|
1 Anitzek egin dute ahalegina zuzenbide zibila, zuzenbide erromatarra eta aberriaren zuzenbidea bilduma batean sartzeko eta iradokizunez hornitzeko. Aitzitik, herri askoren artean edo
|
herri
horien agintarien artean, giza izaeratik bertatik edo lege jainkotiar, ohitura edo isilbidezko itun batetik datorren zuzenbide horri buruz, gutxi batzuk baino ez dira arduratu. Modu orokorrean edo ordena baten barruan, inork ez du hori sakon aztertu, gizateriari hala egitea komeni bazaio ere.
|
|
Helmuga horiek modu berdinean onuragarri izan behar dute arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima guztientzat; Aitortzen dugu estatu, nazioarte eta erregio mailako erakunde, nazioarteko finantza erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta partikularren arteko lankidetzaren garrantzia, arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako mundu borrokan, eta borroka horren arrakastarako ezinbestekoa dela bereizkeria horren biktimen kexak, iritziak eta eskaerak kontuan izatea; Beste behin ere esaten dugu nazioarteko erantzuna eta politika, errefuxiatuei eta munduko leku ezberdinetan lekualdaketa jasan duten pertsonekiko finantza laguntza barne hartuta, ez direla oinarritu behar errefuxiatu eta lekualdatu beharra izan duten pertsonen arraza, kolore, leinu edo jatorri nazional edo etnikoetan eta, testuinguru honetan, nazioarteko erkidegoari eskatzen diogu harrera herriei laguntza nahikoa eta ekitatezkoa eman diezaieten, bereziki, garapen bidean dauden herriak edo trantsizio bidean dauden herriak direnean; Aitortzen dugu giza eskubideen babes eta sustapenerako nazio erakunde beregainen garrantzia, horiek bat datozela euren jardunean 1993ko abenduaren 20ko Biltzar Orokorraren 48/ 134 ebazpenaren eranskinen edukiarekin; izan ere, eranskin horietan finkatzen da giza eskubideen sustapenerako eta babeserako nazio erakundeen estatutua eta horren printzipioak, orobat, giza eskubideen babes eta sustapenerako legeak sortutako beste erakunde espezializatu batzuen garrantzia ere, hala nola, herri defendatzailearena, arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan, ororen gainetik, balore demokratikoen eta zuzenbideko estatuaren sustapenerako. Estatuak bultzatzen ditugu erakunde horiek ezar ditzaten, halakoak beharrezkoak direnean, eta erakunde hauek euren sustapen, babes eta prebentzio zeregina zein herritan burutzen duten eta
|
herri
horietako agintariei eta oro har, gizarteari ere eskatzen diegu, ahalik eta neurri zabalenean lan egin dezaten erakunde horiekin, beraien independentzia ere errespetatzen dutela; Aitortzen dugu Erregio mailako organo eskudunek buru dezaketen zeregin garrantzitsua, barne hartuta giza eskubideen nazio erakundeen erregio mailako elkarteak, arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotut... Azpimarratzen dugu interes publikoen sustapenean gizarte zibilak lan garrantzitsua egiten duela, gehienbat, arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan; Atsegin handiz hartzen dugu gobernuz kanpoko erakundeek burutzen duten zeregin katalitikoa, giza eskubideen irakaskuntza eta arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen inguruan jendearen sentsibilizazioa sustatuz.
|