Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
‎Eta ez ote zegoen ezer onik, orain erabat ahazteko? Zeren eta ez da aski Elizaren indarraz hitz egitea, egun mass medien indarraz hitz egitea ez den bezala. Ala, telebistako saio horiek inork ikusiko ez balitu egingo ote lirateke?
‎Europan agian ez zaio garrantzirik ematen, baina Europan (Europa aberatsean) kasualki oso modaz pasatuta daude. Espainian bezala, XIX. mendeko eskola sistema zaharkitua daukate, idatzian oinarritua, umeek sekula hitz egiten ez dutena... Eta jakina, prestigioa idatziak baldin badauka eta horixe bakarrik ezagutzen bada, inprobisazioak tarte txikiagoa du.
2002
‎Horren erakusle dira, oraindik ere gorderik diren idazki batzuk. Horietako batean irakur daitekeenez," galdekatutako hainbat lekukok gazteleraz hitz egiten ez dakitenez, itzultzaileen parte hartzea beharrezkoa izan da". Urteak pasa ahala, ordea, euskarak leku gutxiago izan du gune honetan, ia desagertzeraino.
‎Gu kaiku batzuk izango ginen ETArengana joan eta esan izan bagenio: " Jode, zuek Madrilekin zer hitz eginik ez duzuela esan eta zertan ari zarete Zurichen Arriola begira zein famatua egin den gero, Marti Fluxa eta Bizkaiko azken gobernadorea izan zenaren seme Zarzalejosekin?". Baina tonto aurpegia jartzen duzu eta" bueno, aurrera badoaz eta zerbait gehiago konpontzen badute, hori hobeto" pentsatzen duzu.
‎Planaren kontraesanak aipatzen dira halaber. Batzuen ustez, gaur egun jatorrizko subiranotasunaz hitz egiteak ez du zentzurik.
2003
‎Badakigu (eta ulertzen dugu) ETAk gogor baldintzatzen duela premiazko ariketa hau, baina ezin diogu ETAri arazo politikoen konponbiderako protagonismo gehiagorik eman. Horrek ez du esan nahi ETAren txantajean erortzen ari garenik; arazo politikoez hitz egiteak ez du zerikusirik ETAren existentziak agerian uzten duen arazo etikoarekin. ETA zuzenbidezko benetako estatuaren aplikazio osoarekin soluzionatu beharreko traba da.
‎Kasu horietan, norbaitek burutu ditugun operazioetan edo posta elektroniko bidez mantendutako komunikazioan muturra sartu eta guk idatzitakoak" lapurtzeko" aukera izateak ez digu loa galarazten. Alegia, lankideekin egindako azken afariari, opor garaiari edo asteburuko planari buruz hitz egitean ez gara segurtasun neurriak hartzeaz arduratzen. Eta web gune batean sartu eta dena delakoagatik gure adina, sexua edo jaioterria zein diren galdetzen digutenean ere, normalean datu horiek emateko arazorik ez dugu izaten.
‎Gehienbat eskultore gisa ezaguna bada ere, aportazioak hainbat esparrutan egin zituela esan genezake, beraz. Eta, hala ere, Oteizaren inguruan esparrutaz hitz egitea ez dirudi egokiena denik. Irigaraik azaldu digunez, «berarentzat dena bat zen, ez zituen gauzak konpartimenduetan bereizten».
‎Pertsonak interesgarri sentitu ditut; bereziki. Lanean ari den jendea; ozen hitz egin ez arren zeresan asko duena; sortu, sortu egiten duen jendea; eta kantatu; eta maitatu...
‎Bi gauza on behintzat baditu: bat, hitz egitean ez du ahots zoli edo zaratatsu hori; bi, hitz egitean ez du atzamarrarekin mehatxu egiten. Hortik aurrera badirudi itxura, jarrera eta formen aldetik beste erabatekoa izango dela.
‎Bi gauza on behintzat baditu: bat, hitz egitean ez du ahots zoli edo zaratatsu hori; bi, hitz egitean ez du atzamarrarekin mehatxu egiten. Hortik aurrera badirudi itxura, jarrera eta formen aldetik beste erabatekoa izango dela.
2004
‎Behin baino gehiagotan aipatzen dugu, hori dela-eta, telebistaren eragina, eskolaren eginbeharra, komunikabideen lana, argitaratzaileen ardura. Eta bai, horretaz hitz egitea oso ongi dago, hitz egin ez ezik ekin egin behar da, gainera, eta ekitea ere oso ongi dago. Baina nago alde horretatik egiten diren azterketa guztiak herren geratzen direla.
‎Oso baikor. Inorekin hitz egiten ez zuen Gobernutik gehiengo osorik ez duen Gobernura pasa gara. Hori niretzat oso beharrezkoa da demokrazian.
‎Euskaraz ez dakitenek euskara ikastea garrantzitsua da, baina are garrantzitsuago da dakitenek hitz egitea. Dakitenek hitz egiten ez badute, ez dakitenek ez dute euskara ikasteko motiborik.
2005
‎Denok dakigu, hizkuntza bat, dakitenek hitz egiten ez dutelako galtzen dela, baina ikastoletan ez ezik, lan munduan, kalean... zenbat herren egiten duen euskaldun helduak ere erabileraren urratsean...
‎Rafael moneo hiru urterako Jorge Oteiza Fundazio Museoko patronatukide izendatu eta 2004ko ekainean hiru kide berri izendatzeko erabakia indargabetu zuen pasa den astean Fundazioko Patronatuak. Jaione Apalategi, Xabier Morras, Jose Angel Irigarai eta Juan Antonio Urbeltz ez ziren bileran izan, arte proiektuez hitz egiten ez dela eta Patronatuaren eskumen izan luketen gai asko beste bulegoetan erabakitzen direla argudiatuta. Egun berean Kontuen Ganberako presidenteak Oteiza Museoaren kudeaketa ekonomikoa oso txarra izan dela eta funtsak kontrolik gabe erabili direla berretsi zuen.
‎Gainera, familia eta lagunartea erdaldunak dituzte; beraz, hurbileko harreman sarean ez daukate behar beste euskaldunik euskaraz egiteko. Azken batean, ez dute euskaraz egiteko behar besteko aukerarik, erraztasunik ez dutelako edota norekin hitz egin ez dutelako (ikus koadroak).
‎zergatik emaitza horiek? Etxean euskaraz hitz egiten ez delako. Proba horretan agertzen da ikasleen artean euskaraz hitz egin ala ez hitz egin, datu horien artean 34 puntuko aldea dagoela.
‎Euskara ez delako curriculum osoan era integratuan ikasten? Irakasleek euskaraz ondo hitz egiten ez dakitelako. Irakasleek euskaraz irakasteko metodologia egokirik erabiltzen ez dutelako?
‎«Batuan abesten duzunean ezberdin geratzen da, pixka bat artifizial. Zurea den gauza bat abesten zaude, baina zuk hitz egiten ez duzun era batean. Abestia entzutean ez duzu zure sentitzen».
2006
‎Independentziaren estrategian beste elementu klabea da euskal kultura ulertzea euskaraz eta euskararekin egiten den kultura bakarrik. Gu bezalako herria, %70k euskaraz hitz egiten ez duen herria, onartzea euskal kultura dela euskaraz egiten den kultura bakarrik, gure nortasun kulturalean ikaragarrizko anputazioa onartzea da.
‎Baina gaur egun? Euskaraz ez ikastea edo ez hitz egitea ez da «Beste» nagusi baten kulpa, gure erantzukizuna baizik. Hala ere, badakit zenbaitek kontu hauek nire lañotasun edo sineskortasunaren naif horren seinaletzat hartuko dituela.
‎hau guztia gertatu zait, buelta eman diot eta askoz hobeto nago. Measure egunero agurtu, baina inoiz hitzik egin ez diozun lagun baten gaineko amodio kantua da.
2007
‎EAJ eta EA. Batetik, EAJ eta PP batera ageri dira enpresen interesen alde, zerga hau %32, 6tik %28ra gutxiagotzeko erabakia hartu baitute, nahiz eta zerga eraginkorra dagoeneko %14, 4 eta %21aren artean izan 2003an. Bestetik, EA kexati azaldu da berarekin hitz egin ez dutelako, eta %30etik behera gutxitzeko ez dagoela prest esan du. Azken portzentaia horrek edo beste altuxeagoren batek PSE, EB eta Aralarrek diotenarekin bat egin lezake.
‎Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik". Ez zuen arrazoirik falta Artze zenak.
‎Kezkagarria da, baina normala ere bada haurrak, eta gazteak, erdaraz aritzea, helduok ez badiogu inportantziarik ematen, ez badugu ikasten, ez bagara aritzen. Helduek umeekin beste inorekin euskaraz hitz egiten ez badute, hortik ez dator gauza onik.
‎Konstituzioak dio bertako hizkuntzak koofizialak izango direla dagokien erkidegoetan eta ez du esaten ofizialak izango direla bakarrik hala erabakitzen den eremuetan. Valentzian, adibidez, badira valentziera behin ere hitz egin ez diren lurraldeak, baina ez da halako zonifikaziorik; eta horren urrutira joan gabe, EAEn ere badira duela mende batzuk erdaldundu ziren eremuak. Norbanakoen eskubideen ikuspuntutik, inon ez zaio eman horren aterabide kaskarra hizkuntzen aniztasunari.
2008
‎Luzuriagak azaldu digu futbolak komunikatzeko erraztasunak ematen dituela: " Badaude gazteak eskolara ez doazenak eta gaztelaniaz ere hitz egiten ez dutenak, futbolean aritu daitezke ordea, komunikazioa errazagoa da. Hitzez ezin dira komunikatu, baina ligan jokatzen dute besteekin batera, prentsan agertzen dira...".
2009
‎Eta zer, azkenean bahiketarik, desagerpenik, auto istripurik… bonba nuklearrik edota martzianorik ez badago? Sentimenduez eta giza harremanez hitz egiteko ez da The End epikorik behar. Eroso eseri butakan, eta utzi Genoako paisaian gida zaitzan Winterbottomek, hondartza jendetsuetara, luxuzko auzoetara, unibertsitate girora, karrika ilun eta zikinetara, eta protagonisten emozio sakonenetara.
2010
‎Beste kontu bat litzateke euskararekin Europan barna ibiltzea. Beharbada, Europa eleanitza baino lehen, diskurtsoan behintzat gurean modan jarri den elebitasun pasiboa landu genuke, alegia, euskara hiztunak euskaraz egitea aurrean duen gaztelania hiztunak euskara hitz egin ez baina ulertzen duelako. Beste hainbeste euskara frantsesarekin.
‎Balentziaren irudiko" orain arte gaiaz hitz egin ez bada, izan da' galtzaileak' ixilik egon direlako". Alvarezek dioenez" musikan gainontzeko esparruetan bezala, orain hasi da, batez ere, gai horri buruz mintzatzen".
2011
‎Hori da guk planteatzen dugun minimoa. Hitz egiten ez baldin bada, alferrik da.
2012
‎Parte hartzeaz hitz egiten ez duen agintaririk ez dago Mendebaldeko herrialdeetan, baina benetako ordua iristean gutxitan gauzatzen da; instituzioetan gutxienez. Eredu parte hartzaileak izan badira, ordea; baita kulturan ere.
‎Idazten hasi naizen artikulu hau izango da inoiz idatzi dudan inperfektuena, badakit. Salba dezadan nire burua, esanez perfekzioari buruz hitz egiteak ez nauela obra perfektu bat egitera behartzen, bestela bada ere nik nahi izango nukeena.
2013
‎Narrazio goxo gordinak direla esango nuke, eta gogora datorkidan ipuina Hitzik gabeko lekua da, egia esan, gordinetik goxotik baino gehiago duena. Kurdistango Varba herrian ez dute hitz egiten ez idazten, haien hizkuntza eta hiztunak jazarriak izan direlako. Haiena erabiltzea debekatu dietenez, besterenik ez dute ahoratuko.
‎Artikulugileak ingelesez baino hitz egiten ez zen txikitako Londres du gogoan. Gaur egun, autobusean ondokoek paxtuera edo hindia, zer hitz egiten duten asmatu nahian ibiltzen da; Londres hizkuntza anitz hitz egiten den hiriburu bihurtu da.
‎" Baten batek ez zela eroso sentitzen aipatu zigun, eta bi pertsonak ez zuten idatziz eman, ahoz baizik, barrukoak mugitzen zitzaizkielako". Sararen esanetan nabarmena da heriotzaz hitz egitea ez dagoela normalizatuta, ezta hezkuntza arloko profesionalengan ere. " Horregatik begitantzen zait formazioa dela bidea", dio.
2014
‎" Gelako erritmoa eta tutorearen martxa ahal den neurrian jarraitu dezan saiatzen gara, material egokituarekin dio Itziar Aranburuk. Adibidez, gelaurrean aurkezpen batzuk egiten ari gara orain eta hitz egiten ez duen haur batekin ari naizenez, berak landutako materiala ikaskide baten ahotsaz grabatua du eta aurkezpena egiterakoan berak badaki zein unetan piztu eta itzali behar duen grabagailua. Gelako burrunbarekin edo dena delakoarekin haurra urduritzen bada, askatasun osoz ateratzen gara buelta bat ematera edo liburutegira, psikomotrizitate gelara…".
‎Eta beren burua ezin izan dutenek beren seme alabarena behintzat. Kulturara iristeko euskara funtsezkoa da, eta hori lortu dute euskara etxean jaso ez zutenek, euskaraz hitz egiten ez zutenek. Hori Bilbon izan da eta Euskal Herrian orobat.
2015
‎Lorea Agirreren ustez euskarari buruz hitz egitean ez da ahaztu behar injustizia sozial bati buruz ari garela. Horregatik ezin da eskatu tratu bera hizkuntza guztientzat.
‎Gizarte gaiez ez hitz egiteak ez du zertan haiek saihestea esan nahi, Pottors ta Klitokoen arabera. Kantu bat izan daiteke, adibidez, estetikoki apurtzailea.
‎Arnold Gundersen ingeniari nuklearrak Fukushimaz dituen iritziak behin baino gehiagotan jaso ditugu zientziari buruzko atal honetan. Fukushimako leherketaz ia inork hitz egiten ez duen honetan, Gundersenek hitz gutxitan laburbildu du hango egoera.
2017
‎Eranskin bat du, ez besterik," dialekto eskasa", tokiko hizkera… Ikasgai ez ofiziala da zenbait lekutan, eskola orduz kanpo, astean ordu erdi, konparazio batera. Hiztun jatorrak deitzen dituzte eskolara joateko, baina ez dira, egiaz, hiztun jatorrak, ez baitago hiztun jatorrik dena delako hizkuntza horretan hitz egiten ez baduzu. Edadekoak dituzu, nekez elkartzen dira bata bestearekin, eta haietarik bat hiltzen delarik, bizirik denak ez du guerneseyeraz norekin hitz egin.
‎Prentsa saltzailearekin, 60 urterekin gaztelaniaz trakets aritu arren euskaraz hitz egiten ez duen kaleko euskaldun atzenduarekin, kafea hartzen duzun ostatua gaztelaniaz betetzen duten arren ia denek primeran ulertzen duten funtzionario, komertziante eta jubilatuekin… norekin duzu euskaraz hitz egin baldin eta zure herrian %20 besterik ez bada ulertzen ez duena?
‎Nik neuk esango nuke euskaraz hitz egin ez baina ulertzen dutenekin elkarrizketa elebidunak mantentzea ari dela gertatzen iraultza. Ziurrenik paparrean" Euskara Ari Du" txapatxoa eramaten segitzea erabaki duten askok berdin sentitu duela esango nuke:
‎Gurasotasunaz hitz egiteko ez naiz egokiena izango, azal horretan jarri gabekoa bainaiz; baina gurasotasun premietatik abiatutako proiektua da Kimutx, eta badu ARGIArekin lotura berezia. Baina ezagutu ezazu lehenengo proiektua, eta gero kontatuko dizut lotura irakurle.
2018
‎Atzerritarrak ikusgarri egitea garrantzitsua da, eta bereziki atzerritar euskaldunak. Euskarari eta migrazioari buruz hitz egiteko ez, bestelakoez hitz egin dezatela. Euskaldunak ulertu behar du islama euskaraz ere badagoela, eta etorkinak ikusten badu bere eremuko bat euskaraz ari dela errazago irudikatuko du denok euskaraz arituko garen eremu komuna.
‎Ondorio hauek noizbait landu eta erreparatu dira. Ez bada hitz egiten ez da sendatzen.
‎Hizkuntza ohitura pertsona zehatz batekin aldatzea izan daiteke asmoa edo xede talde batekin; orain arteko hizkuntza ohitura euskarara ekartzea da hautatu beharreko erronka. Aldi berean, euskaraz hitz egiten ez dakitenek ere parte hartu dezakete egitasmoan, helburu gisa bigarren batek berari euskaraz egiteko eskatzea jarriz. Momentuz, egitasmoko parte hartzaileen %89 da euskaraz hitz egiteko gai eta %11k euskara ulertzen du baina zailtasunak ditu hitz egiterakoan.
2019
‎tenologia horren ekoizpenak ondasun komunal asko eta asko suntsitzen ditu, baliabide naturalen suntsiketa baitago ekoizpenaren oinarrian. Honetaz ozen hitz egiten ez bada ere, teknologia berri hauek lan esklabuz ekoizten dira, babesgabetsun bortitza bizi duten langileen eskulanaz. Odol asko isurtzen da aparailu teknologiko hauen ekoizpen prozesuan.
‎Komunitateetara bisitak egiten lanean hasi nintzenean, 18 bat urte nituela. Gurasoei esaten nien agian maia baino hitz egiten ez duten jendearengana joan nuela. Zer egingo dut?
‎Gobernuaren erakunde batentzat lanean hasi eta hizkuntzarekin egin zenuen topo. Kontatu zer gertatu zitzaizun maiaz baino hitz egiten ez zuten komunitate hartara ailegatu zinenean.
‎Haur batzuek hizkuntza bakarra hitz egiten dute. Umeak, nahiz eta ume izan, esan diezaioke medikuari non duen min, nola sentitzen den, baina umeak osasun langilearen hizkuntza bera hitz egiten ez badu komunikazio arazoak daude, eta haurra hitz egiteko aukerarik gabe uzten da. Nire haurrak 4 urtera arte galesez baino ez zuen egiten eta 2 urte zituela garapen aholkularitza behar izan zuen.
‎Desjabetuek jendaurrean aurkezteko modukoak izan behar dute, Molieren hizkuntza ongi ezagutu, akatsik gabe adierazi... Hau bereziki terriblea da kartzelan, sarritan" frantses ona" hitz egiten ez duen jendea edo" ongi janzten" ez dena izaten delako kartzelan bukatzen duena, abokatu on bat ordaindu ezin duen arrazoi berberagatik. Nos defaites en gazteek ez dauzkate adierazteko hitz egokiak eta batzuei iristen zaiena da beraietaz barre egiten dugula inozoak direlako.
2020
‎" Inoiz katalanez hitz egin ez duen ikasle asko dago eta Hezkuntza Sailak sekula ez dio heldu gaiari. Sinetsi dugu eskolak katalanez ematen direla eta ez da hala".
‎" Zer ari da gertatzen?", zioen txioak. Inoiz katalanez hitz egin ez duen ikasle asko dago eta Hezkuntza Sailak sekula ez dio heldu gaiari. Sinetsi dugu eskolak katalanez ematen direla eta ez da hala.
2021
‎Ahots esperimentazioekin Idoia Hatxe ezagutzean hasi nintzen, instrumentua albo batera uztean. Ahotsa oso primitiboa da, txikitatik duguna eta ez duguna asko lantzen, hitz egiteko ez bada. Galdera asko sortzen zaizkit hor, eta sakontzeko gogoa ematen didate.
‎Indarkeria matxista jorratzean baliabideen berri ematen den gisan. Baina bestela, suizidioa ikusgarri egitea ongi dago, iruditzen zait positiboa dela honetaz hitz egitea, akatsak akats, jada badakigulako honetaz hitz egiteak ez duela imitazio efektua sortzen. Beren buruaz beste egiten saiatu dela eta gero hortik nola atera den kontatzen duen jende ezagunaren esperientziak ere lagungarriak dira.
2022
‎Gu ez gaituzte heriotzaren pedagogian hezi eta haurrak traumatizatzeko beldur gara, baina nik uste traumatizatuta gu gaudela, hain justu gaiaz hitz egin ez digutelako. Heriotza iritsi iritsiko da, horretaz hitz egin edo ez, baina traumatikoagoa da ezagutzen ez duzun zerbait bat batean agertzea.
‎Espainiako Estatuan galdetegia pasa diete adbertsitatea bizi duten familia eta haurrei, eta emaitza horiek aztertuta, eskola porrota eta tratu txarrak oso ohikoak dira hezkuntzan. Arazoak dituzten ikasle hauen erreakzio automatikoa da isolatzea edo jokabide bortitzetara jotzea, eta horren aurrean eskolak zigortu edo kanporatu egiten ditu, baina hori da mutua den pertsonari hitz egin dezala eskatu eta hitz egiten ez duelako zigortzea bezala. Eskolak ez du ulertzen adbertsitatea bizi duen ikaslearen erreakzioa beldurrak eta minak sortua dela, ez dela apropos egiten duen zerbait.
2023
‎Palestinako diaspora berriz antolatzen ari da, batez ere gazteria. Palestinatik kanpo jaiotako gazteria, Palestina ezagutzen ez duena, arabieraz hitz egiten ez duena, bakoitzak du bere hizkuntza, baina Palestina defendatzeko antolatuta dago, batez ere" piztiaren bihotzean", Mendebaldean. Hemen bertan, Espainiako Estatuan, Palestinako gazteriaren mugimendu bat dago:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia