2001
|
|
horia, gorria, berdea, urdina... Kolore ezberdineko iritzi guzti hauek, seinale ontzat hartu lirateke
|
herri
txiki hartan eta errealitatean gertatzen den ez bezela, zaldi beltza edo zuriaz gain, hainbat eta hainbat zaldi, hainbat eta hainbat kolore ezberdineko hainbat eta hainbat iritzi ezberdinez korrika egin lukete kaleetan edo hegan teilatuetan, eta denen artean, gurdia berbideratu, ametsetako Estatu idealaren koordenadetarantz.
|
2003
|
|
Horrelakoetan, antxintxika hasten nintzen, ihes egin nahi nuen. Itotzen ninduen
|
herri
txiki hartatik urrun. Betiko galdu nahi nuen, nire lehenaldia ahaztu eta etorkizun berri bat eraiki beste edonon.
|
2005
|
|
Alabaina jakina zen, irratian nagusiak erranik, leterrak bezperan igorri eta biharamunean Etxarri fabrikako beharginen meneko zitezkeela.
|
Herri
txiki hartan denek elkar ontsa ezagutzen zutenez, edonork bazekien nor non ari zen lanean.
|
2006
|
|
Izagirre jatetxeko kontu famatuak. Ezkontzearekin batera biek egin zuten alde jaio ziren kostaldeko
|
herri
txiki hartatik hiri arrotzetara, eta elkar ikusten zutenean beti gogoratzen zituzten herrian bizi izandako urteak; orduko kontuekin nola gozatzen zuten ikusita, behin baino gehiagotan pentsatu du Nereak herrian igarotako gaztetako urte haiek izan zirela euren zoriontsuenak. Bere amak izeko Doloresen bisitaldiak zenbat estimatzen zituen kontuan edukita, ziur da ahizpa ikusteak lagunduko diola murgilduta dagoen ametsetik irteten.
|
2008
|
|
Halako batean, gizona itzuli egin zen herrira. Eta topo egiten zuten elkarrekin
|
herri
txiki hartan, baina bakoitzaren bizitza bide desberdinetatik zihoan orduan ere. Beranduegi zen elkartzeko.
|
2009
|
|
Berriz ere borroka piztu zen, eta kartzelak emakume eta gizon borrokalariz bete egin ziren. Jazarrien zerrendak ugaldu zirelarik,
|
herri
txiki hartako kaleak eta plazak errepresaliatu haien irudi eta oroigarriez bete ziren. Edozelan ere, gizatxarrek behin eta berriz ukatzen zuten herri hartan inor zapaldurik zegoenik, eta biktima haiek borrero bihurtu guran hedabide kanpaina erraldoia eta gerra zikina zabaldu zuten.
|
|
Rudolfen grina hura gaixotasun bihurtu zen. Berak jakin bazekien dinamika hartan goiz ala berandu jendeak gaixotzat hartuko zuela, eta hura ekiditeko
|
herri
txiki hartako udalerrien batzordearekin, artean lehengo ipotx eraldatuen esku zegoena, akordio bat egin zuen: 500.000 euroko diru-laguntza eskainirik, kaleetatik irudi eta oroigarri haiek erausiko zituzten.
|
2010
|
|
Oña zulokote batean dago kokatua.
|
Herri
txiki hark mila bat bizilagun izango zituen. Egia esan, ez zen lekurik aproposena jesuita gazteek luketen moduko goi mailako hezkuntza sendo bat lortzeko.
|
|
Errenteriako periferian bizi zen Jose Zarate, Beraun izeneko langile auzoan. Urteak Buenos Airesen eta New Yorken eman ondoren itzultzea erabaki zuen, eta huraxe zuen etxea, langileen
|
herri
txiki hartan...". Horrela hasiko zuen liburua.
|
2012
|
|
Egun haietan herri hartan ez zen giro.
|
Herri
txiki hura errepide batek zeharkatzen zuen punta batetik bestera, herriguneak mota guztietako ibilgailuen jarioa jasan behar izanik. Herria alderdi bitan banaturik zegoen, eta ezinbestean adin guztietako jendea zebilen alde batetik bestera.
|
|
Eta halako batean, horra hor irtenbidea:
|
herri
txiki hartara patruila bat bidali zuten bertatik igaroko ziren autoen abiadura neurtzeko asmoz, era horretan herriko biztanle sumindu horien haserrea baretuko zutelakoan. Hantxe paratu ziren etxe baten atzean ezkutaturik, kanpotik zetozen ibilgailuetako gidariek ikus ez zitzaten.
|
2014
|
|
Eta hala izan zen, atzean utzi baitzuten azkenik kiskaltzen ari zen
|
herri
txiki hura. Pixkaka pixkaka, sutearen distira ahulduz joan zen, garren soinua urrunduz, eta azken argiak desagertu egin ziren Angararen bihurgune zorrotz bateko amildegiak pasatzean.
|
2016
|
|
Aikonen, adibidez, hemezortzi emakumek salatu zuten Clovis Pierce medikuak antzutu egin zituela, 1970eko hamarkadaren hasieran. Mediku horrek bere kabuz antzutu zituen
|
herri
txiki hartako hainbat emakume; osasungintzarako diru-laguntza jasotzen zuten denek eta bi haur edo gehiago zeuzkaten. Haren kontsultan lan egiten zuen erizain baten arabera, Pierce medikuak baldintza bat ezartzen zien diru-laguntzak jasotzen zituzten emakume haurdunei:
|
2017
|
|
Errazegia zatekeen beren hartan utzi eta besterik gabe ematea. Baina
|
herri
txiki hartako idazle handi honen eta Euskal Herriko hizkuntzaren nahiz irakurlearen errespetuagatik, zor niela pentsatu nuen batari zein besteei itzulpenarekin batera, hainbat hitzen azalpenak ere ematea. Hori izan da liburuan hainbeste oin ohar aurkitzearen arrazoia.
|
|
Halabeharrez beraz, hitz gutxikoa eta bekozkoduna genuen Markos merkataria. Pare bat biltegi zituen bere ibilbidean, mandoak gobernatzeko eta generoa biltzeko, eguratsak edota negozioak hala aginduta; horietariko bat Zalduondon bertan,
|
herri
txiki haren kanpoaldean, Larreatarren jauregi dotorearen itzalpean.
|
|
Orain dela urte asko hasi zen dena. Amak eta biok udalekutzat hartu genuen
|
herri
txiki hartan izan zuen hasiera kartzelara ekarriko ninduen bidegabekeriak. Bi memeloren akusazioa nahikoa izan zuten astazakil haiek errudun nintzela ziurtzat emateko.
|
2019
|
|
Esan beharrik ez dago zer zirrara sortu zuen berri hark
|
herri
txiki hartan.
|
|
Aspaldian ez zen inor beraz horrela arduratzen. Are gutxiago
|
herri
txiki hartan, non gehienak bat eginda zeudela baitzirudien berari bizitza zailtzeko.
|
|
Innsbrucken kanpoaldean ez zen etxerik, autopista zen iluntasunean distiratzen zuen korridorea, eta ibilgailuak honetan zehar mugitzen ziren, neguaren ikaraz azken orduan janaria biltzen zuten inurriak bailiran. Astearte iluntze bateko hamabiak laurden gutxiago ziren, eta ni bakarrik nintzen Austriako
|
herri
txiki hartatik Veronako Malcesinera zihoan bidean. Inguru hartan beste inori ez zioten enpresari ospetsu bat erailtzeko eta bere gorpua desagerrarazteko enkargatu, antza.
|
2020
|
|
Ez zituen gogoratzen baina aurpegiak ezagunak begitandu zitzaizkion; hobeto esanda emakumearena, honen begi berdeak nonbait ikusita zegoen. Jakina,
|
herri
txiki hartan mundu guztiak ezagutzen zuen elkar, hein batean edo bestean, baina, berari, unibertsitatean eta gero kartzelan emandako urteek belaunaldi eten baten antzeko ondorioa ekarri zioten eta, harrezkero, sarri askotan jazotzen zitzaion oraingo hau. Segur aski, erabaki zuen, garai bateko norbaiten gurasoak izango ziren.
|
2021
|
|
Tasio Otsateko mitoari buruz ari zen saio hartan.
|
Herri
txiki hura kolera, tifus eta baztangaren hiru izurriteen kausaz hustu zela zioten legenda beltzak entzunez hazi ginen hainbat belaunaldi, inguruko hondakinetan objektu hegalariak ikusi zireneko urteak etorri ziren gero, bai eta turista neopagano taldeen bisitak eta gauero psikofoniak grabatuta itzultzen ziren aldizkari esoterikoak ere. Horri guztiari kontra eginez, Tasiok, arkeologo zientifikoaren ikuspegia hartuta eta datutan oinarrituta, penintsulako herri fantasmarik ezagunena bihurtua zuten faltsukeria guztiak gezurtatzen zituen saioan.
|
2022
|
|
Harategian ere hilketa hari buruz ari ziren egun hartan. Gazteleraz, berak ere uler zezan, elkarrizketaren parte senti zedin, euskaraz baizik ez zekiten
|
herri
txiki hartan, nahiz eta 80 urtetik gorako bizilagun bat zegoen etxe edo baserri guztietan bera bezalako nikaraguar, hondurastar edo salvadortar bat bizi zen.
|
|
Florenceren ustez, geltokitik hurbil; Gabrielek zubi bat gogoratzen zuen, hara itzultzeko bide erakusle. Ilargi bare zoragarriak egiten zien argi, baina
|
herri
txiki hartako kale guztiak antzekoak ziren: denetan fatxada piñoiak, oztopo zutoinak, plomua galdutako balkoiak, kale itsu beltzak.
|
|
Muga natural hark hegoalderako bide guztiak mozten zituela otu zitzaion emakumeari, inork ezin izango zuela mendi puska hura zeharkatu. Lokomotora beltzak iparraldetik
|
herri
txiki hartara iristeko kontaezinezko tunelak pasa eta gero ezin izango zuela azkeneko proba gainditu pentsatu zuen. Hantxe bukatuko zela bere mundua, naturaren murruak bidea itxita, bertan gelditu edo itzularaziz.
|
|
—Eta han, Candela, gure
|
herri
txiki hartan zertan ari ginen? —Loli hasi zaio— Zer egiten zenuen zuk etorri baino lehen?
|
2023
|
|
Nola izan zitekeen horrelakorik? Zer utzi ote nuen atzean
|
herri
txiki hartako infernu handia gogokoa izateko. Infernuan gustura zaudenean, nondik zatoz?
|
|
Baietz esan nien, ulertu nuen arren soldata kaxkar bat emango zidatela niri zegozkidan eta ez zegozkidan lanak egiteagatik,
|
herri
txiki hartako museo abandonatu hartan ahal nuena egin nezan.
|
|
Azkenean baieztatu zen Bidasoko uretan igeri aurkitu zuten gorpua Orbaitzetako mutil batena zela. Ordura arte ez nuen Nafarroako mugaldeko
|
herri
txiki haren aditzerik izan. Gaztea Donostiako autobus konpainian aritzen zela gidari lanetan.
|