidea ere marraztu dugu, euskara hezi gunearen lau pareten artean geldi ez dadin; eta auzoan, baita instituzioetan ere, gure aldarria euskararentzako eremuak irabazteko batu gaitezen izan da", adierazi du Iribarrenek.
‎Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko da euskaraz. Ezagutzen ez dituenekin lehen hitza euskaraz egingo du, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai. Belarriprest aukeratzen dutenek euskaraz dakiten guztiei berarekin euskaraz egiteko gonbidapena egingo die.
‎Zuk besteari zuri euskaraz mintzatzeko gonbita egitea ondo dago. Ahobizi izanda, neure buruari lehenengo hitza euskaraz egiteko erronka jartzea ere baloratzekoa da.Azken aldian izen emateak biltzen aritu zarete. Jendea Euskaraldirako animoso al dago. Eli:
‎Ahobizi: 11 egunetan (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) euskaraz egingo diezu euskara ulertzeko gai diren solaskide guztiei. Ezezagunei, berriz, lehen hitzak euskaraz egingo dizkiezu eta euskara ulertzen badute, hurrengoak ere bai.
2019
‎Ber denboran entzuten genuen hirietako jendea erraten: " Hirietan euskara ezin da praktikatu, ez da aukerarik, debaldetakoa litzateke lehen hitzak euskaraz egitea edo euskarari eustea, edo elkarrizketa elebidunak plantan ematea. Horrek balio du Hegoaldearentzat edo herri euskaldunentzat, baina gurean ez du balio".
‎Bere funtzionamenduari buruzko ohartxo batzuk egingo ditugu hemen, artikulua ahalik eta praktikoena izateko. arnasgune beteetan euskaraz egiten da, eta kitto. hori eskatzen du gizarte arauak. horrek segurtasuna ematen dio hiztunari: bizitzaren edozein kasutan, gizarte arauak aurreneko hitza euskaraz egitea eskatzen dio, inori buruko minik eman gabe. erasana dagoen arnasguneetan, aldiz, gizartearauak euskaraz egitea eskatzen du nagusiki, baina erdara sartu da. modu horretan, hiztunak badaki zenbait kasutan edo zenbait pertsonarekin erdaraz egin duela, arnasgunean bertan. arnasgune betean zegoen segurtasun handiak segurtasun ezari utzi dio lekua hainbat...
‎Lehen hitza euskaraz egiteko kanpainek eragina dute. Elkarren ondoan jartzen ditugunean elebidunen pertzepzioak eta portaerak hori ondorioztatzen dugu.
2020
‎Herri txiki euskaldun batean, beharbada, txapak ere ez dituzte zeren denek badakite euskaraz egiten dutela, baina herri txiki horietan ere, badira euskararen erabilera ohikoa ez duten pertsonak eta horiek hurbiltzeko belarriprest aren figura ezinbestekoa da. Bestalde, ingurune edo familia erdaldunean bizi denari esaten badiozu mundu guztiari lehen hitza euskaraz egin behar diola eta inguruko guztiekin euskaraz egin behar duela, kolapsatu liteke eta utzi. Belarriprest aren figura abegikorra da, motibatzailea, eta harrera funtzioa betetzen du.
‎Askotan esaten da, ordea, zailenak direla aldatzen etxeko ohiturak. Adibidez, errazagoa dela ezezagun bati lehen hitza euskaraz egitea, baina zailagoa dela aldatzea etxean ohitura baldin baduzu beti erdaraz egiteko. Zergatik?
‎Bestalde, euskaraz egin nahi duenak ele biko elkarrizketei eusteko prest egon du. Halaber, ulermen unibertsalaren beharra ezarri litzateke lehentasuntzat eta ezezagunei lehen hitzak euskaraz egiteak ohikoa izan luke. Gainera, euskaldunek euskaldun hartzaileei euskaraz egitea praktika arrunt bihurtu litzateke.
‎Argazkien ostean, eta Asier Illarramendik emandako bi elastikoak gainean zituela, hasi du bere hitzaldia. Lehen hitzak euskaraz egin ditu Mortensenek, eta gertukoez mintazu da: " pertsonalki, eskertuta nago aitortzagatik, zoriontsu egiten nau, ni, nire familia, nire lagunak".
2021
‎Uste duzu egitasmook lehen hitza euskaraz egitera bultza dezaketela, eta, ondorioz, harremanak euskaraz egiten lagundu?
‎Egia da lehen hitza euskaraz egiteko kontzientzia hartzeak bezeroak euskaraz aritzera bultzatzen dituela. Izan ere, askotan bezeroek zuzenean gaztelania erabiltzen dute aurrean dutenak euskaraz jakingo ez duela pentsatzen dutelako edo gauza bera bi aldiz azaldu dutela pentsatzen dutelako.
‎Hain zuzen ere, adierazgarriena EuskarAbenturako lagun berriena da, horiekin 50 parte hartzailek egiten baitute euskaraz. Gainera, 19 grafikoan ikus daitekeen bezala, kalean, ezezagunekin, lehen hitza euskaraz egiten dute 34 parte hartzailek eta 30ek EuskarAbenturan beraiekin batera parte hartu zuten lagun zaharrekin.
‎Euskararen erabileraren atalarekin bukatzeko, esan beharra dago parte hartzaileek euskarari eusteko hainbat estrategia erabili dituztela hilabetean zehar. Hain zuzen ere, lehen hitza euskaraz egitea gailentzen da.
‎Lehenengo hitza euskaraz egin% 40,0
‎Espedizioa bukatu eta sei hilabetetara estrategia berdintsuak erabiltzen jarraitzen zituzten. Oraindik ere lehen hitza euskaraz egitea gailentzen da; aldiz, dezente igo da elkarrizketa elebidunak egitearen estrategia.
‎Lehenengo hitza euskaraz egin% 44,4
‎lagunekin, klasekideekin nahiz gurasoekin. Horri dagokionez, ahal dutena egiteko, euskarari eusteko hainbat estrategia erabiltzen dituztela ere ikusi dugu bi espedizioetako datuei esker, mintzakidearekin euskaraz hitz egitea adostea, lehen hitza euskaraz egitea, nahiz elkarrizketa elebidunak izatea izanik gehien erabiltzen dituztenak. Estrategia hauek klabeak izan daitezke mudak gauzatzeko orduan eta, gainera, pentsa daiteke gazte hauek etorkizunean euskara transmitituko dietela hurrengo belaunaldikoei, beraiek etxetik erdaldunak izan arren.
‎Premisa horretatik tiraka, hiru portaera indartu nahi dituzte antolatzaileek: solaskideek euskara dakiten kasuetan euskaraz egitea; lehen hitzak euskaraz egitea beti (baita ezezagunekin ere), eta euskaraz hitz egin ez baina ulertzeko gai direnekin euskarari eustea, elkarrizketa elebidunak sustatzeko xedez. Helburu orokor horiek lortzeko, baina, bide ezberdinak daude, eta herri bakoitzak bereari heldu dio, Haurren aurrean helduok heldu ariketa tokian tokiko errealitatera egokitzeko.
‎¡ A mi en cristiano, que no entiendo!»... Maldan gora jartzen zaie gogoa lehen hitza euskaraz egitera animatzen diren ahobizi berriei. Eta bai, bazen duela denbora bat euskara ez zuen jendarte ugari, euskaltzale eta euskaldun esparruetan ere...
‎Hasieran ez nekien gaztelaniaz, soilik euskaraz. Gaur egun hango euskaldunekin euskaraz aritzen naiz, eta lehenengo hitza euskaraz egiten dut han.
‎Lehenik, solaskideek euskara dakiten kasuetan euskaraz hitz egitea (euskaldunak euskaldunari euskaraz). Bigarrenik, lehen hitzak euskaraz egitea ezezagunei eta euskaraz ulertzen duten ezagunei. Eta, hirugarrenik, hizketakideak ulertu bai, baina euskaraz hitz egiten ez badu, euskarari eutsi, elkarrizketa elebiduna izateko.
‎Hala, jendea animatu nahi genuen gaztelaniaz egiten duten kasuetan ere, ulertzen dutenean, euskarari eusteko. “Lehen hitza euskaraz egin diot ezezagun bati” modukoak ere planteatu genituen. Hautuak eta gomendioak eskura edukitzea zen asmoa.
‎" Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean, merkataritza sektorean lehen hitza euskaraz egitea sustatzeko sentsibilizazio kanpaina abiatu du Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak.
‎Lehen hitza euskaraz egiteko gai diren kontsumitzaileei zuzenduta dago eta merkataritza sektorean euskararen erabilera bultzatzea du helburu.
‎Izan ere, ' Jarri betikoa' da denda edo taberna batean konfiantza handiena ematen duen esaldia. Hala, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak, eta bereziki lehen hitza euskaraz egiteko gai diren kontsumitzaileei zuzenduta dago. Mezu horri spot baten forma eman zaio eta hori da kanpainaren ardatza.
2022
‎" Gure eskaintzaren berri ematen duten eskuorriak bi hizkuntzatan daude idatzita, eta lokaleko errotulu guztiak, euskaraz. Horrez gain, gugana datorren orori lehen hitza euskaraz egiten diogu, eta erosketa tiketak ere euskara hutsean ematen ditugu. Hizkuntzarekiko" konpromiso handia" dutelako erabaki dute Euskaraldiarekin bat egin eta bertan arigune gisa parte hartzea.
‎Lehen hitza euskaraz egitea edo euskaraz dakienari euskaraz egitea dira aldatzeko portaera errazenak; zailenak, berriz, aurretik erdarazkoak edo elebidunak ziren elkarrizketak. Portaera aldaketetan txapak lagungarri direla nabarmendu dute ikerketako galderei erantzun dietenek; 10 partaidetik 7k txapa beti, ia beti edo askotan erabili du eta horrek ziurtasuna eman diela diote.
‎Konpromisoa da ariketa kolektiboaren ardatza eta, hautatzen den rolaren arabera, hizkuntza erabilerakiko konpromiso ezberdinak hartuko dituzte herritarrek. Ahobizi izatea hautatzen dutenek ariketak irauten duen hamabost egunetan elkarrizketa guztietan lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute, hizketa kideak euskaraz ote dakien ziur egon gabe ere. Belarriprest izatea hautatzen dutenek, berriz, ezagutzaren edota norberaren araberako irizpideen arabera hautatuko dute lehen hitza euskaraz egin edo ez, baina gainontzekoei beraiekin euskaraz aritzeko deia egingo diete, txapa soinean eta ikusgarri eramanda.
‎Ahobizi izatea hautatzen dutenek ariketak irauten duen hamabost egunetan elkarrizketa guztietan lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute, hizketa kideak euskaraz ote dakien ziur egon gabe ere. Belarriprest izatea hautatzen dutenek, berriz, ezagutzaren edota norberaren araberako irizpideen arabera hautatuko dute lehen hitza euskaraz egin edo ez, baina gainontzekoei beraiekin euskaraz aritzeko deia egingo diete, txapa soinean eta ikusgarri eramanda.
‎Zaintza lanetan nahiz ostalaritzan aritzen diren atzerritarren beharretan ere jarri dute arreta. Era berean, euskaldunei eskatu diete hizkuntza ohiturak zaintzeko eta lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz jabetzeko. Dagoeneko eman daiteke izena uda aurreko ikastaroetan.
‎Bigarren mailan geratzen dira beste jarduerak, hala euskara bultzatzeko ekimenetan parte hartzea(% 32,4), nola euskaraz eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko ahaleginak egitea(% 31,0). Elkarrizketetan euskararen erabilpenarekin lotutako portaerak ere bigarren maila horretan kokatzen dira, bai lehen hitza euskaraz egitea(% 28,1) bai euskaraz interpelatuak izanda euskaraz jarraitzea(% 30,6). Atzerago geratzen da, nabarmen, euskara ikasteko edo hobetzeko ekintzetan parte hartzea(% 16,6).
‎Nahiz eta atxikimendu orokorra handia izan, jarrera proaktiboa heren baten bueltan kokatzen da: euskara bultzatzeko ekimenetan parte hartzea, euskaraz eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko ahaleginak egitea, lehen hitza euskaraz egitea eta euskaraz interpelatuak izanda euskaraz jarraitzea.
‎Bestalde, nahiz eta atxikimendu orokorra handia izan, jarrera proaktiboa heren baten bueltan kokatzen da. % 28 tartean kokatzen dira euskara bultzatzeko ekimenetan parte hartzea, euskaraz eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko ahaleginak egitea, lehen hitza euskaraz egitea eta euskaraz interpelatuak izanda euskaraz jarraitzea. Heren hori izango litzateke benetako marka atxikimendua izan eta jokaerara daramana.
‎Orokorki, euskara ez da zalantzan jartzen eta, salbuespenak salbuespen, aldeko joera hori profil guztietan eta lurralde guztietan da horrela. Halere, jarrera proaktiboa askoz murritzagoa da eta heren baten bueltan kokatzen dira euskara bultzatzeko ekimenetan parte hartzea, euskaraz eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko ahaleginak egitea, lehen hitza euskaraz egitea eta euskaraz interpelatuak izanda euskaraz jarraitzea. Heren hori izango litzateke benetako marka atxikimendua izan eta jokaerara daramana.
‎Beraz, uste izatekoa da deialdi honetan plaza lortzen duten 700 ertzain horietatik erdia ere ez direla gai izango euskaraz hitz egin nahi duenarekin euskaraz egiteko, eta horrenbestez, lehen hitza euskaraz egiteko eta jarraitzeko; segur aski gaztelaniaz hasi eta buka egingo dutela.
‎Egia da, bestalde, euskaldun askotxok, badaezpada ere, ertzainari erdaraz egingo diola. Horri buelta emateko jendaurrean ibili behar duten ertzainek ahoz, gutxi gorabehera, EGAk (C1) adierazten duen maila izan behar dute salaketak eta idazten dituztenek idatziz ere bai, eta lehen hitza euskaraz egin behar dute.
‎Eta, gainera, hizkuntza ohituretan ere arrastoa utzi zuen bigarren aldiak: Euskaraldiak irauten duen bitartean egindako aldaketen artean, lehen hitza euskaraz egiteari eutsi diote tinkoen, baita euskaraz ulertzen dutenekin hizkuntza horretan egiteari ere. Hala ondorioztatu du Siadecok egindako ikerketak; gaur aurkeztu dute, Bilbon, eta nabarmendu dute emaitzak kontuan hartuko dituztela aurtengo Euskaraldiari begira.
‎Ariketa sozialak utzitako ohitura aldaketei dagokienez, «ezagunekin eta kalean» izan dira «aurrerapausorik handienak eta egonkorrenak», ikerketaren arabera. «Lehen hitza euskaraz egiteari eutsi zaio: zaila da hasieran, baina, lehen pausoa emanda, errazagoa da gerora aldaketa hori mantentzea.
‎Batetik, Euskaraldian parte hartu dutenak eta lortu dutenak, gehiago edo gutxiago, hizkuntza ohiturak aldatzea. Izan daiteke hurbileko pertsona batekin, ezezagunekin edo lehen hitza euskaraz egiteko ohitura handiagoa hartu dutelako. Badira ere aurreko bi Euskaraldietan aldaketa esanguratsurik lortu ez zutenak, edo behintzat ez zuten sumatu beren jarduna edo bere inguruaren jardun asko aldatu denik.
‎Denoi azalduko zaigu, gehiago edo gutxiago, aldaketak egiteko aukeraren bat. Lehen hitza euskaraz egitearen garrantzia, esate baterako. Euskaraldiak ekarri du eta jarraitu behar du ekartzen.
‎Horretan lehen hitzak inportantzia handia dauka, hizketaldia zein hizkuntzatan hasten dugun. Lehen hitza euskaraz egitearen garrantziak txanponaren bi alde ditu: lehen hitza euskaraz eginda lortuko dut nik euskaraz gehiago egitea, baina gainontzekoei euskara eskainiko diet. Gainerakoei lehen hitza euskaraz egiten baldin badiet, euskarara gonbidatuko ditut.
‎Lehen hitza euskaraz egitearen garrantziak txanponaren bi alde ditu: lehen hitza euskaraz eginda lortuko dut nik euskaraz gehiago egitea, baina gainontzekoei euskara eskainiko diet. Gainerakoei lehen hitza euskaraz egiten baldin badiet, euskarara gonbidatuko ditut.
‎Lehen hitza euskaraz egitearen garrantziak txanponaren bi alde ditu: lehen hitza euskaraz eginda lortuko dut nik euskaraz gehiago egitea, baina gainontzekoei euskara eskainiko diet. Gainerakoei lehen hitza euskaraz egiten baldin badiet, euskarara gonbidatuko ditut.
‎Oraindik ez dut zehaztu. Aurrekoan egin nuen neure hutsuneen azterketa, eta Euskaraldia hark lagundu zidan, esaterako, hasieratik lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz gehiago ohartzeko. Lehen hitza hasieratik euskaraz egitea, erreparatu gabe aurrean dudanaren azal kolorea, itxura edo beste pertsona batekin erabili duen hizkuntza zein den.
‎Lehen hitza hasieratik euskaraz egitea, erreparatu gabe aurrean dudanaren azal kolorea, itxura edo beste pertsona batekin erabili duen hizkuntza zein den. Ate asko zabaltzen ditu lehen hitza euskaraz egiteak eta sorpresa asko ere hartzen dira.
‎Nik Donostiako mugimendu lesbofeminista izan dut eredu, eta mugimendua euskaltzalea dela uste dut. Elebidunak gara, erdarazko dinamikak sor daitezke, baina euskaraz dakienak beti lehen hitza euskaraz egin ohi du. Eta ez dakiena ere, askotan, lehen berba euskaraz egitera ausartzen da.
2023
‎Prozesua neketsua eta malkartsua dela aitortu du, baina apurka apurka ari dela. Etxean arreba txikiari ere lehenengo hitzak euskaraz egin dizkiola aitortu du eta amari ere egun on euskaraz esaten dio. " Iratiren etxean ere txikiekin errazagoa zait euskaraz aritzea, agian jakin badakidalako beraiekin komunikatzeko modu bakarra euskara dela", gaineratu du.
‎– Bezeroarekin harremanetan lehen hitza euskaraz egin
‎Erantzun gehien jaso dituztenak kontuan hartzen baditugu,% 24k erantzun du prest dagoela euskaldunak diren lankideekin euskaraz hitz egiteko, bezeroari lehen hitza euskaraz egiteko, komunikazioak ele bietan egiteko eta laneko bilerak euskaraz egiteko. Bestetik, ahozko komunikazioa (lankideekin eta bezeroekin) euskaraz izan dadin urratsak egiteko prest dagoela adierazi du% 11k.
‎Euskaldunak diren lankideekin euskaraz hitz egin, bezeroarekin harremanetan lehen hitza euskaraz egin, komunikazioak ele bietan egin eta laneko bilerak euskaraz egin.
‎Lankideekin euskaraz hitz egin eta bezeroarekin harremanetan lehen hitza euskaraz egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia