Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2004
‎Horregatik, egitura berriak eraikitzeko eremua ere bada. Beste hitz batzuetan esanda, gizarteko menperakuntza harremanen ondorioz gain, gizartearen eragilea ere badugu kultura?. 694
2006
‎Hala ere, barneko sua ez da zuhurtasun hutsez itzaltzen, eta Bawtryko uhalgileak esan behar ez zituen hitzen batzuk esan zituen esan behar ez zituen lekuren batean, eta epailearen aurrera eraman zuten. Erretxindutako edo puritanoen garaian gorriak ikusitako norbaiten aurrera eramango zuten, agidanean, eta heriotza zigorra jaso zuen gizajoak.
2007
‎Bat ikusi, eta hura ulertzeko, neurtzeko, betetzeko beharra sentitzen omen zuen: urrutitik begiratzen zion lehendabizi, pistaren baten zain edo, eta goitik behera hasten zen ondoren, poliki, ahal beste misterio eta sekretu deskubritzen saiatuz, hutsuneak betez, hark beste hitz batzuekin esaten zion hura ulertzen ahaleginduz, pazientziaz eta kariñoz. Gauza bera egiten zuen gero alderik alde, begiradaren perspektiba aldatuta, gurutzegramei ere, emakumeei bezala, era askotan begiratu behar baitzien beren sekretuak azalera zitzaten, zerbait esan zezaten.
2008
‎bekatua, edo biribila da, itzalik gabekoa, edo ez da bekatua. Beste hitz batzuetan esango dizut: zalantza izpirik meheena baduzu bekatu larria egin duzun ala ez, ez duzu bekatu egin, bekatu larririk ez bederen, zalantza dagoen tokian ezinezkoa baita kontsentimendu betea, bekatuaren ezinbesteko baldintza dena, bekatu larria benetan larri izan dadin.
‎–Mutilak, esan zuen Smollett kapitainak?, hitz batzuk esan nahi dizkizuet. Begi aurrean daukagun lur hori da bilatzen genuen tokia.
‎Irteerako bidean, atarian, hitz batzuk esan zizkion ateko agenteak, eta, ezpain tartean zirrikitu bat utziz, buru keinu batez erantzun zion Kaskagorrik, zer esan zion ulertu ere egin gabe. Kalera bitarteko eskailerak jaistean, gabardinaren iduna goratu eta kapela belarrietaraino sartu zuen.
‎hitz egitea gauzak egitea denez, hitz egitea bizitzeko modu bat denez, herri euskaldunaren nazioa ez ezik, espainiar eta frantses nazioen eraikuntza ere gure betebeharra dela. Beste hitz batzuetan esanda, herri euskaldunaren hondamendia ekarri duten hizkuntza menderatzaileetan bizitzeko aholkua egiten digu.
‎Beste hitz batzuetan esanda, soziologoak zera esan nahi digula dirudi: euskal nazionalismoak zein espainiar nazionalismoak bat egiten dutela ongizatearen esparru ekonomikoan.
‎Borroka politikoaren zalaparta eta burrunba etengabea aski engainagarria eta itxurazkoa izan da hein ohargarri batean. Ez baitu eragin duen istiluaren neurriko nazio emaitzarik hezurmamitu; beste hitz batzuetan esateko, eragin duen oihartzunarekin erkatuta, itxurazko burrunbarekin alderatuta, euskal nazioari ez dio oinarrizko euskarri zutaberik ezarri. Nire iritzian, euskalgintzaren isiltasunak erraz hartu dio gaina iskanbila politikoaren zalapartari.
‎Bera izan zen gelan sartu orduko, pertsianak jaitsi, argiak atondu eta presarren biluzten hasi zena; bera izan zen, ni desenkusa hitz batzuk esaten hasi nintzelarik, esku batarekin ahoa estali zidana, bestearekin soinean nituen botoi guztiak askatzen zizkidan bitartean, eta bera izan zen gaztetasunari bakarrik zilegi zaion bortizkeriarekin ohean etzanarazi eta mendean hartu ninduena. Ez dut esango nireak egin duenik, baina ez naiz lehengoa.
‎Arraroa egin zitzaidan, eta etsigarria ere bai, hilabete gutxi lehenago nik debozioz laztantzen nuen bekoki hartan orain berorik ez aurkitzea. Nataliek bere kontra besarkatu ninduen eta maitasunezkoak izan zitezkeen baina ulertu ez nituen hitz batzuk esan zizkidan belarrira arnas hotsarekin nahasian. Hilabete pare bat igaro da, baina tarteka, isiltasunak horretarako beta ematen didanean, Natalieren arnas hotsa entzun dezaket, heze eta bero, itsasoaren oihartzuna bezain eder, belarrian.
‎bekatua, edo biribila da, itzalik gabekoa, edo ez da bekatua. Beste hitz batzuetan esango dizut: zalantza izpirik meheena baduzu bekatu larria egin duzun ala ez, ez duzu bekatu egin, bekatu larririk ez bederen, zalantza dagoen tokian ezinezkoa baita kontsentimendu betea, bekatuaren ezinbesteko baldintza dena, bekatu larria benetan larri izan dadin.
2009
‎Elias hiltzen denean, hilabetekari batetik deituko diote Martini, hitz batzuk esateko eta argazki hori etorriko zaio burura. Ez du hitz egiteko gogo handirik izango, hala esango dio kazetariari.
‎Errekete batek alkandoraren lepotik heldu zidan, eta burua bere aurpegiaren parera berdindu. Begietara zorrotz begiratu zidan, eta hitz batzuk esan zizkidan oihuka. Aurreko gauean etxeko bebarruan herriko beste bi mutilekin batera egin nuen bileran nik esandakoak ziren; nire ahotik irtendakoak errepikatzen ari zitzaidan hitzez hitz, baina nik euskaraz esandakoak gaztelaniaz gogorarazten zizkidan berak.
‎Santa Maria Jaungoikoaren ama? Bukatu zutenean, Regina hain betea sentitu zen, alde batetik, arestian gertatuarekin, eta hain esker onekoa bagoikideekin, bestetik, non, zutik jarrita, hitz batzuk esatea erabaki baitzuen, emozioarekin ahotsa behin baino gehiagotan eten bazitzaion ere:
‎Santa Maria Jaungoikoaren ama... Bukatu zutenean, Regina hain betea sentitu zen, alde batetik, arestian gertatuarekin, eta hain esker onekoa bagoikideekin, bestetik, non, zutik jarrita, hitz batzuk esatea erabaki baitzuen, emozioarekin ahotsa behin baino gehiagotan eten bazitzaion ere:
2010
‎Ezker abertzaleak gerora aitortu du, 2009ko udazkenean barne eztabaidarako testua publiko egin duenean? Fase politikoaren eta estrategiaren argipena?, negoziazio prozesuari ekin zionean kohesio arazoak zituela; beste hitz batzuekin esanda, negoziazioari aurre egiteko moduaz ikuspegi ezberdinak zeudela.
2011
‎Kultura unibertsalaz aberastu, eta norberaren ekarri bereizia egin. Beste hitz batzuetan esanda, mundo globalizatu honetan nortasuna, kultura, hizkuntza defendatzea, edozein naziok duen eskubidea defendatzea baino askoz gehiago da. Herri nortasuna defendatzea, ekonomia, lanpostuak, ongizatea?
‎Heriok gaixoari hitz egiten diola iruditu zait, xuxurla batean azken hitz batzuk esan balizkio moduan, eta orduan, agurea bizirik mantentzen duen makinatik txistu ozen bat atera da.
‎Duela gutxi arte ahozko kulturan oinarritu den gizarte tradizionalean diglosiaren makulua aski izan zitekeen herri gisa bizirauteko. Beste hitz batzuetan esanda, esparru ez formaletako ahozko erabilera nahikoa izan zitekeen jatorrizko hizkuntza baztertua atxikitzeko. Gaur, ordea, gutxieneko masa kritikoa zertan den kalkulatzeko, transmisioaren etenik gabeko jarioa bermatzeko, nahikoa ote dugu ahozko eta ohiko erabilera eremuak atxikitzea. Ez dirudi, inondik ere.
‎Autoetnozidiorik gerta litekeela dio hizkuntzalariak, hori ez du ukatzen, baina jokabide horren zioa hiztunaren eta hizkuntzaren estatus sozial makurrean idoro behar genukeela uste du. Beste hitz batzuetan esanda, hizkuntzaren naufragioan, hizkuntzaren estatus sozialaren galera eta hondamena, itota ez hiltzeko erabakian datzala nork bere hizkuntza bertan behera utzi izana.
2012
‎Anaia bikiek estu estu elkar besarkatu dute, eta guk guztiok negar egin dugu emozioz lepo hamar hamabi bat minutuz. Alkateak, berriro, egoeraren barea aprobetxatu nahi izan du hitz batzuk esateko, baina jubilatuen ahotsa ozenagoa gertatu da, indartsuagoa:
‎Ikarazko eskualde hartara iritsita, gure doluzko zama zurezko euskarrien gainean ipini ondoren, hilkutxaren tapa artean ireki gabea apur bat zabaldu, eta han etzanda zegoenaren aurpegiari begiratu genion. Anai arreben arteko antz harrigarriak erakarri ninduen aurrena; eta Usherrek, nire pentsamenduak asmatuz edo, hitz batzuk esan zituen marmarka, eta hala jakin nuen bikiak zirela zendua eta bera, eta lotura ia ezin ulertuzkoak izan zituztela beti bien artean. Gure begiradek, nolanahi ere, ez zuten askorik iraun hilarengan, ezin baikenion ikaratu gabe begiratu.
‎Baina oraindik banuen beste zereginik, konturatu bainintzen lurrera bota nuen basatia ez zegoela hilik, kolpeak zorabiatu besterik ez zuela egin, eta bere onera etortzen hasia zela. Hatzaz erakutsi nion nire basatiari ez zegoela hila, eta orduan hitz batzuk esan zizkidan; eta, ulertu ezin izan nituen arren, entzuteko atseginak iruditu zitzaizkidan; hori baitzen, neurea alde batera utzita, hogeita bost urteetan entzuten nuen lehenengo giza ahotsa. Baina orduan ez nuen gogoeta horietarako astirik.
‎Ondoan gorte mutil gazte bat zeukan alde bakoitzean, astingailuak eskuetan zituztela, eta libre zegoela ikusi zutenean, haietako batek poliki ahoan eman zion, eta besteak eskuineko belarrian; orduan, izu ikaratu egin zen, bat batean iratzartzen dutena bezala, eta nireganantz eta inguruan nuen taldearenganantz begiratuz, gure etorrera gogoratu zuen, haren berri emana baitzioten aurrez. Hitz batzuk esan zituen, eta berehala gazte bat nire ondora etorri astingailuarekin eta eskuineko belarrian eman zidan poliki; ahal bezain ongi keinu egin nion, ez nuela tresna haren beharrik adieraziz; horrek, gero jakin nuenez, Maiestateari eta Gorte osoari nire adimenaren oso iritzi kaskarra sortarazi omen zien. Erregeak, sumatu ahal izan nuenez, zenbait galdera egin zidan, eta nekizkien hizkuntza guztietan zuzendu nintzaion ni.
‎Ondorio erabakigarri honen ostean, hitz batzuk esaten uzteko erregutu nien. Erregeari zuzendu nintzaion, eta bi sexuetako hainbat milioi zituen herrialde batetik nentorrela ziurtatu nion Maiestateari, guztiak nire garaierakoak; animaliak, zuhaitzak eta etxeak ere denak proportzioan zeudela eta, beraz, neure burua babesteko eta zer jana aurkitzeko gai nintzela han, Maiestatearen edozein menpekok hemen egin zezakeen bezalaxe; hau erantzun biribila iruditu zitzaidan jakintsu haien argudioetarako.
‎Kapela kendu eta nekazariari agur egin nion burua makurtuz. Belaunikatu, eskuak eta begiak gorantz jaso eta hitz batzuk esan nituen ahal bezain ozenki. Poltsa bat urre atera poltsikotik eta oparitu egin nion apaltasunez.
2014
‎Bartholomew, bistan zen, irrikaz zegoen idazmahaira itzultzeko, baina antza zakarregia iruditzen zitzaion alde egitea aurretik gizalegezko hitz batzuk esan gabe.
‎Poltsa luzatu dio Iñakik, mutu, despeditzeko ordua iritsi dela iradokiz edo. Hortzik agertu gabe, irri mutu eta apal batez eskertu dio Reginak, eta poltsa hartzean hitz batzuk esan, baxu, belarrira ia:
‎Merkatariak, gizon latza izatez, hitz batzuk esan zituen marmarka «besteen kontuetan muturra sartzen zutenak» erdeinatuz; baina Mikel Strogoffek hain makur begiratu zion, ezen merkatari logaletua beste aldearen kontra jarri eta bidazti gaztea aske utzi zuen bere hurbiltasun gogaikarritik.
‎Husch beguiak, gehiago jakin gabe, biak bertan hiltzeko agindu zuen keinu batez, eta, bi presoen buruak lurrera erortzeko zorian zeudela, Ivan Ogareffek hitz batzuk esan eta gelditu egin zen sablea, haien gainera erori baino lehen.
2015
‎Abeslari profesionalarena bezainbeste. Edo, beste hitz batzuekin esanda: klase sozialaz kolpe bakar batez jaitsiko zintuzket nire kontzientzia lasaitzearren, hau da, apeta hutsez, eta gainera zuretzako karga bihurtuko nintzateke.
‎Lizarra Garaziko su etenaren hausturarekin, gatazka gordinaren egoerara egokitu behar izan zituen bere diskurtso eta praxia Batasunak, eta 2006ko elkarrizketa politikoetan ez zen nahi bezain urrutira iritsi, besteak beste ETAk ez zuelako onartu Loiolako mahaiko akordio zirriborroa. Beste hitz batzuekin esanda, ETAren jarrera maximalistagoak guztiz baldintzatu zuen Batasuneko buruzagitzaren jarrera malguagoa.
‎Ernazimenturako Erasmo, Argien Arorako Voltaire. Beste hitz batzuekin esanda, hain laudatua eta goratua den espiritu kritiko europar horrek bi iturri nagusi izan ditu, aipaturiko biak. Eta iturri zehatza gogoratzen ez badut ere, garbi dago historia intelektualaren topiko horietako baten aurrean gaudela, oso oso zabaldua dagoen baieztapen orokor bat, zeinaren arabera intelektual tipikoen zinezko ezaugarria paradoxa batean laburbiltzen den:
‎Tamalez, Mororen Utopia (1516) ez da hain interesgarria; egia da funtsean gaia berbera dela eta idazlan bietan erlijio kristauaren garrantzia bereziki aipagarria dela, baina askoz ere antz handiagoa du Platonen Errepublikarekin, Aldous Huxleyren eleberriarekin baino. Beste hitz batzuekin esanda, gizarte perfektu baten deskribapenak nekez asebetetzen gaitu gu, XXI. mendeko hiritarrok, zeintzuk nahiago baitugu zalantza eta desengainua erabateko perfekzio zerutarra baino; horretaz gain, pertsonaia baten edo batzuen mentura pertsonalez jantzirik badator, hobe. Moro baitan ez dago horrelako ezer, filosofia politiko hutsa besterik ez.
‎gure ikerketa aldia luzatzea XVI. mende osoa (gutxienez) hartuz. Beste hitz batzuekin esanda, ez ikertzea soilik gerra, baizik eta baita ere ondoko bakea, Tolstoiren behialako eleberri hura (Gerra eta bakea,) gogoan dugula. Izan ere, aitor dezadan gai honetan murgiltzeko adorea beste liburu batek eragin didala niri, Aingeru Epaltzaren Gure Jerusalem galdua (Elkar, 2013) nobelak, zeina trilogia bateko hirugarrena izanik ere, nire ustez aparte epaitua eta aipatua izan baitaiteke, bere aparteko bikaintasuna dela medio.
‎Parisen Euzko Jaurlaritzak zeuzkan ordezkariez gain, Larrauyet jauna, Racing de Paris taldearen aurkako partida antolatu zuena eta Roca jauna, Catalunyako Futbol Federazioko lehendakaria izan ziren bertan, hainbat komunikabidetako kazetariekin batera. Ordezkariei eta kapitainari hitz batzuk esaten utzi, denei bostekoa eman, arnasa sakon hartu, eta Champs Elysées aldera zuzendu ziren berehala. Han, Garaipenaren Arkuaren azpian, lore sorta bat eskaini zioten Gudari Ezezagunaren oroitarriari.
‎Ez bagenitu hitz batzuk esan.
2016
‎Lehen agur hitzak egin zituztenean, gasolindegiko neskak haurra kotxetik atera, eta besoetan hartu zuen. Muxu handi bat eman, eta han aritu zitzaion hari ere bere irribarre zabalarekin hitz batzuk esaten. Gero beso baten gainean jarri, eta gora eta behera ibili zuen.
‎–Azken egunean ere orduak sartzen? , esan dio, bart zaintzaileari agur esateko protokoloarekin bete arren, berriz hari hitz batzuk esan beharrak batere graziarik egingo ez balio bezala.
‎–Asko pentsatu gabe esan dut, beste hitz batzuekin esatea baneukan agian, saiatu zen azaltzen, nik neuk esan izango nukeenari pisua kenduz.
‎Trena geltokira sartzean, emakumea, jarlekutik altxatuta, gizonari eskua jarri sorbaldan eta musu eman dio masailean, ezpainen ertzaren parean, ahopean agur hitz batzuk esanez:
‎Makinaz idazten aritu denak eginkizuna bukatutzat eman duela dirudi, eskuak belaun gainetan utzita; sarjentua zutik jarri da, Alsina ere altxatu eta zezelka hasi da, agurtzeko modu egokia zein den zalantzan: esker hitz batzuk esan, eskua eman, baina atera bidean doala gelditu egin du sarjentuaren ahotsak,. Itxaron pixka batean?.
‎Gizon beltz handia bere senera itzuli zen. Josebak ulertu ez zizkion hitz batzuk esan zizkion emakumeari. Ospitaleetarantz zihoan aldapa hasi zen igotzen autobusa.
2017
‎–Espainiera, euskarari dagokion funtzio nazional estandarra blokeatzen ari dela? 272 Horren arrazoia era honetan ñabartu zigun: . Euskarak bete lukeen funtzio estandar nazionala blokeatuta egotea Euskal Herriak gainetik dauzkan bi estatu hizkuntzen inposizioaren ondorio da? 273 Beste hitz batzuetan esanda: daukaten guztizko botereaz baliatzen dira Espainia eta Frantzia euskaldunon bizitza linguistikoa eta kulturala normalizatzeko ezinbestekoa dugun funtzio nazionala blokeatzeko.
‎Aldiz,, hizkuntza idatziak?, hots, ekonomia sistema berriaren komunikazio jarduna mamituko dutenak, behar beharrezko hizkuntza erakargarriak bilakatuko dira. . Beste hitz batzuekin esateko: mundu guztiak irakurtzen eta idazten ikasiko du, eta kode jaso landuaren bidez komunikatuko da?, zehazten du Gellner ek23.
‎Hizkuntza atxikimendua hizkuntza identitatearen mendeko tasuna da Txepetxen ustez, zeren eta, pentsamendu hizkuntzak atxikimendu natural bat sortzen du hiztunarengan, hizkuntza leialtasun zuzen bat, alegia. Aldiz, hizkuntza informazio trukerako tresna hutsa besterik ez denean, hizkuntzarekiko atxikimendua erabilera funtzional horrek baldintzatuko du? 322 Beste hitz batzuetan esateko, hizkuntzak hiztunaren baitan daukan sustraitze mailaren arabera, hizkuntza bere nortasunaren zimentarri izan liteke, edo hutsaren hurrengo kontua. Hiztunaren leialtasuna eta hautua323 hiztunak hizkuntzarekin daukan identitate eta sustraitze mailak determinatzen du.
‎Bestalde, etzi arratsaldean lagunarteko mahai inguru txiki bat izango da Institutuan, mende honetako nobelagintzari buruz. Pentsatu dugu beharbada hitz batzuk esango zenituela eztabaidari hasiera emateko eta gero galdera batzuei erantzun.
2018
‎Ezkontza ere kontratu baten bitartez hasten da, eta feministak izugarri arduratu dira kontratu horretaz, baina, gehien gehienetan, ez ikusi egin zaie haien idazkiei eta jardunei, baita kontratuaren teoriaren eta enplegu kontratuaren kritika sozialista gehienetan ere, nahiz eta pentsatzekoa zen sozialistek interes handia izango zutela arrazoibide feministetan. (Bestelakorik zehazten dudanean salbu, modu zabalean erabiliko dut sozialista terminoa, marxistak, sozialdemokratak, anarkistak eta beste batzuk izendatzeko.) Ezkontza eta enplegu kontratuak ez ezik, prostitutaren eta bezeroaren arteko kontratua ere aztertuko dut, eta hitz batzuk esango ditut esklabo kontratuaren gainean ere (edo, zehatzago esanda, esklabo zibilaren kontratu izenekoaren gainean, 3 atalean azalduko dudan bezala). 7 atalaren bukaeran, bestalde, kontratuaren aldaera berriago bati erreparatuko diot:
‎Kontratu sexualaren istorioak agerian uzten du zergatik sinatzea edo, are, hitz batzuk esatea ez den nahikoa ezkontza bat baliozkoa izan dadin. Behar beharrezkoa den ekintza, kontratua benetan ixten duena, (modu esanguratsuan) sexu jardun esaten zaion hori da.
‎izan behar lukete, generoari dagokionez?. Liburu honen azken atalean, hitz batzuk esango ditut gaur egun hainbeste erabiltzen den genero terminologia horretaz. Izan ere, erantzun hori emanez gero, onartzen da norbanakoak bereizi egin daitezkeela sexuaren arabera banatutako gorputzetatik.
‎Jatorrizko kontratuaren istorioak patriarkatu modernoaren jatorriaren historia aieruzko baten berri ematen du. Kontratu sexualaren istorio galdua argitara atera aurretik, ordea, hitz batzuk esan beharra dago patriarkatuaz. Termino polemikoa da oso, eta eztabaida garratza dago haren esanahiaren inguruan.
‎Oroitzen naiz gure desadostasunak denbora bat iraun zuela, eta, apika kaleraturiko neskameen afera berri samarra izaki oraindik, ez nion nahi bezain gogor kontra egin Kenton andereñoari. Nolanahi ere, azkenean amore eman nuen; ez, ordea, aurretik hitz batzuk esan gabe:
‎Gero, elkarri kortesiazko hitz batzuk esanda abiatu gara bide estu batean gora, zuhaitz garaien artean, eta, ondoren, galdezka hasi zait ea zer moduz lo egin ote dudan taylortarrenean eta halako kontuak. Harik eta bat batean zera esan duen arte:
‎Odol ustel, nazkagarri hori. Edo beste hitz batzuekin esanda, porrota. Hitz egin nahi duzu gure psikologoarekin?
‎Urte haietan, Mendizorrotzan edo Casillan ateratzen nintzen Dolores Ibarrurirekin eta Manuel Irujorekin Estatutuaren aldeko mitin batean, milaka lagunen aurrera, mikrofonoa hartu eta hitzaldi sutsu bat inprobisatzen nuen? Gaur egun, bazkari batean hitz batzuk esateko eskatu, eta askoz deserosoagoa gertatzen zait hura baino. Bizitzan badira aldiak edozeri aurre egiteko gai zarenak.
2019
‎Jonen amak hitz batzuk esan zituen amaieran.
‎Eskua sutan jarriko zuen neskak beste hitz batzuk esan zituela. Baina ez zion garrantzirik eman?
‎Baina tira, eman diezaiogun ongietorria! Asier, hitz batzuk esan nahi?
‎bere haragizko posibilitateak sakrifikatzeko eskatzen dionean emakumeari, agerian uzten ari da gizasemeen kode moralaren hipokrisia. ...san horiek; oro har, herabeegia izaten da gizonen fede txarraren kontra deliberatuki altxatzeko; nahiz eta pentsatu bidegabekeria baten biktima dela eta kriminaltzat jotzen dutela hala izan gabe, zikindua sentitzen da, umiliatua; berak hezurmamitzen du bere baitan, figura konkretu eta immediato batean, gizonaren hobena; gizonak du hoben egiten, baina gainetik kendu eta emakumearen bizkar uzten du; hitz batzuk esan besterik ez du egiten, erreguzko tonuan, mehatxuzkoan, arrazoizkoan, haserrezkoan, eta segituan ahazten ditu; emakumearentzat, ordea, mina eta odola dakartzate hitz horiek. Batzuetan, gizonak ez du ezer esaten, alde egin besterik ez, baina haren isiltasunak eta ihesak are nabarmenkiago gezurtatzen dute gizonek ezarririko kode moral guztia.
‎Txanbelan handia eta Bohemiako kantzilerra enperadorearengana inguratu ziren, lasaitu nahian. Fraide jakintsuak gutuna jaitsi, enbaxadoreari begiratu eta hitz batzuk esan zizkion.
‎Dena bizkortu da orduan: makilari estu helduta hitz batzuk esan ditu Hodeik marmarka, eta euren buruen gainetik itzal bat zabaltzen sentitu dute Aizek eta Leixurik. Izara beltz moduko batek ezkutatu du ibai biek bat egiten duten eremua.
‎Burugabekeria da, esaten du berriz Raimundo Silvak, erantzungo baligu bezala, ez dut horrelakorik egingo, zergatik egingo zuen bada, zuzentzaile bat lanean serio jokatzen duen pertsona da, ez dabil jolasetan, ez da prestidigitadorea, gramatikek eta eskuliburuek ezartzen dutena errespetatzen du, arauak ditu gidari, eta ez ditu aldatzen, idatzi gabeko kode deontologiko larderiatsu bati egiten dio men, komenientziek behartuta bere boluptuositateak gordetzen dituen kontserbatzailea da, zalantzak, inoiz zalantzarik badu, beretzat gordetzen ditu, ez zaio inolaz ere burutik pasatuko ez bat jartzea egileak bai bat jarri zuen tokian, zuzentzaile honek ez du horrelakorik egingo. Jekill doktoreak esan berri dituen hitz hauek entzun ez ditugun beste hitz batzuen aurka esan dira, beste hitz horiek Hydek esan ditu, ez da beharrezkoa izango bi izen hauek aipatzea ohartzeko Gaztelu auzoko etxe zahar honetan, berriz ere, aingeruen txapeldunaren eta deabruen txapeldunaren arteko gatazka berritzen ari dela gure aurrean, izaki guztiak zatitzen eta osatzen dituzten bi indar horiek, giza izakiez ari gara, zuzentzaileak ere barne.... Baina Hyde jaunak irabaziko du gatazka hau, zoritxarrez, horretaz konturatzeko Raimundo Silva oraintxe irribarrea nola egiten ari den ikustea nahiko, berarengandik espero ez genukeen espresioarekin, zinez espresio gaizto gaiztoarekin, Jekill doktorearen hazpegiak desagertu zaizkio aurpegitik, begi bistakoa da erabaki bat hartu berri duela, erabaki gaiztoa, esku tinkoaz boligrafoari oratu dio eta orriari hitz bat gaineratu dio, historialariak idatzi ez zuen hitz bat, egia historikoaren izenean sekula ezin idatziko zuen hitz bat, hitza hauxe da, Ez, orain liburuak dio gurutzatuek Ez dietela lagunduko portugaldarrei Lisboa hartzen, orain horrela dago idatzirik, eta, ondorioz, egia izatera pasatu da, egia desberdina den arren, faltsua deitzen dugun hori nagusi da egia deitzen dugunaren aldean, bere tokia bete du, norbaitek etorri luke historia berria kontatzera, eta nola.
‎Multzo hori aktibatzeak sekulako indar biderkatzailea eta motibatzailea du beste langile eta pertsonen artean. Osakidetzan erdaraz emandako hitzaldi batean baino gehiagotan gertatu zait bukatu eta entzuleetakoren bat gerturatzea hitz batzuk esatera, eta aldendu orduko haren kideren bat hurbiltzea harrituta galdetuz: –Baina, horrek euskaraz egin dizu?
‎hizkuntza baten berreskurapenerako eta normalizaziorako faktorerik giltzarriena hiztunen borondatea dela, eta, horrekin batera, borondate hori babestu eta praktikan sustatzeko neurriak bermatuko dituen botere politikoa. Beste hitz batzuetan esanda, gizartearen jarrera aktiboa eta interbentzio politikoa.
‎Apaizak hitz batzuk esan eta hilkutxa ur bedeinkatuz ihinztatu ondoren, ehorzleek hilobiko zuloan sartu zuten hilkutxa, eta hilarria haren gainean jarriz burutu zuten lur ematea.
2020
‎Bazekien bere txanda zela. Eztarria garbitzeko egin ohi dituen hots batzuk entzun nituen eta duda mudazko hitz batzuk esan zituen gero, nondik hasi ez baleki bezala, eta mahai inguru bat aipatu zuen jarraian, literaturari buruzko eztabaida bat, zeinetan Agirrezabal delako horrek ez zuen ahorik zabaldu, ahoa zabaldu eta hitz egiten hasiko zela zirudien bakoitzean beste batek jaten baitzion hitza, eta berak jarraitzen zuen behatza altxatuta, ez omen zuen besoa altxatzen, behatz lotsati bat baizik, eta halak... despistearen apologia gisako bat egin omen zuen, sortzaileak despistea ezinbestekoa duela frogatu nahi balu bezala, eta zientzialari eta idazle handi despistatuen kasuak aipatu omen zituen, Pasteur-ena esate baterako, bere ezkontzara joatea ahaztu baitzitzaion eta gonbidatuek etorri behar izan baitzuten bila.
‎Europan, patroi ekonomiko berrien testuinguruan, ordainsarien arteko ezberdintasunak hazi dira (ordainsari nagusien igoera, ertainen geldialdia, baxuenen murrizte erreala), eta horrek neurri batean 1980ko hamarraldiaz geroztiko eskualdeen arteko dibergentziak esplikatzeko balio digu. Beste hitz batzuetan esateko, ezberdintasun bertikala (pertsonen artekoa) ez ezik, ezberdintasun horizontala ere (esate baterako, eskualdeen artekoa) gertatu da (Roses eta Wolf 2018). Tokiko edo eskualdeko berezitasunak eta politikak (place sensitive policies) aintzat hartu, aglomerazio eta mugikortasun bakarreko eredu estandarra irauli, heterogeneotasuna sustatu, eta eskualdeak dinamika berrietara ireki ezean, beraz, ezberdintasunek hazteko joera izango dute; inbertsioa (garapenerako neurriak, baliabideak eta egitasmoak aurre banatzea), alegia.
‎Amaitzeko, desagerketa gauzatzeko moduari buruzko hitz batzuk esaten ausartzen dira:
‎Batzuek, eroritako mendizaleari behar zen bezalako omenaldia egiteko, gailurrera igo nahi baitzuten. Hitz batzuk esan eta loreak uzteko behinik behin. Bale besteek, kale ez zen bitartean.
‎Eta komeria handirik gabe igaro genituen bai tximinia eta baita gailurraren aurreko korridorea ere. Tontorrean hunkidurazko hitz batzuk esan, loreak eskaini eta, Maitenaren baimenaz Koldoren errauts batzuk jaurtiki ostean, atzerako bidea egin genuen.
2021
‎Bill Whitesidek begirada azkar bat eman Mollyri eta bere behietara itzuli zen berehala. Denbora asko kosta zitzaion maistrari hitz batzuk esateko kemena biltzea. Mutil handi inozo bat zen, ez aitaren orekarik ez amaren umorerik ez zuena.
‎oso neskatila txikia zen, txirikorda beltzak zeuzkan, txori gorriek loturik. Polizia bat gerturatu zitzaien, Hélènek entzuten ez zituen hitz batzuk esan zizkien.
‎Eta neu naiz hemen dagoena. Gela argitsuan, gizon batek hitz batzuk esan ditu; begitartea eta izena dituen gizon batek mundu guztiaren izeneko zenbait hitz esan ditu. Ni naiz gizona, berriz.
‎Ezin dut zure alde ezer egin, nire alde ezer egin. Ez du guregan pentsatu, hitz batzuk esaten zituen, keinuak egin; hil zaitu, ene maitea. Zu ostera ere hiltzen utziko diot?
2022
‎Disgustu hark oso jota utzi zion garuna... Azken egunotan hitz batzuk esaten hasi da, baina inolako koherentziarik gabe –adierazi du, ahotsean indarrik gabe.
‎Baina bere begiek dir dir egiten jarraitzen zuten. Idoiak ez zion ezer esan nahi, baina azkenean, erru sentimendu apur batekin, hitz batzuk esan zizkion.
‎Sartu eta berehala eraman zuten beraiekin arreba. Hitz batzuk esan behar zituen jendearen ardaila apaldu bezain laster. Zerbeza apartsu eta beilegia eskuetan hartu eta aspaldiko lagun batzuekin aritu zen Paul, lehengo garaiak gogoratzeko ahaleginean.
2023
‎Kamakak eztul egin eta hitz batzuk esan zituen bere hizkuntzan.
‎Patxik bizkarretik heldu zion, eta hitz batzuk esan ostean, kalean biratu eta denak kontzeju etxera abiatu ziren. Bidean Aparloreako gainontzeko marinelak batu zitzaizkien, Galaz buruan, eta berehala jakin zuten abentura bide onetik zihoala.
‎Uste dut neure bihotza maitatzeko esan zidala, eta esker oneko sentitzeko, ternezia ere sentitzeko neure buruarekin. Beharbada hori beste hitz batzuekin esan zidan. Eta bai, gainetik kendu nituen nire biografia eta nire curriculuma, baina ileordea ez:
‎ChocQuibTown bertako hip hop taldearen doinu dantzagarri bat ere ipini dute. Musika isiltzean, beste lagun batek hitz batzuk esan ditu, gero makurtu eta itsasoko maskor bat jarri du hilkutxan," heure itsasoa heurekin eraman dezanan". Denen artean lurperatu dute. Pala bat erabili dute, baina atzaparkadaka ere bota dute lurra, hobia estali arte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia