Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎Gogoan dut bertan tokatu zela egun hartan Joan Mari Irigoien ere eta bi idazleek hitz batzuk egin zizkiotela elkarri. Markek galtzarbean zekarren izenburuak harritu ere gintuen Joan Mari eta biok.
‎—Ez, ez: zu, ez —ihardetsi zenidan— Hitz batzuk egin nahi nituzke zurekin, axola ez bazaizu. Eta sosega zaitez, zeren erran baitit zure ikaskide batek non zauden ostataturik, eta zeren ikaskide hura bera igorri baitut zure egoitzarat, erraiteko nagusiari ezen gaur ez zaituztela bazkaltzen izanen, zeren eta nihaurk gonbidatu baitzaitut honat, ahamen baten egiterat —eta iduritu zitzaidan ezen zu zinela han segada prestatu zuen ehiztaria, eta ni ehiza, zuk segadan atrapatua.
2001
‎Ez. Baina zerbaitekin kontsolatu behar badugu, ezin ahaztu garai ilunenetan ere sortze artistikoak oso lan aipagarriak eman dituela, eta arkitekturan (arkitektura aipatuta, eta New Yorkeko dorre bikiak gogoan, arte honek Euskal Herrian duen egoeraz hitz batzuk egiteko gogoa ere eman dit, baina beste baterako utziko dut. Baina pentsatzeko datu bat:
2002
‎Handik gutxira iritsi zen. Amarekin hitz batzuk egin ostean, aitarekin mintzatu zen, aparte. Eta orduan, amak honela esan zigun arreba eta bioi:
2003
‎Bukatzeko Azpeitiko alkatea den Jose Maria Bastidak hitz batzuk egin zituen Ildefonso Gurrutxagari buruz. " Pentsatzen dut azpeitiarrok zor izugarria diogula gizon ospetsu honi, lehenik politiko eta gero fiskala izan zen gizon honi".
‎Komunera joateko aitzakian, ziegatik irten eta hitz batzuk egin ditut grisekin.
2004
‎Hala, bada, Nuriak, presidente eginkizunetan, hitz batzuk egin zituen, elkartearen asmoak biltzen zituztenak, enekozaletasuna bihotz eta ardatz. Eta bukaeran esan zuen:
2008
‎Autobusetik basilikarainoko bidean lagundu zuten, «euskal presoak etxera» oihukatuz. Elias Miner Etxerat eko bozeramailea hurbildu zitzaion lehendakariari karguan denetik egin duten balantzea txosten batean emateko, eta harekin hitz batzuk egiteko.
‎Presente egon zen, presente dago eta presente egongo da baita etorkizunean ere. Eta presente dagoenez gero, bada garaia ama biologikoaz eta berarekiko sentitzen dugunaz hitz batzuk egiteko.
2009
‎Bilboko ezkerraldeko hainbat ikaslek parte hartuko dute munduko alfabetatze arazoei buruzko testuak irakurriz. Toti Martinez de Lezea idazle ezagunak ere hitz batzuk eginen ditu. Modu honetan inauguratuko da ofizialki Bizkaiko hiriburuan Liburuaren Eguna.
‎Agintariek gai horretan zeresana badutela eta, Patxi Lopez lehendakariarentzat hitz batzuk egin zituen Larrinaga. –Inpunitate esparruak bukatuko dituela esan du eta jakin behar luke inpunitatea esparru handienak polizia etxeetan eta presondegietan daudela?.
2010
‎Nahiago dut pentsatu Euskaltzaindikoa broma dela. Ausartu zen euskaraz hitz batzuk egitera, hizkuntzarekiko maitasuna adieraztearren. Hizkuntza normaltasunari esker, posible izango dugu euskaldunok berak bezala mintzatzea.
‎Izendapena publiko egin denean, Bilboko gotzaindegiak Izetaren hitz batzuk egin ditu publiko: Eskerrik asko Jainkoari Bilboko Eliza maitea zaintzeko ardura emateagatik, asko maite dudalako eta buru belarri jarriko nahiz zerbitzu horretan lan egitera.
‎Batasuneko kideei ere gerturatzeko eskatu zien. Han, azken hitz batzuk egin zituen: ETAk negoziazioak hautsitzat ematen zituela adierazi zuen, mahai politikoan ez zelako ezer adostu eta, tamalez, jakina zela horrek beste enfrentamendu fase bat ekarriko zuela; eta nazioarteko taldeari eskerrak eman zizkion, egindako lanagatik.
‎Lantxo hau biografiaren atarikoan datozen Andres Urrutiaren hitz batzuekin hasi dugu eta amaitu ere haren beste hitz batzuekin egingo dugu: Liburu hau irakurtzen duenak ere laster atzemango du, Ondarroako herriak euskarari eta euskal kulturari eman dien bizitasunaren katean, kate-begi preziatua izan dela Augustin Zubikarai.
‎Goitik ikusi ahal izan nuen guztia. Manuelarekin hitz batzuk egin zituen eta honek irribarrez erantzun, eskerrak emanez eta benetan hunkituta. Botikaren bat eman ote zioten pentsatu nuen, emakume hura egoera samin hartan hain etsita eta papera hain ondo betetzen zuela ikusiz.
‎Eta baita hala egin ere. Erromara etorri zenean, 1996an, han nintzen ni ere bera ezagutu nahirik eta berarekin hitz batzuk egin asmoz. Jende artean itxoin ondoren, bereganatu nintzen eta esan nion:
2011
‎Kim Longinottoren Pink Saris ikustea pentsatu genuen, eta han abiatu ginen, giza eskubideak ere kanpaina egiteko balia daitezkeela ohartu gabe, Victoria Eugeniara. Alkate jaunak hitz batzuk egin zituen, dena oso egoki eta zuzen, eta halako batean alde egin zuen behintzat oholtzatik, eta hasi zen dokumentala. India iparraldeko emakumeen egoera latza kontatzen zuen, eta haietako batzuek egoera hori iraultzeko egiten ari diren borroka.
‎Eta horrelaxe gertatu zen. Iluntzean, ziegara eraman nindutenean, ordurako deklaratzera ekarria zuten mikelete bat ikusi nuen eta berarekin hitz batzuk egiteko aukera ere izan nuen. Ziegara sartu nindutenean nire buruari zin egin nion, handik ateratzea lortzen banuen, Manzanas hura akabatu egin behar nuela, kosta ahala kosta.
2012
‎Euskadiko kirol taldeak ofizialtasuna lortzearen alde agertu da EAJko hautagaia. Egoera ekonomikoaz ere hitz batzuk egin ditu Urkulluk: –Krisitik aterako gara, eta oinarrizko zerbitzu publikoei eutsi diegu?.
‎Elkarteko kideek izango dute sua pizteko ardura. Udal ordezkariek hitz batzuk egingo dituzte sua hasi aurretik, eta ondoren, sua piztearekin batera, emango diote hasiera festari. Aurten ez dute urrezko intsigniarik banatuko, egoera ekonomikoa kontuan hartuta.
2013
‎Postrearen orduan Xabier Letona Argiako zuzendariak hitz batzuk egin zituen euskal prentsaren egoeraz (37 orrialdean hitzaldia osorik), eta herri ekimeneko komunikabideen eta hedabide publikoen finantzazioan dauden aldeak azpimarratu zituen.
‎Heldu denetik, Versus zeruari so dago eta alferrik. Hitz batzuk egin nahi ditu ezinduarekin, laster etorriko delako. Hau eta beste, nola elbarritu zen, zer pentsatzen duen bizitzaz.
‎Hondartzako ekitaldiaz gogoratzen nintzen ni ere. Adiskide eta ezagunen hileta gehienetan hitz batzuk egin behar izaten nituen. Beti esan izan dut genero zailenetako bat dela, eta ondo moldatzen nintzen.
2014
‎Gotzon Huegunek obraren inguruan hitz batzuk egin eta luntxarekin amaitu zuten ekitaldi xumea Xenpelarren etxepean.
‎Tabakoa partekatu dute, Lurok ekarria baitu Julien anaiak etxean egin azken tabakotik. Hitz batzuk eginik, erreximenduaren xerka segitu du Lurok, eskerrak bihurtuz pilotariari, ogi zerbait eman diolako tabakoaren orde. Han aitzinean ezkerrerat hartu eta oihana gurutzatu du Lurok, eta Etxeber erretorearekin topo egin, kontrako bidean heldu baita, ile kizkurrak kaskopetik ageri, sotana gerrian trenkaturik, lehen eraman ohi zuen gisa berean.
‎Berdin izan zitekeen Getariako gazte bat. Airean ekarri eta hallean sartu duten itsasgizon horiek azaldu diote itsasontziko sotoan atzeman dutela porturat heldu aitzin, konortea abantzu galdurik, ustez eta alemanezko hitz batzuk egiten zituela arteka, eta fidatzekoa den gizon batek eman diela adreza. E. doktoreak eskerrak bihurturik eta libera poxi batzuk emanik agurtu ditu itsasgizonak.
‎Hezurrak hautsiak ditu mutikoak, hala erran diote Bettiriri, eta Miarritzerat bidean segitu du, otoitz isilean barnaturik, pentsatuz eta aitak zer gisako atsekabea behar duen hartu semearen berri emanen diotelarik. Oroitu zaio Miarritzeko kasinoa klinika bilakatua dutela soldadu erientzat, eta pentsatu du harat behar duela joan bisitan, denboraz asea baita, eta hitz batzuk egin soldadu horiekin, eta bihotza poxi batez alaitzen saiatu kanturen batekin, edo hil hurren direnei otoitz xume batzuk egin. Baina luiziak badira Miarritzerateko bidean, arbola jausiak eta adaxkak bazter guzietan, ekaitzak ontsa kimatu baititu arbolak.
2015
‎Argazkiak banatu ondoren, Regueirok hitz batzuk egin zizkien umeei. Irribarrez, pozik, alai.
‎Marmarka jarraitu zuen pixka batean, eta azkenean mahaitik jaiki zen komunerako aitzakian. Itzuleran, Biritxinagarekin hitz batzuk egiten hasi eta haien mahaian leku bat egiteko bidea topatu zuen. Izaskun ere mahai hartan zen eta berehala ahaztu zen Ahedo Keparen adar jotzeaz.
‎Oilo ipurdia jartzen zuen. Alegriak hitz batzuk egin zituen han bertan, mikrofono baten aurrean, gure izenean. Jendea bibaka eta txaloka eta musika jotzen hasi zen berriz ere, lehen baino ozenago.
‎Felixa oso ondo zaindu zuten denen artean. Beti zen baten bat harekin dantzan, edo hitz batzuk egiten, pentsamenduak burura etor ez zekizkion. Eta lortu zuten hori festak iraun zuen bitartean.
‎EUSKADIKO ANTZERTI ZERBITZUAK 1984an eskatu zidanean Euskal Antzertiaren erakusketarako burutu nezan Euskal Antzertialiburua ez nuen inolako dudarik izan eskaintza egiterakoan. Gogoan dut ere nola erakusketa hau San Telmo Museoan Manuel Lekuona, Ramon Labaien, eta Eugenio Arozenarekin batera aurkeztu ondoren, Baionako Euskal Erakustegian ere presentatu zela, eta nik hitz batzuk egin nituelarik Jean Haritschelhar bertako zuzendariaren eta besteren batzuen gibeletik, mintzatu nintzela nazioen lehiaz eta etsenplu emateaz, Jakes Belaren hitzak gogoratuz. Joseba Arregi, garaian Kultur kontseilari zenak, ohiko harro puntuaz galdetu zidala ea ni nor nintzen mintzatzeko han, erantzun niolarik esposizioaren eta liburuaren egilea nintzela.
‎Erakusketa hau Euskal Herrian zehar agertzeko eta ikusarazteko pentsatua zenez gogoan dut Donostia eta Baionaz aparte Bilbo, Oñati, Maule eta beste norabait ere eraman zela.EUSKADIKO ANTZERTI ZERBITZUAK 1984an eskatu zidanean Euskal Antzertiaren erakusketarako burutu nezan Euskal Antzertialiburua ez nuen inolako dudarik izan eskaintza egiterakoan. Gogoan dut ere nola erakusketa hau San Telmo Museoan Manuel Lekuona, Ramon Labaien, eta Eugenio Arozenarekin batera aurkeztu ondoren, Baionako Euskal Erakustegian ere presentatu zela, eta nik hitz batzuk egin nituelarik Jean Haritschelhar bertako zuzendariaren eta besteren batzuen gibeletik, mintzatu nintzela nazioen lehiaz eta etsenplu emateaz, Jakes Belaren hitzak gogoratuz. Joseba Arregi, garaian Kultur kontseilari zenak, ohiko harro puntuaz galdetu zidala ea ni nor nintzen mintzatzeko han, erantzun niolarik esposizioaren eta liburuaren egilea nintzela.
‎Pastorea bera komunitate honetan jaioa da, eta kitxueraren aldeko sutsua. Bere sermoia eten eta denen aurrean hizkuntzaren garrantziaz hitz batzuk egitera gonbidatu nau.
‎Ebiakoitzean mus txapelketa eginen da eta gauez herri afaria. Igandea, azkenik, goizeko 11: 30etan hasiko da, Agurra dantzaturik eta hitz batzuk eginez Aberri Egunaz. Ondoren Korrikaren txanda:
2016
‎Eta iritsia zen. Bazekien zuzendariaren deia azken agurra emateko zela, bulegora igoarazi eta urteetan zaintzaile leial izandakoari protokolozko hitz batzuk egitekoa.
‎Batzuetan, lantegira ekartzen duen trenetik jaitsitakoan, bulegoetako argia pizturik ikusten du zaintzaileak, eta orduan badaki, betiko langile saiatuez gain, kontularitza edo finantzetako arduradunen bat ere kontuak orekatu nahian dabilela, edo, bestela, zuzendaritzakoak bileraren batean daudela. Haiek ere etxerako bidea hartzen dutenean, adeitsu agurtzen ditu zaintzaileak; gustatu egiten zaio batekin ez bada bestearekin hitz batzuk egitea, baina benetako alaitasuna bakarrik geratzen denean sentitzen du, lantegi lokartuan jaun eta jabe geratzen denean.
‎Gaur ere, lantegira iritsi denean, ateratzen ari ziren azken langileekin gurutzatu da, baina apenas izan duen haiekin hitz batzuk egiteko aukerarik. Egun guztia lantegian pasatzen duten langileek nekea eta ernegazioa aurpegian dutela alde egiten dute, zaintzailearen presentziari ia erreparatu ere egin gabe, beren burutazioetan murgilduta.
‎Gainera, eguerdiko paseo batean kalean ikusi zuenetik, areagotu egin zitzaion hura ezagutzeko gogoa. Harekin hitz batzuk egiteko aukera bilatu nahi zuen, baina nola egingo zuen hori. Zaintzaile lanetan hasi zenetik ez zuen inoiz lantegia utzi.
‎Epaileaz eta emazteaz argitasunak ematen jarraitu zuen, astirik eman gabe esateko biekin hitz batzuk egiteko aukera izan nuela: pertsona zoragarriak, esan zuen?, nahiz eta pixka bat astunak ere izan, bera «mundu zabaleko» segada eta arriskuetatik babesteko biek zeukaten temagatik.
‎Mahaiko kideek azalpenak eskatu zizkieten arren, ez zuten eztabaidan sartu nahi izan. Amaieran, Industriako ordezkariak hitz batzuk egin zituen. Oro har, hitzaldietan maila ona egon zela esatera mugatu zen.
‎Sintoma batzuk badaude. Disonanteak diren hitz batzuk eginez gero Twiterren eta zer esaten den ikustea nahiko kuriosoa eta grafikoa da. XXI. mendean eraiki ditugu pentsamendu berriak, gauzak zalantzan jarriz, material zahar eta berri guztiekin.
‎Isilera egin du, norbait hurbildu zaigulako. Ulertu ez ditudan hitz batzuk egin dituzte, euskara edo hori. Hau Xabier da, erantzun dio gaztelaniaz.
2017
‎bere kasa antolatzen zuen lan ordutegia eta ia beti zegoen libre kafe bat hartzeko. Hitz batzuk egin zituen amarekin Alemaniatik iritsi berri ziren esentzia lurrungailuen inguruan.
2018
‎Ez zuen gertatu behar. Inoiz ez».Hunkituta, hitz batzuk egin zituen Maria Jose Imazek, Iruretagoienaren alargunak. Aitortu zuen «momentu oso gogorra» zela omenaldia, baina parte hartu zutela Iruretagoienak «merezi zuelako».
‎–Tira, osatuta dugu ia gure taldea, baina gure gonbidatu nagusia sarrarazi aurretik, zuek hitz batzuk egitea nahi nuke. Zer itxura hartzen diozue biojustiziaren kontzeptu berritzaile honi?
Hitz batzuk egin ostean, Bultacoaren azeleragailuari eragin eta ziztuan alde egin zuen motoristak. Guardia zibilak erne jarri ziren berriro, nor bere arduretan.
2019
‎Presente egon zen, presente dago eta presente egongo da baita etorkizunean ere. Eta presente dagoenez gero, bada garaia ama biologikoaz eta berarekiko sentitzen dugunaz hitz batzuk egiteko.
‎emakumeak bakar bakarrik igaroko du eguna; sehaskan mugitzen den edo bere parketxoan jostatzen dabilen haurtxoak ez dio lagun egiten. Bere burua apaintzen, etxeko lanak egiten pasatzen du tarte bat, luzeagoa edo laburragoa; neskamea baldin badu, aginduak ematen dizkio, eta kontu kontari geratzen da sukaldean pixka batean; halakorik ez badu, merkatura joaten da, eta hitz batzuk egiten ditu auzokoekin edo dendariekin bizitzaren kostuaz. Senarra eta seme alabak etxera itzultzen badira bazkaltzeko, ez da asko gozatzen haiekin egoteaz; zeregin gehiegi ditu:
‎1922 urtearen hasieran izango zen; bere saloian hartzen ninduen, ni bakarrik beti; behin batean, semeari ere alde eginarazi zion[...] Beste batean[...] zutitu, eta nigana etorri zen, hizketan gelditu gabe. Berehalaxe ohartu nintzen bulkada sentimental bat zela[...] Hitz batzuk egin zizkidan, uler nezan. Keinu adeitsu batzuen bidez, aditzera eman zidan bat zetozela elkarrenganako gure sentimenduak.
‎Bultaco bat heldu zen haiengana. Motorra itzali gabe, hitz batzuk egin zizkien Land Rover berdearen barrutik atera ez zirenei, bereziki kalpar luze fantasmagoriko bati, eta ospa egin zuen.
‎Viena? Artilezko traje garestia jantzita, oinetakoak distiratu berri, irribarre egin zuen eta, Laleren aitaren aurrean jarrita, hitz batzuk egin zituen harekin. Laleren aitak zaldia abiarazi zuen.
2020
‎Eneko Etxeberriarekin batera, Genevan izan ziren Amaia Irigoien emaztea eta bien semea, Oier Etxeberria Irigoien. Bilkuraren hasieran, Luciano A. Hazan taldeko kide argentinarrak sarrerako hitz batzuk egin ostean, Etxeberriaren azalpenak «arretaz eta interesez» entzun zituzten taldeko bost kideek —Hazanek ez ezik, Bernard Duhaime taldeko buru eta kontalari kanadarrak, Tae Ung Baik lehendakariorde korearrak, Houria Es Slami marokoarrak eta Henrikas Mickevicius lituaniarrak ere—.
‎Luciano A. Hazan taldeko kide argentinarrak sarrerako hitz batzuk egin ostean, Etxeberriaren azalpenak «arretaz eta interesez» jarraitu dituzte taldeko gainerako kideek —Bernard Duhaime taldeko buru eta kontalari kanadarrak, Tae Ung Baik lehendakariorde korearrak, Houria Es Slami marokoarrak eta Henrikas Mickevicius lituaniarrak— Sendiak nabarmendu du bilera taldearen beraren ekimenez egin dela. Etxeberria sendiak kasuaren inguruko dokumentazio ugari helarazi die.
‎Mariannek ez zion inoiz galdetzen zergatik etorri zen. Hitz batzuk egiten zituzten, edo Mariannek egiten zuen hitz eta Connellek buruarekin baietz. Connellek esan zion Manifestu komunista irakurri zukeela, uste zuela gustatuko zitzaiola, eta, nahi bazuen, idatziko ziola izenburua, ahaztu ez zekion.
‎Mari Gabonek, Manuelak, Erraldek eta Tantaik erabaki zuten laurak elkarrekin joatea. Jendearekin hitz batzuk egiteko aitzakia ere bazeukaten, ezen asto bat zeramaten salgai. Euren atzetxotik gizonezko bat zihoan, ile urdina eta lepo zabala.
‎Horail txiki samarra zen, argal antzekoa, aurpegi ederrekoa, eta begi argiek eta masailen zabalak hasieran errusiarra edo izango zela pentsarazi zioten arren, segituan jakin zuen errumaniarra zela. Bazkalondoko ordu horretan egunero ikusten hasi zen, zerbitzari berri harekin hitz batzuk egiten eta garrantzirik gabeko kontuekin solasak pixkanaka luzatzen. Oraindik ere gogoratzen da hirugarren egunerako izena galdetzeko ausardia izan zuela, eta “Daniela” erantzun zionean bitxia eta ederra iruditu zitzaiola, orain, hilabete batzuk geroago, izen arrunta eta ia betikoa iruditzen bazaio ere.
‎Begiak zabaldu ditudanean, kalea hartzen zuen laino horia ere desegiten hasi dela iruditu zait, gauzak gero eta garbiago ikusten hasi naizela. Gizon bat eta emakume bat jaitsi dira anbulantziatik, eta hitz batzuk egin dituzte beroki iluneko gizonarekin. Azterketa azkar baten ondoren ohatila gainean sartu naute barruan.
2022
‎Zaharra zen eta ez zuen harrezkero inoren berotasunik behar, esaten zuen. Eta, ttikitan hala egingo zuela esan zioten arren, ez zuen Jainkoa bila etorri ez izanak kezkatzen ez tristatzen, ez eta, urteetako ohiturak hartara eramanik, noizbehinka hari hitz batzuk egitea eragozten ere. Modu heretikoan.
2023
‎Geldi geratu dira denak une batez, norbaitek hitz batzuk egiteko zain bezala, baina ez da hitzaldietarako egokiera, inork ez du hemen diskurtso politikorako gogorik, ez hilondoko predikuetarako aldarterik, eta kanposantuko atea itxi ondoren etorritako bidetik abiatu dira, lehen bezala, zeru gaineko ilargi zuria beste lekukorik gabe.
‎Berehala erakutsi zigun Jorgek androidea zela, gizakiarentzat ezinezkoak diren ahalmen harrigarrien jabe. Berarekin hitz batzuk egin orduko jabetu ginen sekulako erudizioa zuela, bereziki Euskal Herrian espainieraz idatzitako literaturari buruzko kontuetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia