Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2003
‎Espainiar eta Frantziar politika administratiboek gogor borrokatu izan dute desberdintasunen aurka, era guztietako mamuak piztuz. Bestalde, Euskal Herriko administrazioek konpromiso argiagoa erakutsi lukete euskararekiko, zeren egungo banaketa juridikoak eta administratiboak arriskuan jartzen baitute euskararen aldeko politika sustatzaile arrakastatsuak abian jartzea. Gauzak horrela, XXI. mendeari begira, bai mundu administratiboa, bai akademikoa eta bai soziala bere egin behar ditu euskarak, bizirik irautekotan.
2005
‎Informazioa eta jakintza eskuragarriak dira, ulerterrazak eta kalitatezkoak, baliabide mota bat azken batean beste ezer baino gehiago. Osterantzean, informazioa prestatzea eta zabaltzea herri administrazioei dagokie, bai legez bai duten ahalmenagatik. Baina kontua zera da, garapen iraunkor bateranzko iragaitzak administrazioaren eta gizartearen pentsamoldeetan hainbat aldaketa behar dituela, eragimenerantz jotzearren, estilo ireki eta aktibo bat jorratzearren, eragile publiko eta pribatuekiko lankidetzaz.
2009
‎Lertxundi, Anjel eta Baztarrika Patxi (2009): " Berrikuntza eta Euskara Herri Administrazioetan", in 25 urte euskal administrazioekin elkarlanean. Vitoria Gasteiz, IVAP.
‎Euskara ezagutzen duten eta erabiltzeko gai diren milaka herritarrek, hala nahi badute, eta hala nahi badute bakarrik? herri administrazioekin harremanak izaterakoan eta edozein zerbitzu publikoz baliatzerakoan euskara erabil dezaten helburu izan behar dute herri aginteek. Horregatik ez da bidezkoa gaur egungo erabilera izatea euskararen ezagutza zenbat lanpostutan eskatu behar den erabakitzeko irizpidea.
‎Gaur egungo ezagutzak behar du izan irizpide erabakigarria, ezagutza hori pixkanaka eta herritarren borondatearen arabera erabilera bihurtzea izan behar baitu helburu. Herri administrazioetan eta zerbitzu publikoetan euskararen ezagutzak ahalbidera dezakeen erabilera lortzea izan behar dute helburu herri aginteek, gaur egungo erabilera tasarekin konformatu barik.
‎Administrazioko euskararen erabileraren korapiloari beste mutur batetik helduta, bat etorriko gara esaten badugu itzulpenaren erreinua dela administrazioa. Gaztelaniaz dagoen guztia euskaraz eskuratzeko dugun eskubidearen izenean, handik eta hemendik sarri askotan eskatu ohi da herri administrazioen jardunean, gauza guztietan eta beti, hizkuntza biak erabiltzea, guztia ele bietan egitea edo egiten saiatzea. Itzulingururik gabe esango dugu:
‎Esate baterako, aldi bereko bi hizkuntzen erabilera bermatu behar da herritarrei oro har zuzendutako komunikazioetan eta paisaia linguistikoan. Komunikazio orokor elebidun horren ondoan, ordea, eta hau da proposatzen duguna, herri administrazioen eta herritarren arteko harreman indibidualizatuetan, herritarren hizkuntza aukera baliatzeari ekin behar zaio. Hainbat testuingurutan euskara bakarrik, eta, beste hainbatetan, gaztelania bakarrik.
‎Hainbat testuingurutan euskara bakarrik, eta, beste hainbatetan, gaztelania bakarrik. Horrek besteak beste eskatzen du herri administrazioak helburu eta eginkizun horretara egokituz joatea eta bi hizkuntzetako edozeinetan eroso lan egiteko eta zerbitzua emateko prestatzea, eta herritarrak ere hizkuntza ohiturak aldatuz joatea euskararen mesedean, kontziente izanik herritar bakoitzaren esku dagoela neurri handi batean euskararen erabilera.
‎Abiapuntuan gaztelania denez indartsu, guztia sistematikoki ele bietan egiteak menekotasun hori sendotzen du, nahitaez. Egia da, abiapuntuan gaztelania izanik nagusi, hizkuntza aukeratzeko eskubidearen printzipioa honetan ere aplikatzeak euskararen erabilera bultzatzearen aldeko jarrera proaktiboa eskatzen diela herri administrazioei, eta hala egin lukete, hots, euskaraz jarduteko gai diren herritarrak gonbidatu lituzkete, behartu, inoiz ez, administrazioarekiko harreman hizkuntzatzat euskara aukeratzera.
‎17 Euskararen erabilera esparru publikoan: herritarren hizkuntza eskubideak eta herri administrazioen
‎Uste dugu hau guztia gogoan hartzea komeni dela ofizialtasunaren aitortza konstituzionalaren ondorioez jabetzeko, eta, zenbait adierazpen eta jarrera ikusita, ez dirudi alferrikakoa denik, nahiz eta tamalgarria izan, betebehar konstituzionalak aipatzea. Garbi esanda, herri administrazioetako lanpostuetan jardun ahal izateko euskararen ezagutza neurri egoki batean kontuan hartzeari dagokionez, atzeranzko aldaketa baten aldeko jarrerak azaldu dira plaza publikoan. Inboluzio konstituzional nabarmen bat ekarriko luke euskararen ezagutza egiazki kontuan hartzearen kontra egiten diren zenbait aldarrikapen eta proposamen betetzeak.
‎Beharrezkoa da hori. Esandakoaren argitan, ordea, erraz ulertuko ahal da esaten badugu arduragabekeria iritziko geniokeela herri administrazioetan oro har, osasun zerbitzu publikoak barne, euskararen ezagutza neurri egoki batean aintzakotzat ez hartzeari. Arduragabekeria baita, gure irudiko, zenbaitek egin ohi duen antzera, euskararen ezagutza egiaztatzeari buruzko kontuak manipulatu eta euskara gutxiesten duen mezua gizarteratzea.
‎aurrera jarraitzea, pixkanaka baina etengabe, euskararen ezagutza eta profesionaltasuna (edo nahiago bada, zerbitzuaren kalitatea) uztarri berean lotuz, gehiegikeria demagogikoen aurrean amore eman gabe, hobetu beharrekoak arrazoibidez hobetuz, hutsegiterik balego zuzendu beharrekoak zuzenduz, azkarregi ibili gabe, baina atzeranzko bideari ekin gabe, kontziente izanik osasun zerbitzu publikoetan elebitasunaren ikuspegitik onargarria litzaigukeen tarteko helmugatik urrun gaudela oraindik, nahiz eta urteotan aurrerapauso handiak eman diren. Eta osasun zerbitzuei buruz diogunak balio du gutxi asko Euskadiko herri administrazio guztietarako.
‎Aurreiritziak, edozein direla ere, alboratzen baditugu eta datuei baino ez badiegu erreparatzen, onartu beharrean gara, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan lanpostuez jabetzerakoan euskarari eman zaion balioa oro har oso balio neurtua eta, Auzitegi Konstituzionalaren 82/ 1986 epaiari jarraiki," proportziozkoa, arrazoizkoa eta progresiboa" izan dela. Izango da behar baino exijentzia altuagoren bat jarritako kasurik, izan baden bezala legerian aurreikusitako gutxienekoaren azpitik geratutakorik ere.
‎Administraziori beste ertz batetik begiratzen badiogu, edonork aitortu du inoiz ere izan ez duen lekua duela gaur egun euskarak herri administrazioetan. Baina baikorkeria antzuetan erori nahi ez duenak ere aitortu du, oro har, urteotan egin dena baino gehiago eta hobeto ere egin zitekeela esparru honetan euskararen erabilera sustatzeko.
‎Baina baikorkeria antzuetan erori nahi ez duenak ere aitortu du, oro har, urteotan egin dena baino gehiago eta hobeto ere egin zitekeela esparru honetan euskararen erabilera sustatzeko. Are kezkagarriagoa da defizit hori, kontuan hartzen badugu herri administrazioei eredugarri izatea dagokiela eta, diktadura ondorengo demokrazia garaian eskuratutako autogobernuari esker, administrazio berri eta berrituak eraiki direla Euskal Autonomia Erkidegoan [45]. Aurrera egin da administrazioan, ez da horretan zalantzarik; baina neurri batean ez ote da, halaber, behar den tamainan eta moduan baliatu gabe utzi den aukera bat administrazioarena?
‎Euskara jakin eta lanean ez erabiltzeak kezkatzen gaitu, beren burua euskalduntze prozesutik kanpora utzi duten herri langileek baino gehiago. Badugu ustea ezinbestekoa dela herri administrazioetan euskararen erabilerari ikuspegi guztiz berritzaile batetik heltzea aurrera baino lehen.
‎Arrazoi ugari ditugu eskura herri administrazioek uztarri berean jar ditzaten berrikuntza eta euskara, arrazoi ugari herri administrazioen eguneroko jarduerak euskararen erabilera berezkoa eta naturala izan dezan. Sei arrazoi nabarmenduko ditugu:
‎Arrazoi ugari ditugu eskura herri administrazioek uztarri berean jar ditzaten berrikuntza eta euskara, arrazoi ugari herri administrazioen eguneroko jarduerak euskararen erabilera berezkoa eta naturala izan dezan. Sei arrazoi nabarmenduko ditugu:
‎Euskal herri administrazioa eta euskararen lurraldean kokaturiko administrazioak dira mundu osoan administrazio bakarrak euskara normaltasunez erabil dezaketenak. Hemen kokaturiko administrazioek badute, beraz," mundu mailako" arrazoia eta erantzukizuna euskararekiko.
‎Herritarrei aitorturiko eskubideak sakratuak dira, guztiak, baita hizkuntza eskubideak ere?. Eskubideak benetan baliatzeko aukerak bermatzea dagokie herri administrazioei.
‎Euskararen erabilera ohiko eta naturala egingarria da gaur herri administrazio askotan, beren lana euskaraz egiteko gaitasuna duten milaka herri langileak motibatuz, inor uxatu gabe, arduradun politikoak egiazki inplikatuz, pixkanaka eta malgutasunez, boluntarismoaren lilura antzuan erori gabe, baina aurrerantz.
‎Euskararen ezagutza handia da euskal herri administrazioetan: langileen %58 inguruk egiaztatua du hizkuntza eskakizunen bat.
‎Itzulpenari esker da handia euskararen presentzia kanpora begira. Herri administrazioetan itzultzen denaren %80 baino gehiago gaztelaniatik euskarara itzultzen da. Euskarak gaztelaniarekiko duen morrontzaren lekuko.
‎Duela hogei urte inguru ez bezala, gaur egun gizartearen gehiengoak" normaltzat" jotzen du euskararen ezagutza eskatzea edo merezimendu gisa baloratzea herri administrazioetan lanpostu bat eskuratzerakoan, tirabirak tirabira eta osasun zerbitzuez dihardugula, jadanik aipatu ditugun moduko arduragabekeriak salbu?. Baina gaur oraindik gehienek ez dute" normaltzat" hartzen administrazioan lan hizkuntza ohikoa euskara ere izatea.
‎Baina gaur oraindik gehienek ez dute" normaltzat" hartzen administrazioan lan hizkuntza ohikoa euskara ere izatea. Urte hauetan asko aurreratu da, ez da zalantzarik horretan; zenbait herri administraziotan aurrerapauso bikain eta eredugarriak eman dituzte, euskaraz ere lan egitea guztiz normala eta helburu lorgarria dela erakutsiz. Baina ez da behar besteko neurrian asmatu gero eta langile gehiagoren euskara gaitasuna beren eguneroko lanean baliatzerakoan.
Herri administrazioen egitekoa da euskararen erabilerarako aukerak sortzea eta erabilera pixkanaka eta tokian tokiko errealitate soziolinguistikoaren araberako neurrian bermatzeko mekanismoak bideratzea. Honetan ere jarrera sustatzaileak hartu behar dituzte nahitaez administrazioek, bi hizkuntza ofizialen berdinkidetasuna lortzeko ezinbestekoa baita pendulua beti ere hizkuntza hegemonikoaren alde jartzen duten inertziei aurre egitea.
‎Normala ez al da hemengoak eta ofizialak diren bi hizkuntzak izatea herri administrazioetako eta zerbitzu publikoetako lan hizkuntzak. Ez al da ulergaitza hala ez izatea?
‎Ez al da ulergaitza hala ez izatea? Beraz, normala dena ez al da euskararen erabilera pixkanaka hedatzea eta arrazoibidean arautzea herri administrazioetan. Zer du txarrik euskara bizirik eta osasuntsu ikusi nahi izateak administrazio publikoetan?
‎Hortik aurrera, lege garapen oparoa izan du euskarak bere mesedean, 1982ko Euskararen Legea delarik guztiaren zutoi eta bizkarrezurra. Ondotik etorri dira zurkaitz sendoak izan diren Euskal Funtzio Publikoaren legea, Euskal Eskola Publikoaren legea, HABE sortzeko legea eta Herri Administrazioetako hizkuntza normalizazioko dekretua ere. Horiek guztiak gobernu eta oposizioko alderdi politiko ugarien arteko adostasun politikoaren fruituak dira; zehazki, EAJ PNV, PSE, EA eta orduko EEren artean ondutako adostasunaren emaitzak.
‎Aldiro aldiro. Eta ez, hain zuzen ere, garaian garaiko klase gidariek edota Administrazioak laguntza berezirik eskaini diotelako, oso ere berria baita gurean, historia erritmoen ikuspegitik begiratuta, herri administrazioen ardura euskarekiko kontuetan: 25 urte baizik ez.
‎Herritarrei aitortzen zaizkien hizkuntza eskubideak herritarrek baliatu ahal izan ditzaten betebeharrak ezarri ohi zaizkie herri aginteei eta administrazioei. Hortaz, esparru publikoan bete beharreko obligazioak betetzeko helburuarekin hartu behar diren neurriak hartzea, esate baterako, bi hizkuntza ofizial dituzten erkidegoetako herri administrazioetan lanean jarduteko bi hizkuntza ofizialen ezagutza eskatzea edo kontuan hartzea, ezin liteke hertsadura ez bidezkotzat hartu, beharrezkoa eta zilegi den hertsaduratzat baizik.
2010
‎Lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako garapen autonomikoko arduradun gisa nindoan. Ramon Jauregi sozialista zen Justizia Saileko burua?, eta Kongresuko euskal taldearen arduradun zen Iñaki Anasagastirekin eta EAJ PNVren ordezkari zen Juan Mari Ollorarekin batera parte hartu nuen negoziazioan. Mahaiaren beste aldean, Narcis Serra presidenteordea, Txiki Benegas PSOEko talde parlamentarioaren arduraduna, eta Jeronimo Saavedra Herri Administrazioetarako ministroa.
‎Horren haritik, gogoan dut Mariano Rajoyrekin elkartu nintzen lehen aldia, Aznarren Gobernuko Herri Administrazioetako ministro zen garaikoa. Orduan Erregimen Juridiko eta Garapen Autonomikoko idazkari nagusi zen Txabi Balzarekin batera joan nintzen, enplegu politikez hitz egitera, hamaika bider hitz eginda gaude horretaz?.
‎Legealdiaren erdia igaro zela, 1997an, lehendakariorde eta Herri Administrazio sailburu zen Ibarretxek, zegokion moduan, kontrolpean zuen Eusko Jaurlaritza. Bere karguari zegozkion eginkizunez gain, Ardanzak egunetik egunera erantzukizun handiagoak ematen zizkion lehendakariordeari.
‎Zazpi sail zegozkion Eusko Alderdi Jeltzaleari, hiru Eusko Alkartasunari eta bat Ezker Batuari. Lehendakariordetza, Ogasuna eta Herri Administrazioa: Idoia Zenarruzabeitia (EAJ PNV).
‎Bitartean, Herri Administrazioek saskitaraka atera behar izan dugu dirua goizetik gauera, bilioi bat dolar, arduragabe hauek eurek sortutako egoeratik ateratzeko. Argudio ezin hobea erabili dute presioa egiteko:
‎Orain, ordea, krisi ekonomikoaren eraginez hirurogeita hamabost milioi lagun munduan lanik gabe daudenean, orain, esaten digute gastu publikoa ez dela eraginkorra. Herri Administrazioei aurpegiak eta begiak zaintzeko garaia iritsi zaienean, pertsonengan krisiak izan duen eragin dramatikoaz arduratzeko garaia iritsi zaienean, orain, diru publikoak emankor izateari utzi dio. Korporazio pribatuetan dago eraginkortasuna.
‎Hamaika Sail zituen; haietatik zazpi EAJ PNVri zegozkion, hiru EAri eta bat EBri. Lehendakariordetza, Ogasuna eta Herri Administrazioa: Idoia Zenarruzabeitia (EAJ PNV).
‎Guztiek entzun zuten, megafonia bidez, Ibarretxeren zina, euskaraz eta erdaraz. Han zen Espainiako Gobernuak bidali zuen ordezkaria ere, Mariano Rajoy Herri Administrazioetako ministroa. Euskal Kontu Auzitegiko presidentearen eta Arartekoaren ondoan jarri zuten ekitaldian, haiek eseri ziren lerro berean, eta horrek egonezina eragin zion Espainiako Gobernuak Euskadin zuen ordezkariari.
‎Beste bi kontseilari Ibarretxerekin lanean arituak ziren aurreko legealdian, Lehendakariordetzan: Idoia Zenarruzabeitia lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, eta Javier Balza Herrizaingo sailburua. Errepikatzen zutenak hauek ziren:
‎Europarako bidean Euskadiko herri administrazioak arrazionalizatu eta modernizatzeko prozesuan aurrera jarraitu da, alor publiko eraginkorra eta modernoa lortu gura bada.
‎Eta beste bi lagun sartu ziren alde egindakoak ordezkatzera: Manuel Pimentel gaztea Lan ministro bihurtu zen, eta Partido Popularreko zuzendaritzatik zetorren Angel Acebes, berriz, Herri Administrazioetako ministro. Azken izendapen horrek, aldi berean, beste aldaketa bat ere eragin zuen:
‎Azken izendapen horrek, aldi berean, beste aldaketa bat ere eragin zuen: ordura arte Herri Administrazioetako ministro izandako Mariano Rajoyk Hezkuntza eta Kultura Ministerioko ardura hartu zuen handik aurrera.
‎Ekonomia ikasketak egin ondoren ezkondu, eta bi alaba zituen. Alkate izana zen bere jaioterrian, Arabako Batzar Nagusietako kide, Eusko Legebiltzarreko kide, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko buru.
‎Makila ematen zion Lehendakari berak, Jose Antonio Ardanzak, izendatu zuen lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu lau urte lehenago, beste urtarril hotz bateko 4an, asteazkenean.
‎Ardanza Lehendakariak lehenagotik zituen begiak Ibarretxegan jarriak. Nolakoa zen ikusi ondoren, horregatik erabaki zuen" sutan jartzea eltzea", eta Ogasun eta Herri Administrazioko Sailaren ardura eta Jaurlaritzako Lehendakariordetza bakarrarena bere gain hartzea proposatu zion.
‎Bizitzako une berezian hartu zuen Juan Jose Ibarretxek Ardanza Lehendakariaren deia: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko ardura eskaini zion Lehendakariak, eta, horrekin batera, Jaurlaritzak izango zuen Lehendakariordetza bakarra bere gain hartzea.
‎Aldi berean doktore tesia egiten ere hasia nintzen. Horrekin batera, Herri Administrazioen funtzionamenduaz Amerikako Estatu Batuetan ikastaro bat egiteko aukeratua ninduen bertako fundazio batek.
‎Behin baino gehiagotan esan dut Estatu Batuetara eramango ninduen hegazkineko eskailerak beste eskailera batzuen truke, Ajuria Eneakoen truke, aldatu nituela. Urtarrilaren 4an igo nituen lehen aldiz eskailera horiek, lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu karguaren zina egiteko.
‎Ardanza Lehendakaria buru eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu zituen Eusko Jaurlaritza berria koalizio gobernua zen, hiru indar politikok osatua: Eusko Alderdi Jeltzaleak, Euskadiko Alderdi Sozialista EE PSOEk eta Eusko Alkartasunak.
‎Ez ziren garai errazak. Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetza bakarra eta Ogasun eta Herri Administrazio Saila bere gain hartuta, Ibarretxe Jaurlaritzako bigarrena zen. Bere erantzukizunak ziren, besteak beste, garapen autonomikoa, Kabinetearen eguneroko lanaren koordinazioa, kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuena, eta funtzio publikoaren zuzendaritza.
‎Lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu gisa, Ibarretxek ordenetan jarri behar zituen diru sarrerak, gastua kontrolatu behar zuen, aurrekontua egin eta administrazio publikoa modernizatu. Euskal Administrazio osoko buru zen, defizitik gabeko egoerarantz eraman behar zuen herria, Batasun Ekonomiko eta Monetarioa lortu ahal izateko Bruselak markatutako konbergentziarako oinarriak jarri.
‎Bagenekien-eta, etorkizunean, bezeroei zerbitzu eraginkor eta efizientea emateko gai ziren enpresa eta erakunde eraginkorrek bakarrik iraungo zutela, publiko zein pribatu izan?. Eta Herri Administrazioari dagokionez, gure artean dauden gizon eta emakumeen esku dago hori egitea.
‎Eta, lehenagoko bi Lehendakariordetzak batuz,. Ekonomikoa eta Gizarte Gaietakoa?, Gobernu Kontseilu bakarra izatea ere lortuko genuen, aldi berean. Lehendakariordetza eta Ogasun eta Herri Administrazio Saila estrategiko bihurtu ziren eta Administrazioa modernizatzeko palanka izan ziren.
‎Sakonak, baina aldi berean mailakatuak, helburua zein zen argi izanik: zerbitzu egokia emateaz gainera, erakunde publikoei eta herri administrazioen lanari berari prestigioa ematea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia