2009
|
|
Ez beza inork bilatu, baieztapen hauetan, balizko interes politiko ezkuturik, are gutxiago
|
herri
aginte zentralekiko deskalifikazio asmorik; zintzoki uste baitugu errealitatearen deskribapen hutsa baino ez direla. Izan ere, kontuan harturik Europako Kontseiluak dioena (Es el Gobierno español el que tiene la responsabilidad general y final de velar por la aplicación práctica de la Carta), uste izatekoa litzateke Espainiako Gobernuak ibili lukeela autonomia erkidegoetako gobernuen peskizan, hauek Hizkuntzen Euroituna bete dezaten eskatuz.
|
|
Edonork daki, ordea, kontuak justu alderantziz direla: horretarako aski da Europako Kontseiluaren beraren Hizkuntzen Euroitunaren gaineko ebaluazio txostena irakurtzea, autonomia erkidegoetako herri aginteen eta Estatuko
|
herri
aginte zentralen hizkuntza praktikak alderatzea, eta, azkenik, jada aipatua dugun Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak eta Galiziako Xuntak 2007an hiru urterako sinaturiko Lankidetza Hitzarmena. Balearretako Gobernuak 2008an sinatu zuena, gogora ekartzea, non, beste zenbaiten artean, Espainia osoan hizkuntza aniztasuna sustatzeko neurriak proposatzen baitira.
|
|
Izan ere, ondorioa ez baita bakarrik hizkuntza aniztasuna sustatzeko legeriaz baliatzeari uko egiten zaiola, baizik eta legea betetzea eta betearaztea dagokien herri erakunde ugarik legeriak berak ezarritako obligazioak betetzeari sistematikoki bizkarra erakusten diola Espainian. Izan ere, Konstituzioak berak eta autonomia erkidegoetako hizkuntza legeriak ezarritako obligazioak betetzetik urrun jarraitzen baitute Espainiako
|
herri
aginte zentralek, nahiz eta autonomia erkidegoetako hizkuntza legeriek euren lurralde barrutietarako ezartzen dituzten obligazioak betetzea herri aginte zentralei ere badagokien, tokian tokiko administrazioei dagokien bezalaxe. Adibide asko dago diogun honen lekuko, zoritxarrez.
|
|
Izan ere, ondorioa ez baita bakarrik hizkuntza aniztasuna sustatzeko legeriaz baliatzeari uko egiten zaiola, baizik eta legea betetzea eta betearaztea dagokien herri erakunde ugarik legeriak berak ezarritako obligazioak betetzeari sistematikoki bizkarra erakusten diola Espainian. Izan ere, Konstituzioak berak eta autonomia erkidegoetako hizkuntza legeriak ezarritako obligazioak betetzetik urrun jarraitzen baitute Espainiako herri aginte zentralek, nahiz eta autonomia erkidegoetako hizkuntza legeriek euren lurralde barrutietarako ezartzen dituzten obligazioak betetzea
|
herri
aginte zentralei ere badagokien, tokian tokiko administrazioei dagokien bezalaxe. Adibide asko dago diogun honen lekuko, zoritxarrez.
|
|
Finantzaketa Europako Batzordeak hartzen du osorik beregain. Ez ote da ulergaitza gertatzen, Europako erakundeen jarrera gero eta aktiboagoaren aurrean, Espainiako
|
herri
aginte zentralen ezaugarri nagusia oraindik ere izatea hizkuntza pluraltasuna sustatzeko hizkuntza politika aktiborik eza. Ez ote da ulergaitza zenbait indar politikok eta mediatikok sarri askotan erakusten duten jokabidea, hizkuntza pluraltasunaren aldekoa izan beharrean, hizkuntza hegemonikoaren nagusitasunaren, hizkuntzen berdinkidetasunik ezaren eta hizkuntza uniformetasuna sendotzearen aldekoa izatea?
|
|
Espainiaren hizkuntza pluraltasuna egiazki eta ilusioz beterik balio positibotzat bere egin eta pluraltasun horren sustapena egiteko propiotzat hartzea da Estatuko
|
herri
aginte zentralengandik espero dezakegun urrats onuragarri eta onargarri bakarra. Bizikidetzarako exijentzia etiko eta demokratikoa da.
|