Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Beste irizpidea da hitza egokia izatea kontestu horretarako. " Otto Pette" n nik ordura arte erabiltzen ez nituen hitz dezente badaude ere, ez dut hitz bakar bat ere erabili hiztegiak" hau hala esaten da" diolako. Gutxienez esaldi baten barruan, edo klasiko baten testu barruan kontestualizatuta aurkitzean, eta non eta nola funtzionatzen duen dakidanean, lasai erabil dezaket hitz hori, klasikoarena imitatzen dudan beste kontestu batean.
‎Eta aitak amari erran zizkion hondar hitzak oroitu nituen: ...Iduria ongi zaintzen dut nik, Graziana, sehiek eta menekoek didaten errespetua eta begirunea lekuko; eta bertze zer horiek, berriz... horiek jendearen asmakizunak dira eta atso zaharren erran-merranak..." Ez dakit zergatik, baina ez nizkion aitari hitz haiek sinetsi... zeren eta bertze fabore haiek bainituen buruan, eta hiru hitz haiek arras betetzen zuten ene buru-barrena, kontsolamenduzko hitz bakar batendako ere tokirik uzten ez zutela... Eta bai, banekien zer-nolakoak izan zitezkeen bertze fabore haiek, kontu haiek ordu arte kezkatu eta antsiatu ez ninduten arren, osaba Joanikoten munduarekin eta jaun Marcelenarekin aski eta sobera nuelako artean, bertze nonbait erran dizudan bezala...
‎Ondoan jarri nintzaion, ohe gainean, baina nire aita-su sasikoak makinatxoa nire eskuetara ekartzea baizik ez zuen lortu. Hitz bakar bat ere ez.
2002
‎Nire arreba hori ez da ni bezalakoa, zeharo bestelakoa da. Oso serioa eta zuhurra da, ez du ia inoiz irribarre egiten (eta inoiz ez barrerik), eta zerbait garrantzitsua adierazi behar ez badu hitz bakar bat ere ez esatea hartu du arautzat. Bestalde, ez du inoiz elkarrizketa inozorik entzuten eta ezta arrazoizko kontuak ez direnak ere.
‎Bide osoan ez dugu hitz bakar bat ere gurutzatu, baina begirada hutsekin elkarrizketa bat mantendu dugu. Nire gaztetasunaren ezaugarri diren zalantza eta kezka arintzen saiatu da, ikasteko bizitza osoa behar izan dituen gauzak funtsean agertzen ahaleginduz.
2003
‎Horregatik baztertu zuen bigarren zinta. Hitz bakar bat ere ez zuen transkribatu. Hirugarren etxean grabatutako zinta hartu zuen gero.
‎Nik dakidala, berak ere ez daki euskaraz. Baina Diario de Noticias-en irakurri nuen bera ere harrituta gelditu zela Oteizaren hileta elizkizunetan euskaraz hitz bakar bat ere entzun ez zelako. Aparteko ezer ez, Corpas Bianako Printzea Erakundearen zuzendari ez balitz.
2004
‎Aitak harrizko aurpegierarekin entzun zituen nik negar zotinek desitxuraturiko ahotsaz eta zezelka esaten nituenak. Nire bakarrizketa luzean zehar ez zuen hitz bakar bat ere atera. Ezta keinurik ñimiñoena ere, haserrea edo ulertzea, amorrua edo errukia adieraz zezakeenik.
2005
‎Hortikau rrera, estiloen kontrastea: pertsonaien instantea hartudu, soilduz, kimatuz, inausiz, hitz bakar bat ere ez sobran, miniaturara jo du Barandiaranek. Erresuma eta Mundua simetrian daude:
2007
‎Libre utzitako beste 4.300ak beharrera itzuli direnean, Sonapur izeneko auzoan lotarako daukaten hiru solairuko etxearen atarian ohar bat aurkitu dute, ugazabak idatzia, non agintzen zaien laster bi mediku agertuko zaizkiela denen osasuna segurtatzeko, eta nagusiek pagatuko dutela logelen klimatizazioa, janaria berotzeko behar dituzten butano bonbonak bezala. Soldata igotzeaz, ordea, hitz bakar bat ere ez.
‎Duela hilabete, karrera garrantzitsuak irabazten zituenean, dena zen laudorioa eta goraipamena. Orain, aldiz, inork ez du Ibonen aldeko hitz bakar bat ere esaten. Ez al da kontraesana?
‎Horregatik erantzun diot berehala Don Valentini ezetz, mesedez eta faborez ez egiteko halakorik, Jainkoaren izenean, neure kontuak neuk gobernatuko ditudala eta ez esateko hitz bakar bat ere Plasmari. Harrien azpitik bada ere, aterako dudala neuk nonbaitetik laguntzailea, egoteko lasai.
2008
‎Agure gizajoa! Ez zen bere ezpainetatik harridura, kexa, beldur edota etsipenezko hitz bakar bat ere atera gure arazoen hasieratik orain enbor-etxean hiltzeko etzan genuen arte. Troiar bat bezala egon zen galerian bere koltxoiaren atzean jarrita; txintik atera gabe bete zuen agindutako guztia, leialki eta ondo; gure taldeko zaharrena zen hogeiren bat urteko aldeagatik; eta hari tokatu behar hiltzea, zerbitzari zahar, bekozkodun, esaneko hari!
‎Pedrok bere arkatza ausikitzen zuen baina hitz bakar bat ere ez zion aterarazi. Sudur ziloa karrakatu zuen eta hartarik jalgi mokor bat mahai azpian lotu.
2009
‎Solas-molas luzeak eta iruzkin mamitsuak eraikitzen zituen haien haritik. Aldi hartan, hitz bakar bat ere ez zion gehitu nire kontakizunari.
‎Nire eskuek bazekiten zer zen hurkoari bizia kentzea. Eta hala ere, hitz bakar bat ere ez zen jalgi nire ahotik.
‎ALEX.-Hago ixilik! Ez diat onartuko hitz bakar bat ere bere alde, ez daukak eta arrazoirik.
2010
Hitz bakar bat ere ez horretaz!
‎Ezta hitz bakar bat ere! Aditu?
‎Nik oraindela [sic] urte batzuk ez nekien hitz bakar bat ere euskaraz eta orain ikasten ari naiz, buru belarri gainera, baina saila da hizkuntza bat menperatzea.
2011
‎MANEX ez da gai hitz bakar bat ere esateko.
‎Ia bi urte egon zinen amonarekin haserre, kortesiazko hitz bakar bat ere egin gabe elkarrekin. Nik ez nuen ulertzen hura, zure printzipioen guztiz kontra baitzegoen.
‎Piazza di Spagnako tiroketa hori, Carlaren kontrako atentatu ahalegina, hildako estatubatuarra, egunkariaren gezurrak... Eta Carlaren kontrako atentatuaz, gainera, ezta hitz bakar bat ere! Ez dute aipatu ere egiten.
2012
‎" Ah, ba horrela bada, errespetatu ni eta ez ukitu", esaten dit. Lasai egoteko, inoiz ez dudala ukituko, baina berak niri inoiz gehiago hitz bakar bat ere ez egiteko erantzuten diot zakar. Handik pare bat ordura, lagun bat herriko bi mutil ezagunekin gelditzen da berriketan kalean.
‎" Ah, ba horrela bada, errespetatu ni eta ez ukitu", esaten dit. Lasai egoteko, inoiz ez dudala ukituko, baina berak niri inoiz gehiago hitz bakar bat ere ez egiteko erantzuten diot zakar.
‎ez nauzula salduko. Oraindik ez dut ikusi, baina ziur nago, aspaldi maite izan nuen emakume bat ezagutu dut zure potret horretan... etzaiozula niri buruz hitz bakar bat ere esan; galdetzen badizu, gaizki esan nitaz.
‎Tarte horretan aitak bai eta ez besterik ez du esan. Oso adi dago, telefonoaren beste aldeko hitz bakar bat ere galdu nahi ez balu bezala. Eta agurtu gabe eten du deia.
‎Aldiz, ihesaldi ospetsuaren kontua ekarri dit berriro mintzagai, nola izan zen kontatzeko eskatu dit hamaikagarrenez. Besteetan baino zakarrago, duela ia hiru hamarkadako kontu horretaz aritze hutsak kartzelaren sentsore eta alarmak aktibatuko dituen beldur banintz bezala alboratu dut gaia, hamaikatxotan esana diodala horri buruz ez diodala inoiz inori hitz bakar bat ere esango.
‎Eta euskara? Bi hilabete luze euskarazko hitz bakar bat ere esan gabe. Euskarazko lerro bat irakurri gabe.
2013
‎Bera haurra zela, jaiak egiten zituen hango euskal komunitateak. Haiek ez zutela gaztelaniazko hitz bakar bat ere erabiltzen eta ez berak ez bere aitak ez zutela deus ulertzen oroitzen du. Gainera, Zuberoakoa zuen aitona eta hark erronkarieraz hitz egiten zuen, beraz, are nekezagoa zitzaion euskara ulertzea.
‎Arratsalde hartan Ibairen etxe azpitik pasatu nintzenean, atariko atea irekita zegoela ikusi nuenean, barrura bultzatu ninduen indar batek. Ez nion hitz bakar bat ere esaten utzi. Nik egin nuen guztia:
‎Pare bat eserleku aurrerago, sailkatu ezin zuen hizkuntza batean mintzo zen bikote bat aurkitu zuen. Nik entzun niezaien saiatu zen, baina ez nuen haien mintzairan hitz bakar bat ere atzematerik lortu. –Neska kalakari amorratua da, ez da isiltzen, derrigor entzun behar diozu?, esaten zidan Marenek.
‎Tostatik lokarriak kendu zizkiotelarik, bi galerianoren artean garraiatu zuten ontziko barberaren gelaxkara. Tarte horretan guztian hitz bakar bat ere ez zen aditu galera osoan.
‎erregu gutun baten bitartez Madrilera joan ziren, Carlos Bueren epailearen aurrean poliziari deklarazioa hartzera, hura ez zelako joaten Baionara. Amedok ez zuen hitz bakar bat ere egin. Baina Baionako epaileek helarazitako informazioekin Amedoren kontrako auzibidea irekitzeko eskatu zion Buerenek Espainiako Auzitegi Nazionalari.
‎esan zionean, mutilak, malkoak begietan, kontatu zion nola herriko norbaitek salatu zuen aita karmeldarra abertzale izateaz eta bere politikaz ikastetxeko umeei kalte handia egiteaz. Bera, Aramaio, hura hiltzearen aurka agertu zen Altuna kapitainaren aurrean; haren ikasle izan zela eta ondo ezagutzen zuela esan zion; bere izaeraz bihotz onekoa zela, era bateko nahiz besteko politikatik urrundua, sermoiak egiten aritzen ez zenez gero, ez zuela harremanik kanpoko jendearekin eta haren bizitza umeen hezierari erabat emana zela eta sekula ez ziola entzun hitz bakar bat ere politikaz. Baina kapitainak erantzun zion:
2014
‎zu idazteaz soilik ardura zaitez. Orduz geroztik, ez du hitz bakar bat ere idatzi.
‎Hiru segundoko begirada eskaini diote elkarri. Hitz bakar bat ere ez. Agian, itzulerek ez dutelako hitzik ekarri behar.
‎Batak eta besteak, Lertxun-dik eta Arestik, jarri zioten musika eta letra gure herri honen parte sentitzeko nire gogoari. ordura arte, sorterriari lotzen ninduen lotura bakarra izan nuen, alde batetik, gurasoen ikuspegi erro-mantiko, mindu eta ezkutukoa, eta bestetik, Barandiaran, Azkue edo Barojaren gaztelaniazko obrak. Gasteizen ez baitzen, fran-kismoaren urte gogorretan, hitz bakar bat ere entzuten euskaraz, eta ez zegoen aukera txikienik ere ikasteko, euskal usaina zuen edozer galarazita zegoen erabat. Euskal Herriko beste edozein herritatik fabriketara lanera iritsitako euskaldunak ere erdaraz mintzo ziren, garai hartako zapalkuntza politiko kulturalaren bel-dur.
‎Gau horretan ez zuten ohean hitz bakar bat ere esan, nekatuegi, hurrengo egunetan ere ez, bidaiako oheetan bai ordea, Berlinen, ohe alemaniarretan, izarak Alemaniakoak, ura ere bai. Berlinetik itzuli eta zortzi egunera, soldadu estatubatuarrek Abu Ghraiben egindako torturen berri eman zuen lehenengo aldiz telebista saio batek.
‎Komentarioak frantsesez, inglesez eta espainolez dira. Euskaraz hitz bakar bat ere ez. Izan gira ondoko kalostrapean ere.
2015
‎onomatopeikoez gain? ez dago hitz bakar bat ere, eta hitz gabezia horrexek balio lezake filmetan ere hitzek duten pisua ilustratzeko. Hitzek eta musikak, pelikuletan, askotan behintzat, funtzio horixe betetzen dute, ez gaitezen engaina:
‎Aita-amek bajutik egiten zuten berba elkarrekin, bekozkoa ilun. Harrezkero etxe hartan ez zen politikaz hitz bakar bat ere entzun, baina Julienek ia nahiago zituen lehengo ika-mika zaratatsuak, handik aurrerako hileta-giro goibela baino. Hutsune handia geratu zen etxean Jabier joan zenean.
‎Pariseko zeremonietara itzultzeko, ohargarri izan da halere, ez Hollandek ez nehork ez duela hor gogora ekarri hitz bakar batekin ere, duela 70 urteko maiatzaren 8an Aljerian Frantziak egin basakeria izenik gabea. Zeren egun hortan berean, diotenaz, 30.000 aljeriar hil kalitu izan baitzituen Setifen, Guelman, Kerratan eta inguruetan Frantziako botereak harrigarriki aljeriar manifestaldi baten aitzakian.
2016
‎Askotan pentsatu dut buruz ikasi behar nituzkeela familia afarietan botatzeko (ohitura handia baitu nire neskaren familiak bazkalondoan istorio barregarriak elkarri kontatzeko), eskolan ikasarazten zizkiguten olerki edo bertsoen moduan. Nire aitaginarrebak, esaterako, beti berberak kontatzen ditu eta beti hitz bakar bat ere aldatu gabe.
‎Bidaia osoa hitz bakar bat ere esan gabe joan gara. Ni muturtuta, eta bera goiko errotari bira eta bira dabilenaren aurpegi urdinduarekin.
‎–Laburtu beharrean, hobe izango da osorik irakurtzea, hitz bakar bat ere galdu gabe. Merezi du, erantzun zuean Ruthek, anorakaren barruko poltsiko batetik orri batzuk ateratzen zituen bitartean.
‎Cromometría, amarillento, lactescente. Ez dut hitza zein den asmatzen, inoiz ez dut hitz bakar bat ere asmatu, baina entzuten dut ordea bihotz berria, punpaka zalapartaka, ebakuntza gela lehertu nahian, basazaldi baten bozkarioz. Eta nik orain badakit bihotz berriaren kolore hamaika letraduna, hamaika bizi dituena.
‎Ustez, ongi egiten zuen, aita inondik azaltzen ez zelako, eta, are, azaldu zenean, ihesi joan zelako emakume baten atzetik, berrogeita hamarrean. Alaba Kelen barnetegi ezinago garesti batean utzi zuen, inorekin hitz bakar bat ere egin gabe. Bitartekari baten bidez helarazi zion aita hark mezua Moritzi:
‎Oso ondo hartu ninduen, beti legez. Ez genuen hitz bakar bat ere egin garai zaharrei buruz, nahiz eta aspaldiko konplizitateari eusten geniola begi-bistakoa izan...
‎Cervantesek berriz aipatu dezan esperoan pasatzen du nobela osoa mutil horrek. Baina bi zatiren, ehun eta hogeita sei kapituluren eta mila orri baino gehiagoren ostean, nobela amaitu, eta lur lanerako nahiz kalerako mutil horri buruz Cervantesek ez du hitz bakar bat ere gehitzen?.
‎artzainak berak hitz bakar bat ere erran gabe. Harrigarria!
2017
‎Eta oraindik ere zer zarenaren ezjakintasuna erabatekoa dudan arren, bihotz taupadak bikoiztu egin dizkit zure presentziak; erlojuaren orratzek markaturiko erritmoa galdurik, independenteki dirau orain bihotzak. Ahots kordak dantzan darabilzkit hitz bakar bat ere ahoskatu ez dudan arren.
‎«Porrot mingarrienetan ere ez nuke elastikoa aldatuko aurkariarekin titulu bat ospatzeko. Nire etxea da Athletic, eta nire familia klubeko kide guztiak».Irune Muruari, berriz, emozioak gainezka egin zion, eta ez zen gai izan hitz bakar bat ere esateko. Hunkituta, eta negarrari eutsi ezinik eman zuen agerraldi osoa.
‎Nire erretolika entzuten egon ziren bi morroiak arreta handiz, poema on bat errezitatzen ari banintzaie bezala, bietako bat aspertzen hasi zen arte. Edalontzia lagunari eman zion, paparretik heldu zidan hitz bakar bat ere esan gabe, eta lurretik zentimetro batzuk altxatu ondoren ukabilkada arin bi eman zizkidan, crochet ikasi bi, posible da morroia profesionala izatea ere. Bi kolpeak eman ondoren, esku bakarrarekin harturik, eraman ninduen airean eta hormaren kontra utzi ninduen.
‎ezin nian! Ezta hitz bakar bat ere! Eta ni tripak jaten, amorratuta, zer gertatu zen jakin nahian!
‎Eta psikanalistaren aurrean? Hitz bakar bat ere ahoskatuko nionetz, ni beldur.
2018
‎Etxe batean sartzen dira, berea izango da. Bide osoan ez diote elkarri hitz bakar bat ere esan. " Tea edo kafesnea?
‎Behin baino gehiagotan baliatu nintzen Mariderrez taldeko matxinoei mezuak pasatzeko, eta hala ezagutu zuen gero Briskotek. Buhameak atera zuen katedraleko inguruetatik, eta harrezkero eskerrik onena eta leialtasun erabatekoa gorde zizkion Mariderrek buhameari, eta gu ez ginen sekula hitz bakar bat ere esatera ausartu neskaren iraganaz. Lehendabiziko aldiz hautsiko nuen arau isila.
‎Ez zidan hitz bakar bat ere esan espero ez nuenik, eta hitz guztiak txondorreko kearekin batera nahasi ziren zeruranzko bidean.
2019
‎Brouza atsekabetuta eta nahastuta geratu zen entzundakoarekin, eta hasieran ez zen gai izan hitz bakar bat ere jaulkitzeko, arnasestuka eta hortzak karraska; min bizi batek estutzen zion eztarria. Azkenik, gogamena bildu eta hitz batzuk topatzeko gauza izan zenean, alkimistari eskatu zion ekiteko berriz kontuari, asmatuko zuela, denean asmatuko zuela, ezin zuela itxaropena galdu.
‎–hasi zen marmar-kantuan dama mozorrotua, zutituz eta Waldsteinengana inguratuz kateme baten gisan, leun?. Utz biezat esaten, kapitain jauna, berorren istorio horretatik hitz bakar bat ere ez dudala sinesten; ez atzo eta ez gaur, nik ez diot bidali mezu batekin nire zerbitzaririk; ezta beste inor ere.
‎On Afonso Henriquesek latinez jakingo zuen, beraz, eta beste inork ez zuen haren ordez mintzatu beharko asanblada historiko hartan, are, baliteke bera izatea hitz famatu horien egilea, oso litekeena zen, berberak idatzi baitzuen, bere eskuaz eta latinez, Santarem Konkistatu Zutenekoa, Barbosa Machadok bere Bibliotheca Lusitana izenekoan larderiatsu azaltzen digun bezala, eskuizkribua, garai haietan, Alcobaçako Erret Komentuko artxibategian gordetzen zela ere adierazten digularik, S. Fulgênciori buruzko liburu baten bukaeran. Esan behar da zuzentzaileak ez duela, bere begiak ikusten ari diren guztietan, hitz bakar bat ere sinesten, gainez egiten dio eszeptizismoak, berak esana du dagoeneko, eta honekin guztiarekin bukatzeko, eta irakurketa derrigorrezko honek eragiten zion haserrea ahazteko ere bai, Historiografia modernoen iturri garbira jo zuen, bilatu eta aurkitu egin zuen, banengoen ba, Machadok, sineskor, Fray Bernardo de Britok eta Fray António Brandãok idatzi zutena kopiatu zuen, baieztapeni...
‎Raimundo Silva orain mintzatu behar duela konturatu da, are eta gehiago lehoia ez dagoelako aurrez aurre, alde batera joan da pixka bat, azkazal zatitu batez hazka egiten dio adatsari, agian azkenik ez da zirku honetan kristaurik hilko, Tarzan agertu den seinalerik ez dagoen arren. ...eharko luke, hori uste dut behintzat, zergatik idatzi nuen atzematea, Uste dut orain ez didazula esango ez dakizula zergatik, ironizatu zuen zuzendari literarioak, kasuaren zuzendaritza berriro bere gain hartuz, Bada, halaxe da, ez dakit zergatik idatzi nuen, Ederki gaude, orduan, oker bat egin duzu, nahita, egileari zein argitaletxeari kalte morala eta materiala eragin dizkiezu, ez duzu barkamen- hitz bakar bat ere esan, eta orain munduko errugabetasun-itxurarik handienarekin nahi duzu sinets dezagun indar ezezagun batek, mundu honetakoa ez den izpiritu batek gidatu zuela zure eskua hipnosiak jota zeunden tenorean. Zuzendari literarioak irribarre egiten zuen, harro erakutsitako etorreraz, baina irribarrea ironiazko espresio itogarri bihurtu nahi zuela.
‎Baso bat betetzen du txorrotaren azpian, poliki edaten du, uraren freskoa gozatzen du, plazer xumea da, agian plazerik xumeena, baso bat ur egarri denarentzat, edan bitartean estuariorantz lasterka doan erreka imajinatzen du, eta mandoek muturrarekin korrontearen lorea doi-doi ukitzen dutela, orain zazpiehun eta berrogei urte, morroiek ziztuka mugiarazten dituzte, egia da ez dagoela benetan berririk denik eguzkiaren begiaren azpian, Salomon erregeak berak ere ez zekien noraino zuen arrazoi. Raimundo Silvak basoa pausatu zuen, jiratu egin zen, sukaldeko mahaiaren gainean papertxo bat zegoen, neskamearen betiko azalpen ez beharrezkoa, Banoa, dena ordenatuta utzi dut, baina oraingo honetan ez da horrelakorik, ez du bere egitekoez hitz bakar bat ere idatzi, beste mandatu bat da, Andre batek deitu dizu, zenbaki honetara deitzeko esan du, eta Raimundo Silvak ez du bulegoraino lasterka joan behar jakiteko Maria andreak idatzitako zenbakia berak paper zimurtuan idatzi duen zenbakia dela, nekearen nekez aurkitu zuen huraxe. Nekearen nekez galdu ez zuena.
‎Liburua mahai gainean pausatzean izan zen, Maria Sara zutitzen zen une berean, biak aurrez aurre gelditu ziren, bietako inork ezin zuen ihes egin, edo ez zuen nahi. Gizonak sorbaldatik oratu zion, horrela oratzen zuen lehen aldia zen, emakumeak burua goratu zuen, begiek, lanpararen beheko argiak ukiturik, dir-dir berezia egiten zuten, hauxe xuxurlatu zuen, Ez ezazu ezer esan, hitz bakar bat ere ez, ez ezazu esan zure gustukoa naizela, ezta maite nauzula ere, musu bat emadazu. Gizonak beregana erakarri zuen pixka bat, baina ez gorputzek elkar ukitzeraino, poliki makurtu zen ezpainez emakumearen ezpainak ukitzeraino, hasieran ozta ukitu zituen, igurtzi arin bat baizik ez, eta gero, zalantza txiki baten ondoren, ahoak poxi bat ireki ziren, bat-batean musua total, bizi, grinatsu bilakatu zen.
‎Harrigarria ere ba omen zunan hain distantzia motzean Albertok ia tiro guztiak huts egin izana, baina uneko lainoari egotzi ziotenan haren ustezko porrota. Hitz bakar bat ere sinetsi ez nik, ordea: Albertok maitasunez egin zinan eraso hura, nireganako maitasunez.
‎Ziur aski Joanek, beste egoera batean, zirto politen bat asmatuko luke bibotearen kontura. Haatik, hitz bakar bat ere ezin zaio jalgi orain bere eztarri lakarretik. Gorputza aurreraka okertua du, bi besoez soina helduz.
‎–Nire buruari agindu nioan kontu honetaz ez niala hitz bakar bat ere esango, baina, tamalez, gertaerek gainditu egin gaitiztek.
‎Manuel nekatuegi eta beldurtuegi dago hitz bakar bat ere esateko. Oinetako lehengo hanturari, bidearen gogorrak eragindako ezin konta ahala baba ere gehitu behar zaizkio orain, zein baino zein mingarriago, azken kilometroetan zehar benetako oinazekari bilakatutakoak.
‎Jose Antonio pentsakor geratu zen une batez, bere gogoeta ozenak amaituak zituela ematen zuen, baina laster ohartu nintzen hurrengo ekinaldirako prestatzen ari zela, hain gogoetatsuak ziruditen keinu haiek teatroa besterik ez zirela, etenaldi haren helburu bakarra bere publikoaren interesa areagotzea zela. Ez dut gogoratzen esan zituen hitzetako bakar bat ere, baina harrezkero gizon askorengan sumatu dut jokaera hori berbera. Etenaldi luze-luzeak, munduko denbora guztia hartuz, besteen denboraz jabetuz, gezurrezko apaltasun bat beren diskurtsoan.
‎Modu jakin bat dugu egonean egoteko eta janzteko; gauza jakin batzuk esaten ditugu eta beste batzuk ez; gauza jakin batzuk pentsatzen ditugu eta ez beste batzuk. Udan etortzen direnen artean, badira gure hizkuntza hitz egiten ez dutenak, hitz bakar bat ere ez. Orduak egoten dira eserita eguzki galdatan, izerditan blai, ezer ulertu gabe, liburu berberak orri-pasa, imajina berberei begira eta Bibliako pasarte berberak bilatuz nor beren hizkuntzan, elkarrizketari jarraitu ahal izateko.
‎Oroimena arakatuz osatu beharko zituen gertatutakoaren xehetasunak, ospitalekoak iraun bitartean ez baitzuen hari buruzko ezer idazteko kemenik izan; ezta hitz bakar bat ere, ez paperean eta ez ordenagailuan, aprentsioagatik, beldur zelako ez ote zuen gaitzaren aipamen hutsak heriotzaren aldeko indarren bat mugimenduan jarriko. Azkenean, ordea, irailaren 6 zorioneko hartan, etxean zeuden.
‎Elkarri agur esan eta lagun geratu ziren Alonso eta polizia haiek. Ez hitz bakar bat ere semaforoko panelei botatako tiroez.
‎Uste dugu Mazurek duela izena, baina ez dakigu seguru; Eszterrek ez dio hitz bakar bat ere ulertzen. Pentsatzen du dialektoren batean hitz egiten duela edo ez duela hizkuntza arautu bat erabiltzen, soinu solteak baino ez.
‎Arrebak imajinatu baino askozaz azkarragoa izan da dena, inongo zeremoniarik gabekoa. Inork ez du hitz bakar bat ere esan, ez borreroak, ez urkatuek, ez agintariek... Ez diote jendeari abisurik eman nahi, urkatuekin nahikoa dela iruditzen zaie.
‎-Egun osoan ez du hitz bakar bat ere esan.
2020
‎Kalkulu eta helburu hauek kontutan harturik, nola da posible bezperan Parisko Errepublika Plazan instalaturiko ehunka etorkinei buruz hitz bakar bat ere plazaratu ez izana. Nola da posible miseria gorrian diren etorkin hauek poliziaren partetik pairatu indarkeria bortitzaz hitz bakar bat ere erran ez izana?
‎Kalkulu eta helburu hauek kontutan harturik, nola da posible bezperan Parisko Errepublika Plazan instalaturiko ehunka etorkinei buruz hitz bakar bat ere plazaratu ez izana? Nola da posible miseria gorrian diren etorkin hauek poliziaren partetik pairatu indarkeria bortitzaz hitz bakar bat ere erran ez izana? (Testuinguruan kokatzeko:
‎aitzineko astean poliziak Parisko kanpamentu bat desegin zuen, 4.000 immigranteei zuten bakarra suntsituz eta aterabide eske okupatu zuten Errepublika plaza; poliziak bertatik bota zituen berehala). Eta orokorki, nola da posible manifestazioetan ia sistematikoa bilakatzen ari den polizia gehiegikeriaz hitz bakar bat ere ez hautatu izana. Are gehiago," Segurtasun orokorra" deitu lege proposamena Frantziako Parlamentuan denean-polizia indarkeriak" fede txarrez" zabaltzea kazetariei debekatzen dien legea-.
‎-Zaude isilik egin zuen oihu izebak-, ez dizut hitz bakar bat ere entzun nahi.
‎Oso pentsakor eta kopetilun zegoen... arima handik kilometrotara balu bezala. Lem Beebek esaten zituen hitzetatik bakar bat ere ez zuen entzuten; hark bukatu zuenean, Tomek lehengo jarreran jarraitu zuen oraindik puska batean.
‎Hori esanik, Prokhor Savitx xelebrea berriro murgildu zen bere paperetan eta ez zuen beste hitz bakar bat ere esan.
‎–Ez diat hitz bakar bat ere irentsi, barrengaldu hori, niri ez didak sartuko aise ziria, eta ez diagu informaziorik batere leitzera utziko –lepoko zintzilikarioa atera du atorraren azpitik– Musu eman gurutzeari, eta hasi orain berean aitagurea errezatzen, belauniko!
‎Taberna barrenera iristeko lehia horretan, eztabaida bizian ari diren batzuen korroaren erditik ausartu da, pasaeran ukondoarekin nahi gabe haietako batena jo eta haren edalontzia dantzan jarriz. Protesta egin du besteak, eta kargu hartu dio; ahots-burrundararen erdian amorraziozko esaldi ozen bat iritsi zaio belarrira Lezetari, baina ez du hitz bakar bat ere jaso.
2021
‎Joan den egunean, ikusiz aste huntan ene aldia zela Gure Hitza sailean idazteko, nihauren baitan egin dut, ene gisako balentria bat izan behar balitz bezala, hitz bakar bat ere ez nuela ezarriko izurrite hits eta nardagarri hortaz. Aski aipatzen ginuela bestalde, aski eta beharbada sobera!
‎Baina Agirrek, protagonistaren santutasun-bide eredugarrirako lautu behar duen" gidoiak" eskatuta edo, Luziari emanarazten dion jauzi horrek ez dio inolaz ere egoeraren gainerako perspektiba lausotzen. Eta horrela, alabarekin didaktikoki bezain grafikoki mintzatzen ari delarik, hitz bakar bat ere sobran ez dagoela laburtzen dio Riktrudisi inbaditzailearen aurkako gerren garrantzia eta premia89:
‎Kontakizun batean ez genuke utzi beharko ken daitekeen hitz bakar bat ere.
‎Bera lainopean bustiko bada ere, eguzkiak besteentzat. Oihanak ez dio sekula tokiz eta tonuz kanpoko hitz bakar bat ere entzun. Behin ikusi zuen suak hartua, eta orduan ere egoerak ez zion eskuetatik ihes egin.
‎Gero, izebari kontatzen ahalegindu nintzenean, berriro zigortu ninduen nire seta gaiztoagatik. Azkenik, besteei esan nahi izan nienean, debekatu egin zieten gaiaren inguruko hitz bakar bat ere entzutea. Maitagarrien ipuinak ere kendu egin zizkidaten aldi batez; irudimentsuegia omen nintzen.
‎guk luzaroan pentsatu genuen heldu bihurtzera deliberatzen zenean sendatuko zitzaiola tristura hori, ustean baikeunden harenak gaztetxo baten tristura ematen zuela, oinak oraindik lurrean ez dituen eta ametsen mundu idor eta bakartian mugitzen den mutikoaren malenkonia lizuna eta galdua. Aldian-aldian, gauez, gurera etortzen zen; zurbil esertzen zen, bufanda lepoan, eta ilea kiribiltzen edo paperezko orri bat zimurtzen zuen; ez zuen, gau osoan, hitz bakar bat ere esaten, ez zion gure galderetako bati ere erantzuten. Azkenean, ezustean, berokia hartu eta hanka egiten zuen.
‎Indarrez etsaiaren haragian lantzak eta ezpatak hondoratzen zituzten, gorputzak mutilatzen, hilotzak zapaltzen, herio-garrasiak aditzen, lurrez eta erraiez zikintzen ziren. Eskilok, bere epitafioan, bere guduak aipatu zituen, eta hitz bakar bat ere ez, ordea, bere literatur lan itzelaz. Harroago zegoen bere Grezia txikia persiar inbaditzaile boteretsuen kontra defendatu izanaz bere bertsoez baino.
‎Gauza bera egin behar izan zuen bigarrenarekin eta hirugarrenarekin, eta gero eta zailagoa zen haiek irekitzea. Erregeak horrela sei orrialde ireki zituen, eta irakurtzen saiatu ere bai, baina ez zuen hitz bakar bat ere aurkitu. Handik laster, pozoia zabaldu zitzaion gorputzean, liburua pozoitua baitzegoen".
‎Inor gutxi sar zitekeen gotorleku debekatu zabal hartan, Estrabonek lanez gainezkako mikrokosmos bat ikusi zuen. Han barna begirada ernez ibili ondoren, Museoaren eta Alexandroren mausoleoaren deskripzio bat idatzi zuen, baina hitz bakar bat ere ez Liburutegiari buruz.
2022
‎Telesailak ageriko keinuak egin dizkio PPk Galizian duen botereari eta La Voz de Galicia egunkariaren ardurari. Galizieraz, ordea, hitz bakar bat ere ez da entzuten telesaileko lehen ataletan, eta hori ezin harrigarriagoa da, are gehiago kontuan izanik pantailan ageri diren kartel askotan seinaleak galizieraz idatzita daudela.
‎–Kaikua bakarrik –erran zuen Obduliak. Aspertu plantak egiten zituen, besoak antxumaturik eta sinesgaiztasun keinu nabarmenak eginez, baina seguru nago ez zitzaiola hitz bakar bat ere itzuri.
‎Ikusleak zerraldoaren segurtasunaz larritu ziren. Ez zen hitz bakar bat ere esateko gai izan.
Hitz bakar bat ere ez da Hassanen ahotik atera Aduanako Zokoko aparkalekuan sartu bitartean. Beheko solairuan aurkitu dute tokia, kotxearen muturra paretara hurbilduta.
‎Bakarne ez zen hitz bakar bat ere artikulatzeko gai izan. Holograma erraldoia zirudien, baina ez zen proiekzio hutsa, bolumena zuen eta bazirudien, hankarekin zapaldu nahiko balu, jantzita zituen espartinen azpian birrinduko lukeela Bakarne.
‎Odola, ordea, gogotik ari zen erortzen artean. Galdera asko zituen Erkuden izenez aurkeztu berri zitzaion neskari egiteko, baina arnasestuek ez zioten hitz bakar bat ere esatea ahalbidetzen. " Uste dut korrika egin nuen azken aldia autobusaren atzetik izan zela, hamalau urte nituen, eta galdu egin nuen".
‎Sukalde zahar haren iluntasunean, plana martxan jarri zutenetik bizitako guztia gogoratu zuen urratsez urrats: Igone errekrutatu zuen eguna, Escuelako ganbarako bilerak, Leire Albaretz agentea, hitz bakar bat ere ulertzen ez zitzaion kroganiarra, denboraren makina, baserria, Petilla, Añana... Gertaera haiek guztiak errepasatuz, Igonerengatik izan ez balitz, Kiliki Frexko Campuseko atera ere ez zela iritsiko konturatu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia